![](https://assets.isu.pub/document-structure/230117070219-1ea89e93bae9fedb244c8defc5ece30e/v1/0420d0f753666fe50be640c0fb3f856a.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
1 minute read
Lan dinamikak
from Ikasten_120
by web urola
IRAURGI BERRITZENEN ESKUTIK, LAN DINAMIKAK
Urola Ikastola BHI
Advertisement
2022/23 ikasturtean, Iraurgi Berritzenen eskutik, eskualdeko hezkuntza eragileen eta tokiko eragile sozioekonomikoen artean harremanak sendotze bidean UROLA IKASTOLA BHI-n lan dinamika bat antolatu dugu. Lan dinamikara eskualdeko beste zenbait eragile (industria, osasuna, lehen sektorea, komunikazioa, enplegua, ekintzailetza...) gonbidatu dira.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230117070219-1ea89e93bae9fedb244c8defc5ece30e/v1/1a7ed3d689a7609f8b0c1b015c4fcbd3.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
EKONOMIA-PROZESUAK
Azaroak 12an, Iraurgi Berritzen taldearen eskutik hitzaldia izan genuen. Iraurgi Berritzen eskualdearen sustapen sozio-ekonomikorako garapenaz eta berrikuntzaz arduratzen den erakundea da. Bertan, Administrazio eta Kudeaketa Prozesuak ikasgaian landutako hainbat gairi buruz hitz egin genuen: gure eskualdean sortzen diren enpresak zer motatako izaera juridiko dituzten eta gaur egun merkataritzaren aldaketak zein diren aztertu genituen. Bestalde, enpresa proiektu baten bideragarritasuna aztertzeko “Canvas” metodologia aztertu genuen , ondoren ikasle talde bakotzak bere enpresa simulatuan aplikatzeko. Hitzaldia oso interesgarria eta baliogarria izan zen, bai enpresaren bat martxan jarri ahal izateko, baita bertan lanean jardun ahal izateko ere.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230117070219-1ea89e93bae9fedb244c8defc5ece30e/v1/93c47a8eb9088f36745aef7a0084923a.jpeg?width=720&quality=85%2C50)