ikasten 110

Page 1

IKASTEN

110. 2 019 k o

apirila

HH2KOAK MUGIMENDU AUTONOMOAN Azkoitiko Ikastola Xabier Muniben

PICK`N`ROLL eta JOLASMATIKA UROLA IKASTOLA BHIn

ERASMUS PROIEKTUA Azkoitia BHIko IKASLEAK ITALIAN

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LEHEN SOROSPENAK ikasten

zerbitzua eta lana euskaraz

AZPEITIKO IKASTOLA

www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net

zerbitzua eta lana euskaraz

www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net

www.azkoitiabhi.hezkuntza.net

www.urola.org


AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI


ikasten

SARRERA Igaro dira gabonak, bai inauteriak, ikasturte erdia ere joan zaigun honetan tarte hau erabili nahi dut gaur egun hain norbanako bihurtzen ari zaigun gizarte honetan talde lanaren balioa berresteko. Santo Tomas eguneko txosna honen adibide garbia, aurten Zuzendari bezala ez ezik guraso bezala ere bertako lan taldean parte hartu dut. Talde lanik gabe ezinezkoa litzateke honelako festa bat antolatzea. Beraz hemendik nire aitortza taldean, bai seme-alabak batxilergoan dituzuelako bai soilik borondate ona duzuelako horrelako bolondres lanetan aritzen zareten guztioi. Eskerrik asko, benetan pozgarria izan da talde honetako partaide izatea!!

NON ZER

Miren Zubizarreta Zuzendaria Urola Ikastola BHI

Arduradunak: XABIER MUNIBE, KARMELO ETXEGARAI eta

BERRIAK Euskararen eguneko lehiaketak _ _ _ _ _ _ _ 2 Ibilaldi neurtua, kirola eta mahai jolasak _ _ 4 Sahararen aldeko janari bilketa _ _ _ _ _ _ 6 Martxoak 8. Greba feminista _ _ _ _ _ _ _ _ 6 Eskola Agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 7 EHUk eskainitako hitzaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ 8 Irakurketa partekatua _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 8 LH3ko ikasleak igerilekuan _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9 Plastikoaren birziklaketa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9 Euskara gure etorria _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 10 Erasmus KA229 proiektua _ _ _ _ _ _ _ _ 11 Bikaintasun proiektua _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 14 TALDEAK Ekintzailetasuna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Ahozkotasuna lantzen Urtxintxakoekin _ _ V. Udaberriko matematika olinpiada _ _ _ Zientzia arloko laborategi praktikak _ _ _ Zientzia aplikatuetako ikasleak laborategian _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Prebentzio saioak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Interneteko arriskuak ezagutuz _ _ _ _ _ _ Autoantolaketa taldeak _ _ _ _ _ _ _ _ _ SOS-arrazakeria _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

17 18 18 19 19 20 20 21 21

PROTAGONISTAK Mikel Orbea _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Joanes Txurruka _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Alaia Juaristi _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Kros txapelketa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Belen Zubizarreta _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Martxoak 8 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Jose Mari eta Miren _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Maxus, eskerrik asko _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Lander Uria _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

24 24 25 26 26 27 27 28 29

ERREPORTAIAK Jolasmatika _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 30 Pick’N’Roll _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 31 GURASOEN TXOKOA Udaberri Guraso Elkartea _ _ _ _ _ _ _ _ _ 32 OSPAKIZUNAK Olentzero eta Mari Domingi _ _ _ _ _ _ _ Gabon giroa zabaltzen herrian _ _ _ _ _ _ Aniztasun kurrikularrekoen afaria _ _ _ _ Danborrada _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Santa Ageda bezpera _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Inauteriak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

33 34 35 36 38 40

UROLA IKASTOLETAko Guraso, ikasle eta irakasleak Fotokonposaketa: FK

ARTIKULUAK Bihotz birika bizkortzea _ _ _ _ _ _ _ _ _ 22 Bizikidetza _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 23

IBILALDIAK Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 42 EKOIZPENAK Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 49

1


ikasten

Berriak

Azkoitia BHI

EUSKARAREN EGUNAREN INGURUAN ANTOLATUTAKO LEHIAKETEN BERRIAK Kopla onenarenarena, berriz, DBH 2.Dko Urkok, Andonik eta DBH 2.Ako Haritzek eta Unaxek eraman zuten.

Aurreko alean genizuen bezala, Azkoitia BHIn, Euskararen Nazioarteko eguna ospatzeko, beti ere, ikasleen sormenari, adierazpenari eta euskarari bide emanez, hainbat ekitaldi antolatu genituen. Bada oraingoan, bertso, kartel eta kopla lehiaketa haietan irabazle suertaturiko ikasleen berri eman nahi genizueke. Honatx:

Kartelik onenaren saria, bestalde, DBH 3.Bko Eiderrek, Itsasok, Ziharak, Amaiak, Anek eta DBH 4.Cko Ikerrek, Eritzek eta Urkok eskuratu zuten. Zorionak guztiei!

Bertsorik onenaren saria DBH 1.Cko Aimarrrek, Arettek, In­ tzak, Nahiak eta Xabierrek jaso zuten.

Bertso lehiaketa irabazleak

Kopla lehiaketa irabazleak

2


ikasten

Berriak

Kartel lehiaketako irabazleak

3


ikasten

Berriak

IBILALDI NEURTUA, KIROLA ETA MAHAI JOLASAK URTEKO AZKEN EGUNEAN Azkoitia BHI Abenduaren 21ean, 2018ko azken eskola egunean DBHko ikasleok ibilaldi neurtuan parte hartu genuen. Ikastetxetik irten, Loiola, Sistiaga erreka eta Larume gaina igaro ondoren, Kukuherriko bidetik herrira bueltatu, eta batxilergoko eraikinean ibilaldiari bukaera eman genion. Ibilaldian ez ezik, argazki lehiaketan ere, parte hartu genuen. Argazki gaiak: ura, izaki txikiak eta ibilaldi neurtu bera. Batxilergoko ikasleok bestalde, gelaka antolatuta, hainbat kiroletan, mahai jokoetan eta sukaldaritza lehiaketan neurtu genituen geure abileziak. Ikasle guztiok, Batxilergoko zein DBHkook bat eginda, festa giro apartan eta alaian, eman genion amaiera urteko azken eskola egunari. ETA‌ Ibilaldi neurtuan: - DBH1 eta DBH2ko taldeetako saridunak: Nahira Uria, Arette Egiguren eta Enara Juaristi izan ziren. - DBH3 eta DBH4koak: Urritz Egiguren, Endika Garagarza, Jokin Larraùaga, Jon Urdapilleta eta Aitor Zabala.

4


ikasten

Berriak Irteeraren inguruan antolatutako ar­ gazki lehiaketan berriz, - DBH1 eta DBH2ko sariak Marcus Osamwonyi, Aiur Lizarralde, Aratz Goenaga, Ekain Olaizola eta Ekain Arakistain jaso zituzten. - DBH3 eta DBH4koak, berriz, Jakes Iraeta, Ander Ibaùez eta Alex Valerianok.

5


ikasten

Berriak

SAHARAREN ALDEKO JANARI Urola Ikastola BHI BILKETA Azpeitiko Sahararen Aldeko Elkarteko kideok, saharar herriak jasaten duen egoera larria salatu eta errefuxiatu kanpamenduetan pairatzen duten egoera larria hobetzeko helburuarekin, zenbait ekintza antolatu ditugu. Ekintza horien artean: urtarrilaren 14tik 18ra gure ikastolan janari bilketa antolatu dugu. Hainbat jaki batu dugu: • Arroza • Lekaleak • Pasta • Atuna eta sardinak • Azukrea • Konpresak Horiekin batera, gure etxean bazterrean izaten ditugun bizkar-zorro edo motxila bilketa ere egin dugu. Urtero bezala, zuengandik jaso dugun harrera jatorra eskertu nahi dugu. Halaber, Erlijioko klaseetan ere hainbat mural egin ditugu; ez hori bakarrik, gelaz gela ere joan gara jendea parte hartzera gonbidatzeko, oso beharrezkoa iruditzen baitzaigu guztion parte hartzea.

Horrelako gauza txikiek mundu hobea izaten laguntzen dute; beraz, badakizu zer egin. Mila esker. Urola ikastolako 2. DBHko Erlijioko ikasleak.

MARTXOAK 8. GREBA FEMINISTA Azkoitia BHI

Martxoaren 8an, greba eguna izan zen ikastetxeko emakume irakasle eta ikasle gehienen­tzat, eta, sindikatuek eta elkarte desberdinek deitutako grebaldi eta mobilizazioetan parte hartu genuen.

6


ikasten

Berriak

ESKOLA AGENDA 21 Urola Ikastola BHI

7


ikasten

Berriak

EHUK ESKAINITAKO HITZALDIAK Azkoitia BHI BATXILERGOAN Urtero lez, EHUko zenbait fakultatek batxilergoko ikasleei zuzendutako hanbat hitzaldi eskaini dira gure ikastetxean. Horrela, gure artean izan ditugu, esate baterako, - Gasteizko INGENIARITZA ESKOLA eskaintzen dituzten ingeniaritza graduak eta gradu bikoitzen berri emanez, - Gasteizko EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA, eskaintzen dituzten gradu eta gradu bikoitzak azalduz, - Donostiako GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA, arkitektura eta ingenaritza graduak azalduz, - Donostiako INFORMATIKA FAKULTATEA, - Eibarko GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA, beraien Energia Berriztagarrien Ingeniaritza graduaren berri emanez, eta, - Gasteizko LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEA. Batxilergo ondorengo aukeraketa egiteko, informazio interesgarria eta zabala gure ikasleentzat.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

IRAKURKETA PARTEKATUA Xabier Munibe Ikastolan, aurten, irakurketa partekatuan murgilduta gabiltza. LH6. mailakook, LH2. mailakoekin batera, ipuinen irakurketa bateratua egin dugu, irakurketa estrategia ezberdinak landuz eta guztion partaidetza ziurtatuz. Batzuetan, sorginen istorioek hunkitu gaituzte, hurrengoan piratenak, beste batzuetan sirenatxoenak‌ Ikasle helduagook txikiagoekin batera partekatu ditugu hainbat istorio. Ederki pasa dugu!

8


ikasten

Berriak

LH3ko IKASLEAK IGERILEKUAN Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Gabonetako oporren ondoren, 3.mailako ikasleak igerilekura joaten hasi ginen. egunero ordu beteko ikastaroa izan da eta bertan asko ikasi dugu, baita jolastu ere! Primeran pasa dugu!

PLASTIKOAREN BIRZIKLAKETA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Ontzi arinak bereizteko eta sailkatzeko Legazpiko Plantatik pertsona bat etorri zen ikastolara azalpenak ematera.

9


ikasten

Berriak

EUSKARA GURE ETORRIA Azkoitia BHI

EUSKARA GURE ETORRIA 5 OTSAILAREN 4an, 13:30ean, 1. DBHkoentzat IMANOL ITUIÑO MAGOAREN IKUSKIZUNA. OTSAILAREN 11an, 12:40ean, 2. DBHn FERNANDO MORILLO IDAZLEAREKIN SOLASALDIA

IMANOL ITUIÑO MAGOAREN EMANALDIA Gure ikastetxera mago bat zetorrela esan zigutenean, asko poztu ginen. Imanol etorri zenean, 1. mailako ikasle guztiok ikastetxeko aretoan geunden, emanaldia hasteko irrikitan. Hasi zenean, trikimailu asko egin zituen boluntarioak hartuz. Harrituta geratu ginen, ez genekielako nola egiten zituen trikimailu haiek. Nire ikaskideei eta niri oso ona iruditu zitzaigun Imanol magoak Azkoitia BHIn emandako ikuskizuna. Oso ondo pasatu genuen eta oso esperientzia ederra izan zen. Beste behin ere ikusiko genuke, gustura! Ane del Campo

OTSAILAREN 12an, 13:30ean, 4. DBHkoentzat EÑAUT ELORRIETA eta MIKEL MARKEZ MUSIKARIEN BAGA BIGA HIGA KANTALDI HITZALDIA

FERNANDO MORILLOREN BISITA Otsailaren 11n, Fernando Morilloren bisita izan genuen eskolako aretoan; bere bizitzaren eta ibilbidearen berri ematera etorri zitzaigun. Katana bat zuen eskuartean, eta ederki azaldu zuen zertarako zen: meditatzeko eta jendearen arreta erakartzeko. Eta gurea, behintzat, lortu zuen. Hitzaldi asko ematen dituela ere kontatu zuen: bata, kartzela batean; bestea, Andaluziako eskola batean… Nahiz eta bere liburuen berri askorik ez eman, ondo pasa genuen bere bizitzari buruzko gertakizunak entzuten. Haritz Alberdi, Unax Osinalde, Haritz Larrañaga eta Lier Arriola

BAGA BIGA HIGA HITZALDI KANTALDIA Pasa den otsailean, Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikariak etorri zitzaizkigun Azkoitia BHI ikastetxera DBH4ko ikasleoi hitzaldia ematera. Ekitaldian, 60. hamarkadatik gaur egunera arte, hamarkadaz hamarkada musikaren garapena aztertu zuten, tarteka euskal kanta famatu batzuk kantatuz. Niri bisita interesgarria iruditu zitzaidan oso, asko ikasi bainuen garaian garaiko euskal musikari buruz. Gainera, bi musikarien talentuaz gozatzeko aukera ere izan genuen, “Baga Biga” edo “Loretxoa” bezalako kantak zuzenean entzunez. Niri oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit honelako emanaldiak, premiazkoak esango nuke, besteak beste, gazteon artean Euskal musika eta kultura sustatzen direlako. Lander Albizuri Sudupe

10


ikasten

Berriak

ERASMUS KA229 PROIEKTUA

“MARIA AUSILIATRICE” (PADUA) ETA “AZKOITIA BHI“ Italiako Padua hiriko “MARIA AUSILIATRICE” ikastetxearen ikasleekin murgilduta gabiltzan Kultura Enbaxadoreak izeneko Erasmus proiek­ tuari segida emateko asmoz, Italiara joan ginen urtarrilaren 14tik 19ra. Elkarrekin dihardugun lanean Italia-Veneto eta Euskal Herriko kultura ondarea ezagutu eta elkarri ezagutaraztea nahiko genuke. Italiara abiatu aurreko asteetan hainbat bider elkartu ginen italiera hizkuntza pittin bat ezagutzeko eta Italian ezagutu genezakeenaren aldez aurreko berri izateko. Ikaskide italiarrekin harremanetan hasi ginen eta, aldi berean, aurkezpen bideoak eta ordura arteko lanak trukatzeko “site” bat eratu genuen ere. Horrela bada, urtarrilaren 14an Azkoitia BHIko DBH 4. mailako eta 1. Batxilergoko 25 ikasle eta bi irakasle Italiara joan ginen enbaxadore lan horretan. Lehenengo hegaldian Frankfurtera, bigarrengoan, berriz, Veneziara. Paduara zortziak aldera iritsi ginen eta han gure ikaskideak zain genituen euren familiekin elkartzeko. Lehen eguna Paduan Egitaraua luzea, benetan. Bertako zuzendaritzak ongietorria eman ondoren, goizez, bertako hiri monumentalari bisita, eguerdian, berriz, ur termalen igerileku handienean ikusmiran.

11


ikasten

Berriak

Bigarren eguna, Paduan Paduako eskola guztiek harrera orokorra egin ondoren, goizeko helmuga Verona.

Veronan, Romeo eta Julietaren hirian‌

Osteguna, Paduan Museora bisita, Merkataritza Ganbaran eta Unibertsitateko hitzaldia

12


ikasten

Berriak Ostirala, azken eguna, Venezian

Azken gaua Ikasle eta familia guztiak elkarrekin agur-afarian.

Egunak bizkor pasatu ziren eta egonaldia motz egin zitzaigun. Munichetik itzuli ginen. Berandu iritsi ginen Azkoitira,baina ez inolaz ere, Azpeitiko San Sebastian bezpera galtzeko bezain berandu. Etxean “kaixo”, “bai, oso ondo ibili gara” esan, eta ospa, Azpeitiko danborradara, festa girora. Hori ere kultura ondarea baita. Apirilaren 4tik 9ra, berriz, gure txanda izango da, eta abegikortasun beraz, gure lagun italiarrei geure-geurea den kultura-ondarea erakusten, gozarazten eta partekatzen saiatuko gara, harrotasun eta alaitasun apartaz. Horixe, gure erronka eta nahia.

… eta larunbatean … buelta etxera, Alpeetaz gozatuz.

13


ikasten

Berriak

BIKAINTASUN PROIEKTUA. MUGIMENDU AUTONOMOA. HH 2 Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Bikaintasun proiektuaren ildotik, HH2 eta HH3-ko ikasleak ere mugimendu autonomoa garatzen hasi dira, hainbat geletan antolatutako txoko ezberdinetan, bakoitzaren gaitasunak era pertsonalizatuan sustatzeko.

HH 02 KOLOREZ KOLORE GELA

JOLAS XOLAS GELA

14


ikasten

Berriak MUGI MUGI GELA

MUNDU TXIKIA GELA

15


ikasten

Berriak HH 03

ERAIKUNTZA GELA

ARTE GELA

HIZKUNTZA GELA

SINBOLIKO GELA

16


ikasten

Taldeak

EKINTZAILETASUNA:

HOBETUZ ORTOPEDIA, ELIKAGUNEKOAK ETA IRAURGI BERRITZENEKOAK GUREKIN Urola Ikastola BHI Beste taldeak, “Elikagune”ko kideekin elkartu ginen, beraien esperientzia pertsonalari buruz hitz egiteko.

Aurreko astean, Iraurgi Berritzen elkartetik etorri zitzaizkigun: Administrazio eta Kudeaketako Oinarriak(Prozesuak) ikasgaian lantzen ari garen proiektua burutu ahal izateko, zenbait aholku eta laguntza jaso genituen. Jardueran, Iraurgi Berritzen elkartearen kideez gain, Hobetuz ortopediako Jon Garate aritu zen: hark bere proiektuaren garapena azaldu zigun.

Lehenik, negozioa muntatzeko zer pausu eman zituzten azaldu ziguten Elikaguneko lagunek. Enpresa hau, inguruko lehen sektorea bultzatzeko asmoarekin ireki zuten. Izan ere, inguruko baserritarrak astean 2 aldiz soilik elkartzen ziren beraien produktuak saltzeko. Proiektu horrekin egunero izatea ahalbideratu nahi zuten.

Hasiera batean, Jonek enpresa batean egiten zuen lan eta, horrela, bizi egonkorra izatea eta ekonomikoki egoki egotea lortzen zuen. Ordea, lan horrek ez zion ekartzen behar zuen poztasunik. Hori zela eta, emaztearekin batera, ortopedia proiektua martxan jartzea erabaki zuen. Denborak aurrera egin ahala, aurrera pauso handiak eman zituen.

Haiei beldurrik handienetakoa beste enpresekin zuten konpetentziak eragiten zien eta, halabeharrez, Eroski ireki zieten gertu. Hala ere, oztopoa izan beharrean, Eroski bezalako enpresa batekin konpetitu zezaketela ohartu ziren. Hasieran profil ezberdineko 3 langile izan arren, gaur egun 5 partaide dira. Beharrak handitu ahala, bazkide kopurua ere handitu egin zuten. Horrela, argitu ziguten talde lana oso garrantzitsua dela. Gure proiektuan ere halaxe da! Kontu horren inguruan jardun ginen eta aintzat hartzeko hainbat ezaugarri aipatu genituen, esaterako, errespetua, elkar entzutea, talde lana…

Erronkarik gogorrena enpresaren lehen urteak izan ziren, ez baitzuen arrakasta handirik izan. Horregatik, egunero lan asko egiten zuten eta maiz ideia berriak hartzen zituzten beste ortopedia proiektuetatik bereizteko eta bezeroak erakartzeko, esaterako, etxerako zerbitzua. Halaber, nahi izanez gero, zenbait gela dituzte orduka alokatu ahal izateko, beti ere osasungintza arlokoa bada.

Aurretik aipatutakoa lantzeko, jolas modukoa egin genuen Iraurgi Berritzenekoen laguntzarekin: aipatu bezala, talde lana bultzatzea zuen oinarri.

Hitzaldi horren helburua ekintzailetasunak bizitza errealean dituen alde on zein txarrak adieraztea zen eta, era berean, azaldu zigun nahiz eta erabaki arriskutsua izan, oso gustura daudela gaur egun. Gure iritziz, oso baliagarria izan zen eta, gainera, etorkizunera begira gure proiektuan lagunduko diguten hainbat gomendio jaso genituen.

EGILEAK: Jone Goenaga, Elene Uranga, Beñat Garmendia, Oier Azkue eta Jon Galarraga.

17


ikasten

Taldeak

AHOZKOTASUNA LANTZEN URTXINTXAKOEKIN Azkoitia BHI Urtarrilaren amaiera aldera, udaletxearen babespean, 3. DBHko ikasleok euskararen normalizazioa helburu duen egitasmoetako bati ekin genion. Aurtengoan ere, ikasleok Ur­ txintxa taldeko teknikaria izan dugu laguntzaile eta gai hauek jorratu genituen: - Ahozko komunikazio egokirako baliabide edo tresnak. - Gure herriko datu soziolinguistiko esanguratsuenak. - Inguruko beste hizkuntzak eta aniztasunaren garrantzia. Azken saioetan, geureganaturiko printzipio teorikoak praktikan jarriz, landutako edukien hausnarketak bideo batean bil­ tzeko aukera izan genuen.

V. UDABERRIKO MATEMATIKA Azkoitia BHI OLINPIADA Aurten lehen aldiz, 2.DBHko 45 ikaslek parte hartu dute matematika olinpiada hauen lehen fasean. Helburua matematika ikasteko gogoa piztea da, matematikoki pentsatzen eta ebazten ondo pasatzeko. Matematikaren alderdi ez mekanikoak ere, bultzatzen dira olinpiada hauetan: pentsamendu logikoa, geometria, zenbakien propietateak, probabilitateak…

18


ikasten

Taldeak

ZIENTZIA ARLOKO LABORATEGI Azkoitia BHI PRAKTIKAK Batxilergoko 1. mailako Zientzia arloko ikasleok, abenduaren amaieran, laborategian jardun genuen astebetez. Bertan, ikastetxean laginduriko hainbat protozoo, bakterio, etab. behatu ahal izan genituen, horietako batzuk identifikatuz. Horretaz gain, giza eta landareen ehunen laginak ere behatu genituen, hala nola giza obarioak (irudia), gizakiaren bihotzeko muskulu ehuna edo hegazti baten globulu gorriak.

ZIENTZIA APLIKATUETAKO IKASLEAK LABORATEGIAN Otsailaren amaieran, 4. mailako Zientzia Aplikatuetako ikasleok mikroskopio bidez, laborategian aritu ginen hainbat mikroorganismo aztertzen. Mikroorganismoen laginketa geuk egin genuen, Urola ibaitik eta ikastetxeko patioko potzuetatik lortuak, eta “Paramezio� izeneko izakiak identifikatzea lortu genuen; horrela geure begiz egiaztatu ahal izan genuen inguru hauetan ere izaki bizidunak badaudela.

19

Azkoitia BHI


ikasten

Taldeak

PREBENTZIO SAIOAK

Azkoitia BHI

Bigarren hiruhileko honetan ere, aurrera doaz Arremonitz Kooperatibaren eskutik ikastetxeko hainbat taldeetan garatzen ari diren berdintasuna, arriskuak eta sexu prebentzio izenburupeko saioak. Otsailean zehar, 4. mailako taldeei eta ZIG gelako ikasleei zuzendu zitzaizkien aipatu saioak.

INTERNETEKO ARRISKUAK EZAGUTUZ

Azkoitia BHI

Urtarrilaren bukaera aldera, Ertzaintzako arduradunen eskutik Internet, sare sozialak eta teknologia berrien inguruko arriskuen prebentziorako formazio saioetariko bat jaso genuen 2. DBHko ikasleok.

20

Saiootan tresna edota aplikazio horien erabilera ardura­ tsua bultzatuz, erabilera okerrari lotutako arriskuen berri eman zitzaigun.


ikasten

Taldeak

AUTOANTOLAKETA TALDEAK Duela bost urtetik ari dira 3. mailan autoantolaketa taldeak sortzen Azpeitian: neska batek jasandako gertakari batek eragin zuen taldearen sortzea. Ikasturte hasieran Harremonak jarduerak burutzen dituztenengandik saio batzuk jaso genituen, eta han proposatu ziguten taldea sortzea. 3. mailako nesken arten taldearen izena pentsatu genuen ‘Hatzamarkak’. ondotik, urtean zehar egin beharreko proiektuak pentsatzen hasi ginen.

Urola Ikastola BHI

Autoantolaketa taldeak talde feministak direla esan daiteke eta urtean zehar data zehatzetarako (azaroak 25, martxoak 8…) hitzaldiak edota kartelak, afixak prestatzen ditugu ikastetxean jendeari erakusteko. Azpeitiko Emakumeen Txokoan hainbat tailer antolatzen dituzte eta beste ikastetxeetako autoantolaketa taldeekin batera joaten gara. Adibidez, autodefentsa feministaren tailerrera joan ginen, bi saiokoa izan zen: lehenengoan, eraso sexistak identifikatzen ikasi genuen; eta bigarrenean, geure burua defendatzen eraso fisiko baten aurrean. Edertasunari buruzko tailer batera ere joan ginen. Talde hau sortzeak emakume bezala hazteko aukera eman digu eta feminismo mugimenduan parte hartzekoa ere bai.

SOS-ARRAZAKERIA Urtero bezala, arrazakeriari aurre egiteko ahalegina hauspotu nahi izan dugu. Azken aste honetan, 3. DBHko ikasleok, hiru orduko saioa izan dugu SOS-ARRAZAKERIA taldekoekin. Saioan gauza desberdin asko landu genituen: lehendabizi, elkar gehiago ezagutzeko jolas batekin hasi ginen. Hori bukatutakoan, taldeetan jarri eta ariketa bat egiten hasi ginen. Ariketa horretan arraza desberdineko pertsonen argazkiak eman zizkiguten, eta guk izen abizenak, arraza, lana eta beraien zaletasuna zeintzuk ziren asmatu behar genuen. Argazki haietan zegoen emakume bat, musulman arrazakoa, SOS-ARRAZAKERIA taldeko partaide bat zela esan zigun eta bideo bat erakutsi zigun; bideoan bertan, berak esaten zuen Donostian bizi dela orain dela urte askotatik eta elkarte ho-

21

Urola Ikastola BHI

rren partaide dela. Ariketa hori bukatzean eta bideoa ikustean beste bideo mota batzuk erakutsi zituen. Bideo hauetan, Afrikatik gure herrialdera etortzen saiatzen diren pertsonen bizimodua nolakoa den erakusten zen. Migratzaile horiek, Europara etortzeko, lehendabizi, mendi batean egoten dira denboraldi batean, eta gero, denek batera hesia zeharkatzen dute Espainiara iristeko. Hesi horien atzean, poliziaz beteriko gune bat egoten da: polizia horiek ikaragarrizko kolpeak ematen dizkiete eta iskanbila handiak sortzen dira haien guztien artean. Migratzaile askok galdu izan dute bizia hesi hau zeharkatzen ahalegintzen direnean. Beste aldetik, gaur eguneko kantuetan eta programetan zer arrazakeria nabari den ikusi genuen; kantuen letretan, horien bideoklipetan, telebistan agertzen diren programa askotan…


ikasten

Artikuluak

BIHOTZ BIRIKA BIZKORTZEA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Karmelo Etxegarai ikastolara Easo Politeknikoko Osasun Larrialdietako zikloko 2. mailako 10 ikasle eta 2 irakasle etorri ziren, lehen hezkuntzako ikasleei bihotz biriketako geratze baten aurrean nola jokatzen den erakustera. Hau da, egoeraren detekzio bizkorra eta honen aurrean jarraitu beharreko pausoak azaldu zizkiguten.

22


ikasten

Artikuluak

BIZIKIDETZA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Aurten ere, Karmelo Etxegarai ikastolako ikasleek Izar Arregi psikologoaren eskutik eta tutoreen kolaborazioarekin, BIZIKIDETZA SAIOAK jasotzeko aukera izan dute. Gabon aurretik, LH 3. zikloan eta urtarrilean LH2. zikloan eman ziren saioak. Gaitasun sozialen trebaketan, bakoitzaren jarrera estiloa: deseroso edo minduta sentitzean, erasokor edo pasiboki jokatzearen tendentzia… zein den kontzientzi hartzetik haratago joanda, lagunen arteko gatazkak konpon­ tzeko, “asertiboa” izatearen onuraz ohartzea izan da saioen helburua.

Ikasleek oso gustura eta naturaltasun osoz agertu dituzte beren sentipen eta joerak.

Enparan Kalea, 10 • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) Tel. - Fax: 943 81 16 74 • decoracion@ederti.com

23


ikasten

Protagonistak

MIKEL ORBEA Urola Ikastola BHI Mikel Orbea, 2001eko uztailaren 28an jaioa. Bizikletan hasi baino lehenago egiten al zenuen beste ki­ rolen bat? Bai, beti gustatu izan zait kirola egitea. Denetik probatu izan dut: futbola, saskibaloia, igeriketa, esku-pilota… baina gehien gustatu zitzaidan kirola bizikleta izan zen. Noiz hasi zitzaizun bizikleta mundua interesatzen? Betidanik, aita bizikletan ibiltzen ikustea giltza izan dela esan genezake, familia guztia bizikleta probatzera bultzatuz. Zein ekipotan zaude? “Atracciones Sanz” taldean dihardut betitik. Nahiz eta azken urteotan izena eta babesleak aldatu, taldeak betikoa izaten jarraitzen du eta bertako kideok familia txikia osatzen dugu.

Zer egiten duzu karrera baino egun bat lehenago? Normalean, entrenatzera irteten naiz, baina intentsitate baxuan. Horren helburua, hankak pixkat soltatzea eta karrerarako mentalizatzea dira. Bestalde, hurrengo egunean energia edukitzeko, otordu bereziak egiten ditut. Nola prestatzen zara denboraldi on bat egiteko? Lehenik, denboraldia hasi baino lehen, denboraldi-aurrea prestatzen digu entrenatzaileak eta, normalean, denbora luzeko entrenamenduak intentsitate baxuan egiten ditugu. Denboraldia gerturatzen doan heinean, intentsitatea sartuz joaten gara denboraldiko lasterketetan indartsu egoteko. Ezkutuko lana eta sakrifizioa; nolako esanahia dute zure­ tzat? Nire ustez, karreretako emaitzak, karreran bertan egindako lanaren fruitua dela uste dute askok, baina asteroko entrenamenduak, dieta orekatua… Eguneroko lanarengatik lortzen dira emaitza onak eta kontuan izan behar den gauza bat dela pentsatzen dut. Egileak: Xabier Bastida, Paulo Cagigal, Mikel Orbea

JOANES TXURRUKA ESPAINIAKO IGERIKETA TXAPELKETAN Azkoitia BHI Joanes Txurruka, Azkoitia BHIko DBH4ko ikaslea, Euskadiko Igeriketa Federazioaren partaide modura, Espainiako Junior eta Infantil mailako Igeriketa Txapelketan parte hartu zuen Castellon-en otsail aldean. 100 metro bizkar, 200 metro bizkar eta errelebotako100 metro estilotan lehiatu zen, eta gutxiengo denbora lortu zuenez, ondorengo faserako sailkatu zen.

24


ikasten

Protagonistak Urola Ikastola BHI

ALAIA JUARISTI “Iraupen eskian Espainiako 2. sailkatua” Zer da iraupen eskia zuretzat? Oso gustuko dudan kirola da. Eguneroko bizitzan aurrera jarraitzeko asko erakusten dit. Nola moldatzen zarete elurretara joateko eta? Egia esan, oso ondo. Ostiralero talde guztia furgonetan elurretara bertara joaten gara eta, iritsi bezain laster, afaldu eta karrera aurreko hitzaldia izaten dugu. Lasterketa egunean goiz esnatu, korrika egitera joan eta lasterketarako presta­ tzen gara.

Aurten Italian ere izan zara, ezta? Bai, Skiri Trophy lasterketa egin dut, Val di Fiemmen, munduko kopako pista nagusienekoan. Aldapa gogorrak dituzte, benetan! Esperientzia bikaina izan da, ordea!!!

Zein da zure esperientziarik txarrena karreretan? Denetarik pasa zait denboraldi honetan.Nahiz eta oso esperientzia txarrak izan, bastoiak puskatu, erori, bidez nahastu… asko ikasi dut eta ongi etorri zait. Ba al duzu zerbait pentsaturik etorkizunerako? Bai. Medikua izatea asko gustatuko litzaidake eta oporraldietan, berriz, eski entrenatzailea izatea. Zenbat ordu entrenatzen dituzu astean zehar? Normalean 11 ordu, baina karrera asteetan gutxiago, 7-8 ordu. Zein da zure garaipenik handiena? Espainiako txapelketan “esprint” atalean 2. sailkatua izan naiz eta “Martxa Beret” lasterketa ospetsuan 3. sailkatua izan naiz. Hori lortu ondoren, hurrengo txapelketarako gogo handiagoa dut. Espainiako txapelketan zein proba geratzen zaizkizu? 5 kilometro “klasikoa”, 5x2 erreleboak eta 7,5 kilometro “patinador”. Dena ematera eta gozatzera joango naiz!

25


ikasten

Protagonistak

23 urtez azpiko Euskadiko emakumezkoen KROS TXAPELKETAN GURE IKASLEAK IRABAZLE

Azkoitia BHI

Xeye atletismo taldeko eta Azkoitia BHIko ikasleak diren Ihintza Arakistain, Naia Aleson eta Naira Egino eta Eneritz Aramendi azpeitiarrak urrezko domina lortu zuten otsailaren haseran, 23 urtez azpiko Euskadiko Kros Txapelketan (5.780 metroko proba egin zuten). Hurrengo erronka, estatuko kluben arteko txapelketa, Linaresen (Jaen, Espainia). ZORIONAK!

BELEN ZUBIZARRETA AURREJUBILATU DA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

Belen Zubizarreta, gure ikastolan hainbeste urtetan lanean aritu den andereñoak, aurrejubilazioa hartu zuen otsailean, momentu eder asko pasatu eta hainbeste lan egin ondoren. “Irakaskuntzan segi diozu familiako sokari inplikazioz zeure onena emanaz ikastolari zuzendaritza taldean ere bihotza jarriaz ari askotan gatza eta piperra jarriz edozein saltsari ta orain nahi duzun zaporea eman zure etorkizunari” Zorionak, eskerrik asko eta onena opa dizugu.

Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 26


Protagonistak

ikasten

MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Emakumeen nazioarteko eguna zela eta, Xabier Munibe ikastolan berdintasunaren alde lanean aritu ginen. Hori horrela, ikasleek hainbat hormirudi sortu zituzten ikastetxeko paretetan jartzeko. Gainera, martxoaren 8an, ikastetxe aurrean elkarretaratzea egin genuen, emakumeen eta berdintasunaren alde!

JOSE MARI ETA MIREN Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Hainbat urte gurekin pasa eta gero, Jose Mari eta Mireni iritsi zaie gure ikastolari agur esateko ordua. Asko lagundu diguzue eta ez ditugu ahaztuko zuek irakatsitakoak! Etapa berri hau goza dezazuela! Besarkada bana!

27


ikasten

Protagonistak

MAXUS, ESKERRIK ASKO Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Hainbat urtetan autobus zaintzaile goxoa izan dugun Urrestilgo Maxusekin, parada polita izan genuen elkarrizketatzeko aurreko asteazkenean. Arratsalde on! Ekainean amaitu zenuen zure ibilbidea, bai­ na seguruenez kontu asko dituzu gurekin partekatzeko. Nolatan hasi zinen autobuseko laguntzaile gisa? Langabezian nengoen eta alaba etorri zen, Maialen, ikastolatik paper batekin, autobuserako laguntzaile bat behar zela, prest nauen lanerako eta hurrengo egunean hasi nintzen. Gustura aritu al zara? Oso gustura ibili naiz, batzuetan haserretzen nintzen autobusekoekin, baina zuen hobe beharrez izaten zen. Autobusean arau batzuk zeuden eta bete behar ziren. Zenbat urte igaro dituzu gu zaintzen? Hogeitabi urte. Hasierako ikasle haiek eta azkeneko urtekoek, portaera bera izan al dute? Edo aldaketak nabaritu dituzu? Ez, hasi nintzenean orain autobusean dauden umeen gurasoekin hasi nintzen. Gero ezkondu ziren eta hauen umeekin ibili naiz. Betiko xextrak: “ni horrekin ez naiz eseriko”… Gogoratzen al dituzu gertaera onak? Txarrik ba al duzu? Sekula ez dugu izan istripurik, ezta gurpilik zulatu ere bat ere, zorte handia izan dugu horrekin. Hori bai, autobus bat izan genuen itukinekin, euria egiten zuen bakoitzean, bustita egoten zen. Izan genuen autobus bat komun eta guzti, atentzio handia ematen zien ikasleei. Sartu nahi izaten zuten, baina bidai luzeetako zan. Sara eta Maddi gogoratzen dira autobusean gerrikorik ez zutenez, nola egun batean erori ziren.

Hasierako autobusetan gerrikorik ez zuten, eta eroritakoak ere izan dira. Bihurri aritu gara batzuetan, baina oroitzapen onak eraman dituzu? Bai, oso onak. Zuenak, zuen guraso eta aiton-amonenak ere bai. Orain lanik egin gabe, nola igarotzen duzu eguna? Autobusean lana ez egin arren, goizeko seirek eta erdietan jaikitzen naiz egunero. Jatorduk prestatzen hasten naiz, gure etxean lan asko dago, hiru ume txiki ditugu, etxeko denak lanera joaten dira eta ni arduratzen naiz etxeko lanetaz, umeak zaittu, parkea atera… eta “kortautxo” bat ere hartzen dut periodikoa irakurriz. Beti izan naiz kafezalea. Ba al duzu egin gabeko bidaiarik edo ametsik, orain denbo­ ra duzunez bete nahi duzuna? Ez, joan izan naiz baina momentu honetan ez dut horrelakorik. Hiru ilobekin gustura nabil, zaharrenak 6 urte ditu eta gazteenak 2 urte udaran. Gustura al zabiltza egoera berri honetan? Oso gustura nabil, baino zuekin ere akordatzen naiz… asko eh! Eskerrik asko gurekin arratsalde hau pasatzeagatik eta eman dituzun urte guztiengatik.

28

(LH 6. maila. Karmelo Etxegarai Ikastola)


ikasten

Protagonistak

LANDER URIA

ESPAINIAKO IGERIKETA TXAPELKETAN Azkoitia BHI Gure ikastetxeko Lander Uria Olaizola oso igerilari trebea da. Euskal Selekzioarekin Madrilen izandako Espainiako Igeriketa Egokitutako Txapelketan parte hartu zuen urtarrilean. Oso pozik etorri zen, hainbat igeriketa probetan lehiatu ondoren. Euskal Selekziokoekin 5. postua lortu zuen sailkapen orokorrean. Oso interesgarria iruditu zaigunez, galdera batzuk egin dizkiogu: Noiz hasi zinen igerian? Txikitan hasi nintzen igerian.

Nola deitzen dira zurekin Espainiako txapelketara joan di­ ren igeri taldeko lagunak? Jurdan Arakistain eta Ander Iùudieta. Betidanik gustatu izan ahal zaizu igeri egitea? Bai, oso ongi pasatzen dut uretan. Zer sentiarazten edo ematen dizu igeriketak? Kriston poza.

Nola deitzen da igeriketa taldea? Izarraitz Igeriketa Elkartea.

Iker Aizpuru eta Jurdan Arakistain igerian ezagutu al ze­ nituen? Bai.

Astean zenbat entrenamendu-saio egiten dituzu? Astean, hiru aldiz entrenatzen dut.

Egin zenituen probetan, zein izan zen zure postu onena? 3-2 artean geratu nintzen.

Non entrenatzen duzu? Azpeitiko igerilekuan.

Aurkari gogorrak izan al zenituen? Bai oso.

Nolakoa izan da Espainia Txapelketan izandako esperientzia? Oso polita.

Nola izena du entrenadoreak? Ziortza izena du.

Nola heldu zara Espainiako txapelketara? Oso pozik eta asko entrenatuta.

ZORIONAK LANDER! Egileak: 1D gelako Itxaso Alberdi, Uritz Azkue, Hodei Ferriz eta Haritz Lazarobaster

Zaila izan ahal da? Nire ustez erraza,baina nekatu egiten nintzen. Monitore moduan lana egitea gustatuko litzaizuke? Bai.

29


ikasten

Erreportaiak Urola Ikastola BHI

JOLASMATIKA Kaixo: Gu 4. DBHko IKT (hautazko ikasgaia) ikasleak gara eta Jolasmatika proiektuan parte hartu dugu. Proiektuarekin hasteko, azaro amaieran, Donostiako UEUren Informatika fakultatean izan ginen. Han bertan, Informatika graduko ikasleek informatikarekin lotutako hainbat kontzeptu azaldu zizkiguten: sistema bitarra, konputagailuen egitura, algoritmoa, programazioa‌ Ondorengo asteetan, Donostian lantzen hasitakoa gelan sakondu genituen, Karmelo Etxegarairen LHko ikasleei hori irakastera joan ahal izateko. Hainbat kontzepturen lanketa jolas-ekintza dibertigarri bidez prestatu genituen. Astean zehar gidoi bat prestatu genuen, ondoren 6. LH geletara joan eta han ikasle gazteagoei azaldu beharrekoa landu

genuen. LH geletako ikasleei talde txikitan banatuta irakatsi genien: urtarrilean eta otsailean zehar, bost astez, ordubetetxo bateko saioak egin ditugu, asteazken eta ostiraletan. Egia esan, oso ondo pasa dugu; asko ikasteaz gain, harrituta utzi gaituzte haien ikasteko abileziagatik. Irakasle modura aritu gara eta asko ikasi dugu, bai informatika aldetik bai ikasleak lan taldeetan nola moldatzen diren ikusita. Egin ditugun jardueren artean aipagarrienak: seiko urrean eta “punttuan� jolastu gara sistema bitarreko kartekin; nonogramak ere egin ditugu irudien errepresentazioa lantzeko; Moon jokoarekin konputagailuen egitura landu dugu; Lego munstroak ere osatu ditugu; Azkenik, programazioa ere landu dugu puzzle bidez. Esperientzia ahaztezina izan da, errepikatzeko esperientzia benetan, itzela!

30


ikasten

Erreportaiak

PICK’N’ROLL Urola Ikastola BHI Urola Ikastola BHIk eta Iraurgi saskibaloi taldeak, lehen aldiz, eta espero dugu etorkizunean jarraipena izatea, elkarlanerako espazioa sortu dugu. ISBren jokalari atzerritarrek, gizonezkoen zein emakumezkoen taldekoek, hizkuntza eta kirola uztartzen dituen proiektuaren parte hartu dute gure ikastolan. “Pick’n’roll” proiektuak 2 zutabe izan ditu. Alde batetik, jokalarien jatorrizko hizkuntzak landu dira gelan eta, bestetik, landutakoari jarraipena eman zaio saskibaloiko kantxan: jokalarien laguntzaz saio praktikoak egin dira.

Aurten 1. DBH mailakoekin burutu da proiektua; bai ikasleak bai jokalariak oso eroso eta gustura sentitu dira. Sei egun izan dituzte “saskin” eta ingelesez jarduteko eta gozatzeko. Espero dugu aurrerantzean proiektuarekin jarraitzea. Horrenbestez, eskerrak eman nahi dizkiegu I.S.B. taldearen zuzendaritzari, entrenatzaileei eta, nola ez, parte hartu duten jokalariei: Marita, Jessica, Hatty, Briahanna, Garazi, Nelson, J.P., Spencer eta Ola. Logoa egin duen Josu Azkue irakasleari ere, thanks a lot!!

31


ikasten

Gurasoen txokoa

UDABERRI Guraso Elkartea Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO GURASOEI ZUZENDUTAKO HITZALDI-PRESTAKUNTZA ZIKLOA Aurreko urteetan eskainitako hitzaldi-prestakuntza zikloei jarraipena emanez, maiatzaren 7an eta 14an Baikara formazio taldeko gizarte-pedagogo den Esther Martinez Gallastegiren eskutik 2018-2019 ikasturterako ziklo berri bat prestatu dugu: “Hainbat alderdi familiaren haziera eta hezierari buruz: emozioen ulermena eta kudeaketa�. Horrela, emozioen gaian sakontzea ardatz gisa hartuz, ondorengo gaiez ausnartuko dugu: - Adimen emozionala familiaren bizitzan - Gure seme-alabak ulertzen - Nola adierazten dituzte haurrek emozioak? - Gaitasun emozionalen garapenerako eta ikaskuntzarako jolasak eta estrategiak - Jolasaren garrantzia haurrengan - Familiaren bizitzako egoera zailetarako gaitasun emozionalak - Nola kudeatu haserreak eta kasketak?

MENDI ZALETASUNA SUSTATZEKO EKIMENAK Udaberri Guraso Elkarteak mendizaletasuna sustatzeko hainbat ekintzatan parte hartu izan du azkenengo urteetan, eta ildo horretatik jarraituz, aurtengo ikasturteko lehenengo mendi irteera antolatu dugu Floreagako Guraso Elkartearekin elkarlanean.

Zelatunera iritsiera eta talde argazkia

Horrela, pasa den otsailaren 24an, laurogei bat ikasle eta guraso elkartu ginen, Iturriotzetik Zelatunera igo, hamaiketakoaz gozatu eta ondoren Etumetara jaitsiera eginez. Familia giroan, lagun artean, mendizaletasunaz gozatzeko eguraldi paregabea lagun, goiz pasa ederra izan zen. Mendizaletasuna sustatzeko ekimen honi jarraipena emanez, martxoaren 10ean, Gipuzkoako Eskolarteko jokuen barruan antolatutako Zumaiako Ibilaldi neurtura joateko autobusak ere antolatu ditugu Udaberri Guraso Elkartetik.

32


Ospakizunak

ikasten

OLENTZERO eta MARI DOMINGI Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

33


ikasten

Ospakizunak

Azkoitia DBHko 1. mailako ikasleok, gurasoak eta irakasleak,

GABON GIROA ZABALTZEN HERRIAN Eguberri bezperan

Aurten ere, 23. aldiz, DBHko 1. mailakook Arbil Elortza eta beste hainbat irakaslerekin entseguetan aritu ondoren, guraso mordoxka eta zenbait irakaslerekin kalera atera ginen. Aurten ere, eskertzekoa taldearekin esku soinua eta panderoa bikain astinduz aritu zaretenak, eta nola ez, baita gurasoekin batera etorri ziren neba-arrebak eta ahizpa-anaia gaztetxoak ere. Denera 150tik gora. Ohiko taldeaz gain Kataluinatik etorritako hirukotea (LHko irakasle baten senideak, aita-alabak eta suhigaia) ere aipatzekoa; mudu abegikorrean harturik, kalejiran gozatuz eta euskaraz, ibili baitziren. Gabon giro ederrean, bejondeiela! Eguraldi bikainak lagunduta, ibilbideari hasiera eman genion 09:30ean g.g.b. Eskolatik abiatu, eta Zaharren egoitzara joan

ginen, handik Bizkargi eta Jandonianiz plazetara, eta Julio Urkijo eta Trino Uria kaleak pasa ondoren, Iraurgi elkartean, saioaren erdian, salda beroa eta txokolate eta txorizo ogitartekoak jan genituen. Dena “limpioâ€?! Bihoakie, beraz, hemendik gure eskerrik beroena hamarretakoa prestaketan aritu ziren guraso elkartekoei. Indarberritu ondoren, herriko beste hainbat gune poztu eta alaitu genituen: Trenbideko zumardia, Xabier Munibe kalea, Guardia kalea, Ibai Ondo, Kale Nagusi osoa‌ Eztarriak urratu samar eta etxerako gogoz, 14:00ak aldera bukatu genuen EGUBERRI bezperako girotze saioaldia.

34


Ospakizunak

ikasten

Urola Ikastola BHI

ANIZTASUN KURRIKULARREKOEN AFARIA Otsailaren 28an, Basazabal Elkartean, afari ederra egiteko aukera izan genuen. Hainbat helburu izan zituen ekintza hori burutzeak: - Hainbat herrialdetako plater desberdinak prestatzea eta dastatzea. Zoragarria!! Ikasleen gurasoak hantxe bertan izan genituen lantegi horretan: benetan ikaragarri ikasi genuen! Denetarik prestatu genuen: cuscus-a, “enchiladak”, kroketak… - Ingelesa praktikatzeko aukera ere izan genuen afaritan!! Horiekin guztiekin batera gonbidatu bereziak izan genituen: Iraurgi Saskibaloi taldearen jokalariak. - Ordea, garrantzitsuena: guztiok elkarrekin arratsalde eta gau ederra pasatu genuen!! Eskerrik asko, benetan, agertu zineten guztioi!!!

1915ean ERAIKIA 35


ikasten

Ospakizunak

DANBORRADA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Danbor hotsak nagusitu ziren San Sebastian bezperaren bezperan gure ikastolako jolastokietan. Ozen entzun ziren danborradako doinuak kaleko festa nagusirako giroa berotuz. HHko 2 urteko haurrek goizean ospatu zuten, HHko 3, 4 eta

5 urtekoek berriz 15:30ean hasi ziren Euskal Herria kaleko eraikinean, eta 16:00etatik aurrera astindu zituzten atabalak LHko ikasleek Perdillegin.

36


Ospakizunak

ikasten

Napoleon urdinak

Napoleon gorriak

Bizkainoen Tertzioa

37


ikasten

Ospakizunak

SANTA AGEDA BEZPERA Azkoitia BHI Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera, DBH2ko ikasleok Santa Eskean ibili ginen herrian zehar. Udaletxea, aitona-amonen egoitza, Xabier Munibe Ikastola eta Azkoitiko kaleak izan ziren gure koplen lekuko. Eskuan makila hartuta, une oro lurzorua harrotuz eta airea kantu amaierako EUP! doinu zirraragarri eta bateratuaz blaituz.

Urola Ikastola BHI KOPLAZ KOPLA UROLA IKASTOLA BHI SANTA ESKEAN

38


Ospakizunak Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Otsailaren 4ean, Karmelo Etxegarai ikastolako haur eta gaztetxoak Santa Ageda bezpera ospatu genuen kolore bizidun zapiak lepoan, makilak eskuetan eta koplak eta bertsoak ahotan hartuta. Urola ikastolako ikasleen eta Kantu Jira taldekoen bisita izan genuen, elkarrekin kopla batzuk abestuz. LH 5ekoek berriz, Zaharren Egoitzara joan ziren abestera.

39

ikasten


ikasten

Ospakizunak

INAUTERIAK Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI eta Azkoitia BHI

40


Ospakizunak Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Martxoaren 1ean, ostirala, inauteriak ospatu genituen ikastolan. LH 5. mailakoak, kaldereroz mozorrotuta, trapu zaharrak eta zartaginak astintzen HHra joan ziren gehienei ezagunak zaizkien abestiak abestera eta gure txikienekin festaz gozatzera. LHkoak berriz, Perdillegiko eraikuntzan ospatu genuen festa. Dantzak, abestiak‌ giro bikaina benetan! Bukatzeko, gurasoek prestatutako txokolate beroa izan genuen.

41

ikasten


ikasten

Ibilaldiak

HH 05 Azkoitia

LASTUR Azken proiektuan kultura ezberdinak ezagutu eta landu ondoren, HH5-eko ikasleak Lasturrera joan dira, euskal kulturaren barruan, taloak nola egiten diren ikastera, probatzera eta ondo pasatzera.

EKOGUNEAN IKASTEN LH 6. mailako ikasleak Ekogunera egin dugu bisita. Aurten energiaren gaia landu dugunez, bioeraikuntza edo etxe berrien eraikuntzan erabiltzen diren material jasangarriagoak eduki ditugu aztergai. Lasto eta makilekin etxe bat osatu genuen taldeka, alde batetik; eta, bestetik, eguzki panelen bidez lortutako energiarekin zerikusia duten esperientziak egin

LH 6. maila Azkoitia

genituen. Esaterako, kartoiekin egindako eskulanak eguzki energia aprobetxatuz. Bide batez, kontzientzia ekologikoa eta garapen iraunkorraren sustapena landu ditugu. Egun ederra pasatu genuen!

42


ikasten

Ibilaldiak

LH 5. maila Azkoitia

EUREKA! Zientzia museoan

Otsailaren 22an, Xabier Munibe ikastolako LH5. mailako ikasleek Donostiako Eureka! Zientzia museoan izan ziren. Bisita hau “Materia eta indarrak” proiektuarekin lotuta egin dute, gelan landutakoa museoan sakontzeko asmoz. Eureka!-n,

museoko bisitaz gain, “kimikaren magia” tailerra eta planetariumean “Zeruko mugimenduak” ikuskizuna izan zituzten. Bertan bazkaldu ondoren, jolasteko denbora izan zuten, egin zuen eguraldi zoragarriarekin.

43


ikasten LH 3. maila Azkoitia

Ibilaldiak

LH 3KO IKASLEAK IRUÑEAKO

PLANETARIUMEAN

Otsailaren 22an LH3. mailako ikasleok, Unibertsoari buruzko proiektua landu dugunez, Iruñeako Planetariumera joan ginen. Bertan, plastilinaz egindako erakusketa bat ikusi genuen eta, gero, hainbat ikuskizun egon ziren unibertsoaren inguruan: planetak, ilargia, sateliteak… Ondoren, kanpoko parkean bazkaldu eta bertan jolasten egon ginen. Primeran pasa genuen!!!

LH 4. maila Azkoitia

URAREN GAIA LANTZEN

LH4 mailako ikasleak, urtarrilaren 10ean eta 11n, Ibaieder urtegira joan ginen. Bertan urtegia ikusi genuen eta baita ere gure etxeetara iritsi aurretik, ematen duen prozesua.

44


ikasten

Ibilaldiak

HH 05 Azkoitia HH 5 ekoak azkoitiko parke batetara joan ginen goiz pasa. Ze ondo pasa genuen!

JAI HERRIKOIAK proiektuarekin lotuta, HH3ko ikasleak Soreasun izan ziren BURUHANDI eta ERRALDOIAK ikusi eta probatzen.

45


ikasten ZIG gela Azkoitia

Ibilaldiak

SUHILTZAILEAK IKUSTERA

Urtarrilaren 25ean Azpeitiako suhiltzaileen parkeko instalazioa ikustera joan ginen. Iritsi ginenean Jose Luis, bertako arduraduna, zain geneukan. Gero bertako arduradunak azalpenak eman zizkigun eta bideo batean bere lanaren nondik norakoak, kamioi mota desberdinak… ikusi genituen. Autobusa hartu baino lehen mokadu bat jateko denbora ere izan genuen. HAU LAN BIKAINA SUHILTZAILERENA!!!!!

AÑORGA ETA ASTIGARRAGARA IBILALDIA Karmelo Etxegarai ikastolako seigarren mailako ikasleok ibilaldia egin genuen Astigarragako sagardo etxera eta Añorgako Zementu museora. Otsailaren 21ean, ostegunean, A eta C gelak joan ziren ibilaldira, eta B eta D gelak ostiralean, otsailaren 22an. Goizeko 9etan ikastolatik autobusez Añorgara joan ginen zementu museora. Bertan museoa ikusi, azalpenak eman zizkiguten zementuari buruz: nola egiten zen, nola lortzen zen, etab. Gainera, zementuzko eskulturak egin genituen. Ondoren, hamaiketakoa jan eta autobusera igo ginen berriro Astigarragara joateko. Han, bazkaldu eta Astigarrako sagardo etxera joan ginen. Sagarrondoak eta haien atalak zeintzuk ziren eta sagardoa nola egiten zen azaldu ziguten. Azkenik autobusean sartu eta kantatzen iritsi ginen Azpeitira. Eguraldi ederra egin zuen eta primeran igaro genuen eguna!!

46

LH 6. maila Azpeitia


ikasten

Ibilaldiak

LH 2. zikloa Azpeitia

ELIKADURA ETA OHITURA OSASUNGARRIAK

LH 2. zikloko ikasleak elikadura eta bizi-ohitura osasungarri bat izatearen garrantziaz aritu ginen lanean: Elikagaien taldeak ezagutu, piramide eta etiketa nutrizionalak, dieta mediteraneoa, bertako produktuak kontsumitzearen garrantzia edo asteko menua egitearen garrantzia. Ikasitakoa praktikan jartzeko, Eroski supermerkatura joan gine, tailer praktikoak egitera.

47


ikasten

Ibilaldiak

LARHUN TALDEA LOIOLAKO

EKOETXEAN

LH 1. zikloa Azpeitia

Otsailaren 11n, Loiolara joan ginen pasieratxo bat eginez. Bertan dagoen Ekoetxean, gure arbasoen eta gurasoen lanbideen arteko ezberdintasunak azaldu genituen.

DBH 3 Azpeitia

NEKAZARI INSTALAZIOAK

Eusko Jaurlaritzako Hazi erakundeak antolatzen duen “Kalitatea Topera� kanpainaren barruan 3. DBHko ikasleek zenbait nekazari instalazio bisitatzeko aukera izan dute. Idiazabalen, Aranburu gaztandegian izan gara, Zerainen, Oiharte sagardotegian eta, Zaldibian, Euskal Okela haragia produzitzen duen instalazio batean. Hango produktuak ezagutzeko eta apreziatzeko aukera bikaina izan dugu ibilaldi honetan eta, gainera, oso egun polita pasa dugu.

48


ikasten

Ekoizpenak

49


ikasten

Ekoizpenak

Inauterietarako prestatzen… HH2koak inauterietarako mozorroa prestatzen aritu gara gelan. Bakoitzak etxetik ekarritako kamiseta zuria margotu du tenperaz. Izan ere aurten margolariz mozorrotu gara. Hauek bai margolari artistak!!!

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH 02

HIRU URTEKOAK ESPERIMENTATZEN ILUNTASUNEAN Bigarren hiruhilekoan, hiru urtekoak iluntasunarekin eta argiarekin ibili gara jolasean. Ekintza desberdinekin esperimentatzeko aukera izan dugu. Horretarako, baliabide anitzak izan ditugu: rotulki fluoreszenteak, linternak, argi iluna, argi mahaia, argidun globoak… Iluntasunean marrazkiak egitea eta gero efek­ tua ikustea zoragarria da! Honez gain, andereñoak ipuin magikoak ere kontatu dizkigu proiektorearekin! Bai ederki pasatzen duguna gune desberdinetan!

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH 03

50


ikasten

Ekoizpenak

JANARI OSASUNTSUA ETA IRUDIMENA UZTARTUZ, HORRA HOR GURE LAU URTEKO IKASLEEK EGINDAKO HAMAIKETAKOA. ON EGIN!

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH 04

51


ikasten

Ekoizpenak

CINZIA ITALIARRAK TIRAMISUA EGITEN ERAKUTSI DIGU.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH 05

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

52


ikasten

Ekoizpenak

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

LUR BARRENERA BIDAIA (DENTSITATEA) Oraingoan GAIA eremuko laborategian, dentsitatea lantzen ari gara. Horretarako likido eta solido desberdinekin esperimentatu dugu. Nola jokatzen duten egoera desberdinetan material hauek eta zer garrantzia duten lur planetan dentsitate desberdinetako geruzak.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 2. zikloa

53


ikasten

Ekoizpenak

EGUZKI SISTEMA LH 3. eta 4. mailako ikasleak Unibertsoari buruzko zenbait gauza ikasten ari gara OIKOS-en. Hauxe da eguzki-sistemari buruz ikasi duguna: - Eguzkiak eta haren inguruan biraka dabiltzan astroen multzoak eguzki-sistema osatzen dute. - Eguzkiaren inguruan zortzi planetak orbitatzen dute: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno dira planeta horiek. - Planetek eguzkiaren inguruan bira­ tzean egiten dute ibilbideari orbita esaten zaio. KARMELO ETXEGARAI IKASTOLA - ERDI ZIKLOA

PITÁGORAS En un día de verano Pitágoras quedó con sus amigos Juan, Pedro y Jesús para jugar en el barrio. Pedro y Juan querían jugar al escondite, pero Pitágoras y Jesús querían jugar al pilla-pilla. Como no se ponían de acuerdo decidieron jugársela a cara o cruz. Pedro y Juan eligieron cruz por lo que Pitágoras y Jesús escogieron cara. Pitágoras saco la moneda del bolsillo y la tiró al aire. Los cuatro niños miraron con atención a la moneda. Y tocó cruz. Pedro empezó a contar hasta veinte mientras los demás se escondían. Pitágoras se escondió en una herrería. Mientras estaba esperando a que su amigo le encontrara se fijó que había muchos ruidos extraños. Los martillos, golpeando contra el yunque, producían diferentes sonidos. Pitágoras se entretuvo mirando al herrero que estaba trabajando en la fragua, cuando su amigo Pedro le dijo Pitágoras! ¡ya estás eliminado! Se había hecho tarde y los niños volvieron a casa. Aquella noche Pitágoras estuvo dándole a la cabeza y no podía dormir. Se levantó y empezó a hacer cálculos matemáticos. Con el tiempo, se dio cuenta de que cuanto más grande era el martillo el sonido que producía era más grave, y que cuanto más pequeño era el martillo, el sonido era más agudo. Así, haciendo muchos cálculos matemáticos consiguió sacar todas las notas de la escala musical. Cuando al día siguiente les contó a sus amigos lo que había descubierto Pedro, Jesús y Juan se sintieron muy orgullosos de tener un amigo tan inteligente. Pitágoras fue el primero en relacionar la música y las matemáticas. KARMELO ETXEGARAI IKASTOLA. L.H. 5 B

54


ikasten

Ekoizpenak

55


ikasten

Ekoizpenak

AZPEITIA EZAGUTZEN Gai honetan Azpeitia ezagutzen landu dugu, bertan, udaletxeak argitaratutako liburu bat jarraitu dugu eta talde lanean landu dugu.

Hemen ikusi ditugu Azpeitiako lekuak, ohitura zaharrak, jende historikoa eta antzinako bizimodua. Oso interesgarria izan da. Ondoren, Azpeitiako mapa bat egin dugu eta, hor, Azpeitiako eraikin nagusiak topatu eta kokatu ditugu. Azkenean, irakasle bat etorri zaigu gelara kontatzera gerra zibilean gertatutakoa, ipuin eta histori oso politak kontatu dizkigu. Bukatzeko, Azpeitian nola sortu zen azaldu zigun. Oso polita izan zen. Orain gin-kana bat egiten ari gara eta Azpeitian zehar ibiliko gara mapa ta guztiz. KARMELO ETXEGARAI IKASTOLA. L.H. 5 B

CUENTOS CON HISTORIA Primero, aprendimos lo que era el cuento y que era la historia. Después, aprendimos el eje cronológico de la historia. Seguidamente nos dividimos en 4 grupos y cada grupo trabajamos una época de la historia (edad antigua, edad media, edad moderna y edad contemporánea) Teníamos que encontrar información y con esa información hacer un croquis de todo lo relacionado con nuestra época. Después de encontrar la información lo plasmamos en una cartulina y al final adornamos la clase. Al encontrar la información cada uno de nosotros se fijó en un personaje de la época y con ese personaje hicimos un cuento con historia, al principio no teníamos muchas ganas de hacer el cuento, pero cuando empezamos a buscar información y a escribir nos pareció muy interesante. Nos gustó mucho la idea del cuento con historia y desearíamos repetirlo. KARMELO ETXEGARAI IKASTOLA. L.H. 5 B

56


ikasten

Ekoizpenak

GARRAIOAK

Oraingoan garraio mota ezberdinak ezagutu ditugu eta arte lan ederrak ere egiteko aukera ezin hobeaz gozatu dugu. Hori gutxi balitz, esperimentu ikusgarria eraman dugu aurrera: kohete baten jaurtiketa! ANIMATU ZAITEZTE PROBATZERA!

ESPERIMENTAZIOA: - - -

200 ml ozpin. 3 goilarakada bikarbonato. Bi ur botilez egindako kohetea.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH04

Martxoaren 29an, HH4ko ikasleak, lehenengo Zarautzera joan ginen Suhiltzaileak ikustera eta ondoren Oriora parkean jolastera. Egun ederra pasa genuen.

57


ikasten

Ekoizpenak

JAIAK Hiruhileko honetan festa desberdinak ari gara lan­ tzen. Proiektuarekin lotuta ekintza desberdinak egin ditugu: San Sebastian bezperan HH03 ko hiru guraso gonbidatu genituen eta dotore jantzita etorri ziren hainbat pieza jotzera. Bejondeizuela! Ederki asko pasa genuen.

Etxeetatik jasotako informazioari esker herrialde desberdinetako festak ezagutzeko aukera izan dugu. Ekarritako argazkiak baliatuz mural desberdinak egin ditugu. Mural horietan gehien errepikatu diren pertsonaiak erraldoiak eta buruhaundiak izanik, geuk ere arte gelan geure erraldoi eta buruhaundiak sortu ditugu.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH03

58


ikasten

Ekoizpenak

XABIER MUNIBEKO BARATZAK Orain dela urtebete, talde txiki batek kanpoko baratza sortu zuen. Landareak erosi, landatu eta zaindu egiten dituzte. Hazitako landarea etxera eramaten dute jateko. Ikasturtean zehar erabiltzen dute baratza. Bigarren mailakoek berriz, hiruhileko honetan, “landareak” proiektuarekin ari direnez, gela barruan baratz bana dute. Bertan landare mota ezberdinak landatu dituzte: uraza, tomatea, piperra, marrubia, tipula, mendafina. Haziak ere erein dituzte: arbi txikiak, intxaurrak, kuiak… Egunero argitan jarri eta ura botatzen diete. Landareak hazteko zain daude.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 2. maila

GABONETATIK BUELTAN KULTURA ETA HERRIALDE EZBERDINAK EZAGUTZEN HASI GARA. OSO GUSTURA GABILTZA MUNDAN BIRAKA!

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH05

59


ikasten

Ekoizpenak

LANBIDEAK Bigarren hiruhileko honetan lanbideak landu ditugu lehenengo mailan. Honetarako guraso askoren bisita izan dugu eta geuk irten dugu beste batzuen bila. Irakaslea, arotza, igeltseroa, erizaina, diseinatzailea, arrantzalea, nekazaria, autobuseko txoferra, hezitzailea, informatikaria eta abarren lan mundura hurbil­ tzeko aukera izan dugu. Mila esker denoi!

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 1. maila

60


ikasten

Ekoizpenak

UNIBERTSOA Hiruhileko honetan, unibertsoari buruzko proiektua egin dugu. ikuspuntu ezberdina eman diogu azken hilabete hauetako lanari: hainbat testu mota landu ditugu, Google aurkezpenak egiten ikasi dugu‌ Horretaz gain, hainbat eskulan ere egin ditugu:

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 3. maila

LH2 GUTUNLARI 2.mailako ikasleak gutuna lantzen ari gara gelan eta otsailaren 28an, gelan idatzitako gutuna postontzian uztera joan ginen. Bestalde gelako batek Alemaniara bidali behar zuen gutuna, postariari eman genion pisatzeko eta pisuaren arabera zigilua jarri zion, ondoren besteak bezala postontzira bota zuen.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 2. maila

61


ikasten

Ekoizpenak

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 4. maila

62


ikasten

Ekoizpenak

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 4. maila

63


ikasten

Ekoizpenak

STOP MOTION Xabier Munibe ikastolako LH5. mailakoak 2. hiru hilabetean “Materia eta Indarrak� proiektua lantzen ibili dira. Proiektuaren helburuak honakoak dira: materia kontzeptua ulertzea, indar desberdinek materian nola eragiten duten aztertzea, materiaren propietateak eta aldaketak aztertzea, espazio-eremuen ezagueran aurrera egiteko, eta abar.

Helburua lortzeko, hainbat esperimentu egin dituzte materiaren inguruan, metodo zientifikoak erabiliz, prozesua aztertuz, ondorioak ateraz eta dena dokumentatuz. Azkenik, esperimentu hauek gelaren aurrean azaldu dituzte. Azalpen horietarako Stop Motion programa instalatu eta erabili dute, bakoitzaren CromeBook-az baliatuz. Stop Motion animazioak sortzeko teknika bat da: objektuen gainean eskuz mugimendu txiki progresiboak aplikatzen dira eta aldiro argazkia egiten da. Argazki horiekin bideo editore baten bidez sekuentziak sortzen dira mugimenduaren ilusioa sortuz.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 4. maila

64


LEHIAKETA ALAIA PARTE HARTZEKO OHARRAK – Ikastolako ikasle guztiek parte har dezakete. – Galdera guztiei erantzuna eman behar zaie.

Erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da. Irabazleek bere saria Azkoitiko Amaitz edota Azpeitiko Pittinka dendetan izango dute eskuragarri.

LIER DONATO DE LOPEZ H. H. 3. maila AZPEITIA

RAWAN AZAOUM H. H. 4. maila AZPEITIA

IGONE MONASTERIO 2. Zikloa ELORRIA taldea AZPEITIA

LAIDA ODRIOZOLA L. H. 5. maila AZPEITIA

JON AZPIAZU H. H. 4. maila AZKOITIA

LEIRE TELLERIA H. H. 5. maila AZKOITIA

JON LARRAMENDI L. H. 4. maila AZKOITIA

ALIZE ARANBARRI L. H. 5. maila AZKOITIA


HITZ GURUTZATUAK Begiratu irudiei eta osatu hitz gurutzatu hauek.


PUNTUZ PUNTU Lotu puntuak irudia osatzeko. Gero, margotu marrazkia.


ZENBATU ETA MARGOTU Margotu zenbakiak eta adierazten duen adina objetu.


SUPERMERKATUAN Ordenatu letrak eta idatzi hitzak laukian behar bezala.


OSATU ESALDIAK Nagore eskolarako idazlana egiten ari da, baina tarteko hitzak falta zaizkio. Lagunduko al diozu esaldian falta diren hitzak jartzen?

OSATU HITZAK Aztiak saskitik dantzan atera dituen hizkiekin hitzak osatzea da zure lana. Ea zenbat hitz osatzen dituzun!


OSATU HITZAK Idazlana osatzeko, marrazkien ordez dagokion hitza idatzi behar du Kizkitzak. Lagunduko al diozu?

SINONIMOEN BILA Poltsa bakoitza bere bikotearekin lotu behar da, sinonimoak bilatuta. Animatzen al zara?


HARRI-JASOTZAILEAK Herriko jaietako ekintzarik garrantzitsuena da Martinen eta Pelloren arteko lehia. Nork irabazi du?

BURUARI ERAGIN Ikerrek laguntza behar du matematiketan. Zein eragiketa egin behar ditu eskuineko emaitzak lortzeko?


AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI


AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE HLHI


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.