IKASTEN MAIATZAK 17
111. 2 019 k o
ekaina
Azkoitia BHIko ikasleen ERAKUSKETA TORRE-ZURIN
LGTBIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna
Urola BHI ELKARBIZITZARAKO ERREZETAK
Xabier Munibe ikastolan argi daukagu: Karmelo Etxegaraiko 5. mailakoak GINKANAN (SARE HEZKUNTZA)
zerbitzua eta lana euskaraz
AZPEITIKO IKASTOLA
www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net
zerbitzua eta lana euskaraz
www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net
www.azkoitiabhi.hezkuntza.net
www.urola.org
AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI
ikasten
SARRERA Beste ikasturte bat pasa zaigu, dagoeneko. Indarrez eta gogotsu hasi ginen irailean eta, lan asko egin ondoren, horrelaxe bukatu dugu ekaina ere. Aurten, gure ikastetxeak 50 urte bete ditu eta datorren ikasturtean behar bezala ospatuko dugu. 1966. urtean hasi ziren lehen mugimenduak elizarekin eta udaletxearekin, baina, azkenik, 1969ko urtarrilean gauzatu zen Xabier Munibe ikastola. Ordutik asko izan dira aldaketak, barrutik eta kanpotik, eta ugariak izan dira, baita ere, gure bidean lagun izan ditugun ikasle, irakasle, guraso eta beste hainbat eragile eta pertsonak. Horiek guztiak dira lortutako ikas komunitate sendo eta bateratu honen oinarri eta zutabe. Hori horrela, eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen. Ordainetan, beste 50 urtez, eta gehiagoz, beti bezain gogor eta arduraz lan egiteko konpromisoa hartzen dugu. Mila esker!
NON ZER
AzkoItiko Xabier Munibe Ikastola
Arduradunak: XABIER MUNIBE, KARMELO ETXEGARAI, AZKOITIA BHI eta UROLA BHIko Guraso, ikasle eta irakasleak Fotokonposaketa: FK
BERRIAK Kurtso amaierako erakusketa _ _ _ _ _ _ _ _ Klika Korrika 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Komunikazio ez bortitza _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Hezkidetzarekin Nikaraguara _ _ _ _ _ _ _ _ Eskola Agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Ingeleseko Rafa jubilatu da _ _ _ _ _ _ _ _ Elkarbizitzarako errezetak _ _ _ _ _ _ _ _ _ Erasmus _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ TALDEAK Elos Basque Country hitzaldia _ _ _ _ _ _ Aeslemesen hitzaldia _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Orientazio ikastaroa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Pantallas Amigasen saioak _ _ _ _ _ _ _ _ Segurtasuna sarean _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ The end of the beginning _ _ _ _ _ _ _ _ _ DBH2koak Candanchun _ _ _ _ _ _ _ _ _ DBH4ko ikasbidaia: London _ _ _ _ _ _ _ Gu ere bertsotan jaialdia _ _ _ _ _ _ _ _ _ Salvamento Maritimo Humanitarioren hitzaldia _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _
2 4 5 5 6 7 7 8
ERREPORTAIAK Robotika _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 22 IruĂąean eta Azpeitian euskaraz _ _ _ _ _ _ 23 GURASOEN TXOKOA Udaberri Guraso Elkartea _ _ _ _ _ _ _ _ _ 24
11 12 12 13 13 14 14 15 16
PROTAGONISTAK Azkue Literatur sarietan _ _ _ _ _ _ _ _ _ 26 Arantxa Sudupe _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 26 Xabier Munibe 50 urte _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 27
17
IBILALDIAK Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 33
ARTIKULUAK Haur eta gazte liburuaren nazioarteko eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 22 Liburuaren eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _19
1
Sare Hezkuntza gela _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 20 Gure hezkuntza eskaintza hobetzen formazioaren eskutik _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 21
OSPAKIZUNAK Korrika _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 28 XXVIII. Bertso-paper sariketa _ _ _ _ _ _ _ 30 LGTBI+ fobiaren aurkako eguna _ _ _ _ _ 32
EKOIZPENAK Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 52
ikasten
Berriak
KURTSO AMAIERAKO ERAKUSKETA TORRE ZURIN Azkoitia BHI Maiatzaren 17tik 19ra, Azkoitia BHIko ikasleok ikasturtean zehar ZIG gelan, Teknologian (DBH 1-2-3-4), Eskulangintzan (DBH 1-2), Marrazketan (3. DBH) eta Sormen Tailerrean (DBH 1-2) egindako lanak eta proiektuak herritarren aurrean aurkeztu genituen Torre Zurin: lan mekaniko eta elektrikoetako proiektuak, robotika lanak, kortxoarekin egindako lanak, erlojuak‌ Herritarren erantzuna beste behin ere, oso ona izan zen, eta bisitari kopurua arrakastatsua.
2
ikasten
Berriak
3
ikasten
Berriak
Azkoitia BHI Lemapean elkartu gintuen KORRIKA 21ek iragan apirilaren 12an, ikasle eta irakasle, guraso eta herritar, denok elkarrekin, giro apartean! ‌Guztiok bat egitea ezinbestekoa bakoitzaren nortasuna errespetatzea motorrak arrankatzeko momentuko aukera gurea, herrikoa, KO RRI KA Tipi tapa tipi tapa lortzen merezi duguna martxan jartzen hasteko eginzazu KLIKA ez dugu presarik helburua argi dago eta. Pausuz pausu, gure erritmora! Gure erritmora nire, zure, gure erritmora Hey Fermin, nola da?
GURE ERRITMORA KLIKA KORRIKA KLIKA GURE ERRITMORA KLIKA KORRIKA KLIKA KORRIKA!
Jai giroa, bero beroa Orain oraingoa gero gerokoa Oreka ez galtzeko oinarri sendoa Hauxe da gure leloa: PO-PO- PO- SIBLEA DA KLIKA ALDATZEA elkarren artean konektatzea Pra- pra- praktikatzea euskara gure artean bizitzea Lan ta lan, banaka, taldean Aukeratu zure lekua bidean Herriaren arnasa sentitzen da Korrika datorrenean Zu gabe, zu gabe, hau ez da posible orain gaur eta hemen dena da POSIBLE Gure erritmora nire, zure, gure erritmora Suaren erritmora, hitzari bide eman arbasoen dantzak, kulturaren gorputzean Kantauriko brisa, Barde(a)tako ziertzoa Gure Borrokan tinko jarraitzeko hauspoa Pista argituko duen metxa piztu dadila Herri feminista eta askearen alde Klika Lekukoa neskatxari emango dioten, Amamek ahotsa altxatu dezatela ozen, Aterpea sentitzeko, komunikatzen den herri bat ez da inoiz zatituko. Erriberatik la Furia banator korrika Batu gaitezen guztiok arma tiro Klika! Gure erritmora Nire, zure, gure erritmora
KLIKA KORRIKA KLIKA GURE ERRITMORA KLIKA KORRIKA KLIKA KORRIKA!
4
KLIKA KORRIKA KLIKA GURE ERRITMORA KLIKA KORRIKA KLIKA
ikasten
Berriak
KOMUNIKAZIO EZ BORTITZA Azkoitia BHI
tzean gertatzen zaiguna ulertzen saiatuko gara, niri zer gertatzen zaidan haurrak nik nahiko nukeena egiten ez duenean eta egoera horretako bere bizi esperientzia ezagutzen saiatuko gara. Aldi berean, niri zer pasatzen zaidan ere ulertzen saiatuko naiz. Behin bioi zer pasatzen zaigun ulertzen dugunean, orduan ate gehiago irekiko zaizkigu bai zurea eta bai nirea zaintzeko.”
Asteazkenero legez, Azkoitia BHIko irakasleok formazio saioa izan genuen martxoaren 13an. Nerea Mendizabalen eskutik “Komunikazio ez bortitzaren” nondik norakoak ezagutu genituen. Bortizkeria komunikazioan, segurtasun emozionala, erlazioak modu ez bortitzean ezartzeko estrategiak, etab. eztabaidagai. Izan ere, Nerea Mendizabalen aburuz,
Eta,
“KEBren helburu nagusia erlazio-kalitate bat eraikitzea da, non denen ikuspuntuak zainduko diren. Komunikazio borti tza erabiltzen dugunean, boterea daukan horrek berearekin irten nahi du, berea kontuan izango du, baina bestearena ez. KEBean boterea erabiliko dugu, baina ez da gainbotere bat —mehatxuekin, exijentziekin, zigorrekin…—, bion aldeko botere bat baizik: Nire eta zure botere guztia erabiliko dugu bion beharrak kontuan izan eta asetzeko. KEBk gure barruan espazio bat sortzea eskatzen du. Bertan egoera konkretu bakoi
“Zergatik sortu nahi dugu KEBak dakarren harreman-kalitate hori? Batetik, askoz ere gertuago egon gaitezkeelako bestearena ere kontuan hartuz, ezagutu eta irtenbideak bilatzeko; eta bestetik, harreman hori asko inporta zaidalako eta zaindu egin nahi dudalako, eta badakidalako mehatxu, zigor, eta epaiketen bidetik joaten banaiz, harremanean zauriak ireki tzen ari naizela”.
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
HEZKIDETZAREKIN NIKARAGUARA Xabier Munibe ikastolan, HEZKIDETZA proiektuaren barruan, autodiagnostikoa egiten ari gara. Irakasle, guraso, ikasle eta lan taldeek, dagozkigun inkestak erantzun ditugu, Azkoitiko Udala eta Alboan GKEren lankidetza lagun. Bestalde, urteak daramatzagu hezkidetza arloko gaiak lantzen: berdintasuna, jolas garaia, sexu hezkun tza, tratu onak, Bizikasi (Jazarpenaren inguruan)…
beraien prozesua guri erakutsi eta gaiaren inguruan elkarrekin hausnartzeko. Prozesuan 9 ikastetxek parte hartu dugu eta GU animatu egin gara elkartruke horretan parte hartzera. Beraz, uztailaren hasieran, astebeteko elkartrukea izango dugu Nikaraguan. Denon artean emandako pausoak kontatuko ditugu! Mila esker guztioi!
Geure lana oinarri hartuta, proposatu digute gure Hezkidetza eredua Nikaraguan partekatzea, aldi berean
Elkarbizitza – Hezkidetza taldea
5
ikasten
Berriak
ESKOLA AGENDA 21 Azkoitia BHI ESKOLARTEKO UDAL FOROA
Emaitzak bateratu ondoren, udalera eramandako proposamenak adostu eta hainbat ekimen proposatu genituen, eta horien artean, herriko dendak lehenetsiz, bertako kontsumoa bultzatzea xede duena azpimarratu genuen.
Maiatzaren 29an, bi ikastetxeetako DBHko eta Batxilergoko EA21eko ordezkariok Elkargunean bildu ginen eta Udal teknikaria, Alkate bera, Ingurumen Zinegotzia eta proiektuaren arduraduna bertan zirela, urtean zehar egindako lanak komunean jarri genituen.
Eta‌ Kontsumo arduratsua gaitzat hartuta, RAP doinuaz kantu bat taxutuz eta udal foro bertan arrakasta bikainez aurkeztuz, amaiera eman genion aurtengo ESKOLARTEKO Agenda 21eko ekimenari.
Power Pointez aurkezturiko EKOIZPENA eta KONTSUMO ARDURATSUAri buruzko presentazioaren bidez ikasleok informazio ugari jaso genuen: ahal den neurrian bertako produktuak kontsumitu behar ditugula; era ekologikoan ekoiztu eta langileen lan duina bermatzen dituztenak lehenetsi, kontsumo desegokiari aurre egiteko aukerak‌ Oso interesgarria. Sakelako eta Internet bidez eginiko erosketei buruz ere aritu ginen: zenbat mugikor erosten ditugun, on-line bidezko erosketak‌ Eta ondorioen artean, honako hauxek nabarmengarri: ongi funtzionatu arren, modelo berrien erakargarritasun eta zerbitzu azkarrago eta anitzagoren apetaz, mugikorren berritzea behar beste baino gehiagotan egin ohi dugula, batetik, eta on-line bidezko erosketak maiztasunez, erregulartasun dezentez burutu ohi ditugula, bestetik.
TXORI-ETXETXOAK Agenda 21eko programan txertaturik, eta gure txoritxoek aterpea, ura eta jatekoa izan dezaten, aurki txori-etxetxoak gure ikastetxeko balkoi, leiho eta hainbat txokotan izango ditugu. Orotara, hamabi/hamahiruren bat. Prototipoa honako hauxe.
6
ikasten
Berriak
INGELESEKO RAFA JUBILATU ZAIGU EUROPAKO IDEIA 20 URTEZ IZARRAIZPEAN ERROTU ONDOREN Azkoitia BHI
Gure Rafak lortu du merezitako erretreta. Hamar belaunaldi azkoitiar eta azpeitiarrek ezagutu dute, ze Bergararra izanik, Urola bailaran igaro baititu egun, aste, hilabete ugari. Urolakoak izan dira bere egunak eta Bergarakoak gauak.
tzea eta erabiltzea ezinbestekoa izango zenuela zure kultura eta izaera aldarrikatzeko esatera. Rafa zen institutuarentzat interesgarriak ziren proiektuak topatzen zituena, idazten zituena, dirua lortzen zuena, bidaiak antolatzen zituena, familiak erakartzen zituena, Europako beste puntako kideekin harremanak estutzen zituena, gu parte hartzera erakartzen gintuena… Lan itzela benetan!
Izarraizpea toki kuttuna izan da Rafarentzat eta Rafak lan oparoa eta emankorra oparitu digu Izarraizpean bizi garen guztioi, bere eskutik ezagutu baititugu makina batek Europako bazterrak.
Orain Rafa jubilatu zaigu. Osasun onez, buruz jantzia eta bihotza bizipen zoragarriz eta lagun eta familiakoen irribarrez indartsu.
17-18 urte betetzear, eta… han zetorkizun Rafa ikasgelara bere pauso azkarrarekin, diz-diz egiten zuten begiekin, paperez betetako poltsa sorbaldatik zintzilik, Europako atea zabalik zegoela adieraztera, bazeudela zu eta zeure kultura ezagutzeko gogoa zuten pertsonak, eta haiena ezagutzea oso aberasgarria izango zela ziurtatzera, eta… ingelesa ezagu
Bejondaizula Rafa! Ez diguzu erronka makala utzi! Europan zehar zuk utzitako hanka-markak izango dira gure gida aurrerantzean.
ELKARBIZITZARAKO ERREZETAK Urola BHI Maiatzaren 31n, ostiralean, Urola Ikastola BHIren 3A gelako hainbat ikasle, familiakoren batek eta irakasle taldeak lagunduta, Donostiako Basque Culinary Center-era joan ziren. Kontua da: BCCk eta Save the childrenek egitasmoa antolatu zuten, elkarbizitza eta sukaldaritza (jaki-errezetak) uztartzeko. 3Ako ikasleek parte hartzea erabaki zuten, postrea egiteko asmoarekin: marrubiak txokolatearekin! Esan eta egin! Gainera, BCCra joateko aukeratu zituzten, hainbat ikastolaren artetik. Hortaz, arestian esanda bezala, errezeta egitera joan ziren BCCra: batzuek errezeta egin zuten eta besteek bisita egin zuten. Azkenean, Elena Arzakekin argazkia ere atera zuten! Primeran ibili ziren! Bejondeizuela!
7
ikasten
Berriak
Azkoitia BHI ERASMUS: PADUAKO IKASLEAK GUREAN ONGI ETORRI! Apirilaren 4an, heldu ziren gurera Eramus proiektuaren barne gure ikastetxearekin elkartrukean izendaturiko ikasle italiarrak; Paduatik Azkoitira eta apirilaren 9ra arte. ONGI ETORRI!
ASTEBURU BIZI-BIZIA Plangintza bete-betea izan zuten asteburuan gure italiarrek. Ostiralean, Pasaiako Albaolan, eta ondoren, DONOSTIAN.
8
ikasten
Berriak Larunbatean Bilbo izan zuten helburu: Guggenheim museoa, Euskal Museoa‌ eta, igandean, berriz, Zestoako Ekain museoa. Asteburu bizia eta betea, parada ezin hobea gure kultura eta ondarearen zati bat ezagu tzeko.
ASTELEHENIK GABE Azkoitian igaro zuten Paduako ikasleek astelehen buruzuria, goizean euskal kirolak ikusi eta frogatzeko aukera baliatuz. Eguerdian pintxo-elaborazio ikastaroa eta beroien dastatzea; eta tartean, alkatearen harrera Udaletxean. Arratsaldez, berriz, Azkoitia BHIko historia mintegia eta ikasleen eskutik. Azkoitiko historia eta ondarea ezagutzeko aukera izan zuten.
9
ikasten
Berriak
ARRIVEDERCI PADOVA Asteartean, apirilaren 9an, eta Ane Etxeberria, Juan Martin Elexpuru eta Angel Rekalde adituek bideratutako gure kultur ondarearen mahai inguruan parte hartu ondoren, abiatu ziren Italiara Paduako ikasleak. Ebaluazioak, balorazioak, eta txosten administratiboak bete eta gero, agurrak etorri ziren. Ikusi arte!
10
ikasten
Taldeak
ELOS BASQUE COUNTRY EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAN HITZALDIA:
BREXIT
Azkoitia BHI
2019ko apirilaren 11n Azkoitia BHIko ikasleok Jose Ramรณn Bengoetxeak eskainitako hitzaldira joateko aukera izan genuen. ELOS egitasmoaren barruan antolatutako hitzaldi hori Brexitari buruzkoa izan zen, eta Batxilergoko ikasleok Donostian dagoen Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatera hurbildu ginen. Gurekin batera ELOS osatzen duten beste lau ikastetxetako ikasleak ere bertaratu ziren, guztira 150 bat ikasle. Ulertzeko zaila den gai horri buruzko hainbat azalpen eta argibide jaso genituen eta galderak eginez eta elkarrizketa bultzatuz, parte-hartzeko aukera ezin hobeto baliatu genuen. Denon artean giro polit eta aberasgarria eratu genuen.
11
ikasten
Taldeak
AESLEMESEN HITZALDIA
Azkoitia BHI
Apirilaren 10ean DBH3ko ikasleok Aeslemes elkartearen eskutik, trafiko istripuen prebentzioari buruzko hitzaldia izan genuen. Bertan, ikasleok errepideetako arrisku egoerak ekiditeko eta prebentzio neurriak garatzeko aholkuak jaso genituen.
ORIENTAZIO IKASTAROA
Azkoitia BHI DBH2ko ikasleok, taldeka banatuta, Euskal Mendizale Federaziotik etorritako irakasleen eskutik mendi orientazio ikastaroa jaso genuen. Oinarri teorikoen ondoren, praktikak egin genituen ikastetxe-inguruan.
12
ikasten
Taldeak
PANTALLAS AMIGASen SAIOAK
Azkoitia BHI
Maiatzean zehar, DBH1 eta DBH3ko ikasleok Internetaren erabileraren inguruko sentsibilizazio saioak izan genituen Pantallas Amigasen eskutik. Interneteko atariak, sare sozialak eta horien inguruko arriskuak eta eguneroko erabileran kontutan izan beharrekoak landu genituen.
SEGURTASUNA SAREAN Internet edo sarea aukera handia da hezkuntza, aisialdi eta harreman pertsonaletarako. Interneten erabilera, batez ere gazteen artean, aintzat hartu beharreko eguneroko kontua da. Horren harira, Batxilergoko 1. mailako, Informazio eta Komunikazio teknologiak ikasgaiko ikasleek, adingabeei zuzenduta, sarearen erabileraren arriskuei buruzko hiÂtzaldiak prestatu zituzten. Hitzaldi horien bidez, apirilean zehar, interneten izan ditzaketen arriskuak, horien jatorria eta ondorioak argitu eta har ditzaketen prebentzio neurriez aholkuak eman zizkieten. Aipatu, Batxilergoko ikasle horiek Azkoitia BHIko DBH2ko eta Xabier Munibe Ikastolako LH5eko ikasleei eskaini zizkietela hitzaldiak.
13
Azkoitia BHI
ikasten
Taldeak Azkoitia BHI
THE END OF THE BEGINNING Maiatzaren 27an, astelehena, DBHko ikasleok THe End of the Beginning antzerkia ikustera joan ginen. BI aktore ingelesek hainbat pertsonaia interpretatuz antzezlan komiko bat eskaini ziguten. Antzerkia aurrera zihoala, hainbat boluntario aukeratu zituzten beraiekin antzezteko. Ingelesa ikasi eta barre ugari egin ostean, pozik itzuli ginen etxera.
DBH2koak CANDANCHUn
Urola Ikastola BHI
Zein kuttuna dugun Candanchu! Aurten ere, urtero bezala, gozo-gozo hartu gaitu 2. DBHko ikasleak! Bi txandatan egin diogu bisita; aurten, ordea, astelehenetik asteazkenera izan dira biak. Lagunarte ederrean eta giro bikaina lagun makina bat salto, txiribuelta, lasterketa, susto‌ eta abar kar, kar, kar‌ Ez da saltzeko irteera, ez horixe! Hurrengo urtera arte, Candanchu!
14
ikasten
Taldeak
DBH4ko IKASBIDAIA
LONDON
Urola Ikastola BHI
Azkenean, iritsi da ikasbidaia! 4. DBHko ikasleok aurten Londresera joatea erabaki genuen: lehen txanda, maia tzaren 14tik 16ra izan zen; eta bigarrena, 20tik 22ra. Gu geu lehenengo txandan joan ginen eta esperientzia izugarria izan zen. 1. EGUNA Lehenengo egunean, arazo txiki batzuk tarteko zirela, bizirik iritsi ginen hara. Jende askoren lehen aldia izanik abioian ibiltzen zirena, tentsioa zen nagusi gure artean. Hara iritsi orduko, “hostel”era joan ginen, han maletak utzi eta London bisitatzera joan ginen. Blanca izeneko anderearekin 3 orduko bisita gidatua egin eta gero, “Oxford street” izeneko kale ezagunera joan ginen. Han zerbait erosi ondoren, hostelera itzuli ginen. Giro ederrean afaldu genuen, eta logura handirik ez genuenez, karta-jokoan ibili ginen irakasleekin.
3. EGUNA Azkeneko eguna izanik, denok triste geunden. Goizean, jaiki eta gosaldu ondoren, Montserekin, Tamesis ibaira joan ginen. Ibaian, itsasontzian buelta bat egin ondoren, Tower Bridge inguruan utzi gintuzten. Han bazkaldu eta hainbat gauza ikusi ostean, aireportura joan ginen eta hegazkina hartu. Denon artean bidaia zoragarria egin genuen eta aipatu beharrekoa da irakasleen jarrera gurekin. ESKERRIK ASKO, JOSEBA, ROCIO ETA HARITZ!!! Aipamen berezia egin beharra daukagu: gure lagun ENEKA LARRAÑAGARI, gurpildun aulkian ederki moldatu ginelako. JULEN LABAKA SARAI ARANBURU
2. EGUNA Jaiki, jantzi, gosaldu, dutxatu… ginenean, autobusa hartu eta Harry Potterren museorantz abiatu ginen. Goiz osoa pasatu genuen han, baina zoragarria izan zen dena. Arra tsaldean, London Eyera joan ginen. Bertan buelta bat eman genuen London guztia ikusten zela eta ondoren, 4Dko film motz bat ikusi genuen. Gero, metroa hartu eta Candem Townera joan ginen. Han, denda batzuk ikusi, grafitti ezagunekin argazkiak atera eta beste hainbat ekintza egin genituen. Oinez bueltatu ginen hostelera; lasai ederrean afaldu eta jolasean ibili ginen.
15
ikasten
Taldeak Azkoitia BHI
GU ERE BERTSOTAN JAIALDIA Azkoitia BHIko 1. mailako ikasleok eta Floreaga ikastetxeko LH5 eta LH6koak, bertso emanaldia eskaini genuen, maiatzaren 7an, arratsaldeko 18:00etan, BazÂtartxo Antzokian. Doinu, neurri eta errimekin nola moldatzen garen erakutsi genuen oholtza gainean, urte osoan Gu ere Bertsotan programaren barruan bertsolaritza landu ostean. Gu ere bertsotan, Azkoitiko Udaleko Euskara Zerbi tzuak, Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak eta herriko ikastetxeak elkarlanean daramaten proiektua da. Irati Artetxek zuzendu ditu aurtengo saioak, Olatz Albizu euskara irakaslearen laguntzaz, eta saiootan Pedagogia-ikuspuntutik nagusiki ondorengo lau arlo landu ditugu: hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonala. Oso ondo pasatu genuen. Eskerrik asko ikuskizuna prestatzen lagundu diguzuen guzti-guztioi. Itxaso Alberdi eta Uritz Azkue (1. DBH)
16
ikasten
Taldeak
SALVAMENTO MARITIMO HUMANITARIOREN HITZALDIAK Azkoitia BHI Martxoaren 15ean, lehenik Batxilergoan eta ondoren DBHn, Esku Bidez taldeak proposatuta, Salvamento Maritimo Humanitario (SMH)ko kidea den IĂąigo Gutierrezen eskutik bi hitzaldi izan genituen ikastetxean. Boluntariotzan, elkarkidetasunean, gizatasunean, unibertsaltasunean, berdintasunean, inpartzialtasunean eta duintasunean oinarrituta, pertsonen bizitza babestea helburutzat duen elkartea da SMH. Mediterraneoan bilatze eta erreskate lanetan dabiltzan hainbat talderekin bat, burutzen dituen erreskate ekintzak definitzen dituzten oinarrizko printzipioak eta lana, egungo egoera, baldintzak eta oztopoen berri jasotzeko aukera izan genuen ikasle eta irakasleok. SMHri buruzko informazioa: http://www.smh.eus/index.php/eu/nor-gara/
17
ikasten
Artikuluak
HAUR eta GAZTE LIBURUAREN Nazioarteko eguna Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI 2. ziklokoak BASAZABAL JAUREGIAN ETA ENPARAN DORRETXEAN Apirilaren 2an Liburuaren eguna izan zen, orduan “Basazabal” jauregira eta Enparan dorretxera joan ginen.
Basazabaletik gehien gustatu zitzaiguna, bere sorrerako historia izan zen.
Juan Bautista Mendizabal —historialari azkoitiarrak— eman zigun azalpena: zera esan zigun, Basazabalen zegoen liburu hura inprenta sortu aurretik egindakoa zela eta Martin de Zurbano azpeitiarrak idatzitakoa dela. Martin de Zurbano azpeitiarra zen, gotzaia izan zen, idazlea eta Basazabal jauregia egin arazi zuena.
Enparan dorretxera ere joan ginen, hau ere aspaldi azpeitiar jauntxo baten jauregia izan zen eta gaur egun herriko liburutegi bihurtutakoa. Bertan aintzinako liburu asko ikusi genituen, aspaldikoak… animalien larruz egindakoak. Guztia oso oso interesgarria. LH3-4 ko ikasleak
GOIENETXEKOAK IZAR - LIBURUTEGIAN Apirilak 2an, Karmelo Etxegarai Ikastolan “Haur eta gazte Liburuaren Nazioarteko eguna” ospatu genuen. Zergatik ospatzen da egun hori? Liburuenganako maitasuna inspiratzeko animoz eta liburuengan atentzioa deitzeko egiten da. “Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko eguna” ospatzeko, ikastetxe eta liburutegi desberdinetan, ekintza ugari buru tzen dira. Guk ere, aste horretan, ekintza desberdinak egin genituen eta horietako bat, Goienetxekoen eskutik ipuinak
18
ikasten
Artikuluak entzutea izan zen. Mari Carmen eta Pepik, kamishibai erara “Zergatik daude harriak ibai ondoan?” ipuina kontatu ziguten. Kamishibaia, japonetik datorren ipuinak kontatzeko tek nika bat da. HH-5 urteko ikasleekin eta Lehenengo zikloko ikasleekin aritu ziren. Primeran pasatu genuen elkarrekin!!! Eskerrik asko Goienetxekoei, guregana etortzeagatik ipuin polit hori kontatzera!!!
LIBURUAREN EGUNA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Urtero bezala, aurten ere Azpeitiko ikastola Karmelo Etxegarain, apirilaren 23an Liburuaren eguna ospatu dugu. Ospakizun honen helburua da ikasleek gure irakurketa mundu zoragarri honetan sartzeko motibazioa izatea. Aurten, familien partaidetza izan dugu eta arrakasta handia izan du. Gurasoek hizkuntza ezberdinetan egin dute ipuin kontaketa eta gure haurtxoek ekin tza honetaz gozatzeko aukera izan dute. Eskerrik asko!
19
ikasten
Artikuluak
SARE HEZKUNTZA GELAN (SGH)
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Metodologia berritzaileak garatzea, ikasleen konpetentzia digitalak lortzea eta beraien ikasketa prozesuaren protagonista izatea bultzatzen du Sare Hezkuntza Gelan proiektuak. Berritzeguneko IKT aholkularia den Txomin Balzaren laguntza izan dugu lan-ildoak zehazteko. Proiektua aurrera eman nahian, Ikasturte honetan, LH 5. mailako ikasleek “Azpeitia ezagutzen” unitate didaktikoa landu ondoren “ginkana” prestatzen hasi ziren era ludikoan herria hobeto ezagutzeko asmoarekin. Zortzi ibilbide sortu dituzte herriko hainbat zerbitzu, eraikin, arlo… aztertzeko: Loiolako lorategia, Basazabal Jauregia, Udaletxea, Anbulatorioa, Liburutegia, Tren Museoa, Loiola 91, Antxieta… Baliabide teknologikoak erabiliz (netbook-ak, mugikorrak…) herriko leku esanguratsuen inguruan galdeketak eta frogak prestatu eta beste ikasle batzuk prestatutako ginkanan parte hartu dute talde txikitan. Galdeketak sortzeko “Padleta” eta “Gsuite-eko” tresna desberdinak (Drive, google maps, inprimakiak…) erabili dituzte eta, “QR” eta “wikiloc” aplikazioei esker, mugikorraren bidez galdeketak erantzuteko eta ibilbideak grabatzeko aukera izan dute. Egindako lana ondo baloratua izan da bai ikasle bai irakasleen aldetik.
20
ikasten
Artikuluak
GURE HEZKUNTZA ESKAINTZA HOBETZEN
FORMAZIOAREN ESKUTIK Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik bere hezkuntza-eskaintza etengabeko hobetze asmotan, urrats berri bat eman du. Oraingo honetan, irakasle-taldea dugu protagonista.
fikoan. Zientzia egiten dugu. Horretan ziurtasun guztia dugu. Ez alferrik Berritzeguneko aholkularien eskutik egiten ari garen lan guztia.
Gure Ikastolako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasleek jaso duten konpetentzia zientifikoaren inguruko formazio teoriko-praktikoa, Carlos GarcĂaren eskutik jaso dute. Carlos GarcĂa, Berritzegune Nagusiko Zientziarako aholkularia eta Zientzia-Hezkuntzaren arduraduna da.
Oraingo formazio zientifikoa ikasturte honetan gure Ikastolan egin dugun bigarrena dugu. Aurrekoa, mikroskopioen ingurukoa izan zen eta oraingoa, berriz, esperimentu kimikoen inguruan.
Formazio Saioa bikaina izan da. Hala baloratu dugu Ikastolan formazioan parte hartu dugunok. Formazioak asko balio izan digu gaur egun zientzia lantzeko dugun eskaintza aberasteko. Dagoenekoz, zientzia era zientifikoan garatzen ari gara, metodo zientifikoaren eskutik ari gara. Material zientifikoa erabiliz esperimentuak, behaketak, azterketak dira jarduera nagusiak gure saioetan. Behar den eran ari gara konpetentzia garatzen. Zientzia ikasi, landu eta garatzen dugu era zienti-
Beraz, hobekuntzaren bidean urrats berri bat eman dugu. Oraingoa formazioan emandako urratsa izan da. Ez da lehena, eta ez da azkena izango ere. Horretan ohituak gara. Denon lana da. Arlo guztietako irakasleon lana dugu. Horretan konprometituta gaude. Norberak egin beharrekoa dugu eta elkarrekin egin beharreko ere badugu. Bat egiten du gure hezkuntza proiektuarekin eta gure profesionaltasunarekin. Gu janzten gaitu, gure ikasleak janzten ditu eta gure herria janzten du.
1915ean ERAIKIA 21
ikasten
Erreportaiak Urola Ikastola BHI
ROBOTIKA Urola BHI ikastetxeko DBH3ko ikasleak, aurten lehen aldiz, ROBOTIKA ikasgaia izan dute aukeragai. 3 talde osatu dira eta bikain jardun dira lanean, robotikaren oinarria, muntaia eta programazioa landuz. Lehenengo eta bigarren ebaluaketetan programazioaren oinarrizko nozioak barneratu eta Arduino plaka ezagutzen joan gara hainbat elementu erabiliaz: argiaren eta tenperaturaren sentsorea, objetuak edo paretak antzematen dituen sen tsorea, botoiak, LCD pantaila, led-ak, motorrak, bozgorailua, urruneko kontrola etb. Elementu hauek guzti hauek erabilita hainbat proiektu garatu ditugu
kontrola, sentsoreak, ledak, Bluetooth bidezko kontrola etab. martxan jartzeraino. Oso ikasgai polita izan da ikasleentzat, guztiz arrotza hasieran, interesgarri eta dibertigarria amaieran. Jakinda robotikak gaur egungo gizartean duen garrantzia, aurrerantzean ere ikasleak animatzea eta ikasgaiak indarra hartzea espero dugu. Ikasgaia nola joan den ikusi nahi buduzue, ikasleak osatzen joan diren webean sar zaitezkete ondorengo linkean zuen Gmail helbidearekin: https://sites.google.com/urola.org/robotika3ef/hasiera
Eta azken ebaluaketan, ikasitako guztia praktikatzeko, auto bat muntatu eta programatu dugu, besteak beste gurpilen
22
2018_2019 ikasturteko Robotikako irakasleak
ikasten
Erreportaiak Urola Ikastola BHI
“IRUÑEAN ETA AZPEITIAN EUSKARAZ. ESPERIENTZIA AHAZTEZINA!” Iruñean zenbat egiten da euskaraz? Oso gutxi. Kalean oso gutxi entzuten da. Hango lagunek elkarrekin gaztelaniaz egiten dute. Zuekin ere gaztelaniaz egiten zuten? Ez, gurekin euskaraz, jakina! Gainera, esan ziguten, ostiralean, gu joandakoan euskaraz egiten ahaleginduko direla. Hortaz, gure helburua lortu genuen.
Gure 3. DBHko 44 ikaslek astebete pasa dute Iruñeko Iturrama BHIko beste horrenbeste lagunekin, apirilaren 1etik 5era. Astelehenetik asteazkenera Iruñea bisitatu genuen: hango bi neskaren etxeetan egin genuen bizimodua, baita lo ere. Atzetik, asteazkenetik ostiralera Urola bailarara egin genuen salto: gure etxeetan egin zuten lo, Azpeitian eta Zestoan. Apirilaren 1ean joan ginen hara eta Iruñea bisitatu genuen: aurtengo uztailaren 6an, San Ferminetan txupinazoa bota tzen dutenean, ederki gogoratuko gara denok balkoi horretan egonda gaudela! Astelehen eta asteartean azpeitiar neska-mutilak iruindarren etxeetan ostatatu ziren eta, trukean, asteazken eta ostegunean, Iruñekoak hemengoenetan. Asteazkenen goizean Berriobeitiko Rocopolisen izan ginen, hango hormetan zintzilikatuta gora eta behera: bikaina esperientzia! Ostegunean elurra beheraino, eta gu denok hondartzara surf egitera! Eta bai egin ere!
Hainbat ekintza egin duzue. Zein gustatu zaizue gehien? Bai, San Ferminetan txupinazoa botatzen duten balkoian izan ginen (uztailaren 6an akordatuko gara!), eskalatzen ere bai Berriobeitiko Rocopolisen (bikaina esperientzia!), Tafallan eta Erriberrin… Gehien, ordea, surfegitea gustatu zitzaigun: elurra beheraino, eta gu denok hondartzarasurf egitera! Eta bai egin ere! Jatorrak al ziren? Bai, oso! Batzuekin harreman estua izatea lortu dugu, harremana dugu, alegia! Lortu al zenuten helburua? Bai, esanda bezala, agindu ziguten euskaraz egiten saiatuko zirela. Horrez gain, lagunak egin ditugu: agur esateko unean malko festa ederra izan genuen! Ederra, benetan!
23
ikasten
Gurasoen txokoa
UDABERRI Guraso Elkartea Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI ARAOTZERA MENDI IRTEERA ETA ORIENTAZIO IBILBIDEA AITTOLA INGURUAN Mendiaz, familiaz eta lagunarteaz gozatzeko aukera izan genuen berriz ere ikastolako gaztetxo eta gurasook apirilaren 7an, Udaberri Guraso Elkarteak Floreagako Guraso Elkartearekin batera antolatutako mendi irteeran. Oraingoan, Araotz-Orkatzategi ibilbidea egin genuen Xabier Munibe, Floreaga eta Bizilore ikastetxeetako hainbat familiak, tartean Aitzulo Kobak bisitatuz. Aukera ederra izan genuen Debagoienako bazter ederrak ezagutzeko!
Ekainaren 1ean, berriz, EGIN BIDEA ZURE, orientazio ibilbideetan oinarritutako irteera antolatu zen, Aittolatik abiatu eta Izarraitz inguruan ibilbide desberdinak eginez. Parte-hartzaileek hainbat kontu ezagutu eta lanÂtzeko aukera izan zuten: inguruko txoko eta leku-izenak, bertako zuhaitz eta animaliak, kartografia, brujula‌ Eta ibilaldiaren ondoren, bertako produktuez osatutako hamaiketako ederra izan zuten! Goiz pasa bikaina izan zen!
24
ikasten
Gurasoen txokoa ANTXINTXIKE, KORRIKA 21ean Joan den apirilaren 12an Udaberri Guraso Elkarteak ere KLIKA egin zion Korrikari, Xabier Munibeko hezkuntza komunitateko beste kideekin batera. Lekukoa gidari, hunkigarria izan zen euskararen aldeko gure kilometroa egitea ikastolaren inguruan, Floreaga paretik Haurreskolaraino, ikasle, irakasle, guraso eta beste hainbat herritarrek bat eginez.
Ezin ahaztu MUA-MUA DANS gure dantza modernoko taldekide alai bezain finek, Arianeren gidaritzapean, irabazi egin zutela AEK-k antolatutako bideoklip lehiaketa. Zorionak, neskak!
XABIER MUNIBE IKASTOLAREN 50. URTEURRENA Datorren ikasturtean, Azkoitiko Ikastola Xabier Munibek 50. urteurrena beteko du. Ospakizunaren ikur izango den logoa sortzeko asmoz, Udaberri Guraso Elkarteak eta zuzendaritza-taldeak, elkarlanean, lehiaketa bat antolatu dute LH5 eta LH6ko ikasleen artean, eta Ihintza Aranburu Lukasen lana izan da aukeratua, zabaldu nahi den mezua egokien igorri duela iritzita. Ihintzak bere logoa daraman sudadera eta herriko liburu denda batean erabiltzeko bono bat jaso du opari, Guraso Elkartearen eskutik. Bestalde, irailetik aurrera salgai jarriko dira sudaderak. Zorionak, Ihintza!
GELETAKO LIBURUTEGIAK OSATZEN: IRAKURLIBURUAK ETA HIZTEGIAK
CHROMEBOOK-ENTZAKO ARMAIRU ETA KARGADORAK
Ikastolaren Irakurketa Planeko jardueretako bat geletako liburutegiak hornitzea da.
Ikasleen konpetentzia digitala lan tzen laguntzeko bidean, eta iazko ekimenari jarraipena emanez, 20192020 ikasturtean LH5 egingo duten ikasleen familiek chromebook-ak erosi dituzte.
Ekimen horretan laguntze aldera, Udaberri Guraso Elkartetik bideratua, bideo bat grabatu da, DBH eta Batxilergoko familiek behar ez dituzten ipuinak, eleberriak, komikiak… ikastolara ekartzen anima daitezen. Bestalde, familiek liburu erosketan izaten duten gastua murrizteko asmoz eta ikasle-ohiek soberan dituzten hiztegiei irtenbidea eman nahian, Udaberri Guraso Elkarteak hiztegiak erosi dizkie hala nahi izan duten LH6ko ikasleen familiei, ikastolako geletako liburutegiak horni tzen lagunduz.
25
Guraso Elkarteak gela bakoitzerako armairu bat erosi du, chromebook-ak gorde eta kargatzeko, eta baita kargadoreak ere.
ikasten
Protagonistak Urola Ikastola BHI
MALEN BASTIDA eta NORA URIA
2018ko AZKUE LITERATUR SARIETAN Apirilaren 11n, gaztetxoen artean literatura sustatzeko Euska tzaindiak urtero antolatzen dituen “Azkue literatur sariak” banatu dira Bilbon duen egoitzan. Azken urteetako ohitura lez, beste behin, aurten ere, Urola ikastolako ikasleak sarituak izan dira. Batetik, Malen Bastidak ipuin alorrean hirugarren saria jaso du “Begitara begira” narrazioarekin; eta bestetik, Nora Uriak, olerki alorrean, baita ere hirugarren saria eskuratu du, “Argitzen nauen izarra” izeneko olerkiarekin. Bi lanak liburu batean argitaratuko dira beste sarituekin batera. Bejondeizuela! Zorionak!
ARANTXA SUDUPE Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Arantxa Sudupe andereñoa, hamaika erreforma eta lege aldaketen ondoren jubilatu egiten zaigu. Irakasbide guztien gainetik, beti PERTSONA helburu. Jarrai dezazula orain arte bezala. Gipuzkoako hainbat herritan Irakaslea izana Zuretzako lan asko egitea Ez dirudi denik zama Guztia eman arren askotan Ez zaizu gustatzen fama Baina guztiok ikusten degu Hemen egin duzun lana Ta ikastolan geldituko da Urte hauetan emana”. Eskerrik asko guztiagatik eta onena opa dizugu!
26
Protagonistak
ikasten
XABIER MUNIBE 50 URTE. LEHEN URRATSAK! Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
Gure ikastetxeak hurrengo ikasturtean 50 urte beteko ditu. Hori dela eta burutuko dugun festa handiaren ildotik, hirugarren zikloko ikasleei logotipo berezi bat sortzeko eskatu zitzaien. Hainbat izan ziren proposamenak eta denak oso onak. Behin denak jasota, eta ikasleek egindako lanak gogoz aztertuta, igorri nahi den mezua hoberen islatzen duena Ihintza Aranbururen logoa izan zen. Horregatik horixe izango da gure festa handiaren irudia. Egindako lanagatik eskerrak emateko, guraso elkartekoen eskutik hainbat sari jaso zituen: berak sortutako irudia daraman jertsea eta herriko liburu denda batean erabiltzeko bono bat. Eskerrik asko, Ihintza!
27
ikasten
Ospakizunak
KORRIKA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Apirilaren 12an korrika pasa zen guretik. Horregatik, motorrak berotzeko, ikastetxeko txikienek korrika txikia inprobisatu zuten, aurreko egunean, eguraldi txarrari aurre eginez.
12an bertan, berriz, irrikaz itxaron genuen euskararen alde korrika zebilen jende multzoa. Errepidearen bi bazterretan prest geunden ahalik eta gogotsuen animatzeko, eta hala egin genuen. Sorkunde gure irakaslea ere adi zegoen testigua hartu eta, Maider Quintana ikaslea eta guraso elkartzeko ÂItziar Izagirre lagun zituela, ikastetxearen kilometroa egiteko. Primeran pasa genuen eta oso polita izan zen!
28
Ospakizunak Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Aurten, apirilaren 4an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du 21. aldiz. Hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean. Azpeitira apirilaren 12an iritsi zen Korrika, eta gure ikastolakoek parte hartu genuen euskararen aldeko lasterketa erraldoi honetan. Hemen dituzue irudi batzuk.
29
ikasten
ikasten
Ospakizunak AZKOITIA BHIko
XXVIII. BERTSO-PAPER SARIKETA ETA JAIALDIA Aurtengo XXVIII. bertso-paper sariketara 50 sorta aurkeztu ziren Getaria, Zarautz, Azkoitia eta Eskoriatzatik. Hiru epaile aritu ziren sortak baloratzen: Agustin Arrieta, Itziar Unanue eta Mikel Zubizarreta. Hamar sari banatu ziren. Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 17an izan zen Baztartxon eguerdiko 13:00etan eta sariak banatu ostean, Erniarraitz Bertsozale Elkarteko Aitor Salegi eta Eneritz Artetxek bertso-saio aparta eskaini ziguten.
EGITARAUA: - Irabazle eta ikus-entzulegoari aurreskua - Saridunen bertsoak - Hainbat jolas eta lan Aitor Salegi eta Eneritz Aretxerekin.
SARITUAK: IKASTETXE BARRUKO IRABAZLEAK
IKASTETXE KANPOKO IRABAZLEAK
A TALDEA (DBH 1. eta 2. mailako ikasleak) 1. Ume etorkina: Haritz Alberdi, Onditz Alberdi 2. Kutsadura: Onditz Alberdi, Oihan Etxaniz
A TALDEA (DBH 1. eta 2. mailako ikasleak) 1. Gerra oroitzapenak: Nerea Susi 2. Autobusaren leihotik: Amets Aizpurua
B TALDEA (DBH 3. eta 4. mailako ikasleak) 1. Jaiotzatik kondenatuak: Maite Portalo, Enaitz Osa, Urko Artola 2. Nire erabaki gogorra: Ane Aranbarri, Maialen Andueza
B TALDEA (DBH 3. eta 4. mailako ikasleak) 1. Izarapetik: Naia Arrizabalaga 2. Amona Tereri: Uxue Ostolaza
C TALDEA (Batxilergoko ikasleak) 1. Saririk ez. 2. Saririk ez
C TALDEA (Batxilergoko ikasleak) 1. Hori da futbola: Aner Peritz 2. Kafe usainak hartu: Oihana Arana
30
Ospakizunak
ikasten
IKASTETXE BARRUKO IRABAZLEAK DBH 1-2. 1. saria. Onditz Alberdi eta Haritz Alberdi
DBH 3- 4. 1. saria. Maite Portalo, Enaitz Osa eta Urko Artola
UME ETORKINA
JAIOTZATIK KONDENATUAK
1) Helmuga ikusten nuen gero eta gertuago itsasoaren indarra gero eta zakarrago patera txiki batean uste baino okerrago bidai luze ta gogorra pasata orain hemen nago Euskal Herrira iritsi naiz utzita hamaika naufrago ta bakar-bakarrik nago inoiz baino ausartago nik imaginatzen nuen etxea non ote dago?
4) Asteazken goiz aldea lasai da gure_ikasgela, badirudi beste denak umoreko datozela, hona iritsi berria ta sentitzen naiz txepela, lagunak egin nahi ditut beste guztiak bezela. Bi lagun hurbildu zaizkit ahopean hau zutela: “Kaixo, nor zara mutiko, gu Mikel eta Angela” orain dirudi ni ere taldeko hartu nautela.
2) Kalean gora noala heldu da ilunabarra, hotz handia dago hemen ta euria barra-barra, noraezean kaletik ze egoera kaxkarra, denbora aurrera doa galtzen ari naiz indarra zer egin ez dakidala daukat norbaiten beharra baina ez zait inor hurbiltzen handiegia da marra lo non egin behar dudan da nire kezka bakarra.
5) Euskara eta kultura nik hartu ditut lekuko, horrek eman dit babesa eta ez zait ahaztuko, lagunekin ikasia sekula ez dut galduko, trukean nire kultura diet elkarbanatuko, denak baitira ederrak nik denak ditut gustuko, Afrika da nire herria ez diot egingo uko, baina hemen sentitzen naiz etxeko eta gertuko.
3) Kale bazter ilun baten esnatu naiz, ta aibala! koadrila bat ikusi dut nonbaitera zihoala haien atzetik joan naiz pausoa ez da makala Ikastolan sartu gara itxuraz, dena normala baina barrez ta marmarka Hasi dira berehala Ilea kixkurra eta Beltzarana dut azala Hemen ez naute ikusten Euretako bat bezala
31
1. Zenbat (e)ta zenbat erori ziren maitea defendatzean ondorengoek izaten dute sufrimendua etxean kilometro pila bat baitaude kartzelara bitartean guraso eta seme-alabek asteburuak bidean. 2. Euren helmugara iritsita igaro bi ate pare guarda ugari haiei segika guztiak arrazoi gabe ahots ozen bat dabil oihuka “siga pa’lante no pare” kristal lodietan islatzen da bai, pozezko negarra be. 3. Biak aurrez-aurre daudenean buruan gauza berbera “amatxo zerk bultzatu zintuen legeari aurre egitera?” Orain nola erantzun behar du bere semearen galdera, gure Gernikako zuhaitzaren sustrai sendoen sakonera. 4. Ezin da ukatu gogorra dela ume hauen egoera motxila soinean izan arren jolaserako joera familia arteko zein herritar goazen borrokan kalera guztiok aldarrika dezagun Euskal presoak etxera!
ikasten
Ospakizunak
LGTBI+ FOBIAREN AURKAKO EGUNA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Maiatzaren 17an LGTBIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna gogoratu genuen. Betidanik, homosexualitateak, lesbianismoak, transexualitateak eta gorputz ez normatiboek, lotsa, atsekabea eta sufrimendu handia pairatu dituzte. Hau dela eta, Xabier Munibe Ikastolako ikasle eta irakasleak mezu honetara atxikitzen gara, ez dugulako, inondik inora, inolako sexu bazterkeria edo jarrera homofobikorik onartuko; ez gure Ikastolan, ez gure kaleetan.
32
ikasten
Ospakizunak
HH 03 Azpeitia
SAN PEDRORA IBILALDIA
Maitzaren 14ean, Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolako HH3ko ikasleak, Elgoibarko San Pedro auzora txangoa egin genuen. Eguraldia lagun, primerako eguna pasa genuen. Bertara iristerakoan eta apurtxo bat jolastu ondoren, hamaiketakoa egin genuen betiko moduan. Ondoren eta bazkaldu aurretik gose pixka bat egiteko paseotxo bat egitera joan ginen. A ze sorpresa gurea, IĂąaki baserritarrarekin topatzea! Berak bere etxeko pony, asto, mando eta zaldiak erakutsi zizkigun.
A ze gozamena gurea! Zein politak ziren Telma, Pintto-gorri, Pintto, Kuki, Amama, Gorritxo, Zuri, Zuriko‌ Hauek ogia eta belarra nola jaten zuten ikusi ondoren, gure txanda izan zen. San Pedroko frontoi aldera joan eta bazkari goxo goxoa jan genuen. Gero berriro parkean beste pixka bat jolastu eta han etorri ziren Antonio eta Ainhoa gure bila! Bai egun ederra pasa genuena. Nora joango ote gara hurrengo urtean? Aurten behintzat mundial pasa dugu!
33
ikasten HH 02 Azpeitia
Ibilaldiak
MATXINBENTA
Maiatzari amaiera polita eman genion HH2-koek. Matxinbentara goiz pasa ederra egin genuen. Autobusean sartu eta gure lehengo txangoa egin genuen. Egun eguzkitsuarekin pasa genuen goiza. A ze esperiantzia ahaztezina!
HH 05 Azpeitia
SOREASURA FILMA IKUSTERA (TINKO)
Apirilaren 12an berriz, Soreasu antzokira joan ginen “Grufaloa� pelikula ikustera HH-4 eta HH-5 urteko ikasleak. Animazio eta abenturazko ordubeteko filma ikusi genuen. Nahiz eta ibilbidea ez izan oso atsegina eguraldia dela eta, bertan epel eta gustura egon ginen.
34
ikasten
Ibilaldiak
HH 04 Azpeitia
DEBARA IRTEERA
Maiatzaren 13an, HH 4 urteko ikasleak Debara joan ginen eguna pasatzera. Eguraldi zoragarria egiten zuenez, pasiara txiki bat eman eta hondartzara joan ginen jolastera. Bertan nahikoa jolastu ondoren, Debako Alamedan bazkaldu genuen. Ondoren izozkia jan, jolastu bertako parkean eta autobusean etxerantz abiatu ginen. Egun bikaina izan zen!!
HH 05 Azpeitia
UDAL LIBURUTEGIRA IRTEERA
Apirilaren 9an eta 10ean HH-5ekoak Enparan dorretxean dugun Udal liburutegira egin genuen bisita irakurzaletasuna indartzeko asmoz. Bertako liburuzainak abilezia handiz bi ipuin kontatu zizkigun eta hirugarren bat bukatu gabe utzi zuen hurrengo batean jarraitzekotan. Liburu ugari esku artean ibili ondoren, gustura itzuli ginen ikastolara.
35
ikasten
Ibilaldiak
HH 05 Azpeitia
ORIORA IBILALDIA Maiatzaren 22an, HH-5eko ikasle eta irakasle guztiok Oriora joan ginen ibilaldi bat eginez. Goizeko 9:15ean Ikastolako atarian autobusetan sartu ginen pozik. Oriora iritsi ondoren, paseotxo bat eginez itsasontziak ikustera joan ginen. Gosetu ginenean, hamaiketakoa egin genuen eta parke eder batean ibili ginen. Gero hondartza aldera abiatu ginen eta bidean ahatak, antzarrak, oiloak‌ ikusi genituen. Eguerdi aldera bazkaldu eta parkean eta zelaian jolas egin genuen. Jaki goxoak dastatu ondoren, izozki eder bana ere jan genuen. Nahiko jolas egin eta neka-neka eginda autobusa hartu eta ikastolara itzuli ginen. Aurtengoa ere ibilaldi ederra benetan!
36
ikasten
Ibilaldiak 3 eta 4. mailakoak
TERRAKOTAZKO SOLDADUAK BISITATZEN
LH 2. zikloa Azpeitia
Maiatzaren 23an, KARMELO ETXEGARAI IKASTOLAKO LH 3 eta 4. mailakoak PASAIAko Ziriza etxean dagoen terrakotazko soldaduen erakusketa ikustera joan ginen.
ederrez gozatu ahal izan genuen. Esandakoez gainera, zaldiak, armak, bitxiak, eguneroko tresnak eta arte objektuak zeuden.
Xian-eko ‘terrakoten’ aztarnategia munduko bisitatuenetako bat da eta munduko zortzigarren miraritzat hartua da.
Erakusketa eder hori ikusi ondoren, Oriora joan ginen bazkaltzera eta hondarretan jolastera.
Qin Shi Huang-en mausoleoko aurkikuntzen 70 erreprodukzio
Egun ederra pasa genuen.
37
ikasten LH 2. zikloa Azpeitia
Ibilaldiak
2. ziklokoak
LIZARRAN
Joan den maiatzaren hasieran Lizarrara joan ginen. Bi taldetan banatuta ikasle asko ginelako: lehendabiziko txandan, maiatzak 6-7, Artea, Haritza, Lizarra eta Sahatsa taldeak joan ziren. Hurrengo egunean beste lau talde: Hurritza, Pagoa, Elorria eta Urkia. Hamaiketakoa Iruñean egin genuen “Ziudadela” parkean eta bazkaldu berriz “Takonera”-n. Gero, Lizarrako kanpinera joan ginen eta afal aurretik herrian ibili ginen jolasean. Ginkanan eta kayak-etan ere ibili ginen. Afal ondoren “diskoteka” izan genuen, nahi zuenak dantzan egiteko. Gaueko hamaikak aldera geletara joan eta hortzak garbitu ondoren lotara joan ginen. Hurrengo egunean ere jolasean ibili ginen eta bazkaldu eta autobusa iritsi zenean, Azpeitira bueltatu ginen. Oso-oso ondo pasa genuen!!! LH 3-4. mailakoak
38
ikasten
Ibilaldiak
LH 5. maila Azpeitia
GASTEIZERA IRTEERA Bigarren hiruhilekoari amaiera emateko Arabako hiriburua bisitatu genuen apirilaren 9an LH5 mailako ikasleok. Gure asmoa Santa Maria Katedrala eta Salburuako parkea ikustea zen. 10:30 aldera iritsi ginen Gasteizera. Katedraleko bisita gidatuak txandaka egin genituenez gure txanda iritsi bitartean hamaiketakoa jan genuen katedralaren kanpo aldean.
Lurrazpian hasi genuen katedraleko ikustaldia arkeologoen lanari esker; bertan ikusi genituen katedralari eusten dioten zutabeak. Gasteiz hirian denboran zehar izan izan zituen eraldaketak hainbat maketatan jasota daude, eta bertan ikusi ahal izan genituen. Katedralaren eraikinean gora ere igo ginen dorre inguruetara. Goseak amorratzen bukatu genuen eta berrito autobusa hartu eta Salburuako parkera abiatu ginen. Atari izeneko interpretazio zentruan Salburuako landare eta animaliei buruzko azalpena eman ziguten. Ondoren, bazkaltzeko leku bila hasi ginen. Asko ibili eta gero, belardi baten ondoan eseri eta bazkaldu egin genuen. Autobusera hurbildu ginenean jolasteko tarte bat izan genuen etxerako bideari ekin aurretik. Dudarik gabe, asko ikasteko aukera eman zigun egun hark!!
39
ikasten LH 6. maila Azpeitia
Ibilaldiak
UNTXIEN UHARTEAN BI EGUN JOLASEAN
Seigarren mailako lau taldeak Arabara txangoa burutu genuen maiatzaren 9 eta 10ean. Ostegunean goizean goiz ikastolatik irten ginen Gasteiz aldera bertan, Artium museoa bisitatzeko. Oso artelan interesgarriak erakutsi zizkiguten eta gure imajinazioa martxan jarriz eskulan ederrak sortu genituen arte Garaikidean oinarriturik. Gasteizen bazkaldu ostean, autobusak Zuhatzako itsasontziraino hurbildu gintuen eta urtegia zeharkatu ondoren arratsaldea jolasean igaro genuen. Afaldu ondoren, gaubela dibertigarri bat egin genuen eta txintxo-txintxo ohera joan ginen. Hurrengo egunean lo gutxi egin izanaren aurpegiekin bakoitzak bere ekintza egiteko prestatu zen eta ordu eta erdiz urtegian windsurfean, piraguan, optimist-ean eta arraunean ibili ginen. Eguardian indarrak berreskuratzeko bazkari goxoa prestatu ziguten eta bazkal ostean itzulerako itsasontzia hartu genuen. Poz pozik itzuli ginen bi pisuko autobusean Azpeitira.
A TRIP TO ZUHATZA On Thursday morning, 9th May, we went to the museum Artium in Vitoria-Gasteiz. The museum was nice because the museum was very interesting. Next we went to one park and in that park we had lunch. When we finished the lunch we played in the park, but it started raining. Then we went to another park that it was covered. That park was fantastic, but then the bus arrived. 20 minutes later we arrived to the small port and then we waited for the boat. When we arrived to the island Zuhatza we put the suitcase in our cottage. Later we visited all Zuhatza and then we played Basque pelota. At night we had dinner; the dinner wasn’t very bad. At eleven o’clock, we played games, we spoke and etc. We had a great time. On the second day we got up at six o’clock and we were a little bit bored. Then we had breakfast that was delicious. At twelve o’clock we had activities to do like, optimism, windsurf, canoeing etc. At 13:30 we finished the activities.Then we had lunch. The food was horrible. When we finished the lunch we took the suitcase and we went back home in the bus. In our opinion the trip was really amazing and we had a great time!
40
ikasten
Ibilaldiak
LH 5. maila Azpeitia
ZORNOTZARA IBILALDIA
Jauregibarria baserrira joan ginen maiatzaren 17an. Han Lur Planetako janari ezberdinen jatorria aztertu genuen, planeta handi batean kokatuta zeuden argazkietan. Ondoren, hamaiketako gozo bat egin genuen: bertan egindako sagar zukua, eta txokolatezko pipitak zituzten gailetak. Jonen baserrira joan ginen, eta negutegian tutu batera ura bota genuen lurraren hezetasuna neurtzeko eta lurra zulatu genuen gogortasuna neurtzeko. Nekazaritza ekologikoaren oinarriak aztertu genituen. Zornotzako frontoira joan ginen bazkaltzera eta jolastera. Jauregibarria baserrira itzuli ginenean lurrak zituen zomorro batzuk mikroskopioz aztertu genituen. Ez ziren oso politak baina ingurumenarentzat beharrezkoak dira. Laurak aldera autobusa hartu genuen Azpeitiara bueltatzeko, kanta eta kanta iritsi ginen herrira. Eguraldi txarra egin zuen, baina oso ondo pasa genuen eta, hemendik aurrera janari ekologiko gehiago jaten saiatuko gara.
SOBRON
DBH 3 Azpeitia
Maiatzaren 21ean Sobroneko abentura-parkera joan ginen 3. DBHko ikasleak: autobusez eta gela guztietako ikasleak elkarrekin. Iritsitakoan, begiraleek hainbat talde egin zituzten, horiek zenbait jarduera egiteko: lehenik, tirolinan eta zirkuitoan, ziztu bizian aritu ginen; horren atzetik, kayak-ak hartu eta ibilbidea egin genuen; eta azkenik padle-surf egin genuen. Oso ondo pasatu genuen, primerako ibilaldia izan zen!
41
ikasten DBH 4 Azpeitia
Ibilaldiak
GOLF
Aurten, 4. DBH mailako ikasleak golfean aritu dira Andoaingo Goiburu golf elkartean. Apirilean, Aste Santuko opor aurretik, gehienentzako ezezaguna den kirolean jarduteko aukera izan genuen: esperientzia berria, bai horixe! Ordea, nahikoa lan; izan ere, telebistatik ikusten dena baino konplikatuagoa da, eta horretaz konturatu ginen. Hala ere, azkenerako ikusi genuen bazegoela gure artean kirol honetan ere, praktikarekin, ondo aritu daitekeenik ere! Ea ba, eman egurra!
ZIG gela Azkoitia
ZIG GELAKO LAGUNEKIN, ZARAUTZEN
Maiatzaren 10ean, ZIG Gelako lagunok Zarautzera joan ginen beste herri ezberdinetako lagunekin egotera. Azkoitian 9:15etan autobusa hartu genuen eta Zarautzera iritsi bezain pronto, udaletxera joan ginen. Bertan, zinegotziak harrera beroa egin zigun eta baita ere bisera bana oparitu. Giro alaian eta trikitilariekin Zarautzko Lizardi ikastetxera abiatu ginen, bertan antolatutako festara murgiltzeko asmoz. Bertsoak, jolasak, buruhandiak, hamaiketakoa‌ denetarik prestatu zuten Zarauzko ZIG gelako lagunek. Primeran pasatu genuen!!!
42
ikasten
Ibilaldiak
DBH2ko ikasleak BERTIZen Maiatzaren 2an, DBH2ko ikasleok Bertizera abiatu ginen. Iritsi bezain laster, Donibane Garazi herria ezagutu genuen, eta arratsaldez, rafting egitera joan ginen Errobi ibaira. Oso zirraragarria izan zen rafting egitea, harrien aurka talka eginez eta beste ontzietako jendea uretara botaz. Baina, hor ez zen amaitu abentura. Aterpetxean gau ederra pasatu genuen eta hurrengo egunean, goizez, arboleda egin genuen, nahiz eta eguraldiak askorik ez lagundu. Eta‌ zoritxarrez, etxera itzultzeko ordua iritsi zen. Laburbilduz, oso ondo pasatu genuen ikasbidaian. Onditz Alberdi, Aritz Andueza, Asier Manterola.
DBH 3 Azkoitia
SAINT LARYra ESKIATZERA Martxoaren azken asteburuan, DBH3ko ikasleok eski garaia aprobetxatuz, St. Laryra hurbildu ginen. Eguraldi ona lagun, eski-egun ederra igaro genuen Pirineotako iparraldeko eski estazioan.
43
DBH 2 Azkoitia
ikasten 1. Batxilergoa Azkoitia
Ibilaldiak
EGUNPASA IPARRALDEAN
Martxoaren 22an Batxilergo lehen mailako Frantseseko ikasleok Iparraldera egin genuen irteera. Lehenengo helmuga Baiona izan zen, bertako kaleak, dendak… bisitatuz. Eta Baionan ezagunak diren “navette” autobus elektrikoetan, herrian barna bidaiatxo bat egiteko aukera baliatu genuen.
1. Batxilergoa Azkoitia
Eguraldi ona aprobetxatuz, bazkaltzera Miarritzera joan ginen eta hondartza ondoko miradorean bazkaldu genuen. Herritik buelta bat eman, Casinoa bisitatu… eta handik, Donibane Loitzunera abiatu ginen geldialdi txiki bat egiteko asmotan. Eta jakina, ezin bada, Iparraldetik alde egin bertako crêpe-ak edo izozkiak dastatu gabe.
IRIZAR S.COOP-era bisita
Apirilaren 8an, Batxilergoko lehen mailako Ekonomiako ikasleok Ormaiztegiko Irizar S.Coop enpresara bisita egiteko aukera izan genuen. Bertan lehenik, Irizar enpresaren sorreratik gaur egunera arteko ibilbidearen berri eta bilakaera ezagutu ondoren, enpresaren funtzionamendua eta izaera gertuagotik ezagutzeko aukera baliatu genuen. Gainera, bertaratu ginenok autobus bat egiteko erabiltzen diren produkzio kateak ere bertatik bertara ikusteko aukera ere profitatu genuen. Benetan interesgarria!!!
44
ikasten
Ibilaldiak
2. Batxilergoko ikasleak EUREKAn Apirilaren 11n, Biologia-Geologia arloko 2. Batxilergoko ikasleok Eureka museoan izan ginen eta bertan genetikako praktikak egin genituen.
2. Batxilergoa Azkoitia
Enpresa ekonomiako ikasleok EROSKIn Apirilaren 2Oan, 2. Batxilergoko ENPRESA EKONOMIAko ikasleok Elorriora joan ginen EROSKI ko Plataforma logistikoa ikustera. Ainhoa Bombinek, bertako teknikaria, azaldu zigun Eroskik 2014an egindako berrikuntzen ondorioz, biltegia eta prestaketa era automatizatuan kudeatzen dituztela. Eta ikusgarria izan zen benetan ikustea nola sistema automatizatu horren bitartez, salgaiak ia manipulatu gabe jaso eta biltegiratzen dituzten zamalanetako kaitik. Eskaeren prestaketa ere automatizaturik dute, eta horretarako prozesu guztiak kudeatzen dituen sistema informatiko sofistikatuak erabil tzen dituzte.
45
2. Batxilergoa Azkoitia
ikasten
Ibilaldiak
DBH 4 Azkoitia
TARRAGONA Etapa amaierako ikasketa bidaia egin genuen DBH 4ko ikasleok Catalunyako lurretan barrena. Zenbait kirol ekintza egiteaz gain, Port Aventura, Tarragonako hiri-gunea eta hondartzez gozatzeko aukera aparta bikain baliatu genuen. Ibilaldi zoragarria!
HH 04-05 Azkoitia
HH4 ETA HH5 ZINERA!! Apirilaren 10ean, 4 eta 5 urteko ikasleak zinemara joan ginen GRUFALOA filma ikustera. Gero 5 urtekoak frontoietan ibiltzeko tartetxoa hartu genuen. Ederki pasa genuen!!
46
ikasten
Ibilaldiak
HH 02 Azkoitia
BERDURA PLAZAN
HH02koek, irteera zoragarri bat egin dugu herriko berdura plazara. Bidean, amama-aittitte asko ikusi ditugu eta guri kaso egiten aritu zaizkigu. Zeinen jatorrak diren gure adinekoak. Berdura plazan, baserriko produktuak ikusi ditugu ugari. Bai dendan eta bai baserritar postuetan. Gure irakasleek, ogia eta txokolatea erosi digute hamaiketakoa egiteko. Hau sorpresa ederra! Kontsejupean jan, goiko losan pixkat jolastu eta eskolara etorri gara emozioz beteta. Earki ibili gea!
HH 04 Azkoitia
SAN PEDRO Maiatzaren 31an HH4ko ikasleok Elgoibarko San Pedrora joan ginen egun pasa. Naturaz gozatzeko aukera paregabea izan genuen. Hamarretakoa, bazkaria jateaz aparte, asko asko jolastu genuen.
47
ikasten HH 05 Azkoitia
Ibilaldiak
ERLE MUSEORA BISITA
Maiatzaren 31n HH5urtekoak Urretxura joan ginen, Aikur erle museoa bisitatzera. Bertan erleei buruzko hainbat azalpen eman zizkiguten, erlauntzak ikusi eta kandelak egin genituen. Ondoren, Santa Barbaran jolasean aritu ginen.
48
ikasten
Ibilaldiak
LH 1. maila Azkoitia
GARRAIOBIDEETAN IBILTZEN
XABIER MUNIBE IKASTOLAKO LH1EKOAK IBILALDIRA JOAN ZIREN MAIATZAREN 24EAN. LEHENENGO HONDARRIBIRA JOAN ZIREN AIREPORTUA IKUSTERA. GERO ITSA足 SONTZIAN IBILI ZIREN. ONDOREN DONOSTIRA BAZKALTZERA AUTOBUSEZ. BAZKALOSTEAN TRENEAN IBILI ZIREN DONOSTITIK ZUMAIRA. AZKENEAN ZUMAITIK AZKOITIRA AUTOBUSEZ. OSO ONDO PASATU ZUTEN.
LH 3. maila Azkoitia
ARRIKRUTZ LH3ko ikasleak, historiaurreko proiektua lantzen ari garenez, maia足 tzaren 10ean, O単atiko Arrikrutz kobazulora joan ginen. Bertan, arkeologoek nola egiten duten lana erakutsi ziguten eta kobazulora sartzeko aukera izan genuen. Eguraldi ona egin zigunez, ondoren, O単atiko frontoian ibili ginen. Ederki pasatu genuen!!!!
49
ikasten LH 4. maila Azkoitia
Ibilaldiak
BEIRE
Ostegunean, maiatzak 9, bederatzietan LH4ko haur gehienak maletak hartu eta sarrera nagusian elkartu ginen Beirera joateko. Iruñera iritsi ginenean, “Ciudadelan” hamaiketakoa jan genuen. Ondoren, Plaza del Castillon argazkia atera eta zezenek egiten duten ibilbidea ezagutu genuen. Santo Domingoko aldapan San Fermini abestea ez zitzaigun ahaztu. Bazkaria bertako katedralaren inguruan dagoen Caballo Blancon egin genuen. Bertatik ederki ikusi genuen Iruñeko harresia. Arratsaldean, Beirera heldu ginen eta bertako begiraleekin Erdi-aroko jantziak egin genituen. Gauean, ipuina, jolasak diskoteka, desfilea… Hurrengo egunean, Olitera joan ginen oinez eta bertako jauregian hainbat gauza harrigarri entzun eta ikusi genituen. Neka-neka eginda baina pozik itzuli ginen Azkoitira.
50
ikasten
Ibilaldiak
LH 5. maila Azkoitia
SUHILTZAILE PARKERA BISITA
Martxoan, 5. mailako ikasleok suhiltzaileen bisita jaso genuen. Jose Luis eta Xabier izeneko bi suhiltzaile gure ikastolara etorri ziren. Hitzaldian, sute baten aurrean nola jokatu behar den aztertu genuen pausoz pauso. Ikasi genuen garrantzitsuena, sute bat ikusterakoan “112” telefono zerbi tzuari deitu behar dela izan zen. Astebete geroago, Azpeitiko suhiltzaile parkera joan ginen. Bertan hainbat ekintza egin genituen. Hasteko, Xabierrekin aurkezpen bat ikusi genuen eta su baten aurrean zer egiten duten azaldu zigun. Jarraian, suhiltzaile tututik jaitsi ginen banan-bana. Bukatzeko, bi mahuka frogatu genituen eta garabian igo ginen, 24 metrotara hain zuzen ere. Barre asko egin genuen eta oso esperientzia polita izan zen!
Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 51
ikasten
Ekoizpenak
HERRI KIROLAK Martxoan, Ainhoa Alberdi etorri zitzaigun HH03ko ikasleei harri jasotzaileak nola aritzen diren azaltzera: babesak non eta nola jarri, bizkarra eta belaunak nola zaindu… Ondoren, ikasleek harriak altxatzen saiatzeko aukera izan zuten.
Horretaz gain, landutako proiektuaren ildotik, ikasleek hainbat herri kirol praktikan jarri zituzten: lasto altxa tzea, sokatira, giza proba… Oso ondo pasa genuen! Mila esker etortzeagatik, Ainhoa!
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH03
52
ikasten
Ekoizpenak
HH4ko ikasleok Etxebeltzeko erakusketa prestatzea hartu dugu proiektutzat. Ebaluaketa honetan artista bikainak garela erakutsiko dugu. Hemen gure arte lanetako batzuk:
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH04
NIRE UNE ZORIONTSUENAK Zoriontsua naizen ala ez galdetzen didatenean beti berdina pentsatzen dut. Posible al da galdera horri bai ala ez eran tzutea? Kontua ez da zoriontsua naizen ala ez pentsatzea. Zoriontasuna sentsazioa bat da eta beraz, zoriontsu egongo naiz une batzuetan. Baina noiz? Zoriontsua naiz lagunekin kontu kontari ibiltzen naizenean, beraiekin kontu zaharrak gogoratuz barre itzelak botatzen ditugunean. Zoriontsua naiz bazkari ederrak egiten ditugunean famili giroan. Zoriontsua naiz gauza txikiez gozatzeko tartetxo bat dudanean, adibidez naturarekin, natura nire gauzarik preziatuena delako. Zoriontsua naiz toki ederretara bidaiatzen dudanean; ezin ahaztu Belgikara egin nuen bidai hura‌ Zoriontsua naiz familiarekin kanpinera joaten naizenean gauak pasatzera, adibidez, Sylvamar-era. Zoriontsua naiz gauez hondartza batean ibilalditxo bat egiten dudanean. Pasiera bat baino gehiago egin ditut eta oroitzapenean dudan hondartza Benidorrm-eko hondartza da. Zoriontsua naiz nota onak ateratzen ditudanean, nik egindako lanak bere fruituak ematen dituela ikusten dudanean‌ Zoriontsua naiz eguneroko bizitzan une zoriontsu bat baino gehiago ditudala sentitzen dudanean. Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 5. maila
53
ikasten
Ekoizpenak
Erleen mundua ezagutzen 3. hiruhilekoan erleen gaiari heldu diogu. 5 eremu ezberdin ditugula aprobetxatuz, bakoitzean erlearen gaiari ukitu berezia ematen saiatu gara. Gela sinbolikoan mozorrotu eta erle bihurtu gara.
Arte gelan erlearen inguruko artelan ezberdinak egin ditugu.
Esperimentazio gelan dastamena landu dugu eztia eta beste produktu batzuk dastatuz. Ametsen munduan liburuxka osatu dugu. Matematika eta eraikuntza gelan erleen etxetxoak, “abaraxkak�, eraiki ditugu. Forma geometriko berria ezagutuz, hexagonoa.
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH05
54
ikasten
Ekoizpenak
MAKINAK ETA ASMATZAILEAK Azken hiruhileko honetan makina eta asmatzaileen gaia landu dugu. Hainbat lanen artean, binaka, makina eta asma tzaile bat aukeratu ditugu. Informazioa bildu ondoren asmatzailearen biografia idatzi dugu. Ondoren, berak asmatutako makina eraikitzeko materialak aukeratu eta maketa egin dugu. Azkenik, makinak egin ditugu.
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 2. maila
NIRE HERRIA, AZKOITIA Gaur San-Andresak dira, baina, ez dago inor ez kaleetan ez etxeetan. Ni bakarrik nago eta ez dakit zer egin. Dagoeneko pixka bat beldurtu naiz. Blast! Hau mina, farola baten kontra jo dut, baina, hau arraroa, bat-batean jende guztia agertu da. Ni herriko plazan nago, eta bertan bi txosna daude. Jendea taloak eta bokadiloak jaten ari da gustura. Lauak dira eta banoa liburutegira; bertan nire lagunak egongo dira barraketan ibiltzeko zain. Iritsi bezain pronto barraketan ibiltzen hasten gara. Jende asko dago; batzuk dragoiaren trenean sartzeko zain, beste batzuk, lapiko erraldoian murgilduta. Nire lagunak eta ni lapiko erraldoian ibiltzeko itxaroten ari gara lehenengo, eta gero ohe elastikoan ibil tzeko asmoa dugu. —Irati esnatu, igandea da eta mendira joan behar dugu. Nire ama da, beti bezala. —Bai ama oraintxe noa, egon pixka batean. Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 5. maila
55
ikasten
Ekoizpenak
HISTORIAURREA PROIEKTUA LH3ko ikasleok, Historiaurrea lantzen ari gara. Hori dela eta, plastikako saioan, ikasle bakoitzak, aro bat aukeratu ondoren (Paleolito, Neolito edo Metal aroa), horren inguruko maketa bat sortu dugu.
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 3. maila
56
ikasten
Ekoizpenak
Aintzinako Egipto Egipto Afrikako hegoaldean hasi zen, Egipto inperio garrantzitsu bat izan zen, gutxi gora behera k.a. 3150. urtean sortu zen. Etxeak lokatz lehorrez egin eta, ondoren, zuriz margotzen ziren. Etxeek leiho txikiak zituzten, eguzki beroa sartu ez zedin.
Egiptoko erregeei faraoi zeritzen. Faraoia zen herrialde osoko pertsonarik aberatsena eta garrantzitsuena. Faraoiak legeak ezarri eta aginduak ematen zituen. Etsaien ekarri borrokan gidatzen zituen bere soldaduak. Egiptoarren lana nekazaritza eta abeltzaintza zen. Oso gogoko zituzten kirolak eta jolasak, bai eta musika, dantza eta jaialdiak ere. Batzuek musika-tresnak jotzen zituzten, adibidez arpa.
Hieroglifikoarekin idazten zuten.
Harrizko tenplu erraldoiak eraiki zituzten, faraoiak eta jainkoak gurtzeko, piramideak harriz egindako triangeluak ziren, faraoiek lurperatzeko. K.o. 31garren urtean bukatu zen Erromako inperioak konkistatu zuenean. GIZARTEAREN ANTOLAKETA Gehiena agintzen zuena faraoia zan eta ondoren apaizgorenak eta nobleak. Azpian funtzionarioak eta eskribak zeuden eta gero artisauak merkatariak eta soldaduak. Azkenak nekazariak eta langileak ziren.
57
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 4. maila
ikasten
Ekoizpenak
IRAKURLAGUN 3. hiruhilekoan LH1koak hasi gara irakurlagun programarekin. LH5 eta LH1eko ikasleek elkarrekin ipuinak irakurtzen ditugu astean behin. Esperientzia oso positiboa izaten ari da eta hurrengo ikasturtean ere jarraituko dugu, pilo bat ikasten ari baikara. Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 1. maila
Oraingo honetan Europa eta Espainia ezagutzen aritu gara. Horretarako, Europan zehar bidaiak antolatu ditugu, eta baita herrialde desberdinetako gida turistikoak sortu ere. Animatu, eta etorri gurekin bidaiatzera! Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 6. maila
Enparan Kalea, 10 • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) Tel. - Fax: 943 81 16 74 • decoracion@ederti.com
58
ikasten
Ekoizpenak
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 1. zikloa.
59
ikasten
Ekoizpenak
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 1. zikloa.
60
ikasten
Ekoizpenak
HH2 KOAK LAN ETA LAN‌ Ikasturtea amaitzear dagoen honetan, HH2 kook eginiko hainbat lan erakutsi nahi dizkizuegu. Gune bakoitzean lan desberdinak egiten aritu gara, batzuk aipatzearren, mugimendu gelan, kartoizko kutxekin jolas asko egin dugu; arte gelan, estanpazio teknika landu dugu; eraikuntza-matematika gelan animalien etxe ugari sortzeaz gain, dominoan jolasean primeran pasatu dugu; eta esperimentazio gelan, oskolekin seriazioak egin ditugu eta argi beltzarekin esperimentatu dugu. Asko ari gara ikasten!
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH02
LETXUGAK NEGUTEGIAN Natur zientzia gelan zortzi letxuga landare landatu ditu geure negutegian. Ea hazten zaizkigun!
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 1. zikloa.
61
ikasten
Ekoizpenak
HH4KO IKASLEAK JOLASTOKIAN JARRITAKO GUNEETAN JOLASTEN
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH04
62
ikasten
Ekoizpenak
ARGAZKIGINTZA ARTE GUNEAN Zenbat aldiz esan izan dugun “ze argazki polit!”. Pen tsatzen jarri eta… zergatik ez ikasi argazki politak ateratzen geuk ere? Hasteko, argazki erakusketa bat ikustera joan ginen Sanagustinera. Ederra ikusi ere! Alberto Belokirena zen. Ondoren, hain ezagunak ditugun hainbat argazkilari arte gunera gonbidatu genituen: Nagore Iriarte, Xanti Rodriguez, Iñaki Aranburu, Joxe Luis Lopetegi eta Agustin Madrazo. Haiei esker oinarrizko nozio batzuk jaso eta geu ere argazki lanetan hasi ginen. Jolas lekuan, atarian, baratzean… argazkiak ateratzen klik eta klak!
Aukeraketa egin ondoren bakoitzak lan bat prestatu zuen erakusketarako, izenburu eta guzti. Baina nola prestatu genezakeen argazki erakusketa bat? Horretarako, Argazki Elkartekoen laguntza izan genuen. Haiek antolatu berri zuten argazki erakusketa ikustera joan ginen. Ikusi eta ikasi ondoren, geurea antolatzen ausartu ginen. Gurasoak eta bide lagun izan genituen guztiak gonbidatu genituen bertara. A ze ikuskizuna!
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH05
63
ikasten
Ekoizpenak
Azken hiruhileko honetan “Gaia” gelan tek nologian murgilduta gabiltza LH3-4 mailako ikasleak. Bertan makina sinpleak, elek trizitatea eta beste hainbat gauza lantzen ditugu. Asko ikasten ari gara eta oso ondo pasatzen dugu. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 2. zikloa.
64
LEHIAKETA ALAIA PARTE HARTZEKO OHARRAK – Ikastolako ikasle guztiek parte har dezakete. – Galdera guztiei erantzuna eman behar zaie.
Erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da. Irabazleek bere saria Azkoitiko Amaitz edota Azpeitiko Pittinka dendetan izango dute eskuragarri.
NAHIKARI AGIRREZABALA H. H. 4. maila AZPEITIA
JUNE AZKUE H. H. 5. maila AZPEITIA
RIDA ECH CHAOUI 2. Zikloa HURRITZA taldea AZPEITIA
MAIER BADIOLA L. H. 5. maila AZPEITIA
IAN ARELLANO H. H. 5. maila AZKOITIA
AMANE RUIZ H. H. 5. maila AZKOITIA
ARATZ ITURBE L. H. 1. maila AZKOITIA
JONE ESTRELLA L. H. 2. maila AZKOITIA
AMAITU ETA MARGOTU. Frankenstein marrazten hasi da Irune, baina ez dio amaitzeko denborarik eman. Bukatuko al duzu irudia?
PUNTUZ PUNTU Lotu puntuak irudia osatzeko. Gero, margotu marrazkia.
PUZZLE DIBERTIGARRIA Aurkitu hitz hauek,beheko letra-zopan.
BERDIN BERDINAK? Begiratu ondo bi marrazkiei eta inguratu borobil batez 7 ezberdintasunak.
BIKOTEKA Lotu zerikusia duten elementuak, binaka.
MATEMATIKA-KODEA Ebatzi eragiketak, beheko kodea kontuan hartuta.
AURKITU IRUDIAN Josebak irudiz apaindu nahi du bere idazlana. Horretarako, aldizkaritik irudiak mozten aritu da. Irudi bat bi aldiz aukeratu du. Zein?
LABIRINTOA Bustitako aterkiak lehortzeko, zabalik utzi dituzte atarian. Haize bolada batek hegan eraman du bat. Zein bideri jarraitu behar zaio aterkia berreskuratzeko?
UROLA IKASTOLA BHI
Laster, udako opor luzeak hartuko dituzue. Asko udalekuetara joango zarete, etxetik kanpora eta beste batzuk, Azpeitin bertan geratu eta udaleku irekietan ere ibiliko zarete. Baina zuen kabuz dibertitzeko ere denbora asko izango duzue eta baita gustoko liburuak irakurtzeko tarte bat ere. Irakurri nahi duzu, baina ez dakizu zer? Izarrek liburu gomendagarrien zerrenda osatu du zuretzat. Baietz bat baino gehiago gogoko izan!
0 - 6 urte * Behin batean… (Erein) * Letra magikoa. (Erein) * Haitzuloa. (Erein) * Koloretako elefanteak. (Erein) * Elmer eta ostadarra. (Erein) * Antzekoak gara. (Ibaizabal) * Zein koloretakoa da musu bat? (Algar) * Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa. (Kalandraka) * Samurgoa. (IKAS) * Liburu bat. (Ttarttalo) * Tontolapiko. (Denonartean) * Ikusi – Makusi, Zein ikusten duzu? (Ibaizabal)
9 - 11 urte * Garmendia eta zaldun beltza. (Elkar) * Klarisa: Ume desagertuaren kasua. (Erein) * J. Smithen altxorra. (Ibaizabal) * Etzi. (Elkar) * Bihotzak dun – dun. (Elkar) * Eskubeltz taldearen abenturak. (Elkarlanean) * Pikondoaren balada. (Elkar) * Stilton. (Destino) * Printze Txikia. (Txertoa) * Cómo arreglar un libro mojado. (S.M) * Héroes. (Lóguez) * Maarón. (Bárbara)
Gurasoak * Trilogía de la ciudad blanca. (Planeta) * Hirutter. (Erein) * Zatoz nirekin Santiago de Compostelara. (Ibaizabal) * Arrutiren banda. (Erein) * Gerrak ez du emakume aurpegirik. (Elkar) * La viajera del tiempo. (Lorena Franco)
7 - 8 urte * Auskalo! (Aho korapiloak). (Pamiela) * Gipuzkoako historia ipuinen bidez. (Elkar) * Itsasoa etxe barruan. (Elkar) * Jonasen ipuinak. (Aizkorri) * Printzesa eta ergela. (Elkar) * Neu naiz indartsuena. (Ttarttalo) * Munstro txikiak. Hagintxoren tripako mina. (Elkar) * Momolo. (Ibaizabal) * Amets anfibio. (Ibaizabal) * Eskola sorgindua. (Ibaizabal) * Kika superbruja. El hechizo fantasma. (Bruño) * Una bruja horriblemente guapa. (Edelvives) * Las aventuras del capitán calzoncillos. (S.M)
12 urtetik gora * Anne Franken egunkaria. (Erein) * Ezekiel. (Elkar) * Limoiondoaren loreak. (Elkar) * Erotik. (Aizkorri) * Jara, bikiak eta bikoteak. (Zubia) * Hitz zaurituak. (Elkar) * June eta meategiko iheslariak. (Ibaizabal) * Jessicaren itzala. (Descleé) * Efektu bereziak. (Ibaizabal) * La chica del abrigo azul. (Nube de tinta) * La vuelta al mundo en 80 días. (SM) * Piratas del mar helado. (Thule)