IKASTEN IKASTOLAREN 50. URTEURRENA
112. 2 019 k o a b e n d u a
Karmelo Etxegarai ikastola, HAUR HEZKUNTZAKO BIZIBIZI JOKOAREN IRABAZLE
Urola Ikastola BHIk AURKEZTUTAKO PROIEKTUA AUKERATUA IZAN DA ERASMUS+ PROGRAMA EUROPEARREAN
DANBORRADA
Azkoitia BHI SAN ANDRESETAN
AZPEITIKO IKASTOLA
www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net
zerbitzua eta lana euskaraz
www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net
www.azkoitiabhi.hezkuntza.net
www.urola.org
ikasten
SARRERA Ikasturte berria hasi dugu eta orain bai, Xabier Munibe ikastolak, laster dugun urtarrilaren 7an, 50 urte beteko ditu. Dagoeneko hasi dira urduritasunak eta ilusioak, eta ospakizunetarako lehenengo suzko erroberak bota ditugu, jada (irakasle eta ikasleen argazki erraldoia, guraso, seme-alaba eta irakasleen argazkia, abestia…) Baina bestelako lana ere badugu, eta ez gutxi! Gure arteko harremanak hobetzea nagusienetako bat. Guraso, irakasle, hezitzaile, ikasle, jangelako langile eta arduradun, Ikaskiroleko partaide… eta eskola komunitatea osatzen dugun guztion artean elkarbizitza positiboa eta emankorra lortzeko beharrezkoak diren pausoak jorratzen hasiak izan arren, aurten indar berriekin, guztion ongizateari bultzada eman nahi diogu. Indarrak batu eta ea lortzen dugun! Ikasturte on bat opa dizuegu guztioi!
NON ZER
Azkoitiko Xabier Munibe ikastola
BERRIAK
ERREPORTAIAK
Zuzendaritza taldeak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 2
“Botilen hilerria”n _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 24
Urolak aurkeztutako proiektua aukeratua Erasmus+ programa europearrean _ _ _ _ _ 3
PROTAGONISTAK
Jolasmatika proiektua _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 3
Urola Ikastola BHI _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 25
Xabier Munibe ikastolaren 50. urteurrena _ 4
Maixol Rezolari elkarrizketa _ _ _ _ _ _ _ 26
Eskola Agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 6 HHko Bizibizi jokoaren irabazlea _ _ _ _ _ _ 8
GURASOEN TXOKOA
“Harremonak” hezkidetza egitasmoa _ _ _ _ 8
Udaberri Guraso Elkartea _ _ _ _ _ _ _ _ _ 28
Robotika _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9 Bertsolaritza _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 10
OSPAKIZUNAK
Elos programa World Coffe _ _ _ _ _ _ _ _ 11
San Jose egoitzan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 31
Ikasleentzako hezkidetza formazioa _ _ _ 11
San Martin eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 32
Zineskola _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 12
Azaroak 25 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 32 Danborrada _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 33
TALDEAK
San Andresak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 34
Azpeitiko hezkidetza foroa _ _ _ _ _ _ _ _ 13
Euskararen eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 35
Igeriketa ikastaroa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 14 Arduradunak:
Artoa lantzen _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _14
XABIER MUNIBE,
IBILALDIAK
“Gu ere bertsolari” _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 15
KARMELO ETXEGARAI,
Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 38
Eskolaz kanpoko ekintzetako arduradunak _ 16
AZKOITIA BHI eta
Bi urtekoak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 18
UROLA BHIko Guraso, ikasle eta irakasleak
Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 59 ARTIKULUAK Eskerrik asko Astigarraga Kit Line _ _ _ _ 22
Fotokonposaketa: FK
EKOIZPENAK
Liburutegien eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 23
1
ikasten
Berriak
2019-2020 ikasturteko
ZUZENDARITZA TALDEAK
AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI ZUZENDARIA: Kamino Saiz IKASKETA BURUA: Amaia Iturrioz IDAZKARIA: Olatz Amozarrain ZUZENDARI ONDOKOA: Mikel Olaizola
AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE HLHI ZUZENDARIA: Mª Jose Zubia IKASKETA BURUA: Nerea Amilibia IDAZKARIA: Leire Otero
UROLA IKASTOLA BHI ZUZENDARIA: Miren Zubizarreta IKASKETABURUA: Aintzane Zubeldia IDAZKARIA: Tere Benitez KOORDINATZAILEA DBH4 eta BATXILERGOAn: Aitor Kapanaga KOORDINATZAILEA DBHn: Karmen Bastida
AZKOITIA BHI ZUZENDARIA: Jon Osinalde IKASKETA BURUAK: Xabier Alberdi eta Agurtzane Iturbe IDAZKARIA: Iñaki Barrena BATXILERGOKO KOORDINATZAILEA: Amaia Lopetegi
2
ikasten
Berriak
Urolak aurkeztutako proiektua aukeratua izan da ERASMUS+ programa europearrean “Food for Thought: a European Recipe Book for Migrant Inclusion” izeneko proiektua aukeratua izan da Europar Batasunak butzatzen eta kudeatzen duen Erasmus+ izeneko programaren deialdian parte hartu ondoren. Ikasturte honetan eta hurrengoan garatuko den ekimenean, Urola Ikastola BHIrekin batera beste hiru ikastetxek jardungo dute, Finlandia, Polonia eta Italiakoak hain zuzen ere. Helburua migratzaile komunitatearekin hezkuntza inklusiboa sustatzea delarik, hainbat ekintza antolatuko dira, hala nola aste interkulturala edota elkartrukeak aipatutako herrialdekok ikastetxeekin. Horrez gain, errezeta liburu bat osatuko da ikastetxeko ETORKINE familien laguntzarekin.
JOLASMATIKA PROIEKTUA DBH4rako Urola Ikastola BHI
Laugarren mailako IKTko ikasleek JolasMATIKA izeneko proiektuan esku hartuko dute. Horretarako urrian Donostian izan ziren, UEUko Informatika Fakultatean hain zuzen ere, eta bertako irakasle eta Ingeniaritza Graduko ikasleek gidatuta tailer bat jaso zuten proiektuaren inguruan. Akronimoak berak aditzera ematen duenez, ekimenaren xedea jolasa eta in-
formatika uztartzea da, horretarako propio sortutako unitate didaktikoen bidez. Ikasturte osoan zehar proiektua mamitzen joango dira JolasMATIKAtik jasotako ikasmateriala erabiliz eta, amaieran, orain ikasle direnak irakasle bihurtuko dira, Lehen Hezkuntzako Karmelo Etxegarai ikastetxera joango baitira ikasitakoa zabaltzera.
3
ikasten
Berriak
XABIER MUNIBE IKASTOLAREN 50. URTEURRENA
Ikastola gaur egun Azkoitiko ikastola sortu aurreko lehen mugimenduak 1966. urte inguruan hasi ziren. Euskal Herriko beste herrietan bezala, hemen ere ahaleginak egin ziren elizaren babesa lortzeko eta baita udaletxearena ere. Azkoitiko Udaleko Ikastola 1968. urtearen urtarrilean hasi zen martxan. Hasieratik, 43 gurasok azaldu zuten bere seme-alabak ikastolara eramateko nahia. Hau handiegia etorri zitzaion udaletxeari, eta etorkizunerako erantzukizuna guraso taldeak hartu zuen, andereñoak aukeratzeko ardura berriz, udaletxeak. Hasiera honen ondoren, Zestoa, Azpeitia eta Azkoitiko arduradunen erabakiz, Loiolako jesuitei gelak eskatu eta hauek harrera ezin hobea egin zieten. 1970eko ekainerako, Azkoitiko Ikastolak 54 ikasle zituen elizaren lokaletan eta ikasturte honetantxe eman zuen Gipuzkoako Ikastolen Federazioan izena.
1996. urtearen maiatzean, publifikatuak izan ginen prozesu luze eta liskartsua pasa ondoren. 1996-1997 ikasturtean, erreforma entzutetsuaren ezarketarekin Hezkuntza munduan aldaketa nabariak gertatu ziren. OHOko ikasketak desagertu ziren eta beste plangintza berri bati hasera eman zitzaion. Hau zela eta, Hezkuntza Sailak “Eskola Mapa” berri bat eratu zuen eta garai berri bati hasera eman genion. Aldaketa
1980/81. ikasturtean ireki ziren gaur egun ikastola den eraikin nagusiaren ateak, honek esan nahi zuen OHOko (Oinarriz ko Hezkuntza Orokorra) ikasle azkoitiarrak ez zutela Loiolara joan beharrik ikasketa hauek egitera. 1991/92ko ikasturtean, eraikin honi lotuta, eskolaurrea izango zen eraikin berria inauguratu zen.
Ikastolako ikasle eta irakasleak udaletxeko arduradunekin batera
4
ikasten
Berriak hauek guztiak, eragin nabarmenak izan zituzten. Aipatu dugun bezala, gure bailarako ikastolek publifikazio bidearen aukerari heldu zioten eta mapa berriak bailarako ikastetxeen eraldaketa handia ekarri zuen, gaur egun garena izatera iritsi arte.
itunpekoen eskubiderik ez izan arren haurtzaindegiak kudeatzeko orduan, lotura sendoa lortu nahian asko borrokatu zen eta baita gauzatu ere harreman hau. Aurreneko urraÂtsa, izena lortzea izan zen eta bai lortu ere, honela “Azkoitiko Haurreskola Xabier Munibeâ€? izenarekin bataiatuta gelditu zen haurtzaindegi berria.
Gerora, haurtzaindegi publikoa lortu zuen Azkoitiko udalak eta honen kudeaketa Hezkuntza Sailaren Partzuergoaren esku gelditu zen. Baina, Eskola Publikoak legalki pribatu eta
Eta hemendik aurrerakoa beste kapitulu bat izango da. Segi bedi indartsu urte askotan, Azkoitiko ikastolak!
Gaur eguneko irakaslegoa
5
ikasten
Berriak
ESKOLA AGENDA 21 Azkoitia BHI Aurtengo ikasturtean ere, iaz landuriko gai bera izango dugu langai bailarako ikastetxeetan, Nazio Batuek 2015ean onartu zuten 2030 Garapen Jasangarrirako Agendaren 12. helburua, hain zuzen ere: Ekoizpen eta kontsumo jasangarriko bideak, nola bermatu. Zertan dantza Ekoizpen eta kontsumo jasangarria? - Baliabideen eta energiaren erabilpen eraginkorra bultzatzean - Ingurumena kaltetuko ez duten azpiegiturak eraikitzean - Oinarrizko zerbitzuetarako sarbidea hobetzean - Zuzentasunez ordaindutako eta lan baldintza duineko lanpostu ekologikoak sortzean. Horretaz gain, aipatu, aurten EURONET 50/50 sarean sartu garela. Helburua, berriz, bat baino ez: ahal den energia gehien aurreztea. Aipatu sarea eta Agenda 21eko helburuak erabat lotuta daudenez, biak aldi berean landuko ditugu ikastetxean.
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastola, Azkoitia DBH eta Azpeitiko Urola ikastolarekin batera Euronet 50/50 Max Proiektuan parte hartuko dugu.
Hitzarmen horren arabera aurreztutako diruaren %50 udalarentzat izango litzateke eta beste %50 Ikastolarentzat. Era berean Ikastola konpremetitzen da proiektuarekin loturiko zenbait ekintza burutzera.
Zer da Euronet 50/50max proiektua? Euronet 50/50 Max, proiektu europear baten esparruan garatutako metodologi bat da, zeinak pizgarri ekonomikoen bidez eraikin publikoetan zein pribatuetan energia aurreztea sustatzen duen.
Proiektu hau Agenda 21ekin loturik joango da eta gure ekoordezkariak izango dira proiektu honetako Energi taldeko partaide. Denon artean gure Ikastolako energia aurreztea lortuko dugu.
Proiektu honetan Udalak eta Ikastolak hitzarmen bat sinatzen dute.
Urola Ikastola BHI ESKOLA AGENDA 21ean KONTSUMO JASANGARRIAREN ALDE Eskolako Agenda 21 ingurumen hezkuntzaren atal garrantzitsuenetakoa da gure ikastetxean. Iazko lanari jarraipena emanez, aurten ere ekoizpen eta kontsumo jasangarria izango du ardatz eta, horretarako, horren aldeko ekimenak antolatuko dira, hezkuntza komunitate osoak parte har dezan. Horrez gain, EURONET 50/50 proiektuan aurrera egiten segituko dugu, gure ikastetxean energiaren kontsumoan aurrezten segitzeko.
6
ikasten
Berriak
7
ikasten
Berriak
HAUR HEZKUNTZAKO BIZIBIZI JOKOAREN IRABAZLEA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Pasa den urrian gure ikastolak BiziBizi jokoan parte hartu zuen eta oso pozik gaude Haur Hezkuntza mailan irabazleak izan garelako. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak proposatutako baliabide bat da BiziBizi jokoa eta baliabide honen bidez haurrei zein gazteei gonbidatzen zitzaien Euskal Herri mailako lehiaketa bat.
Hori dela eta, irailaren 30etik 18ra arte gure ikastolako hainbat umek joko honetan parte hartu zuten eta, espero gabe, Haur Hezkuntzako irabazleak izan gara Euskal Herri mailan. Irabazitako sariarekin ikastolako materiala erosiko da.
BiziBizi jokoaren bidez ikastolarik euskaltzaleena bilatu izan da eta horretarako 17 galdera erantzun behar ziren gai ezberdinei buruz. Galdera bakoitzeko hiru erantzun posible eskaintzen ziren eta bi erronka zeuden: ahalik eta erantzun gehien zuzen ematen saiatu behar zen eta galdera horiek guztiak denbora-tarte laburrenean erantzun behar ziren. Ikastetxe bakoitzean lortutako emaitza guztiak kontuan hartuko zituzten etapa bakoitzeko batez besteko puntuazioa lortzeko.
“HARREMONAK”
Urola Ikastola BHI
HEZKIDETZA EGITASMOA
DBH2ko ikasleek “Harremonak” hezkidetza egitasmoko saioak izan dituzte aurten ere. Metodologia parte hartzailearen bitartez, eduki ezberdinak landu dira. Helburua, besteren artean, ikasleen familietako errealitate anitzei lekua egitea izan da, gakoa aniztasunaren garrantzia ikusaraztea izan delarik. Jatorri eta generoaren arabera ditugun aukerak eta baldin tzapenak ere landu dira, rol joko ezberdinen bitartez.
8
ikasten
Berriak
ROBOTIKA
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
Teknologi berriek gizakion bizitzan izango duten garrantzia kontuan harturik, oso garrantzitsua da haur eta gaztetxoak txikitatik teknologi berriekin harremanetan jartzea, beren inguruko gailuak ulertu eta ondo erabiltzen ikasteko.
Blue-Bot robotak erabiltzen hasi gara. Bee-Bot zein Blue-Bot hauek, aukera ezberdinak eskaintzen dizkigute, ikuspegi espaziala, pentsamendu logikoa‌ lantzeko; baita momentuan lantzen ari garen proiektua modu erakargarri batean ezagutu eta lantzeko ere.
Hori kontutan izanik Haur Hezkuntzan iaztik Bee-Bot izeneko erleekin ari gara lanean, eta aurten Lehen Hezkuntzan ere
9
ikasten
Berriak
BERTSOLARITZA Erniarraitz Bertsozale Elkartetik Aitor zestoarra gure ikastolara etorri zitzaigun bertsolaritzari buruzko ikastaroa ematera. Egunero ordu bateko saioa izan genuen astebetez.
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
Eskerrik asko Eneritz eta Aitor zuen ezagutzak eta umore ederra gurekin partekatzeagatik! DAGOENEKO BERTSOLARI TXIKIAK GARA!!!
Lehenengo bi egunetan, kopla bat zer den irakatsi zigun. Ondoren, jolasak egin genituen koplak sortuz eta errimekin jolastuz. Barre asko egin genituen koplak sortuz.
LH6. mailako ikasleak.
Hirugarren egunean, taldean sortu genituen koplak gelaren aurrean abestu genituen eta lotsa pixka bat ere pasa genuen. Laugarren egunean, Lazkao txikiren eta Maialen Lujanbioren bideoak ikusi genituen eta izugarriak izan ziren. Azken egunean Eneritz Artetxe ere etorri zitzaigun eta Aitorrekin batera, guk emandako hitzekin bertsoak, koplak eta hitz jolasak asmatu zituzten. Oso dibertigarria eta aldi berean harrigarria izan zen bat-batean nola asmatzen zituzten ikustea. Guk ere bertsolari sena badaukagula erakusteko, Ikastolaren 50. urteurrena gaitzat hartuta ikasgela bakoitzak bertso bat asmatu dugu. Ea gustatzen zaizkizuen! 1 Ikur bezala dauka Izarraitz mendia hasieran txiki zen gaur egun handia bertan izan ditugu zenbait komeria ohartzerako egin du mende erdia.
4 Urte guzti hauetan izan dira bromak baina baita ugari etxerako lanak eman baitizkigute hemengo lau hormak irakasle jatorrak eta lagun onak
2 Ikastola honetan gabiltza seguru irakurri ditugu hainbeste liburu guri irakastea izan du helburu egindako lan dena eskertu nahi dugu.
5 Sarri ikasten eta sarri berriketan ospakizun handia dugu hemen bertan oroitzapen guztiak gordeta karpetan hola segi dezala beste hainbat urtetan.
3 Lehen lau urteetan aritu ikasten LH pasa dugu irakasle entzuten gure azken urtea izango da aurten berrogeita hamar urte mila oroitzapen.
DOINUA: Orioko balea.
10
ikasten
Berriak
Azkoitia BHIko batxilergoko ikasleak,
ELOS programa europarraren WORLD COFFE saioan Bigarren Hezkuntzako 20 ikasle inguruk hartu genuen parte, urriaren 10eko goizean Gasteizko Mendebaldea Institutuan –Hezkuntza Sailak antolatuta– burutu zen ELOS World Coffe ekimenean. Guztira, Elos sareko kide diren bost euskal institutuetako ikasleok: Aguraingo Aniturri BHI, Donostiako Antigua-Luberri BHI, Bilboko Botikazar BHI, Gasteizko Ekialdea BHI eta Azkoitiko Azkoitia BHIko neska-mutilok, hain zuzen ere. Ordubetez, eta bosna laguneko lau mahaitan banatuta, Europa izan genuen gazteok ingelesez solasaldietako ardatz nagusia. World Coffe saioetan erabili ohi den dinamika jarraitu genuen: mahai bakoitzean ordu laurdeneko denbora, eta Europako Batasunarekin zerikusi zuzena zuten galdera sorta izan genuen gazteok solaserako, hurrengo mahaira pasatu aurretik.
IKASLEENTZAKO HEZKIDETZA FORMAZIOA
Azkoitia BHI Azkoitia BHIko DBH eta Batxilergoko ikasleok Azkoitiko Udalak kontratatutako Daiteke enpresaren eskutik Hezkidetza inguruko aurtengo lehen formazio saioak jaso ditugu. Saio horiek mistoak izan dira eta genero rolak, estereotipoak, harremanak, komunikazioa, indarkeria, sexu identitatea… izan ditugu langai, besteak beste. Bigarren ebaluazioan saiook jarraipena izango dute.
11
ikasten
Berriak
ZINESKOLA
Azkoitia BHI
2019/2020 EGUTEGIA FILMA “GREEN BOOK” "303” "EIGHTH GRADE”
EGUNA Azaroak 5, asteartea Otsailak 14, ostirala Martxoak 24, asteartea
ORDUA 11:00 11:00 11:00
Saioak Baztartxo Antxokian izango dira.
GREEN BOOK
303
EIGHTH GRADE
Peter Farrelly, AEB, 2018. Komedia dramatikoa, 130 min.
Hans Weingartner, Alemania, 2018. Komedia dramatikoa, 120 min.
Bo Burnham, AEB, 2018 Komedia dramatikoa, 93 min.
Tony Lipen istorioa kontatzen du: Bronxeko italiaramerikar zakarrak, Don Shirley pianista beltz iaio eta trebearen gidari lanak egingo ditu, AEBko hegoaldean egingo duen kontzertu sorta batean. Bidaian zehar, ‘liburu berdea’ izan beharko dute kontuan, afroamerikarrak onartzen dituzten lokalen zerrenda jasotzen duen lana. Arrazakeria eta aurreiritziei aurre egin beharko dieten bi pertsona dira, baina patuak batu egingo dituena, bizirauteko eta aurrera egiteko dituzten ezberdintasunak alde batera uztera behartuko dielarik.
Jule eta Jan, patuaren ondorioz elkar bidaiatu beharko duten bi gazte dira. Bidaia Berlinen hasiko da eta Mercedes 303 karabana batean egingo dute. Julen helmuga Portugal da, bertan bere mutil laguna bizi baita, Jan ordea, Espainiara doa, bere aita biologikoa ezagutzera. Hasiera batean oso ezberdinak diruditen arren, aurrera joan ahala, uste zuten baina gauza komun gehiago dituztela ikusiko dute. Bidaiak, ustekabeko bikote honi benetan zein diren antzemateko eta, agian, adiskidetasun bat baino gehiago hasteko balioko dio.
Kayla, institutua hasi baino lehen eta zoritxarreko urte baten ondoren, nerabezaroaren hasierako ziurgabetasunekin eta lurrikarekin borrokatu behar duen nerabea da.
GAI NAGUSIA: Tolerantzia eta elkar-sostengua.
GAI NAGUSIA: Pentsamendu kritikoa eta erreflexiboa.
12
GAI NAGUSIA: Heldutasunerako ibilbidea.
ikasten
Taldeak
Urola Ikastola BHI
AZPEITIKO HEZKIDETZA FOROA Aurten ere Azpeitiko Hezkidetza Foroan parte hartuko dugunez, urriaren 22an lehen saioa izan genuen Emakumeen Txokoan. Bertan egon ginen herriko ikastetxeetako ordezkariak (guretik irakasle bat eta bi ikasle joan ziren), Gazteria Saileko zerbitzuetako arduradunak, Gazteria eta Parekidetasun teknikaria, Emakume Txokoko dinamizatzailea, Hezkun tza zinegotzia, Herri Hezitzailea egitasmoaren ordezkariak eta Harremonak egitasmoko arduradunak. Ikasturte honetan jorratuko ditugun gaiak, besteak bete, honako hauek izango dira: espazioen berrantolaketa ikastetxean, gorputz hezkuntza eredua, mutilen inplikazioa, sexualitate anitza eta osasuntsua pornoari aurre egiteko, Herri Hezitzaile egitasmoa‌ Badugu, beraz, zer egin eta zeri heldu!
13
ikasten
IGERIKETA IKASTAROA
Taldeak Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI XABIER MUNIBE LH1mailako ikasleak oso gustura joan gara lehen hiruhileko honetan igerilekura. Miren, Aitor eta Xabi begiraleekin oso ondo pasatu eta asko ikasi dugu. Igor soroslea ere adi-adi guri begira egon da.
ARTOA LANTZEN Azkoitia BHI
Artoa Euskal Herriko baserrien oinarria izan da. Horrela bada, ZIG gelako ikasleok Kimu Bat-eko teknikaria den Ai足tziber Otegiren eskutik artoaren inguruko ikastaroa jaso genuen azaroaren amaieran, eta besteak beste, artoa ale足tzen, ehotzen, artaburuaren hostoekin eskulanak egiten, eta San Andres egunaren bezperatan egonik, bere biziko garrantzia duen talogin足tzan aritu ginen. Gaineratu, gurea izan zela, Udaletxeko Ingurumen Sailetik bultzatuta, Ai足tziberrek eskainiko dituen hiru tailerretatik lehena.
14
ikasten
Taldeak
“GU ERE BERTSOLARI” Aurtengo ikasturteko 1.ebaluazioan, Mikel Artola Bertsozale Elkarteko irakaslearen gidaritzapean, Azkoitia BHIn, 12 orduko jardunean, Bertsolaritzaren zirrikituetan murgilduz aritu dira 1. mailako bost geletako ikasleak, A, B, C, D eta BC geletakoak, hain zuzen ere.
Azkoitia BHI
Gelaren aurrean, kopla zein zortzikotan, bikain aritu ziren gure 1. mailako ikasleak. Gogorarazi azkenik, ikastaroaren jarraipena urte berriarekin Hauspoa programaren barruan eskaingai izango dela urtarriletik aurrera.
Artola irakaslea, ikasleen aurre ezagupenetatik, liburu gabeko saio praktikoetatik abiatu zen, etengabe ikasleen partaidetza bultzatuz, oinarrizko ezagupenak txertatuz eta memoria landuz. Kopla eta zortziko txikien jira-biran mamitu zen jorraketa, beti ere doinuaren menpean, teoria apenas azpimarratuz, lau doinu menperatzeraino. Bertso munduan murgiltzeko, ikuspegi eta esperientzia berria, benetan! Eskura berriz, bere kabuz lantzen jarraitu nahi duten ikasleentzat zein maxixatu nahi duen edonorentzat erreferentziazko bi atari aukera-gai: https://bertsoikasgela.eus/ baliabideak/ eta https://www.bertsozale.eus/eu. Ikasleak, une oro, errima jolasak egin dituzte; Lazkao Txiki eta Fernando Amezketarraren marrazki bizidunak ikusi dituzte; hitz-bitan, bertso mundua dastatu dute. Maiatza aldera, berriz, argitaratuko den “Bertso metan” sortutako asmagin-koplak zein ateratako argazkiak ikusteko aukera izanen duzue. Zaudete adi!
Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 15
ikasten
Taldeak
Eskolaz kanpoko ekintzetako
ARDURADUNAK
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
Euskal Dantza HH – LH MIREIA ARRIZABALAGA eta LEIRE ARRIZABALAGA
Antzerkia HH - LH Goian: JOSEBA ELORZA, IDOIA AGINAGALDE, ARANTZA AREIZAGA eta XABIER BARQUERO Behean: MALEN BASTARRIKA eta ENARA AROZENA
Dantza Modernoa LH ARIANE ALDALUR
Ikaskirol LH 3. mailatik aurrera SARA ARIÑO
Panderoa LH GARAZI LARRAÑAGA
Saio hauetaz aparte, LHn, xake eta mekanografia saioak ere jasotzen dituzte hainbat eta hainbat ikaslek.
16
ikasten
Taldeak Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI
JOLASHEZI egitasmoa L.H. 1-2 MIKEL SEGUROLA, LUKEN GALARRAGA, JULI OLANO (ZUEKIN)
Sormen tailerra H.H. 4-5 eta L.H. NAIARA IZAGIRRE
Dantza Modernoa eta Musikala L.H. IURRE GURRUTXAGA eta UXOA IBARRETA
Euskal Dantzak H.H. MAIDER ARRIETA eta JOKIÑE JIMENEZ
Antzerki eta mozorro tailerra H.H. 4-5 eta L.H. 1-2 ESTI CURIEL
Mekanografia (Idazketa digitala) L.H.4-5-6 ERIK AZNAL eta EDER AMUBIETA (BARNE S.L.)
17
ikasten
Taldeak
BI URTEKOAK Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI
HH 02A
Aitzol, Jare, Ibrahim, Yusef, Julen, Jakes, Oroitz, Sara, Mustafa, Badr, Giorgi, Iker, Zühara, Adrian, Ilyas, Marwa, Julen, Aiur, Eki eta Laia
HH 02B
Vanesa, Santi, Koly, Ekain, Paule, Fidae, Oihan, Maialen, Laia, Auritz, Haizea, Mahmud, Noa, Seraj, Amaia, Ekain, Aner, Nahia, Elene, Sidi eta Saray
18
ikasten
Taldeak
HH 02C
Libe, Intza, Camelia, Youssef, Joanes, Salim, Lier, Karmele, Ander, Leandra, Kaiet, Nora, Izeia, Oinatz, Malen, Lukas, Laia, Alex, Khadija eta Andrei
HH 02D
Iosu, Jakes, Omar, Abdelqader, Hiba, Otman, Iraia, Xabier, Ik, Malen, Nikol, Maren, Enetz, Jone, Nura, Amaya, Riyad, Amets, Arantxa, Oihan
19
ikasten
Taldeak
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
HH 02A
Goian ezkerretik-eskubira: AICHA, DANEL, AMINE, JUNE, MADDI, HANAE, MALEN, ANE, ANUK eta SHANNEN. Behean ezkerretik-eskubira: JAD, OIHAN, GABRIEL, DENIS, INTZA (aurreratua), IRAITZ, FATIMA, HIBA, IAN eta MAULE. Andereñoa: GARBIÑE
HH 02B Goian ezkerretik-eskubira: ZAHRA, AMETS, ALAN, ARATZ, NAHIA, JURGI, LAIA eta SARE. Bigarren lerroan: YOUSSEF, AMNATA, CHLOE eta ANE. Hirugarren lerroan: MALEN, EKAI, ALBA, SOFIA, HAMOUD, ARAITZ, LIBE eta ABDELILAH. Aurrean: THEA. Andereñoa: MARIJO.
20
ikasten
Taldeak
HH 02C Goian ezkerretik-eskubira: JULEN ARKAUZ, ILIAS, JAKES, RAMATA, LUCAS, MARC, ALEN, OLAIA, NORA SORALUCE eta MAIA. Behean ezkerretik-eskubira: NAHIA, NAGITZ, JULEN ALBISU, LAIENE, JUNE, NORA BERECIARTUA, RAYAN, JOKIN, OIER eta MARIA. Andereñoa: LEIRE
HH 02D Goian ezkerretik-eskubira: IKER G., EIRE, AIMAR, KHADIJA, LAL LA, IKER L., NAIRA, LAIA eta NAHIA. Behean ezkerretik-eskubira: IZEI, IZAR, YUSEF, XARE, BIDATZ, XUBAN, SAUL, DJIBI, ELAIA, KLOE eta EDDA. Andereñoa: BELEN.
21
ikasten
Artikuluak Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI
ESKERRIK ASKO ASTIGARRAGA KIT LINE!! ZUEK EMANDAKO MATERIALARI ESKER, GURE IKASTOLAKO TXOKOAK HORNITZEN ARI GARA.
22
ikasten
Artikuluak
Urriak 24, LIBURUTEGIEN (ETXE MAGIKOEN) EGUNA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI 1997. urtetik aurrera ospatzen da, Balkaneko gerratearen ondoren, Sarajeboko liburutegia suntsituta geratu zenaren oroimenez. Urtero, idazle eta marrazkilari bati, kartela eta pregoia egiteko eskatzen da:
beko neska bihurtuta. Ipuinik gabeko neska zen, paperik gabekoa, ez zuten inon ere nahi. Intxaur oskol batean nabigatu zuen Letren Itsasoan zehar, eta galdu egin zen. Korrontearen aurka igeri egiten zuen, esaldien olatu bortitzek itotzen zuten, eta amore eman zuenean, bat-batean, Pippi Långstrump kapitainak salbatu zuen. Neskatila askea, eskuzabala, inoiz ere aspertzen ez zena eta helduen arrazonamendua zalantzan jartzen ausartzen zena. Matildarekin batera, letren itsasoan nabigatzen ari zen, ipuin hobe baten bila itsasoa gurutzatzen saiatzen ziren pertsonaia guztiak erreskatatzeko. Justiziaren eta ahulenak babesteko betebeharraren zentzua oso barneratuta zuten heroiak. Azkenik, estuasun ugari igaro ostean, portu seguru batera iritsi ziren, Liburutegiaren Portura; Borgesek aipatu zien paradisura, hain zuzen. Urperatutako altxorrez betetako lekua, Virginia Woolfek kontatu bezala; unibertsoko txokorik urrunenetara eramango zuen espazio-ontzia; urruneko iraganera eta urrutiko etorkizunera eramango zuen denbora makina; bizitza hobe, alai eta baliagarriago baterako irteera, Isaac Asimovek azaldu zion moduan. Leku horretan ez zuen prin tzesa izan beharrik ipuin guztietako protagonista izateko. Luzaroan daude liburutegiak, guztion babeslekuak, baita ipuinik gabeenak ere, libururik gabeenak, paperik gabeenak, printzesa izan nahi ez duten neskatilenak eta heroi izan nahi ez duten mutikoenak. Luzaroan liburuzainak, paradisuko zaindariak, denbora makinenak eta altxor handienak, liburuak kasu. Karmelo Etxegarai ikastolan, liburutegien eguna ospatu genuen, gurea den Izar liburutegiak antolatutako ekintzen bidez, hala nola:
Testua: Gemma Pascual Ilustratzailea: Miguel Calatayud
• Lehen Hezkuntzako 1go zikloan, Udal Liburutegira bisita joan ziren.
IPUINIK GABEKO NESKA Ez zuen printzesa izan nahi, ez zuen nahi printze urdin batek aska zezan. Ez zuen nahi printze baten musuak bizitza itzultzea, ez haurren esplotaziotik salbatzea ere; ez zuen nahi zazpi ipotxen etxean ezkutatu eta beren neskamea izatea printze batek erreskatatu arte. Ez zen bere ahotsari uko egiteko gai mutil baten maitasunagatik, eta ez zuen espero San Jorgek dragoiarengandik salbatzerik. Lotara edo isiltasunera kondenatutako printzesa nobleak, amaorde, aita edo maitagarri baten aginduz. Hala, bere zapata gorriak jantzi eta bere ipuinetik alde egin zuen, korrika eta korrika aritu zen babesleku bila, ipuinik ga-
• Lehen Hezkuntzako 2. zikloan, ipuin desberdinak entzun zituzten. • Lehen hezkuntzako 3. zikloan, munduko liburutegien azterketa internet bidez egin ondoren, Izar liburutegian hobekuntzak proposatu zituzten. • Arratsaldeko 17:00etan, nahi zuen orok, klase orduak amaitutakoan, izar liburutegia apaintzen lagundu zuen. Liburutegien eguna orduan ez bazenuten ospatu ere, beti dago bisita bat egiteko denbora, neguak irakurtzen laguntzen bai du.
23
ikasten
Erreportaiak
“BOTILEN HILERRIA”n Urola Ikastola BHI
“Hemen natza ortzirik…” esan zezaketen, harako Joan Amenduzeko haren antzera, honako bost azpeitiar hauek ere: Jose Maria Aguirre, Jacinto Cendoya, Jose Maria Costa, Manuel Olaizola eta Jose Maria Zubiaurrek; bostak “botilen hilerria”n ehortziak, San Cristobal gotorleku eta presondegi izugarriaren azpian, Iruñea oinetan duen Ezkaba mendiaren magalean. Izan ere, tontor horretara igo ginen urriaren 10ean Azpeitiko eta Iruñeko hainbat ikasle eta irakasle, gotorleku horren bisita baitzen Urola Ikastolak hango Iturrama BHIrekiko elkartrukearen ekintzetako bat. Igoera espero baino pikoago eta malkartsuaren amaieran, Koldo Pla historiagilea genuen zain, Txinparta Elkarteko kide gisa, 1934-1945 urte bitartean han gertatuen berri emateko. Ezin izan genuen gotorlekua barrenetik ikusi, baina bai kanpotik, osoro inguratu baikenuen. Baina lehenago hilerrira eraman gintuen, eta han jakinarazi zigun gure oinen azpian ehun eta hogeita hamaika preso zeutzala ehortziak, bakoitzak botilatxo bat zuelarik hanketako hezurren artean, barrenean papertxo batean oinarrizko datu biografikoak idatzita. Galdetu genion ea azpeitiarrik bazen tartean, eta baietz erantzun zigun, nahiz penatan ezin zigulako zehaztasun gehiagorik eman, buruz ari baitzen. Handik egun gutxitara, ordea, mezua jaso genuen eskolan, Koldo Pla berarena, botilatxoetan aurkitutako azpeitiar dohakabe haien berri emanez, eta eskatuz lortzen bagenuen haien senideekin harremanetan jartzea, berari ere jakinaraztea. Hona hemen, bada, zerrenda, Koldo Plak guri helarazita bezala:
JOSÉ MARÍA COSTA ZULOAGA, preso 1435. 44 años. Casado, obrero. Tribunal de San Sebastián. 12 años de Reclusión Temporal. Fecha sentencia: 04/05/1937. Ingresa en San Cristóbal el 09/07/1937. Baja el 15/11/1939 por Libertad Condicional. Sobrino del pintor Ignacio Zuloaga según el preso Manolo Urkiaga.
MANUEL OLAIZOLA ALEGRÍA, preso 2847 26 años. Soltero, empleado. Tribunal de Bilbao. Auxilio a la Rebelión. 12 años de Reclusión Menor. Fecha sentencia: 07/12/1938. Ingresa en San Cristóbal el 05/03/1939. Fecha de baja: 14/08/1940 por Prisión Atenuada.
JOSÉ MARÍA AGUIRRE ARREGUI, preso 1434 28 años. Soltero, cantero. Tribunal de San Sebastián. Auxilio rebelión militar. 12 años de Reclusión Temporal. Fecha sentencia:04/05/1937. Ingresa en San Cristóbal: 09/07/1937. Baja el 07/09/037 por Muerte. Enterrado en el cementerio de Berriozar. Tenemos su Acta de Defunción.
JACINTO CENDOYA UZKUDUN, preso 949 20 años. Soltero, alpargatero. Tribunal de San Sebastián. Rebelión militar. 12 años de Reclusión Temporal. Sentencia de 15/02/1937. Ingresa en San Cristóbal el 15/04/1937. Fecha de baja: 02/09/1940 por Prisión Atenuada. Sobrino del boxeador Paulino Uzcudun
JOSÉ MARÍA ZUBIAURRE JÁUREGUI, preso 1438 41 años. Casado, cantero. Tribunal de San Sebastián. Auxilio a la Rebelión. 12 años de Reclusión Temporal. Sentencia de 04/05/1937. Ingresa en San Cristóbal el 09/07/1937. Fecha de baja: 15/09/1938 por Traslado a San Simón (Ría de Vigo). Tenemos Ficha Penitenciaria. Ba ote da gure artean horien memoriarik? Hala balitz, badago Iruñean arduraz eta kontzientziaz jasoko lukeenik.
24
ikasten
Protagonistak
UROLA IKASTOLA BHI ALAITZ AGIRRE ARROA GOIKOA
AMANE REGIL ZESTOARRA
NAHIA ULAZIA ZESTOARRA
ZER MODUZ IKASTETXE BERRIAN?
ZER MODUZ IKASTETXE BERRIAN?
ZER MODUZ IKASTETXE BERRIAN?
Oso gustura, lagun pila bat egin ditut, baina arraroa egiten zait horrenbeste denbora pasatzea gela berdinean eta aulki berean eserita egotea, baina oso gustura.
Ondo. orokorrean gustura nabil: lagun berriak, gelako giroa… Baina badaude beste gauza batzuk ez zaizkidanak asko gustatzen: azterketak, etxeko lanak…
Alde batetik gustura nago, lagun berri asko egin ditut… Baina bestaldetik azterketa asko daude eta LHn baino gehiago ikasi behar da. Ordutegia ere ezberdina da.
25
ikasten
Protagonistak
MAIXOL REZOLARI ELKARRIZKETA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Kaixo lagunok: Estebe Argarate, Eider Oruesagasti, Ane Gonzalez-Etxabarri eta Mariam Mosbah gara, LH5-6 mailakoak. Urte askotan gure ikastolan kirol koordinatzaile lanetan ibili den Maixolekin elkartu gara bere lanaren nondik-norakoei buruz hitz egiteko. Hona hemen elkarrizketa, ea gustuko duzuen. 1. Zenbat urte egin dituzu Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolan eskola-kiroleko koordinatzaile bezala? Nola hasi zinen lan honetan? 12 urtez aritu naiz kirol koordinatzaile lanetan, baina aurretik beste lau urtez eskola kiroleko hezitzaile bezala ere jardun nuen lanean, beraz; 16 urtetan egon naiz hemen. Askotan ohi den moduan, kasualitatez hasi nintzen bertan lana egiten. Garai hartan Azpeitiko udalerako lana egiten nuen hainbat familietan hezitzaile moduan. Famili hauetako bateko semea gure ikastolako ikaslea zen eta LH3. mailan zegoenez eskola-kirolean izena emateko aukera etorri zitzaion. Berari izen-emate honetan laguntzeko orduko kirol koordinatzailea zen Aitor Sorazurengana jo genuen. Harekin hitz egiterakoan, une hartan eskola-kiroleko entrenatzaileak behar zituztela esan eta berehala eskaini nuen nire burua horretarako. Egia esan, lehendik Iraurgi Saskibaloi taldean entrenatzaile moduan ibilita nengoen eta erraz hartu nuen erabakia. Lau urtez aritu nintzen ikasleak entrenatzen eta ondoren ikastolako Zutarri Guraso Elkartekoek ikastolako eskola kirol-koordinatzaile izatea proposatu zidaten. 2. Gustatzen al zitzaizun zure lana? Bai. Kirola eta haurrak gustatzen zaizkidalako. Baina kontuan hartu eskola-kirola ez dela baloi batekin jolastea bakarrik, heziketa prozesuan barne dagoela. 3. Kirolari izan zarelako hasi zinen lan horretan? Ez, lehen aipatu dudan bezala kasualitatez hasi nintzen lan horretan. Dena den, kirola ez banuen gustuko izango ez nintzen entrenatzaile arituko ez eta gero koordinatzaile jarraituko. Lotuta dago, jakina. 4. Zer zen lanean gehien eta gutxien gustatzen zitzaizuna? Ba al dakizue hainbeste urtetan zenbat aldaketa eta egokitzapen bizi izan ditudan eskola kirolean? Nire lanean gehien gustatu zaidana, zuek izan zarete, haurrak, pertsona eta kirolari bezala nola hazten zareten ikustea da, zuen ibilbidea ikustea. Gutxiena, berriz, eta gaur egun gehien nekatzen duena jarrera arazoak dira: errespetu eza, jarrera desegokiak ea. Gure ikastolan talde handietan entrenatzen duzue eta ez da erraza izaten hori beti ondo eramatea. Gainera, hainbat kasutan,
eskola ordutako zuen arteko liskar eta arazoak entrenamenduetara ekartzen dituzue eta hor gure lana hori modu egokian bideratzea izaten da. Horregatik, eskola kirola gure hezkuntzan txertatuta dago. Kirolak ere hezi egiten du. 5. Zer moduz pasa dituzu lanean egon zaren urte hauek? Denetik egon da. Garai onak eta beste batzuk gogorrak izan ditudala esango nuke. Eskola- kirola egiteko modua asko aldatu da azken urteotan, nahiz eta helburua mantendu. Nire hasieratan, saskibaloi eta futbol partidak bakarrik jokatzen ziren larunbatetan eta txapelketa egoten zen. Bestalde, taldeak osatzerakoan gelaka egiten ziren eta honek gelen arteko pikeak eta liskarrak ekartzen zituen. Sarritan irakasleak bideratzen zituzten egoera hauek. Gainera, psikomotrizitate maila ezberdineko haurrak daudenez, sarritan, txapelketak medio, haurren artean esamesa, (“gu onak, zuek txarrakâ€?) eta tentsioak sortzen ziren. Txapelketak oso sutsu bizitzen ziren, bai haurren eta baita gurasoen artean ere., eta ondorioz, jarrera desegokiak sortzen ziren. Hau ezin da onartu; eskola-kirolaren helburua haurrek kirolak ezagutu eta kirolean aritzeko aukera ematea da. Eskola-kiroleko lau urte horietan haur bakoitzak bere erritmoa eta psikomotrizitatea garatzen ditu, bere erritmo propioan‌ 6. Zergatik utzi duzu lanpostu hau? Ez zen bat-bateko erabakia izan, erabaki zaila izan zen. Hiru urte edo pasa nituen pentsatzen, nekatuta nengoen. Gelditu egin behar nuela sentitzen nuen. Aldaketa baten beharra sentitzen nuen. Azken urteotan, bi lanetan batera aritu izan naiz: alde batetik heziketa bereziko hezitzaile moduan (Iraurgi Ikastetxean, Urola ikastolan..), bestetik kirol-koordinatzaile Karmelo Etxegarai ikastolan. Aurrera begira, hezitzaile lana
26
ikasten
Protagonistak egiteko sarritan Gipuzkoatik kanpo irten beharra izango nuen eta ondorioz bi lanak aurrera eramateko oso zaila zen. Bestalde, koordinatzaile laneko hainbat gauzek ez ninduten lehen bezala asebetetzen. Eskola kirola hezkuntza da eta, nire lanean paper garrantzitsua nuela banekien. Ongi egin nahi nuen nire lana. Esfortzu handia da eta ez da erraza egunerokoan talde horren handiak eramatea. Hainbat urtetan, kirola egin dut eta goi mailan ere aritu nintzen. Niri erakutsi zizkidaten hainbat gauza modu berean ez erakustea nahi izan dut. Etapak saltatzea ez da ona eta eredu hori aldatu beharra dago. Halere, gauza onak ere ikasi nituen. Sarritan, gurasoek etapak saltatu nahi izaten dituzte. Nire garaiko eskola kirolean, neskek derrigorrez saskibaloia egiten genuen. Mutilek, aldiz, saskibaloia eta futbola egiten zituzten. Ni oso altua izan arren, ez nintzen apuntatu saskibaloian,. lotsatia nintzen eta nik ez nuen nahi. Horregatik dakit zer den gauza bat derrigortuta egitea. Gerora, Euskadi eta Espainiako saskibaloi selekzioetan jokatzeko aukera izan nuen. Entrenatzaile oso onak eduki nituen eta asko entrenatu nuen. Lan asko egin nuen, astean lau egunez entrenatzeraino: nire adinekoekin, mutilekin, nahiz ni baino zaharragoekin. Selekzioko garaietan erotu beharrean ibiltzen nintzen. Kirolak goi mailan egoteko aukera eman zidan arren, bidean beste gauza asko utzi behar izan nituen (adibidez, lagunekin ezin izaten nuen egon). Donostiako talde on batetik ere deitu zidaten saskibaloi jokalari aritzeko baina, azkenean ez zidala konpentsatzen pentsatu nuen. Nesken kirola ez zegoen ondo baloratuta eta balantza batean jarri ostean, nahiago izan nuen Donostiara ez joatea. Bide horretan ibili garenok lan asko egin dugu gaur egungo neskentzat!!! Esfortzua eta lana ezinbestekoak dira. Talde lanetan parte hartze aktiboa derrigorrezkoa da.
dan kirolaria nintzenean. Egokia nintzen eta dena polita zen nik lan asko egin ondoren. Talde handi hauetan, ordea, psikomotrizitate maila oso desberdinak ikusi ditut. Hau oso lotuta dago buruarekin, inteligentziarekin, talde kiroletan behar ditugun arauekin‌ Kopuru handiekin guzti hori kudeatzea oso zaila da. Batzuetan, eskola kirola beste zerbait desberdina bezala bizi dute haurrek eta azken batean eskolan egiten denaren jarraipena da. 8. Bukatzeko, baduzu anekdotarik kontatzeko? Behin batean, Urola ikastolan Iraurgi Saskibaloi taldearekin partekatzen genuen biltegia txukundu ondoren, bertan zeuden baloi zaharrak zaborrean utzi genituen. Handik ordu erdira guraso bat agertu zitzaigun aztoratuta, ikasle batzuk baloi hauek hartu eta herrian zehar botatzen ari zirela esanaz. Udaltzaingoaren deia eta errieta ere jaso genuen‌ Haur hauek ez zioten jolasari neurria hartu eta auto istripuren bat sortzeko aukera egon zitekeen. Partiduen orduarekin ere arazoren bat izan dugu. Haurrekin deialdi bat egin eta astean zehar aldaketaren bat egon ostean, famili batzuk ez jakin eta gero haurrak ez azaldu. Hasieran koordinatzaile orori gertatu zaizkigu honelakoak. Lan honetan haur asko ezagutu ditut,. haur zirenak gero guraso bihurtu dira eta hori ikustea oso polita da. ESKERRIK ASKO MAIXOL!!! ZORTE ON ZURE ETAPA BERRIAN!
Eskola-kirola egiteak baloreak irakasten dizkizue. Karmelo Etxegarai ikastolan eta Iraurgi Saskibaloi taldea ibili ostean, Azpeitiko herri erdia entrenatu dudala uste dut. Nik entrenatu ditudan haur batzuk gerora nirekin entrenatzaile lanetan aritu dira, hori oso polita da.. Azkenean, jendea hazten eta hezten ikusten duzu. Urte hauetan zuei ere jarraipena egiten dizuet‌ 7. Zer ikasi duzu gehien lan honetan? Haurraren lekuan jartzen, sarritan ahaztu egiten baitzaigu haurrak ginenean bizitakoa. Haur kopuru handiekin lana egiten ere ikasi dut. Niri alderdi politean egotea egokitu zitzai-
1915ean ERAIKIA 27
ikasten
Gurasoen txokoa
UDABERRI Guraso Elkartea Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI 2018-2019 IKASTURTEAN UDABERRI GURASO ELKARTEKO ANTOLATU ETA PARTE HARTUTAKO EKINTZAK Udaberri Guraso Elkarteak, 2018-2019 ikasturtean, hainbat ekintzetan parte hartu du. Batzuetan antolakuntza lanetan, bestetan babes ekonomikoa emanaz, eta askotan hainbat erakunde eta eragileekin elkarlanean. Hemen aipatutako ekintzen esanguratsuenen zerrenda: • Xabier Munibe Ikastolako egunaren antolamendua • 37. Ikaskirol Krosa • Mendi irteerak Xabier Munibe Ikastola, Floreaga Salestar Ikastetxea eta Bizilore Eskola Aktiboa artean antolatuak. • Xabier Munibek 50 urte leloarekin diseinatutako jertse berriak • Xabier Munibe Ikastolak 50. urteurreneko logo lehiaketa • Xabier Munibe Ikastolako XXVIII. Antzerki Topaketak • Ikastolako ikasleak Korrikaren koreografia lehiaketa • Xabier Munibe Ikastolara Olentzero eta Mari Dominginen bisita • Euskararen Egunako festa • Euskaraldiari Udaberri Guraso Elkartearen atxikimendua.
BIZKAR-ZORRO BERRIAK IKASLEENTZAT Xabier Munibe Ikastolak 50 urte bete ditu. Urtemuga ospatzeko, Udaberri Guraso Elkarteak, Xabier Munibe Ikastolako HH eta LH-ko ikasleei motxila bana oparitu die. Opari banaketa Ikasturte hasieran egin zen. Bi motako bizkar-zorroak banatu dira. Denak urdinak, Xabier Munibe ikastolako eta 50. urteurreneko logoez serigrafiatuak.
28
Gurasoen txokoa 2019-2020 KURTSORAKO GURASO ELKARTEKO BATZARKIDEAK Guraso Elkarteko Batzordea HH eta LHko 8 gurasoez osatuta dago. Urtero 4 kide aldatzen dira, eta 20192020 kurtsoan ere horrela egin da. Sartutako 4 partaide berriak hauek dira:
• Oihana Izagirre • Miren Zubizarreta • Itziar Sustaeta • Asier Aranbarri Aldiz, 2018-2019 ikasturtetik jarraitzen dutenak: • Amaia Ibarmia • Ioritz Gonzalez • Miren Guembe • Jakes Uranga Esan, Xabier Munibe Ikastolako edozein gurasok iradokizun, zalantza, edo ekarpenik balu, Guraso Elkarteko Batzordera zuzendu ahal izango duela. Batzordeko kideek eskaerak, ahal den heinean, bideratu edo azaldu ahal izango dizkiote.
29
ikasten
ikasten
Gurasoen txokoa
XABIER MUNIBE IKASTOLAREN 50. URTEURRENEKO SOINU BANDA Xabier Munibe ikastolak 50 urte bete ditu aurten, eta urteurreneko ospakizunei doinua jartzeko, abestia sortu da. Silence Azkoitiko taldeak sortu du Ikastola 50 urte abestia. Haren aurkezpena, ikastolako atzoko eta gaurko zenbait gurasok, irakaslek, ikaslek eta abestiaren artista sortzaileek, egin zuten. Jon Custodiok, Silenceko kide eta ikastolako ikasle ohiak, adierazitakoaren arabera, abestiak guraso elkarteak emandako hainbat datuz zein bizipen propioekin osatu da. Hona hemen abestiaren letra: 50 urte pasa dira. Orduan izan zen ametsa egi bihurtua! Sortu baikenuen ikastola magikoa, Xabier Munibe izenez ezaguna! Herritik herriarentzat egina! Etorkizunez betea eta euskara oinarri, Ematen diogu laguntza elkarri, aniztasuna aberasgarri! Entzuten da guraso, ikasle, irakasleen algara, Indartsuak izan baginen, Orain ere izango gara! ESTR. Gure ikastola zure ere bada zatoz festara goaz dantzara asko dugu ospatzeko gaurkoan. 50 urte pasata goaz aurrera denok batera hauxe da Munibe ikastola! Hezkuntza duina, ondorengoek behar dutena, ikasiko dute behar duten guztia iristeko edonora. Azkoititik mundura, euskaraz ikasiz zainduz gure kultura. Elkartasuna, laguntasuna eta aniztasuna! ESTR. Gure ikastola zure ere bada zatoz festara goaz dantzara asko dugu ospatzeko gaurkoan. 50 urte pasata goaz aurrera denok batera hauxe da Munibe ikastola!
Silencek udan zehar sortu zuen abestia, eta taldeak hasieratik argi izan zuen kantuak “dantzagarria, alaia eta ulerterraza� behar zuela. Ikastola 50 urte abestia Youtube, Bandcamp zein Spotify plataformetan entzun daiteke. Hemen abestiaren Youtube URL-A: https://youtu.be/j3gRMUUM_jc
30
Ospakizunak
ikasten
Xabier Munibe ikastola eta Azkoitia BHIko ikasleok
“SAN JOSE“ EGOITZAN azaroaren 14an
Aipatu eguneko arratsaldean, adin desberdinetako ikasleok, motxilak ilusioz beterik, SAN JOSE EGOITZAra hurbildu ginen bertako egoiliarrekin ondo pasatzera. ADINDUEN ASTEAN sartuta zeuden eta ez-ohiko bisita batzuk izan zituzten aste horretan; zerbait berezia. Emanaldia jarduera hauekin osatu genuen. 1. XABIER MUNIBE ikastolako dantza taldeak TXANTXO eta AGURRA dantzak eskaini zituzten. 2. AZKOITIA BHIko ARENE, ITSASO eta ANEk bertso batzuk abestu zituzten. 3. BANAKAKO euskal dantza ezaguna eskaini zuten NORA, NAHIA, MARA, KIRA, MARIA, ENARA, LIBE eta HAIZEAk. 4. ALEX eta HARITZek TXISTE batzuk kontatu zizkieten. 5. Pianoarekin aritu ziren ITSASO eta HAIZPEA ahizpak. KEN ZAZPI taldearen MIN HAU abestia oparituko zieten. 6. NAGOREk BERTSO eder bat bota zien. 7. Pianoa dugu protagonista eta oraingoan. ITSASO eta ANEk bi abesti ederrekin aritu ziren. Lehenengo ZOMBIE izenekoa izan zen eta bukatzeko VOLVER A CAER. 8. Aurtengo ekitaldiarekin bukatzen joateko, hain ezaguna den TXAPELOAZ POLKA dantza eskaini zuten 10 neskako talde honek: NAHIA, MARA, MARIA, ENARA, LIBE, NAIRA, HAIZEA, INGE, GARAZI, NAGORE, NORA eta KIRA. 9. Eta bukatzeko eta ikusleen arreta eskertuz oparitxo bana eman genien bina muxurekin.
Xabier Munibeko ikasle talde bat ere San Jose egoitzan izan dira. Gogoz egin dute dantza!!
31
ikasten
Ospakizunak
SAN MARTIN EGUNA Aurten eguraldi txarra dela eta San Martinera igotzeko aukerarik ez dugu izan. Hala eta guztiz ere, irakasleek ipini diguten irudiarekin ongi pasa dugu kanpaiari tirakada batzuk emanez.
AZAROAK 25 Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna 32
Ospakizunak
DANBORRADA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Aurten, azaroaren 28an, San Andresak gainean ditugula ospatu dugu danborrada. Ikastolaren 50.urteurrenean murgilduta gauden honetan eta Azkoitiko tradizioa kontutan izanik, aldaketa batzuk gehitu dizkiogu danborradari. Azkoitian hain ezaguna izan den Kandido Beristain musikariaren bi abesti ikasi dituzte gure ikasle eta irakasleek: “Umore Ona” eta “Gazteak”. Kandido Beristain (1922-2000), musika bandako partaide izan zen 50 urte baino gehiagoan. Kandido, banda, txistu eta abesbatzetarako melodiak konposatzeagatik, txistulari bandan jo tzeagatik, akordeoilari eta pertsona jator eta alaia izateagatik zen ezaguna. Berari esker ditugu gaur egun gure danborradan jotzen diren hainbat melodia atseginak. Eskerrik asko Kandido!!
33
ikasten
ikasten
Ospakizunak
SAN ANDRESAK Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
Azaroaren 30ean San Andres eguna ospa tzen dela eta HH03ko ikasleak ikastola festa giroan murgildu dute erakusketa zoragarri bat eskeiniz eta taloak egiten ikasiz.
Azkoitia BHI San Andres eguna, lan eguna bilakatu zen ikastetxeko hainbat eta hainbat irakasle, guraso eta ikasleontzat; izan ere, DBH4 eta bigarren batxilergoko ikasleok, eguraldi eskasari aurre eginez, herriko plazako txosnak muntatu eta egun guztian zehar behar beste talo eta txorizo-festan murgildu baikinen. Ohi bezala, aurtengoan ere, aterako sosak ikasketa bidaiak finantzatzeko erabiliko ditugu.
34
Ospakizunak
ikasten
EUSKARAREN EGUNA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Abenduaren 3an, Euskararen eguna zela eta goizean Lhkoak plazara gerturatu ziren eta HHkoek arratsaldean “Ekain txou�rekin gozatzeko aukera izan zuten
Urola IKastola BHI
35
ikasten
Ospakizunak
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu genuen Azpeitiko Ikastolako Karmelo Etxegarain hainbat ekintza ezberdinen bidez. Goiza hasteko, euskal musikaren erritmoarekin dantza egin eta ondoren hamaiketako goxo bat izan genuen. Arratsaldean berriz, tailer desberdinak egin genituen, egun guztian zehar ez zen abestirik falta izan. Lehen Hezkuntzan ere egun ederra pasa genuen euskararen inguruan egindako ekintza pilo bat eginez. Euskararen aldeko pankartak eginez, mago baten ikuskizunaz gozatuz, euskal idazle batekin solasaldia eginez, euskararen zuhaitzak eginez, Baigera jubilatu elkartekoekin beraien eskola garaiez hitz eginez, euskaraz jolas desberdinak eginez‌ Egun ederra pasatu genuen, baina gogoratu urte guztian dela euskararen eguna!
36
Ospakizunak Azkoitia BHI Egitarau bete-betea ekarri zigun abenduaren 3ak Azkoitia BHIko irakasle eta ikasle guztio. Goiz-goizetik, ERRONKA desberdinak aurrez aurre; eta, ondo egitaraturiko taldetan, ikastetxeko ia eremu guztiak lehia eta festa giroaz blaituz ekin genion goizari: - Hi silfie - Koreografia - Bertso eta - Pintxo hotzen lehiaketa kutsuko erronken bidez, hain zuzen ere. Musikaz girotutatiko jolas orduaren ondoren, festa giroan behin berriro, Azkoitiko plazarantz abiatu ginen trikitilarien laguntzaz. Plazan , ekitaldi nagusia, eta herri-festa bateratuan, ikastetxe guztiekin batera, aldarri nagusia geure egin genuen: ZAHAR ETA GAZTE, JAI ETA ASTE, AZKOITIAN EUSKARA ASKE!! Eguerdi partetik aurrera, berriz, azken bi orduetan, ikastetxe bertan, sormenari, adierazpenari eta euskarari bide emanez, bertso, kartel eta koplen sorkuntzan murgildu ginen.
37
ikasten
ikasten HH 05 Azkoitia
Ibilaldiak
EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA
Urriaren 23an, asteazkenean, HH05eko ikasleak Euskadiko Orkestra Sinfonikoak antolatzen dituen hezkuntza zikloaren barruan, “Mozart, Nannerl eta lagunak” deituriko kontzertu didaktikoa ikusi eta bertan parte hartzeko aukera izan genuen. Biolin, biola, biolontxelo… hain ezagunak egiten ez zaizkigun instrumentuen soinu goxoak entzun eta notekin jolastuz zoragarri pasa genuen.
Ondoren Zubietara joan ginen. Bertako frontoian bazkaldu eta eguraldi paregabea aprobetxatuz parkean ere asko jolastu genuen. Laurak aldera autobusean sartu eta etxeruntz abiatu ginen.
LH 4. maila Azkoitia
ZINEMALDIA Irailak 20an, Xabier Munibeko LH4. mailako ikasleak eta irakasleak Donostiako zinemaldia zela eta, “Tximinoen Erresuma” filma ikustera joan ginen. Oso ondo pasa genuen!
38
ikasten
Ibilaldiak
LH 2. maila Azkoitia
LURRASKARA IRTEERA LH 2. mailako ikasleak, urriaren 10an eta 11an, gaua pasatzen izan ziren Lurraskan. Eguraldi bikaina lagun, ekintza ezberdinak egiteko aukera izan zuten, hauen artean: ponian ibili, erroskilak egin, baratzean lan ezberdinak egin, animaliak zaindu, basoan ibili, baita diskotekan dantzan aritu ere. Oso ondo pasa genuen danok!
LH 4. maila Azkoitia
NATUR ESKOLA BIZIA Atzo, urriak 24an, Gabiria eta Itsasoko baserri eskoletara joan ginen Ikastola Xabier Munibeko 4. maila guztia. Nahiz eta eguraldiak ez asko lagundu, oso gustura igaro genuen eguna. 1. ebaluazioan “Elikadura� proiektua lantzen ari garenez, gure lehenengo irteera gazta eta pasta goxoak egitera izan da. Horretarako, bi baserritan egin genituen tailerrak: Baztarrika baserrian, gazta egin genuen eta Hariztizabal baserrian pasta. Gainera, etxerako oparitxoarekin etortzeko aukera izan genuen.
39
ikasten
Ibilaldiak
LH 3. maila Azkoitia
O D N ASO
B
40
ikasten
Ibilaldiak
LH 5. maila Azkoitia
URDAIBAIRA IRTEERA Urriaren 21ean, goizeko 9:00etan, Urdaibai Ekoetxera joan ginen, ekosistemak ikasten ari garelako. Iritsi ginenean, Urdaibaiko parkera joan ginen eta hamarretakoa jan genuen. Parkean, gurpil zaharrak aprobetxatuz egindako zabuak zeuden. Hamaiketakoa jan eta gero, herriko auzo batera joan ginen. Heldu ginenean, taldeak egin genituen eta landareak, hegaztiak, ornodunak eta ornogabeak ikusi genituen. Hegaztiak begiratoki batetik ikusi genituen, han zeuden prismatikoekin.
Hegaztiak ikusi eta gero, uretako bizidunak eta bizigabeak ikusi genituen: gekoak, karakolak, karramarroak, txirlak‌ Gerotxoago, museoa ikustera joan ginen, bertan gauza asko zeuden: animaliak, akuarioa, biosfera, biodibertsitatearen gela, bideoak, prismatikoak, ekosistema motak, mendiak, ibaia‌ Izaro irla ere ikusi genuen handik. Handik pixka batera, denok gosetuta, bazkaltzera joan ginen. Tripa bete ondoren, parkean jolastu ginen: harrapaketan, labirintoan, parkean‌ Eta azkenik autobusa hartu eta Azkoitira bueltatu ginen.
41
ikasten LH 6. maila Azkoitia
Ibilaldiak
IRISARRI LAND
Urriak 10ean ilusio handiz Azkoititik Irisarri Land-era abiatu ginen. Iritsi bezain laster, maletak utzi, hamaiketakoa jan eta jolasean aritu ginen.
Ordubiak aldera bazkaldu, Baxirekin argazkia atera eta Azkoitira itzuli ginen. Benetako abentura ederra bizi izan genuen!!!!
Gero, taldeak osatu eta ekintza ezberdinak egin genituen. Batzuek arnesak jantzi eta tirolenetara joan ziren. Tirolina txikian, hasieran oso urduri sentitzen ginen, baina jaitsi eta gero oso dibertigarria iruditu zitzaigun. Tirolina txikian ibili ondoren ertainera joan ginen. Ertainean binaka jaitsi ginen, eta izugarrizko altuera hartzen zuen. Arborismoa egiteko aukera ere izan genuen eta ondoren, bero handia egiten zuenez, ur txorroetan busti eta freskatu ginen. Gabean, denok linternak hartu eta basoan zehar ordubeteko ibilaldi zirraragarria bizi izan genuen ilargi betearen azpian. Hurrengo goizean, zentzumenen ibilbidea ezagutu genuen, esperientzi oso dibertigarria izan zen. Azkenik, interpretazioaren ibilbidearekin jarraitu genuen, bertan ikatza nola egiten den azaldu ziguten eta gero zubi tibetarretik pasatu ginen.
42
ikasten
Ibilaldiak
DBH 4 Azkoitia
GASTEIZKO ZIENTZIA ASTEAN
Azaroaren bigarren astean, DBH4ko zientzia adarreko ikasleok, EHUk antolatutako Zientzia Astean parte hartzeko asmotan, Gasteizerantz abiatu ginen. Hogeita hamar jardueratik gora ikusgai, eta, aldi berean, hainbat zientzia txoko
interesgarri ikuskatzeko aukera izan genuen bertan. Hori guztia, Gasteizko Alde Zaharrean bertan, Aiztogile kalean, Arkeologia eta Fournier Naipeak museoen etxe den Bibat Museoan.
Enparan Kalea, 10 • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) Tel. - Fax: 943 81 16 74 • decoracion@ederti.com
43
ikasten DBH 4 Azkoitia
Ibilaldiak
ARRAUNEKO IRTEERA
DBHko 4. mailako ikasleok, ikasturte hasieran, eta Gorputz Hezkuntzako Mintegiak antolatuta, arrauneko ikastaroa egin genuen Zumaiako San Telmo Arraun Elkartean Barruko nahiz kanpoko instalazioak ezagutzeko aukera izan genuen bertan. Gutariko batzuk gimnasioan eta fosoan teknika zenbait ikasten genbiltzan bitartean, besteok errioan txalupan aritzeko aukera izan genuen. Arrauna badakigu oso kirol gogorra dela, eta batzuok izan genuen hori frogatzeko aukera, errioan euripean aritu baikinen arraunean!
DBH 3 Azkoitia
URDAIBAIN
Azaroaren 15ean, DBH3ko ikasleok Urdaibaira joan ginen bertako EKOSISTEMA berezia ikustera, eta irtenaldia aprobetxatuz, txorien migrazioaldia ere gertutik ikuskatzeko aukera baliatu, baliatu genuen. Eta‌ ingurune apartaz gozatu ondoren, Madariaga Dorretxea ere bisitatu genuen. Ederra izan zen ibilbidea, nahiz eta eguraldiak asko ez lagundu.
44
ikasten
Ibilaldiak
DBH 4 Azkoitia
ZUMAIAN, FLYSCHAK AZTERTUZ
Azaroaren lehenengo astean, Biologia eta Geologia arloa ikasten dugun DBH 4. mailako ikasleok Zumaiara joan ginen goiz pasa. Goizeko 09:00etan irten ginen autobusez Zumaiarantz. Iritsi eta berehala, bertako flyschari buruzko informazioa jaso genuen herri-gunean kokaturiko Interpretazio zentroan. Bertan, fosilak ukitu, eta flyscha nola sortu zen erakutsi ziguten. Informazio harrigarria jaso genuen. Ondoren, oinez itsas
ertzerantz abiatu eta bizidunak aurkitzen saiatu ginen. Gure ondoan zegoen gizon batek olagarro bat bilatu zuen bertan. Geroxeago, Zumaiako hondartzarako bideari ekin genion geldialdiak eginez eta informazio ugari jasoz. Ederra eta interesgarria benetan udazken erdialdeko bidaia! Jon Urdapilleta
45
ikasten DBH 3 Azkoitia
Ibilaldiak
ESPELEOLOGIAN MURGILDUZ DBHko 3. mailako ikasleok Itziarko Aixa kobazuloan izan ginen urrian Gorputz Hezkuntzako Mintegiak antolatuta. Gipuzkoako espeleologoen artean oso ezaguna da; batetik, ikertutako handienetakoa izateagatik, eta, bestetik, ezin ederragoa gertatzen delako bere bihotzean murgiltzea. Ba omen dira, gainera, bere inguruko kondaira eta pasadizo harragirraiak: dragoi kontuak, pertsonaia bereziak‌ Urduri oso jantzi genituen linternadun kaskoak, eta adi en tzun genituen espeleologoek esandakoak. Eta behin barruan, harridura eta gozamena izan genituen nagusi! Urduritasuna ere bai, ez dugu ukatuko! Norbera justu-justu kabitzen den pasabideetatik igarotzea ez baita tontakeria lur azpian gaudenean!
1. Batxilergoa Azkoitia
SURFEAN Urriaren hasieran Batxilergoko 1. mailako ikasleok Surf ikastaroa izan genuen Zarautzen. Moor Surf Eskolako monitoreek eman ziguten 2 orduko saioa. Hasieran hondarretan azaldu zizkiguten itsasoan murgiltzeko segurtasun arauak, baita surfean aritzeko oinarrizko teknikak ere. Ondoren, horiek guztiak uretan probatzeko aukera izan genuen. Hotz-beldurrez sartu baginen ere, ez genuen halakorik batera sumatu. Oso gustura ibili ginen eta gutako gehienok lortu genuen taula gainean zutik irautea!
46
ikasten
Ibilaldiak
Biologia Azkoitia
BIZITZA ZIENTIFIKOEN IX. TOPAKETAK
Urriaren laugarren astean, Biologiako ikasleok Eureka! Zien tzia Museoak IX. Bizitza Zientifikoen Topaketa izeneko ekimenean parte hartu genuen. Topaketa horretan Zientziaren esparruan lan egiten dutenak eta batxilergoko ikasleok harremanetan jartzen gara, etorkizunari begira beste irteera profesional batzuk ere badaudela kontura gaitezen. Programak bi atal izan zituen: Zientzialarien aurkezpen laburrak, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez batetik, eta 23
postuetan ikertzaileek beraien ikerketen azalpenak, bestetik. Ikusgai izan genituen, beteak beste: Polizia zientifikoa, Albaitaritza, Psikologia, Neurozientzia, Ingeniaritza Informatikoa eta Elektronikoa, Kimika Farmakologia, Matematika, Geologia, Fisika, Biologia, Diziplina anitzak, Ingenieritza Biomedikoa Neurozientzietara aplikatua, Ingeniertiza Industriala eta Delineazioa.
BATXILERGOKOAK ZUMAIAN FLYSCHAK BISITATZEN
1. Batxilergoa Azpeitia
Urriaren 31n Batxilergoko lehen mailako Biologia eta Geologiako ikasleak Zumaian izan genituen, bertako flysch guztiz entzutetsuak ikusten, duten garrantzi geologiko eta biologikoagatik aukera aparta ematen dutelako Euskal Herriko historia geologikoa hobeto ezagutzeko. Lehenik Algorri Interpretazio Zentroan izan ziren, non bertako teknikarien eskutik flysch-en inguruko azalpenak jaso zituzten, bideo eta erakusketaren laguntzarekin; horrez gain, Geologiaren Historiari buruz tailerra egin zuten, harri eta fosilekin lan eginez. Zorte ederra dugu hain kilometro gutxitara halako altxorra dugulako!
47
ikasten DBH 4 Azpeitia
Ibilaldiak
INDUSTRIA EGUNEAN
Industria Eguna izeneko ekimena antolatu zuen ADEGIk irailaren 30ean, ikasleen artean lan tekniko kualifikatuekiko joera sustatzeko, eta gure ikastetxeko laugarren mailako zenbait ikaslek -Ekintzailetza eta Curriculum Aniztasunekoak- bertan izan ziren.
Egun interesgarria benetan: piztuko ahal zituen bokazioak industrian lan egiteko!
Lehenik Azkoitiko Industrialdera jo zuten, Ibarmia makina erremintatako enpresa ezagun eta saritua bisitatzera, eta hango makinak eta jardunak bertatik bertara ikusi ahal izan zituzten hiru langile gazteren eskutik. Ondoren Donostiako Kursalera joan ziren, non aukera izan zuten, Gipuzkoa guztiko beste laurehun bat ikaslerekin batera, hainbat argibide, gomendio eta aholku entzuteko Foru Aldundiko Diputatu Nagusiaren edota ADEGIko buruaren ahotik.
DBH 1 Azpeitia
ZIENTZIAREN MUSEOAN
Urrian DBHko lehen mailako ikasleak Donostian izan ziren, “Eureka! Zientziaren Museoa” bisitatzen. Bi egunetan burutu zen irteera: urriaren 16ean (1D, 1E, 1F) eta 18an (1A, 1B, 1C). Bertan, hiru ekintza egin zituzten txandaka: 1. “Unibertsoari begira” emanaldia ikusi zuten planetarioan. 2. “Lurra Unibertsoan” tailerrean Planisferio bat eraiki zuten zeruko izarrak identifikatzen laguntzeko. 3. Begirale gabeko museoko bisita ere egin zuten, zientziaren atal desberdinak landuz interaktiboki. Oharra: norbaitek jakin nahi badu zer-nolako “anbientea” egoten den autobusean lehen mailako ikasleen irteera batean, sar dadila gure eskolako Prentsa Tailerreko blogean. Han aurkituko ditu bi audio labur hori jasotzen dutenak.
48
ikasten
Ibilaldiak
DBH 3 Azpeitia
ELKARTRUKEA IRUÑEKO ITURRAMA BHI-REKIN
Ikasturte honetan ere, aurrekoan bezala, elkartrukea egin dugu Iruñeko Iturrama BHIrekin, euskararen normalizazioaren programaren barrenean, horretarako Hezkuntza Sailak NOLEGA deialdiaren bitartez ematen duen diru laguntza baliatuz. Gure hirugarren mailako 21 ikaslek hartu dute parte, eta hango 31k. Elkartrukeetan ohi denez, elkarren etxeetan egin zuten lo, 10 ikasle nafar salbu, horiek Jesus-Maria espiritualitate etxeko aterpetxean ostatatu behar izan baikenituen. Hona hemen egindakoaren kronikatxoa: Urriaren 7an gure ibilalditxo bat egin genuen Zumaitik Zarautza, Getariko arratoian bazkalduz, eta 31 iruindarrekin batera gure hirugarren mailako ikasle guztiek hatu zuten parte. Hurrengo egunean Donostian egun pasa egin genuen, oraingoan elkartrukekoak bakarrik, goizean Zurriolako hondartzan surf ikastaroa eginez, bi txandatan banatuta, lehena 10etatik 12ak arte eta bigarrena 12etatik ordu biak arte. Ilunabarrean, udaletxeko arkupetan bildurik, denok ogitartekoa jatera joan
ginen, batzuk Berdera eta besteak Korralera, frogatuz Azpeitiak baduela gaitasuna astearte buru soil batean berrogeitaka laguni, abisatu gabe, azkar batean afaltzen emateko. Asteazkenean denok Iruñera bidaiatu genuen, Berriobeitiko Rocopolisen eskaladako ikastaratxo bat egitera; eta arratsaldean Gazteluko Plazan lehiaketa txiki bat antolatu ziguten, Iruñeko Alde Zaharreko bazterrak ezagutzen hasteko. Azken egunean Ezkaba mendira igo ginen, non Koldo Pla historialariak San Cristobal gotorlekuaren berri eman zigun. Zinez aste ederra igaro dugu elkarrekin, eguraldi ona lagun, eta elkarren berri jakiteak aberastu egin gaitu eta, denok euskaldun garen aldetik, batu, nahiz euskararen egoera oso desberdina izan han eta hemen. Ezin amaitu lerrotxo hauek ikasleen familiei eskertu gabe hartutako lanak —ez baitira txikiak izan, zenbait etxetan lau ikasle batera hartu baitituzte lotarako—, borondate on hori gabe ekimen honek ez zukeelako aurrera egingo.
49
ikasten DBH 3 Azpeitia
Ibilaldiak
PASAIAN ALBAOLA-MATER BISITATZEN
Hirugarren mailako ikasleak Pasaia aldera joan zitzaizkigun, Gizarte Mintegiak antolatuta, Albaola eta Mater museoak bisitatzera. MATER egurrez eraikitako azken euskal atunontzi handia da, Itsas Gela elkarteak desegitetik salbatu zuena 2003an eta gaur egun Ontzi Museo EkoAktibo bilakatu dena. Bertan ikasleek tailer bat egin zuten konturatzeko itsasora botatzen ditugun hondakin piloaz eta horiek sortzen dituzten arazo izugarriez. Horretarako hainbat ariketa egin zituzten atunontzian bertan prestatutako guneetan; esaterako, txoko batean ikusi zuten plastikoek zein iraupen luzea duten guztiz desegin arte; beste batean ikasleak arrain baten tokian ipintzen saiatu ziren, senti zezaten plastiko artean katigaturik gelditzea zer den; hurrengoan, berriz, salabardo erraldoiak erabili zituzten uretatik era guztietako zaborrak eta hondakinak ateratzeko, eta bai atera ere!
gia berreskuratzea du helburu, eta horren erakusle nagusia da San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntza, zeinaren bitartez adituak egiaztatzen ari diren zein puntakoa zen XVI. mendean teknologia hori. Bada horren inguruan eman zizkien azalpenak Albaolako teknikariek gure ikasleei, han dauden panel, irudi, maketa eta tresna egokien bitartez.
Ondoren Albaolara pasatu ziren, museo biak elkarren ondoan baitaude. Albaola Itsas Kultur Faktoriak euskal itsas teknolo-
BATXILERGOKO IKASLEAK IZARRAITZEN Batxilergoko bigarren mailako Geografia ikasgaiko taldea Izarraitz aldean ibili gara. Zestoatik abiatu eta Sastarraindik hasita Agitan barrena, Ondarbasotik eta Intziolatik Erloko gailurretaraino igo gara, izerditan. Xoxoteko aterpean mokadua eginda Azketan behera etorri gara, Azpeitira. Helburua inguruko geologia, erliebea eta landaredia bertatik bertara ezagutzea zen, eta ederki bete ditugu genituen asmoak: haritz, astigar eta elorri, hagin eta gorosti‌ denetik topatu dugu bidean, eta haien hostoak bildu ikastolan izateko. Txondor plaza eta borda zein elurzuloak ere bisitatu ditugu, eta dolina eta lapiazak zeharkatu. Eguneroko errutina baino askozaz hobeagoa, ikasleen hitzetan, batez ere aterpeko mokadua!
50
2. Batxilergoa Azpeitia
ikasten
Ibilaldiak
DBH 2 Azpeitia
DBH2koak AUSCHWITZ-BIRKENAU MUSEOAREN ERAKUSKETAN
Urrian DBHko bigarren mailako ikasleak Gernikan izan ziren, Auschwitz-Birkenau museoaren erakusketa bat ikusten, “Alemaniako nazien heriotzaren esparrua” izenekoa, hain zuzen. Erakusketa horretako argazkiak ikusteko, ikasleak Gernikako bonbardaketan erabilitako bunker batean sartu ziren, hiri batean eta bestean gertatuek nolazpaiteko lotura sinbolikoa dutelako segur aski. Argazkiok 30 paneletan antolatuak ziren, eta behar bezalako azalpen idatziz hornituak. Bisitaren ondoren tailer bat egin zuten, zeinaren helburua baitzen ikasleak hango sufri menduaz konturatzea, nahiz ezin izan urruneko oihartzun ñimiño gisa baino; esaterako, simulatuz tren bagoietan pilatuta egunak pasatzen zituzten preso haien egoera lazgarria, edo aukeraraziz gelakideen artean nor eramango zituzketen lanera edo gas-ganberetara. Autobusean, gure bailararako bidean, seguru batek baino gehiagok esango zuela bere golkorako: “Eskerrak garai honetan jaio naizen!”
51
ikasten DBH 4 Azpeitia
Ibilaldiak
ZIENTZIAREN ASTEAN
Laugarren mailako ikasleak Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen Zientziaren, Teknologiaren eta BerrikunÂtzaren XIX. astean izan genituen azaroan, batzuk Gasteizen eta besteak Bilbon. Helburua zientziaren arloko hainbat gairen berri jakitea izanik, gure ikasleak hainbat txoko bisitatu zituzten, non gai jakin bati buruz azalpenak edota tailerrak jaso zituzten. Hona hemen ikusgai izan zituzten gaien zerrendatxo bat: hizkuntzaren zientzia, Antzinako Erroma berpiztearen ilusioa, mikromundua ezagutzearen zirrara, arkeologia, energia berriztagarriak, biodibertsitatea eta eboluzioa, elektronika aplikatua, antzinako DNAren azterketa forentsea, fisika, geologia‌ Bisitaldia goizeko 10etan hasi eta eguerdi aldean bukatu zen; ondoren ordubeteko denbora librea izan genuen eta, azkenik, lehen baino jakintsuago eta jantziago, herrira itzuli ginen.
52
ikasten
Ibilaldiak
HH 04 Azpeitia
LOIOLARA IBILALDIA
Iritsi da udazkena! Hau dela eta urriaren 30ean Loiolara joan ginen AZERIAK udazkenaz gozatzera. Bidean antzarak, ardiak, behorrak eta moxalak ikusi genituen, baita katuak ere. Loiolara iritsi ginenean bertako zelaian gustura ibili ginen jolasean. Bestalde, hostoak, adartxoak, haziak eta ezkurrak ere bildu genituen, batzuk arte gunean apaintzeko eta besteak esperimentazio gunean esperimentuak egiteko. Bertan hamaiketako goxoa egin eta nahiko jolastu ondoren, ikastolara itzuli ginen pixka bat nekaturik baina poz-pozik.
HH 04-05 Azpeitia
TXOTXONGILOAK
Azaroaren 11n eta 12an Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko umeok aterkia hartu genuen eta Azpeitiko Betharram aretora joan ginen Txotxongiloak ikustera. Corrado Massaci txotxongile italiarrak sortutako erakusketa ederraz asko disfrutatu genuen.
53
ikasten HH 05 Azpeitia
Ibilaldiak
ORKESTRA SINFONIKORA IRTEERA
Urriaren 21ean HH5eko ikasleak Donostiara joan ginen Orkestra Sinfonikoaren emanaldia ikustera. Aukera zoragarria izan genuen musikaz gozatzeko.
Saioa amaitu ondoren, Zubietara joan ginen, bazkari ederra jan, jolastu eta poz-pozik etxera itzuli ginen.
LH 1. zikloa Azpeitia
EUSKADIKO ORKESTA SINFONIKOAREN EMANALDIA
Azaroaren 21ean Donostira joan ginen kontzertu bat entzutera. Kursalean izan zen. Han argazki hau atera genuen. Gero, baz kaltzera Zubietara joan ginen. Primeran pasatu genuen eguna.
54
ikasten
Ibilaldiak
LH 2. zikloa Azpeitia
NUARBEKO URTEGIRA BIXITA
Nuarben dagoen urtegiko instalazioetara bixita egin genuen. Bertan urtegia ikusi eta urtegi barruko instalazioak ikusi genituen. Ondoren Oinatzen dagoen araztegian ere izan ginen eta uraren garbiketa prozesua ikusteko aukera izan genuen. Benetan interesgarria!
LH3 eta 4koak CORRADO MASACCIREN TXOTXONGILOAK IKUSTEN Azken urteotan bezala, aurten ere, Corrado Masacciren txotxongilo erakusketa ikustera joan gara. Izugarri gozatu dugu txotxongiloak bertatik bertara ikusten direlako, nola maneiatzen diren‌ eta nola egiten dituen azaldu zigulako.
55
ikasten LH 2. zikloa Azpeitia
Ibilaldiak
IGARAKO ERROTA
LH 3-4 mailakoak Loiolara joan ginen “Igarako errota” ikustera. Garai batean gari eta arto aleak xehetzeko erabiltzen ziren errotaren funtzionamendua eta mekanismoa bertatik bertara ikusi ahal izan genuen. Eguraldia lagun izan genuen eta Loiolan hamaiketakoa egin ondoren jolasean ibili ginen.
LH 6. maila Azpeitia
ZUHATZA 1. eguna Lehengo egunean, autobusa hartu genuen eta Artiumera joan ginen. Han hamaiketakoa jan genuen eta gero eraikinera sartu ginen eta arte lan ezberdinak ikusi genituen, arte abstraktua, bideo emanaldiak…Oso berezia eta polita izan zen! Jarraian bazkaldu egin genuen eta Zuhatzara joan ziren. Zuha tzara itsasontziz joan ginen. Abentura ederra! Gelatan maletak utzi ostean irlari buelta eman eta gero afal tzera. Handik gaua pasako genuen txaboletara joan ginen eta lo egin genuen, batzuk gehiago eta besteak gutxiago, kar kar kar… Etxeko jatekoarekin asko gogoratu ginen denok, baina orokorrean ederto ibili ginen.
56
ikasten
Ibilaldiak 2. eguna Goizeko 7:45 etan esnatu ginen, pixka bat lagunartean hitz egin genuen, gero jantzi, maleta prestatu, eta gosaltzera!!! Esnea gosaldu genuen bi madalena ederrekin eta nahikoa bete genuen tripa segituan. Berriro txabolara itzuli ginen denok, bainujantzia jantzi genuen eta uretara!! Aukeratu genituen zer nahi genuen, Pedaleoa, Piraguismoa, Optimusa eta Windsurfa zeuden. Neoprenoak eta salbamendu-jakak jantzi eta talde bakoitzak aukeratu genuen kirola egin genuen. Asko gustatu zitzaigun baina ez zuten agindutakoa bete, ez bait zizkiguten eman bi izozki karrera irabazteagatik. Ondoren bazkaltzera joan ginen eta tripa bete ostean maletak hartu eta itsasontzira joan ginen eta handik autobusera. Autobusean sartu eta etxera joan ginen gustora asko, nahiz eta beranduago iritsi‌
LH6KO IKASLEAK GASTEIZEN 1. eguna Lehenengo autobusa hartu eta Gasteizko Artium museora joan ginen. Bertan, Andrea izeneko gidak aurkeztu zigun Artium museoa. Artelan oso famatuak ikusi genituen eta telebista zahar bat ere ikusi genuen. Arte mota pila bat zeuden bertan. Artiumen tailerrak egin genituen artisten moduan. Irten ginenean, hamaiketakoa jan eta ordu oso bat jolasten pasatu genuen. Ondoren, bazkaldu egin genuen Gasteizen, autobusa hartu eta Zuhatzara joan ginen bertan ordu erdi itxaron ondoren barkua etorri zen eta Zuhatzako irlara joan ginen. Ibilaldi bat egin ondoren, afaldu eta ohera joan ginen eta ezin izan genuen lorik hartu. 2. eguna Jaiki ondoren gosaltzera joan ginen. Gero borobilean jarri eta zer ekintza egin adostu genuen. Piragua, windsurf, pedaloa eta belaontzien ekintzak zeuden aukeran. Bakoitzak bat aukeratu zuen. Ekintzetan busti ondoren, aldatzera joan ginen. Horren ostean, apur bat jolastu eta gosea piztu zitzaigun. Bazkaltzera joan ginen. Bazkaldu ondoren, mahaia jaso genuen. Berriro apur bat jolastu ondoren maletak hartu, txalekoak jantzi eta barkua hartu genuen. Aldapa handi bat igo eta autobusean eskolarantz abiatu ginen. Ederki pasa genuen Zuhatzan neska mutilek.
57
ikasten
Ibilaldiak
LH 3. zikloa Azpeitia
GINKANA
GINKANA
GINKANA HERRIAN
Ginkanaren hasieran taldekideok eskolako atarian argazkia atera eta gero, osasun etxera joan ginen. Bertan, galdera bati erantzun behar genion jarraitzeko. Galdera, ia osasun etxea izan aurretik, eraikin hura zer izan ote zen jakitea zen. (kar tzela, ikastola edo lantegia).
Goizeko 9:20 ziren gelatik irten eta ikastetxeko atarian argazkia atera genuenerako. Jarraian plazara joan ginen eta han Ginkanaren azalpena eman ziguten.
Erantzuna: Kartzela zen.
Lehenengo frogarekin hasi ginen, uztaiak kontatzea zen zeregina, lau aukera zeuden, hogei, hogeita bost, hogeita hamar edota berrogeita bost.
Ondoren, parke estalira joan ginen. Manekin challenge-a egin genuen eta oso ondo pasatu genuen. Gero parke estalian galdera bat erantzun behar izan genuen. Teilatua zerez eginda ote zegoen asmatzea zen gure helburua. (Kristala, burnia edo egurra).
Sanagustineko tabernako menua idatzi behar izan genuen jarraian, berdura plazako funtzionamenduari buruzko galderak egin behar izan genizkien bertako arduradunei, herriko kiosko barruan ere ibili ginen ia denok eskutik helduta inguratzen ote genuen frogatzen.
Erantzuna: Kristala eta burnia ziren.
Iturri-txikira joan ginen handik, txandaka ur tragoak egitea izan zen froga eta jarraian frontoi txikiko hirukiak kontatu eta binaka esku-pilotan jokatu.
Hurrengo galdera, herriko plazan zenbat leiho ote zeuden zen. (22, 17, 47 edo 7). Erantzuna: 7 leiho zen. Mota honetako galderak erantzuten igaro genuen egun polit hau.
Handik herriko Parrokiara joan ginen. Bidean, zezena eta soka-mutilen estatuaren ondoan dagoen zuhaitzaren azalpena jaso genuen, Gernikako arbolaren kimua da bera! Hamaiketakoa parkean jolastuz egin genuen eta jarraian, gure herria ezagutzera etorritako turistak aurkitu genituen herriko parroki aurrean. Ingelesez mintzatzeko aukera izan genuen batzuk, amerikar Estatu Batuetako ingelesa entzunez. Hau inprobisazioa izan zen! Ondoren, Karretilaren jokoa egin genuen eliz-atarian, Antxieta etxeko eraikinari begirada bat bota genion gaur egun eraikinak duen funtzionamendua azaltzen ziguten bitartean eta bere leihoak kontatzen genituen bitartean. Herriko enparantzara jo genuen jarraian eta handik eskolara. Ederra goiz-pasa!
GINKANA AZPEITIAN Urriak 10ean Ginkana bat egin genuen Azpeitiko herrian zehar gure Itsaso andereĂąoarekin. Bozeramaile bat eta idazkari bat izendatu genituen taldean. Bozeramailea eta idazkaria udaletxera eta osasun etxera sartu ziren andereĂąoarekin bertakoei galderak egitera. Oso froga dibertigarriak burutu genituen eta egun polita igaro genuen.
58
ikasten
Ekoizpenak
Euskararen egunerako prestaketa lanak Hemen gaude Haur Hezkuntzako 3 urteko lagunak lan eta lan. Euskararen eguna dator eta gure pasilloak apaintzeko horma-irudi ederrak egiten ari gara. Zein politak geldituko diren gure paretak!
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH03
Azeria, gure bidelaguna Haur Hezkuntzako 4 urteko umeen bidelaguna azeria izango denez proiek tu bat egin dugu animalia honen ezaugarriak ezagutzeko.
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH04.
59
ikasten
Ekoizpenak
BARATZA PRESTATZEN Aurten ere ekin diogu baratzeko lanari. Belar txarrak atera ondoren lurra prestatu egon ginen mailaka. Azokara ere joan ginen hainbat landare erosteko: urazak, azelgak, espinakak, kalea. Orain landare horiek guztiak baratzan hazten ditugu. Ea nolako uzta jasotzen dugun!
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH03-04-05
60
ikasten
Ekoizpenak
Gau Beltza proiektua Udazkenean buru belarri sartuta, Gau Beltza ospatu genuen HH5 urteko geletan. Lau guneetan gaiarekin lotutako jarduerak egin genituen: mozorrotu, hainbat esku-lan egin, kalabaza-pastela goxoak prestatu, mamuen, sorginen, saguzarren munduan murgildu eta beldurren inguruan jardun genuen. Egindako lanekin erakusketa zabaldu genuen haur eta gurasoen gozamenerako. Urriaren 31n, Arimen Egunaren bezperan, jaia ospatu genuen patioan: bakoitzaren beldurrak beldurren kutxara bota, aurrez ikasitako dantza egin eta denon artean prestatutako frutak eta kalabaza pastel goxo-goxoak jan genituen. Gora Euskal Gau Beltza!
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH05
61
ikasten
Ekoizpenak
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 1. zikloa.
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 2. zikloa.
62
ikasten
Ekoizpenak Chromebook-ak gure eguneroko baliabide digitalak bihurtu direnez, Nerbio sistemaren eskemak garatu ditugu Gaztelaniaz. Horretarako “draw.io Diagrams” aplikazioaz baliatu gara, ikasle bakoitzak bere formatu eta estilo propioz egiteko aukera izan duelarik (forma, kolore… ezberdinak erabiliz). Asko gustatu zaigu eskemak modu honetara egitea eta aldi berean aplikazio digital hauekin asko ikasi dugu.
Hiruhileko honetan Giza Gorputza landu dugunez, Gaztelanian gaixotasun ezberdinen fitxa teknikoak idatzi ditugu. Fitxa hauek eginez ezagutzen ez genituen gaixotasun askori buruz ikasteko aukera izan dugu.
FICHA TÉCNICA DE LA APENDICITIS
SÍNTOMAS Los primeros síntomas de la apendicitis suelen ser dolor alrededor del ombligo, fiebre baja, pérdida de apetito, náuseas y vómitos. PREVENCIÓN
DEFINICIÓN La apendicitis es la inflamación del apéndice, el cual se encuentra en la porción donde comienza el intestino grueso. CAUSAS Las causas de la apendicitis ocurren cuando el apéndice se obstruye. También se puede producir una infección en el apéndice. La obstrucción o la infección pueden causar la inflamación en el apéndice, y llegar a producir dolor.
Para prevenir la apendicitis hay que llevar una dieta rica en fibras, que facilitan un mayor movimiento en el progreso digestivo. TRATAMIENTO O CURACIÓN El tratamiento para curar la apendicitis es quirúrgico y urgente, se extirpa y se elimina la inflamación (apendicectomía). DURACIÓN DE LA ENFERMEDAD Conforme se agrava la enfermedad, se extiende por todo el sistema digestivo y el dolor puede durar hasta 18 horas. Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 6. maila
63
ikasten
Ekoizpenak
HOSTOAK BILTZERA HH03koak udazkenean gaudenez hostoak biltzera atera gara. Eskolatik kanpo gustura ibili gara eta ederki pasatu dugu!!! Bildutako hostoekin arte lan bat egin dugu, GUSTATZEN ZAIZUE?
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH03
MADARIAGA MUSEOA Maradiaga Urdaibai ekoetxean dagoen museoa, oso museo interesgarria da, handia eta zoragarria. Han, biodibertsitatea, ekosistemak eta abar lantzeko ekintza egokiak daude. Bertan, akuariuma, biodibersitate zentroa eta elikakateak ere ikusgai daude. Gainera, hango langileen laguntzarekin gehiago disfrutatzeko aukera izan genuen. Goiko solairuan, prismatikoekin, ekosistema ugari ikusten dira: mendikoak, irletakoak, itsasokoa, padura‌ Beheko solairuan, akuariuma eta gela bat, animali, per tsona eta abarren irudiez beteta. Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 5. maila.
64
ikasten
Ekoizpenak
ZIRKOA Xabier Munibeko 4 urtekoak zirkoa proiektua lantzen gabiltza! Aretoan artista izan gara!
Honen ondoren 5 urtekoei antzerkia egitea pentsatu dugunez, prestaketetan gabiltza. Palomitak ere jateko asmoa dugu!! Ea txalo zaparrada ederrra jasotzen dugun!
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH04
65
ikasten
Ekoizpenak
INSTRUMENTUAK EZAGUTZEN Urriaren 24an, osteguna, HH 05eko guraso baten bisita izan genuen. Gitarra elektrikoa nola jotzen den eta zer tresna behar izaten diren soinua anplifikatzeko ere erakutsi zigun. Arratsalde polita pasa genuen. Baita jo zizkigun abesti ezagunekin dantza pila bat egin ere.
Xilofonoa eta metalofonoaren soinuak ezagutu eta bien arteko ezberdintasunak bilatzen ere aritu ziren. Hoietaz aparte bibolina probatzeko aukera ere guztiek izan zuten.
Eskulanetan ere iaioak direla erakutsi digute HH05koek. Begira egin dituzten gitarra politei eta beren eskuekin egindako Sol ikurra erraldoiari.
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH05
66
ikasten
Ekoizpenak
LH 2. mailan, ikasturte honetako lehenengo proiektua urari buruzkoa izan da. Hau dela eta, urarekin lotutako hainbat gai landu ditugu: uraren zikloa, ozeanoak eta kontinenteak, urola ibaia, uraren egoera desberdinak‌
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 2. maila.
LH3. mailan, proiektuaren barruan, animalia ornodunak landu ditugu. Hemen eredutxo bat. AHATEA Ahatea ORNODUNA da, hezurrez osaturiko barne eskeletoa du. Ahatea arrautzetatik jaiotzen da, OBIPAROA da. Arrautzak errun eta lau aste inguru igaro ondoren, ahatekumeak jaiotzeko prest egoten dira. Ahateak belarjaleak dira, baina, batzuetan, uretako izaki txikiak irensten dituzte; esaterako, arkakusoak, barraskiloak, bareak‌ Ahateak urmaeletan eta ibaietan bizi dira. Basahateak uraren gainean egiten du igeri, baina murgildu gabe. Burua ur azpian sartu eta landare ugari biltzen ditu. Ura iragazten du mokoko xaflen artean. Basahateen artean, emeek lumadi marroi tantoduna dute. Arrek, berriz, moko hori-horia, buru berdea eta lepoko zuria dute. Igeri egiteko zer hoberik mintza duten oinak baino? behatzen artean duten mintza zabaldu egiten da uretan, eta horri esker, ahateek primeran egiten dute igeri. Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 3. maila.
67
ikasten
Ekoizpenak
LH 4 ELIKADURA PROIEKTUA Elikadura proiektuarekin jarraituz, plastikan lan asko eta desberdinak egiteko aukera izan dugu, beraz gurpilarekin bukatu ondoren elikagai piramidea egitea erabaki genuen. Ze polita geratu zaigun!!!!!
Soy una taza” abestiarekin denok dantzan jarri gaitu. Oso ondo pasatu dugu!!!
Berriz ere, gure proiektua den elikadurarekin lotuta, plastikako saioan “bodegoi“ desberdinak egiten saiatu gara… Ez da errezaaaa!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 4. maila.
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 1. maila.
68
LEHIAKETA ALAIA PARTE HARTZEKO OHARRAK – Ikastolako ikasle guztiek parte har dezakete. – Galdera guztiei erantzuna eman behar zaie.
Erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da. Irabazleek bere saria Azkoitiko Amaitz edota Azpeitiko Pittinka dendetan izango dute eskuragarri.
LOREA ESNAOLA H. H. 3. maila AZPEITIA
IHARA OLAIZOLA H. H. 4. maila AZPEITIA
IZAR ZUFIRIA 1. Zikloa KAKUTE taldea AZPEITIA
OIER AZURMENDI 3. Zikloa ZADORRA taldea AZPEITIA
ENEKO MARTIJA H. H. 5. maila AZKOITIA
MALEN ETXANIZ L. H. 1. maila AZKOITIA
MAIALEN AZKUNE L. H. 3. maila AZKOITIA
JON LARRAMENDI L. H. 5. maila AZKOITIA
MARGOTU MARRAZKIA. Margotu irudia kodigo hau jarraituz: A: gorria - B: berdea - C: lila - D: marroia - E: beltza F: horia
AMAITU ETA MARGOTU. Elurretako panpina marrazten hasi da Leire, baina ez dio amaitzeko denborarik eman. Bukatuko al duzu irudia?
LABIRINTOA Olentzero eta Maridominginek astoa galdu dute. Zein bideri jarraitu behar diote astoa aurkitzeko?
BERDIN BERDINAK? Begiratu ondo bi marrazkiei eta inguratu borobil batez 5 ezberdintasunak.
GABONETAKO SUDOKUA Zein dira karratu zurietan falta diren irudiak? Gogoratu: bloke berean, zutabe berean eta ilara berean ezin direla irudiak errepikatu.
LOTU IRUDIAK Lotu hosto bakoitza bere itzalarekin.
AURKITU IRUDIAN Marrazki handian ikusten al dituzu azpiko irudiak?
AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI