IKASTEN
113. 2 02 0 k o
apirila
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
“ARTISTA BAT NAIZ NI” PROIEKTUA Karmelo Etxegarain
Euskaraz orain eta gero AZPEITIKO IKASTOLA
www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net
zerbitzua eta lana euskaraz
www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net
www.azkoitiabhi.hezkuntza.net
www.urola.org
Urola Ikastola BHI PICK’N’ROLL: INGELESA ETA SASKIBALOIA KALEAN ETA KANTXAN
AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE HLHI
ikasten
SARRERA Kalitatea Hezkuntzan eta kalitatezko hezkuntza IKASTEN aldizkariaren inguruan biltzen garen ikastetxe publikook gure ikasleei kalitatezko heziketa integrala eskaintzen saiatzen gara buru-belarri. Gure eskaintza zerbitzu bihurtzen den heinean, are gehiago gure publikotasuna oinarritzat hartuta, etengabeko hobekuntza izan behar dugu helburutzat. Bide horretan dator bailarako bi ikastetxeok lortu berri dugun Kudeaketa Aurreratuaren Diploma. Diplomak gure lana ondo egiten saiatzen garela onartzeaz gain, gure hobekuntza nahia etengabea dela ere aitortzen du. Aurrekoak oinarritzat hartuta, hobetu beharrekoak hobetu eta etorkizuna eraikitzea da erronka. Beste urrats bat kalitatezko Euskal Eskola Publikoaren bidean. Sarrera hau COVID-19aren konfinamendu garaikoa izanik, har dezagun egoera hau erronka positibotzat, kalitatezko lanarekin erantzunez. Animo eta aurrera!
NON ZER
Azkoitiko BHI
Arduradunak: XABIER MUNIBE,
BERRIAK Eskola Agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 2 Hiesari buruzko hitzaldia _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 4 Drogomenpekotasunari aurre egiteko tailerra _ 5 Harremonak egitasmoa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 5 Martxan da Jolasmatika! _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 6 Iraurgi Berritzenekoen tailerra _ _ _ _ _ _ _ 6 Pick’N’Roll _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 7 Jon Artanoren hitzaldia _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 7 Kulturartekotasunaren festa _ _ _ _ _ _ _ _ 8 “Kikarakada” proiektua _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9 Kudeaketa aurreratuaren diploma _ _ _ _ _ 9 Hezkidetza eta sexu hezkuntza ikastaroak _ 10 Burulaguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 10 Apqua materiala _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 11 “Azkoitti garbixe etxie bezelaxe” _ _ _ _ _ 12 Artelana _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 12 Hizkuntza laguntzailea lanean! _ _ _ _ _ _ 13 Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna _ 13 Ibilaldi neurtua, kirola eta mahai jolasak urtekoa azken egunean _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 14 Artista bat naiz ni _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 16
ARTIKULUAK Bihotz birikaren berpiztea _ _ _ _ _ _ _ _ 21 Eskerrak emanez _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 21 GURASOEN TXOKOA Udaberri Guraso Elkartea _ _ _ _ _ _ _ _ _ 22 ERREPORTAJEAK Astebeteko elkartruke Europarra _ _ _ _ _ 24 PROTAGONISTAK Udane Juaristei _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 27 Araitz Etxaniz _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 27 Garazi Aranburu _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 28 Alaitz Urdalleta _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 28 Martxoak 6an Emakumeen Eguna ospatzen _ 30 OSPAKIZUNAK Gabonak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ San Sebastianak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Inauteriak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Santa Ageda bezpera _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _
31 32 34 36
KARMELO ETXEGARAI, AZKOITIA BHI eta UROLA BHIko Guraso, ikasle eta irakasleak Fotokonposaketa: FK
TALDEAK Baratza proiektua martxan _ _ _ _ _ _ _ _ Adingabeak eta Internet _ _ _ _ _ _ _ _ _ Euskara gure etorria _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Koldo Campos idazlearen aurkezpena _ _ Poesía susurrada _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _
1
17 17 18 20 20
IBILALDIAK Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 39 EKOIZPENAK Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 48
ikasten
Berriak
ESKOLA AGENDA 21 Urola Ikastola BHI
2
ikasten
Berriak Azkoitia BHI “AZKOITTI GARBIXE ETXIE BEZELAXE” KANPAINA
Aurkezpenaren ondoren, urtarrilaren 27an, DBH1Bko ikasleok herriko beste ikastetxekoekin batera antolatutako kale garbiketari ekin genion. Jasotako zabor kopuruarekin benetan harrituta geratu ginen, eta zerbait azpimarratzekotan, baturiko zigarro hondakin kopuru ikaragarria; benetan, deigarria.
Azkoitiko Udalak beste zenbait talde eta erakundek elkar lanean bultzatutako “AZKOITTI GARBIXE ETXIE BEZELAXE” lelopeko kanpainaren inguruko ekimenak martxan jarri ditu dagoeneko. Aurkezpenean, kanpainaren eragile guztiok, Azkoitia BHI ikastetxea tarteko, parte hartu genuen.
ENTZUN ENERGIAREN AHOTSA Iragan martxoaren 4an, Euronet 50/50 europar programaren baitan, Azkoitia BHIk bailarako beste ikastetxe batzuekin batera, ikastetxean energia aurrezteko helburuarekin, Entzun energiaren ahotsa kanpaina jarri zuen martxan.
Aipatu kanpaina, Azpeitiko Basazabal jauregian aurkeztu zen aurreko astelehenean, eta hitzarmena sinatzera Gipuzkoako Foru Aldundia, Azkoitiko Udala, Iraurgi Berritzen garapen agentzia eta ikastetxe desberdinetako ordezkariak bertaratu ziren.
3
ikasten
Berriak
ETXEAN ENERGIA AURREZTEKO IRIZPIDEAK
IKASTETXEKO IBILBIDE ENERGETIKOA
Euronet 50/50 egitasmoren barne, otsailaren 5ean, Enea enpresa kudeatzaileak etxebizitzetan energia aurreratzeko zenbait irizpide zabaldu zituen hurbildu ziren gurasoen artean, eta bertaratu ginenok, besteak beste, etxeko argindarraren faktura (potentzia, kontratu mota…) hobeto ulertzeko argibideak jaso ahal izan genituen.
Euronet 50/50 egitasmoaren baitan, oraingoan energia diagnostikoa egiteko asmoz, abenduaren 12an, goizean zehar, ikasle-ordezkariok, proiektuaren koordinatzaile, udaletxeko teknikari eta asesoramendu enpresako kidearekin batera, ikastetxearen bi eraikuntzak aztertu genituen. Energia diagnostikoak egungo kontsumo-iturriak ezagutzea dakar, geroago kontsumo horiek gutxiagotzeko hartu beharreko neurriak zehatz daitezen.
HIESARI BURUZKO HITZALDIA BATXILERGOKO LEHEN MAILAKOEI
Urola Ikastola BHI “Harribeltza” hiesaren aurkako elkarteko kide den Joseba Rekalde etorri zitzaigun abenduan ikastetxera, gaixotasun horri buruzko hitzaldia ematera. Saio zinez interesgarria izan zen, bere homosexualitatetik abiatuta hiesaren munduan barrena sarrarazi baikintuen hitzaldiak iraun zuen ordu eta erdian. Bere bizipenak ez ezik hainbat informazio jakingarri ere eman zigun, ikasleei hitzaldiaren mezu nagusia ondo baino hobeto helaraziz: ez erlaxatu inolaz ere, eta hartu beharreko neurri guztiak hartu, oraindik orain jende asko ari baita kutsatzen ezjakintasunagatik. Mezua jasota geratu zen.
1915ean ERAIKIA 4
ikasten
Berriak
DROGAMENPEKOTASUNARI AURRE EGITEKO TAILERRA IZAN DUTE IKASLE GUZTIEK
Urola Ikastola BHI
Azpeitiko Udalak antolatuta, bai DBH eta bai Batxilergoko ikasle guztiei drogamenpekotasunari aurre egiteko tailerra eman zitzaien urtarril-otsailean, gela bakoitzak bi orduko bi saio izan zituelarik. Saio horiek honako hiru ardatz hauen inguruan antolatu ziren: lehenik kontsumoa aztertu zen, kontuan hartuta DBH1eko ikasleek ikusten dutena eta Batxilergokoek ikus dezaketena ez dela berdina; ondoren kontsumoarekin batera talde presioak eta emozioek kontsumitzen hasteko erabakietan izan dezaketen eragina tratatu zen; eta, azkenik, gai honekiko komunikazioaren ingurukoak jorratu ziren.
LAUGARREN MAILAKO IKASLEEK
HARREMONAK EGITASMOAN
PARTE HARTU DUTE HEZKIDETZA LANTZEKO Urola Ikastola BHI Hernaniko Arremanitz Kooperatibak urtetan dihardu Urola bailaran lanean hezkidetza, sexu aniztasuna eta tratu onak sustatzeko asmoz Harremonak Egitasmoaren bitartez. Izan ere, horrelako egitasmoak eranginkorrak dira indarkeriari aurre egiteko, bereziki emakumeen aurkakoari, nahiz eta duela gutxi komunikabideetan nahiko zalaparta eta polemika piztu duen.
guztiei. Eta hirugarrenean indarrean dauden mitoak zalan tzan jarri eta norberaren kontraesanen inguruko hausnarketa orokorra egin da. Horretaz gain, garrantzia eman zaio norberaren desioak eta nahiak identifikatzeari, eta limiteak eta mugak jartzen jakiteari.
Helburu horrekin, laugarren mailako ikasle guztiek sei orduko tailerra jaso dute sexualitatearen inguruan. Lehen zatian sexualitatearen gaiari hurbilketa bat egin zaio, gure gizartean nagusi den sexualitate ereduaz hitz eginez eta eredu horrek guztiongan izan dezakeen eraginaren gainean gogoeta eginez. Bigarren saioan zuzeneko aholkularitza zerbitzua eskaini zaie ikasle
5
ikasten
Berriak
Urola Ikastola BHI
MARTXAN DA JOLASMATIKA! Proiektu honen helburua da DBH eta LHko ikasleek bere arteko elkarlanaren bitartez informatikako jakintzak bereganatzea. Bide hori dagoeneko ibiltzen hasiak gara eta, horren erakusgarri, urtarrilaren 27an gure laugarren mailako IKTko ikasleak Karmelo Etxegaraira joan zitzaizkigun hango bosga-
rren eta seigarren mailako ikasleei egitasmo honen inguruko azalpenak ematera. Saio horretan, eta egingo diren hurrengo hiruretan, sistema bitarra, konputagailuen egitura, algoritmia eta programazioa landu zen.
IRAURGI BERRITZENekoen TAILERRA BATXILERGOKO LEHEN MAILAKOENTZAT Urola Ikastola BHI Iraurgi Berritzen, jakina denez, gure eskualdearen garapen eta berrikuntza agentzia da, eta bere xedetako bat da ikasleak sentsibilizatzea etorkizunean ekintzaile izan daitezen. Horren harira, bi saio programatu dituzte honetarako Urola Ikastolan, eta bi horietako lehena urtarrilaren bigarren astean izan genuen. Horretarako Batxilergoko bigarren mailako zenbait ikasle balizko enpresak sortzen ari direla baliatu
zuten, Administrazio Kudeaketa Prozesu irakasgaiaren barrenean. Saio horretan, bada, Iraurgi Berritzenekoek azaldu zuten enpresa bat benetan sortzeko zer pauso eman behar diren, dirulaguntza nola eskatu behar den edota zein diren egin beharreko tramite administratiboak, teoriatik praktikara jaitsiz. Saio interesgarria izan zen gure ikasleentzat, inolako zalantzarik gabe.
6
ikasten
Berriak
PICK’N’ROLL:
INGELESA eta SASKIBALOIA KALEAN eta KANTXAN Urola Ikastola BHI Urola Ikastola BHIk eta Iraurgi saskibaloi taldeak, bigarren aldiz, Pick’n’Roll izeneko proiektua eraman dugu aurrera. ISBren jokalari atzerritar gizonezko zein emakumezkoen laguntzaz, hizkuntza eta kirola uztartzea du helburu proiektu horrek. Aurten DBHko hirugarren mailakoek hartu dute parte. Ekitaldia goiz batean burutu zen eta bi zatitan bereizita: batzuek herrian zehar ginkana egiten zuten bitartean besteak kiroldegiko kantxan sakibaloiarekin zerikusia duten lehiaketa eta jarduera desberdinak egin zituzten. Nabarmentzekoa da talde bakoitzeko kapitainak Iraurgiko jokalariak izan zirela, Juaristi ISB-ko entrenatzaile Iñaki Jimenez barne. Amaieran bai Iraurgiko jokalariak eta baita gure ikasleak ere, guztiak oso-oso pozik.
JON ARTANOREN HITZALDIA Urola Ikastola BHI
Jon Artano kazetaria etorri zitzaigun abenduaren 18an hi tzaldi bat ematera, ETBko bidali berezia den aldetik, eta Hego Amerikako haibat gatazkaren berri eman zigun, aprobetxatuz hirugarren mailako ikasleek nazioarteko hainbat gatazka aztertzen ari zirela, izan Brexita, Trumpen “impeachment” delakoa edota Siriako gerra, Gizarte Mintegiak bere curriculuma garatzeko horrelako arazo egoerak aztertzea
programatuta baitauka. Ez zaizkigu berehalakoan ahaztuko Artanok esandako kontuak, esaterako FARCeko gerrilariekin biltzeko oihanean barrena egunetan zehar izandako esperientzia, edo Cuban Fidel Castroren heriotzaren berri zuzenzean emateko pasatutakoak. Txistu bizian pasatu zitzaigun denbora: seinale entzundako kontuak interesgarriak izan zirela.
7
ikasten
Berriak
KULTURARTEKOTASUNAREN Urola Ikastola BHI FESTA Benetan ezin festa ederragoa izan genuen abenduaren 13an gure ikastetxean, Eramus + proiektuko eta Bizikidetzako arduradun Dorleta, Maitere eta Maitek antolatutako Kulturarteko Astearen barrenean. Eskolan baditugu munduko hainbat tokitatik etorritako ikasleak, eta haien familien laguntzarekin jaialdi bitxi bezain politaz gozatu ahal izan genuen. Frontoiaren alde batean herrialdeka antolatutako standak ezarri ziren, eta stand horietako bakoitzean ikasleek, familien laguntzaz, beraien jatorrizko herrialdearen kulturaren berezitasunen bat eskaini ziguten, izan janaria, jantziak, artisautza edo apaindura tailerra. Sabela ederki bete genuen gehienok, hango entxilada, kuskus, basmati arroz espeziatu, haragi xehatuz betetako aza hosto, gisatu, era askotako gozoki eta abarri esker; eta sabela ez ezik makina baten esku-besoak zoragarriro apainduak ikusi genituen henna deitzen den tatuaje motari esker. Eta jai giro eder horren bitartez, oroz gain, proiektuaren ardatz den mezua zabaldu zen: ikasle eta familia horiek, beren jatorrizko kultura eta guzti, gutarrak dira.
8
ikasten
Berriak
“KIKARAKADA” PROIEKTUARI BURUZKO HITZALDIA Urtarrilak 16an “Kikarakada” proiektua azaltzera etorri zitzaizkigun Galder Eizagirre eta Oraitz Garcia ekintzaileak. Areto nagusian DBH1 eta Erasmus+eko ikasleak bildu ziren proiektu horren berri jakiteko. Emanaldia, ordea, ez zen mugatu bakarrik Lesbos uhartean bizi diren errefuxiatuei buruzko azalpen interesgarri bezain gogorretara, zeren horrezaz gain
Urola Ikastola BHI
guztiok izan baikenuen aukera txokolate eta bizkotxo goxoak dastatzeko. Izan ere, munduko ezein haurri faltatu behar ez litzaiokeen gozamenerako elikagai unibertsal hori, txokolatea hain zuzen ere, da, beste gauza askorekin batera, Lesbosen errefuxiatu gisa bizi diren haur horiei falta zaiena.
EUSKALITEN ESKUTIK
KUDEAKETA AURRERATUAREN DIPLOMA JASO DU UROLA IKASTOLAK
Urola Ikastola BHIk Kudeaketa Aurreratuaren diploma jaso zuen abenduaren 18an Euskalit bikaintasunerako euskal fundazioaren eskutik. Eusko Jaurlaritzak kudeaketa aurreratuaren bidean lanean ari diren enpresei eta erakundeei banatzen dizkie diploma horiek eta, ikasturte honetan, beste zenbait erakunderekin eta enpresarekin batera, gure ikastetxeari eman zaio aitortza hori.
9
ikasten
Berriak
HEZKIDETZA ETA SEXU HEZKUNTZA IKASTAROAK XABIER MUNIBE IKASTOLAN
Abenduaren 9-13 astean, Xabier Munibe ikastolako LH6 mailako ikasleok bi ikastaro trinko eta interesgarri jaso genituen: Hezkidetza eta Sexu Hezkuntzari buruzkoa, hain zuzen. Hezkidetzako tailerrean guztiok berdinak garela ikasi genuen; neskek eta mutilek eskubide berdinak ditugula. Gaitasunak ez direla sexuen arabera sailkatzen ikasi genuen. Futbolean trebea izateko ez dela mutila jaio behar. Gainera, gure inguruan dauzkagun eduki sexistak bereizten ibili ginen; zineman, telebistan, ipuinetan, etxean edo kalean jarrera sexistaz,
BURULAGUNA Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Ikasturte hasieran burutu genuen Irakurlagun saioen arrakasta ikusita, oraingo honetan “Burulagun� saioekin hastea pentsatu dugu. 2. eta 6. mailako ikasleak elkarrekin jarri eta matematika lantzen dute. Hala nola buruketa desberdinak ebazten zein sortzen dituzte 6. mailako ikasleen laguntzarekin. Irakurlagunek izan zuen arrakasta bera izatea espero dugu!
10
askotan txikitatik jasotakoak, inguratuta gaudela ohartarazi gintuzten. Sexu Hezkuntzako ikastaroa ere oso interesgarria izan zen. Garenak garen bezala, gure gorputza onartu, ezagutu eta errespetatu behar dugula ikasi genuen. Gorputzeko atal guztiak intimoak direla eta errespetatu behar ditugula. Bakoitzak geure sentimenduak dauzkagu eta errespetatu behar ditugu. Inor ez gara guztiz femeninoak edo maskulinoak; beraz, guztiok sexuarekiko ikuspegi erabat pertsonala izaten dugu.
ikasten
Berriak
APQUA MATERIALA Xabier Munibe Ikastola, zientziako konpetentzia, modu dinamikoan eta esperimentuen bidez lantzen jarraitzeko, APQUA izeneko materialaren jabe egin da. Hori dela eta, irakasleek material hori ikasleekin nola erabili behar den jakiteko formazioa jaso dute. Orain, ikasitakoa ikasleekin aurrera eramaten hasi dira.
11
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
ikasten
Berriak
“AZKOITTI GARBIXE ETXIE BEZELAXE” egitasmoarekin bat egin dute LH 5eko ikasle eta irakasleek
ARTELANA
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
Xabier Munibe ikastolako 50. urteurrena dela eta, artelan hau egin du Nerea Bilbaok. Koadroan ikusten den bezala, Artxamendi eskolako argazkiak eta gaur egungo argazkiak bateratzen dituen collage eta pinturaz osatutako koadro zoragarri hau egin du H.H.ko irakasleak. Nerearen hitzetan, dimentsio hauetan egiten duen lehen koadroa da, koadroak 2,50 x 1,50 m neurtzen baititu. Ikus-
ten dana, berak egindako lana izan arren, eskerrak eman nahi dizkio Nereak bera animatzen, motibatzen eta egunero goraipatzen egon diren irakasle guztiei. Baina batez ere, H.H. 02ko irakasleei, beraiek gabe ezin izango baitzuen lan hau aurrera eraman. Ekipo ona osatzen dutela dio Nereak, “mundialak zarie neskak!” dio.
12
ikasten
Berriak
HIZKUNTZA LAGUNTZAILEA LANEAN! Azkoitia BHI Urtarrilaren 15eko astean, ekin zion bere lanari Zelanda Berritik hurbildu zaigun Keyla lankideak. Bere lana ingelesez ahozkotasuna lantzea izango da, DBHko lau mailatan eta Batxilergoko lehen mailan. Hauspoan ere saio batzuk eskaini, eskainiko dizkigu. Ongi etorri!
MARTXOAK 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA Azkoitia BHI Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, zenbait jarduera eta ekintza antolatu eta burutu ziren ikastetxean, DBHn zein Batxilergoan. Talde guztiok eguna eta egoeraren inguruko hausnarketa egin genuen, eta ondorioztatutako leloak horma irudietan islatu. Bestalde, horma irudi handi bat osatu genuen ostiral eguerdian Udaletxeko arkupetan eskegiteko.
13
ikasten
Berriak
IBILALDI NEURTUA, KIROLA ETA MAHAI JOLASAK URTEKO AZKEN EGUNEAN Azkoitia BHI Ohi lez, Gabon oporren aurreko egunean ikastetxeko ikasleok (DBH1 eta 2koak) ibilaldi neurtuan parte hartu genuen: Kukuherri, Sistiaga erreka eta Loilako pistatik barna. Ibilaldian ez ezik, argazki lehiaketan ere, parte hartu genuen. Argazki gaiak: gai librea, uraren zikloa eta ibilaldi neurtu bera izan ziren. Talde bakoitzak hiruna argazki egiteko aukera izan genuen, gai bakoitzari lotutako bana, hain zuzen ere.
Batxilergoko ikasleok, bestalde, gelaka antolatuta, hainbat kiroletan, mahai jokoetan eta sukaldaritza lehiaketan neurtu genituen geure abileziak. Ikasle guztiok, Batxilergoko zein DBHkook bat eginda, festa giro apartan eta alaian, eman genion amaiera urteko azken eskola egunari.
14
ikasten
Berriak Sarien alorrean: • Ibilaldiaren bataz besteko denborarik egokiena DBH2ko Jone Martin, Enara Juaristi, Naira Uria, Nahiane Errasti eta Naiara Aizpuruak egin zuten. • Ibilaldian zehar egindako argazki-bilduma onenaren saria, Haizea Alberdi, Ane Zulaika, Jone Sudupe eta Kira Bengoarentzat izan zen. Denek jaso zuten liburuetan gastatzeko sari-oparia. Bejondeizuela!
15
ikasten
Berriak
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI
ARTISTA BAT NAIZ NI Aurtengo ikasturtean, “Artista bat naiz ni proiektuarekin� aurrera jarraitu dugu. Metodologia berriarekin bat datorrenez, eguneroko lanean txertatzea lortu dugu eta euskarako ikasgaian ahozkotasuna lantzen den txokoan aritu dira 8 saiotan ikasleak proiektua aurrera eramaten. Liburutegiko ipuinak hartu, aztertu, egokitu eta euren modura moldatu ostean, haur hezkuntzako ikasleei zuzenduriko antzerki labur edo kontakizun batean bilakatu dute ipuina. Azken egunetan, haur hezkuntzara joan eta bertako haurrei egin diete kontakizuna edo antzerkia.
Oso balorazio positiboa jaso du berriz ere proiektuak bai irakasle taldearen, nahiz ikasleen aldetik eta haur hezkun tzakoak ere oso pozik geratu dira lehen hezkuntzakoek egindako bisitaren ostean. Lau txanda desberdinetan joan dira ikasleak bertara. Metodologia berriarekin bat eginda, artista bat naiz ni ahozkotasuna, idazketa eta aldi berean antzerkia lantzeko modu atsegin, dibertigarri eta erakargarri moduan ikusi dute ikasleek eta ikastolako ikasleen arteko harreman sarea indartzeko ekintza polit batean bihurtu da azken ikasturteetan. Jarrai dezagun artistak izaten!
16
ikasten
Taldeak
BARATZA PROIEKTUA MARTXAN
Azkoitia BHI
Jonek belar txarrak kentzen, belarra mozten, kalabazin haziak ereiten eta ongarria botatzen erakutsi zigun. Oraindik ez dakigu baratzean zer landatuko dugun, baina kontatuko dizuegu.
ADINGABEAK ETA INTERNET Azkoitia BHI Abenduaren azken astean, ikastetxeko DBH1 eta DBH2ko ikasleok Internet eta Sare Sozialak erabiltzeko garaian kontutan izan beharreko egoera eta prozeduren inguruko hitzaldiak jaso genituen Ertzaintzaren eskutik, eta mezuaren muinean, gure egunerokoan guztiz arruntak bihurtu zaizkigun tresnen inguruko jokabideak eta arriskuak izan zituzten azpimarragai.
Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 17
ikasten
Taldeak
EUSKARA GURE ETORRIA Azkoitia BHI JASONE OSORO Iragan martxoaren 10ean, ”Euskara gure altxorra” izeneko saioen egitarauaren barne, gure artean izan genuen Jasone Osoro euskal idazle elgoibartarra. Irakurri berri dugun, bere Ezekiel nora ezean eleberriaren aurkezpena egiteaz gain, bere ibilbide literarioaz eta idazte prozesuaz aritu zitzaigun 2. mailako ikasleoi. Ondoren, areto nagusira bertaratu ginenok bere biografia eta bibliografiari buruzko hainbat galdera egiteko parada ere ukan, izan genuen.
MAGIA PARRASTAN Martxoaren 11n, Imanol Ituiño magoa Magia Parrastan erakustaldia egitera hurbildu zitzaigun. Euskara Gure Altxorra programa barruko ekitaldia izan zen. Bertan magia izan genuen protagonista. Baina, denok dakigunez magiak ez du existitzen. Berak azaldu zigunez, trikimaliuak baino ez ditu erabiltzen. Guri ezinezkoa egin zitzaigun trikimailu horiek harrapatzea. Harrigarria benetan eskaini zigun erakustaldia eta guztiok aho zabalik utzi gintuen; pentsa, txapel batetik koko handi eta beltz bat atera baitzigun ez si eta ez no. Imanol saiatu zen trikimailu bat azaltzen, baina ezinezkoa izan zitzaigun berori harrapatzea. Guztiok oso ongi pasa genuen, bai ikasleak baita irakasleak ere. Ikaragarri gustatuko litzaiguke hurrengo batean ere, Imanol Ituiñoren erakustaldi bat ikustea.
Zure zain geratzen gara, muxu handi bat! Ihara Ibarbia eta Iraia Urbieta DBH1D
18
ikasten
Taldeak GAZTEA IRRATIKO ESATARIA GUREAN Euskara Hedabideetan izenburupeko programaren barruan, martxoaren 10ean, DBH3ko ikasleok Gaztea irratiko esatari eta DJa den Oihan Vegaren bisita izan genuen Azkoitia BHIn. Bertan, lehendabizi, gure hizkuntzak hedabideetan duen presentziaz aritu zitzaigun. Ondoren, estatuko musika programa nagusien inguruko xehetasunak azaldu zizkigun. Hitzaldiari bukaera emateko, berriz, DJ lanak nola egiten dituen erakutsi zigun, eta hainbat ikaslek musika nahasketak egiten aritu ginen. Saio dinamikoa eta entretenigarria izan zen benetan. 3Dko ikasleak
BAGA, BIGA, HIGA Martxoaren 11n, DBH4ko ikasleok E単aut Elorrieta eta Mikel Markezen bisita jaso genuen. BAGA, BIGA, HIGA saioa eskaini ziguten. 60. hamarkadatik hasita gaur egun arte euskal musikak izan duen garapena azaldu ziguten. Hamarkada bakoitzeko kontestu historikoa, abeslariak, musika estiloa eta musika entzuteko tresnak ezagutu genituen; baita hamarkada bakoitzeko kantu esanguratsu bat beraien aho足tsetan entzun ere. Oso interesgarria iruditu zi足 tzaigun euskal kulturari buruz gehiago ikastea. Orain dela urte batzuk, euskal kultura desagertzeko zorian egon zen, eta oso pozgarria da gaur egun duen indarra izatea. Bisita izugarri polita izan zen eta ikasle askok hunkituta amaitu genuen. Oso harro sentitu ginen euskaldun izan eta hain kultura anitza eta aberatsa eduki足tzeagatik. Araitz Etxaniz eta Irati Aranbarri
19
ikasten
Taldeak
KOLDO CAMPOS IDAZLEAREN AURKEZPENA Aipatu idazleak, iragan otsailaren 20an, 2. DBHko ikasleoi Gaztelania eta Literatura ikasgaiaren inguruan lantzen ari garen poesiari buruzko hitzaldia eskaini zigun ikastetxean. Idazlearen ikuspuntutik poesiaren zirrikituak, helburuak, tresnak, etab. azaltzeaz gain, poemak ere irakurri zizkigun.
POESÍA SUSURRADA Azkoitia BHI Martxoaren lehen astean, gaztelaniako arloan, “Poesía susurrada” izenburupeko saioak egin genituen 2. DBHko ikasleok. Esperientzia desberdina eta atsegina izan zen benetan.
20
Azkoitia BHI
ikasten
Artikuluak
BIHOTZ BIRIKAREN BERPIZTEA Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Iazko ikasturtean bezala, aurten ere Easo Politeknikoko ikasleak Karmelo Etxegarai ikastolan izan ditugu Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei Oinarrizko Bihotz Birikaren Berpiztea teknika irakasten. Begira nola aritu diren gure ikasleak!
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
ESKERRAK EMANEZ ESKERRIK ASKO, URTARRILAREN 25EAN, XABIER MUNIBE IKASTOLAKO ATE IREKIETARA HURBILDU ZINETEN GURASO, IKASLE ETA IRAKASLEEI. 21
ikasten
Gurasoen txokoa
UDABERRI Guraso Elkartea Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI XABIER MUNIBE IKASTOLAREN 50. URTEURREN INGURUKO ANTOLAKUNTZA ETA PARTE HARTZE BILERA Xabier Munibe Ikastolaren 50. urteurren inguruan Udaberri Guraso Elkartea, Xabier Munibe Ikastolarekin elkarlanean, jaialdi berezi bat antolatzen ari da. Lanketa aurrera emateko, guraso, ikasle ohi eta irakasle talde bat elkartu gara, Xabi Barkeroren gidaritzapean. Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, hainbat lantalde sortu dira. Lehen pausuak pixkanaka eta sendo eman dira. Orain, antolakuntza, bigarren fasean sartu da. Ospakizuneko ekintzen berri eman eta lan taldeak osatzeko, otsailaren 13an, Elkarguneko areto handian, bilera egin zen. Partaidetza deia Xabier Munibe Ikastolako komunitatearen parte izan den orori zabaldua izan zitzaien: irakasle, irakasle ohi, guraso, guraso ohi, aiton-amona, ikasle, ikasle ohi, kide, sortzaile‌ Bilera irekian azaldu eran, Maiatzaren 30ean, gaueko 22:00etan, Azkoitiko Herriko Plazan jaialdi bat izango da. Bertan, jende ugarik hartuko du parte. Jada asko dira izena eman dutenak, baina talde batzuk badira laguntzaile faltan direnak. Animatu, eta hartu parte. Izena emateko Udaberri Guraso eskolako korreora idaztea nahikoa izango da: udaberriige@gmail.com.
IKASTURTEKO 2. MENDI IRTEERAN HAIZEA PROTAGONISTA Ikasturte honetako bigarren mendi irteera otsailaren 16an egin genuen. Bertan, Xabier Munibe Ikastola, Floreaga Salestar Ikastetxea eta Bizilore Eskola Aktiboako kideok parte hartu genuen. Mendi-taldea 90 lagun inguruk osatzen genuen. Hasiera batean Itziar - Andutz - Zestoa mendi ibilbidea egitea programatua zegoen, aldiz, haize ufada handiak zirela eta, ibilbidea moldatu egin zen. Andutzeko mendi tontorrera heldu beharrean, mendia inguratzen zuen bidexka hartzea erabaki zen. Taldean, ingurua ondo ezagutzen zuten, Bizilore Eskola Aktiboako kide itziartarrak baziren, eta beraiek gidari lanak egin zizkiguten. Bideak Endoia aldera eraman gintuen, aurreikusitako ibilbidearen azken zatiarekin lotuz. Andutzeko gurutzera igo ez arren, inguruko baso, itsasoa eta mendixkek osatzen duten paisaiaz gozatu genuen. Endoia inguruan hamaiketakoa egin ondoren, Zestoara abiatu ginen, bidean behera, Erlo mendia beste perspektiba batez ikusiz. Sas tarraineko bailaran zehar, Ekain kobazuloa eta Lili Jauregiaren ondotik, ibilbideari amaiera eman genion. Zestoan autobusak zain genituen eta bazkaltzeko etxeratu ginen.
22
Gurasoen txokoa XABIER MUNIBE IKASTOLAK ATE IREKIKO SAIOAN UDABERRI GURASO ELKARTEAREN PARTAIDETZA Urtarrilaren 25ean, Xabier Munibe Ikastolak ate irekien saioa egingo zuen. Udaberri Guraso Elkartea bertan izan zen. Kideek gurasoei Guraso Elkartearen egin beharrak azaldu zizkieten, eta aldi berean, zer nolako partaidetza duen elkarteak ekitaldi eta jarduera desberdinetan. Besteak beste, honako hauek dira esanguratsuenak: • Gurasoen beharren bideraketa eta zubi lanak • Eskolaz kanpokoak jardueren antolaketa eta koordinazioa lanak • Mendi irteeren antolaketa eta koordinazioa eman • Bitarteko zaintza zerbitzua antolaketa eta koordinazioa lanak • Guraso eta monitoreen formazioa hitzaldien antolaketa eta koordinazioa lanak • Ikasgeletako hainbat materialaren hornikuntza eta finantziazioan parte hartu • Ospakizunak antolakuntza eta finantziazioa enan • Ibilaldietarako erabiltzen diren garraioen kostuaren zati baten finantziazioa bere gain hartu • Bitarteko zaintza zerbitzua antolaketa eta koordinazioa lanak eman Egun, Guraso Elkartea bere bloga eguneratzen dabil, irakurleei ahalik eta informazio gaurkotu eta egokiena eskaintzeko asmoz. Jakin, blogaren esteka honako hau dela: http://xabiermunibegurasoak.com
23
ikasten
ikasten
Erreportajeak Urola Ikastola BHI
ASTEBETEKO ELKARTRUKE EUROPARRAREN KRONIKA LABURRA: “FOOD FOR THOUGHT: A EUROPEAN RECIPE BOOK FOR MIGRANT INCLUSION”
Urtarrilaren 12a, igandea Finlandiako, Italiako eta Poloniako 21 ikasle iritsi ziren Azpeitira; bertan, Urola Ikastolako beste 21 ikaslek –eta zenbait gurasok– ongi etorria eman zieten.
Urtarrilaren 13a, astelehena
Urtarrilaren 14a, asteartea
Goizean ikastolako zuzendariaren ongietorria, aurkezpena, ikastolari bisita, Euskal Herriko dantzak, herri kirolak eta pilota. Beste herrialdetako dantzak ere dantzatzeko aukera izan genuen.
Goizeko lehenengo orduan ikasleek FOOD FOR THOUGHT: A EUROPEAN RECIPE BOOK FOR MIGRANT INCLUSION liburuko lehenengo menua osatu zuten Lucidpress erabiliz. Ondoren autobusa hartu eta Pasai Donibanera joan ginen, non Victor Hugoren etxea ez ezik herri xarmagarri hori berori ere bisitatu genuen. Handik Pasai San Pedrora pasatu ginen itsasontziz Albeola museoa bisitatzera, ikusgarria baita XVI. mendeko itsasontzi baten erreplika nola ari diren egiten. Arratsaldean Hondarrabira hurbildu ginen eta bertan bisita gidatua izan genuen.
Arratsaldean Basazabal jauregian elkartu ginen eta Azpeitiko alkatearen ongietorria jaso genuen. Urola ikastolako ikasle batzuek migrazioaren inguruan hitzaldi bat eman zuten eta gaiarekin zer ikusia zuten zenbait ariketa egin genituen. Ondoren Azpeitiko Elkargunera joan ginen, non Elkar-ekineko kide batek eta migrante batek beraien lanari buruzko informazioa eman ziguten eta beraien instalakuntzak erakutsi zizkiguten.
24
Erreportajeak
ikasten
Urtarrilaren 15a, asteazkena Basque Culinary Centre delakoari bisita egiteko parada izan genuen asteazken goizean, tour gidatu eta guzti. Han ikasleei sortu zitzaizkien zalantza guztiak argitu ondoren, Donostia aldera jo genuen, Chillidaren Haizearen Orrazia miretsi ahal izateko. Txundituta geratu ziren kanpotarrak halako parajearekin! Eguna bukatzeko, gymkhana batean hartu genuen parte Donostiako hainbat leku interesgarritan zehar, bertako ohiturez eta historiaz zerbait gehiago jakiteko helburuarekin.
Urtarrilaren 16a, osteguna Goizean lana egin genuen gure errezeta liburua osa tzeko, eta ondoren taldeka baloreen inguruan jarduera batzuk egin genituen; izan ere, balore horiek Master Cheferako sortu behar zituzten errrezeten oinarriak ziren. Ondoren Kikarakada proiektuko arduradunen hitzaldia entzun ahal izan genuen, eta txokolatea bizkotxoekin jateko aukera izan genuen. Basazabal elkartean bazkaldu ondoren, taldeka Marshmallow Chalenge-a egin genuen helburu argi batekin: talde kohesioa lortzea. Horren atzetik herrrialde bakoitzeko ikasleek osatutako mahai ingurua izan genuen migrazioari buruz, eta esan beharra dago benetan hunkigarria izan zela: dudarik gabe elkartrukeko momenturik onena! Aipatzekoa izan zen ikasleen jarrera, partehartzea eta zer ondo hitz egin zuten. Ondoren ikasleek Azpeitiko tourra egin zuten eta herriko toki esanguratsuenetan argazkiak atera zituzten. Egunari bukaera ezin biribilagoa emanez, Tanborradaren entsegua ikusteko aukera izan zuten.
25
ikasten
Erreportajeak
Urtarrilaren 17a, ostirala Food for Thought: a European Recipe Book for Migrant Inclusion 1. Master Chef-a burutu genuen Loiolatxo elkartean. Bertan epaile eta laguntzaile izan genuen Julen Galarraga sukaldaria, gure ikasle ohia. Esan beharra dago ikasle guztiek beraien sukaldari abileziak oso ondo erakutsi zituztela, beraien platerrak ezin hobeto defendatuz epaimahaiaren aurrean. Nabarmentzekoa da errezeta bakoitzaren atzean istorio bat zegoela giza baloreetan oinarrituta. Festa giroan bukatu genuen ekitaldia eta denok zapore onarekin gelditu ginen. Gauean ikasleek San Agustinen afaria izan zuten, asteari amaiera bikaina emateko.
Urtarrilaren 18a, larunbata Agurra Hotel Loiolaren aurrean, guztiontzat aberasgarria izan den elkartruke-asteari amaiera emanez.
26
Protagonistak
ikasten
UDANE JUARISTI
AZPEITIKO KARMELO ETXEGARAIN Udane Juaristi artista azkoitiarra ikastolan izan genuen artelan bat egiten. Azken aldian bere lanengatik ospe handia hartzen ari den artista dugu Udane. Munduko 100 mural onenen artean sartu da berak Oviedo inguruan egindako mural erraldoi bat eta horregatik irrati, aldizkari, telebista eta hainbat komukabide desberdinetan agertuz fama hartzen ari da. Eta gure ikastetxeko ikasleak ere ez zuten gutxiago izan nahi, eta ingelesez elkarrizketa bat egiteko aprobetxatu zuten.
Begira ze artelan polita utzi zigun Udanek gure ikasleek egindako marrazki desberdinak aprobetxatuz. Artelekura ikasleak gustora sartzeko moduan dira!
Azkoitia BHIko ikaslea den
ARAITZ ETXANIZ protagonista EUSKAL HERRIKO TRIKITILARI GAZTEEN TXAPELKETAN
Iragan abenduan, Zaldibarren ospatutako 13 eta 19 urte bitarteko trikitilarien txapelketan, Araitz Etxaniz hirugarren sailkatu zen, Enaitz Alberdi lagun zuela. Zorionak!
27
ikasten
Protagonistak
GARAZI ARANBURU: ESPEDIENTE ONENARI SARIA Urola Ikastola BHI Bilboko Ingeniaritza Eskolak urtero ematen du “Maila bakoitzeko Espediente Onenaren Saria”, eta Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako lehen mailari dagokiona gure ikasle izandako GARAZI ARANBURU ALTUNAri eman zitzaion iazko azaroan, eskola horretako Areto Nagusian egindako sari banaketan. Ondorioa ez da nolanahikoa, IDOM izen handiko Ingeniaritza Etxearen babesa jasoko baitu hemendik aurrera. Gure aldizkari honetatik zoriondu nahi dugu Garazi, eta segi dezala horrela ikasketak amaitu arte!
ALAITZ URDALLETA IKASLE OHI SARITUARI ELKARRIZKETA Urola Ikastola BHI Urola Ikastolari ez zaio pozik egoteko arrazoirik falta, ikasle ohiak direla eta. Izan ere, Garazi Aranbururi Bilboko Ingeniaritza Eskolak iazko azaroan lehen mailako espediente onenaren sari berezia eman dio Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzan, eta abenduan, berriz, Alaitz Urdalletak EHUko Errektore Nekane Balluerkaren eskutik Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako 2019ko espediente onenaren saria jaso du. Azken honi eskatu diogu galdera sorta txiki bati erantzutea, sari horren berri jakiteko, eta hona hemen zer dioskun: Alaitz, zure mailan, jakin dugunez, graduatu direnen artean soilik %22 ziren neskak, baina, halaz guztiz, espediente onena zurea izan da: ez al ziren, bada, ingeniaritzak mu tilen ikasketak, zientzietarako eta matematikarako hobeak omen direlako? Nire graduan nirekin batera graduatu zirenen artean 13 neska eta 47 mutil ginen, beraz guztira 60 ikasle, %22 neskak eta %78 mutilak. Hala ere, nire ustez proportzio hauek ez daude loturik abilezia mailarekin, baizik eta ikasle bakoitzak duen zaletasun edo gustuen araberakoa dela esango nuke. Beraz, nire iritziz ezin liteke esan mutilak hobeak direla zientzia eta matematiketan, neskok ere gaitasun berak baititugu. Txikitatik ikasteko duzun gaitasun edo gogoaren arabera ere baliatzen da baina ez nuke onartuko generoaren araberako bereiztasunik egitea.
Errezildarrak ez zarete, beraz, onak bakarrik harri jaso tzen… Galdera hau pixka bat arraroa suertatu zait. Ez dakit zergatik jarri behar zaien herri txikietan bizi direnei horrelako etiketa bat. Egia da Errezilen harri jasotzaile bikain bat badagoela, baina horrek ez gaitu guztiok zaku berean sartzen. Sarri esan ohi da, eta nik ere entzuna dut, askotan herri txikietan bizi direnak direla ikasketetan gehien saiatu eta lorpen handienak gauzatzen dituztenak. Argi ikusten dugu eguneroko ogia eskuratzeko gogor saiatu behar dela eta beraz ikasteko beharra dagoela. Horregatik, bizitza honetan benetan zerbait lortzea nahi badugu gogor saiatu behar garela kon tzientziatuta gaude. Hala ere, esan beharra dago herri handietan nahiz txikietan bizi, era guztietako jendea dagoela eta ikasketa arloan aniztasuna bistakoa dela.
28
ikasten
Protagonistak Zein da sekretua horrelako emaitza onak izateko uniber tsitatean? Egia esan ez daukat aparteko sekreturik, gakoa egunerokotasunean saiatzea dagoela deritzot zalantzarik gabe. Nire kasuan esan beharra dut orokorrean baditudala mania ba tzuk gauzak ordenatzeko garaian, bakoitza bere lekuan izatea gustatzen baitzait. Horregatik apunteak ere txukun eta xehetasunik galdu gabe eduki nahi izaten nituen beti. Honi lotuta, egunero klasean jasotako apunteak etxean errepasatu eta ariketaren batzuk egiten ahalegintzen nintzen, horrela gaia egunerokotasun batez aurrera eramanaz. Gainera, zalantzaren bat izanez gero, ez nuen bi aldiz pentsatzen irakasleari galdetzeko eta ahal bezain laster argitzeko. Beraz, benetako sekretua ikaslearen ahaleginean eta erregulartasun bat mantentzean dagoela esango nuke. Ikasketak amaituta, eta horrelako sari potolo bat irabazita, lana aurkitzeko arazorik izan duzu? Egia esan gaur egungo gizartean gustuko lan bat aurkitzea benetan zaila dela iruditzen zait. Hala ere, nire kasuan ez dut horrenbesteko zailtasunik izan, nahiz eta hasiera batean nire ikasketekin loturik ez zegoen lanpostu batean hasi behar izan nuen. Lanpostu horretan lanean ari nintzela enpresako arduradunak ohartu ziren zer nolako saria jaso nuen, eta hau jakinik nire ikasketekin loturiko lanpostu batean lan egiteko aukera eskaini zidaten. Niretzat ikaragarrizko berri ona izan zen, kasualitateari esker edo ez, nire gustuko lanpostu bat eskuratzea lortu bainuen, eta gradua amaitutako urte berean gainera! Nolakoa da zure lana egun, zer egiten duzu? Oraindik ez daramat denbora asko lanean, urtarrilean hasi bainintzen egungo lanpostuan. Inbestigazio eta garapeneko departamentuan egiten dut lan Errezilen dagoen Domusa Teknik enpresan, eta lan mota ezberdinak gauzatzen ditut. Galdara mota ezberdinak fabrikatzen dituzte bertan, nik eskema elektriko-elektronikoak ulertu eta diseinatzetik hasi eta fisikoki montatu eta konprobazioak egin arteko prozesuak gauzatzen ditut, betiere esperientziadun lankide baten laguntzarekin. Urola Ikastolan estudiatu zenuen: zer-nolako oroitzapenak dituzu? Bai hala da, Errezilgo herri eskolan Lehen Hezkuntza gauzatu ondoren Azpeitira joan nintzen DBH egitera, zehazki Urola Ikastolara. Egia esan ez daukat oroitzapen txar askorik, soilik ia urte osoa azterketak ez baziren kontrolak egiten pasatzen genuela. Ikaslea zaren bitartean gorroto duzu hainbeste azterketa egin behar izatea, baina egia da gerora eskertu egiten dela gauzatu genuen ebaluazio modua izatea. Gainerakoan ez nuen inolako kexarik izan bertan ikasi nuen denboraldian, irakasle eta gelakideekin harreman onak izan bainituen. Gure artean: inoiz eraman zenuen txuletarik gordeta azter ketaren batean? Nahiz eta zenbait garaitan nire ingurukoak ikusi eta tentazioa izan, egia esan ez dut inoiz txuleta bat egiteko gaitasunik izan. Nahiago izaten nuen bezperan berandu arte ikasten geratu txuleta bat egin eta azterketan kirioak dantzan nituela paper zatitxoa ateratzen hasi baino. Txuletak egitearena ere
abilezia bat dela esango nuke, baina nire kasuan ez nuen garatu. Soinujole bikaina zarela ere badakigu, musikak estudiatze ko denbora kendu dizu ala lagundu? Nahiz eta kontrakoa izatea gustatuko litzaidakeen, ikasketen erruz ezin izaten nuen nahikoa denbora hartu trikitiari eskaintzeko. Azken finean lehentasun batzuk finkatu beharra daude bizitzako etapa ezberdinetan zehar, eta nire kasuan ingeniaritzako gradua gauzatzen ari nintzen garaian ikasketei eman nien lehentasuna, horrela musikarentzat denbora murriztuz. Hala ere, gaur egun ikasketak amaituta izanik trikitixa astintzeko denbora gehiago hartzeko esperantza dut. Eskatuko balizute, ikasketetan ondo ez dabiltzan ikasleei zer gomendio eta aholku emango zenieke? Aurreko galdera batean aipatu dudan moduan, ikasketetan ondo ibiltzeko sekreturik onena egunerokotasuna manten tzea da. Beraz, aurrera egiteko zailtasunak dituztenei beraien denbora antolatzeko eta beharrik handiena duten irakasgaiei denbora gehiago eskaintzeko gomendatuko nieke. Gainera, edozein zalantza izanez gero, inongo beldurrik gabe irakasleen laguntza eskatzera animatuko nituzke, oinarri sendo bat hartu eta ikasketei itxaropenez aurrera begiratzeko. Gainera, beti gogoan izan behar da ikastea oso garrantzitsua dela gaur egungo gizartean. Enpresa gehienetan kualifikatutako langileak nahi dituzte, eta beraz ezinbestekoa da ikasketa maila minimo bat izatea. Horregatik, nahiz eta zailtasunak izan, gogotsu aurrera egiten saiatu behar gara beti, etorkizunean eskertuko dugula pentsatuaz. Zalantzan dauden Batxillergoko bigarren mailako ikasleei, zein arrazoi emango zenizkieke ingeniaritzaren aldeko hau tua egiteko? Galdera honekin identifikatua sentitu naiz. Nik ere izugarriz ko zalantzak izan nituen unibertsitateko ikasketak aukeratzeko garaian. Banekien matematika oso gustuko nuela eta bide horri jarraitu nahi niola, baina egia esan hainbeste graduren artean aukeratzea ez zitzaidan erraza egin. Azkenean, orientatzaile, irakasle eta ingurukoen gomendioak kontuan hartuta, ingeniaritzaren aldeko hautua egitea erabaki nuen. Izan ere, bide asko irekita mantentzen dizkizu ingeniaritza batek, lanpostu mota asko aukera baititzakezu horrelako gradu bat amaitzen duzunean. Horregatik, zalantzan dauden ikasleei ingeniaritzaren aldeko apustua egiteko gomendatuko nieke matematika eta zientziak gustuko izanez gero. Ingeniaritzen artean ere oso mundu zabala dago, geroz eta mota gehiago baitaude. Nire kasuan Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua gauzatu nuen, baina lehenengo bi urteetan beste bi ingeniaritza mota ezberdinetako jendearekin batera egon nintzen klasean. Beraz behin ingeniaritza bat aukeratuta aurrerago aldaketak egitea ere nahiko erraza da eta ideiak garbiago izandakoan benetan gustuko duzuen bideari heldu ahal izango zeniokete, beti ere ingeniaritza arloan. Eskerrik asko, bada, Alaitz, gure galdera hauei erantzu teagatik –eta bai bikain erantzun ere!– eta izan dezazula ibilbide profesional luze, oparo eta aberasgarria… eta per tsonala ere bai, noski.
29
ikasten
Protagonistak
MARTXOAK 6AN EMAKUMEEN EGUNA OSPATZEN Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
30
Ospakizunak
ikasten
GABONAK Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI OLENTZERO JEITSI ZAIGU MENDITIK Neguko oporrak iristearekin batera etorri zaigu aurten ere bisitan Euskal Herriko ikazkinik ezagunena. Haur guztiak irrikaz itxaroten duten eguna. Ondo aprobetxatu zuten haurrek Karmelo Etxegarain egin zuen egonaldia beraien eskutitzak eman eta bere abestiak berari eskeintzeko. Haur guztien emozi eta barreak ikusirik gustora itzuliko zen Olentzero berriro ere mendira. Hurrengo urterarte Olentzero!
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI OLENTZERO ETA MARI DOMINGI
31
ikasten
Ospakizunak
SAN SEBASTIANAK Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI SAN SEBASTIANAK KARMELO ETXEGARAIN Urtarrilak 20, San Sebastian eguna izanik, Urtarrilaren 17an Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai ikastolakoek danborrada ospatu genuen. Gure herrian tradizio diren hainbat abesti jo genituen, hain zuzen ere, San Sebastian Martxa, Soreasuko Sebastian, Tatiago‌ Gure ikasleek txikitatik dakarkite danborra jotzeko zaletasuna. Jarrai dezatela horrela! Bai horixe!!!
32
Ospakizunak
ikasten
UMEEN KALEKO DANBORRADA Aurtengoan ere, urtarrilak 20an, Sansebastian egunean, Azpeitiko kaleak haurrek bete zituzten Umeen Danborrada ospa tzeko. Egia esan, eguraldi aparta izan genuen eta gure seme-alabek ohi bezala, ikaragarri disfrutatu zuten danborrak jotzen herriko kaleetan zehar. Beraz, giro ederrean ospatu genuen guztiok ere egun berezi hau. Karmelo Etxegarai ikastolako 135 neska-mutilek parte hartu zuten aurtengo ikuskizunean, beti bezala, 3 taldetan banatuta: Bizkaiko Tertzioak, Napoleon Urdinak eta Napoleon Gorriak. Hona hemen gure protagonistak, egunean bertan, ikastolako jolastokian ateratako taldeko argazkietan. Jarraitu holaxe!!!!
33
ikasten
Ospakizunak
INAUTERIAK Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI KARMELO ETXEGARAIKO INAUTERI FESTA Urtero bezela iritsi da mozorrotzeko garaia eta aurten ere izan dugu jai ederra. Denok mozorroturik izan da bai dantza egiteko aukerarik. Irakasle pilo bat ere animatu dira dantza ikusgarri bat egiten. Ze festa ederra izan dugun, gainera hau hasiera bakarrik dugu, 4 egun aurretik inauteriez gozatzeko!
34
Ospakizunak
ikasten
INAUTERIAK HAUR HEZKUNTZAN Inauteriak! Iuju! Aurten ere Azpeitiko Karmelo Ikastolan mozorrotzeko aukera izan genuen. Txarangako Musikariak, Gailetak, Mimoak, Indioak‌denetarik ikusteko parada izan genuen. Gustora ibili ziren gure ikastolako txikienak dantzan jo ta ke! Ondoren txokolate beroa hartutakoan, zezen eta buruhandiekin jolasteko aukera bikaina izan zuten, bai horixe!
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
35
ikasten
Ospakizunak
SANTA AGEDA BEZPERA Urola Ikastola BHI SANTA ESKEAN ATERKI ARTEAN Aurten ere, 29 urtez jarraian, erraz esaten da, Santa Eskean ibili gara herrian zehar, nahiz eguraldiak ez duen batere lagundu. Eta amorragarria da, ikusita aurreko eta ondorengo egunetan zeinen eguraldi ederra izan dugun. Baina euria beharko zuen eta aterki artean abestu behar izan dugu, argazkietan ederki askori ikusten denez. Lehenik Karmelora jaitsi ginen, non bertako frontoian hango ikasleekin batera abestu genuen. Ondoren bitan zatitu ginen: batzuk Sanjuandegi aldera, besteak herriko enparantzara, BM hipermerkatuan abestu ostean. Udaletxean, anbulategian, Eroski hipermerkatuan eta beste hainbat tokitan kantatu ondoren, eskolara itzuli ginen, busti antzean gehienok, blai eginda gutxi batzuk, baina gustura denok, ohitura ederrak ez direlako galdu behar.
Enparan Kalea, 10 • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) Tel. - Fax: 943 81 16 74 • decoracion@ederti.com
36
Ospakizunak
ikasten
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
Azkoitia BHI SANTAESKEAN HERRIAN ZEHAR Urtero lez, Santa Ageda bezperan 2. DBH2ko ikasleok, Santa-eskeko ohiturari jarraituz, santa eskean ibili ginen herrian zehar koplatan. Herriko hainbat gune bisitatu genituen, Udaletxea, San Jose egoitza eta Xabier Munibe ikastola, besteak beste.
37
ikasten
Ospakizunak
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI SANTA AGEDA HAUR HEZKUNTZAN Otsailaren 4an, Santa Ageda Bezpera ospatu genuen Azpeitiko Karmelo Etxegari Ikastolan Urola ikastolakoekin batera. Beraiek guri hainbat kopla abestu ondoren, gure txanda etorri zen eta beste pare bat kopla abestu genizkien. Amaitzeko denok batera abestu genuen “Zorion etxe hontako denoi…”. Urteroko usadioa mantentzen jarraituko dugu.
SANTA AGEDA OSPATU GENUEN KARMELO ETXEGARAIKOAK Urtero bezela, Santa Ageda bezpera iristean, ikasleak santa eskean atera dira. Horrela, bai ikastetxe inguruak eta baita Azpeitia herria ere koplaz jantzi genituen. Ikastetxean gonbidatuak ere izan gentuen Urolako ikasleak bertan izan genituen eta baita Baigera elkarteko helduak ere. Denok batera ospatu genuen egun eder hau! 3. zikloko ikasleak San Martingo zaharren egoitzan izan ziren, hango giroa alaitu asmoz.
38
ikasten
Ibilaldiak
2. Batxilergoa Azpeitia
GIPUZKOAKO BAZKUNDEAN
Gipuzkoako Bazkundea, Merkataritza Ganberaz ezagunagoa, irabazi asmorik gabeko erakundea da, Gipuzkoako enpresen eta interes orokorren zerbitzura dagoena. Urtarrilaren 29an bertan egon ziren Batxilergoko bigarren mailako Administrazio Kudeaketa Prozesuko ikasleak, Ekonomia Mintegiak antolatuta. Ikasle horiek enpresa birtualak sortzen ari dira, eta proiektu hori garatzen laguntzeko erakunde horretara jo dute, jakiteko zein zerbitzu eskaintzen dituzten eta nola eskatu daitezkeen. Ekitaldia bitan banatu zen. Lehen zatian bertako bi teknikarik Bazkundeaz azalpen orokorrak eman zituzten, azpimarratuz helburu dutela Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna bermatzea, denda xumeenetik hasita enpresa handienetaraino. Atsedenaldiaren ondoren, talde dinamika izan zuten gure ikasleek, enpresari izateko garatu behar diren konpetentziez jabetzeko. Saioa interesgarria, dudarik gabe, ikasleek oso ondo baloratu dutena.
GOIERRIN LANDA EREMUKO INSTALAZIOAK BISITATZEN
DBH 3 Azpeitia
HAZI elkartearen eskutik, urtero bezala, hirugarren mailako ikasleek landa eremuko ekoizleen hainbat instalazio bisitatu dituzte. Lehen bisita Idiazabalen izan zen, Aranburu Gaztandegian, non ez bakarrik gaztaren ingurukoen berri jakiteko aukera izan genuen, baina baita gazta zati goxo askoak dastatzeko ere. Ondoren Ordizira jaitsi eta “D’elikatuz” Elikadura eta Gastronomia Gunean bisita gidatua izan genuen, bertako teknikariak elikadura, osasuna eta kontsumo jasangarriari buruz hainbat azalpen ematen zizkigularik, panel, horma-irudi eta material multimedia egokiez lagunduta. Ordizian bertan mokadutxoa jan eta arratsaldean Zaldibira igo ginen, hango haragitarako behi ustiategi handi baten martxa ikusteko, hango gorabeherak zuzenean bertako baserritarraren ahotik entzuten genituela. Eta handik etxera, lehen sektorean dabilen jendearen bizimoduaz lehen baino jantzixeago.
39
ikasten
Ibilaldiak
LH 2. zikloa Azpeitia
MIRAMONEN Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ganbera-talde batek errepertorio barrokoko kontzertua eskaini zigun, musika klasikoaren eta ekologikoaren arteko harremana landuz. Aurrez, Donostiako Miramon auzoko anfiteatroan egin genuen hamaiketakoa. Kontzertua bukatutakoan berriz, Orioko hondartza aurrean bazkaldu genuen.
40
ikasten
Ibilaldiak
LH 2. zikloa Azpeitia
EKOETXERA BISITA
Nola biziko ginateke energiarik gabe? Talde txikietan elkartu gara, batzuk irakasleak ginen, beste batzuk berriz dendariak eta azkeneko taldea kaleko jende arrunta. Gai honi buruz hausnarketa egin dugu, goizean jaiki eta oheratu arte zer egin argi indarrik gabe.
Ez da ariketa erraza izan. Ohartu gara zer nolako garrantzia duen energiak eta energia berriztagarriak eta ez berriztagarriak daudela.
41
ikasten LH 3. zikloa Azpeitia
Ibilaldiak
AGUREAK ANIMATZEN!!
Otsailaren 21ean, San Martin zaharren egoitzara joan ginen, Errobi, Uhaitza, Urumea eta Zadorra taldeak, Azpeitiko Inauterietako betiko kantak abestera eta dantzatzera. Agureak animatu genituen, bai, han zeuden gure zain heldu ginenean eta poz-pozik gelditu ziren beraien gaztetako doinuak eta abestiak entzunez eta batzuk, kantatuz.
Hurrengoan ere itzultzeko esan ziguten eta meriendatzen utzi genituen alai-alai. Honen lekuko bertako argazkiak! Guk ere aldegin beharra genuen ikastolara, txokolatea opilekin jatera!!
IBAI-EDER URTEGIA ETA ARAZTEGIA EZAGUTUZ
42
June S., Elene E. eta Amane G.
DBH 1 Azkoitia
ikasten
Ibilaldiak
Otsailaren 6 eta 7an, DBH1ko ikasleok Ibai-Eder urtegia eta Azpeitiako Ur Edangarrien araztegia bisitatu genituen. Urak urtegitik jaso eta etxeetara iritsi bitartean jasotzen duen prozesuaren berri izan genuen Aitziber eta Eli begiraleen eskutik. Etxeetan erabili eta garbitu ondorengo prozesua ere ezagutzeko aukera izan genuen Lasaon.
EKAIN BERRIRA IBILALDIA Martxoaren 10ean, Geografia-Historia arlotik Zestoako Ekain Berri kobazuloa bisitatzera joan ginen. Historiaurrea lantzen ari garenez, gure arbasoak kobazulotan nola bizi ziren ikusi genuen. Bi taldetan banatu gintuzten; talde bat kobazuloaren erreplika ikustera joan zen bitartean, beste taldeak lantzarekin animaliak nola ehizatzen zituzten ikasi eta animalia faltsuekin saiakera desberdinak egiteko aukera baliatu zuen. Eskerrak garai hartan jaio ez ginen, gorriak ikusi beharko genituzkeen-eta! Kobazuloan marraztuta zeuden animaliak eta beraien esanahiak ere ezagutu genituen. Kobazuloko historia oso interesgarria iruditu zitzaigun, eta bertako langileek azaldu zigutenez, garai hartan gehien marraztutako animalia zaldia izan omen zen; gehien ehizatutakoa, berriz, oreina. Eguraldia lagun, oso ibilaldi polita izan genuen! Nora Ucin Zubeldia
43
DBH 1 Azkoitia
ikasten
Ibilaldiak
TABAKALERA: “ORAIN DISEINUA”
1. Batxilergoa Azkoitia
Iragan otsailaren 10ean, Batxilergoko Marrazketa Teknikoko 1. mailako ikasleok Donostiako TABAKALERAn (Kultura garaikidearen nazioarteko zentroa) dagoen “Orain diseinua” erakusketa ikustera joan ginen Iritsi bezain pronto, bi taldetan banatu gintuzten. Talde batek gida batekin “Orain diseinua” erakusketa ikusten zuen bitartean, beste taldeak, Tabakalerako instalazioak bisitatu zituen.
Horrela, teknologia eta marrazketarekin lotutako eta Euskal Herrian sortutako edota ekoiztutako diseinuak ikusi eta ezagutu ahal izan genituen. Harrituta geratu ginen euskal industriak egindako lanaz, baliatu ohi dituen aurrerakuntzaz zein egungo industrian duen eraginaz. Ondoren, ikasleok tailer batean parte hartu genuen eta etxetik emandako kamiseta batean logotipo bat diseinatzeko parada ongi baino hobeto baliatu genuen. Irteera aberasgarria benetan!!!
44
ikasten
Ibilaldiak
LH 6. maila Azkoitia
MUTRIKUKO OLATU PLANTA EZAGUTZEN
Xabier Munibe ikastolako LH6. mailakoak Energia lantzen ari gara eta otsaileko lehen astean Mutrikun dagoen OLATU PLANTA ezagutzera joan ginen.
energia elektrikoa sortzen duen alternadorea birarazten du. Olatua erretiratzen denean ere, berriz turbina bultzatzen du, energia elektrikoa sortuz berriro ere.
2011ko uztailean inauguratu zen instalazioa eta energia elektrikoa sortzeko olatuen energia aprobetxatzen duen Europa osoko lehenengo planta komertziala da. 296 KW-ko guztizko potentzia duten 16 turbina ditu, olatuen eraginez aire konprimatua turbinatzen dutenak.
Oso interesgarria izan zen bisitaldia. Olatuek turbinetan barrena zarata itzela sortzen dute. Eta, hori dela eta, herritarrek “Mutrikuko Godzilla” deitzen omen diote.
Olatua iristen denean, ura ganberan sartzen da eta barruko airea konprimatzen du, eta presioz ateratzen da goiko zulotik. Ateratzerakoan turbina bultzatzen du, eta hark, aldi berean,
Ondoren Zubietara joan ginen. Bertako frontoian bazkaldu eta eguraldi paregabea aprobetxatuz parkean ere asko jolastu genuen. Laurak aldera autobusean sartu eta etxeruntz abiatu ginen.
LH 2. maila Azkoitia
TREN MUSEOA
Lh 2. mailako ikasleok, otsailaren 28an, Azpeitiko Tren museoan bisita gidatua izan genuen. Ondoren Lasaora trenez joan ginen. Parke batean bapo bazkaldu eta gero Loiolan arratsaldea pasa genuen. Eguraldia lagun, egun bikaina izan zen.
45
ikasten
Ibilaldiak
LH 5. maila Azkoitia
TITIRIJAIALDIA Azaroaren 27an, Xabier Munibeko LH5eko ikasle eta irakasleok Tolosako Titirijaialdia zela eta, Topic-era joan ginen bi emanaldi ikustera. Eguraldia lagun, primeran pasa genuen!
HH 04 Azkoitia
HERNANIKO EKOGUNEAN
Abenduaren 19an HH04ko ikasle eta irakasleok, Hernaniko Ekogunera joan ginen. Bertan naturarekin loturiko zenbait ekintza burutu genituen. Ondoren, bazkaldu genuen eta bertako parke zoragarrian jolastu ginen, etxerako ordua iritsi arte. Primeran pasa genuen!!
46
ikasten
Ibilaldiak
LH 4. maila Azkoitia
OĂ‘ATZEKO ARAZTEGIA
Urtarrilaren 31ean, Euskal Herria proiektuarekin lotuta, LH4ko ikasle eta irakasleak, OĂąatzeko Araztegira joan ginen. Bertan, inguruko mendialde, urtegi eta ibaietatik datorren ura, prozesu ezberdinen bidez, nola garbitu eta gure etxeetara iristen den ikasteko aukera izan genuen. Oso interesgarria izan zen! Goiz bikaina pasa genuen!
LH 5. maila Azkoitia
Xabier Munibe ikastolako 5. mailako
IKASLEAK ZIENTZILARI!
Otsailaren 26an, 5. Mailako zientzilari gaztetxoak Eureka Zientzia museora egin zuten bisita. Bertan, esperimentatuaz, mundial pasatu zuten.
47
ikasten
Ekoizpenak
KAIXO LAGUNAK, GURE GELAN, LAGUNEN ARTEAN, POZTASUNA, HASERREA, TRISTURA, BELDURRA, LASAITASUNA, MAITASUNA BEZALAKO EMOZIO ETA SENTIMENDUEI HITZAK ETA KOLOREAK IPINI DIZKIEGU. BAKOITZA HOBETO EZAGUTZEKO ETA BESTEEKIN ELKABIZITZEN IKASTEKO. ORAIN NOLA SENTITZEN ZARA? ETA BADAKIZU ZERGAITIK?…
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH03
48
ikasten
Ekoizpenak
EGUZKI SISTEMA Astronautak Planeten izenak idazten
Murala egiten Robotikako saioan
Musikako klaseetan ere Eguzki-sistemari loturiko musikograma bati jarraitu diogu. “Amelie Planetas� abestiarekin erritmoa ongi eramateko gai garela erakutsi dugu. Baita ondo pasa ere!
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH05
49
ikasten
Ekoizpenak
BADATOZ INAUTERIAK! Mila kolorez eta personaiaz jantziko gara. Lau urtekoak, euskal inauterien inguruan hainbait gauza ikasi ditugu eta orain Miel Otxin izango gara.
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH04
OTSAILAREN 20AN, AZKOITIKO XABIER MUNIBE IKASTOLAKO LH1. MAILAKO IKASLE ETA IRAKASLEAK, HERRIAN ZEHAR IBILI ZIREN LANBIDE EZBERDINAK BILATZEN ETA ERREGISTRATZEN; LANBIDEAK PROIEKTUA AURRERA ERAMATEN ARI DIRELAKO. SEKTORE EZBERDINETAKO LANBIDEAK AURKITU ARREN, HERRIAN ZERBITZUAK DIRELA NAGUSI KONTURATU ZIREN.
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 1. maila.
50
ikasten
Ekoizpenak MAKINAK ETA ASMAKUNTZAK 2. hiruhileko honetan ”Makinak eta asmakuntzak” proiektua lantzen aritu gara buru belarri. Bertan, historian zehar egon izan diren asmakuntza garrantzitsuenak ikusi ditugu. Etxetik ekarritako gauzekin asmakuntzen txokoa osatu dugu. Hala nola, idaz-makinak, mobilak, robotak, teleskopioa… aurki ditzazkegu gelatan. Aurrez genekiena osatzen joan gara, bai asmakuntza bai asma tzaileei dagokienez, biografia desberdinak osatuz bukatu dugularik.
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 2. maila.
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 2. maila.
51
ikasten
Ekoizpenak
A O S RT
E B I N
U
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 3. maila.
52
ikasten
Ekoizpenak
HERRIA ETA HIRIA BIGARREN EBALUAKETA HONETAN, HERRIA ETA HIRIA LANTZEN ARI GARA. ONENA GURE HERRIA DEN AZKOITIA EZAGUTZEA IRUDITU ZAIGU ETA HORRETARAKO OTSAILAREN 5EAN EGURALDIAK LAGUNDUTA KALERA JOAN GARA!
HERRIA ETA HIRIA PROIEKTUAREKIN LOTUTAKO ESKULAN EDERRA EGITEN ARI GARA, MATERIAL DESBERDINAK ERABILIZ BAKOITZAK BERE MAKETA EGITERA BULTZATU GAITU IRAKASLEAK… OSO ONDO PASATZEN ARI GARA IKASTEN DUGUN BITARTEAN!!!
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 4. maila.
53
ikasten
Ekoizpenak
ESPERIMENTUA: Dentsitate ezberdinak. Data: 2020-02-14 Helburua
Taldekideak: Maialen, Xanet, Abraham eta Abdullah.
Dentsitate ezberdinak aztertzea. Materiala Edalontzia, estia, ura, olioa, kolorantea, txanpon bat, botila baten tapoia, torniloa, azenarioa eta kortxoa. Prozedura (pausoz pauso)
Azaldutako hipotesiak Estia urtu egingo da eta olioa beheraino jeitsiko da. Ura goian geratuko da. Kortxoak eta tapoiak flotatu egingo dute eta azenarioa baita. Torniloa eta Txanpona behera joango dira. Koloranteak urari kolorea emango dio. Ondorioak
Hasteko, estia bota dugu edalontzira. Gero, ura eta olioa bota ditugu. Geroxeago, kolorantea bota dugu. Handik pixkatera, txanpon bat bota dugu. Hori egin eta gero,botila baten tapoia, azenarioa, tornioa eta kortxoa bota dugu.
Argazkia
Gure harridurarako olioa goian, tartean kolore berdeko ura eta azpian eztia geratu dira. Tapoia eta kortxoa guk uste bezala flotatzen geratu dira. Azenarioa berriz, uretan geratu da. Txanpona eta torniloa edalontziaren barrenera jeitsi dira. Beraz, dentsitate ezberdinaren arabera kapak geratzen dira. dentsitate handiena dutenak bera doaz eta dentsitate txikienekoak goian geratzen dira. Olioak urak baino dentsitate txikiagoa du eta estiak handiagoa.
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 5. maila.
TALDE LANA Gaur egungo umeek, talde lan asko egiten dituzte, batez ere ikastolan. Ona al da? Alde batetik, talde lana egitean, erabakiak hartzen ikasten da, beraz handiak egiten direnean erabakiak errazago hartu ahal izango dituzte. Bestetik, lana arinago egin daiteke taldeetan, jende gehiago dagoenez, pertsona gehiagok eman ahal dute beraien iritzia, ideia eta proposamenak‌ adibidez: problemak ebazterako orduan, binaka edo launaka azkarrago edo zuzenago ebazten ditugu, bakarka baino. Baino baditu arriskuak ere. Taldeko partaide batek bakarrik lana egitea eta besteak horretaz aprobetxatzea. Eta lanik egiten ez duenak ez du ikasiko. Laburbilduz, ondo dago taldean lana egitea, baina ez beti. Erabakiak hartzen laguntzen duelako eta lanak errazago egin daitezkelako. LH5-eko ikaslea Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 5. maila.
54
ikasten
Ekoizpenak
PROIEKTUA: ENERGIA LH6. mailako 2. hiruhilekoan ENERGIAren inguruan aritu gara lanean. Energia zer den ikasi dugu eta mota desberdinak bereiz ten ere ikasi dugu. Ondoren energia iturri berriztagarriak eta berriztaezinak ikasi ditugu eta energia aurrezteko DEKALOGO bat ere ekoiztu dugu. Gai honen inguruko albisteak asmatzen ere aritu gara, albiste batek dituen ezaugarri nagusiak kontuan hartuta, noski. Lan asko egin dugu; eta, bidean, DRIVE-en bitartez, testuen laburpena egiten trebatu, eskemak egin (Draw.io diagrams), aurkezpenak prestatu, Dokumentuak sortu, datuen bilaketan aritu, albistea grabatu… Gelatik kanpora ere ibili gara: “MUTRIKUKO OLATU PLANTA” ezagutzeko eta Amurrion dagoen “ARESKETAMENDI” Energia iturri berriztagarrien parkea ezagutzeko ere.
AEROSORGAILU BATEK ERAGINDAKO ISPRIPUA ANDOAINEN
AEROSORGAILUA ZENTRAL NUKLEARRAREN KONTRA
Andoaingo aerosor gailu baten hegoa hautsi zen eta men dizale bat harrapatu zuen bertan
Aerosorgailu bat lehertu eta haizearen bidez hegan irten da, eta zentral nuklear batean erortzerakoan le hertu egin da
-IRATI eta INGE
Andoaingo aerosorgailu baten hegoa hautsi zen, atzo arratsaldean 16:00. Haize bolada arriskutsua zebilen. Mendizale bat han zebilen eta aerosogailuaren hegoak harrapatu zuen. Mendizalea bertan hil da. Andoaingo aerosorgailu bat hegorik gabe gelditu da, hegoa 3m luze zen eta guztiz suntsituta (xixko eginda) gelditu da haize bolada honen ondoren. Suhiltzaileak joan ziren mendizalea erreskatatzera baina beranduegi izan zen. Bertan dagoen baserritar batek abisatu zien suhiltzaileei. Mendizalea hilda bilatu zuten eta ospitalera eraman zuten, ahal zutena egin zuten, baina ez zuten lortu. Hil den mendizaleak Joxe zuen izena eta 47 urte zituen. 3 seme-alaba zeuzkan: Ane, Miren eta Hodei. Bere andreak Benita zuen izen. Bere gurasoak Karmen eta Juanito ziren eta bere anai-arrebak: Angeles, Begoña, Antton, Lurdes eta Xabier ziren. Haize bolada 150 kilometro orduko zebilen eta herriko 17 zuhaitz bota zituen. Kalean zebilen jende pila zuhaitzei, farolei… helduta zebilen eta beste amama batzuk lurrean. Zuhaitz batzuetan txorien kabiak ere bazeuden eta denak lurrean zeuden gaur goizean. Kotxean ere ezin zen joan. Batzuk kalean harrapatu zituzten eta beste batzuk etxe barruan zeuden denak lehiotik begira nolako haize bolada zegoen. Badira beste 6 Donostiko hospitalean hospitalizatuak izan zirenak haize boladagatik. 2 larri daude. INGE eta IRATI
55
Bilbon irailaren 7an gertatutakoa, Bilboko portuko aerosorgailu bat lehertu eta haizearen erruz hegan irten da. Zentral nuklearrean eroriz lehertu egin da, 17 zauritu eta 6 hildako agertu dira. -TANIA PIRIS ETA JANITZ MACHO-
Aerosorgailu bat lehertu eta haizearekin aerosorgailua hegan irten zen, eta Bilboko zentral nuklearrean erori eta lehertu egin zen zentral nuklearra. Bilboko alkateak esan du eskolak 2 urte atzeratuko direla leherketaren ondorioz. 17 zauritu eta 6 hildako aurkitu dira gaur goizean, 3 hildako agertu dira helikoptero batean, helikopteroak hegan ari zirela bat-batean aerosorgailuak talka egin zuen. Beste hildako bat agertu da, aerosorgailua konpontzen ari zela lehertu eta hil egin zen, eta beste biak zentral nuklearrean zeunden bere lana egiten. Autopistak, kaleak… itxi egingo dira leherketaren ondorioz haizea oso kutxatuta dagoelako. Urkulluren gomendioz Euskal Herriko herritarrak ezin dute etxetik irten hiru hilabetez. 5-15 urteko haurrek Andaluziara joango dira bizi tzera gutxienez 40 egunez, beste 18 urte gehiago biztzeko. Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 6. maila.
ikasten
Ekoizpenak
Kanpoko jolastokian gozamenean Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko bi eta hiru urteko ikasleok egunero daukagu kanpoko jolastokian gozatzeko aukera. Orain neguan ez diogu hotzari beldurrik, ez horixe!!! Berokiak jantzi‌ eta aurrera! Gozatzera! Behatzera! Esperimentatzera!‌
Batzuk hondarretan ibiltzen gara edota hor ditugun tipi zoragarrietan gure jolasak sortzen. Beheko basotxoa ere hor dugu eta hor jartzen gara beste batzuk hesiaren kontra, kotxeei begira, paseatzen dabiltzanei kasu egiten‌ kale garbiltzaileak zikinkeriak nola jasotzen dituen ere adi-adi begiratzen dugu.
Makina bat gauzari erreparatu eta jolasteko aukera bikaina izaten dugu. Kanpoko espazioak ere barrukoak bezala gure heziketa prozesua aurrera eramateko balio digu; elkarrekintzan jolastuz asko ikas baitezakegu. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH02
56
ikasten
Ekoizpenak Inauteriak gainean ditugu eta girotzen hasteko era guztietako apaingarriak egiten ibili gara: Makarroiekin lepokoak, paretak apaintzeko koloretako girlandak eta maskara ezberdinak egin ditugu. Begira zeinen ondo ibili garen!
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH03
Amama Loli jostunaren bisita Astearte arratsaldez amama Loli etorri zitzaigun gelara. Gorputzaren proiektuan murgilduta gabiltzanez, hau nola babestu eta apaindu aztertu nahi genuen. Zer irakatsi zigun amamak? Eredua aukeratzetik jantzia egiterainoko pausoak: oihalak aukeratu, neurriak hartu, patroiak egin, moztu, hilbanatu, probatu eta josi. Oso gustura entzun genuen amamak esana eta ondoren geuk egin geure saiakerak.
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH04
57
ikasten
Ekoizpenak
INDIOAK Aurten inauteriak direla eta, Azpeitiko Karmelo Etxegari Ikastolakoak Zapelaitzen tribu bihurtu gara. Beraien kultura eta ohiturak ezagutzearren lau guneetan proposamen ezberdinak zabaldu ditugu: Mozorroa diseinatu, mamu harrapa tzaileak egin, totema, tippia eta kanoa eraiki, ipuinak eta asmazkizunak entzun, argazkiak eta bideoak ikusi… Bestalde, familiek ere gaian murgilduta izan ditugu, “Xaman”en ukendua prestatzen erakutsi digute, Indioen pastak sukaldatzen… Guzti hau borobiltzeko Indio festa bat antolatu dugu eta bertan indio itxurako pastak eta fruta-brotxetak dastatu ditugu. Ederki ibili gara!
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. HH05
58
ikasten
Ekoizpenak
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. LH 1. zikloa.
59
ikasten
Ekoizpenak
SUA ETA AIREA Arnas aparatuaren inguruan airearen beharrak, funtzioak eta osagaiak landu ondoren esperimentu bat egin dugu. Emaitzak jaso ondoren garbi ikusi dugu arnasten dugun aire horren beharra. Zenbat eta garbiago eta oxigenatuagoa izan,osasuntsuago.
60
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 2. zikloa. LH 3-4.
LEHIAKETA ALAIA PARTE HARTZEKO OHARRAK – Ikastolako ikasle guztiek parte har dezakete. – Galdera guztiei erantzuna eman behar zaie.
Erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da. Irabazleek bere saria Azkoitiko Amaitz edota Azpeitiko Pittinka dendetan izango dute eskuragarri.
XABAT ETXANIZ H. H. 4. maila AZPEITIA
FARAH NEDJADI H. H. 5. maila AZPEITIA
OIHAN GLEZ ETXABARRI 1. Zikloa AZPEITIA
ANE ARTETXE 2. Zikloa ZADORRA taldea AZPEITIA
JON ARKAUZ H. H. 5. maila AZKOITIA
INTZA OIARTZABAL L. H. 1. maila AZKOITIA
UGAITZ LARRAÑAGA L. H. 2. maila AZKOITIA
NAIA PIRIS L. H. 5. maila AZKOITIA
TOKIZ KANPO. Margotu lerro bakoitzean tokiz kanpo dagoen elementua.
AMAITU ETA MARGOTU. Irakaslearen erretratua egiten hasi da Mikel, baina ez du amaitzeko astirik. Amaitu eta martogu marrazkia!
ITZALAK Luma koloretsuko txoria ikusi du GarbiĂąek kalean. Argazkia egin dio. Itzal hauetatik zein da txoriarena?
LABIRINTOA Goizero bezala, Mattin perretxiko bila joan da mendira, baina ez du ezer aurkitzen. Lagunduko al diozu?
BERDIN BERDINAK? Begiratu ondo bi marrazkiei eta inguratu borobil batez 10 ezberdintasunak.
A ZER-NOLAKO PIZZA! Bilatu pizza bat prestatzeko erabil daitezkeen zortzi osagairen izenak.
LOTU PUNTUAK Marrazkia amaitzeko, azken ukituak ematea falta zaio Anderri. Jarraitu zenbakien segida, marrazkia osatzeko eta margotu!
AURKITU IRUDIAN Marrazki handian ikusten al dituzu azpiko irudiak?
UROLA IKASTOLA BHI
2006an jaiotakoei: Ikastolan osatu duzuen ibilbidea bezain edarra izan dadila uda ondoren, DBHn hasiko duzuena. ZORTE ON! AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI HLHI