1 minute read
Energia Ibilbidea
from Ikasten 118
by web urola
LH6 EURONET 50/50 PROIEKTUA, ENERGIA IBILBIDEA
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI
Advertisement
LH6. mailako ikasleak, EURONET 50/50 proiektua dela eta, ikastetxean erabiltzen ditugun energia motak aztertzen ari gara. Hori dela eta, momentuz bi jarduera burutu ditugu. Lehenik eta behin, gure ikastolako kontserjea den Jon Azpiazuren eskutik, Xabier Munibe ikastolako eraikuntzaren “Ibilbide energetikoa” egin genuen. Bertan, Jonek ikastolako berokuntza eta argiztapena nondik bideratzen den erakutsi zigun. Ikastolako hainbat txoko ezezagun ikusteko aukera paregabea izan genuen.
Ondoren, energiaren kontsumo arduratsua bultzatzeko, LHko gela guztietan, bertako argiztapena eta tresna elektrikoen erabilerari buruzko galdetegi bat pasatu dugu.
Behin datuak jasota, hauek aztertu eta erabilera arduratsua egiten dugun ikusiko dugu eta, aurrezteko modua badugu, horretarako urratsak emango ditugu.
ZAINDU DEZAGUN GURE
PLANETA GUZTION ARTEAN!