![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/d2e65394106494b38eadcce188447990.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
21 minute read
EKOIZPENAK Ekoizpenak
from Ikasten 118
by web urola
AITON-AMONEK KONTATUTAKO PASADIZOAK
2. zikloan, aiton-amonek kontatutako pasadizoak idatzi ditugu. Guri asko gustatu zaizkigu eta ea zuei ere gustatzen zaizkizuen.
Advertisement
AMONAREN HISTORIA
Amonak 10 urte zituenean, eskolan andereñoak, esan zien Loiolara ibilaldia egin behar zutela. Amona oso pozik jarri zen baina kezkatuta ere bai, ez bait zekien bere aitak joaten utziko ote zion. Etxera itzuli zenean aitarengana joan zen baimena eskatzera. Aitak, serio serio jarrita honela esan zion: -Loiolara joan nahi baduzu zelai guztian artajorran aritu beharko duzu. Amonak izugarrizko poza hartu zuen. Etxeko erropak jantzi eta berehala hasi zen lanean. Ordu asko aritu zen lanean.
Hurrengo egunean Beizamatik lagunekin oinez joan zen Loiolaraino.
ASTIGARRAGA
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 3-4
IRIN ZAKUA ZULATUTA
Gaur kontatu behar dudan istorioa, nire amonari gertatu zitzaion 9 urterekin. Nire amona Seguran bizi zen, talo egilea zen. Amonak 10 urte zituenean, eskolan andereñoak, esan zien Loiolara ibilaldia egin behar zutela. Amona oso pozik jarri Egun batean hotz handia egiten zuen eta nire birramonari taloak egitea okurritu zitzaion. Sukaldean mahai gainera osazen baina kezkatuta ere bai, ez bait zekien bere aitak joaten utziko ote zion. gaiak ateratzen ari zenean, konturatu zen arto hirina falta zitzaiola. Orduan nire amonari deitu zion Arnaola errotara joan behar zuela arto hirina erostera. Nire amona errotara gerturatu zen Etxera itzuli zenean aitarengana joan zen baimena eskatzera. Aitak, se eta Maritxu sailtzaileari eskatu zion zaku bat arto hirin. rio serio jarrita honela esan zion: Ordaindu eta gustora zetorren berriro etxe aldera, baina bidean zetorrela -Loiolara joan nahi baduzu zelai guztian artajorran aritu beharko duzu. konturatu zen gero eta pisu gutxiago zuela zakutxo horrek. Bapatean Amonak izugarrizko poza hartu zuen .Etxeko erropak jantzi eta berehala atzera begiratu zuen eta egindako bide osoa arto irinez markatuta zehasi zen lanean .Ordu asko aritu zen lanean. goela konturatu zen eta zakutxoak zulotxo bat zuela. Hurrengo egunean Beizamatik lagunekin oinez joan zen Loiolaraino. Amona oso triste bide bazterrean eseri zen. Maritxu sailtzailea astoarekin bere ondotik pasatzen ari zela amonari galdetu zion ea zer gertatzen zitzaion. Gertakariaren berri jakin zuenean Maritxuk beste zakutxo bat oparitu zion nire amonari.
Nire amona oso pozik joan zen etxera.
IZEIA
TXIMINIA BAT GAINERA ERORI ZITZAIDANEKOA
Hiru urte nituenean, udazken batean aitak eta amak etxe berrirako tximinia bat erosi nahi zuen.
Aita, ama, nire anaia eta ni tximiniak saltzen dituzten denda batera joan ginen. Han aita eta ama liburu bat ikusten zeuden bitartean paretan erakusteko zeuden tximinietako bat eskalatzen hasi nitzen. Eta bat-batean:
Braun!!! Tximinia gainera erori zitzaidan. Zarata entzun zutenean aita eta ama korrika etorri ziren nire bila. Lurrean aurkitu ninduten etzanda harri pusketak gainean nituela. Hanka batean koskor bat neukala ikusi zutenean anbulantziari deitu zioten. Anbulantzian ama eta ni Zumarragako ospitalera eraman gintuzten. Han hanketako plakak atera zizkidaten eta hezurrik ez nuela hautsi esan zidaten.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/e31375085e14ef3d12ec274dcc339e6f.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Hala ere, hiru aste behar izan nituen berriro oinez ibiltzen hasteko.
HALTZA
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 3-4
EHIZE TXAKURRA ETXERA BUELTAN
Orain dela urte asko gure aita txikia zela, Dik izeneko ehize txakur bat zeukaten etxean. Dik ehizean oso ona zen. Gire aitonaren lagun bati asko gustatzen zitzaion Dik. Txakurra erostea nahi zion eta aitonak saldu egin zion . Dik Nafarroara eraman zuten, aitonaren laguna hangoa zelako.
Handik 2 urtera Dik aitonaren etxe aurrean agertu zen. Dik oso argala zegoen eta jaten eman zioten. Ez dugu inoiz jakin nola buelatatu zen aitonaren etxera, hau da Azpeitira, bainan Dik-ek bere benetako etxea aurkitzen jakin zuen…
ALTZIFREA
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 3-4
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/3eba1001a31597f85de06f060afd1cd7.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
ZIRKUKO ARGAZKIA
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/8d6722c4dbe8a70eff99b704dd6ee3d1.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Nire amona txikia zenean Azpeitin ez zegoen ez zinerik ezta espektakulo berezirik ere. Beraz, berak zazpi urte zituela, Azpeitira zirkoa etorri zenean, poz- pozik jarri zen. Etxera joan zenean, amari eskatu zion txartelak hartzeko. Amak baietz esan zion eta eguna iritsi zenean, bere ama eta izebarekin zirkora joan zen. Pailazoak, akrobatak, trapezistak eta magoak ikusi eta gero, atsedenaldia iritsi zen. Eta ... a ze sorpresa! lehoikume bat atera zuten nahi zutenak eskuan hartu eta argazkia ateratzeko. Nire amonak argazkia atera zuen eta oraindik argazki hori bere egongelan dago eta niri pila bat gustatzen zait horri begira egotea.
AKAZIA
IDIAREN ADARRETATIK ZINTZILIK
Nire amonak 9-10 urte zituenean gertatu zen hau, bere baserrian. Gexala izena zeukan, eta ukuilua sukaldetik oso gertu zuen kale-baserria zen. Anaia jaioberria besoetan zeukan batean, ukuilura joan zen eta tresabi ertzaren gainean exeri zen. Orduan etxeko idia izutu eta burua gora jaso zuen. Idiaren adarra nire amonaren jertsean trabatu zen, ordea. Han zeuden nire amona eta bere anaia jaioberria zintzilik, alde batera eta beste aldera mugituz, idiak burua tresabitik atera nahi zuelako.
Amonaren aita ukuiluko beste aldean zegoen, behiak jezten. Hasieran, garrasiak umeak jolasean ari zirelako entzuten zituela pentsatu zuen, baina hainbestekoak zirenez, azkenean jaiki eta hurbildu egin zen. Berak askatu zituen amona eta anaia. Kristoren sustoarekin, baina denak ongi zeuden zorionez.
AMETZA
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 3-4
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/9a6fd2f46036550fef6eb41f5f8a72be.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
NIRE BIRRAITONA ETA ERREGEA
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/9a4011129384b8ff683372de4929ca6f.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Orain dela urte asko, Espainako erregeak, Alfonso XIII. ak, Loiolara etorri behar zuen. Nire birraitonak apustu bat egin zuen bere lagunekin. Apustua honako hau zen: Baietz erregea geldiarazi. Eguna iritsi zenean, erregea Loiolara zijoala, nire birraitonak erregeari bidea moztu zion, bere bi idiekin. Nire birraitonak bazekien idiak kontrolatzen, baina itxurak egin zituen, pasa ezinik, trabatuta zegoela pentsarazteko. Erregeari pena eman zion eta bere eskoltek idiak mugitzen lagundu zioten. Eta gainera, erregeak propina eman zion. Eta horrela bada, nire aitonak, apustua eta erregeak emandako propina irabazi zituen.
EZKIA
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 3-4
FRUTA ARRAROA
Nire bir- bir aitona eta bir- bir amonari gertatutako istoriotxo bat kontatuko dizuet. Orain dela laurogeita hamazazpi bat urte, Martin eta Nati, nire bir-bir aiton-amonak, ezkondu egin ziren Belauntzan. Eztei bidaian Azpeitira etorri ziren.
Hotelean bazkaltzen ari zirela, ondoko mahaikoak beraiek inoiz ikusi gabeko fruta bat jaten ikusi zituzten. Inbidia eman zieten eta zerbitzariari beraiei ere berdina ekartzeko eskatu zioten. Zerbitzariak fruta hori ekarri zienean, harrituta, nola jan ez zekitela geratu ziren; ez zekiten zuritu egin behar zenik eta bertan utzi zuten, ikutu ere egin gabe. Fruta arraro hori platanoa zen, aurreneko aldiz ikusi zuten, guretzat hain normala den fruta.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/63f74d646a23dfe7e9d742702a655abf.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
HAGINA
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 3-4
LH 1-2: ETXEKOAK SUKALDEAN
Ederra izan zen! Gustora ibili ginen etxekoekin sukaldaritzan saltsan. Eskerrak eman parte hartu zenuten guztioi eta ez ahaztu ikasturte guztian zehar sukaldeko ateak zabalik dituzuela.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/02f153884e9acd47cd42c9c74f61e8b8.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/461a821598ee9ca3287878d4febf6622.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/e33e9a5ed7419aa61be4028e6f2c0ec9.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/2c5c125960a12cb72a1da17675ff8306.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/52ffe977fc7065b9491da3c13e2acecc.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/496a8a79dba99bbcfdde429e61ebbb1a.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/2c34f8b2a9b8499abec3086ef4a0878f.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
MATEMATIKAZ GOZATZEN
Eguraldi ona egiten zuela aprobetxatuz, pasa den astean GARABI gela, patiora eraman genuen. Eraikuntza libreak egin genituen, urarekin jolasean ibiliz litroak eta zentilitroak landu genituen edukiera ezberdineko boteak erabiliz, geoplanoekin irudi geometriko ezberdinak erabiliz marrazki ezberdinak sortu genituen eta orientazioko jolas batekin ere ibili ginen jolasean.
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 1-2
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/e84f9801bb45a4e2db442d9e348e3b97.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/26f2d7edabd5c6fc675b370851c71300.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/7af62de19727e19243b423d7fdf1f461.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/0159b23b6e81a7c7af9bc4fb02aa58f1.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
ABENDUAK 3
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/727c38214121de49d79734264e93831e.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Azkoitia BHIko Batxilergoko ikasleak.
SANTA AGEDA BEZPERA
DBH-tik gatoz zuena kopla batzuk kantatzera Santa Eskea da eta beraz bertsotan irakastera.
Kaixo guztioi guk oso ondo abesten dugu ta entzun guk kantatuko dizuegu ta ondoren zuek erantzun.
Koronabirusa dela eta iaz ez ginen etorri gogor eutsi nahi diogu aurten gure ohitura zahar horri.
DBH-tik batxilergora hauxe da gure galdera DBH-n bai, Batxilergoan asko ligatzen ote da?
Kaixo irakasle zintzoak izan ta arnasa hartzen utzi azterketetan nota jartzean jarri bikain eta ez gutxi.
Hiru urte barru helduko gara lata pixkat ematera Azterketetan egongo dira horrenbeste gora behera.
Batxilergoko ikasleentzat doa hurrengo galdera Nolakoa da irakasleek ematen duten aukera?
Entzungo dituzun hurrengoak zuretzat dira Amaia nahiz eta izan pixka bat zaila hori da guztion nahia.
Opor gehiago behar ditugu gehiago deskantsatzeko iratzargailua entzun gabe lo egiteko hobeto.
Batxilerrera heldutakoan gu denok pixkat saritu jarri azterketa errazagoak ta ataria berritu.
Nahiz ta aurten ere guk lagun daukagun berriz Covida ohitura zaharrak mantentzeko ta ospatzeko _ izaten dira
Doinu zaharren laguntzaz igo zarete batxilerrera pelota _egiten hastera edo soilik oles egitera?
DBHtik nahiz eta pixkat igo ohi den hemen maila erraza ezta baina _ ezta _ esaten duten bezalako zaila
Irakasleek beldurra _ ematen dizuete beharbada mota _ askotako irakasleak daude _ikasleen gisara
DBHtik joateko gogoz egon ginen zuen gisan gogoz itxaron baina ahal dela presa haundirik ez izan!
Batxilerrera bazatozte _ hemen dezute lehen baldintza egunero _hogei aldiz entzungo dezute “selekti” hitza
Segi ikasten hemendik urte batzutara etortzeko ta guk tokia egingo degu ondoren zuek sartzeko!
Bukaera ia(da) heldu da eta hurrengo urtera arte gure partetik agur guztioi entzule onak zarete.
DBH 2. mailkoak (21-22) Azkoitia BHI
KOPLAK
Naia Arrizabalaga Arrieta
DBH 1. mailan, lur azpira iragazten diren urak nola biltzen diren ikertzeko, geruza iragazkor eta iragazgaitzak erabiliz, akuifero ereduak eraiki dituzte.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/19c616cdcb6d4e9e29413de63d31a9a4.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
CLUEDO
DBH 4. mailako ikasleak beraien “Cluedo” propioen sortzaile bihurtu dira Gaztelaniako saioetan.
Misterioa oinarri duen mahai joko ezaguna aitzaki gisa hartuta, deskribapen eta narrazio testuak sortzen eta horien propietateak lantzen aritu dira DBH 4. mailako ikasleak. Ikasgelak sormen espazio bilakatu dira, eta talde lanean, proiektu biziki interesgarriak jaio dira. Izan ere, aipatzekoa da horren atzean egon den ikasleen inplikazio handia. Hemen dituzue ikusgai, laster hasiko gara jolasean!
Zorionak, sortzaile bikainak izan zarete eta!
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/234e0376269b89bc2c50a2999f099ac7.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Errezilen, 2022ko otsailaren 2an Kaixo, lagun, Zer moduz zabiltza? Aspaldian ez dut zure berririk izan! Jakingo duzunez, betitik gustatu izan zait irakurtzea. Oso azkar ikasi nuen honetan, nire amak dioenez 4 urterekin hasia nintzen hizkiak desberdintzen. Esan dezaket, txiki-txikitatik dudan afizio bat dela.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/73e592bfa0351593575a08e02a17cde9.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Nire gazte denboran orduak eta orduak igarotzen nituen liburutegian, izan ere, ondo aukeratu behar izaten nuen zein liburu eraman etxera bertan zegoen altxorraz goza–tzeko. Egia da denetik irakurtzen dudala, bai maitasunezko eleberriak, bai fikziozko literatura ere. Horrez gain, amari ere asko gusta–tzen zaio irakurtzea eta etxean hainbat liburu ditugu. Agian odoletik datorkit zaletasun hau. Berak dio orri batzuen atzean hamaika pasarte, istorio… baino gehiago daudela eta askotan, ohartu gabe, liburuek harrapatu egiten gaituztela. Hain da zirraragarria liburuek ezkutatzen dutena, ezen orduak eta orduak igarotzen baitira ustekabean. Hala ere, batzuek diote ez zaiela gustatzen irakurtzea, eta, nire iritziz, hori diotenak ez dira ohartu zer sekretu dagoen horietan. Gainera, esaten dute pereza ematen dietela irakurtzeak eta nahiago dutela denbora beste zerbaitetan igarotzea. Jakingo balute zenbat duten galtzeko… Bestalde, niri irakurtzea gustatzen zait, lehen aipatu dudan bezala, liburuak harrapatu egiten gaituztelako eta esango nuke hau dela puntu garrantzitsuena liburu bat gustatzeko. Irakurtzen hasitakoan beste mundu batera noala iruditzen zait. Paperezko orri hauek lasaitzen eta zenbait jokabideren aurrean nola erantzun beharko nukeen ere pentsarazten didate. Hau guztia esanda, animatuko al zinateke zu ere irakurtzen hastera? Ziur nago ez zinatekeela damutuko. Laster arte, lagun!
Naroa Aiertza Bastida Batx2A gela
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/5711f0f838be77ec96c468ab0fb5bdad.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/6d62f262a57101c271720592fd96f23e.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
GUTUNA
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/74a51d4a92291792d19feeb14702b772.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
DBH 1EKO IKASLEAK KOMIKIETAN TREBATZEN
2. hiruhilekoan komikiak landu dituzte Urola Ikastolako DBH1eko ikasleek. Hona hemen DBH1A gelako bi taldek egin dituzten lanak. Ez zaie talenturik eta irudimenik falta.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/5e841d5787c1b28e01515f6aa9152bc9.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/a5808f54f9d00cc6b1809aaef1d46636.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
LAGUNTZA GELA: METODOLOGIA DESBERDINEN ERABILPENA
Testu-liburu nahiz ordenagailuez at badaude hezkuntzaren arloan erabilgarri izan daitezkeen beste hainbat metodo. Batzuetan, ibilbide edo estrategia alternatibo egokia aukeratzea izan daiteke gakoa. Ikasle bakoitzaren interesei erreparatuz, beste diziplina edo arlo batzuen bitartez, gainerako ikasleek barneratu duten materia ulertzera irits daitezke ikasle hauek ere.
Kasu honetan, arte plastikoan erakusten duten trebetasunaz baliatuz, unibertsoa bere izate “abstraktutik” urrundu eta zerbait ulergarrian bilakatzea lortu dugu eskulan honen bitartez.
Gure proiektuarekin lotuta, aurtengo inauterietan, untxitxoak izan gara. Pepito untxia bezela, basora joan gara jolastera. Oso gustora ibili gara!!
Urola ikastola BHI
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/0a4cdb42fa8ac0832b3544a2260b0ef7.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
HH02
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/a22f53eb5949b0586131f279ce5023ec.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/7908eb5510fa54a992b3eb0f03648647.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/a83d2576b267ae1b9c352e9ca5a1459f.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/267ae7d3c2cd7746e033ccd2ebae2439.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
EMOZIOAK
Kaixoooo!
Egunerokotasunean sentitzen ditugun emozioak ezagutzen hasi gara, horretarako “koloretako munstroa” eta hainbat ipuin, jolas, dantza, kantak eta erlajazioa egin ditugu.
EMOZIOEN TERMOMETROAN momentu bakoitzean nola sentitzen garen hausnartzen lagundu digun tresna bat izan da. Etxean ere erabil daitekeena.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/e9cb825880848365d850064404f21176.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/26970c412f9cd1e95ead2941e2f0fb0d.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/cf52026236bf716105674cbc6a104e21.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH 03
HH04 GORPUTZA
HH04ko haurrek oraingo hiruhilekoan gorputzaren inguruan hainbat gauza ikasi ditugu, hezurren izenak, organuen izenak eta funtzioak . Eskulan ezberdinak ere egin ditugu, mediku izatera jolastu eta beste lan batzuk.
Hona hemen adibide batzuk.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/364895791ec98046011d408465a290f9.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/dc1a07e67b45d04b9d4a2f21acdcba98.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/687cd6c8e8aa13a2a9b3a5e6cd6a92a6.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 3. maila
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/6815cd7727dd150003aa25c6293fd15b.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
HH04 MEDIKUAREN BIXITA
Xabier Munibe ikastolako lau urtekoak giza gorputza lan–tzen aritu gara eta gaia borobiltzeko medikua den guraso baten bixita izan genuen. Aukera paregabea izan zen organo batzuk bertatik bertara ezagutzeko eta beraien fun–tzioak ikasteko.
Haurrek zekitena ere azaldu zioten eta jolasaldi polita eduki genuen. Hurrengo urteetan mediku asko izango ditugu!
Mila esker Uxue Bolinaga.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/bacdf33c18368102f2f3ca7219d2d29d.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/07aa03a8620f7b0582cbeeef23c71fd1.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
HH05: DINOSAURIOAK
Dinosaurioen proiektua oso dibertigarria izan da. Besteak beste, robotikako Blue Boot-arekin bikoteak osatu, dinosaurioak neurtu, sumendia egin dugu eta arrautzetatik dinosaurio txikiak jaio zaizkigu: Max, Mili, Tinber…
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/c0334897ea17e878f27cc608a239fdc8.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/335c52fd934907f3ddcf974ebf2e9864.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/c052b0996d98c2f3c09a7be0808b79be.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/3d6f0a30468e9f536463297eeb9c1071.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/b5b0707c84277e9b04375999c72ddcbf.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
ETA HANDIA EGITEN NAIZENEAN ZER?
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/b7cf19feb0f92a1ad049a4d873a60d37.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/48c99665adda51959a6a67d5e1a28b90.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/cf29e39ecae45a8ae3aa15f135e983ff.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Galdera honi erantzuteko asmoz, hiruhileko honetan, lanbide ezberdinak ezagutu ditugu gelan. Arratsalde batez herrian zehar ibili gara eta konturatu gara gure herrian lanbide ezberdinak daudela: postariak, zerbitzariak, ileapaintzaileak, okinak, baserritarrak, taxi-gidariak…
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH1
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/7fc19448195bc678a05e5b004b61aec7.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/dc66a595553ebbd94ac64fbb396ce1c4.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
MAKINAK ETA ASMATZAILEAK
Azken hilabete hauetan makina eta asmatzaileei buruz jardun gara buru-belarri. Gauzak horrela, makina sinple eta konplexuak bereizten, zein energi motari esker funtzionatzen duten, historian zehar izan duten aldaketa eta abar lantzen aritu gara. Asmatzaile desberdinen inguruko biografiak ere landu ditugu. Honekin batera, historian zehar emakume asmatzaile pila bat egon direla ere konturatu gara, liburuetan oraindik ere gizonezkoak nagusitzen diren arren. Ikasle bakoitzak bere irudimenari esker, material berziklagarriak erabilita makina desberdinak egiteko aukera izan du.
Eta hau guztia, Azpeitiko tren museoko irteera pedagogikoarekin borobildu genuen.
Eguraldia lagun, mundial pasatu genuen!
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/871bfbd469835789290c28ad78a2926e.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/c7832abd8ee36debc39c63214917defc.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/fc716259d9af95c2d1ce93f7dda86330.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/be51c323e44f107c357180db13023a30.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH3
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/e857b7082fbf70887bb2e1b3ad03c202.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/c7e9108595b7179ee47cc29b9b926536.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH3
EUSKAL HERRIA POLITIKOA ETA FISIKOA
Hiruhileko honetan Euskal Herriko ezaugarri politiko eta fisikoen inguruan lan egin dugu. Probintzia eta hiriburuen mapa aztertu dugu, hainbat mendi eta ibairen izenak eta kokalekua ikasi ditugu eta klima ezberdinen ezaugarriak bereizi ditugu.
Klimari dagokionez ikerketa lan bat egin dugu, informazioa bilatu eta ondoren muraletan jarri dugu ikasitako guztia.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/7304e98e11203925dc9778ff954b50f8.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/00c01e4f6d98ff501fb4ba6ae685fa41.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/1acc4558bfee9fc79afaf5e9b65f41f3.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH4
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/8d91b19ba8597a612cfc2cf16fb0caf4.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/6469bd415518440c90e7ec728ab517d7.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/e4fa68d7cc0fd20d2cc4ae182a4bbdbd.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
LH5: MATERIA
Hiruhileko honetan zientzialariak izan gara. Esperimentu anitz egin ditugu materiaren ezaugarriak, propietateak eta bitxikeriak ezagutzeko.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/72692eaf24b849d08871eb840cb9610a.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
ESPERIMENTUA: Bereiz al daiteke ura eta lurra?
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/9500c63b3a19cdd2abbb77fc2bd37278.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/cbd8d4cd407a58c941f3bfc8a8b9d432.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
AZADUTAKO HIPOTESIAK:
Ura iragazkitik pasatuko da eta lurra iragazkian geldituko da materialak bereiziz.
DATA:
2022/02/16
TALDEKIDEAK:
Danel Aldalur, Itsasne Mendizabal, Aitana Chaves, Omar Dibane
PROZEDURA (pausoz pauso)
1. Ontzira lurra eta ura bota eta nahastu.
2. Nahastea iragazkitik pasatu.
ONDORIOAK
HELBURUA:
Nahasketako materiala berreskura daiteezken jakin. Substantziak bereizi egiten dira, lurra iragazkian gelditzen da eta ura ontzira joaten da. Beraz, hipotesia bete egin da.
MATERIALA:
ontzia, ura, lurra, iragazkia.
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH5
Xabier Munibe txotxongilo topaketak
Hiruhileko honetan, eskolako gaztetxoenentzat txotxongilo emanaldiak prestatu eta aurrera eraman ditugu LH5. mailako ikasleok. Antzezlanen oinarria, proiektuaren gaia izan dugu, materia. Biografia testu motak landu ditugu eta hainbat zientzilarirenak teatro testura moldatu ditugu. Aldi berean, txotxongiloak eta antzerki bionboa sortu ditugu.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/d726180e580b6242e5c24d006e8388eb.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH5
ALBISTEA
Aritz Soraluze Uzkudun (LH6)
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH6
Energia mota berri bat aurkitu dute, Paloure izenekoa, Argentina eta Brasil arteko mugan. Zientzialarien ustez, oso garrantzisua izango da energia mota hau etorkizunean
Aurreko asteartean, 2022ko otsailaren 15ean, Eusko Jaurlaritzako esploratzaile talde batek “Cataratas del Iguazu”n Bradeiro izeneko mineral bat aurkitu zuten. Kontua da Bradeiro minerala energia mota ezezagun baten enegia iturria dela, Paloure energia motaren iturria. Zientzialarien ustez, oso garrantzitsua izango da energia mota hau etorkizunean.
Energia iturri hau berriztagarria da, hau da, ez du ez kutsatzen ezta amaitzen ere. Energia mota honek dituen propietate arraroei esker, teknologia berri bati hasiera emango dio. Teknologia berri honetan, telegarraioa da nagusi. Bitxigileek esan dute Bradeiro minerala bitxigintzan ere erabiliko dela, oso kolore bereziak dituelako. Zientzialariek jakin dute mineral mota hau “Cataratas del Iguazu”n bakarrik dagoela.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/145cc0122f8e2e88952cdf5ff48b2047.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak, Brasilko gobernuak eta Argentinakoak akordio bat sinatu dute. Akordio honek hor dagoen mineral honen kantitatearen herena emango diola herrialde bakoitzari zehazten du. Baita Errusia eta Ukraniako kontuarengatik, Errusiari ezin izango diotela Bradeiro bat ere saldu.
Urkulluk egin duen deklarazioak halaxe zioen: “Paloure energia oso baliotsua da, halaxe esan didate zientzialariek, baina nik, Urkullu jaunak, hasiera batean, Euskadin dagoen herri bakoitzari doan 10kg Bradeiro emango dizkiot”. Gainera, esploratzaile taldeko kide bakoitzari Bradeirozko lepoko bat oparituko dio Urkulluk, 500 € baloratua.
Bradeiron prezioa oso handia da, 5€/g. Bitxigileek esan dute 2023rako gutxi gorabehera 2,50 €/g izango dela.
Herrialde asko Bradeiro erostea pentsatzen ari dira, Frantziak, Alemaniak, Inglaterrak, Estatu Batuak… Baina, Espainiarrak nahiko azkar dabiltza eta 2.000 kg Bradeiro erosi nahi dizkio Euskadiri 1.500.000 €-tan.
2022ko otsailaren 1an, goizeko 7:00ak aldera, sutea egon da, Azkoitian, San Martìn auzoan. Kotxe elektriko batek su hartu du kargatzen ari zela. Autoaren jabea Malen Beitia neska gazte bat da. Suhiltzaileek esan dutenez, sutea nahita eragindakoa izan zen. Zorionez, ez zen hildakorik egon ezta zauriturik ere. Poliziek badakite nortzuk izan diren: Juan Manuel eta Juan David. Gaur goizeko 9:11an poliziek Juan Manuel eta Juan David atxilotu egin dituzte, eta 100.999 euroko izuna jarri diote. Itxura denez, Juan Manuel eta Juan Davidek sua eman diote Malen Beitiak izugarrizko zarata ateratzen zuelako eta ez zietelako lo egiten uzten. Sutea metxero batekin izan da. Suhiltzaileek deia jaso dutenean, ahalik eta azkarren joan dira. Badaezpada, ambulantzia ere joan da bertara.
Autoari kapota eta tripak aldatu egin behar zaizkio, eta segurunez, gurpilak ere bai. Suteak 10 minutu inguru iraun du.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/2715c79a60b6c3068fb8f81a7ef83b66.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Cataratas del Iguazu Paloure energia motaren iturria (Bradeiro minerala)
ALBISTEA
Laida Onaindia (LH6)
KOTXE ELEKTRIKOAK SU HARTU DU
Su hartu du kargatzen ari zela San Martìn auzoan
Sutearen argazki bat. 2022/02/24
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH6
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/3cfd96851f3dc1ece399c876dbc5eb8d.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
ASMATZAILEAK
PLACA SOLAR
Ane Illarramendi (LH6)
1.- Biografía: Charles Fritts
Charles Fritts nació en el año 1850 en Estados Unidos. Unos años más tarde, en 1883, inventó la primera célula fotoeléctrica de la historia. Conseguiría formar el efecto fotovoltaico, un artículo que se convirtió en el origen de las actuales placas solares. El desconocido inventor murió en el año 1903.
2.- Proceso: Placa solar
En 1873, Willoughby Smith descubrió que el selenio podría funcionar como fotoconductor. Tan solo tres años después, en 1876, William Grylls y Richard Evans aplicaron al selenio el principio fotovoltaico descubierto por Becquerel. Ellos registraron que el selenio podría generar electricidad al quedar expuesto a la luz.
Casi 50 años después del descubrimiento del efecto fotovoltaico, en 1883, Charles Fritts creó la primera celda solar de selenio funcional. Esta celda solar fue una precursora principal de la tecnología usada hoy en día.
3.- Descripción: Placa solar
Un panel solar es el dispositivo que aprovecha la energía del sol para hacer electricidad o calor. Los paneles solares están formados por numerosas celdas que convierten la luz solar en electricidad.
Las celdas a veces son llamadas células fotovoltaicas. Estas dependen del efecto fotovoltaico porque la energía lumínica produce cargas positivas y negativas. Los materiales para las celdas solares normalmente son de silicio cristalino o arseniuro de galio.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/c77f190af042a05b3b0d518369a78067.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
4.- Evolución: Placa solar
La evolución de la energía solar ha sido una empresa lenta pero valiosa. En 1954, tenía una potencia de 20W y hoy en día tiene una potencia de 270W. Y además tienen un 14% más de eficiencia las placas solares de hoy en día que las del año 1954.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/1ec550208f937101756837724244234f.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
5.- Curiosidades:
Algunas de las curiosidades sobre la energía del sol y de la placa solar son que China es el líder mundial en energía solar y la energía solar es la fuente de energía más rápida de desplegar.
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH6
ASMATZAILEAK EL RAYO LÁSER
EL RAYO LASER Gailur Unamuno (LH6) 1. Biografía de Theodore Harold Maiman
Theodore Harold Maiman nació en Los Ángeles el 11 de julio de 1927. Fue un físico judío norteamericano. Asistió a la Universidad de Colorado en la que recibió un B.S. (Licenciatura en Ciencias) en ingeniería física en 1949. En 1951, recibió un M.S. (Maestro en Ciencias) por su trabajo en ingeniería eléctrica y un Ph.D (Doctor en Filosofía) en física en 1955.
Maiman falleció el 5 de mayo de 2007 en Vancouver a los 79 años de edad.
2. Hallazgo del rayo láser
El rayo láser usaba un rubí rosa bombeado por una lámpara de flash que producía un impulso de luz coherente. Desde el descubrimiento de la emisión estimulada por Albert Einstein en 1916, a los trabajos de Charles Townes en 1958 y el hallazgo del máser óptico, el rayo láser ha cambiado nuestra vida de manera importante.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/6411f47179095f1cd4444128ababbb55.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/77cb61c997f7b6cc51d1a50c618cac02.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
3. El rayo láser
Cualquier láser contiene al menos tres elementos fundamentales: un medio activo, un sistema de bombeo y una cavidad resonante. El medio activo es el material que emite la luz. El sistema de bombeo excita el láser. Y la cavidad resonante mantiene la luz circulando a través del medio activo el mayor número de veces posible.
4. La evolución del rayo láser
La tecnología láser comenzó con Albert Einstein a comienzos del siglo XX. En 1939 Valentín Fabrikant teorizó el uso de la emisión estimulada para amplificar la radiación. En 1950, Charles Townes, Nikolay Basov y Alexander Prokhorov desarrollaron la teoría cuántica de emisión estimulada y demostraron la emisión estimulada en el microondas.
En 1959, Gordon Gould propone que la emisión estimulada se puede usar para amplificar la luz. Describió un resonador óptico que crea un haz de luz coherente y lo llamó LASER. En 1960, Theodore Maiman construyó el primer prototipo de trabajo de un láser en Hughes Research. Este láser usa rubí sintético como medio activo y emite un haz de luz de color rojo con un alcance de 694.3nm (nanometro). Y, en 1963, Kuman Patel desarrolló el láser de dióxido de carbono (CO2) en los laboratorios AT&T Bell. Tiene un costo muy inferior y una mayor eficiencia que el de rubí.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/abd09adc7ab9dba8fd2ce0d8b6c95e17.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
5. Curiosidades del invento o inventor
- La palabra láser significa Light Amplification by Stimulated Emission of Radiation que en español significa Luz Amplificada por Emisión de Radiación Estimulada. - El rayo láser también es usado por la NASA para mejorar la calidad de imagen por satélites.
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH 6
ITSASOA GARA!
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/fb7c19918cf573ba7214ae8c0a9ac317.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
KARMELO ETXEGARAI HLHI AZPEITIKO IKASTOLA
2022 INAUTERIAK
![](https://assets.isu.pub/document-structure/221212131804-6b7b70dcb50e6e0eb65a48bd1cf8655c/v1/7c32e80a263a0c86551faff33a8ab096.jpeg?width=720&quality=85%2C50)