IKASTEN 90. Urolaldeko
Ikastola
Publikoen
aldizkaria
2 012 k o
ekaina
Xabier Muniben DBHko erakusketa
Karmelo Etxegarai ikastolako txandal berria
IKASTOLA EGUNA Xabier Munibe
Oihana Aramendi
AZPEITIKO IKASTOLA
ikasten
SARRERAKOA 2011-12 ikasturtearen agurra Ikasturte berri baten bukaerara iritsi gara. Urte guztian egindako lanaren emaitzak jasoko dituzte ikasleek eta irakasleek ere hausnarketa egin beharko dute hurrengo ikasturteari begira hobetzeko asmoz. Ba足 tzuk gustura egindako lanarekin eta besteak berriz ez. Hala ere atsedena hartu eta indarberritzeko tartea hartu beharko dugu guztiok, oporrak bukatu bezain laster berriz ere erronka berriei aurre egin beharko baitiegu. Ikasturtean gure ikastetxean izan ditugun bizipenak gogoratuko ditugu eta ikasitakoaz baliatuko gara egunerokoan, baina opor garaian ere ikasten jarraituko dugu gure ingurukoengandik eta sortuko diren harreman berriengandik. Horiei buruzko ebaluazioa bakoitzak egin beharko du eta ikastetxean jasotako heziketa bezain garrantzitsua izango da. Etengabe ikasten ari gara eta orain datorkigun opor garaian ere bai. Beraz, aprobetxa itzazue datozen jai egunak atseden hartzeko eta bizitzak eskaintzen dizkigun ikasketetatik, dakiguna aberasteko. Ondo pasatu oporrak!
NON ZER
Jexux Zelaia Etxaniz Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe BHIko zuzendaria
Arduradunak:
XABIER MUNIBE,
KARMELO ETXEGARAI eta
UROLA IKASTOLETAko
Guraso, ikasle eta irakasleak
Fotokonposaketa: FK
BERRIAK Bertso eta kantagintzan Errezilgo eskolan _ 2 Orientazio hitzaldi informatiboa _ _ _ _ _ _ 2 Ahozkotasuna eta bertsolaritza jaialdia _ _ 3 Apirila, liburuaren hila _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 4 Erakusketa Torre Zurin _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 5 Realekoak bisitan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 5 VII. Informatika astea _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 6 Kartel lehiaketa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 7 Idatz sistemaren ikaste prozesua _ _ _ _ _ _ 7 Lehen Sorospenen inguruko ikastaroa _ _ _ 8 Sexu hezkuntza _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9 Ipuin bilduma _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9 Txandal fashiona! _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9 Irakasleak online moodle ikasten _ _ _ _ _ 10 XX Antzerki Topaketak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 10
3 urtekoak jaialdia prestatzen _ _ _ _ _ _ 19 Gorputz hezkuntza _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 20
TALDEAK Sagarzazu oroigarria _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Bikoteka irakurtzen _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Ikaskiroleko finalak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Algorriko flyscha _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Zer egiten du atzerritarrei laguntzeko? _ _ Aitor Arana idazlea _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Garuneko lesioei buruzko hitzaldia _ _ _ _ Eskola kirola karmelo Etxegarain _ _ _ _ _ Ikaskirol taldearen urteko balorazioa _ _ _ Herri kirolak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Antzerkia ingelesez Baztartxon _ _ _ _ _ _ Bideoa ikusteko momentua _ _ _ _ _ _ _
ERREPORTAIAK Juan Bautista Mendizabal _ _ _ _ _ _ _ _ 27
1
11 11 12 14 14 15 15 15 16 17 18 19 19
PROTAGONISTAK Oihana Aramendi _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Kosmodisea lehiaketan saridun _ _ _ _ _ _ 25 urte gurekin _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Omenaldia irakaskuntzan _ _ _ _ _ _ _ _ _ Anne Lapeira _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Jon Perez _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Maitane Ansola _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Esukadiko txapeldun saskibaloian _ _ _ _ Zaldun gaztea _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _
22 23 23 23 24 24 24 25 25
EuskaraREN TXOKOA Euskara hobetuz _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 26
OSPAKIZUNAK XXI. Bertso paper lehiaketa _ _ _ _ _ _ _ _ XV. Ikastolaren eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ XXX. Ikas-kirol krossa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Jaialdia _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _
28 29 30 30
IBILALDIAK Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 31 EKOIZPENAK Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 47
ikasten
Berriak
Bertso eta kantagintzan Errezilgo San Martin eskolan Urola eta Xabier Munibe Ikastolakoak Maiatzaren 8an eguarteko 11:00etan, iritsi ginen Errezilgo bihotzera, geure trepetak hartu eta saioa eskaintzera, 7-8 urteko haur eta DBHko gaztetxoekin hiru irakasle. Bertsogintzari lotuaz, Xabier Munibe Ikastolako bi bertso taldek egitarau landua aurkeztu zuten, Lehen hezkuntzakoek soinu txiki eta panderoak lagundurik aurkezpen koplak kantatu zituzten. DBHko 1. mailakoek berriz, “Argizarizko Ama Birjiña” bertsotan kantatu zuten, horretarako prestatu zuten an tzezpentxoaren bidez. Ondoren 2. mailakoen txanda iritsi zen azkoitiarren eta errezildarren kontuak, aipamenak, kantatu zituzten umorez zipriztinduak. Kantagintza alorrean, Xabier Munibeko Lehen Hezkun tzako bertsolariek haur kanta bilduma abestu zuten, esaterako: Kantauriko urdina, Honek eta honek … Bat, bi, hiru, lau… Bat Patxi Parrat, bi Patxi Ipurdi… Azkoitiarren saioa borobiltzeko arrabitaz “Suzko gurdiak” eskaini ziguten. Urola Ikastolakoek egitarau anitza aurkeztu zuten: Zea Mays-en “Negua joan da”; Ingo al Deu-ren “Rosa, Rosa baserriko larrosa” eta The Uskis-en “katuek bezala”. Bukatzeko azpeitiarrek trikitixa doinu alaiak jo zituzten bertako eta bisitarion gozamenerako. Hiru ikastetxeetako ikasleok eta irakasleok elkarrekin euskal giro bikainean ordu beteko saioa izan genuen. Hura zen giroa! San Martin eskolaren soinketa aretoa txiki geratu zen. Erniopean gure hizkuntzaren aldarria ozen entzun zen, euskaraz bizi garelako.
Orientazio hitzaldi informatiboa DBH 4. mailako gurasoei zuzenduta “2012-13 eta ondorengo ikasturteetarako aukera akademikoak” hitzaldia izan zen. Urola Ikastolako Orientazio Sailak “2012-13 eta ondorengo ikasturteetarako aukera akademikoak” hitzaldia antolatu zuen DBH 4. mailako gurasoei zuzenduta, 2012-13 ikasturtean eta ondorengoetan izango dituzten aukerez hitz egiteko. Hitzaldia Apirilaren 26a, ostegunean izan zen, Azpeitiko eraikuntzako Erabilera anitzeko gelan.
2
ikasten
Berriak
Ahozkotasuna eta bertsolaritza jaialdia Baztartxon maiatzaren 16an, arratsaldeko 18:30ean DBH 1. mailako ikasleak Jon Martin eta Ixabel Jauregiren gidaritzapean Gaur urrian martxan jarri zuten Gu ere bertsotan programaren kurtso bukaerako jaialdiaren berri eman nahi dizuegu. Herriko bi ikastetxe dira protagonista. Proiektuan Euskal Herri osoan 16.800 ikasletik gora hartu dute parte Bertsozale elkartearen eskutik eta lekuan lekuko udalaren babesean. Gipuzkoan 9.300 gaztetxo izan dira parte hartu dutenak. Ikasturteari amaiera emateko bertso jaialdiak egiten ari dira ikastetxeetan. Bertsozale Elkarteak bertsolaritza lan tzeko ikasturte osoko proiektua eskaintzen du ikastetxeetan. Euskara ikasgaiaren barruan, astero lantzen dute bertsolari tza, irakasle espezialista batek gidaturik. Ikasle liburuaz gain, ikus-entzunezko materialak baliatzen dituzte gelan. “Bertsolaritzaren Curriculuma” (Bertsozale Elkartea, 2008) da ikastetxeetako proiektuaren oinarri pedagogikoa. Ikastetxeetako lanketaren helburuak, berriz, hauexek dira: Hizkuntza-komunikaziorako konpetentziak garatzea, haurrak bertsozaletu eta euskararekiko jarrera positiboa izatea, bertsolaritza den kultur adierazpidearen oinarrizko ezagutza izatea eta jendeaurrekotasuna lantzea. Proiektuan urterik urte geroz eta ikastetxe gehiagok hartzen dute parte; ikastetxeen eskutik jasotako balorazioetan proiektuaz nabarmentzen dituzten ezaugarriak honakoak dira: metodologiaren dinamikotasuna (ikasgelako ohiko errutina apurtzen baitu), hizkuntza lantzeko ematen dituen aukerak, bertsolaritza irakasleek haurrekiko lortzen duten hurbiltasuna eta ikastetxeko ekitaldietan parte hartzeko duten prestutasuna, eta ikasleek bertsolaritza klasea gustuko izatea. Ikasturtean zehar egindako lanaren erakusgarri, haurrek prestautako emanalditxoekin bertso jaialdiak eskaintzen ari dira ikastetxe eta herrietan, maiatza eta ekainean zehar. Aurtengo emanaldirako hiru gai hartu ziren eta hauek jorratu, gaiak :”Alkoholemia kontrola”, “Ostadarra Txerloian” eta “Argizarizko Ama Birjiña”. Ikasleek, mozorrotuta, gelan landutako bertso idatziak abestu zituzten.
1915ean ERAIKIA 3
ikasten
Berriak
Apirila, liburuaren hila 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna, 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna eta gurean, Karmelo Etxegarai Ikastolan, liburu kontuak gora eta behera ibili ginen, Haur eta Lehen Hezkuntzan. Begiratu, irakurri eta entzun, asko egin zen baina denen begi, aho eta belarrietan ibilitakoak Hansel eta Gretel dira, izan ere neska-mutil hauen ipuina landu zuten Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoek, baita Lehen Hezkuntzako maila guztiek ere. Aipagarria baita, L.H.ko 1go mailako guraso bat edo beste izan genituela ipuinak kontatzen seme edo alabaren gelan. Horrez gain adierazi, L.H.ko ikasleek Azpeitiko Udal Liburutegia bisitatu zutela eta nahi zuenak bertako erabiltzaile txartela egin. Eta zuk, ba al duzu Udal Liburutegiko txartelik? Edo, daukazun hori erabiltzen al duzu? Uda dator eta nik egia esan neurea erabili behar dut, orain ospatuko baitut, denbora dudanean alegia, liburuaren eguna.
Liburuak Eguneroko Prentsa Aldizkariak Euskal Musika DVDak
LIBURUDENDAK
Papertegia Fax Zerbitzua
Tfnoa. 943 85 32 62 - Faxa: 943 85 26 01 Nagusia, 46 - AZKOITIA
30 urtez zuen agindura
Foru Ibilbidea, 3 - AZPEITIA
4
ikasten
Berriak
Xabier Munibeko DBHkoen erakusketa Torre-Zurin
Ekainaren 7, 8 eta 9an Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe BHIko ikasleen lanak ikusteko aukera izan zen TorreZurin. Bertan 2. BDHkoek plastikan eta maila guztiek Teknologian egindako lanak ikus zitezkeen.
Realekoak bisitan Apirilaren 19an , Realeko I単igo Martinez,Asier Illarramendi eta E単aut Zubikarai jokalariak Urola Ikastolan izan ziren bisitan ikasleekin hartu emanak izanez hauen zalantzak nahiz kuriositateak asebete asmoz. Saio hauetan ikasleek bertsoak abestu eta oroigarri bana eman zioten jokalari bakoitzari.
5
ikasten
Berriak
VII. Informatika astea ospatu da Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia B.H.I.ko Informatika alorrarentzat Informatika Astea izeneko ekitaldi multzoa antolatzea ohitura bihurtu da, zazpigarren aldia baita dagoeneko. Aurten Apirilaren 23tik 27ra bitartean ospatu da. Ekitaldi hauen hel burua informatika munduko gaiak jendearengana hurbiltzea da, horretarako hainbat hitzaldi antolatu delarik. “LAN BILA INTERNETEN” izenburua eman zaio aurtengo asteari, gaur egun bizi dugun krisi egoera honetan, askorentzat interesgarria izango den tailer eta ekitaldiak antolatu dira. Saioak guztiz praktikoak izan dira internetera konektaturiko ordenadore aurrean egin dira eta teknikari aditu baten gidaritzapean web orri eta atari interesgarriak ezagutu eta bisitatu ahal izan dira. Aurtengo edizioak beste berrikuntza batzuk izan ditu. Ikastetxeko ikasleen artean VII. Informatika Astea iragartzeko kartel lehiaketa bat egin da eta Dani Camachoren lana izan da aurkeztutakoen artean hautatua. Ana Perez, Orientatzaile eta lan-munduratze teknikariaren eskutik “Internet lan-munduratzeko tresna gisa” hitzaldi/ tailerra izan zen ekitaldi guztien oinarria. Bertan lanpostuak eskaintzeko dauden hainbat web orriren erabilera azaltzeaz gain, RSS jarioetara harpidetza egitea edota alertak jartzeak ematen dituen erraztasunak azaldu dira. Baita bakoitzaren prestakun tza osatzeko formazio eskaintzaren kontsulta edota on-line egin daitekeen formazioaz aritu da. Ekitaldiak Azpeitiko eta Azkoitiko langabetuengana eta eskola bertako Hezkuntza Zikloetako ikasleei zuzendu dira eta taldearen arabera egokitu dira. Azken ekitaldia nahiz eta gairekin guztiz bat ez etorri, urtero egiten den bezala gazteei zuzenduta MEDAL OF HONOR joko ezagunaren txapelketa ospatu zen. Bertan Aitor Aranbarri ikasleak lehen saria eraman zuen. Azkoitiko Udala eta Kutxaren babesean antolatu da ekitaldi multzo hau. Eskualdeko beste hainbat erakundek ere beraien laguntza eskaini dute: Urola Institutuko Guraso Elkartea, Zutoin I.G.E., Softekin Informatika. Eskerrik asko guztioi.
gizarte
6
ikasten
Berriak
Kartel Lehiaketa Urtero bezala, aurten ere informatika astea antolatu dugu, VII.a. Aurten hainbat berrikuntza izan dira horien artean VII. Informatika asterako kartel lehiaketa antolatu da. Kartel lehiaketa honetan ikastetxeko batxilergoko ikasleek izan dute aukera parte hartzeko. Lanak aurkeztu dituztenen artean batxilergoko 1C gelako Dani Camacho Piris izan da irabazlea. Hona hemen berarekin izandako elkarrizketa. hiago ikasten duzu, eta edozein argazki, gustokoa baduzu baina ez badago zuk nahi bezain ondo, gauza ikaragarriak egin daitezke programa honekin.
Ikasten: Zergatik animatu zinen parte hartzera? Dani: Batez ere gauza berria zelako, orain arte horrelakorik ez zelako egin ikastolan, eta ideia ona iruditu zitzaidan. Ez nuen ezer galtzen parte hartuz gero, eta horregatik parte hartu nuen.
Ikasten: Zer da zure karteletik gehien gustatzen zaizuna? Dani: Nire karteletik gustukoena dudana ibili ditudan apaingarriak izan dira: pantailak, kableak, letra-tipoa… eta horrelako “detailetxoak”.
Ikasten: Kartela egiteko, zertan oinarritu zara? Dani: Dudarik gabe oinarritzat hartu dudana informatikaren oinarrizko kodea izan da, kodigo bitarra, kartelaren atzealdean ikusten den bezala. Beste aldetik ordenagailu baten zati batzuk ere jarri ditut, kodigo bitarra ez baita nahikoa oinarri guztia erakusteko.
Ikasten: Ezustekoa izan al da zuretzako saritua izatea? Dani: Egia esan bai, eta esan zidatenean ezusteko handia izan nuen, bat-batean esan zidaten, eta oso pozik jarri nin tzen une horretan. Ikasten: Hurrengo edizioari begira... Proposamenik baduzu? Hartuko al zenuke parte? Dani: Hurrengo urtean horrelako lehiaketarik egongo balitz, parte hartuko nuke dudarik gabe, eta aurten kartela bidali ez dutenei ere animatzeko esango nieke.
Ikasten: Zein aplikazio erabili duzu? Non ikasi duzu aplikazio hau erabiltzen? Dani: Kasu honetan GIMP programa erabili dut, Photoshopen oso antzekoa den programa bat, baina dohainik deskargatu daitekeena. Programa honen oinarria ikastolan ikasi nuen, baina gero, pixka bat gehiago ibiliz gero, gauza ge-
Idatz sistemaren ikaste prozesua
Eskerrik asko, Dani eta parte hartu duzuten guztiei.
Elena Laiz, eskola Txikietako adin aniztasunean aholkularia eta ikuspegi eraikitzailean aditua, Azkoitiko ikastola Xabier Muniben izan genuen berriro ere. Martxoaren 15ean, irakurketari buruzko saioa eskaini zigun eta maiatzaren 10ean Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleok Idatz-sistemaren jabetzaren prozesua: PSIKOGENESIA gaiaren inguruan murgiltzeko aukera izan genuen. Zer da idaztea? Zertarako idatzi? Zer idatzi? Nola idatzi? Guzti hau burutzeko, egoerak, estrategia didaktikoak, testuinguruak, antizipazioak, elkarrekintzak… azaldu zizkigun. Irakasleok, subjektu alfabetizatuen eredua garela eta idaz ketarekiko atxikimendua ezinbestekoa dela adierazi zigun.
7
ikasten
Berriak
Lehen Sorospenen inguruko ikastaroa Karmelo Etxegarai Ikastolan Mutualiaren Prebentzio Zerbitzuen eskutik, lau orduko ikastaro bat jaso zuen Karmelo Etxegarai ikastolako irakasle talde batek apirilean burututako bi saiotan. Marta Garuz erizaina izan zen ikastaroaren emailea eta egindako aurkezpen eta azalpenen bidez, pertsona batek ondoeza eduki edo zauritzen den momentuan eskaini beharreko arretaren berri jaso zuten bertaratu zirenek. Arreta hori, zaurituaren azterketa, garraioa eta prebentzioan batetik eta bestetik gorputz arrotzen, odoljario, zauri eta erreduren lehen sorospenean datza. Beti kontutan eduki beharrekoa berriz zera da, lehenengo begiratu, gero pentsatu eta ondoren egin. Jasotako informazioa baliagarria bada ere, askotan baliatu beharrik ez edukitzea espero.
Sexu hezkuntza
Karmelo Etxegarai ikastolak, maiatzean, udaleko parekidetasun sailarekin elkarlanean sexu heziketa eta hezkidetzaren inguruko formakuntza saioak antolatu zituen. Saio hauek 6. mailako ikasleentzat nahiz gurasoentzat bideratuta izan ziren. Ikasleek 2 orduko 3 saio izan zituzten eta jolas eta esperientzietatik abiatuta gai ugariz hitz egiteko aukera izan zuten: gorputz aldaketak eta sentimenduak, neska eta mutilen arteko harremanak, autoestima, errespetua‌ Zerrenda luzea, dudarik gabe. Baina gai guzti horien azpian oinarri bera zegoen, konfian tzazko giroa sortu eta egoerei era naturalean aurre egiten laguntzea, beldur eta lotsei aurre eginez. Gurasoek, aldiz, beraien seme-alabek landuko zituzten gaiak ezagutzeko eta beraien kezkak argitzeko aukera paregabea izan zuten.
8
ikasten
Berriak
Ipuin bilduma UROLA IKASTOLAKO DBH 1eko ikasleek, Maria Jesus Aranburu irakasleak lagundurik, beraiek idatzi eta sorturiko ipuin bilduma argitara eman dute. Liburu hau Gaztelania Mintegiko bi helburu nagusien adierazgarri da: alde batetik, adierazmena eta sormena lantzea; eta bestetik, irakurmenaren zaletasuna piztea. Bestalde, Urola Ikastolak bere Hizkuntz Proiektuan adierazten duen bezala “euskara da gure hizkuntza” eta “eleaniztasunaren trataera” egokia landuko du. Bi helburu hauen hildotik, gaztelaniaz sorturiko ipuinak, ondoren ikasleek gure ikastolan entzun daitezkeen hizkuntzetara itzuli dituzte: lehenik eta nagusiki, euskarara, noski; baita, ingelerara, urduerara, arabierara, eta abarrera ere. Liburuak Euskara eta Literatura Mintegiko irakasleek “Literatura txokoa” izeneko esparruan 2007 urtetik 2011 urtera AZKUE sarira aukeratutako ipuinak ere jasotzen ditu. Liburua, bere osotasunean, UROLA Ikastolako ikasleek beraiek eginiko lanaren emaitza dela azpimarratu nahi dugu, hasieratik bukaeraraino: ipuinen ekoizpen eta aukeraketa DBH 1eko ikasleen lana izan da, itzulpenak batxilergoko ikasleek egin dituzte eta ilustrazioak DBH 2. ,3. eta 4. ikasleenak dira Liburuaren aurkezpena Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean izan zen ekainaren 7an.
Txandal fashiona! Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko parte garenok, jakin badakigu, aspalditxotik badugula bereizten gaituen txandala eta urteetan zehar aldaketa txikiak izan dituela bere diseinuan. Aurtengo ikasturte honetan, Zutarri Guraso Elkarteak beste egitasmo eta berrikuntzen artean, txandala egungo modara egunera tzeko lana hartu du, geure koloreei eutsiz, diseinu berri, gazte, eta kalitatezko txandala iada salgai eta eskuragai da. Esan, esan dezakegu astelehenetan Zutarriko txokoan izan diren salmentei erreparatuz, aurkeztu berri dugun ikastolako txandalak harrera ezin hobea izaten ari dela eta benetan pozten gaitu guraso eta batez ere umeen beharretara egokitzeko gai izan garelako. Eskerrik asko eta osasunarekin urratu dezazuela! Dakizuenez, ikastolako ikasle txikienentzat txandala aurtengo ikasturte amaierarako izatea espero dugu, hala denean, jakin araziko zaizue.
9
ikasten
Berriak
Urola Ikastolako irakasleak online moodle ikasten Teleformazioa gero eta gehiago erabiltzen den irakaskuntza modua izanik, Urola Ikastolako hainbat irakaslek moodle plataformaren erabilera landu du online buruturiko ikastaro baten bidez.
Xabier Munibe Ikastolan XX Antzerki Topaketak Udaberri eta Indarlan guraso elkarteen babesean eta Udalaren laguntzarekin, Azkoitiko ikastolako HH-LHko antzerki taldeek, hiru antzezlan eskaini zizkiguten maiatzaren 29an, arratsaldeko 15:15ean Baztartxo antzokian. Antzezlanak, “HAU DEK HAU ETXEPEA!”, “ALADINOREN MADARIKAZIOA” eta “ZOOLOGIKOA” izan ziren. Lan bikaina egiten dute “BIGOTERIK GABEAK” antzerki taldeko kideek HH-LHko 3 antzerki talde prestatzen eta zuzentzen.
Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 10
ikasten
Taldeak
SAGARZAZU OROIGARRIA Apirilaren 21 eta 22an Sagarzazu futbol torneoa jokatu zen. Bertan 6.mailako neskek eta mutilek aritu zinen Larunbatean euria egin zuen arren, jende askok jarraitu zituen partidak eta giro polita egon zen. Igande goizean, partidak jokatu ostean, sariak banatu ziren.
Bikoteka irakurtzen Bikoteka irakurtzen irakurketa metodologia berria da. Bartzelonan sortua da proiektua Marta Flores eta David Duranen gidaritzapean:
Hiru helburu nagusi ditu: 1.-Irakurketa teknika hobetu eta ulermena gehitzea. 2.-Ikasketa kooperatiboa lantzea: Tutore tutorizatu rolak daude. Gure ikastolan 15 egunetan zehar testu ezberdinak landu dituzte,bai etxean bai gelan. Lankideekiko konpromezu maila mantendu da. 3.-Gurasoen inplikazioa lortzea: Hainbat gurasok parte hartu eta lagundu dute proiektu berri honetan. Eskerrik asko denoi ikasle eta guraso guztioi!
11
ikasten
Taldeak
AGENDA 21 AZPEITIA Urola Ikastolak eta Karmelo Etxegaraik aurten landu dugun gaia hau izan da: garraioa eta mugikortasunaren eragina osasunean. Ikasturtean zehar hainbat ekintza burutu ondoren apirilaren 26an egindako Eskola Foroan proposamen batzuk, denon artean, adostu genituen.
14. Ikastetxeetan eta herrian zehar bizikletak aparka tzeko leku gehiago ezartzea bizikleta guztientzat egokiak direnak, esaterako, polikiroldegian behean dauden bezalakoak. 15. Auto elektrikoen erabilpena sustatzea, udaltzaingotik hasita, eta hauek kargatzeko egiturak jartzea (udal aparkalekuetan…).
Proposamen hauekin udaletxera joan ginen Udal Foroa egitera maiatzaren 10ean. Alkatearekin elkartu ginen eta gure ideiak luzatu genizkion. Hauek izan ziren:
16. Bidegorri guztiak konpontzea, eta hauei luzapena ematea guztiak elkarrekin ondo lotzeko, eta Lasaorakoan argiak amaieraraino jartzea.
1. Bizikletaz kaskoarekin ibiltzeko kanpainak bultza tzea. 2. Kotxea partekatzeko kontzientziazio kanpainak egitea.
17. Garraio publikoa ugaritzea (inguruko herriko festetatik bueltatzeko, Donostiatik bueltatzeko ordua beranduago jartzea asteburuetan), eta herritik kanpora dauden guneak (Elosiaga, Urrestilla, Nuarbe, Errezil…) herribusarekin lotzea.
3. “Kotxetik libre” egunak ezartzea. Egun hauetan herri barruan oinez edo bizikletan ibili beharko litzateke.
18. Garraio publikoa bultzatzea, Zumaiaraino trena berriro martxan jarriz.
4. Jendeak oinez edo bizikletan gehiago ibiltzeko kontzientziazio kanpainak antolatzea, esaterako, adin desberdinetako mendi martxak.
19. Udaltzainek txirringak erabiltzea.
5. Gas gutxiago isurtzeko eta istripuak ekiditeko autoak herri barruan makalago ibiltzea.
20. Bizikletak alokatzeko proiektua martxan jartzea herriko hainbat tokitan.
6. Kotxeak CO2 gutxiago isurtzeko trukuen informazio orriak herritarrei zabaltzea.
21. Ikastolara oinez etortzeko aukera jartzea. Ea proposamen hauek aurrera ateratzen diren!!
7. Udalak kotxeen kutsaduraren kontrol zehatza egitea, eta zergak kutsadura mailaren arabera ezar tzea. Honela, gehiegi kutsatzen duten autoei ibil tzea galarazi daiteke.
AGENDA 21 BATZORDEA
8. Kotxe eta motorren eskapeko hodien zarata, eta herriko beste zarata guztiak zaintzea, eta legea bete tzen ez dutenen aurka neurriak hartzea. 9. Zaratak sortzen duen kalteaz jabetzeko kanpainak antolatzea. 10. Bozina jotzea debekatuta dagoela kanpaina bidez adieraztea. 11. Zubi berde inguruan koska handia dago eta bizikletetan ibiltzeko arriskutsua da. Istripuak saihesteko hau konpontzea. 12. Amuko bidean espaloia egitea. 13. Herri gunerako (plaza ingurura) sarrera murriztea. Ordutegi bat egon beharko lukeela pentsatzen dugu. Guk honelako pentsatzen dugu: Goizez TAOrekin aparkatzea, eta gauez bertakoak bakarrik. Arratsaldean berriz, oinezkoentzako plaza libre uztea.
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai 2011 – 2012 Ikasturteko Eko - Ordezkariak
12
ikasten
Taldeak AZKOITIA Agenda 21 Udal foroa Maiatzaren 22an Xabier Munibe Ikastolako DBHko eta Floreagako San Jose ikastetxeko ordezkariak alkatearekin eta hirigintzako zinegotziarekin bildu ginen udaletxean. Bilera honetan ikasturtean landu dugun gaiarekin egindakoaz aritu ginen: Mugikortasuna, garraioa eta osasuna. Guztira 938 ikaslek hartu dugu parte lanketan eta gurekin batera irakasle eta familiako kideak. Lehenengo gelan landu duguna aurkeztu dugu: Bide Hezkuntzako arauak, zarata sonometroez neurtu, airearen kutsadura aztertu, udaltzainen lana ezagutu, istripuen ondorioz garuneko lesioa duen pertsona baten testigantza jaso, arauak errespetatzearen garrantziaz jabetu, herriko kaleak aztertu‌ Lan hauekin herriko diagnosia azaldu dugu mailaz maila, lortutako emaitza orokorrekin . Bukatzeko, Udalari bi ikastetxeen artean adostutako proposamenak eman dizkiogu. Hauen artean: - Oinezkoen mugikortasunaren inguruan espaloi-arrapalen bukaerako koskak kentzea. - Bizikleten inguruan, erabilera sustatu eta aparkaleku gehiago jartzea. - Eskolako bidean udaltzainen presentzia bermatzea. - Garraio eta zirkulazioa dela eta, lantokietara joateko autoen partekatzea bultzatzea. - Zaratari buruz, taberna eta lokaletako zarata kontrolatu. Bukatzeko, iaz proposatukoak adierazi genizkion. Alde egin aurretik, ikasleen ordezkariek eta udalekoek argazkia atera genuen.
Enparan Kalea, 10 • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) Tel.-Fax: 943 81 16 74 • decoracion@ederti.com
13
ikasten
Taldeak
Ikaskiroleko finalak Maiatzaren 12an Azkoitiko Txerloia futbol zelaian Azkoitia-Azpeitia eskolarteko futboleko finalak jolastu ziren. Bertan Xabier Munibe Ikastolako hiru talde izan genituen eta horietatik birek garaipena lortu zuten. Maiatzaren 19an Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian Xabier Munibeko 4. mailako neskek jokatu zuten finala eta irabazle izan ziren. ZORIONAK guztiei.
Algorriko flyscha eta marearteko ekosistema Ekainaren 4an, 4. DBHko Biologia-Geologia ikasgaiko ikasleak Zumaira joan ziren. Bertan, Algorriko flyscha aztertu zuten. San Telmo baselizaren inguruan harri mota eta geruzen kokapenari buruzko galderei erantzuten saiatu ziren. Ondoren, Algorriko hondartzara jaitsi ginen eta ikasle batzuek marearteko zabalgunea deritzon ekosistemaren inguruan azalpenak eman zituzten.
14
ikasten
Taldeak
Zer egiten du Azpeitiko herriak eta Urola Ikastolak atzerritarrei laguntzeko? Urola Ikastolako DBH 2. mailako ikasle talde bat Azpeitiko Udaltetxera gerturatu zen hango Zerbitzu Sozialeko arduradunari galdeketa egitera. Galdeketa honen helburua atzerritarrei eta langabetuei Udaletxeak eskaintzen dien baliabide eta tresnei buruzko informazioa jasotzea zen. Bigarren talde batek atzerritarrei laguntzeko gure Ikastolak zer egiten duen jakiteko elkarrizketa bat izan zuen bertako orientatzailearekin. Honela izan zuten ikastolak hauei eskaintzen dien zenbait zerbitzuren berri: irakasle itzultzailea, Braillien aditua den laguntzailea, irakasle eta eskola ordu bereziak‌
Aitor Arana idazlea Xabier Muniben
Garuneko lesioei buruzko hitzaldia Apirilaren 20an DBH 3. eta 4. mailako ikasleek, garuneko lesioei buruzko hitzaldi bat izan zuten. Gai hau lantzeko Nerea Euskadiko Traumatismo Kraneoentzefalikoen eta Hartutako Kalte Zerebralaren Elkarteen Federazioa (FEATECE) elkarteko partaidea etorri zen.
Maiatzaren 16an Aitor Arana idazle legazpiarra geurean izan genuen 3. mailako ikasleekin solasean. 3. ebaluazioan “Vampiria� irakurri dute eta ikasleek hainbat galdera prestatu zituzten berari egiteko. Honetaz gain, ikasleen bat-bateko galderei erantzunaz bere ibilbide literarioaz gauza gehiago jakin ahal izan genituen. Oso saio interesgarria izan zen eta ikasleak oso gustura egon ziren.
Maila bakoitzeko ikasleekin ordu beteko saioa antolatu genuen. Ikasleek gustura egon ziren hizlariaren azalpenak entzunaz.
15
ikasten
Taldeak
Eskola kirola Karmelo Etxegarai Ikastolan, 2011-12 ikasturtean LH 3ko neska mutilak aurten izan dute lehenengo urtea eskola kirolan. Guztira, 6 talde aritu dira: 2 talde neskenak eta 4 talde mutilenak. Guzti hauek hartu dute parte saskibaloian eta futbolean. Beste batzuek, atletismoko saioetan. Guztira, 22 neska eta 46 mutil izan dira. Maila honetan, saskibaloian, neska talde bat azpi-txapeldun geratu da eta mutil talde bat txapeldun. Futbolean, beste neska taldea azpi-txapeldun geratu da eta mutiletan, bi mutil talde iritsi dira finaletara. LH 4n 3 talde egon dira mutilenak eta beste 3 talde neskenak. 28 mutilek eta 29 neskak hartu dute parte. Saskibaloian, mutil talde bat geratu da txapeldun eta futbolean, 2 talde mutilenak iritsi dira finaletara. LH 5eko neska mutilak, 5 taldetan banatuta hartu dute parte: 2 talde neskenak eta 3 talde mutilenak. Neska talde batek, futboleko Gipuzkoako txapelketan parte hartu du eta semifinaletaraino iritsi dira. Guztira, 24 neska eta 39 mutil aritu dira. LH 6an, saskibaloi eta futbolean 20 neska ibili dira 2 taldetan banatuta eta 36 mutil 3 taldetan banatuta.
3x3 Gabonetan LH 3: 5 talde 20 neska-mutil LH 4: 5 talde 21 neska-mutil LH 5: 5 talde 22 neska-mutil LH 6: 6 talde 26 neska-mutil
Atletismoa Aurten, LH 3tik hasi eta LH 6ra bitarteko 15 neskamutilek atletismoa landu dute monitora betekin, taldezka eta adinen arabera banatuta, Azpeitiako beste ikastetxeekin batera. Hurrengo ikasturtean berriro eskainiko da kirol mota hau praktikatzeko aukera. Talde honetan ibili diren neska-mutil batzuk, Gipuzkoako krossetan parte hartu dute.
Areto futboleko Gipuzkoako txapelketak maiatzean LH 5eko neska talde bat iritsi da eta semifinaletaraino. LH 6ko neska talde bat finaleraino iritsi da. Multikirola LH 2koentzat Aurten ere otsailetik maiatzera, asteazkenero ordu batez, kirol nagusiak (saskibaloia, futbola, atletismoa eta herri kirolak) ezagutu dituzte 2. mailakoek. Hurrengo ikasturtean eskola kirolean hasiko dira. Irailetik abendura, saskibaloia egingo dute. Urtarriletik maiatzera futbola. Ikasturtean zehar 3x3 saskibaloia, igeri-txapelketak, atletismo eta herriko krossak egiteko aukera izango dute. Kirol batzuetan edo denetan hartu dezakete parte. Hau dela eta, gurasoak animatzen bazarete entrenatzaile lanetan aritzeko, gustura hartuak izango zarete. Saskibaloi eta futbol taldeetako entrenatzaile zereginetarako izena eman edo informazioa eskatzeko, kirol koordinatzailearengana zuzendu. Kirol Koordinatzeilea: Maixol Telefono zenbakia: 605707341
Igeriketa Gure ikastolako igerilari batzuk Gipuzkoako txapelketan parte hartu dute eta emaitzak onak izan direnez, Euskadiko txapelketara joango dira. San Andres Igeri Txapelketa eta Izarraitz Igeri Txapelketa Azkoitian ospatu zen San Andres Igeri Txapelketan LH 3tik LH 6ra arteko 25 neska-mutilek hartu zuten parte. Azpeitian ospatutako Izarraitz Igeri Txapelketan LH 1etik LH 6ra arteko 50 neska-mutilek hartu zuten parte.
16
ikasten
Taldeak
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibeko
Ikaskirol taldearen urteko balorazioa IGERIKETA:
Amaitzera doan ikasturte honen balorazioa egiterakoa, aipatu beharra dago Ikaskirolen egon den partaidetza eta bizi izan dugun giroa oso onak izan direla. Partaidetza aldetik esan behar lehengo urtean baino kopuru handiagoa izan dugula 260 haur inguru ibili baita. Landu diren kirolak honoko hauek izan dira:
50 haur inguruk hartu du parte Eskola Kontseiluak antolaturiko Azkoitia eta Azpeitiko frogetan.
ATLETISMOA:
Hemen 20 haur inguru aritzen da. Astean zehar bi egunetan entrenamenduak izaten dituzte eta gero Gipuzkoan zehar antolatzen diren proba ezberdinetan parte hartzen dute, adibidez: Elgoibar, Zarautz, Irun, Donostia, Eibar, Azpeitia ‌
FUTBOLA:
Bertan 250 haur inguruk hartu du parte era honetara banatuak: neskak 9 talde eta mutilak 11 talde. Futbolean aritu diren ikasleak urtarrilean hasi ziren lanean; astean bi entrenamendu egiten zituzten eta larunbatean partida jokatzen zuten Lan horren guztiaren ondorioa Azkoitiko finaletarako 3 talde eta Azpeitiko finaletarako talde bat sailkatzea izan da.
MENDIA:
Nahi izan duten guztiek hilero antolatu diren mendi irteeretan parte hartzeko aukera izan dute. Egin diren irteerak: Izaspi, Gazume (Errezil), Urko (Eibar), Kalamua (Eibar), Arno (Mutriku), Murumendi (Mendaro)
SASKIBALOIA:
D B H.:
Irailetik abendura aritu dira kirol hau lantzen ,astean bi entrenamendu egin eta larunbatean partida jokatzen zituzten .Bertan 190 haurrek hartu dute parte nesketan 9 talde eta mutiletan 11 izan ditugularik. Hemen ere Azpeitian izan ziren finaletan talde bat izan genuen .
Adin honetako ikasleentzat dantza modernoa eta irristaketa ikastaroak antolatu dira eta arrakasta izan dutela esan behar. Ezin ahaztu aurten ere ekaineko lehenengo igandean IKASKIROL KOSSA antolatuko dela, aurten hogeita hamargarrena izan dugu. Amaitzeko eskerrak eskola kirola aurrera eramateko kurtso osoan zehar lanean aritu diren entrenatzaile, irakasle eta gurasoei; guztien lanari esker gure ikasleek urte osoan zehar kirolaz gozatzeko aukera izan baitute.
PILOTA:
Kostata baina azkenean, kurtso erdian izan arren, lortu genuen kirol hau martxan jartzea. Aurtengoan haur gutxi izan ditugu eta oso gustura aritu dira, datorren urtetik aurrera gorakada nabarmena izatea nahiko genuke.
17
ikasten
Taldeak
HERRI KIROLAK
XABIER MUNIBE
Herri kirolak martxoaren 6an, asteartea, izan ziren. Besteetan baino beranduago joan ginen eskolara, 09:00etan eta autobusa hartu eta Azpeitira joan ginen. Iritsitakoan, kiroldegira sartu ginen. Denbora pixka bat egon ginen Ikasberrikoen zain eta beste pixka bat Zumaiakoen zain. Azkenean Zumaiakoak ez ziren agertu eta jokoak egiten hastea erabaki genuen. Proba asko egin genituen: Txingak, giza-proba, lokotxak, sagar bilketa, sokatira eta toka. Gutxi ginenez, gutxi gorabehera 2 ordu emann genituen jokoak egiten. Dena amaitutakoan, denok leher eginda amaitu genuen, 00:12ak aldea zen, eta denbora pixka bat eman ziguten han egoteko. Jendea futbolean, saskibaloian‌ ibili zen. 12:30ak aldera hasi ginen Azkoitira etortzen, oinez eta 00:14ak aldera iritsi ginen. Ikasberri B taldeak irabazi zuen. Oso bgoiz polita pasatu genuen. 2B Anne, Elene eta Irati
UROLA IKASTOLA
18
ikasten
Taldeak
Antzerkia ingelesez Baztartxon Aurten ere, urtero bezala Xabier Munibe DBHko ikasleak Baztartxon izan gara This is the BBC antzezlana ikusten. Antzezlana oso dinamikoa zenez, ikasleok parte hartzeko aukera ona izan genuen. Giro aparta egon zen.
Bideoa ikusteko momentua izugarri gustatzen zaigu. Batez ere, otsoa agertzen bada.
3 urtekoak jaialdia prestatzen
19
ikasten
Taldeak
GORPUTZ HEZKUNTZA AEROBIC Bi asteetan, gorputz hezkuntzako saioetan aerobic egiten aritu gara. Oso ondo pasatu dugu; hasieran asmatu ezinik ibili garenez, barrez lehertzeko zorian izan gara. Neka-neka eginda bukatzen genuen eta dutxa eder baten ondoren berrituta geratzen ginen. 1B Jon Ander eta Borja
ESKALADA Gorputz hezkuntzako saioan eskalada egin dugu, eskaladako monitorearekin. Zenbait zirkuitu egin ditugu, lehenik errazena egin dugu eta gero zailenak egiten hasi gara. Monitorearen laguntzaz ibili gara. Oso ondo pasa dugu. 1C Lorea Artola eta Maite Grandoso
ESPELEOLOGIA Aixa kobazuloaren erraietan X. Munibeko 3. mailako ikasleak maiatzaren 22 eta 23an Debako Aixa kobazuloan sartzeko aukera paregabea izan zuten. Horretarako Mendi Federazioko bi begiraleren laguntza izan zuten: Jabier Busselo eta Sergio. Ikasleak oso pozik itzuli ziren esperientzia oso polita bizi izan zutelako.
Hip-hopeko saioa DBH 3ko ikasleok hip-hopeko saioa egin genuen gorputz hezkuntzako saio batean, beroketak egin aurretik bideo motz bat ikusi genuen. Bertan ikus genezakeen hip-hoparen hasiera, bilakaera, artea, arropak eta bizi mota. Irakasle valentziarra izan genuen, Marta, oso abila eta azkarra. Haseran dena poliki-poliki eta behin eta berriz errepikatu genuen; ondoren azkarrago eta musikarekin lotu genuen. Ahalegindu arren, hura desastrea hura! Baina oso ondo pasatu genuen.. Aroa Korta eta Daniela Gortedi
20
ikasten
Taldeak ESGRIMA
Martxoan, bai Urola ikastolara bai X. Munibera, Donostiatik esgrimako irakasle bat etorri zitzaigun kirol horren berri ematera. Lehenik arauen eta tekniken berri eman zigun, inork minik ez hartzeko. Erabili beharreko materialaren azalpenak jaso ondoren, taldeak egin genituen eta amaitzeko elkarren artean borrokatxoak egin genituen. Esperientzia polita izan zen eta datorren ikasturtean berriro egin nahiko genuke. Ania Subinas eta Ainhoa Oroz.
URPEKARITZA Ur azpian itolarrian X. Munibeko 4. mailako ikasleek ekainaren 8 eta 11n herriko kiroldegiko igerilekuan urpekaritza ikastaroa egin zuten. Ur azpian botilarekin ibiltzeko aukera izan zuten eta horretarako Eibarko urpekaritza taldekoak izan zituzten irakasle. mendi orientazioa Noraezari ihesi X. Munibeko 2. mailako ikasleak maiatzaren 21, 24 eta 25an Mendi Federazioko begirale diren Igor eta Baserrirekin orientazio ikastaroa izan zuten. Haseran gela azalpenak eman zizkieten eta ondoren praktika egin zuten inguruko mendietan.
SPINNING Xabier Munibeko 4. DBH-ko ikasleok, Aste Santuetako oporretatik bueltan. Gorputz hezkuntzan spinningeko saio bat izan genuen. Saioak ordubete iraun zuen; hau, espinning-eko irakasle batek eman zigun, Ekaitzek, Azkoitiko elkargunean. Saio honekin, kirol honi buruzko informazioa jaso genuen eta asko gustatu zitzaigun, izan ere, ez da bereziki gazteon artean zabalduta dagoen kirola. Miren Jauregi
21
ikasten
Protagonistak
OIHANA ARAMENDI BADIOLA - Ikasle ohia Karrera bukaerako Kutxa saria jaso du nota onena izateagatik 1.-Nola gogoratzen dituzu zure ikasle garaiak Urola Ikastolan? Nire kasuan karrera aukeratzeko eta selektibitatea presta tzeko urteak izan ziren. Ikastolan dezenteko presioa sentitzen zen bai irakasleen bai ikasleen aldetik, selektibitatean ahalik eta ongien irten eta gustuko karrera aukeratu ahal izateko. Bestalde betiko lagunekin ikastolan pasatako azken urteak izan ziren; etapa baten bukaera eta beste baten hasiera, horrek ekartzen dituen beldur eta ilusioarekin.
5.-Orain Euskal Herritik urrun bizi zara, Mexikon hain zuzen ere. Zer dela eta? Bizimodu ezberdina, lan egiteko modu ezberdinak, … kostatu al zaizu egoera berrira moldatzea? Karrerako azken urtea ikastera etorri nintzen Mexiko Hirira, UNAM unibertsitatera. Denbora honetan praktikak egiten hasi nintzen enpresa batean, ongi moldatu nintzen hemengo bizimodura eta gustuko lana aurkitu nuenez bertan geratzea erabaki nuen. Oso esperientzia ona izan da eta benetan aberasgarria. Bai unibertsitatean, bai lan munduan oso jende atsegina aurkitu dut. Unibertsitatean giro bikaina zegoen, nire fakultatean 10.000 ikasle inguru ginen, beti jendez beteta zegoen, irakasle oso onak tokatu zitzaizkidan eta ikasteko gogo handia duten ikasleak aurkitu nituen, anbizio handikoak. Lana aurkitzeko lehiakortasun handia dago, halako hiri handia izanda lan aukera asko daude baina baita jende asko ere lan bila, ez zen erraza izan lana aurkitzea baina esperientzia aberasgarria izan zen. Izan ere zeure buruari zer nahi duzun galdetzera behartzen zaitu eta baita ere, lan horretan onena izateko zein gaitasun eta jarrera izan behar dituzun. Bizimodua nahiko gogorra da, trafikoan denbora asko galtzen da, 2 ordu behar izatea lanera iristeko gauza normala da (unibertsitatean jende asko ezagutu nuen 3 ordu ere egiten zituena). Berezitasun bat janariarena da, janaria oso desberdina izateaz gain jende askok gosaldu eta bazkaldu kalean egiten du, edozein lekutan aurki dezakezu postu bat janaria erosteko, batzuetan bazkari garaian kotxe bat etortzen da, maleteroa ireki eta han bertan janaria saltzen hasten dira eta beti jende mordoa egoten da, tente jaten. Jendea presaka bizi da. Kontraste handiko hiria da, ahalmen ekonomiko oso ezberdineko jendea bizi da, oso bizimodu desberdina daraman jendea eta horrek aberastasun handia ematen dio. Esperientzia bikaina da jende eta kultura ezberdinak ezagu tzeko eta batez ere zeure burua hobeto ezagutzeko. Esperientzia guztiz gomendagarria
2.-Administrazio eta Enpresen Zuzenbidea bukatu duzu. Konta iezaguzu. Fakultateko giroa. Zein desberdintasun dago Ikastolako giroarekin alderatuz? Erantzukizun guztia norberaren gain dago, norberak erabakitzen du lanak egin ala ez, klaseetara joan ala ez, irakasleak ez daude zure gainean. Askotan erabaki beharra dago karrera lasaiago hartu ala dena eman nahi duzun, izan ere askotan ez daukazu dena egiteko denborarik. Denbora asko pasatzen da fakultatean bertako lagunekin, egun osoa gehienetan. Urte osoan zehar talde lan ugari egiten ditugu. 3.-Zerk erakarri zintuen karrera aukeratzeko momentuan? Azken momentura arte ez nuen garbi izan zer karrera aukeratuko nuen. Ikastolan pasatako lehen urtean Ekonomia ikasgaia hartu nuen eta asko gustatu zitzaidan, bigarrenean, Enpresen Administrazioa. Orduan erabaki nuen karrera hori ikasi nahi nuela. Espezializazio aukera ugariak eta oso desberdinak ematen dituen karrera da, eta lan irtenbideak ere nahiko onak dira. 4.-Nota mediarik onena ateratzeak esfortzu handia suposatzen duela garbi dago. Esan iezaguzu nola antolatu dituzun ikastorduak, ikasteko metodologia… Garrantzitsuena ikasten ari zarena gustukoa izatea da; etorkizunean egin nahi duzun horretarako nola lagunduko dizun kontutan izatea; zergatik egiten ari zaren hainbesteko ahalegina ez ahaztea. Ezinbestekoa da dena azken momentura arte ez uztea. Urtean zehar klase orduak aprobetxatzea, apunteak hartu eta gaia ongi ulertu arte galderak eginez, etxerako lanak egin eta talde lanetan parte hartzea. Azkenik, azterketak oso jarraian izaten direnez garrantzi tsua da ikasteko plan errealak egitea eta azterketara ongi prestatuta iristeko plan hori burutzea.
6.-Eta bukatzeko, zer suposatu du zure bizitza pertsonal eta profesionalerako honelako sari bat jasotzeak? Egindako lanaren errekonozimendua izan da
22
ikasten
Protagonistak
Urola Ikastolako bi talde ‘Kosmodisea’ lehiaketan saridun Batxilergo 1. mailako IKT ikasgaiko ikasleek 2. eta 3. sariak eskuratu dituzte. Proiektuaren helburua kultura ekintzailearekin eta digitalaralekin bat datozen konpetentziak sustatzea da, talde lanaren bitartez eta Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak erabiliz. Ikasturte guztian zehar lan desberdinak egin behar izan dituzte ikasleek, audio, bideo eta irudiekin proiektu desberdinak burutuz. Proiektu hauek wiki-en bidez publikatu dituzte”. Lanak talde denen artean puntuatu dituzte eta puntuazio altuena lortu duten taldeak irabazi dute lehiaketa. Sari banaketa maiatzaren 4an Donostiako Kursaaleko ekitaldian izan zen; bertara, IKT ikasgaiko ikasle guztiak joan ziren proiektuan denek hartu baitzuten parte. Gure ikasleei dagokionez 2. saria “Narrue” taldeari egokitu zaio bere partaideak Ania Diez, Mikel Larrañaga, Kepa Goenaga eta Dani Camacho izan direlarik. 3. saria “Burni” taldeak eskuratu zuen bere partaideak Unai Izagirre, Xabi Olazabal, Oier Elorza, Iosu Goenaga eta Mikel Izagirre dira. Ikasleek argazki kamera bana izan zuten saritzat. Zorionak guztioi!!!!
n i k e r u g e t r u stola a k I 5 2 Azpeitiko Etxegarai elo
Karm
ARACELI ARDANAZ
AGURTZANE ELOSUA
Omenaldia irakaskuntzan Urola Ikastolan Iazkoari jarraituz, aurten ere, Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIn, omenaldia irakaskuntzan 25 urtera heltzen diren irakasleei egingo zaie, edozein izan delarik ordura arteko irakaskuntzako ibilbidea. Honen berri zehatzagoa hurrengo alean emango zaizue.
23
ikasten
Protagonistak
Anne Lapeira UROLA ikastolako 2. D.B.H.ko Anne Lapeira ikasleak bere kategorian AZKUE lehiaketan lehen saria eskuratu du “Ez naiz zure printzesa” izeneko ipuinarekin.
ZORIONAK, ANNE!
Maitane Ansola
Jon Perez
Ni Kakutera joan nintzen maiatzaren 6an, bertako eguna ospatzen zelako eta bertan oroigarria eman zidaten 10 mendi igotzeagatik Anaitasuna M.B.ak. Nik mendi hauek igo ditut: Irukurutzeta 899m, Kakute 924m, Pagoeta 714m, Kukuharri 362m, Gazume 997m, Isaspe 967m, Arno 628m, Otaerre 662m, Gaintxipixa 621m eta Erlo 1.026m.koa. Maitane Ansola. LH4A. Xabier Munibe Ikastola
Jon Perez Alberdi, Xabier Munibeko 3. DBHko ikaslea, aurten, besteak beste, “Euskadiko Txapeldun” izan da pistako 1.000 metroko lasterketan eta azpitxapeldun Lasarten, Euskadiko Kross Txapelketan. Ondorioz, Euskadiko Selekziorekin A Coruñan, izan da aurtengo Espainiako Kross Txapelketan.
24
Protagonistak
ikasten
Urolako eta Xabier Munibeko ikasleak Euskadiko txapeldun saskibaloian Maiatzeko azken asteburuan Azpeitian Euskadiko saskibaloi txapelketako 4. finala jokatu zen, eta bertan parte hartu zuten taldeak Iraurgi, Easo, Unamuno eta Baskonia izan ziren. Iraurgi taldean, Urola ikastolako Ioritz Galarraga, Unai Martinez, Ibon Guerra, Xabi Martinez, Eneko Azpitarte eta Xabier Munibeko Jon Suinaga, Xabier Orozek jokatzen dute. Iraurgi taldekoek larunbatean jokatu zuten lehen finalaurrekoa Baskoniaren aurka eta 13 punturen aldeaz irabazi zuten, horrela igandean jokatuko zen Euskadiko txapelketako finaleko txartela lortuz. Igandean beste finalaurrekoa irabazi zuen taldearen aurka lehiatu ziren, hau da, Easoren aurka eta azken segundoan puntu bategatik irabaztea lortu zuten horrela Euskadiko txapelketa bereganatuz. Garaipen honekin maiatzaren 28tik ekainaren 1 era Marinen (Pontevedra) jokatuko den Espainiako txapelketan joka tzeko txartela lortu zuten.
Zaldun gaztea Maiatzaren 26 eta 27an Lasarteko Hipodromoan jokatutako Oztopo Jauzi Lehiaketan, Aritz Azpiazu Orbegozok, Urola Ikastolako DBH-1. mailako ikasleak, lan bikaina egin ondoren, 5. postua lortu zuen “Odon� izeneko bere zaldiarekin. Bejondaizuela!
25
ikasten
Euskararen txokoa
EUSKARA HOBETUZ Aurreko alean izandako hutsegitea zuzentzeko asmoz, berriro gai berberaz arituko gatzaizkizue: “baserritarrez ala baserritar mozorrotu?”
“BASERRITARREZ MOZORROTUKO NAIZ INAUTERIETAN” Aldizkariaren azken aleetan, gehiegizko mailegutzaz, eta honek euskarari dakarkion kalteaz aritu garenez, batek baino gehiagok pentsa dezake geu ere ez ote gabiltzan gehiegikeriatan itota. Gure asmoa ez da inor itotzea, itolarrian daukagun euskarari laguntzea baino. Egun, tamalez, euskarari bene-benetako itolarria sorrarazten dioten Kalkoak gero eta ugariagoak dira. Baserritarrez mozorrotuko naiz inauterietan Horrelakoak, zoritxarrez, gero eta maizago entzuten ditugu gure artean. Normaltzat jotzen ditugu eta kalkoak direla konturatu gabe (gaztelaniazko “me disfrazaré de...”), behin eta berriz erabiltzen ditugu. Euskarak badu goian aipatu esaldiak esateko era jatorra. Baserritar mozorrotuko naiz inauterietan GOGORATU ETA EKIDIN, euskarak merezi du eta. Bazter ditzagun erdalkeriak eta erabil dezagun geure hizkuntza jatortasunez, geuk ez badugu egiten inork ez baitu egingo. HALA BEDI!
Gogoratu eta ERABILI, euskarak merezi du eta. Jolas ordura/denborara goaz ... egiten nabil / egiten nago Hortik dago /dabil
jolaslekura /jolastokira goaz egiten ari naiz hor dago / dabil
26
Erreportaiak
ikasten
Juan Bautista Mendizabali elkarrizketa Juan Bautista Mendizabal Juaristi, azkoitiar historialaria, 2001. urtean, Azkoitiko Udalak aho batez Kronista Ofízial izendatua, eta 2012ko martxoaren 17an, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko (RSBAP) osoko partaidea.
izan zen, eta horretarako 128 abizen atera nituen. Lan hau egiten ari nintzela, herriko historia aurkitzen hasi nintzen, testamenduetan, udal liburuetan, etab. eta jakin mina areagotu zitzaidan. Nire lehen argitalpena eta idatzi historikoa 1980 urtean izan zen, “ Loiolako zubi zaharraren historia” deiturikoa.
Azkoitiarrentzat ohore bat da bertako bizilagun bat “ Zalduntxoen “ taldekide izatea, zeren eta ezin da ahaztu Xabier Maria de Munibe, Peñafloridako kondea, talde honen sortzaileetariko bat izan zela. Bere omenez, 1969/1970 urteetan, Azkoitiko ikastolako gurasoek, beronen izena eman zioten ikastolari ere; Xabier Munibe Ikastola. Pertsonaia ospetsu honen izena munduan zabaltzen eta gogorarazten ahaleginduko den Juan Bautistari, galdera batzuk luzatuko dizkiogu.
- Zer suposatzen du zuretzat izendapen honek? - Ohore handi bat, batetik azkoitiarra naizelako eta bestetik, Zalduntxoen lana ezagutu eta miretsi egiten dudalako. Bestalde, EAEko kide izateak, aukera ematen du goi mailako ikerlari eta ikasketen berri izateko eta ezagutzeko ere. - Ikastolak zer lan eta nola egin beharko genukeela uste duzu, gaztetxoengan herriko historiarekiko interesa pizteko? - Umeei eta gazteei jakin mina piztu behar zaie, kuriositatea sortarazi. Berauek galderak egin, eta erantzunen bila hasi beharko lukete irakasleen eta bere inguruko pertsonen laguntzarekin. Geletatik ateratzen hasi eta beraien eguneroko bizitzan ikusten dituzten eraikin, eta norbere etxeko eta herriko kontakizun etab.ei buruzko galderak egin, hauek direlako, guregana iritsi zaizkigun historiaren testigantzak. Jakin behar dute, liburuetan ikasten ditugun gertakizunek, gure herriko historian lekukoak dituela. Horregatik, historia ezagutzeko urrutira joan beharrik ez daukagu, Azkoitian eta gure bailaran Euskal Herriko historia guztiaren bizipenak ditugu. Hau dena jakinik eta bertan, gure ama hizkuntza euskara bizirik mantentzen dugularik, gure herriak, gutxi baloratzen dugun altxorra daukala esan dezakegu. Askotan, kanpokoek adierazi eta ohartarazten digute bertan daukagun aberastasuna. Lehen esan dudan bezala, bakoitzak galdetu diezaiola bere buruari: Nondik nator? Nor naiz?...
- Nor da Juan Bautista Mendizabal? - Oso galdera zaila da, norberak erantzuteko. Baina ezer baino lehen, azkoitiarra naizela esango nuke, neure herriko historia lantzen ahalegindu dena eta kultur munduan txertatutako pertsona. Ikerketak, artxiboko lanak eta testigantzak jasotzea gustatzen zait eta azken denboraldian Antonio Oteizaren arte eta Humanismoren Fundazioan, kultur lanetan nabil. Testuinguru honetan, esan beharra daukat Ikastolako guraso ere banaizela. - Nola eta noiz hasi zinen Azkoitiko historia ikertzen? - Betidanik. Asko gustatu izan zait “Nondik gatoz?” eta “Nor gara?” galdetzea, bai nire buruari eta bai nire ingurukoei ere. Etxean, adineko pertsonekin bizi izan nintzen eta hauen historiak jasotzea atsegin nuen. 17 urterekin artxiboko lanetan hasi nintzen, eta nire lehenengo lana, neure jatorriaz jakitea
27
ikasten
Ospakizunak
Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolaren Indarlan eta Udaberri guraso elkarteak antolatutako
”XXI. Bertso paper lehiaketa” Sari banaketa, maiatzaren 30ean, asteartean, egin zen Azkoitiko Baztartxo aretoan eguerdiko 12:30ean. Bertan sarituez gain Joxe Luis Gorrotxategi, Anjel Larrañaga, Imanol Lazkano eta Eneritz Artetxe izan ziren, sarituei bertsoak eskaintzen eta ondoren librean. Ondorengo epai mahaia bildu zen joan zen ostegunean, hilak 24: Indarlan eta Udaberri guraso elkartetik, Belen Juaristi; bertsolariak, Agustin Arrieta, Santi Izagirre eta Anjel Larrañaga eta ikastolaren bertso arduraduna Ixabel Jauregi. 58 bertso sorta heldu zaizkigu, bi ziklotan banaturik, Azkaine, Azpeitia eta Azkoititik. Orain dela lau urte egindako bileran eta orain arte erabakitako arauetan oinarritu ginen, eta 1. arauari lotuaz partaide bakoitzak sari bakarra jaso dezakeela gogorarazi zen. SARITUAK: B mailan DBH 1. eta 2. mailako ikasleak • 1. saria: Nire itzala. Jone Zabaleta • 2. saria: Umezurtzen bizimodua. Jon Izagirre • 3. saria: Karateko txapelketa. Alvaro Conde • 4. saria: Oporrak. Nagore Orbea A mailan DBH 3. eta 4. mailako ikasleak • 1. saria: Krisia. Jon Gurrutxaga • 2. saria: Kuadrilakoekin Xoxoten. Julen Iparragirre • 3. saria: Ez da gutxi. Aitor Servier-Etchechuri • 4. saria: DBH bukaerako bidaia. Martin Larrañaga Azkoitiko onena: Azken urtea Xabier Muniben. Xabier Oroz Sarituen bertso perlak:
KRISIA 1. Urteetan ibili gara gu oparo eta gaur lan mundua oso larri dago krisiaz zerbait esan beharrean nago egoera latza da garbi dut zeharo(bis) “ere” eta “paro” entzuten ditut eta geroz ta gehiago
2. Haurrak galdetu dio amari hain errez zergatik ez daukagu aita irribarrez tipula bat moztu du ta ala beharrez erantzun dio amak egi dena gordez(bis) eta esan ordez lana galdu dulako dagola negarrez
4. Felix edadetua da, ia aitona hipotekari egin zion jaramona gaur ezin ordainduta or dabil gizona gauero amesten du aterpe bat ona(bis) pertsianak, lau horma “kutxak” eskaintzen dio behin kendu ziona
5. Lehen kontsumismoa zen jende askoren droga galbidea bihurtu zitzaigun gerora azkenean lehertu delako polbora sekula ezingo da bueltatu lehengora(bis) ez galdu denbora gutxirekin bizitzen jakin beharko da
28
3. Langile bat kopeta beltzez ta etsita “erreforma behar da” esaldi polita Marianok baitauka buruz ikasita erraz hitz egiten du begira jarrita(bis) murrizketak ti-ta baina bere sakela gainezka utzita Doinua: Itziarren semea Egilea: Jon Gurrutxaga
ikasten
Ospakizunak AZKEN URTEA XABIER MUNIBEN 1. Hamabi urte atzera Aurkituko nuke zera Ikastolako lehen egunean Nintzen haur bera Denborarekin batera Guk egin dugu aurrera Iada erabakiak hartzeko Nahiko aske gera. 3. Azken urtea bakarrik Ez zaigu falta besterik Ta azken txanpan sartu garela Kontuan harturik Guztia argi utzirik nik esango dut hemendik Azterketa gehiagorentzako Ez daukat tintarik
2. Ikasleon errespeto Irakasleen menpeko Beti saiatu arazi naute Egiten hobeto Gauzak badira tarteko Guztia ez da perfekto Baina beranduegi da orain Denak konpontzeko 4. Hurrengo aukeraketa Da ahozko azterketa Eskertu nahirik ahoa daukat Esaldiz beteta Eta oraintxe dut beta Hau lagunei gordeta Zuen alboan ikasturtea Erreza da eta.
Doinua: Mendian gora haritza
Egilea: Xabier Oroz
XV. Ikastolaren eguna
Ekainaren 16an, XV. “Ikastolaren Eguna� ospatu genuen. Urtero bezala, goiz partean, kirolak eta jolasak izan genituen. Eguerdian Guraso Elkartekoek pintxoak eskaini zizkiguten. 14:00ak aldera HHko aretoan paella (urteroko guraso ohiek prestatua), ondoren oilaskoa eta ijito besoa izozkiarekin dastatu genuen. Bazkal ondoren nahi zuenarentzat DJarekin dantza. Ikasle, irakasle eta gurasoek elkarrekin, giro alai eta ezin hobean pasatu genuen eguna. Benetan egun zoragarria!
29
ikasten
Ospakizunak
XXX. IKAS-KIROL KROSSA Ikas-kirol Krossa Azkoitiko Ikastola Xabier Munibeko ikas-kirol taldeak eskola kirolaren egutegiari bukaera emateko urtero burutzen duen ekintza bat da. Aurtengoa, XXX.a izan zen eta ekainaren 3an goizeko 10:30ean eman zitzaion hasiera. Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako, Elgoibarko... Haur Hezkuntza 04 eta 05, Lehen Hezkuntza 1-2-3-4-5-6 eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleek parte hartu zuten.
JAIALDIA Azkoitiko ikastola Xabier Munibek jaialdia bi urtetik behin ospatzen du. Gure ikasle kopurua, frontoiaren aforoa eta guztion segurtasuna kontuan izanik, jaialdia bi egunetan egitea erabaki genuen orain dela bi urte. Aurten, ekainaren 21ean arratsaldeko 18:30ean HHkoena izango da eta ekainaren 22an 19:30ean LHkoena. LHkoen jaialdian: - Belen Lasa irakasleari oroigarria emango zaio iaz, lanean, ikastolan 25 urte bete zituelako. - Ixabel Jauregi DBHko irakasleari omenalditxo bat egingo zaio bere eskutik Ikastolako Bertso Eskolak XXV. urteurrena betetzen duelako.
30
ikasten
Ibilaldiak
HH 03 Azkoitia
LAZKAO eta ARAMA Xabier Munibeko 3 urtekoak, ibilaldira Laz足kaora eta Aramara joan ginen. Primeran ibili ginen!!
HH 04 Azkoitia
BASONDO
31
ikasten
Ibilaldiak
HH05ekoak Loiolan egun pasa!!!
HH 05 Azkoitia
Eguraldi zoragarria izan genuen eta jolas giroan pasa genuen eguna. Azkoitiatik oinez abiatu ginen goizeko 9:00etan Loiolarantz eta bidean hainbat gauza ikusi eta hainbat abesti abestu ondoren Loiolara iritsi ginen. Han jolastu, bazkaldu, barre ugari egin eta etxerako bidea hartu genuen. Kosta zitzaigun iristea!
LH 3. maila Azkoitia
32
ikasten
Ibilaldiak
LH 3. maila Azkoitia
Azkoitia
X. Munibeko guraso eta ikasleak Zarauzko ibilaldi neurtuan Martxoaren 11n Zarautzen izan zen ibilaldi neurtura 57 lagun (guraso eta ikasle) joan ziren gure ikastolatik. Bertan, eguraldia lagun, ibilbide polita burutu genuen, giro alaian burutu ere.
33
ikasten
Ibilaldiak
LH 1. maila Azkoitia
Arkeologia museoan
LH 5. maila Azkoitia
Maiatzaren 11 eta 15ean Bilboko Arkeologia museoan izan ginen. Bertan Historiaurreko eta Erdi Aroko berri izan genuen, eta egun batez arkeologo bihurtu ginen.
34
ikasten
Ibilaldiak
Bertizera bidaia
DBH 1 Azkoitia
Apirilaren 19an goizeko 08:45ean irten ginen Azkoititik. Autobusean sartu eta Bertizera abiatu ginen, bidea nahiko luzea zenez, Hondarribiko frontoi batean geratu ginen hamarretakoa egiteko eta bazkaltzeko. 12:30ean berriro autobusa hartu eta Bertizerantz jo genuen. Heltzearekin batera rafting egin behar genuen lekura joan ginen eta arropak, kaskoa, arrauna eta txalekoa hartu eta ibaira abiatu ginen. Irakasleek txalupak hartu eta taldeetan banatu gintuzten. Ondoren uretan sartu ginen, baina ezer egiten hasi baino lehenago irakasleak azalpentxo batzuk eman zizkigun. Nahiz eta eguraldiak ez zigun gehiegi lagundu, aurrera jarraitu genuen. Amaitu genuenean, autobusez, Bertizeko aterpetxera abiatu ginen. Aterpetxean maletak utzi eta dutxa bero ederra hartu genuen. Gela batean jolasak zeuden eta han ibili ginen afaltzeko ordua iritsi zitzaigun arte. Afalostean musika jarri ziguten dantza egiteko, baina 24:00etarako isiltasuna eskatzen zenez, lotara joan behar izan genuen. Hurrengo goizean jaiki, jantzi eta gosaltzera joan ginen. Amaitu genuenean bi andere単o etorri zitzaizkigun eta bost minutuko paseotxo baten ondoren Bertiz Abentura Park-era heldu ginen. Bertan, tirolinan eta gainontzeko jokoetan nola ibili azaldu ziguten. Normala den bezala errazenetik hasi ginen gero zailagoetara pasatzeko. Bukatu ondoren aterpetxera itzuli ginen, bazkaldu, maletak hartu eta Azkoitirantz abiatu ginen.
Garazi DBH 1
35
ikasten
Ibilaldiak
SALOU / BARTZELONA
DBH 4 Azkoitia
Alde batera utziz eginiko zazpi orduko bidaia estresagarria egonaldi aberasgarria izan zen DBH 4ko ikasleok eginikoa Katalunian. Salou zen lehenengo helmuga garrantzitsua, bertan gaua pasa ahal izango genuelako, baina iritsi aurretik naturan murgil足tzeko aukera izan genuen paintballaren bitartez, basoan baitzegoen abentura hau bizitzeko hautatu genuen gunea. Amaitu bezain pronto jo genuen Salourantz, hotelean trasteak utzi eta arratsaldean herriko hondartza eta kaleak bisitatzeko aukera paregabea izan genuen. Afalorduan hotelera joan ginen bertan zerbait jan eta berriro ere bueltatxo bat emateko Salouko kaleetan. Zintzo-zintzo irakasleek agindutako orduan guztiok geure logeletara jo genuen lo egiteko asmoz, izan ere, hurrengo egunean goiz esnatu behar genuen Port Aventurara joateko. Iritsi ginen, gosaldu eta prestatu ondoren, bertara. Egun osoa gelditu gabe, momentu zirraragarriak pasata, guztiok, jada nekatuta, autobusera joan ginen bigarren helmuga garrantzitsura iristeko: Bartzelona. Iritsi ginen konte-hirira, gehienoi begiak ixten hasiak zitzaizkigun eta afalostean lotara joan ginen, ez zen eta makala izango bidaiaren amaiera. Azken egunean animaliei bisita egin genion Bartzelonako zoologikoan, goiza han eman genuen eta eguerdian Rambletan bisita azkar bat egin ondoren bueltako bidea hartu genuen, Azkoitira. Ikasturteko esfortzuari saria izan da hau! Aitor Matxinea. DBH 4A
36
ikasten
Ibilaldiak
DBH 2. mailakoak Port Aventura eta Tarragonara ibilaldia
DBH 2 Azkoitia
Apirilaren 19 eta 20an egindako bidaiatik ekarritako hainbat oroigarri, Port Aventura parkea, eta Tarragonako Alde Zaharreko hainbat txoko: katedrala, zirkoa‌ Eguraldia lagun bi egun ahaztezinak igaro genituen.
1. Batxilergoa Azkoitia - Azpeitia
IKT-ko ikasleak enpresak bisitatzen
Otsailak 23an, Azkoitiko eta Azpeitiko IKT-ko ikasleak urtero bezala eskualdeko zenbait enpresa bisitatzera joan ginen. 3 enpresa bisitatu genituen: EITB-n telebistako programa bat grabatzeko erabiltzen diren metodologia eta tresnak ikusteko aukera izan genuen. IBERCOM-en interneteko zerbitzuen hornitzailea izanik enpresaren historia, azpiegiturak eta eguneroko lana zertan datzan azaldu zigun. NGS-n empresako marketing eta publizitate politikak azaldu zizkiguten eta bide batez produktuen kudeaketa egiteko duten biltegi adimendua ikusi genuen. Goiz pasa interesgarria egin ondoren eta zerbait gehiago ikasita etxera itzuli ginen.
37
ikasten DBH 1 Azpeitia
Ibilaldiak
ALGORRI
38
ikasten
Ibilaldiak
DBH 4 Azpeitia
PARIS
39
ikasten
Ibilaldiak
Administraritza Azkoitia
SAMMIC Martxoak 15ean, Administraritza eta Finantzak Goi Maila Heziketa Zikloko ikasleak SAMMIC enpresan izan ziren bisitaldi batean. Honen xedea, urtero egin ohi dugun bezala, ikastetxeko enpresa simulatuan egiten dituzten lan eta prozesuak, enpresa erreal batean egiten dituztenekin alderatzea. Bisitaldian, enpresa ordezkari gisa Amaia Larra単aga, Amaia Albizu, Antton (Sakabi) eta Patxi Landa izan genituen gidari. Xehetasun osoz, azken urteotan erabili ohi duten gestio programa eta bertako prozeduren nondik norakoak azaldu zizkiguten. Gure aldetik galdera ugari egiteko aukera izan genuen. Hemendik, gure esker ona Iraurgi Lantzeni bere bitartekari lanagatik, eta batez ere SAMMICeko Amaia, Antton, Amaia eta Patxi-ri emandako harrera eta eskainitako laguntzagatik.
DBH 3 Azpeitia
A I A PAS 40
ikasten
Ibilaldiak
SOBRON
DBH 3 Azpeitia
URREZKO “Q” SARIA KUDEAKETAREN KALITATEARI
41
ikasten
Ibilaldiak
HH 03 Azpeitia
HH 3koak Aizarnazabalera irteera Beti egin ohi dugun bezala, aurten ere kurtso bukaerako txangoa egiteko ordua iritsi da. Aurten, maiatzaren 11n, Aizarnazabalera egin dugu txangoa HH 3 urteko haurrok. Primeran ibili ginen. Autobusean sartu eta txintxo-txintxo abiatu ginen herrira. Bertan jolasean tope ibili ginen, hamaiketakoa jan, zibuetan tartetxo batez ibili, gero bazkaldu e.a. Eguraldiarekin sustotxoren bat izan genuen arren, azkenean Lorentzok ere lagundu gintuen eta egia esan, primeran pasa genuen eguna ikastolako lagunekin.
Marrazki lehiaketa
LH 3. maila Azpeitia
Karmelo Etxegarai ikastolako L.H. 3. mailakoak “Aizpurua 2012 marrazki eta pintura lehiaketaren seigarren edizioan� parte hartu dugu. Marrazkia herriko eraikin adierazgarri batena izan behar zuen. Lanak teknika librean eta A3 an aurkeztu behar ziren. Saria: Marrazki irabazlearen egile eta honen gurasoentzat Parisko Disney Worldera aste-bukaerako bidaia, gastu guztiak barne direlarik. Guk aukeratutako eraikina Antxieta etxea izan da. Martxoan Antxieta etxea marraztera joan ginen. Parrokiaren parean aurkitzen den etxea da hau. Juan de Antxietak, errege katolikoen musikariak, agindu zuen eraiki tzea. Eraikin honen ezaugarri nagusiena, mudejar estiloko adreiluzko fatxada duela da.
42
ikasten
Ibilaldiak
Sastarrain baserri eskolan HH 5ekoak
HH 05 Azpeitia
Aste Santutik bueltan gai berri batekin hasi ginen, baratzarekin. Gelan gaia sakon landu ostean, ikasturte bukaerako irteera honekin lotzea pentsatu genuen. Gure herritik gertu- gertu, Zestoan, Sastarrain baserri eskola paregabea bisitatzera joan ginen. Ingurune zoragarri hartan, tailer ezberdinak egiteko aukera izan genuen; pottoken gainean ibili, baratzeko lanetan parte hartu, baba eta letxuak jaso, inguruko zuhaitz ezberdinen izenak ikasi‌ Gurasoek prestatutako bazkari goxoa jan ondoren, pixka bat jolastu eta berehala iritsi zitzaigun etxera itzultzeko ordua.
LH 5. maila Azpeitia
Leintz-Gatzagara ibilaldia Gatzagara joan ginen martxoan hasieran ederki ibili ginen herrian pasieran azak potetan sartzen ta gatza probatzen ta eskola txikian lau ume jolasten Furra furra a ze eguna ibilaldi bikaina guk egin genuna(2). Doinua: “Furra furra�.
L.H.-5C (Azpeitia)
43
ikasten
Ibilaldiak
HH 04 Azpeitia
Getariako irteera Bagoaz txintxo-txintxo binaka Getariako kaleetatik barrena, San Anton menditik jaitsita hamaiketakoa egin eta gero. Amatxoren tortilla Getariako parkean jango dugu denok batera! Bazkaldu eta gero ze ondo denak hondartzara hankak busti itsasoan eta izozkia jatera. Hankak ondo ondo garbitu eta autobusera ikastolako bidean; ederki pasa dugu eguna!
Ibilaldia Donostiara
LH 2. maila Azpeitia
Maiatzaren 14an Donostiara joan ginen egun pasa. Oso eguraldi ederra egin zuen eta primeran pasatu genuen. Goizean Kursalean autobusa utzi eta oinez tipi–tapa Paseo Berritik itsasoa ikusiz Aquariumera joan ginen. Bertan arrain pila bat ikusi genituen, baita balearen hezur erraldoia. Benetan ikaragarria zen!! Bisita oso motza iruditu zitzaigun. Hainbeste arrain interesgarri ikusi genituen! Bazkaltzera Cristina-Eneara joan ginen. Etxean prestatutako bokadilo goxoak jan ondoren, jolas egin genuen bertan. Gero bueltatxo bat egin genuen parkean zehar, han zeuden animaliak ikusiz. Zoragarria da leku hura. Laurak aldera autobusa hartu eta Azpeitiara itzuli ginen. Neka-neka eginda baina oso gustora.
44
ikasten
Ibilaldiak
Oiasso
LH 1. maila Azpeitia
Maiatzaren 30ean Oiasso museoa bisitatzera joan ginen, erromatarren garaiko aztarnak ikustera. Ondoren, Plaiaundi parkean bazkaldu eta jolastu genuen.
Donostiako Santa Klara uhartean Orain arte egin duen berorik handiena egin zuen egun honetan, baina guk aurre egin genion: txapela, eguzkitako krema, ura‌ hartu eta Paseo Berritik barrena porturantz abiatu ginen bertan itsasontzia hartzera.
Bagoaaaaaz!!!! Kontuz! izurderen bat azaltzen bada abisatu.
Eta egunari bukaera on eta fresko bat emateko, bertan oinak busti genituen eta buelta Azpeitira. OSO ONDO pasatu genuen eguna.
45
LH 3. maila Azpeitia
ikasten
Ibilaldiak
Algorriko irteera
LH 4. maila Azpeitia
Martxoaren 19an, 4. mailako ikasleak, Zumaiako Algorri interpretazio zentrora joan ginen. Goizean goiz eguraldi traketsarekin esnatu baginen ere, azkenean portatu zitzaigun. Lehenengo, goizeko 9:10ean autobusa hartu genuen eta hara abiatu ginen. Algorrira iritsitakoan, zentroa itxita zegoenez, bueltatxo bat ematea pentsatu genuen, geroago itzultzeko. Ondoren, zentrora sartu eta prestatutako ekintzak egin genituen hiru taldetan: munduaren sorreraren bideo motz bat, Euskal Herria nolakoa izan zen eta nolako aztarnak topatuko diren garai hartakoak. Zentroan bertan eginbeharreko ekintzak amaitu ondoren, hamaiketakoa hartzeko atsedena izan genuen. Jarraian, hurrengo ekintzei heldu genien: bi talde San Telmo aldera joan ginen bi jolas egitera eta hirugarren taldea hondartza aldera beste ekintza bat egitera. Ekintzak bukatu ondoren, San Telmokoak hondartzara jaitsi ziren eta hondartzakoak San Telmora igo ziren. Guzti hori bukatu zenean, herrira hurbildu ginen aterpe baten bila, bazkaltzeko asmoz eta zaparradatik babesteko, euria hasi bai zuen une horretan. Ordubete geroago edo, atertu zuenean, bertan genuen parkean jolasten ibili ginen, autobuseko ordua izan arte.
LH 6. maila Azpeitia
Bilbora egun pasa Martxoaren 21ean Karmelo Etxegarai ikastolako 6. mailako ikasle eta irakasleak Bilbora joan ginen. Autobusa ikastolan hartu eta Guggenheim museo parean utzi gintuen. Bertan, begiraleak zain genituen eta talde txikiak eginez, museoko zenbait artelan azalduz, ondo ibili ginen. Ondoren, alboko parkean bazkaldu genuen, pixka bat jolastu eta “Puppy” txakurraren aurrean argazkiak atera genituen. Arratsaldean, Bizkaia zubira joan ginen autobusez eta bertan bagenuen beste begirale bat azalpen bitxiak emateko: zubiaren
historia, egilea, altuera… eta munduko ondarea dela ere jakin genuen. Igogailua hartu eta goraino igo ginen, bidea oinez zeharkatu eta bestaldean transbordadorea hartuz itzuli ginen. Nekatuta baina pozik bueltatu ginen herrira, baina ez pentsa denborarik soberan izan genuenik, ozta-ozta heldu ginelako ikastolara!!
46
ikasten
Ekoizpenak
47
ikasten
Ekoizpenak
Udaberria iritsi dela eta, 2 urtekook zelaian mundial pasatu genuen.
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe
HH03 urtekoak janariak lantzen Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe
48
ikasten
Ekoizpenak
HH04 Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe
artelan Txelo Arango
Floreaga Berri, 1 Telf. 943851841 / 657779984
• Marrazkia • Olio-pintura • Akuarela • Pastelapintura • Ikatzmarrazkia • Buztina • Plastilina • Eskulana Aldalur kotxera ondoan
49
ikasten
Ekoizpenak
50
ikasten
Ekoizpenak
KAKUTE
Kakuteko mendian Gailur gainean Gurutz haundi bat dago Bi besoak zabalik Besarka nahirik Azkoiti oso. Azkoitiko. Gazteria Goazen bai mendira gogoz Osasuna ta pakea Hantxe aurkitzeko. Itsaso zabal da mendia., Baserri txuri da iturria Irrintzi bat egin esanaz Gora Azkoiti oso! Erika eta Aleesha Xabier Munibe LH2B
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe
51
ikasten
Ekoizpenak
Paisaia mota ezberdinak
LH 1. maila. Xabier Munibe
52
ikasten
Ekoizpenak
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe
53
ikasten
Ekoizpenak
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe
54
ikasten
Ekoizpenak ZUHAITZ MAGIKOA
Bazen behin, Saharako basamortuan, herri txiro bat. Bertako biztanleak nazkatuta zeuden han bizitzen, eta jende askok alde egin zuen. Egun batean, herriaren erdian zuhaitz handi bat azaldu zen, eta oso arraroa izan arren, hosto berde-berde piloa zituen. Gizon bat, etsi-etsian, zuhaitzaren gerizpean eseri eta bere buruarekin hizketan hasi zen:“Ur gehiago edukiko bagenu sikiera, ez ginateke hain gaizki biziko!” Eta orduan miraria gertatu zen, bere aurrean, urez betetako ontzi bat agertu zen! Gizonak orduan, jende guztiari kontatu zion gertatutakoa. Hori entzutean herriko gizonik zitalena, zuhaitzera hurbildu eta pentsatu zuen: “ Nik zuhaitz hau neureganatzen badut, munduko gizonik ospetsuena izango naiz, nahi ditudan gauza guztiak izango bainituzke.” Eta horrela, gizonak, motozerra bat eskatu zion zuhaitzari, zuhaitza moztu eta etxera eramateko. Baina zuhaitza, oso azkarra zen, eta asmo txarrak igarri zizkion gizonari, eta zuhaitz normal bat bezala portatu zen. Gizonak, hori ikustean, amorru biziz, etxera joatea erabaki zuen, eta horrela zuhaitzak pertsona onei bakarrik betetzen dizkie bere gurariak. EGILEA: Hegoi Sudupe LH5D MARRAZKIA: Issam Dibane LH5D
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe
55
ikasten
Ekoizpenak
BIOGRAFIAK:
JOXE ARANBURU “KEIXETA” AIZKOLARIA:
1881ean jaio zen Aratz Errekako Olaberri baserrian. Gero Urrestillako Keixetan bizi izan zen. 13 urterekin egurgintzan ari zen lanean. Lehenbiziko apustua 1912an jokatu eta irabazi zuen, aizkoran eta lasterkan, Jose Maria Irizar, Hiyoyoren aurka. 1912 eta 1924 artean zenbait erakustaldi baino ez zituen egin. Lehenbiziko desafio handia Aiako Txikitoren aurka jokatu zuen, Zarautzen, 1925eko otsailaren 22an. Bete beharreko lana 60 ontzako hamabina enbor ebakitzea izan zen. Keixeta nagusitu zen. Handik aurrera hainbat apustu jokatu zituen, tartean Oñatiko aizkolari txapelketa eta, denetan garaile atera zen. 1927an lan istripu larria izan zuen, zerra motordunarekin, eta ezker eskuko hiru atzamar galdu zituen. Urte berean plazetara itzuli zen eta 1931 arte jarraitu zuen aizkoran. 1936 arte aizkolarien prestatzaile eta erakusle aritu zen. 1962an hil zen, 81 urte zituela. Aurten da 50. urteurrena.
Andoni Conde 6D
MIGEL ARREGI PANDERO-JOLEA: Migel Arregi Loiolako Iturbide baserrian jaio zen, 1910eko urtarrilaren 5ean. Lanbidez arotza eta pandero-jolea izan zen. Xoxoteko San Inazioren estatua egiten ere parte hartu zuen. Mendia izugarri gustatzen zitzaion, Lagun Onak mendizaleen lehendakaria izan zen. Euskal Herri osoan zehar ibili zen panderoa jotzen. Auntxa trikitilariarekin diska bat baino gehiago atera zituen. Urretxuko Maria Olaizolarekin ezkondu zen 1945eko urtarrilaren 5ean. Alaba bat ere izan zuten, Maria Soledad izenekoa. Izaeraz gizon ona eta dotorea zen. Eztarri gozoko koplaria eta langilea zen. Beti irribarrea ezpainetan eta ibiltari neka ezina. Soreasu aldeko bere bizitokitik irten eta herriari beti emango zion buelta bat. Azkenean, berriz, indarrak erabat ahituta gelditu zenean etxe zuriko atariraino joan ohi zen eutsi ezinik. Aipatzekoa da jaio, ezkondu eta hil urtarrilaren 5ean egin zituela. 90 urterekin hil zen.
Manex Rezabal 6D
EIREREN IZEBA MARIANGELES: Mariangeles Ayerza Lopetegi Zumaian jaio zen 1971ko abenduaren 15ean. Txikia zenean, udarako arratsaldeetan lagunekin jolasten zuen, irteerak eginez, hitz eginez, harrapaketan, izkutaketan… Bilbon ikasketak burutu ondoren, Ingalaterran ikasteko aukera izan zuen, honen ondorioz, maletak prestatu eta urte beterako Ingalaterrara joan zen. Lantegi batean administrari praktiketan aritu zen, eta aldi berean, ingelesa ikasi zuen. Etxera itzuli eta gero oposizioetara aurkeztu eta lanpostua lortu zuen; lehendabizi, Donostiako udalaren artxiboetan eta geroago, udaltzaingoan administrari lanetan. Orain administraria da Donostian; goizeko 5:30ean jaiki, tren geltokira joan eta 6:30ean trena hartzen du; 16:00an etxera itzultzen da eta honen ondorioz, berandu bazkaltzen du. Arratsaldean, eguraldi ona badago, bere bi txakurrekin paseatzera irteten da ordu eta erdiz. Bere zaletasunak irakurtzea, zinemara joatea eta trekking egitea dira. Eire Lopetegi 6D
56
ikasten
Ekoizpenak
ANA, CARLAREN AMA: Ana García Donostian jaio zen, 1969ko otsailaren 27an. Txikia zenean Zumaiako Maria eta Josera joaten zen ikastera (8. maila arte). Gero, administrari izateko ikasten hasi zen, Altamira institutuan eta azkenik informatikako klaseetara joan zen. Txiki-txikitatik ile apaintzailea eta jostuna izan nahi zuen; beti lagunei ilean orrazkerak egiten aritzen zen. 1988an lanean hasi zen. Hauek izan ziren lan batzuk: idazkari, denda bateko saltzaile, ordenagailuen datuak gordetzen… 1997an ume bat izan zuen eta lana utzi beharra izan zuen. 2000. urtean beste ume bat izan zuen. Gaur egun etxeko andrea da. Bi ume eta senarrarekin bizi da. Egunero, goizean, Loiola bidean paseatzen du.
Carla Vega 6D
ONINTZA, MATTINEN AMA: Nire ama, Onintza Alberdi, Donostian jaio zen 1970eko apirilaren 30ean. Txikitan Azkoitiko Oixon baserrian bizi zen bere guraso, amona eta osaba-izebekin. Onintza, hiru urte zituela, Floreaga Berri kaleko etxebizitza batera joan zen bizitzera, bere gurasoekin. Bere ahizpa Goretti jaio zenean 3 urte zituen eta gurasoek panpin bat oparitu zioten; Edurne izena jarri zion. 4 urterekin eskolan hasi zen Azpeitiko “Esclavas del Sagrado Corazón” ikastetxean. Uniforme urdin iluna janzten zuen. Bere egun gogokoena ostirala zen, bere lehengusuekin eta ahizparekin baserrira joan eta primeran pasatzen zutelako ezkutaketan eta harrapaketan. A ze patata tortilla goxoa prestatzen zuen izebak! Gaur egun bere senarra Fede da eta bi seme ditu: Mattin eta Xuban. Laurok osatzen dugu familia Lanera Donostiara joaten da, Gipuzkoako Foru Aldundian lan egiten du eta bere lana bulegoko lana da. Lan saio murriztua dauka, goizeko 9:30etik 14:30era egiten du lan, eta gero poz-pozik Azkoitira joaten da semeen bila. Onintzak irakurtzea, musika entzutea, bidaiatzea eta lagunekin eta familiarekin egotea du gustoko.
Mattin Martin 6D
JOSE MARIOREN AITA: José Mario Andrade Segovia Mendozan (Argentina) jaio zen 1973ko urriaren 23an. Txiki-txikitatik etxe oso zahar eta txiki batean bizi zen. Bere 7 anaia-arrebetatik zaharrena zen. Bere auzoan, beti lagunekin futbolean jolasten zuen. Oso pobrea zen eta azukrezko potea eta ogi barra bat bakarrik zeukaten jateko. Gaur egun, ordea, bere lana dauka: konstruktorea da, makinista da, obra zibilak egiten ditu eta retroeskabadora bat erabiltzen du. Oso ondo bizi da, lagunekin irteten da batzuetan eta oso berandu etortzen da etxera. Asko gustatzen zaio bere lagunekin futbolean ibiltzea, familiarekin irtetea eta zinemara joatea ere asko gustatzen zaio; baina, gehien gustatzen zaiona oporretan Argentinara joatea da bere familiakoak bisitatzera eta hango lagunekin egotera.
José Mario Andrade 6D Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe
57
ikasten
Ekoizpenak
Testu mota ezberdinak
58
ikasten
Ekoizpenak
59
ikasten
Ekoizpenak
60
ikasten
Ekoizpenak
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai
61
ikasten
Ekoizpenak
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai
62
ikasten
Ekoizpenak
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai
63
ikasten
Ekoizpenak
64
ikasten
Ekoizpenak
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai
Elefantea eta sagua Behin batean, baziren elefantea eta sagua, mendian bizi ziren. Elefantea potoloa eta handia zen eta sagua txikia eta ahula. Saguak elefanteari txuloarena egiten zion eta baita potoloa eta zatarra zela esan ere. Baina elefantea ez zen haserretu. Elefanteak ideia bat eduki zuen: ibilaldi bat egitea eta ea zein erortzen zen. Sagua, erori egin zen eta elefanteak eman behar izan zion herriraino. Herrian biztanleak txalo pila jo zioten elefanteari. Arina zarelako ez du esan nahi lehena egingo duzunik. Kattalin Goenaga Karmelo Etxegarai ikastola L.H. 4.C
65
ikasten
Ekoizpenak
LH 3. maila. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai
66
ikasten
Ekoizpenak
“Antzezlan bikaina” Apirilaren 25ean LH 6.C-ko ikasleok antzerki bat eskaini genien 2. mailakoei. Emanaldia ikastolako Perdillegiko psikomotrizitate gelan izan zen eta haurrek “LAN BATEN BILA” obrarekin gozatzeko aukera izan zuten. Bertan, Mikel protagonistaren komeriekin barre egin zuten eta guk ere oso ondo pasa genuen. Horren lekuko argazki hauek. Azpeitiko Ikastola LH 6.C-ko ikasleak
67
ikasten
Ekoizpenak
“Animaliak eta esamoldeak” LH-5c. A ze parea karakola eta barea Paulo eta Iñaki mendira joan ziren larunbat goiz batean eta galdu egin ziren. Hala zeudela, auto gorri bat geratu zitzaien parean eta, galdu egin zirela aitortu zioten auto gidariari. Orduan, gidariak hala esan zuen: -“A ze parea, karakola eta barea”.
Kalean uso, etxean otso Markel eta Nora anai-arrebak ziren eta gurasoak bananduta zeuden. Aitak beste seme bat izan zuen (Ekaitz) eta ez ziren hiru anai-arrebak ondo konpontzen. Lagunekin zeudenean, hirurak oso lagunak zirela zirudien baina etxean beti haserre zeuden. Ekaitz aspertu egin zen beti mokoka ibiltzen eta txakur bat oparitu zien. Handik aurrera jolas asko egiten zuten hirurak txakurrarekin eta han bukatu ziren elkarren arteko hika-mikak.
Zozoak beleari ipurbeltz Bazen behin Mikel izeneko mutil bat. Begi urdinak zituen, ile horia eta ez zen potoloa, juxtu kontrakoa argal-argala zen. Bazuen Oier izeneko lagun bat, baina beti haserretuta zeuden. Behin, Oierrek Mikeli esan zion: -Tontoa halakoa! -Zozoak beleari ipurbeltz!-erantzun zion mikelek. Oier isil-isilik gelditu zen eta handik aurrera ez zion gehiago burlarik egin Mikeli.
Azkar eta ondo, usoak hegan Ferminek, dena besteek baino azkarrago egiten zuen. egun batean, lagunek baino askoz ere azkarrago bukatu zuen azterketa, baina irakasleak, zuzendu ondoren, azterketak banatu zituenean, denak harrituta geratu ziren. Ferminek baino emaitza hobeak zituzten denek! Hori ikusita, lagunek elkarri hala esan zioten: “Azkar eta ondo, usoak hegan”.
Katuak kanpoan, saguak festan! Oihane eta Jonen gurasoak Madrilera joan ziren bi egunetarako lan kontuak zirela eta. Iupiii! bakarrik geratuko ziren etxean! Gauean festa bat antolatzea pentsatu zuten eta lagun guztiak elkartu ziren baina bat-batean, atea ireki eta zer da hau!!! Gurasoak ziren! Bi aste egin zituzten telebista ikusi gabe. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai
68
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai 5C gela
“Kaixo OPORRAK”!!! Laster, udako opor luzeak hartuko dituzue. Asko udalekuetara joango zarete, etxetik kanpora eta beste batzuk, Azpeitian bertan geratu eta udaleku irekietan ere ibiliko zarete. Baina zuen kabuz dibertitzeko ere denbora asko izango duzue eta baita gustoko liburuak irakurtzeko tarte bat ere.Irakurri nahi duzu, baina ez dakizu zer? Izarrek liburu gomendagarrien zerrenda osatu du zuretzat. Baietz bat baino gehiago gogoko izan!
4 - 6 urte * Ane beldur denean... (Heinz Janisch). Ibaizabal * Egin igeri, Wombat Txiki(Charles Fuge). TTarttalo * Ezetz asmatu! (Pedro Cerrilo). Ikasmina * Hizkirimiri (Miren Artetxe). Ibaizabal * Jirafa txikia (Lesley Sims). Ttarttalo * Jonas eta hozkailu beldurtia (Juan Kruz Igerabide). Aizkorri * Leok betaurrekoak behar ditu(Piedad Ateka).Izar * Markel Gelazikin(leire Bilbao). Elkar * Olagarro bat bainuontzian(Leire B). Elkar * Pirritx(Julen tokero). Elkar
9 - 11 urte * Asterix eta Obelix (Goscinny). Elkar * Bat Paten abenturak(Roberto P).Mensajero * El fantasma nocturno (James Preller). Edelvives * Futbolari basatiak(Joachim M). gero * Galtzerdi suizida(Mariasun Landa). Elkar * La excursión a las cataratas de Niágara (Stilton). Destino * Nur eta alfonbra hegalaria(Toti). erein * Junie B. Jones (Bárbara Park). Bruño * Ottoline itsasoan (Chris Riddell). * Peliculibros (Ernest Sala). Hidra
Gurasoak * El vagón de las mujeres (Anita Nair) * ¿¡ Familias felices!? (Bill L). Edebé * Frato (Francesco Tonucci) * Hijos brillantes,maestros (Augusto C)Zenith * La niña del faro (Jeanette Winterson). Lumen * Padres brillantes, maestros (Augusto C)Zenith
7 - 8 urte
*Abereak (Ricardo Sanchez). * Basajaunen oporrak (Susana Pinto). Banaka media * Botila baten historia (Tomas Elortza). Elkarlanean * Kika. El dinosaurio salvaje (Knister). Bruño * Kika. Zaldun zoroa (Knister). Bruño * Lola & Virginia. Planeta neska. Giltza * ¡ Mesa trágame! (Gabriela keselman). Edelvives * Momolo (Antton Kazabon). Ibaizabal * Pako belea (Iñaki Zubeldia). Ibaizabal * Patxi errementaria (Joxantonio Ormazabal). Elkar * Patxiki (Xabier Etxaniz). Elkar * Sorgin gaiztoa (Ormazabal). Elkar * Tximu bat klinikan (Iñaki Zubeldia). Ibaizabal * Una bruja horriblemente guapa (Miraucourt). Edelvives
12 urtetik gora * Bambulo III. Ternuako penak (Bernerdo A). Erein * Diario de Greg (Jeff Kinney). Molino * Diario de Nikki (Russell). Molino * Ehun ipuin hitz gutxitan (Joxan Ormazabal). Elkar * Ezekiel (Jasone Osoro). Elkar * Gogoa lege (Manu Lopez). SM * Historias de miedo 1 (Alvin Schwartz). Everest * Ilargia ezpainetan (Juan Kruz Igerabide). erein * Jara, bikiak eta bikoteak). Zubia * Zer da, ba, maitasuna? (Miren Agur Meabe). Elkar