Ikasten 99

Page 1

IKASTEN 99. Urolaldeko

Ikastola

Publikoen

aldizkaria

2 015 e k o e k a i n a

Karmelo Etxegarai ikastolako 1C gelakoak A-21eko LEHIAKETAN SARIDUN

DBHkoen erakusketa Torre Zurin Ikastolaren eguna eta XXXIII. Ikas kirol krossa

Xabier Munibeko ikasleak OMAKO BASOAN

LANBIDE HEZIKETA ASTEA Urola Ikastolan

zerbitzua eta lana euskaraz

AZPEITIKO IKASTOLA

www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net

www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net www.xabiermunibebhi.hezkuntza.net

www.urola.org



ikasten

Agurra Udako oporrak iristear dauden garai honetan, ikasturtearen pasadizoei erreparatzen badiet, aspaldi honetan gure ikastolako argazkia egunero aldatzen zaigula konturatzen naiz. Jatorri ezberdinetako ikaslez osaturiko ikastola gara. Duela hamar urte genituen beharrak, ez dira orain ditugunak, beraz, baliabideak egokitu behar ditugu. Ikastolak, bere baitan hartzen duen ikasle orotariko hezkuntza prozesu bikaina martxan jartzeko, lan handia egiten du, eta sortzen zaizkigun zailtasunek irtenbideak aurkitzera eramaten gaituzte. Barne hausnarketa ezin bestekoa dugu erronkei aurre egiteko. Barne hausnarketa prozesu honek ikasleen aniztasunari erantzuteko eskaintza curricularra egokitzera eramango gaitu. Horretan hasiak gara ikastola orduetan eta orduz kanpo, helburua ahalik eta ikasle gehienen arrakasta ziurtatzea baita. Lana lan, atsedena hartzeko garaia denez, uda ona pasa ezazue guztiok eta irailean erronkei aurre egiteko indar berriturik bueltan izango gara.

NON ZER

Arantxa Zubizarreta Azkoitiko ikastola Xabier Munibe HLHIko zuzendaria

Arduradunak:

XABIER MUNIBE,

KARMELO ETXEGARAI eta

UROLA IKASTOLETAko

Guraso, ikasle eta irakasleak

Fotokonposaketa: FK

BERRIAK 19. Korrika _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 2 Xabier Munibeko erakusketa _ _ _ _ _ _ _ 4 Ikastetxe berria, abia egokian _ _ _ _ _ _ 5 Gure proiektuak partekatzen _ _ _ _ _ _ _ 5 LGTB fobiaren kontrako eguna _ _ _ _ _ _ 6 Saharar errefuxatuen kanpamenduetan _ 7 Eskola Agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 8 Jubilazio eta errelebo kontratua _ _ _ _ _ 9 Urola bailarako ikastetxeak hezkidetzaren eredu _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 10 NOLEGA programa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 11 Jolas garaiko kontuak _ _ _ _ _ _ _ _ _ 12 TALDEAK Gu ere bertsotan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Emozio... komunikazio... negoziazio _ _ _ Kirol berrien trebakuntzan _ _ _ _ _ _ _ Liburuen muinaren astea _ _ _ _ _ _ _ _ Europarlamentaria _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Mahai-jolasak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ LH2koak ogia egiten _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ XXIV. Antzerki Topaketak _ _ _ _ _ _ _ _ Ipuin kontalaria gure artean _ _ _ _ _ _ Mekanika mintegia _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Zur eta Altzarigintza mintegia _ _ _ _ _

13 14 15 16 17 17 18 19 19 20 23

ARTIKULUAK Ahozko komunikazioa _ _ _ _ _ _ _ _ _ 50. urteurreneko bidean _ _ _ _ _ _ _ _ EurocitĂŠ Basque proiektuan _ _ _ _ _ _ Ipar Euskal Herrikoekin elkartrukea _ _ _

26 27 28 29

1

Elhuyar kolegia - Urola Ikastola _ _ _ _ 30 Elos: Proiektu Europarrak _ _ _ _ _ _ _ _ 31 PROTAGONISTAK Practicum masterreko praktikak _ _ _ _ Azpeitiko piztina ur termalez hornituta _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Lockheed taldeak lehenengo diska _ _ _ Igor Zubeldia eta Jon Perez _ _ _ _ _ _ Saskibaloi txapeldunak _ _ _ _ _ _ _ _ _ Zestoako neskak Gipuzkoako txapeldun 25 urte Xabier Muniben _ _ _ _ _ _ _ _ Ilustraziotik hitzetara _ _ _ _ _ _ _ _ _ Rise & Shine antzerki musikala _ _ _ _ _

36 38 40 42 43 44 44 45 46

ERREPORTAIAK EA 21 Elikadura jasangarria _ _ _ _ _ _ 47 Niki de Saint Phalle _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 48 OSPAKIZUNAK XVIII. ikastolaren eguna _ _ _ _ _ _ _ _ 50 XXXIII. Ikas-kirol krossa _ _ _ _ _ _ _ _ 50 XXIV. bertso paper lehiaketa _ _ _ _ _ _ 51 EUSKARAREN TXOKOA Euskara hobetuz _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 54 IBILALDIAK Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 55 EKOIZPENAK Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 73


ikasten

Berriak

Lemapean elkartu gintuen KORRIKA 19k iragan martxoaren 22an Zestoa, Azkoitia, Azpeitia, Errezilen; ikasle eta irakasle, guraso eta herritar, denok elkarrekin, bai giro aparta!

Eta ibilbide horretan merezitako omenalditxoa egin genion DURANGOKO AZOKARI, 50 urte luzez 1965etik “etengabe haziz eta zabalduz”, euskal kultur eragileen topagune bihurtzeagatik, euskalgintzaren eta euskal kulturaren bilgunea izateagatik, euskaldunen eta kulturzaleen ezinbesteko topalekua izateagatik.

Eguraldia ere lagun eta urduritasun punttua airean, 18 korrikaldi ondoren, izendaturiko ordurako heldu zitzaigun KORRIKA 19. Euskararen lekukoa milaka eta milaka eskutatik pasatuz, milioika oin eta pausoren laguntzaz, Euskal Herria puntatik puntara zeharkatuz, gau eta egun, Urepelen hasi eta Bilborainoko KORRIKA 19; aldarrikapen bat baino ez, herriz herri euskararen lurrean geure hizkuntza hedatu beharra.

Izan ere, euskarak, KORRIKAk bezala, pausoa arin eta gelditu gabe egin behar du aurrera, aurrera ez doanak atzeraka hasteko arriskua baitu. Beraz, Azkoitia 829. km-a Azpeitia 814. km-a

Azkoitia 826. km-a

Lekukoa Unai Rodriguez eta Baionako Iolana Durañonaren eskuetan Lekukoa Rosario Lasa eta Ihintza Arakistainen eskuetan

Segi diezaiogun bada, bakoitzaren eskuak, oinak, pausoak astinduz EUSKARAK AURRERA EGIN DEZAN!

Gurean jakin badakigu, galtzeko arriskuan dagoen hizkuntza berreskuratzeko lehenengo eta nahitaezko baldintza, hizkun­ tza horren jabe den herriak eta herritarrek berori berreskuratu nahi izatea dela. Tamalez, ordea, nahi izate soila ez da aski! Halaber, jakin badakigu, hizkuntza berreskuratzeko, Euskal Herriko norbanako, erakunde eta administrazioak, guztiok, euskararen berreskuratze bidean geure konpromisoa eta urratsak eman behar ditugula.

Urola ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI eta Xabier Munibe BHI

HORI DA BIDEA!

Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 2


ikasten

Berriak

KORRIKA TXIKIA Txikiak bagara ere, ahal dugu Martxoaren 18an, korrika txikia egin zen Azkoitia eta Azpeitiko kaleetan. Xabier Munibe eta Karmelo Etxegarai ikastolek parte hartu genuen, bakoitzak bere herrian, baina lelo berdinaren pean, euskaldunak garela eta izango garela adieraziz. Zu ere izan zaitez euskaldun, zu euskaldun izateak, beste euskaldun batzuk sortuko dituelako eta etorkizunean ere, aitonen semeak izango dira bailara honetan.

AZPEITIA

AZKOITIA

KORRIKA SARIA

Xabier Munibe

Korrika 19. edizioan bideo lehiaketa antolatu zuten. Aurten euskalkien inguruan oinarritu da lehiaketa. Gure Ikastolan HNBtik parte hartzea pentsatu genuen. “Pako, Pako� herriko historia jasotzen duen ipuina hitanora egokitu, eta proposamena LH 5. mailako Aitor eta June Mendizabal bizkiei zabaldu genien. Bikoteak lana grinaz hartu eta 1. Saria eskuratu zuten. Aitor eta June Mendizabal neba-arrebak irrikan izan dira saria noiz iritsiko, eta azkenean, apirilaren 30ean Mac bikaina eskuratu zuten. Zorionak eta probetxua atera diezaiozuela sariari!

3


ikasten

Berriak

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHIko

IKASLEEN ESKULANEN ERAKUSKETA Bi urtetik behin, gure ikastolak ikasleak egiten dituzten eskulanen erakusketa irekia antolatzen du. Aurtengo erakusketa, ekainaren 5, 6, 7,12 eta 13an ETXE-BELTZEan egon da irekita. Gurasoek ikusgai izan zituzten 2 urtekoetatik hasi eta 12 urte arteko ikasleek ikasturtean zehar egindako eskulanak

Xabier Munibe DBHren

Ekainaren 5, 6, eta 7an Xabier Munibe DBHko ikasleek teknologian, plastikan eta eskulangintzan egindako lanak eta proiektuak izan genituen ikusgai TORRE ZURIN.

ERAKUSKETA

4


ikasten

Berriak

Xabier Munibe

IKASTETXE BERRIA, ABIA EGOKIAN Bistakoa ikasturte hasieran plazaraturiko argazki haietatik, lanak abia egokian doazela. Lur-harroketak atzean utzi, eta lauzpabost hilabeteren buruan, obrak bestelako itxura hartu duela ezin uka. Estrukturak altxaturik, eta aurre aldeko eraikinaren lau solairuak jada moldaturik, atze aldeko lehen oinarriak itxura hartzen doaz, nabarmenki. Beraz, eta besterik ezean, iduri du, 16/17 ikasturterako iragarritako amaiera-proiektua bikain gauzatzeko bidean doala, honenbestez.

GURE PROIEKTUAK PARTEKATZEN

Karmelo Etxegarai

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai Ikastolako bi irakasleak diren Mari Seara eta Onintza Zeberiok, ikasturte honetan landutako eta gauzatutako proiektuak eta esperientziak azaldu dituzte, beste ikastetxeetako beste irakasle batzuen aurrean. Marik Otsailean Berritzegunean, Urola Kostako Jardunaldietan hartu zuen parte eta Kulturartekotasunaren gaia lantzeko Haur Hezkuntzan egindako esperientzia baten berri eman zuen. 5 urteko gelara beste kultura batzuetako gurasoak etorri ziren haurren izenak beste grafia batzuetan idaztera. Horretarako marko berezi batzuk prestatu dira eta haurren izenak bi grafia desberdinetan idatzita gelditu dira: gure grafian eta arabiarren grafian. Onintzak, Izar liburutegiko arduradunak, Ikaskuntza Kooperatiboa eta Hezkidetza uztartuz, Lehen Hezkuntzako 6. Mailako neska- mutilekin, 22 emakumeen biografiak landu ditu. Ondoren, landutakoa beste ikasleei eskaini: horma-irudiak eginez, hitzaldiak emanez eta liburua idatziz. “EMAKUMEAK AURREAN� deritzon proiektu hau, maiatzean, Donostian izan ziren Gipuzkoako Hezkuntza Berriztapen Proiektuei buruzko XIV. Jardunaldietan aurkeztu zuen.

5


ikasten

Berriak

Maiatzaren 17a,

“LGTB FOBIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA� Xabier Munibe DBH Azkoitiko Xabier Munibe DBHko komunitateak, aniztasun afektibo sexualeko nazioarteko egunarekin bat eginez, talde lanean eraturiko PANKARTA ERRALDOIA zintzilakatu du mekanika eraikineko korridorean. Ekimena 3. DBHko ikasle talde batek burutu du, eta PANKARTAren leloak, norbanako bakoitzak bere sexu identitatea aukeratzeko askatasuna azpimarratzeaz gain, jarrera horren kontrako edonolako eraso, iritzi edo jokabide lesbofobiko, homofobobiko, transfobiko edo bifobikoaren aurka jotzeko konpromisoa aldarrikatzen du.

Urola Ikastola Maiatzaren 15ean "ALDATU ARROPAK, ERANTZI ROLAK" ekimena burutu dugu, maiatzaren 17ko Homofobiaren aurkako egunaren harira. Homofobia hitza entzuten dugunean sexu bereko bi pertsonen arteko maitasun edo sexu erlazio batekiko gorrotoa etortzen zaigu burura, baina Hernaniko Liletak taldeak proposatutako ekimen honekin, haratago begiratzera heldu gara. Homofobia nesken ausardiari, gogortasunari edota mutilen sentimendu azaleratzeei gorrotoa dela esatera heldu gaitezke. Beraz, rol hauek puskatzera gatoz! Izan gaitezen pertsonak! Izan gaitezen nahi duguna! GORA BERDINTASUNA! Maxuxtak taldea

6


ikasten

Berriak

Urola Ikastola

SAHARAR ERREFUXATUEN KANPAMENDUETARA BIDAIA RASD 2015 Urola Ikastolako Zura eta Altzarigintza Arloak 2006. urtean eman zituen lehen pausoak Saharar herriarekin, orduan Rabuniko Gazuani Lanbide Heziketa Eskolaren sorreran parte hartu zuelarik. Aurten ere, martxoaren 16tik 23ra Urola Ikastolako Zura eta Altzarigintza Arloko maisua den Koldo Anta izan da Saharako Errefuxiatu kampamenduetan. Bertan Saharar Emakume Elkarte Nazionalak antolaturiko ikastaro bat eman du, Ibilgailuen arloko Biltegitaratze Kontrol eta Gestioa hain zuzen. Ikastaroak 45 orduko iraupena izan du, eta nahiz eta hasieran ikasle gehiagorekin hasi, azkenean ikastaroa 12 ikasleri eman zaie. Kontuan hartu behar da RASDen arazo handiak daudela garraioarekin eta honek ikasleen joan-etorria baldintzatzen duela.

7


ikasten

Berriak

ESKOLA AGENDA 21 UDAL FOROA Xabier Munibe DBH Maiatzaren 20an, aldez aurretik zehazturiko zitan, bi ikastetxeetako Agenda 21eko ordezkariok udaletxeko batzar aretoan elkartu ginen, besteak beste, herriko ordezkariei aurtengo ikasturtean zehar landuriko ELIKADURA JASANGARRIAREN inguruan eginiko lana aurkeztu eta ezagutarazteko asmoz. Diagnosiaren azalpenaren ondoren, bi ikastetxeen artean adosturiko proposamen eta konpromisoak aurkeztu genizkien, guztien artetik, bereziki segidako biak azpimarratuz: • Kontsumo ohituren araberako soberakinen arazoa, eta • Bertako eta garaiko produktuak kontsumitzearen garrantzia.

SARIA ETA AIPAMEN BEREZIA,

herri mailan Agenda-21ek antolatutako

IDEIA HONENAREN LEHIAKETAN

Karmelo Etxegarai Ikastola

Bertako produktuen ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko ideiak landu ditugu ikasturte honetan, Agenda 21ek bultzatuta. Udaberri hasieran aukera izan genuen, herri mailan antolatutako lehiaketan parte hartzeko eta emaitza onak lortu ere bai. Lehen Hezkuntzako 1C gelakoek saria irabazi zuten, “Gure baratze horizontala eta bertikala” proiektuarekin, agiria eta Urdaibaiko Madariaga dorre eta inguruetara egun pasa bat eman zizkietelarik. Lehen Hezkuntzako 5B gelakoek bestalde, aipamen berezia izan zuten, “Bertako produktuekin ondo pasatzen!” izeneko proiektuarekin. Zorionak guztioi.

L.H. 1go maila

L.H. 5. maila

8


ikasten

Berriak

JUBILAZIOA ETA ERRELEBO KONTRATUA DBHko Xabier Munibe ikastolan

Rosario Lasa eta Joxe Mari Pe単a AGUR BAZKARIAn. BEJONDEIZUELA!!

Hiru hamarkada irakaskuntzan hainbat momentuz josia, erreforma ta lege aldaketek nahiz eta jarri auzia, beti aurrera konponbidean ta borondate guzia, zuengandikan ikasi dugu bizitzan filosofia.

Irakasbide denen gainetik beti pertsona helburu, erretiroa hartu duzue orain biok buruz buru, zenuten dena, eman dezute horretan gaude seguru, zuengandikan jasotakoa guretzat izango dugu.

9

Ta egun hauek iritsi arren ez degu nahi negar egin, Zuk Rosario jarrai ezazu paseatzen ilobekin, ta Joxe Marik lagunartean eta mendian segi fin, beti amestu izandakoa orain egi bihur dedin.


ikasten

Berriak

UROLA BAILARAKO IKASTETXEAK HEZKIDETZAREN EREDU Gipuzkoako Hezkuntza Berriztapen Proiektuei buruzko jardunaldietan Urola bailarako ikastetxe guztiok hezkidetzaren alde elkarrekin nola jarduten dugun azaldu zuen Azpeitiko Urola Ikastolako Mikel Alberdik. Maiatzaren 14 eta 15ean Donostiako EHUren kanpusean Gipuzkoako berritzeguneek hainbat arloren inguruko jardunaldiak antolatu zituzten. Arlo nagusietako bat hezkidetzarena izan zen eta horren barruan, Urola bailarako ikastetxe guztiok elkarrekin dugun proiektua azaldu zuen Mikel Alberdik. Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako ikastetxe guztiok udalekin elkarlanean hezkidetza helburu eta ardatz duen proiektu batean gabiltza buru-belarri. Udalek euren parekidetasun sailen bitartez, bai eta hezkuntza ez-formaleko eragileen bitartez hartzen dute parte proiektuan; eta ikastetxeok gure hezkidetza arduradunen bitartez. Halaber, hau guztia ez litzateke posible izango Arremanitz kooperatibak egiten duen kudeaketa eta dinamizazioa lanik gabe. Herritako bestelako eragileek ere parte hartu izan dute, hezkidetzaren alde egiteko aterik ez baitago itxita. Lan talde honek hainbat jardun ildo ditu bailarako hezkidetza indartzeko eta gai honen inguruan bailara mailan esku hartzeko: Urola bailarako hezkidetza foroan gu guztiok hartzen dugu parte eta ekimen bateratuak egiten ditugu bailaran (azaroaren 24ko adierazpen amankomuna, LHko patio guztietan joku koperatiboen lanketa, ekainean egingo dugun Tratu Onen Festa‌); barne formazioa ere sustatu dugu, eta ikastetxe guztiok jardun dugu elkarrekin hezkidetzaren eta sexualitatearen inguruko saioak jasotzen‌ Gure ekimen honen indargune handiena Urola Bailara osoa barnean biltzea da. Hezkidetza modu bananduan tratatu beharrean, bailara mailan jardute dugu. Horrek sortzen duen eragina eta ondorioa askoz ere indartsuagoa eta eraginkorragoa dela begi bistakoa da. Azaldutako hau izan da Urola Ikastolako Mikel Alberdik jardunaldietan adierazi zuena Gipuzkoako ikastetxetako 80 bat per­ tsonen aurrean. Interesa piztu zuen gaia izan zen, Urola bailaran hezkidetzaren inguruan egiten dugun eskuhartzea aintzindaria baita gure lurraldean. Egiten ari garenaren garrantziaz jabetu eta indarrak berriz kargatu ostean, Donostiatik gure Urola bailarara itzuli ginen, proiektuan tinko jarraitzeko asmoz, sexismoraren eta patriarkatuaren muga eta oztopo hertsiak identifikatu eta horien aurka jarduteko asmoz, hala ikasleak, irakasleok eta bailara osoak geure buruak hobeto ezagutzeko eta gure izatea eta identitatea ahalik eta libreen eta modurik kontzienteenean eraiki ahal izateko, bailaran eskaintzen dugun hezkuntzaren helburutako bat horixe baita; eta berau lortzeko bidean aurrera goaz!!!

10


ikasten

Berriak Apirilaren 29an, Urola eta Xabier Munibe ikastoletako

“KANTAGINTZA” eta “BERTSO ESKOLAKOEK“, NOLEGA programaren barruan, Errezilgo San Martin eskolan urtero lez ikuskizun paregabea eskaini zuten EGITARAUA 1. XABIER MUNIBE IKASTOLAKO LHKO BERTSO ESKOLAKOAK • Agurra • Azkoitiarrek nola ikusten dituzten errezildarrak koplatan • Ofizioko lana: Zu, Eritz, Errezilgo baserritar bat zara, eta Unax Azkoititik prest etorri da zuri baserriko lanetan la­ guntzeko, baina ez diozu itxura onik hartu • Puntuka: Xarmangarria zira 2. XABIER MUNIBE IKASTOLAKO DBHren KANTAGINTZA TALDEAK • CUP SONG delako abestia euskaratutako EUSKARA DA EUSKALERRI abestia. 3. XABIER MUNIBE IKASTOLAKO DBHKO BERTSO ESKOLAKOAK: • Antzerkia bertsotan: “Munibe jatetxeko errezetak” lemapean. 4. DBHKO KANTA TALDEKOAK: • “Zazpi jauzi” dantza. 5. AZKOITIARREN AGURRA BERTSOTAN 6. UROLA IKASTOLAKOAK: • KANTAGINTZA TALDEEK zenbait abesti KARAOKE modura: - Korrika 2015” - “Eskuetan “(Pirritx eta Porrotx) - “Udako gau luzeak” (Vendetta) - “Kalanbreak” (Gozategi) • TRIKITILARI taldearen eskutik KALEJIRA.

11


ikasten

Berriak

Xabier Munibe

JOLAS GARAIKO KONTUAK Jolas denbora Azkoitiko eta Azpeitiko Hezkidetza Foroaren proiektu bat da. Ikastolako jolas-garaiak espazio garrantzitsu eta interesgarriak direla garbi dago hezkidetza txertatzeko. Egun, eskoletako jolastokiak begiratzea besterik ez dago ohartzeko nola errepikatzen diren gure jendartean nagusi diren arau eta dinamikak. Horrela, jolastokien erdigunean mutilek ohiko dituzten kirol-jarduerak kokatzen dira, espazioaren zati handienak betez. Neskek eta jolas hauetan jolasten ez duten mutilek ordea jolastokiaren periferiak okupatzen dituzte, askotan espazio eta baliabide propiorik gabeak. Espazioak duen antolaketaren eta rol sozialen eraginez, neska mutilen arteko harremanak hierarkikoak eta estereotipatuak dira jolas-garaietan. Egoera honetan eragitea bereziki interesgarria dela ikusi dugu. “Jolas kooperatiboen” formazioa jaso dugu ikastolako irakasleri osoak eta ondoren Jauzika heziketa elkarteko begiraleekin 5 jolas garaietan dinamizazio saioak izan ditugu. Jolas denbora proiektuaren helburua, neska mutilen arteko harremanetan dinamika berriak sortzea, lehiakortasunaren aurrean, elkartasuna, talde dinamika, lasaitasuna… bultza­ tzea da. Orain, saiakera desberdinak egitea gure esku dago, ikasleen artean noizbehinka, JOLAS KOOPERATIBO ETA HEZITZAILEAGOAK INDARTUZ. Hortan ari gara eta ANIMO!!! Denon artean egingo dugu!!! Ondo pasa jolasean!!!

12


ikasten

Taldeak

GU ERE BERTSOTAN Xabier Munibe Ikastolako DBHko 1. mailakoak “GU ERE BERTSOTAN” programaren jaialdia izan zuten Baztartxon maiatzaren 19an, arrastiriko 18:30ean Aurten prestatu dugun jaialdian, talde bakoitzak bere saioa landu du. Horretarako iazko jaialdiak (beste batzuk egiten dituztenak ikusi ondoren) “ideien zaparrada” egin eta gero, honakoak atera ziren: 1Akoak “Poxpolo zirkoa” (Txoriak eta txoriburuak doinuarekin); 1Bkoak Munibe jatetxeko menua, hango errezetak (Pello Joxepe doinuan) eta 1Ckoak “Bazterretxo” baserrian bizi gara (O besarritxo doinuan). Ikasturte hasieratik jarritako helburuak eta edukiak oso ondo garatu dituzte gure ikasleek, eta jaialdia da horren lekuko. Bertsoak egiteko teknika landu dute: atzekoz aurrera, oinetatik abiatuz puntuak atera eta hasiera emanda bertsoa osatzea.Bertsoak ulertzeko eta horietaz gozatzeko gai dira. Bertsoen barne egitura lantzean atal hauek jorratu dira: ideien antolaketa, bertsoaren barne egituraketa, doinu eta neurriaren bateratasuna, bertsoaren azterketa, ideien toles-

Xabier Munibe ikastola BHI

tea eta garapena, aukera aniztasuna, kanta era eta gorputz espresioa eta memorizazioa. Eta bereziki-bereziki komunikazioaren aldeko jarrera: en­ tzuten ikasi, txanda errespetatu, bakarka zein taldeakako sorkun­tzarako interesean murgildu, une oro besteena baloratu (ikastetxe desberdinen aurrean egiten den jaialdi honetan, besteena baloratzen ikasten dute). Jaialdi honetan eta jende aurreko beste saiotan (Urola Ikastolan, Errezilgo San Martin eskolan, Zaharren egoitzan…) gelan egiten den lanketa plazaratzen da, eta norberak bere lorpenak ikusten ditu, bere buruarekiko estimua garatuz. Azkenik,talde lanean jarrera parte hartzailea, lehiakortasuna eta nabarmendu nahia baztertzen saiatu gara. Ikasturtean zehar, bi zutabe izan ditugu oinarrian: euskaraz hitz egitearen aldeko jarrera positiboa eta hizkuntzaz gozatzeko aukera, astero- astero eta elkarrekin.

13


ikasten

GURASOENTZAKO FORMAKUNTZA

Taldeak

EMOZIO…… KOMUNIKAZIO…… NEGOZIAZIO deatu ikusi dugu. Gure seme-alabei identifikazio honetan laguntzearen beharra azpimarratu digute.

Aurtengo ikasturtean ere, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko gurasook, BAIKARAk (Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioak) eskainitako formakuntza saioetan parte har­tzeko aukera izan dugu. Hiru saio jasotzeko aukera izan dugu, apirilak 15 eta 29an, eta maiatzaren 6an; besteak beste, gure emozioak identifikatu eta ondo ezagutzeak, gure familietan komunikazioa landu, eta gure seme-alabekin harremanak sendotzeko ezinbestekoak direla ikasi dugu.

2.

ARRAKASTAZ KOMUNIKATZEA HARREMAN ABERATSAGOAK IZATEKO. Gure familietan komunikazio arloan agertzen zaizkigun oztopatzaileak eta lagungarriak landu ditugu. Hau ondo kudeatzeak, egunerokoan sor­ tzen diren ohiko egoerei aurre egiten lagunduko digu.

3. FAMILIAN GATAZKEI AURRE EGITEA. Azken saio honetan familian agertzen diren jokaera eta jarrera ezberdinak ezagutu ondoren, sortzen diren gatazken aurrean eskuhartzea nola egin azaldu digute. Honekin batera negoziazio nola hobetu ikusi dugu.

Formakuntza saio hauek Baikara Federazioko Esther Martinez Gallastegi pedagogoak zuzendu ditu, gure ikastolako Izar Liburutegian. Ordu eta erdiko saioak izan dira eta egia esan, oso praktikoak. Saio bakoitzean, Haur eta Lehen Hezkuntzatik etorritako hogeita lau guraso inguru bildu gara bertan. Hasteko, talde dinamikak egin ditugu, gurasook elkarren artean hobeto ezagutzeko helburuarekin; ondoren, eta betiere oso modu errazean, Esther Martinezek emandako azalpen teorikoak jaso ondoren, talde txikietan jarri eta hainbat kasu praktiko nola bideratu aztertu ditugu. Bukatzeko, talde guztien aportazioak entzun eta jarrera eraginkorrenak zein izango liratekeen landu ditugu.

Formazio saio hauek oso modu positiboan baloratu ditugu gure Guraso Elkartetik. Honenbestez, lerro hauekin Zutarri Guraso Elkartekook, eskerrak eman nahi dizkizuegu, formazio-saio hauetan parte hartu duzuen guraso guztioi. Bestalde, gogorarazi, hurrengo ikasturtera begira beste hainbat saio antolatuko ditugula. Beraz, zuen intereseko gaiak proposatu edo honi buruzko iradokizunen bat egin nahi baduzue, bidali mezu bat Zutarri Guraso Elkarteko e-postara: zutarri.ge@gmail.com.

Laburbilduz, hona hemen saio bakoitzean ikusitakoa: 1. GAITASUN EMOZIONALAK ULERTU, ESKURATU ETA PRAKTIKATU. Saio honetan gure emoziok (beldurra, haserrea, poza, e.a) nola identifikatu, interpretatu eta ku-

Eskerrik asko, eta laister arte Iñaki Aizpuru. ZUTARRIko Koordinatzailea

Enparan Kalea, 10 • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) Tel. -Fax: 943 81 16 74 • decoracion@ederti. com

14


ikasten

Taldeak

GORPUTZ HEZKUNTZA:

KIROL BERRIEN TREBAKUNTZAN

Xabier Munibe ikastola

ERRUGBIA Apirilean zehar, azkoitiarra den eta Zarauzko Errugbi taldeko kide dugun Mikel Larrañagarekin, 1. eta 4. DBHko ikasleok errugbiko saio batzuk izan genituen. Errugbiaren inguruko oinarrikoa arauak, puntuaketa sistema eta jokaldi ba­ tzuk erakutsi zizkigun, melea, touche eta plakajeak, besteak beste. Kontaktudun talde kirol honek desberdintasun ugari ditu guk hemen inguruan egiten ditugun kirolekin alderatuta, baloiaren formatik hasita. Asko ikasi eta primeran pasatu genuen errugbian jokatuz.

ESKALADA Maiatzean, Azkotiko kiroldegian, eta Iosu monitorearen gidaritzapean 1. DBHko ikasleok eskalada saioak izan genituen. Eskaladarako material batzuk ezagutuz gain, kirolari buruzko oinarri zenbait ere bereganatu genituen. Jolasean eta bakoitzak ahal zuen onena emanez, eskaladaz gozatzeko aukera bikanina izan genuela bistakoa.

ORIENTAZIOA MENDIAN X. Munibeko DBH 2. mailako ikasleok ekainean Mendi Federazioko begiraleekin orientazio ikastaroa burutu genuen. Haseran gelan oinarrizko ezagutzak geureganatu (mapak, ipar orratzaren erabilpena,…), eta ondoren eskolako atarian eta inguruko mendietan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan genuen.

SPINNING Xabier Munibeko 4. D.B.H.-ko ikasleok, 3. ebaluazioan eta Akoitiko Elkargunean, Gorputz Hezkuntzan spinning-eko saio batean parte hartu genuen. Ikasleok kirol honi buruzko informazioa jaso eta praktikatzeko aukera izan genuen. Nekagarria bai, baina gustuko esperientzia.

15


ikasten

Taldeak

LIBURUEN MUINAREN ASTEA

Karmelo Etxegarai ikastola

Liburuaren eguna apirilaren 23an izanik, aste horretan liburuek barruan duten muina ateratzen eta konpartitzen saiatu ginen Karmelo Etxegarai ikastolan. Antzezpen, kontaketa, irakurketa, Udal eta Izar liburutegietarako bisitek, liburuak atarira ateratzeak besteak beste, lagundu ziguten beste mundu batzuetan murgiltzen, liburuek barruan duten horretan hain zuzen ere. Liburuak nork irekiko zain daude. Ireki itzazu, dastatu, eta gustatzen zaizkizunak, irakurri. Gu horretan gabiltza eta hala jarraituko dugu.

1915ean ERAIKIA 16


ikasten

Taldeak

EUROPARLAMENTARIA,

XABIER MUNIBEKO 4. DBHKO IKASLEEKIN Maiatzaren 22an eta ikastolako aretoan, Josu Juaristi Europar Parlamentuko EH Bilduko ordezkaria gurekin izan genuen. Eurodiputatu azkoitiarrak egun duen bizimoduaz eta parlamentuko antolaketa eta funtzionamenduaz gain, bertan jorratzen diren gaiak ere azaldu zizkigun. Asteroko joan-etorria ohikoa omen da bere agendan; astearteroko zitan, harantz, ostegunekoetan berriz, honantz. Debate eta bileretan, parlamentarien kopurua ohikoa baino txikiagoa bada ere, batzar zein eztabaida nagusitan, 751 partaide g.g.b. izatera heltzen omen dira, gehienetan. Hitzaldi interesgarria nolanahi ere, besteak beste, gaur egun Europak bizi duen egoera politikoaren inguruko berriak, zuzen zuzeneko herritar eurodiputatu baten ahotsez ezagutzeko aukera izan baikenuen. Unai Perez

MAHAI-JOLASAK Xabier Munibe ikastola

Kurtsoa bukatzear dugu eta aurten jaialdiaren ordez, ohikoa den bezala, erakusketa izango dugu. Lh3. mailakoak saiatu gara hainbat lan egiten, ahalik eta txukunen. Begira asko gastatu gabe nolako lanak egin ditugun, artea eta natura uztarturik egindako mahai-jolasa, hiru iladan, besteak beste. Gonbidatuak zaudete,beraz, gure eskulanak ikustera.

17


ikasten

Taldeak

LH2koak OGIA EGITEN Xabier Munibe ikastola 2. mailako ikasleak une batez okinak izan ginen. Irina, ura, legamia eta gatza erabiliz ogi goxo-goxoak egin genituen.

18


ikasten

Taldeak

XXIV. ANTZERKI TOPAKETAK

Xabier Munibe ikastola

AZKOITIKO BAZTARTXO ARETOA. Maiatzaren 15ean, OSTIRALA DBHko ikasleentzat. Eguerdiko 13:30ean. “ENE, JOXE LUIS!!” Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe BHIkoek antzeztua LHko ikasleentzat. Arratsaldeko 15:15ean. “360 HEGALDIA” Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe LHIkoek antzeztua “80. HAMARKADA” Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe LHI eta DBHkoek antzeztua ANTOLATZAILEAK: Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe, Indarlan eta Udaberri Guraso Elkarteak. LAGUNTZAILEA: Azkoitiko Udala

Maiatzaren 15ean antzerki eskolako artistok Baztartxo antzokian, antzerki ederra oltzaratzeko parada izan genuen. Urte guztian zehar lanean aritu ondoren, emaitza bikaina, esango genuke. Antzerkiaren izena Ene Joxe Luix! zen, taberna batean gertatutako hilketa baten inguruko thrillerra. Hildakoa tabernako jabea da, eta Aztarna detektibeak eta bere laguntzailea den Telmok hilketa argitu nahian ikerketa serio bat bideratzen dute, erruduna aurkitu arte. Oso esperientzi ona izateaz gain, egun bikaina igaro genuen, nahiz eta aipatu nahi dugun ere, taularatze osoan zehar, DBHko ikasle zenbaitek oltza gainean aritu ginekiko, erakutsi zuten errespu falta nabarmena. Zuen gustukoa izango zelakoan, hurrengo emanaldira arte. Antzerki Eskolako artistak

IPUIN KONTALARIA GURE ARTEAN

Xabier Munibe ikastola

Maiatzaren 14an Xabier Munibe ikastolako 4.mailako ikasleek ordubete zoragarri bat pasa genuen ipuin kontalaria etorri zitzaigulako gelara. Denbora horretan mundu liluragarrietan murgilduta egon ginen kontatu zizkigun bi ipuinei esker.

19


ikasten

Taldeak

MEKANIKA MINTEGIA Urola Ikastola Urola ikastolako mekanikako mintegia sakonki dago sustraituta bere ingurunean, bailararen garapenari lagundu dioten enpresetako langile kopuru aparta bere ikasgeletatik pasatu da.

1. Ikasturtea

2. Ikasturtea

M1: Interpretazio grafikoa. (132 ordu)

M6: Produkzioaren programazioa. (120 ordu).

M2:.Mekanizazio-, konfor- M3: Zenbakizko kontrol mazio- eta muntaia-proze- bidezko mekanizazioa. (240 suen definizioa. (231ordu) ordu),

Mekanikako mintegian honako eskaintza dugu: Formakuntza arautua: • GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA - Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi mailako teknikaria • ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA - Mekanizazioko teknikaria Formakuntza ez arautua:

M7: Fabrikazio-prozesuen gauzatzea. (198 ordu).

M4: Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa CAM (40 ordu).

M8: Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumenbabesa. (165 ordu),

M5: Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa. (100 ordu).

M9: Produktuen egiaztape- M11: Ingeles teknikoa. (40 na. (165 ordu). ordu).

• Etengabeko ikaskuntza:

M12: Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 ordu).

- Etengabeko formazioa edo prestakuntza, langile eta langabetuentzat eskaintzen den ikastaro programa da.

M13: Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 ordu). M10: Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua. (50 ordu).

- Katalogo modularreko ikastaroak "Profesionaltasun Ziurtagiriei" dagozkie eta hauei buruzko informazio gehiago www.lanbide.net orrian aurki daiteke

M14: Lantokiko prestakuntza. (360 ordu).

FORMAKUNTZA ARAUTUA

Mekanizazioko teknikaria Titulu honen gaitasun orokorra da txirbil-harroketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko mekanizazioprozesuak gauzatzea, makina-erremintak prestatu, programatu eta maneiatuta, lortutako produktua egiaztatuta, eta kalitate, segurtasun eta ingurumen-babeseko zehaztapenak beteta.

Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi mailako teknikaria Titulu honen gaitasun orokorra da ekipo-ondasunen mekanizazio bidezko fabrikazioa eta muntaia planifikatu, programatu eta kontrolatzea, fabrikatu beharreko produktuen prozesuari buruzko dokumentaziotik eta zehaztapenetatik abiatuta, eta kudeaketaren eta produktuaren kalitatea ziurtatuta; eta laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumenbabeserako sistemak gainbegiratzea.

Mekanizazioko teknikari-titulua elementu hauek identifikatzen dute: Lanbide familia: Fabrikazio mekanikoa

Lanbide familia: Fabrikazio mekanikoa

Maila: Erdi maila

Maila: Goi maila

Titulazioa: Mekanizazioan teknikaria

Titulazioa: Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi mailako teknikaria

Kurtso kopurua: 2 Orduak ikastetxean: 1620 ordu

Kurtso kopurua: 2

Orduak enpresan: 380 ordu

Orduak ikastetxean: 1640 ordu

Orduak guztira: 2000 ordu

Orduak enpresan: 360 ordu Orduak guztira: 2000 ordu

20


ikasten

Taldeak 1. Ikasturtea

Metrologia gela

2. Ikasturtea

M1: Mekanizazio-prozesuak (165 ordu)

M2: Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa (252 ordu).

M4: Txirbil-arroketa bidezko fabrikazioa. (363ordu)

M3: Urradura, elektrohigadura, ebaketa, konformazio eta prozesu berezien bidezko fabrikazioa (210 ordu),

M5: Sistema automatizatuak (165 ordu).

M9: Laneko prestakuntza eta orientabidea (105 ordu).

M6: Metrologia eta saiakuntzak (132 ordu),

M10: Enpresa eta ekimen sortzailea (63 ordu).

M7: Interpretazio grafikoa. (132 ordu).

M11: Lantokiko prestakuntza (380 ordu).

CAD gela

M8: Ingeles teknikoa (33 ordu).

INSTALAKUNTZAK

Automatismo gela

Mekanizazio-Tailerra Tornu paraleloak Fresatzeko makina unibertsalak Dorretxo-fresatzeko makinak Zulagailuak Zerra zinta automa足 tikoa

Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa

Urradura Tailerra

Gai honen ekipamendua, CNC programen simulazio gelak eta CNC tailerrak osatzen dute. CNC gela

Elektrohigadura sartze bidezkoa Artezteko makina zilindrikoak Artezteko makina tangentzialak

Gure bailarako eta inguruko enpresetan gehien erabiltzen diren CNC kontrolak dira bertan programazioa eta simulazioa lantzeko. Fanuc kontrola Heidenhain kontrola Fagor kontrola

Soldadura Tailerra

21


ikasten

Taldeak

CNC Tailerra

titulua lortzen dute, enpresan eta ikastetxean garatutako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari esker. Ikasleek enpresarekin lan-harremana du, eta aldi berean Lanbide Heziketako zentruarekin ere bai. Ikasleentzako abantailak: • Benetako lan-egoeretan ikasten du, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia lortuz. • Egindako lanaldiari dagokion ordainsaria jasotzen du, kontratuaren arabera. • Lan aukerak hobetzen ditu. • Gizarte Segurantzan kotizatuz hasten du bere lan bizitza.

CMZ tornua FANUC kontrolarekin Y ardatzarekin KONDIA Mekanizazio-zentroa HEIDENHAIN kontrolarekin Odisea Mekanizazio-zentroa Fagor kontrolarekin Elektrohigadura harizkoa Fanuc kontrolarekin

LEONARDO DA VINCI Leonardo da Vinci, Europar Batasunak hezkuntza eta lanbide heziketa mailan espazio europear bat bultzatzeko sortutako programa da.

Egungo mekanizazio bidezko fabrikazio egoera kontutan izanik, formakuntza eskaintza garai berrietara egokitzen saia­ tzen gara.

Programa honen bidez lanbide heziketako ikasleek lantokiko praktikak atzerrian egiteko aukera dute.

Horrela bi makina berri gehitu ditugu gure tailerrera.

Gure ikasleak Europan ikasi, lan egiteko eta, oro har, bizitzeko konpetentziak garatzea da proiektu hauen helburua.

“Y” ardatza duen torneatze zentroa Fanuc kontrolare­ kin

ZERBITZUAK URRATSBAT Zeure enpresa sortu nahi duzula? Ikasketak gurekin burutu badituzu edo gure ikastetxeko bigarren mailako ikaslea baldin bazara, Urratsbat programaren bitartez gure laguntza izango duzu.

Kondia A6 Mekani­ zazio-zentroa Heidenhain kontrolarekin

Urratsbat programa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketako Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKA koordinatuta, ekintzaileen kultura sustatzea LH-ko ikasleen artean, eta bere enpresa propioa sortzen laguntzeko da. LAN-POLTSA UROLA Ikastolaren lan-poltsak, enpresak eta ikasleak edo ikasle-ohiak harremanetan jarri nahi ditu, lan bat aurkitzeko edo jada dutena hobetzeko.

PROIEKTU AKADEMIKOAK LH DUALA

Zerbitzu hau baliatu ahal izateko beharrezkoa da Urola ikastolan ikasketaren bat egina izatea eta curriculum vitae bidaltzea.

TXANDAKAKO ERREGIMENEAN Bere helburua ikastetxearen eta enpresaren artean garatutako ikaskuntza-prozesu baten bidez, Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi-mailako Teknikari titulua lortzeko aukera ematea da. Dual sisteman, ikasleek lana eta ikasketak uztartzen dituzte. Ikastetxean ordu kopuru bat egoten dira, eta beste ordu batzuk enpresetan, esperientzia hartuz eta dirua irabaziz gainera. Horrela, Heziketa Zikloari lotutako

22


ikasten

Taldeak

ZUR eta ALTZARIGINTZA MINTEGIA

Urola Ikastola

2014-2015 kurtsoaren amaieran gaude, Zur eta Altzarigintza mintegiko 2. ikasturteko hainbat ikaslek enpresetan lan prestakuntza eta Hezibi (LH DUALA) laster bukatuko dituzte. Behin lan prestakuntza bukatuta hainbat ikasle kontratatuak izango dira praktiketako enpresa berean. Bai praktikak, bai Hezibi programa bi bide oso baliagarri dira ikasleak lan munduan murgiltzeko. Azkeneko urtetan hauetaz baliatu dira gure hainbat ikasle zur eta altzarigintza munduan lana lortuz. Hemen duzue Zur eta Altzarigintza Mintegiak azken hiru hilabete hauetan egin duena eta datorren kurtsorako prestatzen dagoena eta eskaintzen duena.

● PALET-EKIN EGINDAKO ALTZARIAK 1. LEHIAKETA "Laurok bat" enpresak eta Urola ikastolako Zur eta Altzarigintza Mintegiak elkarrekin antolatutako altzarien lehiaketaren 1. saria Xiker Lazkano ikasleak lortu du, “Tablet” bat hain zuzen ere. Xikerrek maiatzaren 26an goizeko 10:00etan Azkoitiko Ikastolan jaso du saria. Lehiaketa hau bi urtez behin antolatuko da, Arotzeria eta Altzarigintza zikloaren 2. mailako ikasleek parte hartuz.

● LANBIDE HEZIKETAREN ASTEA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Lanbide Heziketa bultzatzeko asmoarekin Lanbide Heziketaren astea antolatu du maia­ tzean. Euskal Autonomia Erkidegoko LH-ko ikastetxeek parte hartu dugu hainbat ekintza antolatuz. Azkoitiako UROLA Ikastolako LH-k jardunaldi batzuk prestatu ditu. Azpeitiako eta Azkoitiako herrietan Erakusketak, non tresneria, materialak, ikasleen lanak eta bideo-proiekzioak ikusteko aukera zegoen. Gure mintegiak Hitzaldi bat ere antolatu du “Egurra etorkizuneko industria jasangarria” Cluster Habic-ko eta Astigarraga KitLine enpresa-ko hizlarien laguntzarekin. Betharram aretoa Azpeitia

23


ikasten

Taldeak

Etxe Beltz aretoa Azkoitia

Azpeitiako ikastolan antolatutako hitzaldia

â—? MINTEGIKO TAILERRAK ETA GELAK EGOKITZEN Datorren 2015-2016 ikasturterako berrikuntza batzuk ari gara prestatzen -

ZKM gelako aldaketekin hasi gara, zoruak, hormak eta altzariak berritzen.

24


ikasten

Taldeak -

Hobetuz. Zurezko egituren instalazioa

-

CAD gela berria ordenadore berriekin hornituko dugu

● ETENGABEKO IKASKUNTZA – HEZIKETA EZ ARAUTUA Datorren ikasturtetako eskatutako ikastaroak, Lanbidekoak (profesionaltasun ziurtagiriak lortzeko): - - -

MF0884_2 Montaje e instalación de puertas y ventanas de madera MF0885_2 Instalación de revestimientos de madera y similares MF0886_2 Instalación de estructuras de madera

● LH DUALA (HEZIBI): IKAS-EKINEZKO LANBIDE HEZIKETA Ikasi eta lana egin alternantzian. Programa honen bidez ikasleek goizez ikasiaz eta arratsaldez enpresan ordaindutako lana eginez titulazioa lortzen dute. Instalazio eta Altzari Hornikuntza zikloaren 1. mailako 3 ikasle LH DUALA-n parte hartzeko enpresa ezberdinekin gestioak egiten ari gara.

● LAN-POLTSA ZERBITZUA ESKAINTZEN DUGU Ikasturte honetan langile eske enpresen eskaerak izaten ari gara.

● HEZKUNTZA: Heziketa arautuan, hurrengo Ikasturterako (2015-2016) eskaintza, hau da: Erdi mailako zikloak 1. Kurtsoa Arotzeria eta Altzarigintza 2. Kurtsoa Instalazioa eta Altzari Hornikuntza

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO

BI ZIKLO ESKAINTZEN DITUGU, BERAZ, 3 URTETAN, ERDI MAILAKO 2 TITULAZIO LOR DITZAKEZU. Bi ziklo hauekin formazio erabat aniztuna lortzen da, altzarigintza eta arotzeria munduan: - Muntaia eta instalazioaren inguruan jarduten duten enpresa nahiz tailerretan. - Zurezko eraikuntza. Jasangarritasuna. - Fabrikazio inguruan jarduten duten enpresa nahiz tailerretan. - Autonomo gisako lan teknikoa egiteko ezagupenak edukitzea.

25

Telefonoa: 943-852174 sakatu eta Zur eta Altzarigintza Mintegiagatik galdetu. Blogg-a: urolaegurra@blogspot.com E-mail: urolaegurra@gmail.com


ikasten

Artikuluak

AHOZKO KOMUNIKAZIOA:

HIZKUNTZEN TRATAERA BATERATUA (HTB) eta AHOZKOTASUNA eta CURRICULUM GAIAK Urola Ikastola Diskurtso idatzia egin behar dut. Beraz, jarrai ditzadan Erretorikaren bost urratsak (azken biak ahoz egindako diskurtsoari begira, beraz... !): zer esan, ze ordenatan esan esan beharrekoa, nola esan bakan eta bitxi, nola gorde memorian esatekoak, nola esan eraginkor.

Hizkuntza Komunikazio Gaitasuna hobetzea helburu, ikastetxearen Plan Estrategikoaren (2013-2017) barne, eta Hobekuntza Planean ere bai, ikastetxean hainbat formazio eta bateratze saio egin dira: lehenengo, hizkuntza mintegietakoak (HTB) aritu gara lanean (4 saio), testu tipoen inguruan hausnartu eta prozedura eta ebaluazio irizpide komunak ezartzeko asmoz, idatzia nahiz ahozkoa lantzen dugunerako: plantilla berdinak. Hartara, ikasleak badaki antzeko bidea egin beharko duela hizkuntza batean zein bestean, eta batean egindakoa besterako ere lagungarri izan dakiokeela; ondoren, beste mintegietakoak jardun dira. Horiek edukiak eta hizkuntza gaitasuna nola uztartu galderari erantzuten ahalegindu dira. 3 formazio saio eginda heldulekua lortu da: edukiak ahoz azaltzen direnean (hori ere bultzatu da, ahozko jarduerak indartzea, alegia!), zer hartu kontuan, zer irizpide, zer adierazle. Hortaz, errubrika, txaintiloi komuna egin dugu; gero, mintegiek, mailaren arabera, ikasgaiaren arabera, kendu, gehitu... Denok, ordea, helduleku beretik!

1) Zer esan: biltegia hustu, bektoreak marraztu, arrosa marraztu... 10 hitz: Joxerra Garzia, Hizkuntza Komunikazio Gaitasuna, komunikazioa, hizkuntza, baliabidea, errubrika, prozedura, ahozkotasuna, ebaluazioa, hobetze tresna, Arnasgunea... 2) Ze ordenatan esan esan beharrekoa: ordenaren garrantzia diskurtsoan. Lehenengo, gaia aurkeztuko dut; gero, zer egin dugun eta aurrera begira zer asmo dugun; azkenik, ondorioa, eskerrak emateko eta zirikatzeko. 3) Nola esan bakan eta bitxi: aipua erabiliko dut sarrera egiteko, atzetik formazio saioetan egindakoa azalduko dut eta amaitzeko esapide, esaera zaharren bat...

Aurrerapausoak izan dira, dudarik gabe! Ea hurrengo urtean beste koska bat egiten dugun gora: ahoz egiten diren jarduerak landu, bai hizkuntzetan, bai gainontzekoetan. Praktika onen berri izan eta elkarri erakutsi. Izan ere, Arnasgune garen heinean, euskarak funtzioak irabazi behar ditu, aurrea hartuko badu. Ez ahaztu, ura geldirik, errota geldirik!

“Azaltzen dugu metaforaren esanahia, baina ez dugu irakasten metafora jendea liluratzeko tresna dela� (Joxerra Garzia). Komunikazioa dugu, dudarik gabe, gure bizitzaren ardatza: informazioa (edukiak) emateko, entretenitzeko, iritzia eman eta arrazoitzeko, liluratzeko, limurtzeko, pertsuaditzeko, negar eginarazteko... Horretarako guztirako hizkuntza egoki baliatu behar dugu!

Zorionak eta eskerrik asko saioetan parte hartu duzuen guztioi! Ruben Epelde Etxaniz. Koordinatzailea

26


ikasten

Artikuluak

50. URTEURRENEKO BIDEAN Horrela eta esan bezala dokumentazio grafikoak duen garrantzia kontutan izanik hasi ginen 2010-11 ikasturtean, KARMELO ETXEGARAI IKASTOLAN paperean ditugun argazkiak digitalizatzen. Ez dugu ahaztu nahi UROLA IKASTOLA, han ere lan honetan hasita bai daude. Oraingoz digitalizatu ditugun argazki kopurua 1.300 ingurukoa da. Lana erraztu, ordenatu nahian gaika sailkatu ditugu: - Taldeak - Irteerak - Ospakizunak - Jaialdiak - Eta beste ekintzak

IKASTOLAK bere dokumentu historikoen digitalizazio inguruan egin duen lana aipatu genuen IKASTEN aldizkari honen aurreko alean.

Datorren ikasturtean 20015-20016an IKASTOLAK 50 URTE beteko dituen horretan hainbat ekintza eta ospakizun izango ditugu eta horietako bat ARGAZKI ERAKUSKETA bat antolatzea da. Lan hau lagungarria izango da ekimen horretarako eta lehen eskatu bagenuen ere, lerro hauek aprobetxatu nahi dugu berriro etxean izango dituzuen argazkiak gure IKASTOLARA ekartzeko konbidatuz.

Oraingoan ere dokumentuak ditugu aipagai baina ez aktak, paper ofizialak eta akademikoak, ARGAZKIAK baizik. Zenbat aldiz aipatu izan dugu irudi batek duen indarra eta informazioa transmititzeko balioa? Bai, argi dago guztioi guztatzen zaigula argazkiak ikustea eta batez ere urteak pasatzen diren neurrian gure txiki eta gaztetakoak: lagunak eta andere単o irakasleekin pasatu ditugun hainbat urte eta oroitzapen berritzen ditugu!

Lan hau egiten egiten jubilatu berri diren andere単oak aritu dira: Carmen Arozena, Mertxe Urrestilla, Ina Uzkudun, Aintzine Orbegozo eta MJ Aranburu. Koordinazio lanetan Eli Iturbe.

27


ikasten

Artikuluak

UROLA IKASTOLAKO DBH 4ko FRANTSESEKO IKASLEAK

EUROCITÉ BASQUE PROIEKTUAN Hendaian izan gara bi egun pasatzen Hernani eta Donibane Lohitzuneko ikasleekin batera, Europar Batasuneko Eurocité Basque proiektuan parte hartzeko Comme chaque année, l´Union Européene dans le cadre de l'Eurocité Basque, a organisé un nouveau programme d'échange, et les élèves de français de DBH4 d´Urola Ikastola, nous avons eu la chance d´y participer. Tous les années, le projet change de sujet et cette année, nous avons fait le projet sur les corridors écologiques. Nous avons participé avec les élèves de Saint-Jean-de-Luz et d´Hernani. Les trois écoles, nous nous sont réunis à Hendaye. Lehenengo eguna autobusa hartuz hasi genuen. Hernanikoak jaso ondoren, Hendaiako aterpetxean elkartu ginen gainerakoekin. Motxilak utzi eta gero, Hendaian bertan kokatzen den parke batera joan ginen eta elkar ezagutzeko jolas batzuk egin genituen: bi taldetan jarri eta frantsesa, gaztelania edota euskara erabiliz, elkarri galderak eginez froga batzuk gainditu behar izan genituen. Bertan ohartu ginen uste baino frantses maila altuagoa genuela. Ondoren parkean bertan, bertako animaliek nahiz landareek izan di­ tzaketen zailtasunez jabetzeko txosten bat bete genuen; eta hala, inguruko ibilgailuek, farolek, nahiz pertsonek eragin ditzaketen kalteez konturatu ginen.

batzuk hondartzaz gozatzea erabaki zuten eta gu ordea, herrigunera joan ginen. Arratsaldea pasatu ondoren aterpetxera itzuli ginen. Zortziak inguruan afaldu ostean, lasai antzera ibili ginen. Hamaiketarako bakoitza bere logelara bidali gintuzten, nahiz eta askok parrandarako asmoa geneukan! Hurrengo goizean, zortzi eta erdietarako jaiki ginen, gosaldu ondoren Jaizkibelera joan behar baikenuen. Jaizkibeletik Hondarribi aztertu genuen hainbat arlo kontuan izanda: belar guneak, etxebizitza multzoak, ibaia, errekatxoak, itsasoa, aeroportua, industria gunea... Behatze lana egin ostean, bazkaltzera joan ginen Guadalupeko ermitara. Bazkaldu eta gero, zelaian etzanda egon ginen eguraldi bikaina zegoela aprobetxatuz.

Bazkaldu ondoren, Hendaiako zentrora gerturatu ginen kosta alboko bidetik. Denbora librea izan genuen jarraian eta

Pour finir le projet, nous avons pris le bus pour rentrer à Azpeitia vers 16h. Nous nous sommes rendus compte que pendant ces années de français à DBH à Urola Ikastola nous avons appris beaucoup de français!! DBH-4ko frantses ikasleak

28


ikasten

Artikuluak

IPAR EUSKAL HERRIKOEKIN

ELKARTRUKEA

Urola Ikastola Azken egunean, ostiralean, Baionara joan ginen aurreko eguneko gida berarekin bisita gidatua egiteko. Baionan Euskal museoa ere bisitatu genuen eta bazkaldu ondoren pena handiarekin gure lagun berriak agurtu eta autobusa hartuz etxerantz abiatu ginen.

Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da elkartrukea. Bertan oso ongi pasatu genuen eta lagun ugari egin genituen. Korrikaren aitzakiarekin igandean, martxoaren 22an, etorri ziren. Beraiek 29 etorri ziren Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Urrestilla, Zestoa eta Arroa Goira. Oso ongi hartu genituen etxean eta azkar lortu genuen konfiantza izatea eurekin.

Denok nekaturik iritsi arren esperientzia errepikatzeko modukoa da eta ondorengoak animatu nahi zaituztegu bi aldiz pentsatu gabe aukera hau aprobetxatzeko.

Astelehenean Elgoibar eta Eibarreko zentro teknologikoak bisitatu genituen eta ondoren OĂąatiko kobazuloak ikustera joan ginen, Arrikrutzera eta Araotzera.

EGILEAK: Maddi Pelaez eta Leire Urteaga 1. batxilergoko ikasleak

Asteartean ikastola ezagutu, Azpeitiko azokara txangoa egin, gero udaletxekoekin hartu-emana eta arratsean Loiola bisitatzera joan ginen. Gauean sagardotegira eraman genituen eta trikitixak lagundurik giroa alaitu genuen. Asteazkenean, Pasaiako Albaola itsas museora joan ginen. Bertan izugarrizko proiektua ari dira gauzatzen eta lagundu nahi izanez gero itsasontziko piezak ordaindu daitezke. Lan nekeza eta konplexua ari dira egiten Pasaiakoak. Ondoren iparralderantz jo genuen, eta gu Hendaian, Senperen, Ustaritzen, Donibane Garazin, Saran‌ geratu ginen lotan. Familiek ondo zaindu gintuzten eta etxean bezala sentitu ginen. Biharamunean, Euskal Herriko Laborantza Ganbara ikusi genuen eta ondoren Donibane Garazi ikusi genuen. Gauean Ustaritzeko gaztetxean denok elkartu ginen afaldu eta festa egiteko.

29


ikasten

Artikuluak

ELHUYAR KOLEGIOA UROLA IKASTOLA kitxoak egin zizkiguten. Hala, Hazparne herriaren eta beren kolegioaren berri izan genuen eta era berean, Iparraldean komunikabideek eta hondakin bilketak duten egoera ere azaldu ziguten modu oso dibertigarrian. Atsedenaldira denok elkarrekin atera ginen eta txirrinak jo ostean, bakoitza bere geletara joan ginen baina Hazparneko lagun bana gurekin eraman genuen. Honela, gure ikasgela barrutako egunerokoa bertatik bertara ezagutu ahal izan zuten. Eguna borobiltzeko, udaletxera joan ginen alkateak eta udalak Hazparneko gure lagunei ongietorria egin ziezaieten, bai eta hango txokoak eta bestelakoak ezagutu zitzaten. Elkar agurtzeko ordua ere iritsi zen, bada, eta zer hobeto Loiolako parkean elkarrekin bazkaldu eta azken jolas, barre eta hizketalditxoak izatea baino. Hala, elkar agurtu genuen maiatzaren 28ra arte.

Hazparneko Elhuyar Kolegioko lagunen bisita jaso genuen apirila bukaeran eta laster Iparraldera joateko gure txanda izango da. Azpeitia eta Hazparne herrien arteko senidetzearen historia urte askotako kontua da. Hamaika jarduera egin izan ditu herriak harreman hau indartzeko asmoz. Urola Ikastolak ere bere hondar alea ipini izan du urte askotan Hazparneko Elhuyar kolegioarekin batera. Urtea joan urtea etorri, bion arteko elkartrukeak beti eman ditu emaitza onak. Aurtengoan, Azpeitiko Urola Ikastolako DBH2ko frantseseko ikasleekin eraman dugu proiektua aurrera. Ikasturtea hasi zenetik, bi ikastetxetako ikasleek euren artean eskutitzak eta argazkiak trukatu dituzte elkarren berri izateko asmoz: Hazparneko bizimodua, Gabonak ospatzeko moduak, Inauteritako mozorroak, Azpeitiko bitxikeriak eta abar.

Maiatza amaieran hortaz Hazpenera joateko gure txanda izango da. Goizean euren egunerokoa ezagutzeko asmoa dugu: herria ezagutu, kolegioko txokoak bixitatu, euren ohiko klase batera sartu‌ Hala, Urola Ikastolako DBH2ko gure frantseseko ikasleek aukera izango dute bertako errealitate kulturala zuzen-zuzenean ikusteko eta bizitzeko. Behin goizekoak amaituta, Bidarraira joango gara han rafting egiteko. Ibaian gora eta behera ibili ostean, Azpeitirako bueltako bidea hartuko dugu; eta denbora izanez gero, beste geldialditxo bat egingo dugu Iparraldeko bestelako errealitateak ere ezagutu ahal izateko.

Hainbat eskutitzen ostean, elkar ezagutzeko eguna iritsi zen. Hazparnekoek euren egitaraua bete-beteta ekarri zuten, eta Azpeitia eta inguruko hamaika txoko bixitatu zituzten. Apirilaren 14an elkarrekin bazkaltzeko hitzordua egina genuen eta hasierako lotsak gainditzeko Udaleko Gazteria Sailak dinamizatutako ezagutza jolasak egin genituen frontoian. Behin bi taldeen artean harremantzeko bideak zabalik, elkarrekin bazkaltzeko tartea hartu genuen.

Hasieran esan moduan bi herrien arteko hartu-eman historikoaren ildotik, Azpeitiko Urola Ikastolak eta Hazparneko Elhuyar kolegioak gure elkartrukea plazer handiz gauzatu dugu; eta urte askoan hala jarri dezala!!!

Apirilaren 16an berriz ekintza gehiago egiteko aukera izan genuen. Goizean goiz, Hazparneko lagunak gure eskolara etorri ziren eta prestaturik zituzten aurkezpen eta antzer-

30


ikasten

Artikuluak

ELOS: Proiektu Europarrak Urola Ikastola

ALDEANITZEKO COMENIUS PROIEKTUA: “SAVING ENERGY” Azkeneko bi urteetan, BTX 1-eko ikaseak Conmenius proiektuari esker, hainbat lekutan izan dira energia aurreztearen gaia landuz, Europako leku desberdinetako egoera ezagutuz. Azken ebaluaketa honetan ikasleak bi lekutan izan dira. Batetik, martxo hasieran Italiako Sicilian, Catania hiritik gertu dagoen Scordia herriko ikasleen etxeetan. Bertan, ENEL Power Station eta Archimede Power Plant bisitatu zituzten besteak beste. Zentro horietan eguzki energia era merke eta eraginkorrean lortzeko bideak ikertzen ari dira: zein material den onena klima, latitude eta orientazio arabera, non kokatu panelak: teilatuan, leihoetan, hormetan…). Gainera Catania, Siracusa eta Taormina ikusteko aukera izan zuten. Bestetik, Herbeeretako Frisia eskualdean. Frisiako erronka 2030rerako burujabetza energetikoa lortzea da. Proiektuak honakoak dira: haizea, eguzkia, araztegietan sortzen den metanoa, biomasa, simaurra… horiek izango dira energia iturriak. Horrela lanpostu berriak lortuko dituzte, kutsadura saihestuko dute eta bertako ekonomia suspertuko dute. Bi lekuetan energia berriztagarriei buruz asko ikasteko aukera izan dute ikasleek eta bi urteko proiektu hau bukatu ondoren, Europako energia gastuaren eta murrizteko hartu beharreko neurrien inguruan ideia garbiak dituzte.

FRISIA

31


ikasten

Artikuluak

SIZILIA

32


ikasten

Artikuluak

NEDERLANDARREKIN ALDEBIKO COMENIUS PROIEKTU EUROPARRAREN BALORAZIOA BIDAIA 1. BATXILERGOA Urola Ikastola Herbehereetara egin genuen bidaia oso aberasgarria izan zen. Momentu zoragarriak bizi genituen, bizitzeko modu desberdin bat ikasteko gai izan baikinen. Eta bertako kultura eta familien egunerokotasunean bizitzeko abagunea izan genuen. Oso pertsona lagungarriak eta eskuzabalak ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, leku eder eta interesgarriak ikusi genituen. Hala nola, Bruselaseko parlamentua eta baita Bruselas bera ere. Horrez gain, geuk holandarrekin batera hainbat ekintzetan parte hartu genuen. Esaterako, “Laser Game”, izotz gainean patinatu eta bertako festa dibertigarri eta berezi batean egoteko aukera ere izan genuen. Hau guztia kontuan izanda, aukera izanez gero bertara joatea gomendatzen dizuegu. Aukera paregabea eta ahaztezina baita. Sin duda alguna el viaje ha sido una experiencia que nos ha apor­ tado muchas cosas, tanto como en el ámbito académico, como en el ámbito social. Todos los sitios que hemos visitado, como por ejemplo Bruselas, Maastricht, El Parlamento Europeo… nos han abierto los ojos a mundos nuevos. El proyecto que se nos presen­ taba nos enseñó mucho sobre la economía y las costumbres de dos países que antes de este proyecto casi ni conocíamos. Pero yo creo que para la mayoría de los estudiantes que han parti­ cipado en este proyecto lo que más han valorado han sido las expe­ riencias que hemos vivido junto a los estudiantes holandeses que conocimos. Siempre se hace raro conocer a jóvenes de nuestra edad que tienen costumbres tan diferentes de las nuestras; las horas de las comidas, la relación con las familias, el modo que tienen de quedar entre ellos… todo nos parecía extraño y al principio se nos hizo difícil adaptarnos a todo ello. Pero con el paso del tiempo aprendimos a respetar y aceptar su modo de vida y por unos días vivimos siendo parte de ella. Al principio muchos estudiantes se preocupaban por el tema del idioma, pero al final no tuvimos ningún problema para comunicarnos y en­ tendernos con ellos, ya que siempre teníamos el recurso de la comunicación mediante los gestos. Dicho esto quiero hacer saber que el miedo de que no domines el idioma no te impida participar en estos proyectos, ya que pueden ayudar mucho a mejorar tu nivel y perder el miedo o la vergüenza que sientes. Cuando llegó la hora de que ellos vinieran aquí no voy a mentir que al principio se nos hizo todo un poco incómodo. Ellos tienen la costumbre de pasar en casa muchas horas, es su punto de encuentro. Pero en nuestro caso la calle es nuestro punto de encuentro y se les hacía raro pasar tanto tiempo fuera de casa y a veces preferían irse a casa en vez de salir con todo el grupo. Al final ellos también se acostumbraron a todo y pasamos unos días muy buenos. Resumiendo, yo creo que esta experiencia es muy enriquecedora y que todos deberíamos tener la oportunidad de ser parte de ella. Asique si se te presenta la oportunidad aprovéchala sin miedo, será una experiencia que nunca olvidaras y aprenderás mucho de ella. We, students of Urola Ikastola BHI, went on an Exchange programme with Charlemagne Collage, which is situated in Landgraaf, Holland. Firstly, we were the first ones who went there, and even if at the beginning we all were very nervous and shy, they were really nice with us. In those 10 days we visited a lot of places like Brussels, Aachen and Maastricht. Then a month later, they came to the Basque Country, to Azkoitia and Azpeitia, and everyone stayed with the same person as we had been in Landgraaf. When they came to us we all were much more friendly and outgoing. Finally, all of us ended up being good friends. I would recommend students to take part in an exchange programme because it has loads of advantages as having a new experience you’ll never forget and visiting new places, making new friends, helping you to become more extrovert, knowing more about different cultures, and being more mature and responsible. Maria Beobide, Anne Lapeira, Nagore Aizpitarte, Miren Castaño, Miren Goenaga, Unai Rodriguez eta Xuban Zabaletak

33


ikasten

Artikuluak

2. DBHKO INGELESA MINTZAPRAKTIKA TAILERREKO IKASLEEK EUROPEAN STUDIES DIPLOMA JASO DUTE Urola Ikastola DBH bigarren mailako Ingelesa Mintzapraktikako ikasleek ikasturte hasieratik lan batzuk egin dituzte. Horietako bi Elos eta European Studies proiektuen barruan burutu dituzte. Bata ikastetxearen astebeteko jardunaren bideoa ingelesez (https:// youtu.be/VwiMBOEraS4) eta bestea ikasgelako leihotik ikusten dutenarekin argazki aurkezpen bat. Biak ala biak Irlandako hiru ikastetxerekin eta Kroaziako beste batekin osatzen duten lantaldeko ikasleekin konpartitu dituzte. Apirilean European Studies ikastetxeetako irakasleok bilera bat egin genuen Belfasten eta datorren urterako beste ekimen batzuk prestatu genituen. Euskal Herritik bi Elos ikastetxe izan ginen Ipar Irlandan: Aguraingo Aniturri eta Urola Ikastola. Hurrengo jarduerak prestatzeaz gain, aurten ikasleek egin duten lanaren aurkezpena eta errekonozimendua ere jaso genuen. Ondorioz Ingeles Mintzapraktikako ikasleei diploma bidali berri diete Irlandatik. Argazkietan DBH bigarren mailako ikasleek jasotako diplomak erakusten.

34


ikasten

Artikuluak

LAN PRAKTIKETAN ARI DIREN ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZETAKO ERASMUS BEKADUNEN ESKUTITZA Urola Ikastola EDINBURGOTIK Kaixo denoi, Edinburgora etorri ginen ERASMUS beka batekin geure lan praktika modulua bete足 tzera. IKASLANek lagundu zigun lanpostuak eta etxea topatzen baina, hala eta guztiz ere, onartu beharra daukagu zalantza eta urduritasunaz beteta abiatu ginela Eskoziara martxoan. Hemen segitzen dugu eta eskutitz honetan gure nondik norakoak kontatu nahiko genizkizueke. Etxean oso gustura gaude. Lau neska eta mutil bat gaude. Gu biok etxe berean gaude, beraz. Etxea lan tokitik gertu dago oinez, eta Edinburgo erdigunetik hamabost bat minututara. Etxea oso ondo dago, hiru logela, hiru komun, sukalde txiki bat eta egongela nahiko handia. Gainera atzeko aldean terraza ere badu, nahiz eta ezin izan dugun asko aprobetxatu. Lanari dagokionez: ni, Nerea, etxeak alokatzen dituen inmobiliaria batean nabil praktiketan. Bertan bi nagusiak eta gainera beste hiru langile daude, eta azkenik ni. Guztiak oso jatorrak dira eta asko laguntzen didate behar izanez gero. Inork ez du gaztelaniaz hitz egiten beraz, nire ingelesa hobetzeko ondo datorkit. Egiten ditudan lanak, gehien bat e-posta eta telefono deiei erantzun eta fakturak artxibatzea da. Hori egunero egiten dut, gainera batzuetan liburu kontableetako apunteak ordenagailuko datu basera pasatzen ditut, bankuko estraktuak konprobatu eta abar. Azkenean nagusietako batek esan dit hemen denbora gehiagoz gelditzen banaiz poliki poliki lan eta zeregin gehiago jarriko dizkidala. Ni, Ane, lan egiten nabilen enpresa, ez da enpresa pribatua, boluntarioz osatutako talde bat baizik. Hauen lana, udalak utzitako eraikin bat kudeatzea da, co-working deritzonean oinarrituta: geure betiko auzolana, alegia. Ingelesez modernoago geratzen da kontzeptua, baina Euskal Herrian auzolana aspaldi asmatu genuen. Hau da, eraikin honetako bulego eta areto desberdinen kudeaketaz arduratzen dira, hauek enpresa berri eta txikiei alokatuz eta bide batez elkarlana bultzatuz. Eta nire lana bi zatitan banatzen da, alde batetik administrari lanak egiten ditut eta bestalde, aurrez barne diseinatzaile gisa dudan esperientzia aprobetxatuz, eraikinari ahalik eta etekin handiena ateratzeko proiektuak egiten ditut. Biok bat gatoz orokorrean esperientzia oso polita eta aberasgarria izan dela. Eta ezin izan zaigu hiri politagorik tokatu, Edinburgo zoragarria da. Edinburgo hiria zoragarria da bai bisitatzeko eta baita bizitzeko ere. Gainera, eguraldia ez da esaten ohi duten bezain txarra. Euskaldunok ohituta gaude honetara. Eta, benetan, jende eskoziarra oso oso jatorra da. Bestalde etorri ginen hamabost partaideok talde polita osatu dugu eta asteburuetan plan eta ekintza desberdinak egiten saiatzen gara guztiok batera. Ikusten duzuen moduan guztia oso ondo doa hemen eta benetan esperientzia polita da. Ondo izan lagunok, Nerea Larra単aga eta Ane Goenaga. Administrazio eta Finantzak goi mailako zikloko ikasleak.

35


ikasten

Protagonistak

Urola Ikastola

IKASLE OHIAK

ADMINISTRAZIO ETA FINANTZAK ZIKLOAN eta EKONOMIAN,

PRACTICUM MASTERREKO PRAKTIKAK 2014-2015 ikasturtean zehar Urola Ikastolan izan ditugu Lorea Garitagoitia, Ainitze Zabala eta Izaskun Alonso, “Bigarren Hezkuntzako Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza” unibertsitateko master ofizialari dagozkion praktikak egiten.

Lan ibilbidea Lorea: Aurreko uztailean amaitu nuen gradua eta berehala masterrean sartzeko aukera izan nuenez, ez naiz oraindik lan munduan gehiegi murgildu. Azken sei bat urtetan klase partikularrak ematen Nabil eta aisialdiko begirale ere banaiz.

Hona hemen beraien iritziak esperientziari buruz:

Ainitze: Ikasketak amaitu ondoren Londresen pasa nuen urtebete zerbitzari lanetan. Ondoren aseguru enpresa batean egin dut lana eta ondoren Ibermatican bezeroen harreran. Apiriletik Laboral Kutxan ari naiz lanean.

Izen deiturak. Jaiotze urtea. Bizitokia Lorea Garitagoitia: 1992an. Azpeitia. Ainitze Galarza: 1989an. Azkoitia. Izaskun Alonso: 1989an. Zestoa.

Izaskun: Egia esan suertea izan dudala esan behar dut, izan ere, lizentziatura amaitu eta hilabete gutxira praktika batzuk eskaini zizkidaten Bilboko formakuntza enpresa batetan, Giza Baliabideen alorrean. Sei hilabeteko praktikak egin ondoren lan kontratu bat eskaini zidaten eta gaur egun bertan jarraitzen dut, otsailean 3 urte egin nituen. Zer Practicum Master mota ari zara egiten? Lorea: Irakasle masterreko praktikak egin ditut, Urola Ikastolan bai Azkoitian eta baita Azpeitian ere. Ekonomia irakaslea den Virginia izan da nire eskolako tutorea eta prozesuak ikasgaian Irenerekin ere ibili naiz. Asko lagundu didate biek. Ainitze: Irakasleen prestakuntzako masterra ikasten ari naiz UNIR-en eta 150 orduko praktikak egiten ari naiz Azkoitiko Urola Ikastolan Administraritzako Zikloan. Jone Urbieta da nire tutorea. Izaskun: Irakaskuntzako masterreko praktikak egiten, nire kasuan Azpeitiko 1 eta 2. mailako Batxilergoko ikasleekin. Nire ikasketak direla eta, praktikak, Ekonomia eta Ekonomia eta Enpresa ikasgaietan egiten ari naiz Dolores Goikoetxea tutore dudala.

Ikasketak / unibertsitatea. Lorea: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua, EHU. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra, EHU.

Zein da zure egungo jarduna ikastolan? Lorea: Praktikek bi fase izan dituzte: behaketa–fasea (2 aste) eta Esku-hartze fasea (5 aste).Lehenengoan eskolaren inguruko informazioa jaso eta ikasgela desberdinak behatu ditut eta bigarrengoan, berriz, klaseetan irakasle laguntzaile gisa egoteaz gain, unitate didaktiko bat diseinatu eta praktikan jarri dut, klaseak emanez.

Ainitze: Zientzietan Diplomatua Bilboko Merkataritza Ganberan. Enpresa Kudeaketan Gradua Euskal Herriko Uniber­ tsitatean. Orain Irakaskuntza Masterra UNIR-en. Izaskun: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatura, EHUn Bilbon. Azken urtea Milanen igaro nuen Erasmus programa zela eta. Bertan nengoela hurrengo ikasturtean Giza Baliabideen eta Enpleguaren masterrean matrikula egiteko erabakia hartu nuen EHUn eta hau egiten hasi nintzen 2011ean. Aurten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Masterra, Universidad Internacional de la Rioja–n.

Ainitze: Jonek ematen dituen gaietako klaseetan berarekin egoten naiz.Horrez aparte eskolako egunerokoan hartzen dut parte. Izaskun: Hasiera batean tutorearekin joaten nintzen klaseetara eta bertan ikusle bezala egoten nintzen, erabiltzen den metodologia, materiala, aktibitateak… aztertuz, ikasleen

36


Protagonistak

ikasten

jokaera begiratuz, beraiei lagunduz eta tutoreari klaseetan laguntza emanez eta ikasten. Hasi eta aste gutxira nire lehenengo klasea eman nuen, eta horren ondoren gehiago. Egia esan, gauza asko egiteko aukera izan dut, ikasle eta irakasleekin harremana eduki, ikastolako egunerokotasuna ezagutu, azterketak prestatu…

Nolako giroa antzematen duzu ikastolan? Horrelakoa zen zure garaian? Lorea: Bost urte bakarrik pasa dira ikastolatik irten nintzenetik eta denak antzeko jarraitzen duela iruditu zait. Giroa oso ona da, orduan bezalaxe. Oso aberasgarria izan da toki berdinera baina paper desberdin batekin itzultzea.

Nola gogoratzen dituzu maila hauetako (DBH-n eta Batxilergoan), zure garaiko ikasketak? Lorea: Garai politak bezala gogoratzen ditut, hainbat eta hainbat pasadizo bizitako garai bezala. Ikaskide eta irakasleekin genuen harreman onaz oroitzen naiz.

Ainitze: Giro oso ona dago bai ikasleen eta baita irakasleen artean ere. Niri denek asko lagundu didate eta oso gustura Egon naiz. Nire garaitik antzeman ditut aldaketa batzuk, teknologia aldetik batez ere. Orain teknologikoki askoz prestatuago daude gelak eta bakoitzak bere ordenagailua dauka, gure garaian ez generen horrelakorik.

Ainitze: Nik garai hartako oso oroitzapen onak dauzkat. Oso talde polita ginen eta barre mordo bat egiten genuen elkarrekin. Urte onak izan ziren.

Izaskun: Giro paregabea antzeman dut ikastolan egon naizen garaian. Ni bertako ikasle ohia naiz eta irakasle guztiek harrera oso ona egin didate bertan egon naizen denboran. Eta nola ez, ikasleek ere bai, gainera beraietako asko jada ezagunak nituen, eta egia esan oso ondo sentitu naiz. Nik uste ez dela aldaketa askorik egon, nire garaian ere antzekoa zen bai ikasle arteko giroa, ikasle– irakasle harremana...

Izaskun: Oso ondo gogoratzen ditut garai honetako ikasketak, urte batzuk pasa dira dagoeneko baino ez dut hain urruti ikusten. DBHko maila, eta batez ere lehenengo urtea, zestoarrentzat aldaketa handi bat izaten da, ikastola berri bat, lagun berriak… baino oso esperientzia ona izaten da eta asko ikasten dugu. Batxilergoko mailan berriz, batez ere Esklabetan pasa genuen ikasturtearekin gogoratzen naiz, ikastola berria egiten zuten bitartean eta baita ere ikastola berrira pasa ginen garaia ere, eraikuntza berria, dena estreinatzako… oso ondo zegoen egia esan.

Zeintzuk dira zure afizioak-zaletasunak? Lorea: Asko gustatzen zait bidaiatzea eta haur eta gaztetxoekiko zaletasuna ere badut. Edonola ere, gertukoenekin ondo pasatzea da gehien gustatzen zaidana. Ainitze: Bidaiatzea asko gustatzen zait eta ahal dudan bakoitzean bidaiatzen dut.

Gustatzen al zaizu irakaskuntza? Zerbait azpimarragarria? Lorea: Betidanik nahi izan dut irakaskuntza arloan jardun eta praktiken ostean, asmo berdinekin jarraitzen dut. Zerbait aipatzearren, oro har, ikasle eta irakasle jatorrekin egin dudala topo esango nuke.

Izaskun: Egia esan, azken urteetan ez dut denbora asko eduki afizioetarako, lana, ikasketak… Baina nire afizioen artean daude bidaiatzea eta euskal dantzak.

Ainitze: Irakaskuntza asko gustatzen zait, batez ere heziketa Zikoetan eta batxilergoan. Neuk gustuko ditudan gaiak beste batzuei erakutsi ahal izatea aberasgarria iruditzen zait.

Zer asmo dituzu zure ibilbide profesionalerako? Lorea: Lehenengo Masterra amaitzea dut helburu eta ondoren, lanean hasi eta esperientzia hartzekoa, ahal bada, hezkuntza munduan.

Izaskun: Egia esan bai, asko gustatzen zait, eta gehiago ikasten dudan heinean oraindik eta gehiago. Azpimarragarriena zuk beste pertsona bati zuri lagundu zizuten bezala laguntzen diozula iruditzen zait. Gaur egun ikasketak beharrezkoak dira, eta gero eta gehiago, beste pertsona bati zuk dakizun guztia edo ahal den guztia erakustea eta transmititzeko aukera izatea oso aberasgarria iruditzen zait.

Ainitze: Asko gustatzen zait Laboral Kutxan egiten dudan lana eta bertan jarraitzea gustatuko litzaidake, baina irakaskuntza ere atsegin dut eta etorkizunerako ate guztiak zabalik utzi nahi ditut. Izaskun: Momentuz gaur egun lana daukat eta oso gustura nago. Ez dakit hemendik hilabete edo urte batzuetara non egongo naizen, baino giza baliabideen alorrean jarraitzea edo irakaskuntza munduan sartzea gustatuko litzaidake.

37


ikasten

Protagonistak Urola Ikastola

AZPEITIKO PIZTINA UR TERMALEZ HORNITUTA JOSEBA GARMENDIA & NEREA SUDUPE Joseba: Salto handia dago batxilergoa eta unibertsitatearen artean, ikasgaien zailtasuna eta materiaren bolumenari dagokionez. 4. Ikasketak bukatu ondoren zein izan da zuen ibilbide laborala? Nerea: Ikasketak egin nituen garaian, sei urtek eta karrera amaierako proiektuak osatzen zuten lizentziatura. Seigarren urtea bukatu ostean, ezkondu eta herrira bueltatu nintzen. Bi urte Donostiako arkitektura estudio batean egin nituen, aldi berean proiektua egiteko asmotan, baina azkenik lana utzi eta proiektua bukatzen buru belarri jarri behar izan nuen. Ondoren Herriko arkitektura estudio batean egin nituen hamahiru urte, 2012an neure kasa jarri nintzen eta 2014tik Tinko STSn nago. Joseba: Herrian bertan egin nuen ingeniaritza batean karrera amaierako proiektua, handik Michelinek Lasarten duen lantegira joan nintzen, gero Tecnaliak Azpeitian duen egoi足 tzara eta lehengo urtean Tinko STS sortu genuen.

1. Zein oroitzapen duzue ikastolaz? Nerea: Egia esan oroitzapen onak ditut. Gaur egun nire hiru semeak ere bertan daude, eta sentsazio berezia sortzen dit nik izan nituen irakasle berberak izateak.

5. Orain dela gutxi enpresa bat sortu omen duzue. Konta iezaguzue pixka bat zertan datzan.

Joseba: Etxekoek diotenez, hasieran ez nuen oso gustuko ikastolara joatea. Baina denborarekin gustua hartuz joan nintzen, lagun asko egin nituen eta gauza asko ikasi. Orokorrean oroitzapen onak ditut.

Energia eraginkortasuna eta iraunkortasunarekin lotutako proiektuak egiten ditugu, funtsean energia kostuak murriztu, ingurumenarekiko eragina leundu eta baliabideen arrazoizko erabilera egiten laguntzen diegu gure bezeroei.

2. Ikastola bukatu ondoren, zein ikasketa egin duzue?

6. Zerk bultzatu zintuzten halako enpresa sortzera, hain egoera ekonomiko larria izanda?

Nerea: Arkitektura, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskolan. Eraikuntza Iraunkorrean eta Energia Eraginkorrean masterra EHUn.

Egoera ekonomikoa ona ez bada ere, gizarteak baditu zenbait behar eta hauek bete beharra daude. Energia eraginkortasunaren eta iraunkortasunaren inguruan behar batzuk zeudela ikusi eta aurrera egitea erabaki genuen.

Joseba: Industri Ingeniaritza egin nuen TECNUNe, Donostian.

7. Une honetan Azpeitian eragin handia izango duen proiektu berritzaile batean murgilduta zaudete. Zein da proiektu hau?

3. Zein zailtasun topatu zenituzten unibertsitateko ikasketetan? Nerea: Zailena organizatzen ikastea da. Hau unibertsitateko ikasketa guztietan pasako den arren, arkitektura ikasketetan are gehiago. Gai tekniko eta artistikoak nahasten direnez, ez da erraza izaten bien arteko oreka aurkitzea denbora banaketan.

Barrenetxe auzoan ura 23 gradutan ematen duen iturri bat dago eta amaitu berri den instalazioarekin, ur hau igerilekuraino eramaten da eta bertan beroa lapurtzen zaio bero ponpa baten bidez. Bero honek orain arte gas natural bidez lortzen zen energiaren zati bat ordezkatuko du.

38


ikasten

Protagonistak 8. Aurrera begira, zeintzuk dira zuen asmoak?

12. Ze eragin dute teknologia berriek ingurugiroan eta energia eraginkortasunean?

Ildo honetan lanean jarraituz, sortu berri dugun enpresa egonkortu nahiko genuke. Lantzen ditugun proiektuek gizarte iraunkorragoa lortzen laguntzea da gure xedea.

Onurak eta kalteak ekarri ditu aldi berean. Zalantzarik gabe, egunerokoan gero eta gailu elektroniko gehiago erabiltzen ditugu eta horrek energia kontsumoa eta sortzen dugun hondakin kopurua igo egiten du. Bestalde, teknologia berriei esker energetikoki eraginkorragoak diren produktuak sor­tzen dira etengabe eta gero eta lanerako erreminta gehiago ditugu.

9. Nola ikusten duzue Urola bailarako maila teknologikoa nahiz zientifikoa? Inguruko eskualdeekin alderatuz gure eskualdean atzeratuta dagoela dirudi teknologiari eta zientziari dagokionean. Bestalde, arlo hauetan profesional apartak ditugu Urola Erdian, momentuan eskualdetik kanpo lanean ari direnak asko. Esango genuke, guztiok bertakoaren aldeko apustua egitea falta dela, bai enpresen aldetik eta baita profesionalen aldetik ere.

13. Zaletasunak. Gustuko ditut:

10. Zer dago egiteko Urola Erdian energia eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko? Azken urteetan lan asko egin den arren, bide luzea geldi­ tzen zaigu aurretik. Eman beharreko zenbait pausok ohitura aldaketa sakonak eta inbertsio handiak eskatzen badituzte ere, asko egin liteke ohitura aldaketa txikiekin eta kosterik gabeko neurriekin. Denok ipintzen badugu gure aldetik zerbait, hobekuntza nabarmena izango da.

Nerea

Joseba

MUSIKOAK

Dire Straits, R.E.M., Waterboys

Nirvana, Munford & Sons, Bizardunak,…

DISKAK

Tubular bells (Mike Oldfield)

Play (Moby), Nevermind (Nirvana)

Gabriel Garcia Marquez

Ken Binmore, Robert Kiyosaki, Charles Handy

LIBURUAK

Cien años de Soledad La sombra del viento

Cradle to Cradle El Elefante y la Pulga

FILMAK

La vida es bella, Tomates verdes fritos, E.T.

Mi tío, Snatch, El Club de la Lucha

IDAZLEAK

11. Eta pauso horien artean zeintzuk dira herritarrek eman ditzaketenak? Erosotasunaren ald, energia xahutzen duten hainbat ohitura hartu ditugu. Batetik, etxeko energia kontsumoak ditugu, adibidez, ur beroa eta berogailua zentzuz erabiltzeak energia ez ezik dirua aurrezten ere lagunduko digu. Herri barruko desplazamenduetan autoa baztertzen ere hasi beharra dugu, gure herrietan oinez edo bizikletan egiteko moduko distantziak ditugu eta.

Charles Chaplin, ZUZENDARIAK Steven Spielberg

39

Jaques Tatí, Billy Wilder, Guy Ritchie,…


ikasten

Protagonistak

UROLA IKASTOLA

LOCKHEED TALDEAK LEHENENGO DISKA ARGITARATU DU GILLEN ALDALUR TALDEKO ABESLARI ETA KITARRA JOLEARI ELKARRIZKETA Nola sortu zen taldea? 2012ko abenduan sortu zen taldea, Iñaki (bateria) eta biok nire garajean entsaiatzen hasi ginenean. Pixkatera, lokal bat eman ziguten Urrestillan eta denborarekin lau taldekide izatera iritsi gara, taldea osatu arte.

ra hobea izan zuen lagun eta ezagunen artean. Maketa 6 kantaz osaturik dago. Denak desberdinak dira baina melodikoak aldi berean. Nire ustez, kanta guztiek dute zerbait berezia Non inguratu daiteke disko hori? Azpeitian, Orkatz tabernan salgai dago eta Azkoitian, berriz, Zurten. Youtuben bestalde, ”lockheed taldea” idatziz gero kanta batzuk entzun daitezke.

LOCKHEED duzue taldearen izena: zer esan nahi du? Enpresa aeroespazial estatubatuar baten izena da. Taldeari izena jartzerakoan ez genuen aproposik aurkitzen, zaila baita eta proposatutakoen artean Lockheedekin geratu ginen.

Non bilatu zenuen zuen maketako letren inspirazioa? Hasieran musika instrumentalari soilik erreparatzen genion, letrei garrantzirik eman gabe. Baina azkenean letren garrantziaz ohartu ginen.

Noiztik ari zarete elkarrekin jotzen? Nolatan hasi zineten? 2012ko abenduan sortu zen taldea, Iñaki Zubeldia (bateria) eta biok nire garajean entsaiatzen hasi ginenean. Hortik pixkatera, lokal bat eman ziguten Urrestillan eta talde bat osatu behar genuela amesten ibili ondorenjende bila hasi ginen. Hasieran biok bakarrik ibiltzen ginen zarata egiten; gaur arte, lau taldekide izatera iritsi gara, taldea osatuz.

Zer musika mota jotzen duzue? Nola definituko zenukete zuen musika? Hasiera batean gustuko genituen musika talde batzuetan inspiratu ginen (Nirvana, Green Day, Foo Fighters) eta gure kantu batzuk talde horietan oinarrituta daude. Ondorengo kantuak beste era batekoak izan dira, baina hasierak horiengandik gehiegi aldendu gabe. Zaila den arren, gure musika generoa definitu beharko banu, rock melodikoa bezala definituko nuke.

Diskoa grabatu duzue: nola definituko zenukete? Nola osatzen da. Zein ezaugarri ditu abesti bakoitzak. Aurreko uda amaieran grabatu genuen, eta emaitzarekin oso gustura gelditu ginen. Gutxi balitz, uste baino harre-

Zeintzuk osatzen duzue taldea eta zein eginkizun du bakoitzak. Taldea lau partaidek osatzen dugu, Suharri Aranburu (bajua eta ahotsa), Iñaki Zubeldia (batería eta ahotsa), Djuniet Astigarraga (gitarra) eta Gilen Aldalur (gitarra eta ahotsa). Zeintzuk dira bakoitzaren 3 diskarik gogokoenak? Suharri: Dut – Askatu Korapiloa Rage Against the Machine –Rage against the Machine Anestesia- Terapia

40


Protagonistak Iñaki: Slipknot – All hope is gone Bullet for my valentine – Scream aim fire Linkin Park – Meteora

ikasten Zein hizkuntzatan abesten duzue? Zergatik? Euskaraz eta ingelesez. Geure kantak euskaraz egiten ditugu, baina bertsioak ingelesez. Gure kantak nahiago ditugu euskaraz izan daitezen, jendeak uler ditzan. Geuri ere errazago egiten zaigu geure ama hizkuntzan kantatzea. Bertsioak, berriz, talde originalen ahalik eta berdintsuen jotzea nahi izaten dugunez hizkuntza den bezala mantentzen saiatzen gara.

Djuniet: The Sugarballs – Thank You King Hobo – Leavin letter blues Stive Ray – Vaughan

Hitzak-letrak zeuek egiten dituzue? Zer ildo jarraitzen duzue? Nolako tematika jorratzen duzue? Hasieran musika instrumentalari soilik erreparatzen genion, letrei garrantzirik eman gabe. Baina, azkenean, letren garrantziaz ohartu ginen. Nekeza egiten da zeri buruz kantatu erabakitzea, batzuetan gogoko ez dugun zerbaiti buruzko kexa bat egiten dugu bestetan, ordea, istoriotxo bat asmatu eta kantatu,.

Gilen: Foo fighters – The Colour and the Shape Queens of the Stone Age – Songs for the Deaf Moby – 18 Nola sortu zitzaizun gitarra jotzeko grina? Betidanik gustatu izan zait gitarra jotzea. Txiki-txikitatik dakart musika entzuteko joera hori.Bada etxean bideo bat 3 urte nituenekoa: oparitu zidaten jostailuzko gitarra bat eskuetan dudala, The Queen taldearen kanta bat abesten agertzen naiz. Ondoren, 7 urterekin, gitarra klasiko bat oparitu zidaten eta musika eskolara joaten hasi nintzen. Inoiz ere ez dut bi aldiz pentsatu ea benetan gitarra al zen jotzen ikasi nahi nuen instrumentua. Oso gustura nago.

Joaten zara kontzertuetara? Norantz? Bai, aukera dagoen guztietan. Taldeak ezagunak edo ez, gustura ikusten ditut, musika berria ezagutuz. Urte hasieran kultur bonoan hartzea erabaki nuen, ondorioz, askotan azaltzen naiz San Agustin kulturgunean egoten diren emanaldietara. Uda honetan ere planak eginak ditut talde bikain batzuk ikusteko: Rise Against, Vetusta Morla, Foo Fighters…

Non eta noiz entsaiatzen duzue? Urrestillako lokal batean entsaiatzen dugu astean behien gutxienez, nahiz eta askotan zaila izaten den.

Aurreko ikasturtean holandarrekin egindako truke horretan harreman berezi batzuk egin nituen, oraindik ere manten­ tzen ditudanak. Ekainean hautaprobak egin ondoren holandar horietako baten etxera noa lagun batekin, herri horretan ospatzen den musika festibal batera.

Nolako musika entzuten duzue? Oso gustu musikal desberdinak ditugu, baina talde batzuk badira denon gustukoak (Queens of the Stone Age, Rage Against the Machine, etab.). Musika jotzerako momentuan asko nabaritzen da entzuten den musikaren eragina heavy metala, india,.. Horrek eragin du jotzen dugun musika egitea.

Nola ikusten duzu euskal musika eta musikariak? Zein entzuten dituzu gehien. Denetariko musika egiten da gaur egun Euskal Herrian. Oso zaila da musika hemendik kanpora ezagutzera ematea, baina badira talde ba­ tzuk indartsu dabiltzanak, Lekunberriko Berri Txarrak edo Zestoako Grises. Talde bikainak iruditzen zaizkit.

Harremanik baduzue Azpeitiko beste taldeekin? Eta Urola bailara eta Gipuzkoakoekin Bai,lagunak ditugu talde askotako partaideak, hala nola Ezinean, Main Threat, Verräter, Kaluse,… Zerbait behar badugu elkar laguntzeko prest gaude. Instrumentuak uzteko, kantuak edo proiektu berriak grabatzen laguntzeko.

Etorkizunerako planik ba al duzue? Udan hainbat kontzertu eskaintzea gustatuko litzaiguke eta urtea bukatu aurretik beste diska bat kaleratzeko asmoa dugu.

Zuzenekorik egin duzue? Nola moldatzen zarete? Zuzeneko indartsua duzue ala estatikoa? Maketa atera genuenetik kontzertu batzuk eman ditugu. Asko gustatzen zaigu zuzenekoak ematea, oraindik asko daukagu ikasteko, hala ere, gero eta soltura handiagoz jotzen dugu. Lehenengo kontzertuetan estatuak bezala pausatzen ginen oholtza gainean, baina ari gara mugitzen ikasten. Asko disfruta­ tzen dugu kontzertuetako momentu oro aprobetxatuz.

Nabaritzen duzue musikarekiko zaletasunik ikastolako kideen artean? Bai, jende askok entzuten duela musika nabaria da eta, gainera, musika desberdina. Baina ez dira asko musika instrumentuak jo edo taldeetako partaide direnak. Pena ematen dit alde horretatik. Jendea animatuko nuke ahalegina egitera. Instrumentuak jotzea oso erraza baita. Taldeak sortu eta jende berria ezagutu.

41


ikasten

Protagonistak Urola Ikastola

IGOR ZUBELDIA eta JON PEREZ, GAZTE AZKOITIARRAK, UROLA IKASTOLAKO IKASLEAK, FUTBOL JOKALARI ETA KORRIKALARI APARTAK!! Gure ikaskide eta lagun diren Igor Zubeldia eta Jon Perezi egindako galdeketa dugu honako hau. Igor, Errealean dabil Jubenilen Ohorezko mailan eta aurten Espainiako eta Euskal selekzioekin ere jokatu du. Jon, berriz, Xeye- ko a足tletismo taldean ibiltzen da eta Euskadiko Selekzioan ibili da aurtengo Espainiako kros txapelketan.

JON: Igandean lasterketa izanez gero, astean lau entrenamendu egiten ditugu eta larunbatean lasterketa izanez gero, hiru entrenamendu. Lasterketarik ez badugu berriz, bost entrenamentu izaten dira. Zer moduz doa aurtengo denboraldia? IGOR: Oso ondo doa. Orain dela gutxi Jubenilen Ohorezko mailako txapeldun gelditu gara eta horren ondorioz, orain Espainiako txapelketa eta Errege kopako txapelketa lehia足 tzeko aukera dugu. Minutu askotan ari naiz jokatzen eta oso gustura nago.

Zenbat urterekin hasi zineten Errealean jokatzen eta Xeye taldean? IGOR: 11 urterekin hasi nintzen Errealean infantil txiki mailan. Baina lehenago Anaitasunan denboraldi bat egin nuen.

JON: Bikain doa. Nire helburuak lortzen ari naiz eta espero dut horrela jarraitzea. Aurten Euskadiko selekzioarekin Espainiako kros txapelketa lehiatzera joan naiz, eta emaitza txarra izan arren, esperientzia aberasgarria izan da.

JON: 14 urterekin hasi nintzen eta lehenago eskolarteko txapelketetan ibili nintzen. Astean zenbat aldiz entrenatzen duzue? IGOR: Larunbatetan jokatzen badugu lau entrenamendu egiten ditugu asteartea libratuz, eta igandetan jokatzen badugu berriz, bost, osteguna libratuz.

Hemendik urte batzuetara non ikusten duzue zeuen burua? IGOR: Oraintxe bertan ez nuke hau erantzuten jakingo. Gehien gustatuko litzaidakeena futboletik bizitzea izango li足 tzateke. Hurrengo urtean Heziketa Fisiko ikasketak egiten hasiko naiz eta agian hemendik urte batzuetara eskola bateko irakasle izango naiz. JON: Espero dut atletismoarekin jarraitzea baina zaila da erantzutea galdera honi. Hurrengo urtean Ingenieritza ikasketak egin behar ditut eta nola edo hala moldatu beharko dut.

Igor Zubeldia

Jon Perez

42


Protagonistak Kirolaz aparte, zer gustatzen zaizu egitea?

ikasten zue? Kasu batzuetan interesak tartean daudela gorputza gehiegi ez al dugu behartzen?

IIGOR: Lagunekin egotea eta musika entzutea

IGOR: Elite edo Profesional kirolak sakrifizio handia eska­ tzen du. Esango nuke kirol batzuetan besteetan baino sufrimendu gehiago dagoela, esate baterako, gimnasia ritmikako kirolari profesional batek futboleko edo saskibaloiko beste batek baino gehiago sufritzen baitu.

JON: Zinea asko gustatzen zait eta noizean behin ere irakurtzen dut. Zuen kirolean zein duzue kirolaririk gustukoena? IGOR: Hainbat jokalari ditut gustuko: Xabi Alonso, Busquets, Iniesta… baina gehien gustatzen zaidana Xabi Alonso da.

Baietz esango nuke, askotan interes horiek lortzeko dopin kontua sartzen baita tartean, nahiz eta hori ere beti ez den horrela.

JON: Asko ditut gogoko, baina bat esatekotan Kevin Lopez sevillarra aipatuko nuke.

JON: Maila horretako kirolaria izateko osasuntsu jan behar da eta bizitza osasuntsu eta kontrolatua izan behar da. Baina bestaldetik gorputza gehiegi behartzeak kirolaria desgastatu, ahuldu egiten du.

Nola daramatzazue entrenamentu eta ikasketak? IGOR: Egia esan ez dut denbora askorik edukitzen ikasteko baina ahalegin handiak eginez, ondo daramat ikasturtea.

Kirolari batzuk irabaztearekin itsutu egiten dira eta horregatik beraien helburua lortzeko modu bat bilatzen dute, nahiz eta legezkoa ez izan.

JON: Ez dut arazorik.Oso ondo daramatzat biak, bietarako denbora nahikoa dudalako. Elite edo profesional kirola osantsua dela iruditzen zai-

SASKIBALOI TXAPELDUNAK UROLA IKASTOLAN 2014-2015 denboraldi historikoa ari da izaten Iraurgi s.b. taldeentzat eta hauen artean gure ikastolako neska–mutil asko ditugu. Junior mailan bi talde izan dira lehian alde batetik Aranur ISB nesken taldea eta bestetik Glual Hydraulics mutil taldea.Nesken taldeak Euskadiko txapela lortu du eta mutilak berriz azpitxapeldun geratu dira. Bi taldeek Espainiako txapelketarako txartela lortu dute. Mutilak maia­ tzaren 3tik 9ra Torrejon de Ardoz herrian (Madrid) ibili dira eta txapelketa polita egin dute talde indartsuenen aurka jokatuz. Neskek, berriz, Guadalajaran maiatzaren 4tik aurrera jolastu dute eta Ikaragarrizko txapelketa egin ondoren Espainiako junior mailako hirugarren postua lortu dute. Maila izugarria erakutsi duten jokalariak ditugu Larraitz Larrañaga, Laura Olaizola, Maria Beobide, Eneritz Larrañaga, Oihane Aizpurua, Miren Soraluze eta Ane Olarte. Mutilen taldean ditugun ikasleak Ion Zabarte, Ander Merketegi, Xabier Martinez, Aritz Aldalur eta Alain Mújika dira.

Bestalde Eliku Dietética ISB infantil neskak Gipuzkoako txapelketa lortu zuten Donostiako Easo taldearen aurka final ikusgarri baten ondoren. Talde hau Euskadiko txapelketara sailkatu da eta Espainiako txapelketara joateko aukera asko ditu. Taldeko partaideak dira Nerea Soraluze, Maite Merketegi, Arantxa Bastida, Laura Bastida eta Maddi Olaizola.

Kadete mailako neskek Gerdau I.S.B. taldeak. Euskadiko txapeldun izatea lortu du.L uis Agirrek zuzentzen duen taldeak maiatzaren 24tik 30era Leonen jokatuko du Espainiako txapelketa. Taldeko partaide ditugu Larraitz Larrañaga, Intza Larrañaga, Miren Bastida, Miren Caballero, Jone Sudupe eta Eider Galarraga.

Aldizkari hau irakutzen dugunean azkenengo bi taldeek beren txapelketak jolastuak izango dituzte eta agian beste poz handiren bat izango dugu. Dena dela Zorionak guztiei eta jarraitu saskibaloiaz gozatzen.

43


ikasten

Protagonistak

ZESTOAKO NESKAK GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK

Urola Ikastola

garaipena, beraz, presioa sekulakoa zen. Partida ez zen guk espero bezala hasi, atsedenaldian Amaikak Bat irabazten ari baitzen. Hala ere ez genuen burua makurtu, baizik eta benetan borrokatzeko kemena ateraz, 1-3 gailendu gintzaizkien bigarren zatian. Gauzak horrela, zegokigun papera ondo beteta utzi genuen, sailkapenaren buruan ginen eta orain azken urratsa lortzea besterik ez zitzaigun falta.

Denboraldi hasieratik genekien Zestoako jubenil neskok elkarrekin jolastuko genuen azken urtea izan zitekeela aurretik genuen hura. Hala ere, betiko ilusio eta gogo berarekin ekin genion lanari. Liga hasi genuen lehendabizi, eta nahiz eta lehen partida galdu, entrenamendutako lan gogorra eta taldeko giro ezin hobea segituan hasi ziren fruituak ematen. Partiduz partidu emaitza politak lortuz joan ginen, eta honela liga amaitzean txapeldunen faserako txartela lortzeko aukera aparta izan genuen.

Baina zorionez ala zoritxarrez, azken pausu hori ez genuen guk emango, Tolosa eta Oriokoren arteko norgehiagokaren esku zegoen dena, hain zuzen ere. Tolosa bigarren postuan zegoen eta puntu bateko distantzia txikiak besterik ez gintuen aldentzen. Irabaztea nahiz berdinketa batek emango zien puntua aski izango zen gure ametsa zapuztuz, Tolosa ligaren jaun eta jabe egiteko. Horregatik Orion genituen jarriak gure esperantza guztiak. Partida presio handikoa izan bazen ere, Oriok lehen zatia amaitzear lortu zuen golarekin amaitu zen partida, eta guk ezin sinetsita Gipuzkoako txapeldun bukatu genuen, ez soilik aurtengo denboraldiari baizik eta urte luzeetako lanari merezitako saria eskainiz.

Txapeldunen fase honetara heltzea berezia zen guretzat, taldea bikain zegoen eta zerbait lortu genezakeeneko sentipenak irrikaz betetzen gintuen. Ligan bezala, pixkanaka pixkanaka lehen postuetan kokatuz joan ginen, ez bakarrik emai足tza politak lortuz baizik eta zelaian biziki gozatuz ere. Konturatzerako bukaera iristen zihoan, eta azken aurreko jardunaldia ate joka genuen. Azken aurreko jardunaldia zen hura, ordea, gure azken partida zen; izan ere, azken jardunaldian atsedena suertatu zitzaigun. Nerbioz josita abiatu ginen larunbat hartan Debara, bagenekien liga irabaztea nahi bagenuen nahi eta nahi ez eskuratu behar genuela

Ane Sorazu. Azpeitia. Batx. 2

25 URTE

Aurten, gure ikastolako irakaslea den Maite Aierdi Astigarragak 25 urte beteko ditu gure artean.

AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBEN MAITE AIERDI 44


ikasten

Protagonistak

ILUSTRAZIOTIK HITZETARA IGONE ALDALUR ARIZTONDOk “7. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA”n 1. saria jaso du. Joseba Beramendi “Exprai”k marraztutako ilustrazioaren gainean, Karmelo Etxegarai ikastolako L.H.6. mailako Igone Aldalur Ariztondo ikasleak sortutako ondorengo ipuina saritu du Elkar fundazioak.

Maiatzaren 30ean Igone Aldalur, Joseba Beramendiren eskutik saria jasotzen.

ZER DA BIZITZA AMETSIK GABE? Koldo gau askotan esnatzen zen izerdi patsetan ametsaren erdi erdian, ur piskat edan eta berriro hartzen zuen lo. Bere bizitza markatzen zuen errutina modukoa zen hura. Koldo 12 urteko mutikoa zen. Azpeitian jaioa. Bere ezaugarri fisikoak errepasatzen hasita, zer nabarmendu? ez zen ez altua, ez baxua; ez zen ez gizena, ez argala; azal kolore goxoa: ez iluna, ez zuria; ile kolore ez iluna, ez argia; begiak marroi kolorekoak, ez handiak ez txikiak; hortz txuri politak. Koldoren izaera ez zen arrunta, nire begietara pertsona oso zen berezia: jakin min ez ohikoa zuen; bere inguruan mugitzen edo agertzen zen gauza askoren nondiknorakoa jakin nahi izaten zuen, gauza eta gertaera guztien esplikazio logiko eta ilogiko guztiak ulertzen saiatzen zen: klaseko andereñoak zergatik jantzi du gaur gona gorria? zergatik egoten gara batzuetan triste eta beste batzuetan alai nahiz eta ez bizi izan gertaera berezirik? Nere barnean, Koldo berak sortzen zidan jakin mina, berak izaten zituen burutazioak. Ziur zegoen ilargiaren aurpegiak esanahi berezia zuela gizakiontzat eta hori ikertu nahi zuen buru-belarri. Ni Eguzkiñe, bere lagunik onena, bere inguruan izaten nintzen beti. Ilargia aztertzeko aste santuetako oporretan kanpaleku bat eraiki genuen nire baserritik gertu. Nolakoa ote kanpalekua? benetan bitxia: gurasoen aspaldiko autoaren gainean kanpin denda zaharkitu bezain erosoa bat zegoen. Koldoren osabak oparitutako teleskopio handi bat ere bagenuen bertan. Orduak eta orduak igarotzen genituen tramankulutik ilargira begira. Izarrek osatutako hainbat konstelazio ezagunak genituen, hala nola: Hartz-eme nagusia, Hartz-eme txikia, Andromeda, Ureko Ahuntz... Zeruko astroak benetan maiteak genituen: Koldo ilargiarekin identifikatzen zen eta ni, berriz, eguzkiarekin. Oporretako azken egunean horrela esan zidan Koldok: - Eguzkiñe, ulertu dut ilargiaren mezua: Ilargiak eguzkiaren argia behar behar du - Zer esan nahi duzu horrekin? - galdetu nion nik harri eta zur-Zenbait pertsonek ditugun trebeziak azaleratzeko beste pertsona baten argitasuna behar izaten dugula. Horretaz konturatu naiz zurekin. Ez al da ederra misterioa? Azken egun haietan Koldok ez zuen amets gaiztorik izan. Ez al da bizitza amesten dugun hori lortzea?

45


ikasten

Protagonistak

46


ikasten

Erreportaiak

EA21

ELIKADURA JASANGARRIA

2014-15 IKASTURTEAN Urola Ikastola Aurtengo ikasturtean, Elikadura Jasangarria izan da EA21eko gaia. Honen inguruan hainbat gauza egin ditugu. Kurtso hasieran, kontzeptua nahiko arraroa egin zitzaigunez, zenbait aurkezpen eta azalpen ikusi eta egin genituen alternatiba eta erlijio klaseetan gaiaz pixka gehiago jakiteko. 2. mailan ere, teknologia arloan, taula eta grafikoak egiteko aprobetxatu genituen herrialde desberdinetako elikadura ohituren inguruko aurkezpena. Kurtsoa aurrera zihoan bezala, ekintzetara pasa ginen. 1. zikloan herri diagnostikoa aprobetxatuz, elikadura ohitura eta zaborretara botatzen ditugun elikagaien inguruan galdeketa desberdinak egin genituen etxe eta herriko saltokietan. Galdeketa horietan lortutako emaitzak erabili genituen kartelak egin eta ikastetxe osoan ipintzeko. 2. zikloan aldiz, gure inguruko baserrien egoera nolakoa den aztertu genuen eta kartelak egin genituen lortutako emaitzekin. Bestalde, eskolako baratzean, bertako eta garaiko landareak landatu eta ekoiztu ditugu. Kurtsoa amaitzeko, udaletxera joan ginen Udal Forora, urte guztian zehar landutako gaiaren berri emateko. Bertan aurkeztu genituen Azpeitiko eskola guztiek amankomunean jarri genituen eskaera eta baita konpromisoak ere. Gure kasuan, eskola mailan datorren kurtsora begira hartutako konpromisoak hauek izan ziren: - Urtebetetzeak ospatzerakoan, goxoki poltsak ekarri beharrean, jasangarriago den beste zerbait ekartzea; pastak, bizkotxoak‌ - Aurtengo ikasturtean 2. mailetan banatutako Boc´and roll-aren erabilera handitzea. Horrela zabor gutxiago produzituko dugu. - Irakasleek: kafe makinarako edalontzi berrerabilgarriaren erabilera handitzea. Hurrengo urtera begira, gai honekin jarraituko dugunez, konpromiso hauek eta beste batzuk aurrera eramateko denbora izango dugu. Beraz, denon artean ea elikadura jasangarriago bat lortzen dugun.

47


ikasten

Erreportaiak

NIKI DE SAINT PHALLE GUGGENHEIM MUSEOAN Urola Ikastola Martxoaren 18an Bilbora joan ginen, Guggenheim museoari bisita txiki bat egitera. Han, lehenik eta behin, eraikinari buruzko hainbat gauza azaldu zizkigun bertako gidak. Eta ondoren, Niki de Saint Phalle artistaren erakusketa ikusi genuen. Lehen adierazi bezala, eraikinari buruzko hainbat gauza ikasi genituen; hala nola, eraikin hau Frank Gehry izeneko estatubatuar arkitektoak diseinatu zuela. Arkitekto hau, gaur egungo arkitekto garrantzitsu, famatu eta onenetakoa da. Kanadan jaio zen, baina Los Angelesera (Estatu Batuak) joan zen bizitzera eta bertan lortu zuen bere ospea. Frank Gehryk lan asko egin ditu bizitzan zehar. Eraikina, eskultura erraldoia da, material organikoz egina eta guztiz horizontala. Hasiera batean, Gehryk eraikina burdinaz eta al足tzairuz egin nahi zuen, baina material hori herdoildu egiten zenez, Errusiatik ekarritako metal xaflaz egitera behartu zuten. Guztira 30.000 titanio xafla ditu eta xafla hauek oso bigunak dira (0,5cm-ko lodiera xafla bakoi足 tzak). Nitrogenoa eman zioten babes kapa gisa eta horri esker, eguraldiaren arabera, kolorea aldatzen zaio. Museo osoko lurra, berriz, kareharria da, Granadatik ekarria. Barruan sartu ahala, Atrioan gara, hau da, museoaren bihotzean kokatzen garela esan dezakegu. Hain zuzen ere, sarrera, irteera, denda eta museoko zati guztiak berarekin lotuta baitaude. Hortik, Bilboko hiria ikus dezakegu, dituen kristalezko leiho erraldoietatik. Eta kanpo aldetik ere barnealdea ikus dezakegu. Honen guztiaren asmoa, artea eta kultura demokratizatzean eta herria eta museoa elkartzean datza. Honez gain, esan beharra dago, bertako material eskultural bakarra, burdinaz eginiko kolomak direla. Guggenheim museoak, badu Bilbo hiriarekin lotura estu bat: orain museoa den lekua, orain dela urte batzuk portua zen. Bilbo itsasontziz egiten zen burdina eta altzairuaren esportazioarekin oso lotuta baitzegoen. Horregatik, ibaiaren beste aldetik begiratuz, eraikinak itsasontzi itxura du, inguruan ur artifiziala duela. Hori, ibaiaren maila igoz gero, ur naturala eta artifiziala maila berean geratzen dira eta hori dela eta itsasontzia ur gainean dagoela dirudi. Beste aldetik begiratzen badugu eta bulegoak aztertzen baditugu, bulegoak kolore urdinaz margoturik daudela ohartuko gara. Garai batean Bilbo urdina ezagutzen baitzen. Gehryk teknika berri bat erabili zuen lehen aldiz arkitekturan, Katiar sistema informatikoa izenaz ezagutzen dena. Sistema hau hegazkinetan erabili ohi dute. Sistema hori erabili aurrertik, bi dimentsioko planoak egiten ziren, baina sistema horrekin, maketen bidez, hiru dimentsioko lana egiten zuen. Hau guztia entzun ondoren, Niki de Saint Phalleren erakusketa ikusteko aukera izan genuen. Niki de Saint Phalle Parisen jaio zen 1930. urtean. New Yorken hezi zen eta gero Europara etorri zen, gurasoengandik urrunduz, elkarrekin zuten harremana zela eta. Artista frankoamerikarra izan aurretik, Cartier eta beste hainbat aldizkariren azalean agertu zen.

48


ikasten

Erreportaiak

Artista bilakatu zenean, arte feministaren ikurrik garrantzitsuena izan zen. Feminista sutsua izan zen haurtzaroaz geroztik. Niki biolentzia, matxismoa, arrazakeria, erlijioa eta horrelako hainbat gairen kontra zegoen eta hori adierazten zuen bere lanetan. Horrez gain, bere aita ere gai askotan agertzen da, izan zuen tratu txarrengatik, bortxatu egin baitzuen gaztea zela. Gerren gaia ere askotan azaltzen da eta gerrak normaltzat hartzen ditugula adierazi nahi digu. Emakumeak eta gizonezkoak berdinak garela eta eskubide berak ditugula adierazi nahi du, eta horregatik bere hainbat lanetan gizonezkoen aurpegia izan arren emakumeen gorputza ageri da. Haren obretan murgiltzen bagara, lan zaharrenetan plater zatiak, material organikoak, material ez organikoak eta erabiltzen ez ditugun beste hainbat tresna edo objektu ere erabili zituela ikus dezakegu. Geroagoko lanetan, teknika berriak erabiltzen hasi zen. Bi dira aipagarrienak: Jackson Pollocken teknika (Dripping teknika), hau lan batzuetako zerua egiteko erabili zuen. Dripping teknikaren helburua, pintzel bat hartu eta edozein lekutara tantak botatzean datza. Beste teknika bat Shotting Painting teknika da (tiro teknika): lehenik eta behin, kolorez beteriko puxikak koadro baten atzean jarri eta, ondoren, pistola bat hartu eta globoak lehertzean datza. Koloreak beti ez dira berdinak, bere sentimenduen arabera aldatzen dira. Bere bizitza beste aldi batean zegoela, lan hauek alde batera utzi eta Nanak egiteari ekin zion. Nanak gizaki itxurara gerturatzen diren eskultura batzuk dira nahiz eta ez proportzionalak izan, forma organikoak baitituzte. Bera modeloa izan bazen ere bere lanetan adierazi nahi digu emakumeek ez dutela zertan hain argalak izan eta bere hitzek esaten duten bezela: “Nire Nanak handiak dira, gizonak ere handiak direlako. Are handiagoak izan behar dira berdinak izatekoâ€?. Arrazakeriaren aurka zegoenez, bere Nana asko beltzak dira, baina ikusi dezakegun bezala, Nana guztien arropak kolore bizikoak dira. Bere gizonak egiten zituen Nanen estrukturak eta ondoren Nikik kolore biziarekin apaintzeaz gain, eskultura batzuetan, poliesterra ere erabili zuen. Nahiko argi esan zioten poliester hauts hori oso kutsakorra zela eta biriketako gaixotasuna ekar ziezaiokeela, baina ez zuen jaramonik egin. Beti nahi izan zuen obrak jendeari gerturatzea, eta horren adibiderik garbienetako bat dugu honako hau: puxikak egitea bururatu zitzaion bere Nanen irudiarekin, jendeari eman eta gertutasuna adierazteko. Eta New York-eko ume zein familia edo jende pobreari gerturatu zitzaion horiek banatzera. Ekintza honek jendea ikaragarri gerturatu zuen arte mundura eta Nikik nahi zuen moduan, bere obrak edonork eduki­ tzeko balioa ematea lortu zuen. Lehen adierazi bezala, poliesterrak bere bizi gogorrari kalte egin zion, eta denboraren poderioz, biriketako gaixotasunak biziari amaiera eman zion. Amaitzeko, esan beharra dago, oso polita iruditu zitzaigula Guggenheim museoa eta artelanak, berriz, politak izateaz gain, bitxiak ere iruditu zitzaizkigula. Artistaren bizitzarekin txundituta geratu ginen, ez baikaude horrelako bizitzak ikusten ohituta, eta oso ausarta izan zela ere jabetu ginen. Egileak: Igor Etxaniz, Amaia Subinas, Jokin Ibarguren, Maite Bernedo, Iraide Leunda UROLA IKASTOLA (DBH 4B)

49


ikasten

Ospakizunak

XVIII. IKASTOLAREN Xabier Munibe ikastola EGUNA Azkoitiko ikastola Xabier Munibek, HLHI eta DBHko UDABERRI eta ELKARLAN guraso elkarteak antolatuta, XVIII. “Ikastolaren Eguna� ospatu zuen ekainaren 13an. Goizean, 10:00etan hasita, kirolak eta jolasak izan ziren.

Eguerdian Guraso Elkartekoek pintxoak eta edariak eskaini zituzten, ondoren, 14:00ak aldera HHko aretoan, bazkari gozoa jateko aukera izan genuen: paella (gurasoek prestatua), oilaskoa, ijito besoa izozkiarekin eta kafea. Bazkalondoan nahi zuenarentzat dantzaldia izan zen. Egun atsegina aurtengoa ere.

XXXIII. IKAS-KIROL KROSSA

Xabier Munibe ikastola

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibeko HLHI ikas-kirol taldeak eskola kirolaren egutegiari bukaera emateko urtero krosa burutzen du. Aurtengoa XXXIII.a izan zen, eta ekainaren 7an goizeko 10:30ean eman zitzaion hasiera. HHko 04 eta 05 mailek, LHko 1. mailatik 6. maila artekoek eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek parte hartu zuten. Beti bezala, giro ezin hobean burutu zen.

50


ikasten

Ospakizunak

XXIV. BERTSO PAPER LEHIAKETA XABIER MUNIBE IKASTOLAKO bertso eskolaren 28.urteurrena eta bertso paper lehiaketaren XXIV. edizioa, Baztartxon maiatzaren 29an egin zen Antolatzaileak: Ikastolako “Indarlan“ eta “Udaberri” Guraso Elkarteak, Azkoitiko Udalaren babesean. Epai mahaian: Agustin Arrieta, Xanti Izagirre eta Angel Larrañaga bertsolariak, eta guraso elkartetik Idoia Alberdi. Aurten 64 ale aurkeztu dira.

EGITARAUA: • AURRESKUA: saridun, bertsolari eta ikusleei, Pello Larrañaga eta Ander Benitez txistulariaren doinupean, honakoan izan ziren dantzariak: Ainhoa Zuazolazigorraga, Jone Osinalde eta Elene Urbieta. • Saridunen bertso sortak eta bertsolarien aurkezpen bertsoak, “Gu ere bertsotan” proiektuko ikasle bertsolarien ahotsetatik etorri ziren; bertsoen balorazioak, berriz, Joxe Luis Gorrotxategi eta Eneritz Artetxeren eskutik. • Sari emaileak: Udaletik Agurtzane Epelde, kultur zinegotzia; Guraso Elkarteetatik, Maria Dominguez, eta Lurdes Aristimuño zuzendaria eta Beatriz Agirre idazkaria, zuzendaritza taldetik. SARITUAK honako hauek izan dira: B mailan DBH: 1. eta 2. mailako ikasleak 1. saria: Gaia: SAHARARA BIDAIA. Aner Perezentzat (Zarautz) 2. saria: Gaia: MINBIZIA. Oihana Aranarentzat (Eskoriatza) 3. saria: Gaia: POBREZIA MUNDUAN. Joanes Errasti, Jokin Errazu eta Abdelilah Locifentzat (Azkoitia) 4. saria: Gaia: OPORRAK. Jakes Iraeta, Luken Arellano eta Joanes Arriolarentzat (Azkoitia) A mailan DBH 3. eta 4. mailako ikasleak 1. saria: Gaia: DENETIK EZEREZERA. Ane Beloki (Legazpia) 2. saria: Gaia: GAZTE ZORO. Ane Odriozola eta Ainhoa Sorazu (Azkoitia) 3. saria: Gaia: AZKOITIKO FESTAK. Garazi Etxaniz (Azkoitia) 4. saria: Gaia: EUSKARA. Alaitz Larrañaga eta Hajar Loucif (Azkoitia) SARI BEREZIA: Herriko onenaren saria: Nagore Orbearentzat. Gaia: BERDINTASUNA.

51


ikasten

Ospakizunak

Saioa amaitzeko Gorrotxategi eta Eneritz Artetxeren saioa. 1.- GARAZI ZABALETA Ofiziotan: Aitona bilobak zarete, orain arte Joxe Luis aitonak Eneritz biloba zaindu du, gaur iritsi da eguna bilobak aitona zaindu behar duena. 2.- JAKES ZABALA Ofiziotan: Lehengo lanari lotuaz, zu Joxe Luis aitona,Azpeitian bizi zara eta zu, Eneritz biloba, Azkoitian. Non bizi behar duzuen, erabaki beharko duzue. 3.- AMAIA ARRIETA Eneritzentzat gaia: Zergatik erabaki duzu bertsolari izatea? 4.- MANEX ANTSORREGI Joxe Luisentzat gaia: Joxe Luis jakin nahi dugu, zuk oholtza gainean pasa dituzun momentu txarrenak eta onenak 5.- UNAI SARRIEGI Ofiziotan: Eneritz langile fina nazkatuta dabil hara eta hona ibiltzeaz, zu Joxe Luis aldiz, aspertuta etxe zuloan 6.- MIKEL CABEZA Zuk Eneritz pisten bidez, asmatu behar duzu hor beheko ikaslea zein den. Nik pistak baieztatu edo ezeztatuko dizkizut.

SAHARARA BIDAIA Lehenengo eguna:

Hirugarren eguna:

Bosgarren eguna:

Hiru orduko bidaia egin ta Tindufa gindoazen, aireportuko teknikariak behin ta berriz molestatzen, buila pila bat ta iskanbila guztiak oihuka ozen, arrazoia gendun ezen, haiena benetan ez zen. Ikasbide ona jaso dugu ta gehiago saia gaitezen, gaurtik aurrera egun guztiak hobeak izan daitezen.

Egun guztian eguzki azpian azkenerako erreta, basamortuan egun pasa bat egiteko azterketa, beroa eta nekearekin mantendu behar oreka, jolas gogoaz zer gerta, oinei kolpeka-kolpeka. Orain hementxe geratuko naiz guztiz belzturik kopeta, harearekin nekatu ondoren hondar gehiago dago eta.

Hemengo lagun denen autoa ikusiz nola zihoan, bakar-bakarrik sentitu naiz ni beste guztien ondoan, negar malkoak erori dira ezin barruan eroan, ni ere triste nengoan, joan berriak gogoan. Ama etzanda ikusi dugu beraren ohe txokoan, eta ni ere etzan egin naiz biharraren esperoan.

Bigarren eguna:

Laugarren eguna:

Seigarren eguna:

Alfonbra baten beharra zegon ta gu azokara nahita, ondo etorri zitzaigun denoi ez geunden oso alai ta, bakoitza bere gauzatxoekin saltzeko zuten irrika, kontatzekoak hamaika, baina orain hau nahi dut aipa: Gaur ikasi dut gauza txikiak behar ditudala maita, niretzat hila dagon gauza bat norbaiten bizia baita.

Gaurko honetan ikusi dugu hainbat baratz eta parke, hainbeste putzu, hainbeste bonba, ta horrenbeste estalpe, bonbak jartzera joan beharra laguntzea da gizarte, bonbek nekea dakarte, lasaitasuna aparte. Baina oraindik ni joango naiz beste ortutara arte, bonba bakoitza bada baratza baten esperantza parte.

Azken eguna heldu denean hau tristura ta hau pena, eskerrik asko guzti-guztiei esan nahi nuke aurrena, ez dut sekula gutxietsiko herri eder honen izena, hau da momentu zailena, une hunkigarriena. Agur lagunak, agur Sahara, ondo joan bedi dena, azken finean horixe baita gehiena eskatzen dena Aner Perez

52


ikasten

Ospakizunak DENETIK EZEREZERA Miamin etxe handi bat eta Benidormeko yatea ze polita zen itsas ondoan angula batzuk jatea emazte eta seme alabei kapritxoak erostea diru gehiegi izate horrek ekar dezake kaltea garai batean nik izan nuen izugarrizko zortea zeinen gauza ederra izan zen aberatsa izatea

Egun osoa etxetik kanpo sekula ez nekatuta txikiteoan goiz hasi baina gauerako ezin buka makina bati dirua sartuz ardo kopari lotuta oso gustura egoten nintzen hau ezin nezake uka egun guztiko tragoen erruz haserre ta mozkortuta eta etxera heldu orduko hasten zen nire burruka

Familiarren bihotzek nonbait negarra eta eztanda etxerik gabe geratzearen kausa bat hori izan da ta orain noraezean nabil kalean dinbi ta danba zakar ontzitan aurkitutako janari ustelak janda lehen amets berri asko neuzkan onak egia esanda eta gaur amets gaiztoak soilik kartoi artean etzanda

Enpresa baten buru izanik nintzen harro ta dirudun lanak bulegoan neuzkan garbi pilatuta txukun-txukun ekonomian bikain nenbilen ta juergan gau eta egun alkohola eta hainbat bizio ziren nire bidelagun baina ostera nire bizitza bihurtu zait oso ilun nondik gabiltzan dakigu baina ez non bukatuko dugun

Emazte eta haurren beldurrak beti agerian daude etxean sartu eta neretzat dena gaizki dena grabe negar malkoak izan ohi ziren famili honen zutabe azkenerako dibortzioa ez da izan nere alde nere bizitzan beti izan naiz zoriontasunan jabe le(he)n behar nuen guztia neukan orain nago ezer gabe

Enpresa honen buru jabetza eskuratua dut berriz alkohola ere alde batera utzita primeran gabiltz familiakin adiskidetu egin ostean hainbat hitz diru kontuak ere sakelan inoiz baino hobe dabiltz arnas estuka jeiki naiz orain hogei ta hamargarren aldiz nahiago nuke amets hontatik inoiz esnatu ez banintz.

Egilea: Lintx

Doinua: Abokatuak deitu berri dit

BERDINTASUNA 1-Badira hamabost urte gu ezagutu ginela orduan nik uste nuen gurea betiko zela momentuko maitasuna bihotz taupada itzela begirada zen kupido(re)n gezi azkar bat bezela orduan ematen zuen amodiozko nobela baina akabo laztana izan zara (e)ta tentela gaztelu eder bat zena bihurtu duzu kartzela

3-Hasierako garaiak zenbat kasu zenbat muxu gau eta egun osorik elkarrekin irrifartsu denborarekin ordea aldatzen joan zara zu azken urteak maitea horrela daramatzazu eta urruntzen hasiak ote gera pausuz-pausu nahiz eta ez konturatu min asko egin didazu orain esaidazu arren benetan maite al nauzu?

5-Entzun hemen datorrena etxeko jauntxo zarena atera beharra daukat barruan dudan problema erantzunak mespretxuak eta jarrera zekena jarri didazu betiko neskame izendapena bizi ona zin_egin (e)ta ezarririkan kondena orain hartu beharra dut erabaki bat zuzena pixka batez banatzea izango dugu onena

2-Aspaldi sortu zitzaidan zuganako maitasuna orduan zu zeu baitzinen nire printzipe kuttuna urte hauetan joan zait mugatuz askatasuna horrela bihurtu gara larrosa eta asuna orain galdera bat daukat eman arren erantzuna asko eskatzea al da sexuen berdintasuna? nik matxismotzat baidaukat zuk tradizio duzuna

4-Oraingo gizon anker hau garai bateko maitea erantzun txarretatik at oldarkorra aldartea kokoteraino egin naiz zer nahi duzu esatea gu andreak sukaldera da betiko atakea hori nesken lana dela zure aitzaki merkea (e)ta horrela ezin segi nago tristuraz betea nik nahi dudan bakarra da zoriontsu izatea

6-Horrela ezin jarraitu zerbait behar nuen egin sentitzen dut nik laztana egin didazu nahiko min edalontziak gainezka ta nik kontrolatu ezin askatasuna behar dut denok duguna atsegin eta ea horrela ba(da) biok garen beingoz berdin bide beltza hor lagata moreari diot ekin mundu desorekatu hau parekatua izan dadin

Egilea: Nagore Orbea. DBH 4.

53

Doinua: ETA-ren su etenetik


ikasten

Euskararen txokoa

EUSKARA HOBETUZ EUSKARAZ NOLA IDATZI FROGA/PROBA Ez dute esanahi bera. Frogatu aditzaren esanahiak badu nolabaiteko lotura, egia/gezurra baieztatzearekin. Ezin da inor erruduntzat jo, frogarik (baieztatu) gabe. Probatu besterik da: 1. indarrak neurtzea. 2. edariak dastatzea. Azterketa-probetan (neurtzeko) hamabost puntu lortu ditu. Alkatea bera izango da sagardoa probatzeko (dastatzeko) egunean. EUSKARAK HORRENBESTE MEREZI DU ETA ESKERTUKO DIZU!!

54

Xabier Munibe ikastola BHI


ikasten

Ibilaldiak

HH 02 Azkoitia

Udaberriko lehenengo eguraldi onak aprobetxatuz, auzoko parkera joatera animatu ginen. Ederki pasa ere!

55


ikasten HH 03 Azkoitia

Ibilaldiak

HH03 urteko ikasleak Azpeitira joan gara trenean ibiltzera

HH 05 Azkoitia Maiatzaren 8an HH05 urteko guztiak Omako basora joan ginen. Hamaiketakoa jan, indarrak hartu eta giro ederraz gozatuz ibilaldi polita egin genuen. Irrikaz beteta baso koloretsuan murgildu, bertan bazkaldu eta parkera itzuli ginen jolastera. Ondoren, autobusa hartu eta etxera! Egun polita izan zen!

XABIER MUNIBEKO HAURRAK OMAKO BASOAN

56


ikasten

Ibilaldiak

HH 04 Azkoitia

LH 3. maila Azkoitia

HH 04koak Azpeitiko tren museora joan ginen. Aintzinako trenean ibili eta gero Loiolara abiatu ginen, bertan bazkaldu eta lagunekin jolasten ibili ginen. Ederki pasatu genuen!!

AĂ‘ANARA GATZAGAK IKUSTERA

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibeko LH3. Mailako ikasle eta irakasleok, martxoaren 13an AĂąanara gatzaga ikustera egin genuen bidaia azalduko dizuegu. Goizean autobusa hartu eta AĂąanarantz atera ginen. Bidaia luzea baina atsegina izan zen. Gasteiztik igaro eta berehala heldu ginen. Lehendabizi hamarretakoa jan genuen. Ondoren, hiru taldetan banatu gintuzten, gatzaga ikustera joateko eta gatz dastatzea egiteko. Bazter guztietako ur gaziak frogatu genituen eta bibote zuriekin bukatu. Ondoren gatz mota batzuk dastatu genituen: gatz lorea, gatz minerala, baratxuri gatza eta belar finena. Bukaeran eskertu eta begiraleak agurtu ondoren parkera joan ginen jolasteko gogo handia genuelako. Bazkaltzera, Salburua parkera gerturatu ginen. Bazkaldu eta gero, paseotxo bat egiteko asmoz atera eta bat-batean, euri zaparrada handi batek harrapatu eta korrika batean joan ginen parkean zegoen aterpe batera. Gure bidaia amaitzeko autobusa hartu eta Azkoitira etorri ginen bostetarako. Majo bustita baina bai ondo pasatu ere!!!

57


ikasten

Ibilaldiak

ITZURUN HONDARTZA

LH 3. maila Azkoitia

Martxoaren 18an Zumaiako Itzurun hondartzara joan ginen. Han harriak bildu genituen eskulan bat egiteko eta gure poltsan sartu genituen. Gero hamarretakoa jan genuen. Eta azkenik gehienek zapatak kendu zituzten eta hondarretan jolastu ziren. A ze gozatua hartu zuten! Baita geuk ere! Azkenean autobusera itzuli ginen eta itzuli ginenean jangelako atea ireki gabe zegoen. Egundoko eskapada egin genuen! A ze ederki pasa genuen! OIER SALEGI. LH3B

DBH Azkoitia

FRANTSESEKO IKASLEAK BIARRITZEN

Apirilaren 20an frantseseko ikasle guztiok Biarritzera joan ginen. Egun zoragarria igaro genuen: Musée du Chocolat-eko txokolatea dastatu ondoren, Biarritzeko hondartzak zein bertako kale dotoreak ikuskatzeko eta gozatzeko parada izan genuen. Herritarrekin frantsesez egiteko aukera ere “profitatu” genuen, eta geure buruei, berandu baino lehen, berriro ere bertaratuko ginela promes eginez, itzuli ginen etxera.

58


ikasten

Ibilaldiak

LH 4. maila Azkoitia

Gasteizen egun pasa

Apirilaren 21ean egun pasa izan ginen Gasteizen. Lehendabizi Eusko Legebiltzarra barrutik ikusteko aukera izan genuen eta Florida parkean hamarretakoa egin ondoren, piraten itsasontzi bat, tirolinak‌ zeuden parke handi batera joan ginen bazkaltzera eta bertan nahikoa jolastu eta gero autobusa hartu eta etxera itzuli ginen neka-neka eginda.

DBH 4 Azkoitia

SALOU-BARTZELONA

Ikasturte osoa antolaketa lanetan aritu ondoren, azkenean, 4. mailako ikasleok maiatzaren 6tik 8ra kurtso amaierako bidaian murgildu ginen. Helmuga, KATALUNIA, eta bertan bi geldiune nagusi: • Batetik Port Aventura, paint ball-a eta zooa, guztion gozagarri, • Eta bestetik, Bartzelona, bertako portua, kale esanguratsuenak eta Montjuic aldea ikuskatzeko eta ezagutzeko parada ezin hobea. Esperientzia ederra benetan! Eskerrik asko, beraz, lerroon bidez, bidaia hori gauzatzeko musu- truk, laguntza eta denbora eskaini zenizkiguten guraso eta irakasle guztiguztioi. DBH-4ko ikasleak

59


ikasten DBH 4 Azkoitia

Ibilaldiak

ZUMAIA, MAREARTEKO ZABALGUNEA ETA FLYSH-a

Urtero legez, Zumaiko itsasertzeko ekosistema eta Flysch-a aztertzera joan ginen 4. mailako Bio-Geoko taldekook. Oso esperientzia polita izan zen, batetik, itsasoko uretan sartu eta bertako hainbat alga eta animalia ornogabeak bizirik ikusteko eta aztertzeko abagune aproposa izan genuelako; eta bestetik, geologiaren barnean, bertako harriek Lurreko historiako une garrantzitsuenetan erreparatzeko aukera eman zigutelako.

LH 5. maila Azkoitia

SUHILTZAILEEI BISITA

Apirilaren 28 eta 29an suhiltzaileei bisita egin genien. Lehenengo bideo bat ikusi genuen eta beraien lana zein den eta larrialdietan zer egin behar den ikasi genuen. Dauzkaten baliabideak ere erakutsi zizikiguten: arropa bereziak, linterna bereziak, ibilgailuak‌ Ondoren goiko solairutik behekora jaitsi ginen barratik. Mangeratik ura ere bota genuen eta zenbait ikasle eskailera duen kamioian oso altuera handira igo ziren. Bukatzeko, argazkiak atera genituen.

LH5A

LH5B

LH5C

LH5D 60


ikasten

Ibilaldiak

DBH Azkoitia

BERTIZERA BIDAIA

Bertizeko bidaia oso motza eta dibertigarria izan zen. Lehenengo egunean Senpereko lakura joan ginen, bertan ez zegoen oso eguraldi ona baina ala eta guztiz ere ia guztiok bainatu gien. Ura pixka bat hotza zegoen baina behin sartutakoan oso ondo egoten zen. Bertan, bazkaria eta hamarretakoa jan genituen eta gero ordu batak eta hamar aldera autobusa hartu eta Nafarroara joan ginen rafting egitera. Bertako aldageletan neoprenoa jantzi genuen... “Buff! A ze beroa!” esaten genuen denok. Rafting egiteko sei edo zazpiko taldeetan banatu ginen eta talde bakoitzak begirale bat genuen, orduan txalupak hartu eta ibaira jaitsi ginen. Behin jaitsitakoan talde bakoitzeko begiraleek azalpenak eman zizkiguten. Azalpenak eta gero martxan jarri eta han joan ginen ibaian behera. Rafting bukatu eta gero aterpetxera joan ginen eta dutxatu egin ginen. Zortziak aldera afaltzera jaitsi ginen “A ze gosea!”. Afaldu eta gero pijama jantzi eta behera jaitsi ginen, hau da, patiora. Bederatzi erdietatik hamar erdietara diskoteka eduki genuen eta bukatu zenean logeletara. Hurrengo egunean goiz jaiki, gosaldu eta “Bertiz Abentura Park” -era joan ginen. Goiz ederra izan zen hura. Arratsaldean autobusa hartu genuen Azkoitira bueltatzeko. Azkoitira bidean ia guztiok lo hartu genuen. Bidaia ez zen oso luzea izan eta orduan lau erdiak aldera iritsi ginen Azkoitira. Azkoitira iritsitakoan autobusetik atera genituen maleta eta motxila guztiak eta bakoitzak bereak hartu eta bakoitza bere etxera joan zen. OSO IBILALDI EDERRA!!

EGILEAK: MIREN SENPERENA, ELENE AGIRRE ETA MADDI GAJATE

DANOBAT KOOPERATIBA

2. Batxilergoa Urola Ikastola Apirilak 15ean Urola Ikastolako Batxilergoko 2. mailako ikasleak, Elgoibarren dagoen Danobat enpresara joan ginen bisita gidatu bat egitera Enpresa-ekonomia ikasgaiko jarduera osagarri gisa. Bertan, enpresa erreal bateko funtzionamendua ikuste Danobat enpresara iristerakoan bilkura gela batean Giza Baliabideko arduradunak Danobat kooperatibari buruzko azalpenak eman zizkigun eta ikasleek galderak egiteko aukera ere izan zuten. Ondoren fabrikazio saila erakutsi ziguten, bertan ekoizten dituzten produktu desberdinak ikusiz. Danobat enpresari, eskainitako denboragatik eta harrera onagaitik eskerrak eman nahi dizkiogu.

61


ikasten DBH 2 Azpeitia

Ibilaldiak

Hiru egunez elurretan

Urtero lez, ohitura den bezala, martxoak 2tik 6ra bitartean, Urola ikastolako DBH-2.mailako ikasleok bi txandatan Candanchura bidaia egin genuen, hiru egunez elurretan eta eskiatzen gozatu nahian. Orokorrean, eguraldia lagun, aurreko egunetakoekin alderatuz, zoragarri pasa genuen. Lehen txandakoak astelehenetik asteazkenera; eta bigarrengoak, asteazkenetik ostiralera. Denak leher eginda, baina osorik bueltatu ginen etxera. Sekulako esperientzia izan zen

62


ikasten

Ibilaldiak

DBH 3 Azkoitia

SENDAVIVAN, ADRENALINA TOPETAN

Iragan maiatzaren 6an, 3. DBHko ikasleok Sendavivara joan ginen egun pasa. Heldu bezain pronto, parkean inor ez zebilelaz ohartu ginen, eta bat baino gehiagok, itxita zegoela, pentsatu, pentsatu genuen ere. Berehala ohartu ginen, ordea, guregatik eta heltzear zegoen Bilboko ikastetxeko beste ikasle talde bategatik ireki zutela. Atrakzio gehienak, hoberenak gure ustez, itxita zeuden, baina, halere, ondo pasatzeko aukera guzti-guztiak ondo baliatu genituen. Gainera, hegaztien ikuskizun bikainaz gozatzeko tenorea ere izan genuen. Itzulera bidaia, luzea benetan!!! Arratsaldeko zazpiak, Azkoitira heldu ginenerako. Egun pasa bikaina izan zen, eta dagoeneko nola ez bada, datorren urtean izango dugunari begira gaituzue. Enara, Ane, Jone eta Joana

DBH 1 Azpeitia

Santimami単eko koba bisitatzen Azpeitiko DBH 1. mailako ikasleak Santimami単en izan ginen martxoaren 18 eta 27an. Gure arbasoek eginiko lehen arte adierazpenak ikusi ahal izan genituen bisita birtual baten bitartez. Horrez gain, bertako aztarnategia ere ikusi genuen, bertan, gure arbasoak nolakoak ziren eta nola bizi ziren jakiteko, nola lan egiten duten ikusi genuen.

63


ikasten 2. Batxilergoa Urola Ikastola

Ibilaldiak

IKASKETA BUKAERAKO BIDAIA:

EUROPA EZAGUTZEN

Batxillerra 2, hainbat urte elkarrekin igaro ondoren, iritsi da banatzeko urtea, bakoitzak bere bideari ekiteko. Baina hori gertatu baino lehenago urtero bezala bidaia bat antolatu dugu aurten ere, Europara. Egun asko bidaia honen esperoan egon ondoren, azkenean iritsi zen eguna, martxoak 27. Autobusa gaueko bederatziak aldera hartu genuen. Oso bidaia luzea genuen aurretik, gure lehenengo geldialdia Brujas baitzen. Hurrengo goizean iritsi ginen Brujasera. Iritsi bezain pronto maletak ostatuan utzi eta hiria bisitatzera joan ginen. Argazki pila atera eta Belgikako txokolateaz gozatzeko aukera izan genuen. Gauean parranda txiki bat ere bota genuen. Hurrengo goizean, gosaldu, maletak prestatu eta berriz igo ginen autobusera gure bidaiarekin jarraitzeko. Ez genuen ordea pena handirik, bidaia hasi besterik ez baitzen egin. Amsterdam zen hurrengo helmuga. Iritsi orduko konturatu ginen hiriak zuen xarmaz. Benetan hiri ederra Amsterdam: ederra, lasaia, kultura anitzekoa‌ Ostatua oso ondo zegoen, taberna eta guzti. Aholkatu ziguten bezala, txalupa hartu eta Amsterdameko kanaletatik zehar ibili ginen ordubete batez. Aukeraketa ona Amsterdam ezagutzeko. Batzuk bizikletak ere hartu zituzten, oso ohikoa da Amsterdam ezagutzeko bizikletak hartzea baina aldi berean arriskutsua ere bada, trafiko handia baitago. Amsterdameko egonaldian Volendam ere bisitatu genuen. Volendam Ams­ terdametik 20 kilometrora dagoen arrantzaleen herri bat da. Hiru egun zoragarri igaro ondoren, pena pixka batekin baina Berlinera abiatu ginen. Autobusean igaro genuen gaua eta jada ohituta bertako aulkietara aise hartu genuen lo. Hurrengo goizean iritsi ginen Berlinera. Hiru egun zoragarri izan genituen Berlinez gozatzeko. Oso hiri polita iruditu zitzaigun, Amsterdamen oso desberdina. Bisita gidatua izan genun bikote jator batekin, neska, Alazne, euskalduna zen, oso atsegina. Berlingo toki garrantzitsuenak erakutsi zizkiguten eta bertako istorioak ezagutu genituen. Bizikletak hartzeko aukera izan genuen, benetan aukera paregabea Berlin ikusteko. Eguraldia ere lagun izan genuen. Parranda txiki batzuk ere bota genituen bertako garagardoa dastatuz. Iritsi zen Berlinetik joateko ordua ere, pena handia genuen ez bakarrik Berlinetik gindoazelako batez ere ohartzen hasi ginelako gero eta gutxiago geratzen zela bidaia bukatzeko. Apirilak 4, jaiki, maletak prestatu eta autobusa hartu genuen Munichera joateko. Bidaia luzea egin zitzaigun, astunagoa eta luzeago izaten zen bidaiak egunez egitea. Arratsalde iluntze

64


ikasten

Ibilaldiak

aldera iritsi ginen Munichera. Asmoa, prestatu eta parranda egitea zen, eta hori egin genuen, maletak hostatuan utzi prestatu eta diskoteka handi batera joan ginen, ikaragarria zen, telebistan agertzen diren horietakoa. Hurrengo egunean Dachau, kontzentrazio esparrua eta BMW-ren museoa bisitatu genituen. Gauean mundu osoan ezaguna den HB garagardotegi historikoan afaldu genuen eta berriro aurreko egunean izan ginen diskotekara joan ginen. Hurrengo egunean neke apur batekin baino eguna aprobetxatzeko gogoz aukeraketa desberdinak egin genituen. Batzuk, Munich bisitatzea erabaki zuten eta beste batzuk, berriz, Allianz Arena estadiora joan ziren. Arratsaldeko zazpirak aldera geunden geratuta ostatuan. Guztiok triste-triste maletak hartu eta autobusera sartu ginen. Iritsi zi­tzaigun bueltatzeko momentua baina bueltatzeko bidaian aukera izango genuen Ginebra bisitatzeko. Gauez bidaia egin ondoren Munich-Ginebra, apirilak 7, goizeko zortzirak aldera iritsi ginen Ginebrara, Suitza. Guztiok kafe bat behar genuen eta taberna batera joan ginen gosaltzera. Nahiz eta jakinaren gainean egon oso hiri garestia zela konturatu ginen. Kafearen laguntzaz esnatzea lortu genuen eta ondoren hiria bisitatzeari ekin genion. Denda liluragarrik, bazter eta txoko zoragarriak ikusi eta argazki paregabeak atera bista ezin hobeekin. Egun zoragarri bat pasatu ondoren iritsi zen azken momentua autobusa hartu eta ordu batzuk buruan etxean izango ginen, gure familiarekin eta gure ohea edukiko genuen. Gau luze baten ondoren iritsi ginen. Sekula ahaztuko ez dugun bidaia izan da Europakoa. Ahaztezina! NORA EXEBERRIA

DBH 1 Urola Ikastola

KANTAGINTZA ERREZILEN

Pasa den apirilaren 29an, Azpeitiko Urola ikastolako dbh.1-ko 25 ikasle Errezilera joan ziren Kantagintza lantzeko asmotan. Primeran aritu ziren aurtengo Korrikako lekukoa zeramatela abesten, Pirritx eta Porrotxen “Eskuetan” abestia abesteaz gain koreografia txukun batez lagundu zuten, eta amaitzeko Vendettaren “Udarako gau luzeak” eta Gozategiren “Kalanbreak” kantak ere abestu zituzten bertako ikasle eta irakasleak animatuz. Bukatzeko, 3.dbh-ko bi ikaslek trikiti eta panderoa joaz talde osoa dantzan jarri zuten urteroko topaketa honi amaiera emanez. Espero dezagun errezildarrak gustora geratu izana eta datorren urtean ere azpeitiarren zai egotea.

65


ikasten

Ibilaldiak

2. Batxilergoa Urola Ikastola 2. BATXILERGOKO IKASLEAK

KIMIKA FAKULTATEAN Batxilergoko 2. mailako Kimikako ikasleek, parte hartu zuten EHUk antolatutako praktika jardueretan, Gipuzkoako Kimika Fakultatean. Egun batez aukera paregabea izan zuten Unibertsitateko irakasleen azalpenak jasotzeko eta Kimika Fakultateko instalazioak erabiltzeko.

BIOLOGIAKO IKASLEAK EUREKA MUSEOAN Apirilaren 24ean Azkoitia eta Azpeitiko Biologiako ikasleak Eureka museora Joan ginen Genetika Molekularrari buruz hainbat praktika egitera. -Talde batek, CSIren pare, hilketa batetan aurkitutako odol orbanaren eta ilearen DNA aztertuz, PCR eta elektroforesia teknika erabiliz, hiltzailea nor zen ondorioztatu zuen. -Beste talde batek hepatitis gaixotasunaren eramailek identifikatu genituen, aurreko teknika berak erabiliz. - Azkenik geure DNA eraztea eta ikustea lortu genuen. Eta goiza borobiltzeko museoan ordu eta erdiko bisitaz gozatzeko aukera izan genuen.

66


ikasten

Ibilaldiak

LH 6. maila Azpeitia

Beizamara irteera Aurten Eskola Agenda 21ean “Elikadura jasangarria” gaia landu dugu eta ikasgelan landutako edukien osagarriak diren baserri bisitak egin ditugu. Beizamako lau baserri gertutik ezagutzeko aukera paregabea izan dugu: Arreta baserria, Leundaberri baserria, Aitzalde baserria eta Leunda baserria. Baserritar-nekazarien bizitza eta lana lehen eskutik ezagutu dugu, gai desberdinak landuz: ardiak eta gazta, baserri dibertsifikatua, baserri autogestionatua, behi limusinak… Ondo pasatu eta asko ikasi dugu.

Astigarragara eta Añorgara ibilaldia Martxoan, 6. mailako ikasleak ibilaldi bat egin genuen Añorgara eta Astigarragara. Añorgan, goizean, Zementuaren Museoa ikusi genuen. Zementuari buruz asko ikasteaz gain, tailer bat ere egin genuen eta bakoitza bere irudiarekin itzuli zen etxera. Arratsaldean, Astigarragako plazan bazkaldu ondoren, Sagardoaren Museoa bisitatu genuen. Bertan, sagardoaren historia ezagutu eta, horrez gain, haziak landatu, kantu bat ikasi, eta bertako muztioa dastatu genuen.

67


ikasten LH 5. maila Azpeitia

Ibilaldiak Maiatzaren 22an, ostirala, Gasteizera ibilaldia egin genuen.

GASTEIZ

Goizeko bederatzietan, Karmelo Etxegarai ikastolan autobusa hartu eta Arabara abiatu ginen. Behin Gasteizen, lehenengo katedral zaharra ikusi genuen. Bertan hiru taldetan banatu eta bideo motz bat ikusi ondoren bertako obrak ezagutu genituen. Asko gustatu zitzaigun. Ondoren Salburuako parkera jo genuen. Hemen, bertako ekosistemarekin lotutako bideo labur baten ondoren museoa ikusi eta parkera irten genuen. Bazkaltzeko toki eder bat aurkitu genuen eta zelaian pixkat jolastu ondoren autobusa hartu eta Azpeitira itzuli ginen. PRIMERAN PASA GENUEN !!! BENETAN EDERKI !!!

LH 3. maila Azpeitia

URA ETA DONOSTIA Karmelo Etxegarai Ikastolako LH 3. mailakoak, Donostiara joan ginen Haize Orrazia eta AKUARIUMa ikustera. Oso ondo pasatu genuen bai olatu handien zipriztinekin jolasean baita itsasoko animaliak ikusten: Kontxita eta Txuri marrazoak, piraĂąak, uretan eskuak sartu eta olagarroa eta arrainak uki­tzen‌

68


ikasten

Ibilaldiak

LH 4. maila Azpeitia

PAGOETA

2015eko Martxoaren 16an Karmelo Etxegarai ikastolako laugarren mailako ikasleak Aiako Pagoetara ibilaldia egitera joan ginen. Autobusa hartu eta ederki joan ginen kantatzen eta pelikula ikusten, baina konturatu ginenerako iritsi ginen. Autobusetik jaitsitakoan gauza pilo bat ikusi genituen: basoak, zuhaitzak, loreak etab‌ Hango interpretazio zentrora edo baserrira sartu ondoren, bi taldetan banatu ginen, denok batera ez ibiltze arren. Erleei buruzko testu bat osatu genuen denon artean, marrazkien bidez. Beste gauzen artean, erreginaren zuloa handiagoa izaten dela ikasi genuen. Ondoren Pagoetako maketa ikusi genuen. Mahai handi batean erleak egiten dituzten produktuak probatu genituen: eztia, jalea eta propoleoa eta gero argizarizko kandelak egin genituen. Kanpoan hamaiketako goxoa jan genuen eta jarraian bertako arduradunek lupak banatu zizkiguten loreak aztertzeko eta polena ikusteko. Gero, erleak ikustera joan ginen, eta abaraskak ireki zituzten hauspoarekin kea botaz. Horretarako Inazio eta bertako arduradunak jantzi berezia jantzi zuten. Gose ginen eta Aiako frontoira joan ginen bertan bazkaltzera. Jolasean ere ibili ginen. Amaitzeko, lauetan autobusa etorri zitzaigun bila ikastolara itzultzeko. Kandelak eskuan hartuta, poz-pozik etxera iritsi ginen. Primeran pasatu genuen!!!!!!!!:)

HH 05 Azpeitia

SASTARRAIN BASERRI ESKOLAN

HH-5 EKO IKASLE GUZTIOK, MAIATZAREN 11N, SASTARRAIN BASERRI ESKOLARA JOAN GINEN. BEGIRALEAK GENITUEN ZAIN EKINTZA DESBERDINETAN PARTE HARTZEKO: BARATZETAN LETXUGAK LANDATU, UREZTATU, IKUILUKO ABEREAK IKUSI, PONIAN IBILI, ETA INGURUKO ZUHAITZAK ERE AZTERTU GENITUEN. OGITARTEKO GOXOAK JAN ONDOREN ZELAIAN JOLASEAN IBILI GINEN. MOTXILAK HARTU ONDOREN OINEZ AUTOBUSERA ITZULI ETA AZPEITI ALDERA NEKA-NEKA EGINDA IRITSI GINEN.

69


ikasten LH 1. maila Azpeitia

Ibilaldiak

Oiasso Erromatar museora txangoa

Txanelan Erromatarren gaia lantzen ari garela aprobetxatuz, maiatzaren 20an Irunen izan ginen lehenengo mailako ikasleak, duela 2000 urte inguru, bertan bizi izan ziren Erromatarrek utzitako aztarnak ikusten. Oiasso museoa eta Santa Elena ermitan dagoen aztarnategia ikusi genituen. Tren txutxuan ere ibili ginen. Asko ikasi genuen Erromatarrei buruz eta oso oso ondo pasa genuen. Euria egiten zuenez Zubietako frontoira joan ginen bazkaltzera. Bertan asko jolastu ondoren Azpeitiara itzuli ginen.

HH 04 Azpeitia

DEBARA IBILALDIA

Maiatzaren 12an Karmelo Etxegarai Ikastolako HH4ko ikasle eta irakasleak Deban izan ginen. Goizean motxilak bizkarrean harturik atera ginen denok ikastolatik pozez beterik. Gustura joan ginen autobusean. Debara iritsitakoan ibilalditxo bat egin genuen itsasontziak ikusiaz. Ondoren hamaiketakoa egin eta hondartzan sartu ginen jolas egiteko. Txirla politak ere aurkitu genituen bertan. Nahiko jolas egin ondoren Alamedako zelaian bazkaldu genuen. Parkean gozatu, izozki goxo bana dastatu eta piska bat nekaturik, baina oso pozik, ikastolara itzuli ginen.

70


ikasten

Ibilaldiak

LH 2. maila Azpeitia

OLATZ-LOIOLA BARRENA

Udaberriko goiz eguzkitsu batean, ikastolatik atera ginen LH 2ko ikasleak eta naturan ditugun zuhaitz, landare eta animaliak behatzera joan ginen. Izarraitz mendiaren barrenean pasieran ibili ginen. Atsedenalditxo bat egin genuen Olatzeko elizaren ondoan. Argazkiak atera eta ondoren gelan landuko ditugu han ikusitako elementu desberdinak. Goiz zoragarria igaro genuen!

HH 04 Azpeitia

SUHILTZAILEAK Aurten lanbideen gaia lantzen aritu gara. Egunero patiora ateratzen garenean atentzioa deitzen digun eraikina ikusten dugu aurrean, eta hara bisita bat egiteko gogoa izan dugu beti. Suhiltzaileek gogo handiz hartu gintuzten euren lantokian eta bertan kamioian ibili gintuzten. Baita istripu batetan zein nolako lana egiten duten ikusteko aukera izan genuen ere. Primeran pasatu genuen! Eskerrik asko Azpeitiko suhiltzaileak!!!

71


ikasten HH 03 Azpeitia

Ibilaldiak

H.H.3 URTEKOEK BARATZA BISITATZEN

Apirileko goiz batetan, Karmelo Etxegarai ikastolako 3 urteko ikasleek, Sierbatako monjen baratzak ikustera joan ginen. Han baratzean aritzen diren Jexus eta Juan agurtu ondoren, baratzak, negutegiak, oiloak, oilarrak eta txitatxoak ikusi eta jaten emateko aukera izan genuen. Lan asko egiten dute Jexus eta Juanek, baratzean barazki asko ikusi bait genituen: ilarrak, azak, porruak, kipulak, baba handiak, ziazerbak… han denetarik zegoen. Horrez gain, kiwiondoa, limoiondoa limoi berdez beteta eta gerizondoa loratan ere ikusi genuen. Gero gure asmoa, goiza parkean pasatzea bazen ere, euria hasi eta bizkor bizkor ikastola etorri behar izan genuen. Mila esker, Jexux eta Juan, baratzak ikusteko aukera emateagatik.

SAN PEDRORA IBILALDIA Maiatzak 13 asteazkena, Azpeitiko ikastolako H.H.3 urtekoak Elgoibarrreko San Pedrora egin genuen ikasturte amaierako ibilaldia. Momentu batetan, eguraldi preskoa egin zigun arren, oso ongi pasa genuen. Oroitzapen onak geratuko zaizkigu oroimenean, autobuseko txoferrak pailazoak jarri zizkigula autobusean, makilekin zein ederki ibili ginen, “otsoen etxera” harri txikiak botatzen nola ibili ginen, parkeak pasatako unetxoak, maldan behera baloiaren atzetik nola ibili ginen, bolatokian boloak nola jaurti genituen, zinta elastikoaren gainean oreka mantentzen izan genituen lanak… bene-benetan egun zoragarria pasa genuen.

72


ikasten

Ekoizpenak Urola ikastola

ARMENIAR GENOZIDIOA Ahozko Komunikazioan ingelesez egindako aurkezpen baten laburpena. Lehen Mundu gerra gertatzen ari zela, 1915. urteko apirilaren 24an, armeniar genozidioa izan zen. Otomandar Inperioan, gaur egungo Turkian, Turkiar Gazteen gobernualdian turkiarrek eraso egin zieten Armeniarenak izan ziren Turkiako lurraldeetan bizi ziren armeniarrei. 1.5 milioi armeniar baino gehiago hil zituzten, eta askok oraindik bizirik zeudela erreak, itoak eta pozoituak izan ziren edo herrialdetik basamortura exiliatuak gosez hiltzeko. Aurten, genozidioaren 100 urte bete dira baina Turkiak ez du onartzen genozidioa eta nahiz eta lortu beste herrialde batzuek ere genozidio terminoa ez erabiltzea eta ez onartzea, kontu horrek arazoak ekarri dizkio. Gaur egun 25 herrialdeek onartzen dute eta europar parlamentuak ere genozidioa onartzea eskatu dio Turkiari. Min asko sortzen dit turkiarrek jendearekin horrela portatu izanak. Guztiok daukagu bizitzeko eskubidea eta inork ezin digu eskubide hori kendu. Hala ere, zoriontsu eta harro sentitzen naiz hori dena gertatu izan arren, nire etniak gehiago handitzen segitu duelako eta zein indartsu garen erakutsi dugulako. Berriro berdina ez gertatzea, munduan bakea egotea eta inork genozidioko biktimen sufrimendu bera ez sentitzea nahiko nuke. Ez nuke nahi, urtero apirilaren 24an biktimei eskainitako monumentuan loreak uztera joaten garenean, inork sentitzea guk armeniarrok sentitzen dugun bihozmina. MARIAM SORFAZYAN Azkoitiko 1. Batxilergoko ikaslea.

73


ikasten

Ekoizpenak

74


ikasten

Ekoizpenak

75


ikasten

Ekoizpenak

76


ikasten

Ekoizpenak

77


ikasten

Ekoizpenak

HH2 GELAKOEK BISITA IZAN DUGU GELAN…

LIBURUAREN ASTEA HH2N HH2koak ere liburuaren astea ospatu genuen. Astean zehar ekintza ezberdinak egin genituen: ipuinak kontatu, an­ tzeztu… Guri Hiru Txerrikumeen ipuina asko gustatzen zaigu eta hainbeste maite ditugun pertsonaiak gure geletara ekarri eta denon artean apaindu ditugu. Begira nola gelditu diren…

Ezagutzen dituzue? Zikintxo, Abeslari, Kirrinkari eta…OTSOA!!

Karmelo Etxegarai Ikastola

OHIANEKO ANIMALIAK 2000.urteko ekainean, Afrikako oihan batean bertako animaliak lasai bizi ziren. Animali desberdinak ziren: elefantea, jirafa, lehoia eta beste asko. Goiz batean zarata handi batekin esnatu ziren animaliak. -Zer arraio ote da? esan zuten beraien artean. -Bilera bat antolatu behar dugu – esan zuen tximinoak. Eta berehala oihaneko animali guztiak zuhaitz magikoaren azpian elkartu ziren. -Ez gaude denok! – esan zuen elefanteak. Tigrea falta zaigu - esan zuen elefanteak. Orduan jirafak bere lepoa altxatu zuen zuhaitzen gainetik - ea ikusten dudan! Azkar makurtu zen eta esan zuen: -Ikusi dut, ikusi dut ehiztari batzuk harrapatu dute kaiola baten daramate preso. -Goazen denon artean gure laguna askatzera - esan zuen tximinoak. Jirafa lehenen jarri eta beste denak bere atzetik joan ziren. Berehala iritsi ziren ehiztariengana eta inguratu zituzten orroak eta zaratak egiten. -Askatu gure laguna bestela hemendik ez zarete aterako. Ehiztari denak beldurtu egin ziren elkarri begiratu eta denen artean erabaki zuten beraien arma guztiak lurrean utzi eta korrika batean handik alde egitea. Orduan elefanteak bere indar handiarekin lehoia zegoen kaiola puskatu egin zuen eta lehoia gustura atera zen bere lagunarekin elkartzea. Eta animali guztiak poz pozik berriro oihanean bizi izan ziren. NAROA ITUARTE LH3A. Karmelo Etxegarai Ikastola

78


ikasten

Ekoizpenak

DINOSAURIOAK GALDUTA Orain dela milaka eta milaka urte bi dinosauro anaia Azpeitian bizi ziren. Gurasoekin bizi ziren eta lagunekin jolastea asko gustatzen zitzaien. Beraien gurasoak urrutira ez joateko esaten zieten, inguruan tiranosaurio gaiztoak ibiltzen zirelako eta arriskutsuak zirelako, batez ere umeentzat. Behin bi anaiak eta beraien lagunak jolasean zenbiltzala urrutira joan ziren eta konturatzerako galdu egin ziren eta urduri jarri ziren. Basoan zeuden, zuhaitzak eta hodeiak bakarrik ikusten zituzten. Gurasoenganako bidearen bila zenbiltzala izugarrizko eta beldurgarrizko orroak entzun zituzten eta zeudena baino urduriago jarri ziren. Poliki-poliki eta isil-isilik abiatu ziren. Halako batean argia ikusi zuten eta alde hartara abiatu ziren, baino malda ertzean zeudela konturatu ziren, orroak gero eta gertuago entzuten ziren eta beldurrez akabatzen zeuden. Han zeuden zer egin ez zekitela eta bat batean tiranosaurio kume bat agertu zitzaien beraiek baino txikiagoa. Beregana hurbildu ziren kontuz-kontuz eta konturatu ziren hortzaka egiteko txikiegia zela eta beraiekin gelditu zen. Tiranosaurioaren gurasoak bere bila zenbiltzan. Kumeen taldea maldaren ertzean joan zen poliki-poliki bera jaisteko bide bat aurkitu zuen arte eta handik belardira jaitsi ziren. Baino laster tiranosaurio umearen gurasoak agertu ziren eta dinosauroak izugarri beldurtu ziren. Orduan tiranosaurio txikiak bere gurasoei esan zien dinosauro haiek lagundu ziotela eta bere lagunak zirela. Hori jakinda tiranosaurioak eskerrak eman zizkieten dinosauro kumeei eta beraien etxerako bidea erakutsi zien. Etxera iritsi zirenean, dinosauroen gurasoak oso urduri zeuden eta gertatutakoa entzun zutenean aho zabalik gelditu ziren. Egilea: Be単at Ota単o LH 4 Karmelo Etxegarai Ikastola

79


ikasten

Ekoizpenak

KATAGORRIA ETA ZAPABURUAK IKASTOLAKO GELAN

KARMELO ETXEGARAI IKASTOLA L.H. 2 D

80


ikasten

Ekoizpenak SAGARTXO ETA PATXI Bazen behin zirko bat herriz herri ibiltzen zena beraien ikuskizun ederrak erakusten.

Zirkoko partaiderik ezagunenak Patxi eta bere loritoa ziren. Patxi pailazoa urrutiko lurralde batetik zetorren. Patxiren familia oso aberatsa zen. Patxik oso anaia gaiztoa zeukan, Alex izenekoa. Alexek tranpa bat prestatu zion Patxiri eta tranparen ondorioz denak Patxi lapurra zela pentsatzen zuten eta horregatik beraien lurraldetik basamortura bidali zuten bere loritoarekin batera. Basamortuan bero handia egiten zuen eta Patxi gaisotu egin zen. Loritoaren izena Sagartxo zen eta bere nagusia gaisorik ikustean laguntza bila joan zen basamortu bukaeraraino. Han suge bat aurkitu zuen eta sugeari esan zion non aurkitu zezakeen janaria eta edaria Patxirentzat. Honela lortu zuen Sagartxok Patxi basamortutik bizirik ateratzea. Patxik bere esker ona azaldu nahi zion eta ea zer nahi zuen galdetu zion. Sagartxok zirkoan lana egitea nahi zuela erantzun zion. Honela Patxi eta Sagartxo zirko batean lanean hasi ziren, joaten ziren herri bakoitzeko umeak alaituz. Iker Arrizabalo. LH 4. Karmelo Etxegarai Ikastola

DIEGO GARCIARI BURUZKO LIBURUAREN AURKEZPENA Aste Santua baino lehen, maratoi erdia ospatu zen astean, Diego Garciari San Agustin kulturgunean egin zitzaion omenaldia ikustera joan ginen Karmelo Etxegaraiko 6.mailako ikasleok. Bertan, Agustin Jimenezek, Diego Garciari buruz azalpena eman zigun. Bere ibilbideko argazkiz eta bideo zatiz osatutako ikus-entzunezkoa ikusi genuen. Hemen, Diegoren benetako izaeraz jabetu ginen; nahiz eta korrikalari amorratua izan, gauza guztien gainetik laguna, taldekidea, taldea‌ jartzen zituela konturatu baikinen. Diegok lasterketetan podiuma lortu bazuen ere, are gehiago lortu zuen lagun-arteko podiumean. Horrez gain, edozein gauza lortzeko egunero egin behar den lana eta sakrifizioaz ere ohartu ginen. Gero, Xanti Jimenez, eliteko sei korrikalariekin etorri zen eta hauen aurkezpena egin zigun. Gehienak Afrikarrak ziren. Aurkeztu ondoren, horiei galdera batzuk egiteko aukera ezin hobea izan genuen. Ondoren korrikalariekin argazkiak atera genituen, lehenik gelaka eta ondoren denok batera. Autografoak eskatzeko aukera ere izan genuen. Goiza oso gustura pasatu genuen eta interesgarria izan zen azalpena.

6.mailako ikasleak. Karmelo Etxegarai Ikastola

81


ikasten

Ekoizpenak

Bertso jaialdia Aurtengo ikasturtean, Gu ere Bertsotan programari amaiera emateko, Karmelo Etxegarai ikastolako L.H. 5. mailako ikasleak bertso jaialdi batean parte hartu dugu. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatutako ekitaldi hau, maiatzaren 20an izan zen. Bertan herriko ikastetxe denak parte hartu genuen. Unai Mendizabal bertsolariaren laguntzaz, gelaka, bertso alai, polit eta entretenigarriak landu genituen. Batzuk zahar eta gazte arteko eztabaidak, besteak baserritarrak eta pijoen artekoak, hirugarren gelakoak bertsolari eta raperoen arteko hika-mikak eta bukatzeko ikasleen aldarrikapenak landu genituen. Beste ikastetxeetan ere bertso ederrak egin zituzten. Gelan landutakoarekin, ordurako, Soreasu antzokira azaldu ginen, eta bertako jendetza ikusita, oso urduri jarri ginen. Dena ondo atera zen, gustura ibili ginen eta benetan ederki pasa genuen.

Azpeitia L.H.5D

ESPERIMENTOA MATERIALA:

NOLA EGIN:

*Pinponeko pilota bat.

1-Baso barrenean egin zulotxo bat.

*Plastikozko baso bat.

2-Sartu lastotxoa.

*Lastotxo bat.

3-Sartu pilota bertan. 3-Putz egin behin eta berriro. 4-Zer gertatzen den ikusi. MIRIAN GARAGARZA LH 4. Karmeko Etxegarai Ikastola

82


ikasten

Ekoizpenak

Mariaren katua

LANDAREEN FITXAK

Bazen behin Azpeitian etxe bat Maria izena zuen haur bat bizi zena, Mariak katu bat zeukan Pitxitxi izena zuena. Negua iritsi zenean, egun batean Maria eta Pitxitxi jolasten hasi ziren, Pitxitxi berarekin haserretu eta etxetik irten zen. Kalean zihoala elurra hasi zuen eta azkenerako galdu egin zen Pitxitxi. Pitxitxik ez zituenez kaleak ondo ezagutzen beldurturik zegoen, baina andre batek ikusi zuen Pitxitxi, eta andreak lagundu egin zion, bitartean Mariak, jendeari galdetuz herri osoan begiratu zuen baina ez zuen inon aurkitzen. Azkenerako aurkitu zuen Mariak Pitxitxi, eta besarkada handi bat eman zion eta biak asko poztu ziren. Mariak esan zion haserre egon arren hurrengoan etxetik ez irteteko. Pitxitxi aurkitu zutela ospatzeko, festa bat antolatu zuen Mariak. ALA BAZAN EDO EZ BAZAN SAR DADILA KALABAZAN ETA ATERA DADILA AZPEITIKO PLAZAN

UNAI ORUESAGASTI LH3A. Karmelo Etxegarai Ikastola

Agur seigarren maila bagoaz aurrera, irakasleei eskerrak gatoz ematera. Batzu(e)tan errietan bestetan gustura, zuekin guztiekin oroituko gara. Urte guzti hauetan Horrenbeste gauza, jaialdiak, irteerak horietan gustura. Ez dira gutxi izan bihurrikeriak. Laster arte lagunak, eta ondo pasa. LH6C Doinua: En una jaula de oro

Xabier Munibe Ikastola LH 6. maila

83


ikasten

Ekoizpenak

Xabier Munibe Ikastola LH 2. maila

84


ikasten

Ekoizpenak Udaberria heldu da eta animalitxoak zelaietara irtetzen hasi dira… Hori dela eta HH 03 urtekoak txontxongilo desberdinak egin ditugu… Begira ze politak!!!

Indioen lepoko bitxiak ere bai… Xabier Munibe Ikastola

PEPITO AROTZA BAZEN BEHIN PEPITO. PANPINAK EGITEN ZITUEN. HOGEITA HAMAR URTE ZITUEN ETA MENDIAN BIZI ZEN ETA GAIZTOA ZEN. EGUN BATEAN AZERIA AGERTU ZEN. AZERIAK OR­ TZAKA EGIN ZION ETA PEPITOK MIN HARTU ZUEN. PEPITOK ANBULANTZIARI DEITU ZION, BAINA ANBULANTZIAK ASKO TARDATZEN ZUEN. PEPITO ASKO HASARRATU ZEN ETA GARRASIKA LAGUNTZA ESKATU ZUEN. ETA AZERIA AGERTU ZEN ETA PARE BAT TIRO BOTA ZIZKION. ORDUTIK AURRERA POZ-POZIK BIZI IZAN ZEN. 85

Xabier Munibe Ikastola LH 1. maila


ikasten

Ekoizpenak

HH05 eko ikasleok lan ezberdinak egiten ari gara urtaroen gaia landuz. Landareak landatu, (azenarioak, eskarolak, babarrunak, ilarrak, perejila‌), tximeletak egin, temperarekin aritu‌

86


ikasten

Ekoizpenak TXIKITEO ELEGANTEA

Txikiteo elegante jaia, Azpeitiko inauteritan, igandean ospatzen den eguna da. Egun horretan, Azpeitiko jendea arropa dotorez jantzita irteten da kalera. Antzinako garai batera itzultzeko era bat da, gure arbasoen urteetara. Festa hau antolatzeko, Arrasateko Maritxu Kajoi festari erreparatu zioten. 1980tik Azpeitiak jai-egitarauan inauteriko igandean elegante janzteko ohitura sartu zuen. Hasiera batean, neskek, amari kendutako zahar itxura zuten arropak eramaten zituzten soinean, gizonek, halaber, etxeko trajeak janzten zituzten. Pixkanaka jende gehiago irteten hasi zen, arropak dotoretzen joan ziren, gaur egun ezagutzen dugun egun koloretsua heldu arte. Beraz, urteen poderioz, festa gozo eta fin bihurtu da. Bertan, Azpeitiko eta inguruko herrialdeko ia gazte guztiek apain-apain jantzita parte hartzen dute. Festa hau heldu baino lehenago, neska-mutilek bere jantziak prestatzen dituzte. Alde batetik mutilek trajea eta gorbata eta bestetik neskek soineko dotoreak. Lehenengo aldiz dotorez jantzi behar duten neskak, jostunarengana joaten dira bere soinekoak egitera. Soinekoak antzinako jantzien itxura dute eta horretarako garai hartako argazkietan oinarritzen dira. Soinekoa eta osagarriak prestatu eta gero, batzuek eguna heltzean, ile-apaindegira joaten dira, orrazkera polit eta eder bat egitera. Eguna iristen denean, Azpeitiko kaleak antzinako garai batera itzuli direla dirudi. Denek bere soineko eta trajeekin kaleetan zehar ibiltzen dira txikiteoan, festa giro alai batean. Egun berean, eguerdian, Artzain eta Inudeen desfilea egiten da. Kolore nabarmeneko arropaz jantzita, beste garai bateko gizon eta emakume zerbitzarien arteko maitemintzea adierazten du. Desfilea ohorezko lagun-taldeak ixten du: apaiza, mikeletea eta jauntxoen ordezkaria. Txikiteo eleganteaz hitz egiterakoan, orain galduta dagoen “puru piztea” aipatzea beharrezkoa da. Zezena irten aurretik, arratsaldeko laurak aldera “puru piztea” egiten zen udaletxe aurrean. Lehiaketa moduan antolatuta zegoen, puru ederrena edo handiena hobeto erretzen zuenari saritxo bat ematen zitzaion. Gaur egun inauteriko igandean ere ez da zezena falta. Harrigarria da ehunka gazte dotoredotore jantzita zezenaren aurrean ikustea. Harrigarria da horren gune txikian horrenbeste dotorezia ikustea. Ainhoa Aranbarri. Xabier Munibe Ikastola LH 5. maila

ANDRA MARI EGUNEKO FESTA Euskara batuan horrela deitzen zaion arren Azkoitian askoz ezagunagoa da “Andramaxek” izena. Andra Mariak Azkoitiko festa patronal garrantzitsuenak dira. Egun horretan ohitura da salbera joatea. Orain dela urte batzuk buruhanditan ibiltzen ziren, dantza egiten zuten, suzko erroberak ikusten zituzten eta danborradan parte hartzen zuten. Orain, ez da danborradarik egiten eta ez dira suzko erroberak egunero izaten. Andra Mari eguna abuztuaren 15ean izaten da baina festak abuztuaren 14an hasten dira eta 18an bukatzen dira. Andra Mari Azkoitiko santua da eta bere oroimenean egiten da festa. Festa baino hilabete bat lehenago, udaletxeko festa batzordea dena nola egin pentsatzen hasten da herriko jendearen iritzia kontuan hartuta. Zein barraka ekarri ere pentsatzen dute eta gero prestatu egiten dituzte. Aste bat edo bi lehenago herriko umeek kamisetak pintatzen dituzte Andra Mari egunean koadrilako guztiak berdin jantzita joateko. Festa iristean, goizean kalera irteten da jendea eta txosna mordoa egoten da. Guztiak eguerdiko 12:00etarako zain egoten dira txupinazoa botatzen dutelako eta gero Andra Marietako kantua abesten dutelako. Arratsaldean ere festara irteten dira, buruhandietan ibiltzen dira, barraketara joaten dira, dantza egiten dute… Normalean, gaupasa egitera ere irteten dira 18 urtetik gorakoak. Tabernatan, batzuetan tabernariek jartzen dute musika eta beste batzuetan DJ-ak kontratatzen dituzte, ahal duten musika onena jartzeko. June Sudupe. Xabier Munibe Ikastola LH 5. maila

87


ikasten

Ekoizpenak

STEVEN AVENTURAK Bazen behin mutiko sentimental bat Steve izenekoa eta bere amarekin bizi zen. Begi urdin-urdinak zituen eta ilea beltzbeltza, Londreseko kale batean bizi zen. Behin eskale bat ikusi zuen eta txanpon batzuk eman zizkion. Eta esan zion: - Mila esker, mutiko, txanpon hauegatik - Hiru desio emango dizkizut.-esan zion eskaleak. Stevek harrituta esan zion: - Nire lehenengo desioa hau da: nire ama aberats bihurtzea. Eta hurrengo egunean amak lan egiten zuen dendan mordoa saldu zuten. Horrela izan zen aste osoan zehar. Aste bukaeran munduko pertsonarik aberatsenetako bat zen. Stevek amari kontatu zion baina lapur batek aditu egin zuen. Lapurra Steve baino lehenago ailegatu eta munduko pertsona indartsuena bihurtzea desiratu zuen. Hiri osoa puskatzen hasi zen. Stevek beste aukerarik ikusi gabe lapur erraldoia saihestu eta azkeneko desioa eskatu zuen: - Dena lehen zegoen bezala egotea nahi nuke. Eta dena lehen bezala geratu zen, eta gainera, Stevek ikasgai handi bat ikasi zuen: ez zela dena aberatsa izatea, ez zela dena. Eta hortik aurrera denak pozik bizi izan ziren. Hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Londreseko plazan. Jakes Gostin. Xabier Munibe Ikastola LH 5. maila

TREN ROBOTA

MOMIAK

Behin hiri handi batean bi neba bizi ziren. Unai eta Mikel ziren beraien izenak Eta aitona-amonekin bizi ziren, beraien aita eta ama sute batean hil zirelako. Bi mutikoei trenak pilo bat gustatzen zitzaizkien. Horregatik handitan makinistak izatea nahi zuten. Denbora pasa eta gero Unaik bakarrik lortu zuen makinista izatea, baina Mikelek gehiago zekien Unaik baino. Behin, Unairen trena oso arraro zegoen, marrazki urdin distiratsu batzuekin, baina Unaik hala ere trena martxan ipini zuen eta‌ bat-batean izugarrizko robota bihurtu zen. Orduan Unaik esan zuen: - Inoiz ez dut horrelakorik ikusi – harrituta - Nik ere ez, Unai.- erantzun zion Mikelek. Orduan robotak esan zien: - Ni Robin naiz, transformatzen den robot bat eta iraganera bidaiatzeko gaitasuna daukat. Esan zuten bi mutikoek batera: - Horrek esan nahi du gure aita eta ama salbatzeko izugarrizko aukera daukagula. Eta esan zion Mikelek Robini: - Robin ba al daukazu gu iraganera bidaltzerik, gure aita eta ama salbatzeko? - Bai noski, edonor daukat iraganera bidaltzeko gaitasuna. Ondoren, esan zuten bezala, beraien aita eta ama salbatzera joan ziren. Handik pixka batera bueltatu ziren beraien aita-amekin. Hortik aurrera ondo bizi izan ziren beraien aita-amekin.

Egun batean John eta Miguel Egiptora joan ziren Egipto ezagutzera. Han jende asko zegoen, denak oinetatik burura, haien gorputza ezkutatuta, bero asko egiten zuelako. Piramideetan sartu ziren. Piramide handi-handiak zeuden, han gauza asko zeuden, makiletan sua piztuta eta bero handi-handia egiten zuen, momiak zeuden eta piramideen argazkiak ikusteko. John eta Miguel ikusten ari zirela gauzak, momiak azaldu ziren eta John eta Miguel ihesi joan ziren handik momiak ikusita. Baina lau aldetatik momiak etorri ziren eta erdi-erdian adreilu bat zegoen berde kolorekoa. Eta Miguelek esan zuen: - John, ikusi! Sakatu egingo diot adreilu berde honi. Eta Johnek esan zuen: - Bai, bai, sakatu. Eta sakatu egin zuen eta momia den-denak erori egin ziren behera. Gero lasai-lasai joan ziren etxera, eta istorio den-dena kontatu zuten amari eta lagunei. Hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Azkoitiko plazan.

Aitor Escartin. Xabier Munibe Ikastola LH 5. maila

Habib Ullah. Xabier Munibe Ikastola LH 5. maila

88


LEHIAKETA ALAIA PARTE HARTZEKO OHARRAK – Ikastolako ikasle guztiek parte har dezakete. – Galdera guztiei erantzuna eman behar zaie.

Erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da. Irabazleek bere saria Azkoitiko Amestu edota Azpeitiko Pittinka dendetan izango dute eskuragarri.

OIHANE AIZPURU H. H. 5. maila AZPEITIA

PAULE GOENAGA H. H. 5. maila AZKOITIA

XABAT ARANBARRI H. H. 5. maila AZPEITIA

IBAI AZPIAZU L. H. 1. maila AZPEITIA

JUNE CASINA L. H. 3. maila AZPEITIA

URKO BIDAUR L. H. 1. maila AZKOITIA

IRANTZU LARRAÑAGA L. H. 4. maila AZKOITIA

MIREN FERNANDEZ L. H. 6. maila AZKOITIA









XABIER MUNIBE IKASTOLA


“Kaixo OPORRAK”!!!

Liburu gida

Laster, udako opor luzeak hartuko dituzue. Asko udalekuetara joango zarete, etxetik kanpora eta beste batzuk, Azpeitin bertan geratu eta udaleku irekietan ere ibiliko zarete. Baina zuen kabuz dibertitzeko ere denbora asko izango duzue eta baita gustoko liburuak irakurtzeko tarte bat ere. Irakurri nahi duzu, baina ez dakizu zer? Izarrek liburu gomendagarrien zerrenda osatu du zuretzat. Baietz bat baino gehiago gogoko izan!

0 - 6 urte * HIZKIRIMIRI (Miren Artetxe). Ibaizabal * Izotz zuloa (Olatz Bravo). Erein * Puagg! (Eneko Etxegarai). Denon artean * Olagarro bat bainuontzian(Leire B). Elkar * Mux munstroa (Pello Añorga). Elkar * Augusturen botila (Pello Añorga). Giltza * Altxor bat aurkitu dugu(Janosek).Kalandraka * Matiasen ametsa (Leo lionni). Kalandraka * Nire txanoa (Emile Jadoul). Ibaizabal * Bihotz – bihotzetik (Émile Jadoul). Ibaizabal * Kuku gordeka! (Emile Jadoul). Ibaizabal * Bereina ( G. V. Genechten). Ibaizabal * Sua, suhiltzaileak (Emile Jadoul). Ibaizabal * Hartz eta tximeleta sarea (S. Isern) * Katua banintz (Paloma Sanchez). Txalaparta

9 - 11 urte * Bat Paten abenturak (Roberto P). Mensajero * Futbolari basatiak (Joachim M). Gero * Hizkimilikiliklik (Iñaki Arranz). Ibaizabal * Nur (Toti). Erein * Junie B. Jones (Bárbara Park). Bruño * Gerrak ez du izenik (Leire Bilbao) Kalandraka * Orkestra lurtarra (Arkaitz Cano). Elkar * Yo, Elvis Riboldi (Bono Bidari) * Hesiak gaindituz (P. J.Perez). Ibaizabal * Pashmina gorria (Ekiñe Egiguren). Mezulari * Rita eta alkimistaren ametsa (M Valverde) Elkar

Gurasoak * Trilogia del Baztan (Dolores Redondo) * Cincuenta sombras de Grey (E.L.James) * La caída de los gigantes (Ken Follet) * Ez naiz ni (Karmele Jaio) * Urak dakarrena (Toti Martinez) * Martutene (Ramon Saizarbitoria). Erein * Orbanak (Pello Lizarralde). Erein

7 - 8 urte * Tximu bat klinikan (Iñaki Zubeldia). Ibaizabal * Nire aitaren botak (Mikel Valverde). Elkar * Bi sagu poltsikoan (Michel van Zeveren). Elkar * Saba eta landare magikoa (Yann Degruel).Ttarttalo *Zapatagorri (Pello Añorga). Denon artean * Kalabaza Munstroa (Jim Berton). Desclée * Una bruja horriblemente guapa (M.). Edelvives * Los Olchis ya están aquí (Erhard Dietl). Pearson * Marizikin naiz (Uxue Alberdi). Elkar * Oihaneko epailea (Txiliku). Elkar * Fede quiere ser pirata (Pablo Aranda). Anaya * Zure denboraren truke (Uxue Alberdi). Elkar * Bat Pat. Sirenen uhartea (R. Pavanello). Mezulari * Ur, erori nahi ez zuen tanta (Igerabide). D. artean * Ez zenituen oporrak nahi Stilton? (Stilton). Destino

12 urtetik gora * Baronesa kutxa barruan (P.D.Baccalario) Mezulari * Nasha Blase eta mundu sekretua (A. C) Mezulari * Ezekiel (Jasone Osoro). Elkar * Labarrako itsasargia (Oihane fernandez). Elkar * Haizea sahats artean (Kenneth) Erein * Jara, bikiak eta bikoteak. Zubia * Simon ipuinen mundua (Valverde). Elkar * Maite-Maite ile-apaindegia (Marie). Elkar * Mozorroen uhartea (Pierdomenico Baccalario). * Diario de Greg (Jeff Kinney). Molino * Historias de miedo 1 (Alvin Schwartz). Everest * La vuelta al mundo en 80 días (Loïc D). SM


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.