2PREGOIA sar zaitez gure facebookeko orrian:
www. f acebook.com / xabiroi eta egin zaitez xabiroikide!
Albisteen txokoa testua: Igor Leturia GETXOKO KOMIKI ETA MANGA AZOKAK 10. EDIZIOA EGINGO DU AURTEN JOSEP MARÍA BERENGUER EDITOREA ETA ASTIBERRI ARGITALETXEA OMENDUKO DITUZTE Getxoko X. Komiki eta manga azoka azaroaren 25etik 27ra izango da aurten. Ohikoa den moduan, erakusketa, ekitaldi, lantegi, stand, aurkezpen, sinatze-txanda, mahai-inguru eta proiekzioz beteta egongo da egitaraua. Aurtengo omenduak Josep María Berenguer La Cúpula argitaletxeko editorea eta Bilboko Astiberri argitaletxea izango dira. Eta Xabiroik ere izango du saltokia, noski. Han ikusiko dugu elkar!! www.salondelcomicdegetxo.net
REKALDE-ORTZADAR KOMIKI-LEHIAKETAK OHOREZKO SARIA IKASTOLEN ELKARTEARI XABIROI ALDIZKARIA ARGITARATZEAGATIK EMAN DIOTE Rekalde aretoak eta Deia egunkariaren Ortzadar
Sestayo eta Rober Garayri eskainitako erakusketak egongo dira, Príncipe Zinemetan eta Udal Liburutegi Nagusian hurrenez hurren. www.donostiakultura.com
gehigarriak antolatzen duten RekaldeOrtzadar komiki-lehiaketako lehenengo edizioko sariak eman dituzte. Eta Ohorezko Saria Ikastolen Elkarteari eman diote, gure-zure Xabiroi aldizkari hau argitaratzeagatik. Azaroaren 8tik urtarrilaren 15era bitartean erakusketa egingo da Rekalde aretoan, Xabiroiko eta lehiaketaren irabazleen lanez osatutakoa. BILBOKO ALONDEGIAREN KOMIKI-BEKA, JOSEP DOMINGO “NADAR”-ENTZAT ONLINE DAGO LAN IRABAZLEA Bilboko Alondegiak antolatzen duen komikibekaren aurtengo edizioa (zeinaren irabazleak Angulemako La Maison des Auteurs entzutetsuan urtebeteko egonaldia irabazten duen, bertako sarbidea, alojamendua eta soldata barne), Josep Domingo del Calvario Nadarrek irabazi du,
Papel estrujado lanarekin, urtebeteko egonaldi horretan Anguleman landu, osatu eta amaitu beharko duena. Egilearen beste lan batzuk ere ikusgai jarri dituzte antolatzaileek webgunean. www.alhondigabilbao.com TABARY HIL DA IZNOGUD PERTSONAIA EZAGUNAREN MARRAZKIGILEA ZEN Abuztuaren 18an hil zen, 81 urte zituela, Jean Tabary komikigilea. Pilote aldizkariko kolaboratzaile ohikoa eta hainbat pertsonaiaren
www.kontaizu.net GAZTEON ALDIZKARIA
sortzailea, batez ere Goscinny gidoilariarekin sortu zuen Iznogud pertsonaiagatik da ezaguna, Kalifaren tokian Kalifa izan nahi zuen Bisir gaiztoa. Galera handia komikiaren munduarentzat. eibar.org/blogak/e-gorblog/331
GIDOIA ETA IRUDIAK:
Manu Ortega
EDITATZAILEA Euskal Herriko Ikastolak Errotazar bidea, 124 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 xabiroi@ehi.ikastola.net KOORDINATZAILEA
Dani Fano EGILEAK
… sexua denbora pasa musika antzerkia zinema lehiaketa elkarrizketak kirolak …
Katixa Agirre Amaia Ballesteros Dani Fano Dei Gaztelumendi Guillermo Gonzalez Patxi Huarte Unai Iturriaga Igor Leturia Jose Anjel Lopetegi Koldo Mogollon Antton Olariaga Manu Ortega Alex San Vicente Asisko Urmeneta
02 HAIZEA Gidoia eta irudiak: Manu Ortega 04 AUZOMORRO Gidoia eta irudiak: Sanvi 06 HAUR BESOETAKOA Udazkena heldu da eta litxarreria gaindosi batek uzten duen tristura hori baino sakonagoa den zerbait sentitzen hasi da HB. Zer ote? Lo-li-tak psikologoarengana bidali du.
Gidoia: Unai Iturriaga / Irudiak: Sanvi 14 ANBU, KATU BOTADUNA Gidoia eta irudiak: Antton Olariaga 15 KORTSARIOEN OSTATUA Bizkaiko golkoan, mugaren bi aldeetako jendeek beti izan dituzte harreman onak eta tratu komertzialak. Baina elkar mokoka ere ibili dira maiz. Anaiak eta etsaiak aldi berean.
Gidoia: Dani Fano / Irudiak: Guillermo Gonzalez
AZALAREN IRUDIA
Dei Gaztelumendi EUSKARA ZUZENTZAILEAK
Mikel Barrios Miel A. Elustondo MAKETAZIOA
GAZTEON ALDIZKARIA
DONOSTIAKO VIII. KOMIKI JARDUNALDIAK FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO ZINEMAREN ASTEAREN BARRUAN Urtero bezala, Donostiako Komiki Jardunaldiak antolatu ditu zortzigarrenez Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, eta horren harira hainbat komikierakusketa izango ditugu ikusgai urriaren 29tik abenduaren 10a bitartean. Batetik, Pulp Visions izenekoa, Vicente B. Ballestari eskainia, Okendo Kultur Etxean egongo da; bestetik, Euskadi Fantastikoa VII zikloaren barruan, aurten Arantza
Zure argazkiak, oharrak eta iritziak jaso nahi ditugu. Bidali zure emailak helbide honetara: gutunak@kontaizu.net
SAURÉ KOMIKI ARGITALETXEA SOILIK DIGITALEAN ARGITARATZERA PASATU DA SEI ALBUM BERRI ATERA DITU Sauré euskal komikiargitaletxeak paperean argitaratzeari utzi dio eta orain soilik digitalean aterako ditu komikiak, 3 eta 5 euro arteko prezioan, ia edozein gailu, sistema eragile eta nabigatzailetan irakurtzeko moduan. Orain artean bezala, album guztiak euskaraz eta gaztelaniaz aterako ditu. Jada sei album atera ditu modu berri honetan, bere webgune estreinatu berrian eros daitezkeenak: Zeharkaldi urdina, Txanoa bildumako 4. albuma; Aurrealdeko leihoa, Compadre saileko 2.a; Mapagilea, Gran Angular bildumako 2.a; Newton eta frutaren bahiketa, Newtondarrak saileko 2.a; eta Goya eta Douanier-en sagarra, Arte Bizia bildumako lehen bi albumak. Zorte on! www.ecomic-experience.com
www.kontaizu.net
XABIROI*24urria2011
bidali zure iritziak, proposamenak eta irudiak xabiroi @ehi.ikastola.net helbidera eta...
Txema Garzia Urbina INPRIMATZAILEA
GERTU inprimategia Oñati. Tel.: 943 783 309 LEGE GORDAILUA
SS-1170-2011
21 HOR KONPOST Gidoia eta irudiak: Asisko 22 KomikITAUN Julen Ribas eta Iban Zaldua “Kontatu diguten Historia eztabaidagai izan beharko genuke beti” 24 ARRANOTXU Gidoia eta irudiak: ZaldiEroa 26 TONTOR BIRJINAK Alexek eta Xabik Peruko Huascaran parkeko mendi-tontor birjinak dituzte amets. Urtebete egin dute lanean dirua aurrezten. Baina dena ez da izaten beti ametsetan bezala.
Gidoia: Katixa Agirre / Irudiak: Amaia Ballesteros HURRENGO ZENBAKIA 2012KO OTSAILEAN!
32 BEHIEN TARZAN Gidoia: Koldo Mogollon / Irudiak: Lope LAGUNTZAILEAK

5 4
GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi
XABIROI*24urria2011
XABIROI*24urria2011
5 4
GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi
XABIROI*24urria2011
XABIROI*24urria2011
6
7 GIDOIA:
Unai Iturriaga / IRUDIAK: Sanvi XABIROI*24urria2011

8
HAUR BESOETAKOA: UDAZKENA SOPRANO
XABIROI*24urria2011
eta abar...
8
HAUR BESOETAKOA: UDAZKENA SOPRANO
XABIROI*24urria2011
eta abar...
22 komikITAUN
“KONTATU DIGUTEN HISTORIA EZTABAIDAGAI IZAN BEHARKO GENUKE BETI”
N
ola izango zen mundua III. Reich-eko Alemania naziak bigarren mundu gerra irabazi izan balu? Irabazleek idazten dutela historia esan ohi da. Zer idatziko zuketen? Zer ezkutatuko? Iban Zalduak eta Julen Ribasek Azken garaipena albumean Sigrid Frisch polizia-tenientearen munduan murgilduko gaituzte erantzun horien guztien bila.
Zu, Iban, Historia irakaslea zara. A zer tentazioa ikasi dugun historia aldatzea, ezta? Ez al zaizu gustatu ikasitakoa? IBAN: Bai, ikasitakoa gustatzen zait, horrexegatik iruditzen zait interesgarria ikasitako elementu horiek hartu eta aldatzea. Hain zuzen ere, klasean egin ez dezakedan zerbait eskolak ematen ditudanean, historiak eman dizkigun gertakariekin jolastea da, eta Historia beste era batera nola izan zitekeen imajinatzea. Hori da literaturaren oinarrietako bat, imajinatzea zer gerta litekeen baldin eta baldintza batzuk aldatzen badituzu. Alde horretatik ez da berria, asko egin izan da, baita komikian ere. Ipuinak idazten ere iraganarekin halako esperimentuak egiteko joera izan dut. Bestalde, kontatu diguten historia batzuetan eztabaidagarria da, manipulazioak egin dira, nahiz eta historialariak hori ez egiten saiatu behar diren, baina, jakina, egin egiten dituzte; eta, orduan, zergatik ez mendekua hartu artearen eremutik. Historia berridaztea beti da erakargarri. Baina ez al dute esaten Historia behin eta berriz errepikatzen dela? IBAN: Analogiak daude beti, baina ez dut gehiegi sinesten itzulera eternalean. Horrelako fikzio bat asmatzen duzunean komenigarria da errealitatearekin lotura batzuk ezartzea, irakurlearen atxikimendua lortzeko, besterik ez bada. Dena den, eta orain irakasle bezala ari naiz hitz egiten, ikasleek esan ohi didate: ‘berdin gaude denbora guztian, berdinak
dira beti krisiak eta gorabeherak’ - Ekonomiaren Historia irakasten dut nik-, baina irakasten dugun horretan xehetasunek dute garrantzia, aldatzen diren xehetasunak. Egia da komiki honetan agertzen dela zirkularitatearen ideia, baina xehetasunak eta ezberdintasunak garrantzitsuagoak dira, nik uste. Irudikatu duzuen III. Reich-eko Germania perfektuak hainbat gezur historiko erabiltzen du herria kontrolpean izateko. Ez, ordea, gure mundu demokratikoak… IBAN: Kar, kar, kar. Erregimen guztietan egiten den zerbait da. Gaur egun dagoen gezurrik handiena da kontsumoaren bitartez zoriontasuna lor daitekeela, esate baterako, horrek dakarren guztiarekin: hazkunde ekonomikoaren gurtzea, desoreka ekologikoak... Gertatzen dena da demokraziek modu sotilagoan egiten dutela. Komiki honetan iruzur bat baino gehiago agertzen da, baina bat da nagusia. Nahiz eta erregimen diktatoriala izan, hala ere, erabili behar du gezur
azaroan salgai!
bat, agian inork sinesten ez duen gezurra, baina ofizialki erabili behar dena gauzek funtziona dezaten. Oso interesgarria iruditzen zitzaidan ideia hau komikirako. JULEN: Erregimen guztien oinarrian dago gezurra, kasu batzuetan modu sotilagoan egiten da eta beste batzuetan modu ageriagoan. Sotiltasunetik eginda, azken finean, ez da gezurra kanpotik inposatzen, norberaren barruan txertatzen da eta eguneroko bizitzari aplikatzen diogu gezurra. IBAN: Oso tentagarria da halako komikietan kontzeptu hau erabiltzea. Orain Orwellen 1984 etorri zait burura, baina gaur egun dugun menderakuntza askoz ere sotilagoa da. Hau da, ez da joan Orwellek zioen bidetik, agian, hain zuzen ere, Orwellek abisatu egin zuelako eta horrek zailago bihurtu zuelako bide horretatik jotzea, eta berak aurreikusi zituen horietako gauza asko ez dira gertatu. Aldous Huxleyren Bai mundu berria eleberriko modeloa, ordea, gehiago gerturatzen da hedonismoaren bidetik despistatzeko dugun gaur eguneko joera horretara. Dena den, gure asmoa, ziurrenik, ez zen hain sakona komiki honetan... Azken Garaipena historia-fikzioa da, baina baita ere zientzia-fikzioa, eta, jakina, poliziakontakizuna. Dena batera. IBAN: Bai. Oso zabalduta dagoen generoa da. Blade Runner, esate baterako, polizia-kontakizuna eta zientzia-fikzioa era berean. Asimovek ere halako mordoa egin zuen. Generoaren sustraietara joan gaitezke halakoak aurkitzeko. Azken finean, pertsona berak sortu zituen genero biak, nahiz eta ez zituen nahastu: Edgar Allan Poek. Polizia-kontakizuna asmatu zuen eta fantasia zientifikoaren aitajaunetako bat da, ez agian bakarra. Oso ohiko ezkontza da genero beltza eta zientzia-fikzioaren artekoa. Moebiusen oso fan ere izan naiz gaztetan eta komiki honetarako hasieratik izan nuen buruan ildo horri jarraitzea.
oinarrian dago gezurra, kasu batzuetan modu sotilagoan egiten da eta beste batzuetan modu ageriagoan”.
Ez da erraza izango suspensea eta intrigaren erritmoa mantentzea. Dosi zehatzak han-hemenka banatzea. Hori al da kontakizunaren gakoa? IBAN: Irakurlearen arreta mantendu behar da. Intrigazko nobelaren ezaugarri bat da, noizean behi irakurlea harrapatu, pista faltsuak eman eta nolabaiteko tontorrak planifikatu kontakizunaren harian. Gero, irakurleak esango du lortu dugun ala ez. JULEN: Hainbat orrialdero bada arreta pizteko amarru bat, istorioaren beste bihurgune batera eramaten zaituen zerbait. XABIROIko lehen Zenbaki Berezian ere zientziafikziora jo zenuten istorio labur batean. Zergatik gertatzen zaizue hain erakargarri? JULEN: Kar, kar… hori Ibanen kontua da. IBAN: Bai, kar, kar… nik ‘inposatu’ dizkiot gidoiak Juleni. Gaztetatik daukat halako lotura bat zientzia-fikzioarekin. Gaur egun gutxiago kontsumitzen dut literatura idatzitakoa, baina komikietan beti kontsumitu izan dut eta baita zineman ere, jakina. Nire ikasketa literarioa zientzia-fikzioaren ildotik egin nuen. Maitasun berezia diot generoari. Lehen kolaborazio horretan super-heroien komikiak nituen buruan, zientzia-fikzioaren adar bat da azken finean. Oso Marvel zalea naiz, asko irakurtzen nuen gaztetan, eta orain, sos batzuk ditudala, bilduma gehienak osatu ditut. Nire ametsa euskal super-heroien komiki bat egitea da. Ez umorearen bidetik. Serioa, baina ironikoa. Sigrid Frisch tenientea ez da ohiko heroia. Istorioari nolabaiteko nortasun berezirik ematen al dio? JULEN: Ez da protagonista irabazle klasikoa. Errealistagoa da. Alkoholikoa da eta galtzaile ukitu bat du. Irabazlearen tradizioaren ondoan badago beste tradizio bat, anti-heroiarena, eta hortik doa nolabait. IBAN: Oso interesgarria iruditzen zitzaidan emakumea izatea protagonista. Beti ematen du halako detektibe edo poliziak gizonezkoak izan behar direla eta zergatik ez emakumezkoak. Alderdi hori esploratu nahi nuen. Onartzen dut seguru asko honek zerikusirik duela nik alabak izatearekin. Oso komiki zalea naizenez, saiatu naiz alabei zaletasun hori transmititzen, Mortadelo, super-heroiak eta txikitan maite nituen beste hainbat gauzetatik hasita, eta konturatu naiz emakumearen papera komiki horietan
hutsaren hurrengoa dela, eta hori ikaragarria da. Alabek ez dute norekin identifikatu komiki horiek irakurtzean. Aztertua dago haur eta gazte literaturan neskak errazago identifikatzen direla gizonezko pertsonaia nagusiekin, baina alderantziz ez duela funtzionatzen, ordea. Hau da, mutilak emakumezko pertsonaia nagusiekin ez omen dira identifikatzen. Hori kezkagarria iruditzen zait. Ez dago proposamen nahikorik emakumezko pertsonaia protagonistekin, eta dauden asko oso estereotipatuak dira. Gu saiatu egin gara zerbait ezberdina sortzen. Bi pertsonaia nagusiak emakumezkoak dira eta ez da kasualitatea. Eta komiki bera ere pertsonaia bihurtu duzue… IBAN: Bai, alde horretatik metakomikia litzateke, kar kar… Komikia berari omenaldia egitea zen asmoa. Azken finean, komikizaletasuna jendearen artean piztu nahian gabiltza, ezta? Xabiroik horretarako balio beharko luke ere. Galdu egin dira komiki-aldizkari gehienak, gaztetan irakurtzen genituen haiek. Nik oso esker ona diot
• “Ez dago proposamen
nahikorik emakumezko pertsonaia protagonistekin, eta dauden asko oso estereotipatuak dira”. komikiari eta nolabait adierazi nahi nuen. Zergatik ez agertu polizia-teniente bat komiki zalea dena, eta ez betiko polizia bourbon zalea, edo jazz zalea. Hau komiki zalea eta bourbon zalea da aldi berean, edonola ere... JULEN: Gainera komikiak paper nagusia du istorioaren argumentuan. Nolabaiteko zentraltasuna eman diogu. Zaila da alegiazko mundu koherente bat sortzea. Nola egin duzue istorioak behar zuen giropena lortzeko? JULEN: Girotzea Hitlerrek gerra bukatzen zenerako Berlin Germaniako hiriburu bihurtzeko zuen proiektuan oinarrituta dago. Sarean maketa eta irudi asko dago. Komikia abian ipini genuenean Berlinen egin zen erakusketa
IBAN ZALDUA GONZALEZ (Donostia, 1966) zientzia-fikzioaren maisuen ipuinak irakurtzen trebatu zen idazten, baina historia aukeratu zuen ikasgai eta Historia Ekonomikoaren irakasle da EHUn. Aurreko milurtekoan bi argitalpen besterik ez genion ezagutu, baina 2000 efektuaz geroztik oparo eman digu irakurtzen. Eleberriak egin ditu, Si Sabino viviría eta Euskaldun guztion aberria, baina, ororen gainetik, Iban ipuingilea da: Traizioak, Itzalak, Etorkizuna eta egin berri duen Biodiskografiak bildumak, besteak beste, horren adibide. Volgako batelariak aldizkari digitalaren arraunlari zaildua da Zaldua. Baina jakin bagenekien Ibanen espiritua bineta artean zebilela. Horrela idatzi digu Azken garaipena komikia.
23
proiektu honen inguruan, nola bihurtu nahi zuen Berlin hiri monumentala, eta aukera baliatu genuen. IBAN: Gero, estilo faxista, moderno eta karratu hori garatu izan balitz, ehun urtera nola izango zen pentsatu genuen. Zu, Julen, gaztea izanagatik ere, eskarmentua zenuen komikigintzan, baina Ibanentzat lehen komikia izan da. Nola egin duzue elkarlana? JULEN: Ibanek gidoia bidaltzen zuen orrialde bakoitzean zer agertu behar zen esanez zehaztasun handiz, eta gero bineten birbanaketa egiten nuen nik orrialdeek bineta larregi ez izatearren. Horrekin story-board bat egiten nuen, zirriborro moduko bat, eta horren gainean egiten genituen zuzenketak marrazten hasi aurretik. IBAN: Nik ez nuen ohiturarik komikigintzan. Nanoen lana iruditzen zait binetaz bineta zehaztasun guztiekin orria egituratzea. Julenek eskarmentu handiagoa zeukanez, konfiantza osoa izan dut beragan, eta bineten banaketa beraren esku utzi izan dut. Oso eskertzekoa da esperientziadun marrazkilari batekin aritzea. Eta zuri, Iban, zer eman dizu komikiak literatura idatziak ematen ez dizunik? IBAN: Batez ere talde lanean aritzeko aukera. Literatura idatziak duen alde ona zein txarra da norbera bere buruarekin bakarrik ari dela, eta komikian kontuan hartu behar duzu bestea, eta besteak ere ekarpenak egiten ditu. Oso prozesu interesgarria da ikustea marrazkilariak nola interpretatzen duen zuk idatziz emandakoa, batez ere sorkuntza ikuspegi batetik. Niri kolaboratzen irakatsi dit, neurri batean. Berez, oso indibidualista naiz, oso nire kasa aritzekoa, eta hemen diziplina bat ezartzen dizun prozesu batean ari zara. Komikiak espazio muga zehatzak ditu eta ipuingintzan izaten zaren baina are sintetikoago izan behar zara. Lankidearekin transakzio ugari egin behar duzu. Julenek pazientzia handia izan du nirekin, eta eskertzen diot. JULEN: Berak ere nirekin izan duena, kar, kar… Ni bai aritu izan naizela elkarlanean sortzen. Kasu honetan oso polita izan da, nahiz argumentuaren nondik norakoan jakin, lau hilabetero zati berrien gidoiak jasotzen joan izana. Ez nekien zehatz-mehatz zer gertatu behar zen eta beti zen ustekaberik.•
JULEN RIBAS SASIAIN (Arrasate, 1981) ) irudigile ausarta da. Arte Ederrak ikasteko asmoa izan zuen, baina Unai Busturia lagunak Bartzelonara joateko konbentzitu zuen komiki ikasketak egiteko. Bejondeizula Unai! Arrasatera itzuli eta, lehen lan profesionalak egin ondoren, Numenak komiki sailari ekin zion Busturiarekin batera. Chroniques de Sillage komiki sail ezagunean parte hartu zuen ilustrazioak egiten Jean-David Morvan gidoilariraen eskutik. Berriako Mantangorri astekarian Fermin eta Xatur komiki-orria iraukurri ohi diogu eta orain olio-pinturak egiten hasi da. Ia hasieratik aritu da Xabiroin, bakarka batzuetan, eta Azken garaipena albumean Iban Zalduarekin elkarlanean.
XABIROI*24urria2011
XABIROI*24urria2011
Iban Zaldua Julen Ribas
• “Erregimen guztien