2PREGOIA sar zaitez gure facebookeko orrian:
www. f acebook.com / xabiroi eta egin zaitez xabiroikide!
02 HAIZEA Gidoia eta irudiak: Manu Ortega 04 AUZOMORRO Gidoia: Guaikaipuro / Irudiak: Sanvi
Albisteen txokoa testua: Igor Leturia EUSKARAZKO KOMIKI BERRI UGARI 2011ren hondarrean argitaratutakoen sorta ohi baino ugariagoa izan da. Batetik, Xabiroiko kolaboratzaileek kaleratutako hainbat komiki ditugu: Azken garaipena, Xabiroin bertan azken bi urteetan agertuz joan den istorioaren albuma, Iban Zalduaren gidoia eta Julen Ribasen irudiak dituena, Ikastolen Elkarteak atera duena; De Rerum Natura 4, ZaldiEroak Berria egunkarirako egiten dituen zinten bildumaren 4. zenbakia, Elkarren eskutik; eta Udaberririk ankerrena, Unai Iturriagaren gidoia eta Sanviren irudiak dituen komikia, Durango 1936 Kultur Elkarteak atera duena eta dendetara Elkar argitaletxearen bidez iritsiko dena. Bestetik, Galtzagorrik, bere KlisKlasikoak sailean, 1986an Habeko Mikek kaleratutako
Indianoa album klasikoa berrargitaratu du, Gregorio Muro ‘Harriet’ gidoilari eta Francisco Fructuoso marrazkigile dituena. Horrez gain, IkasElkar argitaletxeak 1512 Nafarroa Amets urratua komikia atera du, Joseba Asironen gidoia eta Martintxoren irudiekin. Bestalde, Salvatek jarraitzen du Goscinny eta Uderzoren Asterixen komikiak orden kronologikoan berrargitaratzen, beste bi album klasikorekin: Asterix gladiadorea eta Asterix eta godoak. Azkenik, Saurék beste hiru komiki atera ditu formatu digitalean, Ave! Comicsen webgunean salgai daudenak: Edorta Corpas eta Victor Araqueren Newton eta berdinen jatorria (Newtondarrak bildumako 3. zenbakia), Jose Manuel Carrasco eta Joseba Gomezen Lurrik gabeko loreak (Ziklozirkua saileko 4.a) eta Bittor Rodriguez, Jonatan Miranda eta Sara Calzadaren Giancarlok ez du etsiko! (Trattoria bildumako 1. zenbakia).
KOMIKI-LEHIAKETAK GANORABAKO ETA PORTUGALETEKO AURTENGO LEHIAKETA BERRIAK Urtero legez, martxan da aurten ere Basauriko Kultur Etxeak antolatzen duen Ganorabako 2012 komikilehiaketa, sari hauekin: 900 euro lehenengoarentzat, 450 euro bigarrenarentzat eta 300 euro hirugarrenarentzat. Horrez gain, 300 euroko akzesit bana dago euskarazko lanik onenarentzat eta Basauriko lanik onenarentzat. Martxoaren 30era arteko epea dago lanak bidaltzeko. Eta Portugaleteko Udalak 26. aldiz antolatu du bere komiki lehiaketa. Guztira 6.860 euro daude saritan, hainbat kategoriatan banatuta: komikia, zinta eta online komikia. Lanak martxoaren 2ra arte aurkez daitezke. Animatu zaitez eta bidali zure komikiak! www.euskalnet.net/pozokoetxe/ www.entrecomics.com
A!, eta komiki digitalez ari garela, KKLRD webgunean beste komiki bat jarri dute online, dohainik irakurtzeko, Joseviskyk eta Koldo Yarbolazak. On egin! eibar.org/blogak/e-gorblog/349 www.avecomics.com www.kklrd.com 2011KO ESPAINIAKO KOMIKI SARIA, SANTIAGO VALENZUELA DONOSTIARRARENTZAT PLAZA ELÍPTICA BERE AZKEN ALBUMAGATIK Espainiako Kultura Ministerioak 2007tik ematen duen Komiki Sari Nazionala, 20.000 eurorekin hornitua dagoena, Santiago Valenzuela donostiarrarentzat izan da 2011n, Edicions de Ponent argitaletxearekin kaleratutako Plaza elíptica lanagatik. Santiago ezaguna da batez ere Torrezno kapitainaren komiki sailarengatik, zeinean Plaza elíptica zazpigarren albuma den.
GIDOIA ETA IRUDIAK:
Manu Ortega
EDITATZAILEA Euskal Herriko Ikastolak Errotazar bidea, 124 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 xabiroi@ehi.ikastola.net KOORDINATZAILEA
Dani Fano
… musika teknologia sexua, literatura denbora-pasak zinema antzerkia kirolak sarea Lorea bertsolaritza elkarrizketak lehiaketa…
GAZTEON ALDIZKARIA
GARTXOT ANIMAZIOKO FILMA ZINE ARETOETAN IZAN DA ASISKO URMENETAK ETA JUANJO ELORDIK ZUZENDUTA Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik zuzendu dute Gartxot, konkista aitzineko konkista filma. XII. mendean bizitako Itzaltzuko bardoaren istorioa Arturo Kanpionek jaso zuen XX. mendearen hasieran ipuin herrikoietatik, eta 2003an Asiskok, Marko Armspachek eta Jokin Larreak komiki bihurtu zuten. 2010ean Somuga ekoiztetxearekin film labur bilakatu zen eta orain film luzea, zine aretoetan arrakastaz estreinatu dena. Filmak grafismo originala eta berezia du, istorioa oso ederra eta erakargarria da, musika Benito Lertxundiren Gartxoti buruzko abesti ezagunek osatzen dute, auzolanean egina dago... Ekimen ausarta benetan, eta emaitza bikainarekin. Zorionak egileei! www.gartxotfilma.com
www.kontaizu.net
XABIROI*25otsaila2012
bidali zure iritziak, proposamenak eta irudiak xabiroi @ehi.ikastola.net helbidera eta...
EGILEAK
Pako Aristi Dani Fano Dei Gaztelumendi Guillermo Gonzalez Patxi Huarte Unai Iturriaga Joseba Larratxe Adur Larrea Igor Leturia Jose Anjel Lopetegi Koldo Mogollon Alex Orbe Manu Ortega Eider Rodriguez Sergio Roman Alex San Vicente Asisko Urmeneta AZALAREN IRUDIA
Guillermo Gonzalez
06 HAUR BESOETAKOA HB lasai bizi da. Ukiezina sentitzen da bere inperio klandestinoaren buru. Baina norbait etorri zaio sakela ukitzera: Elliot Ess detektibe erostezina!
Gidoia: Unai Iturriaga / Irudiak: Sanvi 12 REQUIEM GAUAREN ERDIAN Gaua da obsesio guztien sorlekua. Duela bost hilabete, ohiko enkarguak ez bezalako eskaintza jaso zuen. Harrezkero lasaitasuna galdu du. Ezin du lorik egin.
Gidoia: Pako Aristi / Irudiak: Josevisky 18 EZKURDI Gidoia eta irudiak: Adur Larrea 19 HOR KONPOST Gidoia eta irudiak: Asisko
EUSKARA ZUZENTZAILEAK
Mikel Barrios Miel A. Elustondo MAKETAZIOA
Txema Garzia Urbina INPRIMATZAILEA
GERTU inprimategia Oñati. Tel.: 943 783 309 LEGE GORDAILUA
SS-232-2012
20 KomikITAUN Alex ‘Sanvi’ eta Unai Iturriaga “Bonbardaketaz gain gertatutakoaren memoria berreskuratzeko balio nahi du Udaberririk ankerrena komikiak”
22 ARRANOTXU Gidoia eta irudiak: ZaldiEroa 24 MARUXA! Maruxaren bizitzako soinu-banda zarata artean gertatzen da: BRRR!... TAS! TAS!... PLOP! PLOP!... MARUXAAA! ... izango al du inoiz isiltasunaren bakeaz gozatzeko aukera?
Gidoia: Eider Rodriguez / Irudiak: Alex Orbe HURRENGO ZENBAKIA AURTENGO EKAINEAN!
32 BEHIEN TARZAN Gidoia: Koldo Mogollon / Irudiak: Lope LAGUNTZAILEAK

5 4
/ IRUDIAK: Sanvi GIDOIA: Guaikaipuro
XABIROI*25otsaila2012
XABIROI*25otsaila2012
5 4
/ IRUDIAK: Sanvi GIDOIA: Guaikaipuro
XABIROI*25otsaila2012
XABIROI*25otsaila2012
12
requiem gauaren erdian
13 GIDOIA:
Pako Aristi / IRUDIAK: Josevisky XABIROI*25otsaila2012

14
REQUIEM GAUAREN ERDIAN
XABIROI*25otsaila2012
eta abar...
14
REQUIEM GAUAREN ERDIAN
XABIROI*25otsaila2012
eta abar...
“BONBARDAKETAZ GAIN GERTATUTAKOAREN MEMORIA BERRESKURATZEKO BALIO NAHI DU KOMIKI HONEK”
D
Komiki hau Durango 1936 Kultur Elkartearen ekimenaz egin duzue. Zein izan zen haien abiapuntua? UNAI: Ez dakit nondik eta nora otu zitzaien, baina komiki bat egiteko proiektua aurkeztu zuten Espainiako Presidentetza Ministeriora, Memoria Historikoaren Legea agertu berritan. Ez zuten itxaropen handirik laguntza jasotzeko, baina laguntza eman zieten, eta horren ondoren jo zuten nigana. Bazuten testigantzak jasotzeko eta grabaketak egiteko beste proiektu bat abian, eta, beste batzuen artean, aurkeztu zuten komikiarena; gero, gazteekin, hezkuntzan nolabait erabiltzeko asmoz. Zergatik komikia? Bada, segur aski, garai bateko jendea delako elkarte horretan dagoena. Izan ere, nahiz eta Espainiako gerraz asko idatzi eta hitz egin den, gauza asko dago argitzeke oraindik... UNAI: Durango eta Durango inguruko kasuan asko. Urte batzuetatik hona bonbardaketaren inguruan bilketa lan bat egin du Gerediaga elkarteak. Durangoko bonbardaketa urte askotan Gernikakoaren itzalpean egon da, eta durangar askok ez genuen horren berririk. Baina agertzen hasten denean, nolabait, hori bakarrik agertzen da, eta ematen du gerra Durangaldean bonbardaketa hori eta kito izan dela. Baina, hain justu, Durango 1936 elkartea gerra garaiko hildako eta desagertuen senideek sortu zuten, bonbardaketaz gain gertatutakoaren memoria berreskuratzeko. Kezka handia dute gerra ostearekin. Mendeku asko izan ziren, desagertze asko, lapurretak, umilazioak. Bonbardaketako biktimen zerrenda bat dago, izen-abizenekin, baina horrek arriskua dauka zerrenda soil batean geratzeko, eta elkarte honek jaso nahi du horren guztiaren inguruan dagoen drama humanoa; gogoratu ez dena. Izen zehatzik aipatu gabe, komiki honen bitartez egin nahi izan dute orain. ALEX: Nire burua izan daiteke adibide egokia. Komiki honen bitartez, ezagutzen ez nuen gauza asko ezagutu dut. Proiektu honetan lan egiten hasi
Egin duzuen dokumentazio lana begi bistakoa da. Ikertze lan horretan ezustekorik izan al zenuten? UNAI: Ezetz esango nuke, neurri batean, lehen esan dudanagatik. Duela urte batzuetatik hona gai hori presente izan dudalako. Dokumentazio lanean esan behar dut Gerediaga elkarteko Jon Irazabalek ikaragarri lagundu didala. Bera da Durangoko bonbardaketaren inguruan gehien aztertu duenetako bat. Urteotan, Gerediagakoekin izandako harremanaren ondorioz, bonbardaketaren inguruko gehienak entzunda nituen. Gainera, Jonek idazten ari den liburu baten zirriborroa eman zidan, eta hori izan da nire dokumentazio oinarri nagusia. Beharbada, xehetasunetan ezustekoren bat izan da, baina ezer gutxi. Lehendik banekizkien bitxikeria batzuk kontatu ezin direnak: familia honek hau egin zuen, edo nor zen beste hori egin zuena...
aurretik, nik neuk ere ez nuen berri askorik gai honi buruz: bonbardaketa Gernikakoaren aurrekoa izan zela, biktima kopurua... Niri balekoa izan bazait hain ezagunak ez ziren gertaerak ezagutzeko, espero dut jenderengan ere funtzio didaktiko hori bera betetzea Orduan, gerra osteari arreta berezia jarri diozue. UNAI: Komikiaren izenburuak horri egiten dio
erreferentzia. Batetik, udaberriarekin etorri zirelako bonbardaketa, Intxortako frontearen erortzea eta Bizkaia okupatzea; eta, bestetik, udaberri horren ostean ez zelako udararik etorri, negu luze bat baino. Durangon, beste herri askotan bezala, bonbardaketaren ostean, zibilek ihes egin zuten. Asko eta asko ez ziren itzuli -begi bistako motiboengatik-, eta itzuli zirenetako askok aurkitu zituzten euren etxeak beste bizilagun batzuekin, lapurretak, betirako marjinazioak ez dakit noren seme-alaba edo senide izateagatik, zigorrak, kartzela... eta hori luzatu zen, modu gordin-gordin batean, beste hamabost bat urtez
•
“Gerraostean mendeku asko izan ziren, desagertze asko, lapurretak, umilazioak”.
gutxienez. Gero, horren gaineko isiltasuna gaur arte luzatu dela esan daiteke. 1978an ez zen dena amaitu, ustezko demokrazia hasten denean, gerra garaian galtzaile izan ziren alderdiek itzelezko traizioa egin zioten euren jendeari. Begira noiz hasi garen memoria berreskuratzeko bidean, 2007an onartu zen Memoria Historikoaren Legea, eta, pentsa, sozialistak 1982an iritsi ziren gobernura! Durangoko bonbardaketaren oroitza ekitaldiak egiten hasi ginen 90eko hamarkadan. Jende askok zama hori bere bizitza osoan eraman du, eta garaiko gehienak joan dira zama hori gainetik kendu gabe. Itzela da pentsatzea jende horrek sentitzen duen minaren arintzea duela 35
urte hasi zitekeela. ALEX: Gerrak denbora epe zehatz baten barruan mugatzen ditugu, baina ondotik zer datorren ezin neur daiteke. Horrexegatik garairik latzena izaten da gerraostea, eta inon ez da jasotzen, ez dago data ofizialik hori mugatzeko. Isiltasunaren estrategia neure sendiaren barruan bizi izan dut. Aitona kartzelan egon zen hiltzera kondenatua, eta horren berri ere oso berandura arte ez dut izan. UNAI: Isiltasuna defentsarako mekanismoa zen. Batetik, haurrei ezer kontatzea arriskutsua zelako, edozein lekutan botatzen zutelako; eta, bestetik, ez zezaten zama bera jasan ideologizatuak egoteagatik, hurrengo belaunaldia horretatik libratzearren. Baina azkenean, zama hori, zama historikoa bihurtu ohi da. Ez da erraza izan behar norberaren herrian eta gertuko iragan batean geratutakoan burua, eta bihotza, sartzea. UNAI: Niretzat ez da zaila izan, urteen distantzia hor dagoelako, eta, beharbada, eta garrantzitsuena segur asko, nire gurasoak ez direlako durangarrak. Gai hau tabu izan da Durangon bertan. Inguruetan gauzak beste era batera bizi ziren. Beraz, zailtasunik ez, eta gogoa itzela lan hau egiteko. Jarraitu ditut gaiari buruz egin diren ikerketak. Neurri batean, askatze bat izan da niretzat, jaso dudan horrekin mendeku txiki bat hartzeko modua. Segur asko, ezberdin izango zen nire familia durangarra izan balitz. Alde batean edo bestean aurkituko nintzatekeen, edo bietan, eta familiari buruz ariko nintzatekeen. ALEX: Unaik sekulako dokumentazio lana egin du, eta ni gauzak aurkitzen joan naiz bidean. Ez nuen aurreiritzirik. Beraz, hasteko, Unaik dokumentazio pila helarazi zidan. Eta ez irudizkoa bakarrik, beste hainbat informazio ere bidali zidan. Nire inplikazioa pixkanaka gertatu da. Espero dut niregan gertatu den efektu hori irakurlearengan ere berdin gertatzea. Komiki hau izan dadila pasabide gai berari buruzko beste hainbat materialetara jotzeko.
Komikiaren protagonista Mari da, 10 urte inguruko haurra. Zer ekarpen egiten dio istorioari haur bat izatea narratzaile? UNAI: Nire ustez, beste ikuspegi bat, begirada beste toki batean jartzen du. Zehaztasun historikotik aldentzen zaitu, nolabait, eta begia gehiago jartzen du gerraren alderdi humanoan. Ikuspegi inozo, edo birjin bat ematen dio gaiari, gero, istorioan zehar apurtu egingo dena. Hasieratik gustatu zitzaidan hori. Banuen begirada, eta begirada ona zen. Bestela, arriskua zegoen kontaketa historiografiko huts bat bihurtzeko. Eta bada ageriko beste protagonista bat: Erlijioa. Jaungoikoa guztien ahotan... UNAI: Alde bietan egon zen Jaungoikoagatik borrokatu zen jendea. Kasu honetan erasorik handiena zerutik etorri zen, paradisua zegoen tokitik etorri zen infernua. Bestalde, Elizak gerran eta gerraostean jokatu zuen paper erreprimitzailea oso garrantzitsua izan zen. Bonbardaketari dagokionez, adibidez, elizetan hil zen jende gehiena eskumako jendea zen. Gero, zabaldu zenean Durango, Gernika bezala, gorriek erre zutela, nahiz eta beraiek ere sinetsi ez, amorrua bikoiztu egin zen, hildako gehienak tradizionalistak zirelako. Horrek gezurra gehiago indartu zuen oraindik ere eta errepresioa areagotu zuen. Infernua etorri zen zerutik, eta ondorengo 40 urtetan, Eliza Frankoren erregimenaren esku
exekutatzailea izan zen, zigortzailea eta zikiratzailea alde guztietatik. ALEX: Metafora indartsua zen zeru-infernu arteko hori. Bonbak zerutik jausten. Harrigarria da, hain garrantzitsua jotzen zuten hori, eurek ere ez zutela errespetatu: elizak bonbardatu zituzten jendea mezan zegoela! UNAI: Elkarteak egindako elkarrizketetan, asko agertzen da eliza gerra ostea gogoratzerakoan. Eskolak moja edo apaizenak ziren, eta eskolan bertan mojek eta apaizek, salbuespenak salbuespen, behin eta berriz gogorarazten zieten noren seme-alabak ziren. Gero, frankismoaren amaieran, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian, Elizaren zati batek, behintzat, beste paper bat jokatu zuen.
idazten hasten zara eta testua kartzela bihurtu liteke. Gertatzen zait marrazkia behar dudala orrialdea imajinatzeko, erritmoa ikusteko; Haur Besoetakoarekin ere gauza bera egiten dut. Argazki asko nituen, eta ausartu nintzen, eta Alexek onartu zuen. Hobeto elkar ulertzeko balio izan digula uste dut. ALEX: Oso ondo etorri zaizkit bere irudiak, hobeto jabetzeko berak nola ikusten duen eszena. Orrialde askoren maketa egina eman dit. Gero, batzuetan, aldatu egin dut, eta, beste batzuetan, konposizio berbera mantendu dut. Kontuan hartu HB egitetik gentozela, honekin zerikusirik ez duen umorezko istorio bat. Ikuspuntuak berriz bateratu behar genituen.
Bi neska-mutikoen istorioaz gain, bigarren planoko zenbat istorio sartu dituzuen! Eta ondo sartu, gainera!… ALEX: Garrantzitsua zen aktoremultzo zabala izatea, istorioaren alderik gehien erakusteko. Bi haurrak dira protagonistak, baina Unaik nukleo hori hainbat istorio paralelorekin oso ongi lagundu zuen gerratearen ikuspegi berriak eransteko. UNAI: Ikasitako gidoi teknika oinarrizkoa da hari nagusia azpiko istorioekin kateatzea. Gehienak aurreikusita nituen. Lehen esan dut: istorio hau oso barnean neukan, asko irakurri dut honetaz eta asko interesatzen zait gaia. Gerraz egiten diren sinplifikazioetatik aldendu nahi nuen. Denetatik zegoen garai hartan Euskal Herrian: errepublikarrak, nazionalistak, komunistak, anarkistak, eta neska-mutikoen familia baliatu nahi nuen horretarako. Alde batetik, Mari eta Martinen jatorria, zergatik ez duten gurasorik –Asturiaseko iraultzan hil zitzaizkien gurasoak- , eta Intxortako frontean zegoen aniztasuna –sozialistak, komunistak, PNVkoak, anarkistak-; eta, beste alde batetik, izeko Dolores jainkozalearen istorioak paradoxa hori eskura jartzen zigun: nola Jaungoikoarengan duen fede horrek akabatzen duen. Aberastasun hori guztia agertu behar zen.
Hala ere, erabateko irudi estilo errealista baztertu duzue eta karikaturatik asko duen estilo batera jo duzue, pertsonaiei dagokionean, batez ere. Zergatik hori? ALEX: Drama ikaragarria kontatu behar genuen, baina ez nuen galdu nahi irudi errealista baten zehaztasunetan. Emozioak hobeto adieraziko zituen estilo bat nahiago nuen. Zerbait biziagoa egin, eta koloreaz lagundu. Proiektu bakoitzak bere nortasuna izan behar du, istorioak eta marrazkiak bat egin behar dute. Hainbat komiki aztertu genuen estiloa aukeratzeko, eta erabaki genuen nondik jo. Uste dut asmatu dugula.
Unaik, gidoia idazteaz gain, gidoia marraztu ere egin du. Nola izan da hori? UNAI: Tira, marraztu, marraztu, neurri batean. Marraztea gustatzen zait, baina Alexen marrazkiak ikusita, konturatzen naiz neurriak baduela garrantzia, kar, kar. Testua
Koloreek ere zer esan handia izan dute girotzean, eta baita istorioaren mezu berean ere... ALEX: Marrazkia kontakizunaren asmoetara egokitu behar da, testua bezala. Kolorearen paleta zein izango zen oso argi izan nuen hasieratik. Kolorepaleta neutroa eta iluna nahi nuen, eta bonbardaketaren orrialdeetan basatiago izan. Tonu orokor bat eman nahi nien orri horiei komikiaren beste zatietatik bereizteko. UNAI: Hasieratik esan zidan Alexek tonu iluna eta beroa eman nahi ziola komikiari. Istorioa ere iluna da eta halabeharrez izan behar zen horrela. Aurrekoan esan zidan kazetari batek Durangoko bonbardaketaren lekuko baten kontakizuna gogoratzen zuela, eta nola esaten zuen lekuko horrek bonbardaketa ostean teila koloreko hauts geruza batek estali zuela Durango. Dudarik gabe kolorea ere mezuaren eroale izan da.•
ALEX SAN VICENTE AMOR ‘SANVI’ (Portugalete, 1970)
UNAI ITURRIAGA ZUGAZA-ARTAZA (Durango, 1974)
lapitzari lotuta hazi zen, eta lotura horrek Arte Ederrak ikastera eraman zuen. Merlin produkzio-etxean marrazki bizidunak egiten zaildu zuen eskua, eta, ondoren, binetak egiteari ekin zion: Trama aldizkarian Studio Titanic saila egin zuen, eta Mister K astekariarentzat lan eginez, komikigile trebatu zen, Bernardo Vergararekin. Garai horretan Buenafuente, L’Inedit eta Spirou aldizkarientzat ere lan egin zuen. Xabiroin Auzomorroren irudiak eta hainbat gidoi egin ditu, eta Unai Iturriagarekin elkarlanean Haur Besoetakoa marrazten dihardu. Lankidetza horrek fruitu berriak ekarri ditu aurten: Udaberririk ankerrena komikia.
bertsoak kantatzen ezagutu genuen, baina beste hainbat arlotan ere ikusi izan dugu. Bi liburu idatzi ditu: Islada eta Berandu da gelditzeko; eta Berrian zutabegile aritzen da. Abesten ere ibili zen 7 Eskale eta Gu ta gutarrak taldeetan, Igor Elortzarekin. Gidoilari izan da Olentzero eta subilaren lapurreta, Munduaren bira doan eta Eutsi! filmetan. Baina lehenago edo geroago Unai komikira heldu behar zen. Izan ere, Arte Ederrak ikasi zituen eta mikrofonoarekiko izan duen joera bera izan du lapitzarekiko. Xabiroin, Sanvirekin batera, Haur Besoetakoa saila egiten du; eta, aurten, komiki ederra argitaratu du: Udaberririk ankerrena.
XABIROI*25otsaila2012
XABIROI*25otsaila2012
Alex “Sanvi” a g a i r r u t I i a Un enok izan dugu Gernikako bonbardaketaren berri. Baina ez, ordea, horren aurretik gertatu ziren Otxandioko edo Durangoko bonbardaketen albiste. Egia esan, garai ilun haietan gertatu ziren gauza asko daude kontatzeke. Unai Iturriagak eta Sanvik 1937ko Durangora garamatzate urte hartako Udaberririk ankerrena bizitzera, Mari eta Martin neska-mutikoen eskutik.
21
• “1978an, gerra garaian galtzaile izan ziren alderdiek itzelezko traizioa egin zioten euren jendeari”.
20 komikITAUN