Harpidetu zaitez!!
... eta jaso xabiroi zure etxean! Lau zenbaki urtean 12 euro, bidalketa gastuak barne. harpidetu zaitez http://www.XABIROI.eus/ webgunean, edo bete kontrazaleko inprimakia eta bidali gure edozein helbidetara: www.facebook.com/xabiroi
info@xabiroi.ikastola.eus
Albisteen txokoa testua: Igor Leturia 2017KO KOMIKI GEHIAGO! Xabiroiko azken hiru zenbakietan (iazko urriko eta abendukoak eta aurtengo otsailekoa) 2017an argitaratutako komikien berri ematen jardun genuen, eta hala ere ezin izan genuen amaitu... Nanokomik #2 da horien arteko garrantzitsuena, CIC nanoGUNEk eta Donostia International Physics Centerrek sustatzen duten Nanokomik ekimenaren bigarren komikia, hain zuzen ere (2016an Dayanne eta Murillo, nanozientziaren indarra komikia egin zuten). Komiki kolektiboaren filosofia berarekin egin dute: lehiaketa batean 70 partehartzaile baino gehiagok nanobotereak dituzten superheroiak asmatu behar zituzten, gero helduen kategoriako hiru lan onenen irabazleek Itziar Otegi eta Amaia Arregirekin batera hiru istorio idatzi dituzte eta azkenik Hodei Iparragirrerekin batera marraztu egin dituzte. Hiru irabazleok Aśka australiarra (QUBLINGS - the espionage mission to Pluto lanarekin), Bartzelonako Jose Sénder Quintana (Teknaria lanarekin) eta Bartzelonako Ruben Molina (Hackgirl lanarekin) izan ziren. Nanokomik #2 komikia euren webgunetik deskarga daiteke, eta Creative Commons lizentziapean banatzen da. Hauez gain, beste hainbat komiki labur ere atera zituzten elkarte batzuek edo egile batzuek autoedizioan. Zehazki, hauexek: Non Legimus: Hitzen Gerra, Ian Nose eta Gabriel Alejandro (Ahabi Comics) Antxintxiketan - Lasterketa demokratikoa 2: Abarka miragarriak, Ian Nose (Ahabi Comics) Txomin, Txirulo eta Latxa, Jon Mikel Udakiola (Txipibooks) Fast Brains – Adimen sortzailea eta nerabeak, Mikel Arbiza eta Joseba Larratxe.
Alaia, euskalduna eta musulmana, Pernan Goñi (SOS Arrazakeria)
Marrazkiak Jon Mikel Udakiolak egin ditu. Komikia Jon Mikel Udakiolaren Txipibooks zigiluak argitaratu du eta Amazon bidez banatzen da.
ÍO: BIZITZA HANDIA DAGO HOR KANPOAN, DANIEL PIQUERAS FISK
2018KO KOMIKI BERRIAK ZUBIGILEAK, ALFONSO ZAPICO 2016an, Eduardo Madinak (ETAren atentatu batetik bizirik ateratako PSEEEko politikaria) Fermin Muguruza (Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako kidea) elkarrizketatu zuen Jot Down aldizkarirako. Alfonso Zapico komikigilea, lehenago ere hainbat gatazkaren inguruko komikiak publikatutakoa, haren lekuko izan zen eta komikira ekarri du orain Astiberriren eskutik Zubigileak honetan, euskal gatazka alde hain ezberdinetatik bizitako bi pertsona horien arteko topaketak, gatazka gainditu, zauriak itxi eta elkarbizitza hasteko bidearen arrasto batzuk emango dituen esperantzaz.
7 KORAPILO, XABIER ETA MARTIN ETXEBERRIA ETA JON MIKEL UDAKIOLA 7 korapilo honek Xabier eta Martin Etxeberriak asmatutako itsasoaren inguruko zazpi istorio dakarzkigu, elkarren artean korapilatuak daudenak.
Narval argitaletxeak bere lanetako asko Espainiako estatuko lau hizkuntzatan ateratzen ditu eta, lehenago Homo, suak guztia aldatu zuenean komikiarekin egin bezala, Ío: Bizitza handia dago hor kanpoan komiki hau euskaraz ere argitaratu du. Harena bezala, Daniel Piqueras Fisk da honen egilea ere. Ganbara batean botila baten barruan aurkitutako eguneroko baten bidez, bidaia espazial bat hasiko du Laikak.
TUMATXA, ANJEL LERTXUNDI ETA ANTTON OLARIAGA Zarauzko Talai Berri txakolindegiak, 25 urte bete dituela eta, komiki bat atera du, Tumatxa, haurrei mahastietako eta txakolindegietako kontuak ezagutarazteko. Anjel Lertxundik egin du gidoia eta Antton Olariagak marrazkiak, eta antolatzen ari diren bisita gidatuetan banatzeko 1.000 ale inprimatu dituzte.
KOMIKIPEDIA JAIO DA! EUSKARAZKO KOMIKIEN INGURUKO WIKI LIBRE ETA PARTEHARTZAILEA Euskarazko komikien inguruko sareko mugimenduan zeresan handia emango duen webgune berria sortu da: Komikipedia. Webgunea wiki bat da, Wikipediaren gisara, hau da,
partehartzailea eta librea, baina euskarazko komikiei buruzkoa. Iñaki Otamendik sortu du eta, batez ere, berak elikatzen du momentuz, baina denon kolaborazioei irekita dago. Xabiroiren zenbaki honetan bertan jakin dezakezue gehiago Komikipediari buruz, bere sortzaileari egindako elkarrizketa bat baitakargu!
KOMIKIGILEENTZAKO DIRULAGUNTZEN IRABAZLEAK XABIROITIK IGAROTAKOAK DIRA GUZTIAK! Iazko urriko zenbakian kontatu genizuen nola Eusko Jaurlaritzak lau marrazkigileri komiki bana egiteko 15.000na euroko diru-laguntza deialdia egin zuela. Bada, ezagutarazi dituzte irabazleak eta, hara non, guztiak Xabiroin aritutakoak dira! Horietatik bi lan euskaraz argitaratuko dira, eta beste biak gaztelaniaz, hasiera batean behintzat. Lan irabazleak 2018an argitaratu behar dira derrigorrez. Hauek dira laguntza jasoko duten egile eta lanak: La divina comedia de Oscar Wilde, Javier de Isusi; Los enciclopedistas, Alex Orbe; Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak, Dani Fano; eta Joana Maiz, Joseba Larratxe. Zorionak guztiei!
MARKO, IÑAKI HOLGADO ETA JUAN LUIS LANDAREN SAILEN ZENBAKI BERRIAK ARRAKASTATSUAK ARI DIRA IZATEN ALE BERRIAK ERE Markok eta Iñaki Holgadok marrazkiak jarri dizkiote Lehen Mundu Gerrako luzeena izan zen Verdungo batailaren 100. urteurrena gogora dakarren komiki-sailari. Honen hirugarren zenbakia atera dute Frantzian Grand Angle etxearekin eta Espainian Yermorekin, aurrekoak bezala Jean-Yves Le Naour-ren gidoiarekin. Raule-ren gidoia eta Juan Luis Landaren gidoiak dituen Nostradamus eta haren dizipuluen abenturak kontatzen dituen Arthus Trivium sailak ere hirugarren albuma kaleratu du, Dargaud-ekin Frantzian eta Normarekin Espainian. Hau ere, aurrekoak bezala, Frantziako salduenen artean da!
www.kontaizu.eus
GAZTEON ALDIZKARIA musika, teknologia, sexua, literatura denbora-pasak, zinema, antzerkia, kirolak, sarea, Lorea, bertsolaritza elkarrizketak, lehiaketa…
https://www.facebook.com/pages/Kontaizu/292902314110973
ZK. 04 AUZOMORRO Sanvi
06 AMETS ALOKATUAK Harkaitz Cano eta Iñaki Holgado
12 ZOOLA3KA Asisko, Manu Ortega, Exprai
13 PALEOLETIKA Asisko
18 KOMIKITAUN elkarrizketa Iñaki Otamendi
20 ARRANOTXU ZaldiEroa
22 BASOLATIK BERRI ONIK EZ Asisko eta Joseba Larratxe
28 ZERBAIT Arantxa Iturbe eta Maite Gurrutxaga
hurrengo zenbakia 2018ko urrian! EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea, 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus
LAGUNTZAILEAK AZALAREN IRUDIA: Guillermo Gonzalez.
KOORDINATZAILEA: Dani Fano. EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Mikel Barrios, EGILEAK: Iñigo Astiz, Joseba Beramendi,
Harkaitz Cano, Dani Fano, Maite Gurrutxaga, Iñaki Holgado, Patxi Huarte, Aritz Irigoien, Arantxa Iturbe, Joseba Larratxe, Igor Leturia, Manu Ortega, Alex San Vicente, Asisko Urmeneta.
Miel A. Elustondo. INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia.
Oñati. Tel.: 943 783 309 ISSN: 2530-2485 / LEGE GORDAILUA: SS-1552-2016
4
GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi
5
6
GIDOIA: Harkaitz Cano / IRUDIAK: Iñaki Holgado
7
8
AMETS ALOKATUAK
9
paperezko aldizkarian jarraitzen du...
Iñaki OTAMENDI “IKUSTEN
18
DA EUSKAL KOMIKIGINTZAK INDARRA BADAUKALA” Testua eta argazkia: IÑIGO ASTIZ
S
ingularrean hitz egiteari utzi ahal izatea da Iñaki Otamendi komikizalearen ametsa (Andoain, Gipuzkoa, 1971). Berak jarri zuen abian iaz Komikipedia izeneko datutegia www.komikipedia.eus helbidean. Euskal komikigintzari buruzko informazioa begi kolpe bakarrean ikusi ahal izatea da helburua, eta, asmo horregatik, euskarazko komikigintzaren argazki orokor bat ere eskaintzen du orrialdeak: urtekako produkzioa, egileen biografiak, sinopsiak, argitaletxeak, irudiak, gidoigileak... Berak jarri du abian hori guztia, baina ez du proiektua berea izaterik nahi. "Hau ez da proiektu pertsonala. Egitasmo kolektibo bilakatzea da ideia". Horregatik hartu du Wikipedia entziklopedia digitalaren eredu irekia oinarri modura, eta komikizale guztiei egin die Komikipedian kolaboratu eta informazioa osatzen laguntzeko deia. Ahal balu, Otamendi ez litzatzekeelako singularrean arituko
Esan izan duzunez, komikizaleen artean maiz aipatu izan duzue euskal komikiari eskainitako atari propio bat sortzeko beharra. Zergatik da hain garrantzitsua? Ikusgarri egiteko azken hamarkada hauetan guztietan euskal komikilariek egin dituzten lanak eta euskarara itzuli diren komikiak. Asterix eta Obelix-ez gainera, Pilula urdinak eta Zimurrak ere euskaraz irakurri daitezkeela ezagutarazi behar da, ze, gaur egun liburu denda eta liburutegietan hainbeste material dagoenez, euskarazko produkzioa ez da oso nabarmen gelditzen. Garrantzizkoa da hori ikusgarri egitea, eta orain arte ez zegoen horretarako plataformarik. Blogetan egindako lana hor zegoen, eta izugarria da, batez ere, Igor Leturiak eta Mikel Begoñak egindako lana. Informazio asko dago hor, baina sistematizatzea falta zen, eta informazio hori guztia begi kolpe bakarrean ikusgarri jartzea. Eta zergatik sortu da orain? Aspalditik zebilen ideia. Beste hizkuntzetan dauden erreferentziak ikusten genituen –dela La cárcel de papel edo dela Tebeosfera edo dela
“Urtean euskaraz bost album edukitzetik, 13, 19, eta, azkenik, 29 album ere edukitzera pasa gara”
“Ezinezkoa zen ez ikustea komikiek zer kalitate daukaten eta zer ekarpen egiten duten”
Bdtheque–, eta horrelako zerbait egin nahi genuen, zerbait duina, ondo egituratua, informazio guztia hartuko zuena… Oso ondo egin nahi genuen, hain ondo ere, azkenean ez genuen ezer egiten, ezerezean gelditzen zen gure asmoa. Media wiki sistemak, berriz, edonori ematen dio aukera informazioa modu erraz batean sartzeko eta gauzak estetikoki antolatzeko. Eta, beraz, Komikipediak lehen harria izan nahi du, eta egongo da hobetzeko aukera etorkizunean. Oraingoz proiektua martxan jartze hutsak informazio gehiago biltzea ekarri du. Ohartu gara uste genuena baino gauza gehiago daudela. Komikiz komikiko eta egilez egileko informazioa eskaintzeaz gainera, egungo euskal komikigintzari buruzko arrano begirada bat ere eskaintzen du Komikipediak. Zer ikusten duzu zuk? Produkzioa geroz eta handiagoa dela. Oraingoz azken hamarkadako lanak soilik bildu ditugu, eta nabarmen ikusten da nola pasatu garen urtean euskaraz bost album edukitzetik, 13, 19, eta, azkenik, 29 album ere edukitzera. Albumetatik harago ere indar handia du euskal
komikigintzak, komunikabideetan, Interneten, XABIROI aldizkarian eta bestelakoetan, baina albumek beti dute balio bat, eta balio dezakete neurgailu bezala. Bestalde, autore berriak ere badaude, eta haiekin batera, 80ko hamarkadan ezagun egin ziren komikigileek ere oso lan politak ateratzen jarraitzen dute, baina horren emaitza ere badira 2017an kaleratutako 29 album horiek.
Duela hamar urte inguru kexa azaldu zenuen sarean euskarazko komikigintza azoketan eta dendetan bazter xamarrean zegoelako. Berdin jarraitzen du egoerak? Besteak beste, XABIROI aldizkariari eta Harriet argitaletxeari esker, orain presentzia handiagoa daukate euskarazko komikiek, baina oraindik ere Getxoko Komiki Azokan, adibidez, stand batera joan eta orain dela bi urteko Asterix bat eskatzen baduzu, ez dute eskura edukiko, euskaraz delako. Gaztelaniazko hainbat ale, aldiz, hantxe edukiko dituzte. Eta berdin gertatzen da Donostiako liburu denda batera bazoaz; eskatzen baduzu Arrugas, aterako dizute; Zimurrak eskatzen baduzu, ordea, ez dute edukiko. Orduan, aurrera egiten ari gara, baina oso prekarioa da euskal komikigintzaren egoera oraindik. Zerbait egin behar litzateke euskarazko komikigintzak leku bat hartu eta hortik gora egiteko. Bestela beti dago desagertzeko arriskua. Komikia industria bat da, merkatu bat dauka, baina hizkuntzen egoera diglosiko honek beti izango du bere eragina. Hobetu dira gauzak baina ez hainbeste. Hobetu dena da produkzioa
Euskaraz sortutako komikiez gainera, euskarara itzulitako lanen gorakada bat ere izan da, eta horri esker lortu da kopuru hori, ezta? Bai. Datutegian argi ikusten da gero eta komiki gehiago itzultzen direla euskarara. Eta ikusten da, era berean, kaleratzen diren komikiak nagusiki helduentzako direla, eta herri
“Ez ditugu zale berriak lortuko dauden produktuak ikusgarri egiten ez baditugu”
Produkzioa hobetu bai, baina babesa eta zabalpena oraindik eskas. Bai, eta hori egin behar dugu zaleok. Animatu behar ditugu argitaletxeak, dendak, liburutegiak eta horiek denak, komikia ikusgarriago egiteko.
mugimenduek ere gero eta gehiago erabiltzen dutela komikigintza beren aldarrikapenak zabaltzeko, eta Harriet argitaletxearen moduko proiektu berriak ere jarri direla martxan, eta Astiberri argitaletxea ere hasi dela euskarari lekua egiten. Lehen begiratuan ikusten da euskal komikigintzak indarra badaukala. Euskal Herriko Unibertsitateak ere atera du liburu bat euskal komikigintzaren historiari buruz. Gora egin du komikiei buruzko interesak ere? Komikilarien lanak eragin du hori. Ezinezkoa zen ez ikustea komikiek zer kalitate daukaten eta zer ekarpen egiten duten, bai estetikan eta baita diskurtsoan ere. Iritsi da momentu bat ezinezkoa dena begiak ixtea. Prentsak ere geroz eta garrantzi gehiago ematen dio, eta unibertsitate munduak ere arreta jarri dio. Eta zer falta da? Bada, adibidez, liburu dendetan euskarazko komikigintzari leku bat egitea. Liburugintzaren merkatuaren inertziak desagerrarazi egiten ditu produktuak nobedade izateari uzten diotenean, baina desastre bat da euskarazko komikigintzako nobedade batek dendan sei hilabete irautea. 2016an argitaratu ziren komikiak ez baldin baditugu ikusgarri egiten, jende askok ez ditu ezagutu ere egingo. Eta orain dela bi urte sortutako produktuak dira! Eta badaude lan oso politak, tartean. Euskarazko komikigintza ezin da konparatu beste komikigintza eta beste literatura batzuekin. Ez ditugu zale berriak lortuko
“Aurrera egiten ari gara, baina oso prekarioa da euskal komikigintzaren egoera oraindik” dauden produktuak ikusgarri egiten ez baditugu. Dagoena oso erakargarria da eta erakutsi egin behar dugu, ze erakusterakoan komiki irakurle gehiago sortuko ditugu, eta irakurle gehiago izateak ekarriko du proiektu berriak sortzeko bultzada. Bai, bai, noski, hau dena teoria da, baina oso ona litzateke euskal komikiek liburu dendetan ikusgarritasun handiagoa izatea. Hori izango litzateke helburua orain.
Oso zale aktiboa izan ohi da komikien zalea, eta zu zeu zara horren adibide garbia. Komikipedia egitasmoa osatzen joateko laguntza deia ere zabaldu duzu horregatik. Nola lagundu daiteke proiektua? Proiektu irekia da eta asmoa da proiektu kolektibo bilakatzea. Wikipedia entziklopediarekin ere hartu-eman hobea lortu nahi dugu. Esate baterako, Unai Iturriagaren kasuan, bertsolaritzan egindako ibilbidearen ondoan lerro batzuk baino ez ditu hartzen komikigintzan egindako lanak, baina Komikipedian bere komiki lan guztiei buruzko informazioa daukazu, eta ondo legoke Wikipediaren eta Komikipediaren artean etengabeko informazio joan-etorria egotea. Hori izan daiteke zaleen ekarpen bat? Bai. Bilduma zaharretatik komikiak berreskuratu eta irudiak lortzea ere izan daiteke beste bat. Sistema erabat irekia dago. Printzipioz ez dago filtrorik, baina informazioa idazterako orduan bai lortu nahi dugu neutraltasun puntu bat. Irudiei dagokienean, oraingoz komikien azalak bakarrik jarri ditugu, eta polita litzateke pixkanaka irudi gehiago sartzen joatea, baina autoreen egile eskubideak errespetatu behar dira, eta hori ere izan behar da gogoan. Bi gauza horiek kontuan hartuta, zuzenean idatzi daiteke Komikipedian, edo emailez ere bidali daiteke informazioa komikipedia@gmail.com helbidera.•
www.komikipedia.eus
11 19