Harpidetu zaitez!!
... eta jaso xabiroi zure etxean! Lau zenbaki urtean 12 euro, bidalketa gastuak barne. harpidetu zaitez http://www.XABIROI.eus/ webgunean, edo bete kontrazaleko inprimakia eta bidali gure edozein helbidetara: www.facebook.com/xabiroi
info@xabiroi.ikastola.eus
Albisteen txokoa testua: Igor Leturia SEGI, SEGI... ...eta ez dadila inoiz gelditu euskarazko komikien bolada hau! Iazko urtean aspaldiko euskarazko komiki-kopuru handiena argitaratu zen, diferentzia handiz gainera, eta momentuz aurtengo lehen seihilekoan iazkoan baino komiki gehiago atera dira! Zaila izango da aurten iazko kopuruak gainditzea, baina euskarazko komiki faltagatik behintzat aspertzeko betarik ez dugu izango:
ISALINE, SUKALDARITZAKO SORGINKERIA, MAXE L’HERMENIER ETA YLLYA Eta hona Harriet-ek atera duen beste bat, Maxe L’Hermenierren gidoia eta Yllyaren marrazkiekin. Isaline neska gazte bat da, beste edozein bezalakoa litzatekeena... sorgina ez balitz! Atsegin
MAITASUNA ZAILEGIA DA, ANDRES GUERRERO
Aipatutako euskarazko komikien loraldiaren “errudun” nagusietakoa, zalantzarik gabe, Harriet argitaletxea da. Iaz 8 komiki atera zituen, eta aurten ere bide beretik doa. Inoiz ez hau da momentuz atera duenetako bat, Bruno Duhamelena. Iaz Harrietek Itzulera kaleratu zion egile horri, eta oraingo lan hau orduko hura bezain ederra da. Normandiako Troumesnil herriko alkateak Madeleine atso itsua bere itsaslabar gaineko etxetik atera eta zaharren egoitza batera eraman nahi du, luizi batek etxea bera barruan duela bota baino lehen. Baina Madeleinek ez du joan nahi, han baititu bere senarraren oroitzapen guztiak, eta burugogorra da oso...
L.S.B., Ana komikiak neska lesbiana baten eguneroko kontuak kontatzen ditu, normaltasunez, baikor eta umorez. Teresa Castrok sortu zuen pertsonaia, eta lehenengo istorioak hedabide ezberdinetan atera ondoren, 2013tik aurrera Gehitu elkartearen (Euskal Herriko gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkartearen) aldizkarian argitaratu dira. Orain, crowdfunding bidez autoeditatuta, istorio haiek liburu batean batu ditu, euskara eta gaztelaniazko edizio bakarrean.
MIGEL MARMOLEN HAMAIKA ETA BAT JAIOTZAK, DANI FANO
Santillana-Zubia argitaletxeak atera du euskaraz, Joseba Santxok itzulita, 2016an Andres Guerrerok egindako komiki hau. 14 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta dago, eta hainbat maitasun istorio kontatzen dira bertan.
INOIZ EZ, BRUNO DUHAMEL
L.S.B., ANA, TERESA CASTRO
Eta onena bukaerarako gorde dugu! Zalantzarik gabe, Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak urteko komikirik aipagarrienetako bat da, eta ez diogu Dani Fano bere egilea aldizkari honen koordinatzailea eta gure jefea delako. Urte luzeetako lan gogorraren ondoren, eta iaz Eusko Jaurlaritzaren komikiak ateratzeko marrazkilarientzako lau diruduen mutila festa batean harritzeko, amonaren pastel magikoaren errezeta hartzen du. Zer atera daiteke gaizki?
PUERTO RICON ERE EGITEN DU EURIA, IAN NOSE Ahabi Comics argitaletxea Ian Nose AEBn bizi den euskal herritarrak sortu zuen bere komikiak ateratzeko, hainbat hizkuntzatan, tartean euskaraz. Aurrez ere eman dizuegu azken urte parean atera dituen komikien berri. Puerto Ricon ere egiten du euria honetan bere lehengo bizileku izandako Puerto Ricon kokatutako istorio labur bat dakarkigu.
EUSKLABO ALAIAK, KATALANEZ! ASISKOREN KOMIKIA KATALANEZ ATERA DU POL·LEN ARGITALETXEAK Eusklabo alaiak Xabiroiko kolaboratzaile Asisko Urmenetak iaz argitaratutako komikia da, euskaldunon menpekotasun inkontzientea salatu eta emantzipazio mental eta nazional baterako bidea erakusten zuena, umorez eta jakinduria handiz. Orain katalanez atera du Pol·len argitaletxeak, Els eusclaus feliços izenburuarekin. Anaia katalanek jada komikiak ematen dituen lezio historiko eta politikoen beharrik ez badute ere, liburuaren alde jolasti eta umorezkoaz guk bezainbeste gozatzeko aukera izango dute, ziur.
UDAZKENEKO AZOKA GETXOKO KOMIKI AZOKA, DURANGOKO AZOKA... BAINA PARRAPEAN EZ
GLUP: ITSASO URDINAREN AZPITIK, DANIEL PIQUERAS FISK Madrilgo Narval argitaletxea azken aldian Daniel Piqueras Fisken komiki mutuak euskarazko edizioan ere argitaratzen ari da. Lehenago Homo eta Ío bezala, oraingoan Glup: itsaso urdinaren azpitik atera du. Itsasoa eta bertan bizi diren izakiak maite dituen neskatxa baten abenturak kontatzen ditu bere estilo samur eta politean.
beste askotan hiltzen saiatu, eta beti alferrik. Bere bizitzako pasarte horiek kontatzen dira bereziki komikian. Fano El Salvadorren izan zen liburuaren inguruan dokumentatzeko, lekuko eta senideekin hitz egiteko... Eta El Salvadorreko Museo de la Imagen y la Palabrak ere argitaratuko du han.
laguntzetako bat irabazi ondoren, argia ikusi du azkenean komiki mardul eta eder honek, Astiberriren eskutik. Migel Marmol El Salvadorreko Alderdi Komunistako sortzaile eta buruzagietako bat zen, 1932ko indigenen altxamenduan parte hartu zuena. Hilezkorraren mitoa zeukan bere gainean; izan ere, fusilatu zuten eta
Urteko azken hiru hilabeteek komiki azoka eta jardunaldi bana izan dituzte azken urteotan, eta aurten ere hala izango da... salbuespen batekin. Urrian Bilboko Mahatserrian egiten diren Parrapean Komiki Egunak, euskarak eta euskal komikiek presentzia handiena zuten topaketak, ez dira aurten egingo... Pena. Ea hurrengo urtean bueltatzen diren. Getxoko Komiki-Azokari dagokionez, aurten urriaren 19tik 21era izango da, eta Durangoko Azoka abenduaren 5etik 9ra. Han izango dira aipatu ditugun argitaletxeak eta euskarazko komikiak... eta Xabiroi ere bai, jakina!
www.kontaizu.eus
GAZTEON ALDIZKARIA musika, teknologia, sexua, literatura denbora-pasak, zinema, antzerkia, kirolak, sarea, Lorea, bertsolaritza elkarrizketak, lehiaketa…
https://www.facebook.com/pages/Kontaizu/292902314110973
ZK. 04 AUZOMORRO Sanvi
06 ABANGOARDIAKO BIDAIA IRAGANERA Iñigo Astiz eta Mikel Antero
12 ZOOLA3KA Asisko, Manu Ortega, Exprai
13 BENITA ETA EURIA Unai Iturriaga eta Sanvi
20 KOMIKITAUN elkarrizketa Unai Iturriaga eta Sanvi
22 ARRANOTXU ZaldiEroa
24 KOLOSALA IZANGO DA Eider Rodriguez eta Xabier Sagasta
30 LEHEN EGUNA Mamen Moreu
hurrengo zenbakia 2018ko abenduan! EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea, 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus
LAGUNTZAILEAK AZALAREN IRUDIA: Eider
Eibar.
KOORDINATZAILEA: Dani Fano. EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Mikel Barrios, EGILEAK: Mikel Antero, Iñigo Astiz,
Joseba Beramendi, Dani Fano, Patxi Huarte, Aritz Irigoien, Unai Iturriaga, Igor Leturia, Mamen Moreu, Manu Ortega, Eider Rodriguez, Xabier Sagasta, Olatz Salaberria, Alex San Vicente, Asisko Urmeneta.
Miel A. Elustondo. INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia. Oñati. Tel.: 943 783 309 ISSN: 2530-2485 / LEGE GORDAILUA: SS-1552-2016
4
GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi
5
20
ITURRIAGA eta SANVI
“HAINBATETAN EGON GARA PERTSONAIA HILTZEKO ZORIAN, BAINA BETI EGIN DUGU ATZERA”
Testua eta argazkia: IÑIGO ASTIZ
H
aur Besoetakoa itzuli da. Litxarrerien merkatu klandestinoan porrot egin ostean, behetik hasita egin behar izan du gorainoko bidea jolas-parkeetako mafiako buru izandakoak, eta boterea berreskuratu ahal izateko menpekotasuna sortzen duen materiala saltzen hasi da: bideo jolasak. Aldizkari honen orrietan aurkeztu zuten pertsonaia lehengoz Unai Iturriaga gidoigileak eta Alex Sanvi marrazkilariak 2007an, eta Haur Besoetakoa. Litxarrerien jauna albuma kaleratu zuten 2014an aldizkarian argitaratutako hainbat kontakizunekin. Bigarren albuma osatu dute orain: Haur Besoetakoa. Paristik datorren artista. Oraingoan ere konstante bat dira helduen munduaren parodiak eta pop kulturari eta gaurkotasunari egindako erreferentziak. Besteak beste, agertzen dira helduen mundutik haurren mundura joandako heldu errefuxiatuak, agertzen dira litxarrerietarako diru laguntza publikoak galdu dituzten suminduak, eta egiten zaio aipamena hauteskunde kanpainen paternalismo orokortuari ere. Eta, istorioak aurrera egin ahala, kostata, baina, azkenerako, Haur Besoetakoak ikasiko du bere lezioa: ez dago heldu onik.
Komikian, askatasun bila dabiltzalako egiten dute ihes helduek haurren mundura; askatasun bila itzuli zarete zuek ere Haur Besoetakoaren unibertsora? ITURRIAGA: Ispilu joko bat egiten dugu helduen munduarekin eta mundu errealarekin, eta parodiarako aukera ematen du horrek. Eta hori egin ahal izateko talaia konkretu bat eskaintzen digu unibertso honek, eta talaia horretatik begiratzen diogu momentuan gertatzen ari denari. Haurren munduak ematen digu aukera gure munduari kritika egiteko. Lizentzia batzuk hartu ditzakegu horri esker, baina ez nuke esango lan askea denik, edo ez behintzat bertso bat izan daitekeena baino lan askeagoa; bertsotan metrika eta doinua errespetatu behar diren bezala, hemen ere badaudelako errespetatu beharreko arau batzuk. SANVI: Badira urte batzuk pertsonaia lantzen hasi ginela, eta oraingoa bigarren albuma izanik, tresna gehiago izan ditugu eskura. Horrek aukera eman digu gauza gehiago
Iturriaga: “Haurren munduak gure munduari kritika egiteko aukera ematen digu”
Sanvi: “Sorkuntza bikote gisa, beti saiatzen gara hurrengo proiektuarekin maila bat gora egiten”
islatzeko eta ñabardura gehiagorekin aritzeko; hazi egin gara lehen albumetik hona. Sorkuntza bikote gisa, beti saiatzen gara hurrengo proiektuarekin maila bat gora egiten.
nobelarekin, eta hortik dator Lo-li-ta pertsonaia, eta... Hori guztia hor dago, eta nik disfrutatu egiten dut halakoekin. Erreferentzia horiek aberastu egiten dute irakurketa, eta gure mundutik hartutakoak dira, edo behintzat nire mundutik. Ez dira Marvelen unibertsotik hartutako erreferentziak.
Disfrutatu duzue boteretsu jaiotako zuen pertsonaia hondoa jota irudikatzen? ITURRIAGA: 2007an Haur Besoetakoa sortu genuenean, nik beste asmo bat neukan. Zuzenki mafiaren munduarekin parodikoa zen zerbait sortzea zen ideia, baina gero, nahi izaten ditudanez sartu gaur egungo munduari buruzko erreferentziak, oso estu gelditzen zitzaidan unibertso parodiko hori, genero beltzaren arauengatik. Lehen ere libratu ginen horretatik, baina oraingoan are gehiago: jadanik ez da The Godfather filmaren parodioa bat, orain
Iturriaga: “Jadanik ez da The Godfather filmaren parodia bat, orain Haur Besoetakoa da” Haur Besoetakoa da, badu bere ibilbidea, eta konturatu naiz nahi dudana egin dezakedala berarekin. Horregatik nik neuk orain askoz gehiago disfrutatu dut. Askoz libreago sentitu naiz, eta orain uste dut ia-ia nahi duguna egin dezakegula pertsonaiarekin. SANVI: Nik neuk asko disfrutatu dut Haur Besoetakoa lur jota marrazten, baina asko gustatu zait zer nolako harropuzkeriarekin itzultzen den gero berriz ere bere munduko jauntxo izatera. Bisualki oso barregarria iruditzen zait, adibidez, nolako oparotasunez atontzen duen bere jauregi puzgarria. Jolas-parkez jolas-parke hedatzen den iraultza bat irudikatu duzue kontakizunetariko batean. Beldur pixka bat ematen du ideiak. ITURRIAGA: Istorioa sortu zen garaiko gertakariei egiten die erreferentzia horrek, baina istorioa ulertu daiteke orain ere, eta baita hemendik urte batzuetara ere. Haur Besoetakoa inozo hutsa da, azken batean, eta iraultza hori ere egiten du beste batzuek esaten diotelako. Ezin da mafioso boteretsua izan, jadanik dirurik ez duelako, eta, beraz, iraultzaile paperean sartzen da, baina ez daki zer den iraultza. Haurren eta helduen arteko harremana zein den ere erakusten du istorio horrek: nola ikusten ditugun, eta zer gertatuko litzatekeen indar harreman hori iraultzeko aukera edukiko balute. Lo-li-ta eta Haur Besoetakoa tirabira etengabean dabiltza oraindik ere. Haien artekoa zer da maitasuna, gorrotoa, ala maitasun gorrotoa? SANVI: Dualitate moduko bat dago beti haien artean, eta hori da haien arteko harremanaren alderik interesgarriena: batek amore ematen duenean, besteak ez, eta horrela aritzen dira beti. ITURRIAGA: Haur Besoetakoa da, bihotza esatea gehiegi izango da, baina haur bat da, eta bestea haur arrazional bat da, edo heldu txiki moduko bat. Edonola ere, Lo-li-ta haur arrazional bat izanik ere, haur bat da, azken batean. Orain arte bien arteko harremanean beti irabazten zuen Lo-li-tak, eta oraingoan batzuetan Haur Besoetakoak irabazten du. Tira, irabazi-edo.
HAUR BESOETAKOA PARISTIK DATORREN ARTISTA Unai Iturriaga eta Sanvi Arg. Ikastolen Elkartea 48 orri I 14€ Bi pertsonaia nagusiez gainera, bigarren mailako beste pertsonaiek leku gehiago dute. SANVI: Lehen albumaren azalean bi pertsonaia nagusiak baino ez ziren agertzen. Baina denborarekin garatzen joan dira horiek ere, eta horregatik erabaki dugu azalera eramatea. Bidezkoa zen. Esango nuke bi irakurle izaten dituzuela buruan. Pop kulturari eta gaurkotasun gaiei buruz egiten dituzuen erreferentziak ulertzen dituen irakurlea da bata, eta keinu horiek ulertu gabe ere kontakizunean murgiltzen dena da bestea. SANVI: Keinu horiek sartzerakoan, irakurketa ez oztopatzea izan da beti gure helburua. Erreferentziak ulertzen dituenarentzako sorpresa une bat eskaintzea izaten da asmoa, baina ez dugu nahi horrek irakurketa eteterik. Erreferentzia ulertzen duenak ulertuko du, eta ulertzen ez duenak berdin-berdin jarraitu dezake. Asterixen albumak ere erreferentziaz beteta daude, eta irakurle jakin batzuei soilik heltzen zaizkie jolas horiek; gainontzeko guztiek kontakizunarekin jarraitzen dute. Aberastu egiten dute irakurketa halakoek. Joxean Toulouse-Lautrec margolaria, Molt Usain korrikalaria, Sophia Qippula eta Montxo Tarantinueta zinemagileak... ITURRIAGA: Komikiaren jatorritik bertatik dago erreferentzia jolas hori. Haur Besoetakoa pertsonaia The Godfather pelikulari egindako keinutik dator, eta lotuta dago Jon Miranderen
Albuma bukatzean, airean gelditzen da galdera: jarraituko du? SANVI: Galdera hori duela urtebete egin bazenit... Entregekin estu nebilen eta estresatuta, baina denbora pasa da, bareago nabil, eta jadanik hasi naiz pertsonaia faltan botatzen. Une honetan erraz ateratzen zaizkit irudiak. Istorioz istorio kaleratu dugu komikia orain arte XABIROI-n, eta bueltatu behar nuen aldiro, nekeza egiten zitzaidan aldiro pertsonaiak marraztera ohitzea. Hainbestetan marraztu ondoren, ordea, naturalago ateratzen zaizkit orain, eta behin puntu horretara heltzean, gehiago disfrutatzen duzu. ITURRIAGA: Niri kontrakoa gertatzen zait. Zenbat eta kontakizun gehiago sortu Haur Besoetakoari, orduan eta agortuago sentitzen naiz. XABIROI-rako aritzea beti da presioa, eta ongi egin nahi izaten dudanez, beti amaitzen dut agortuta. Baina denbora batera berriz hartzen dut egindakoa, eta gustura irakurtzen dut. Nik nahi dut pertsonaiak iraun dezala. Baina horregatik utzi dugu albumaren bukaera utzi dugun bezala. Jarraituz gero, lan egin beharko dugu pertsonaia orain arte baino askatasun handiagoz lantzeko. Nik uste dut merezi duela. Hainbatetan egon gara pertsonaia hiltzeko zorian, baina beti egin dugu atzera.
Sanvi: “Pop kulturari eta aktualitateari egiten zaizkien erreferentziek aberastu egiten dute irakurketa” Bete dezake gure mundutxoari beste ikuspegi batetik begiratzeko papera. Atsedena behar du berak ere, baina nik uste dut baietz, itzuliko dela. SANVI: Hirugarren albuma egitea ederki egongo litzateke, gero eta erronka handiagoak hartzen ditugulako. Luze erantzun duzue, baina, badaezpada, berriz egingo dizuet galdera. Jarraituko du? Bai ala ez? ITURRIAGA: Bai. SANVI: Bai.•
721
24
GIDOIA: Eider Rodriguez / IRUDIAK: Xabier Sagasta
25
26
KOLOSALA IZANGO DA
27
paperezko aldizkarian jarraitzen du...