Xabiroi 55

Page 1


12€HARPIDETZA

4

www.xabiroi.eus info@xabiroi.ikastola.eus www.facebook.com/xabiroi

ZENBAKI URTEAN

ALBISTEAK

Igor Leturia

ASISKOK 1620, NAFARROA BEHEREGAINA KOMIKIA KALERATU DU NABARRALDEREN ESKUTIK BESTE BEHIN, EUSKAL HERRIKO HISTORIAREN KAPITULU JAKINGARRI BEZAIN EZEZAGUN BAT JAKINARAZI DIGU Euskaldunok ezezagutza sakona dugu Euskal Herriaren historia eta kondairen inguruan, kontatzen zaigun historia ofiziala banatzen gaituzten estatuenaren barruan kokatzen dena baita beti. Horregatik, ezingo diogu inoiz nahikoa eskertu Asisko Urmenetari Euskal Herriaren historia, mitoak, zanpaketa eta heroiak ezagutarazteko egiten dituen komikiak. Bere lan eskerga horren barruan kokatzen da Nabarralde elkarteak argitaratutako 1620, Nafarroa Beheregaina komiki berri hau ere. Gaztela eta Aragoik XVI. mendearen hasieran Nafarroa Garaia konkistatu ondoren, Nafarroa Beherean iraun zuen Nafarroako

erresumak, harik eta 1620an Frantziak indarrez bereganatu zuen arte. Edo, hobe, nahi izan zuen arte, zeren eta Asiskoren komikiaren bidez jakingo dugu nola barne-hartze ediktua urtez urte baliogabetu zuten Nafarroako instituzio nazionalek 1789 arte, Frantses Iraultzaren ondorioz Frantziak Nafarroako Erresuma bahitu eta desagerrarazi zuen arte. Beraz, inoiz onartu gabeko ediktu nulu horren inguruko kontu hauek eta gehiago dakartza komiki honek, Asiskoren marrazki berezi eta paregabeez eta hitz-joko jostariez baliatuta. Guztiz ezagutu beharreko gure historiaren parte bat, eta benetan ezinbesteko lana komiki hau.

egoitza atera ziren. Maddalen Arzallusek jarri ditu euskaraz bi komiki bikain hauek, beraz gozatu!

XABI PAYA ETA PATXI GALLEGOREN NORI KOMIKIA ARGITARATU DU BERTSOLARI ALDIZKARIAK DUELA LAU URTE NORK-EKIN HASITAKO TRILOGIAREN BIGARREN KOMIKIA DA

Bertsolari aldizkariak noizean behin komikiak argitaratzeko duela lau urte hasitako bidearekin jarraitzen du. 2015eko neguan Xabi Paya eta Patxi Gallegoren Nork komikia atera zuten, trilogia bat egiteko asmoarekin. Bada, orain haren jarraipena den eta egile berak dituen Nori eman dute argitara. Nork komikian Andoni Egañaren balizko hilketa baten ikerketa kontatzen bazitzaigun, Nori honetan euskara batuaren alegiazko patentatzearen ikerketa dakarkigute. Norken bertsolaritza zen gai nagusia eta Norin euskara. Baina bietan ukitzen dira euskal kulturaren gai ugari. Eta orduko hartan bezala oraingo honetan ere euskal munduko milaka pertsonaia eta erreferentzia aurkituko ditugu eta lehertzeraino egingo dugu barre istorioaren zein marrazkien umorearekin. Istorioan, norbaitek euskara batua patentatu egin du eta eskubideak eta isunak kobratzen dira erabiltzeagatik. Bi detektibek denboran atzera bidaia egingo dute misterioa argitu eta okerra zuzentzeko, hala bide batez euskararen 100 urteko historia kontatuz. BELARDOREN ABENTURAK HIRIAN MATTINEN PERTSONAIAK ZINTETATIK LIBURU FORMATURA EGIN DIGU SALTO, BELARDO - BA AL ZATOZ? KOMIKIAN Iñaki Martiarena Mattin marrazkigileak Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrirako asmatu zuen Belardo

GAZTEON ALDIZKARIA www.kontaizu.eus

pertsonaia duela ia 20 urte, eta haren itxieraz geroztik Berriako Mantangorri gehigarrian argitaratu dira bere umorezko zintak. Orain, jauzi bikoitza eman du Belardok. Batetik, Belardo - Ba al zatoz? komikian zinta formatutik 60 orriko liburu formatura pasatu da, hau ez baita bere zinten bilduma edo hautaketa bat, istorio luze berri bat baizik. Eta bestetik, Belardok baserri ingurunea utzi eta hirira doa Berriak argitaratutako liburu honetan. Han bizitako gorabeherak kontatzen zaizkigu komikian, Belardoren ohiko hitz jokoekin eta pertsonaia berriekin. Beti bezala, haurrek, familiek eta publiko orok disfrutatzekoa da Belardoren istorio hau ere. ASTERIXEN ABENTURA KLASIKOEN BERRARGITARATZE GEHIAGO ASTERIX HELVETIAN ETA JAINKOEN EGOITZA ATERA ZIREN 2018AREN HONDARREAN Aurreko zenbakian Jean-Yves Ferri gidoilariak eta Didier Conrad marrazkilariak egindako Vertzingetorixen alaba izenburudun Asterixen istorio berriaren albistea eman genizuen eta, oraingoan, René Goscinny eta Albert Uderzoren jatorrizko istorioen beste berrargitaratze baten berri dakarkizuegu. Duela hamar bat urtetik hona istorio klasikoen pare bat album berrargitaratzen ditu urtean Salvat/ Bruñok, eta 2018aren amaieran Asterix Helvetian eta Jainkoen

SUPERPATATA GEHIAGO! HAURRENTZAKO KOMIKI HONEN BEDERATZIGARREN ZENBAKIA ERE ATERA ZEN URTEAREN AMAIERAN Ekainean genionez, Artur Laperlaren Superpatata komikiaren zortzi zenbaki euskaraz ateratzekoa zen Bang Ediciones urte amaiera baino lehenago. Denak erosi bazenituen, konturatuko zinen azken horrek istorioa amaitu gabe uzten zuela. Bada, bederatzigarrena ere atera zuten abenduan, Augusta Handimandiren abentura hura

amaitzen duena. Eskerrak! Orain irakurri eta lasai lo egin ahal izango duzu, azkenean! KOMIKIAK EGITEN IKASTEKO KOMIKIA JESS SMART SMILEY-REN EGIN ZEURE KOMIKIAK! Eta 2019ko komikiekin bukatzeko, Ibaizabal argitaletxeak ateratako Egin zeure komikiak! aipatu behar dugu. Jess Smart Smileyren liburu hau komikiak nola egin irakasten duen liburua da, baina komiki bidez, hau da, pertsonaia batzuk, marrazkiak eta bunbuiloak dituen istorio baten bidez. Komikiak egiten ikasi nahi baduzu, edo gustatzen ote zaizun probatu, edo besterik gabe komikigintzako teknikei buruz gehiago jakin, hona bide aproposa!

musika, teknologia, literatura, sexua, zinema denbora-pasak, kirolak, antzerkia, sarea, Lorea, bertsolaritza, elkarrizketak...

www.facebook.com/kontaizu.aldizkaria


2020 OTSAILA

55

EDITATZAILEA:

EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus KOORDINATZAILEAK:

Arantza Munduate eta Dani Fano.

EGILEAK:

Ekaitz Agirre, Iñigo Astiz, Ainara Azpiazu, Joseba Beramendi, Dani Fano, Patxi Huarte, Aritz Irigoien, Koldo Izagirre, Joseba Larratxe, Igor Leturia, Lander Muñagorri, Alex Orbe, Manu Ortega, Alex San Vicente, Asisko Urmeneta.

03 AUZOMORRO Sanvi

06 BASOLATIK BERRI ONIK EZ Asisko eta Joseba Larratxe

06 14

SATORREK ZULATUAK IDURI Iñigo Astiz eta Alex Orbe

19 ZOOLA3KA Manu Ortega, Exprai, Asisko

14

20 KOMIKITAUN elkarrizketa Aritz Trueba, Martin Etxeberria eta Xabier Etxeberria 22 ARRANOTXU ZaldiEroa

24

24 SASI ARTEAN ELGETA Koldo Izagirre, Dani Fano eta Garluk 30 JATEKOA Axpi

30

Hurrengo zenbakia 2020ko ekainean!

“KULTURA ETA HIZKUNTZA SAILAK (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) DIRUZ LAGUNDUA”

AZALAREN EGILEA:

Maite Gurrutxaga.

EUSKARA ZUZENTZAILEAK:

Mikel Barrios.

Miel A. Elustondo,

INPRIMATZAILEA:

GERTU inprimategia. Oñati. Te.: 943 783 309

ISSN: 2530-2485 LEGE GORDAILUA:

SS-1552-2016


4


Gidoia eta irudiak Sanvi

5


6


Gidoia Unai Gidoia Iturriaga Asisko Irudiak Joseba Irudiak Larratxe Sanvi

7


Basolatik berri onik ez

8


Paperezko edizioan jarraitzen du...


Xabier

Etxeberria

Aritz Trueba

Martin

Etxeberria

“Album hau komikiaren mundua ezagutzen hasteko prozesu bat izan da” Bere herriak jasandako eraso batean emaztea galdu ondoren, Maansi Buyan uhartera abiatuko da, hau da, mitologia eslaviarrean hildako arimak joaten diren irlara. Bidaia horren abiapuntua kontatzen du Buyan, Heriotzaren uhartea lanak, eta jarraipena izan dezakeela diote bere sortzaileek. Lehen komikia dute Martin Etxeberria, Xabier Etxeberria eta Aritz Truebak. Komikigintzari buruzko jakintza pilatu dutela diote hirurek. Testua eta argazkia: Lander Muñagorri Garmendia Zazpi urte dira komikiaren lehen harria jarri zenutenetik. Luze joan da prozesua?

Aritz: Komikia behar sortzaile baten eraginez abiatu zen. Zerbait pertsonala sortzeko nahia neukan, epe gabekoa, eta Xabiri galdetu nion ea ba ote zeukan gidoiren bat. Edozein istorio nahi nuen, eperik gabe eta harro egoteko moduko zerbait egiteko. Orduan proposatu zidan Martinek eta berak zeukaten ideia bat, komiki bat izan zitekeena. Komikietan aditua den Jon Mikel Udakiola lankideak ere lagundu gintuen

“Lehenbiziko komikiarekin munduko bi merkatu nagusietan argitaratzea sekulakoa da.” prozesuan. Paperaz gain, pentsatu genuen dimentsio handiagoa ematea proiektuari, eta digitalean ere argitaratzea. Oraindik amaitu gabe dago bertsio hori. Josu Igoa teknikaria

20

sartu zen horrela taldean, eta Jon Mikelen etxean elkartzen hasi ginen Hernanin, komikiak egiten ikasten. Komikiak egiten ikasten?

Aritz: Orain arte, ilustrazioak eta ikasle garaian egindako komikiak nituen. Baina horiek ikastolan egiten dituzun proiektuak dira. Komiki jarraitzailea ere banintzen, baina oso irakurle modura. Salto egitea erabaki genuen.

Salto egiteko modu handia aukeratu zenuen, gero!

Aritz: Bai, baina ez nuen uste horrenbeste denbora behar izango genuenik. Baina harrapatuta nengoenez, eta ikasten ari nintzenez, jarraitu egin nuen. Azken urteak astunak izan dira, baina industriaren aldetik erantzuna bazegoenez, horrek ere animatu egiten zaitu aurrera jarraitzeko. Harro egoteko moduko lan bat egin nahi zenutela esan duzu. Behin komikia kalean dagoela, harro zaudetela esan dezakezue?

Martin: Bai. 80 orrialde eginda genituenean inguruko argitaletxeetara joaten hasi ginen, eta erantzun positiborik ez genuen jaso. Ezezagunak gara komikigintzan, eta produktua bera ere zaila da. Angulemako azokara joan ginen, eta han mundu guztiari aurkeztu genion proiektua. Argitaletxe frantses batek interesa azaldu zuen, eta beste fase batera pasa ginen orduan. 80 orrialde horiek egiten hiru urte eman genituen, baina hortik interesa bazegoenez, aurrera egiteko indarra eman zigun. Hala ere, gure


asmoa beti izan da euskaraz ere argitaratzea, eta horretarako koedizioa egin behar zen, inprenta gastuak aprobetxatuz. Halako batean AEBetara joatea pentsatu genuen. Xabier: Insight Comics-en proposamen bat egin ziguten, eta komikiaren eskubideak erosi zituzten, baina aurretik egindako kontaktuak mantendu zitzatela eskatu genien. Lehen komikia duzue, eta euskaraz, frantsesez eta ingelesez argitaratu duzue. Ez da lorpen makala.

Xabier: Mundu mailako komikigintzan hiru merkatu daude: frantziar-belgiarra, estatubatuarra eta japoniarra. Lehenbiziko komikiarekin bi merkatu nagusietan argitaratzea sekulakoa da. Kritika onak jaso ditugu gainera. Gazteleraz ere atera nahiko genuke. Martin: Garbi daukaguna da aurreneko komiki hau egin den modu berdinean ezin dugula egin bigarrena. Horretarako, gainera, baldintza asko hartu behar dira kontuan: jendeari gustatu behar zaio, jarraipena izan dezala eskatu, eta argitaletxeak apustua egin behar du ondoren. Baldintza horiek guztiak emanda ere, ikusi egin beharko litzateke bolborarik geratzen zaigun proiektu honekin jarraitzeko. Aritz: Album hau abiapuntu moduko zerbait izan da, komikiaren mundua bere osotasunean ezagutzen hasteko prozesu bat. Atzera begiratuta prozesu oso polita izan da. Beraz, sortze prozesua zuentzat master bat izan dela esan daiteke?

Aritz: Goi mailako ikasketa bat, gainera. Istorioak oraindik askorako ematen du, eta pena ematen du hor uztea, bidaiaren erdian. Baina bizitza bakarra daukagu, eta bizi egin behar da. Etorkizunak eta argitaletxeak jakingo dute zer egin honekin guztiarekin.

heriotzaren uhartera doa heriotza bat onartu ez duelako, eta haren bila doa. Ikasi egin behar da bizitzan ere galerak badaudela. Istorio hau sortu zenean gure familian ere halako galera bat izan genuen, eta horrek eragindako gogoetatik abiatuta egindakoa da. Bidaia horretan abenturazko istorio bat ere kontatzen da. XII. mendean kokatu duzue istorioa, Mongoliaren inperioaren eta tropa Teutoniarren erdian dagoen Novgorodeko errepublikan. Eslaviar mitologian oinarrituta dago, eta deigarria da hori, ez delako hemen asko lantzen. Zerk erakarri zaituzte?

Xabier: Nire ustez, atzerriko argitaletxeetan arrakasta izateko gakoa mitologia eslaviarrak eman dio, ez baita askotan landu izan den zerbait. Gure aita zenak folklore eta ipuin tradizionalen oso zalea zen, eta liburu asko zeuzkan herrialde ezberdinetako mitologiekin. Martin: Guri ere atentzioa deitu zigun, egia esan, gure etxean beti egon direlako liburu horiek. Gure aita gaixotzean hasi ginen begiratzen, eta gauza batek bestera eraman du. Heriotzarekin bueltaka genbiltzan zoritxarrez, eta ideia horren ernamuina aurkeztu genion Aritzi. Gidoiaren eskema bat geneukan, baina lan kooperatibo bat izan da. Aritz: Istorioa jaso nuenean interesgarria egin zitzaidan kultura ezberdinen aurkezpen hori. Nenetak ere oraindik existitzen dira, eta horretaz hausnartzea ere interesgarria izan zen. Istorioak erakarri ninduen, baita

“Heriotzaren onarpena da istorioaren ardatza. Ikasi egin behar da bizitzan ere galerak badaudela.� zurea ez den istorio bat jakiteak ere. Hori, batetik, eta, bestetik, pintura digitala ikasi nahi nuela. Istorio horrekin zein estilo egin daitekeen begiratzen hasi nintzen orduan. Europako komikiaren eta mangaren arteko kutsua dauka marrazteko estiloak.

Heriotza da Buyanen ildoa. Galera onartzeari buruzko istorioa da?

Xabier: Bai, baten batek esan dezake jaiotzen garenetik hiltzen ari garela, baina heriotzaren onarpena da istorioaren ardatza. Mitologia eslaviarrean hildako arimak joaten diren irla da Buyan. Maansi,

Xabier: Manga ukitu bat dauka, eta binetek arnasa daukate. Europar manga deitu izan diote estilo horri. Bineta askok ilustrazio bezala ere funtzionatu dezakete. Aritz: Tempoak ere ikasten joan naiz. Komikian elkarrizketa batzuk arin doaz, baina eszena batek orri osoko marrazki bat eskatuz gero, gelditu egiten duzu tempo hori. Halako gauzak eskatuz, istorioa luzatu egin zaigu. Azkenean, 120 orrikoa izan behar zuen lana 200 orrialdetara iritsi da. Komikiaren amaieran istorioa zabalik geratzen da, Buyanera iristeko oraindik bide luzea geratzen zaio.

Xabier: Oso zabalik geratzen da, bai. Jarraipena dauka istorioak, baina ikusiko dugu zer egingo dugun.

BUYAN, Heriotzaren uhartea Aritz Trueba, Martin Etxeberria eta Xabier Etxeberria Arg. Turko Comics 208 orri I 25â‚Ź Aritz: Album honek istorioa kokatzeko balio du, eta pertsonaia garrantzitsuen aurkezpena egiteko. Askotan aipatzen da Teutoniarren presentzia, baina ez dira ikusi ere egiten komiki guztian zehar. Hori hurrengo albumetan kontatuko litzateke. Martin: Hasiera batean bost albumetarako geneukan pentsatua istorioa, baina ikusiko da. Bost albumak egiteko bakoitzarekin zazpi urte behar baditugu... Bizitza bakarra dago! Aritz: Album honekin ikasi dugu nola sortu komiki bat, eta bidaia polita izan da. Zerotik hasi gara. Pentsatu nola elkartzen ginen Hernaniko soto batean inolako helbururik gabe eta disfrutatzeko gogoz... Guretzako ere abentura ausarta izan da. Komikietako gidoilari bezala ere lehen lana izan duzue. Denontzako izan da ikasketa prozesu bat?

Xabier: Ikus-entzunezkoetarako zerbait egin izan dugu, baina ezberdina da. Hala ere, komikiak eta ikus-entzunezkoak zerikusi gehiago daukate eleberri batekin dutena baino. Ideiak kontatzeko beste bide bat da. Bageneuzkan ideia batzuk nola bideratu ez genekienak, eta orain bide bat topatu dugu. Harremana gustatu zaigu. Euskarazko edizioa argitaratzeko Turko Komiks sortu duzue. Zerbait gehiago argitaratuko al duzue bertan?

Xabier: Turko Komiks instrumentala izan da erabat. Ikusiko dugu, autoekoizpenak lan handia eskatzen baitu. Martin: Proiektuak badaude, baina aurrerantzean ikusiko da zer egingo dugun. Beste komiki batean ari gara Xabier eta biok. Aritz: Nik ere lagun batekin badut proiektu bat, bera ere komikien mundutik aparte dagoena. Baina ikusiko da tentsioari eusten diogun.

21



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.