12€HARPIDETZA
4
www.xabiroi.eus info@xabiroi.ikastola.eus www.facebook.com/xabiroi
ZENBAKI URTEAN
ALBISTEAK
Igor Leturia
HELIZE, HARRIET-EN ESKUTIK DATORKIGU MIKEL BEGOÑA ETA IÑAKET-EN KOMIKI BERRIA GERRA HANDIA, URPEKARI ALEMANIARRAK, BIZKAIKO ONTZIOLAK, ATHLETIC ETA GEHIAGO Mikel Begoña eta Iñaki Martinez Iñaket gidoilari eta marrazkilari bizkaitarrek komiki ugari atera dituzte elkarrekin azken urteotan Espainiako Norma argitaletxearekin: Tristísima ceniza, El pico de los cuervos, Ötziren trilogia...
Bada, orain Harriet argitaletxearen eskutik eta euskaraz datorkigu beraien azken lana: Helize. 1916an, Gerra Handian bete-betean sartuta, Bizkaiko ontzi-konpainiek Britainia Handirako joan-etorriei eusten diete, urpekari eta mina alemaniarrak gorabehera. Gorostola ontzijabe anglofiloaren ontziolan operazio sekretu bat muntatu dute alemaniarrek eta ontzigilearen aurkari politikoek, urpekari baten helize konponketa eta Athleticen partida bat baliatuta... Ohi duten gisan, fikzioa baliatzen dute egileek gertakari historikoak ezagutarazteko. Begoñaren aitonak izandako ontzi-hondoratze bat abiapuntu hartuta, garai haietako kontuak kontatzen ditu Helizek. Eusko Jaurlaritzak komikiak argitaratzeko marrazkigileei ematen dizkien dirulaguntzetako iazko irabazleetako bat izan zen.
arterainoko komiki guztiak euskaraz atera zituen Bang Ediciones argitaletxeak, 9 guztira. Hamargarrena, Erdi arora bidaia, oraintxe atera da, eta hasieratik bertatik euskarazko bertsioa ere badugu.
ASTIBERRIK HAURRENTZAKO KOMIKIEN LERROA ATERA DU, TXIKIBERRI, ETA EUSKARAZ ERE ARGITARATUKO DITU UXÍO, BIGA 1 ETA TIGREA AMESGAIZTOAREN KONTRA KOMIKI ARRAKASTATSUEKIN ESTREINATU DU Bilboko Astiberri argitaletxeak beti atera ditu noizbehinka euskarazko komikiak (Baleak ikusi ditut, Maria eta biok, Dublindarra...) eta baita haurrentzako komikiak ere. Azken aldian, gainera, biak ala biak indartu ditu (besteak beste, euskaraz Asylum, Migel Marmol, Pilula urdinak eta
SUPERPATATA 10! HEMEN DAUDE ARTUR LAPERLAREN HEROIAREN ABENTURA BERRIAK Haurren komikiei buruz ari garenez, 2019an zehar Artur Laperlaren Superpatata saileko ordura
GAZTEON ALDIZKARIA www.kontaizu.eus
Zubigileak eta haurrentzat Waluk-en hiruak eta Claude eta Morino atera ditu denbora tarte txikian). Orain haurrentzako komikientzat lerro propioa sortu du, Txikiberri izenekoa, eta sail horretako argitalpenak, lehen hirurak ikusita bederen, euskaraz eta katalanez ere aterako dituela dirudi. Martin Romeroren Uxío da lerroko lehen komikia, A Coruñako Diputazioaren Castelao saria eramandakoa haurrentzako komikien modalitatean. Romain Pujol eta Vincent Cauten Biga 1 - Benetan identifikatu gabeko animalia da bigarrena, Frantzian arrakasta handiarekin atera dena. Eta hirugarrena Emily Tetriren Tigrea amesgaiztoaren kontra, Eisner sarietarako izendatuta egon zena. Ez dira nolanahikoak, ez horixe!
aldarrikatzaileekin egindako komikien urtea, aurreko zenbakietan aipatutako Kanpoaldean, Samaldan, Emakume guztiok eta Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikiei Hari batetik zintzilik: enplegu publikoaren kronika gehitu behar baitiegu. Manu Robles-Arangiz Fundazioak argitaratu du, enplegu publikoaren behin-behinekotasunari buruzkoa da, Ivan Batty-ren gidoia eta Irati Merino Iratink-en marrazkiak ditu eta fundazioaren webgunetik deskarga daiteke.
AZTIA ETA ZESARREN ERRAMUKOROA BERRIZ ERE EUSKARAZ MADDALEN ARZALLUSEK ITZULI ETA SALVAT-BRUÑOK BERRARGITARATU DITU ASTERIXEN ABENTURA KLASIKO HAUEK Salvat/Bruño argitaletxeak aldianaldian René Goscinnyk idatzi eta Albert Uderzok marraztutako Asterixen abentura klasikoak euskaraz berrargitaratzen jarraitzen du. Oraingoan Zesarren erramu-koroa eta Aztiari tokatu zaie txanda eta, azken aldikoak bezala, Maddalen Arzallusek itzuli ditu. Orain ateratzen ari diren hauek eta laster argitaratuko direnek osatzen dituzte, ziur aski, Asterixen istoriorik onenak, Goscinnyk gidoietan eta Uderzok irudietan maila onena eman zutenak, urteen poderioz Asterixekin etxekotasun eta trebantzia optimoa lortuta zutenean eta Goscinny hil baino lehen. Egun ere gaurkotasuna dute euren kritikak eta umoreak. Familia osoak disfrutatzeko komikiak.
QUINO HANDIA JOAN ZAIGU MAFALDARENGATIK ETA BERE PRENTSAKO ZINTENGATIK ZEN EZAGUNA Joaquín Salvador Lavado, Quino izen artistikoaz ezagunagoa, irailean zendu zen. Mundu mailan komikitradiziorik ezagunenetakoa da Argentinakoa, Quino bera, Pratt, Oesterheld, Breccia, Solano López, Fontanarrosa, Mordillo, Altuna, Trillo, Giménez... bezalako egileekin, eta horietatik ziurrenik ezagunena izango zen Quino. Eta joan den mendeko 20-30eko hamarkadetan jaiotako belaunaldi miragarritik bizirik gelditzen zen azkena zen.
HARI BATETIK ZINTZILIK, ENPLEGU PUBLIKOAREN BEHINBEHINEKOTASUNAREN SALAKETA DOAN DESKARGA DAITEKE MANU ROBLES-ARANGIZ FUNDAZIOAREN KOMIKI HAU Badirudi 2020a dela helburu didaktiko, dibulgaziozko edo
Bere lana prentsako orri eta zintetara mugatu zen ia osorik, baina horretan eskola sortu zuen. Mafalda da bere pertsonaiarik ezagunena, 1964tik 1973ra bitartean soilik argitaratu bazen ere gaur egun oraindik ere fama handia duena, ziurrenik bertan egien zituen kritika sozial eta gizartearen erretratu zorrotzek egunerokotasuna izaten jarraitzen dutelako. Eta Mafalda eta bere lagunak izan ziren jarraitasuna eman zien pertsonaia ia-ia bakarrak, beste dena unean unerako egindako orri eta biñetak izan baitziren. Agur eta eskerrik asko, Quino.
musika, teknologia, literatura, sexua, zinema denbora-pasak, kirolak, antzerkia, sarea, Lorea, bertsolaritza, elkarrizketak...
www.facebook.com/kontaizu.aldizkaria
2020 ABENDUA
58
EDITATZAILEA:
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus KOORDINATZAILEAK:
Arantza Munduate eta Dani Fano.
EGILEAK:
Ekaitz Agirre, Uxue Alberdi, Harkaitz Cano, Joseba Beramendi, Dani Fano, Iñaki Holgado, Patxi Huarte, Aritz Irigoien, Koldo Izagirre, Alex Orbe, Igor Leturia, Susanna Martin, Lander Muñagorri, Manu Ortega, Alex San Vicente, Asisko Urmeneta.
03 AUZOMORRO Sanvi
06 HAUR BESOETAKOA Unai Iturriaga eta Sanvi
06 12
SURFLARIA Uxue Alberdi eta Susanna Martin
18 ARRANOTXU ZaldiEroa
12
20 KOMIKITAUN elkarrizketa Elisabeth Casillas eta Higinia Garay 22 ZARATA BLUES Alex Orbe 23 ZOOLA3KA Manu Ortega, Exprai, Asisko
24 24
SASI ARTEAN ELGETA Koldo Izagirre, Dani Fano eta Garluk
30 GAILUR DARDARTIA Harkaitz Cano eta Iñaki Holgado
30
Hurrengo zenbakia 2021Eko otsailean!
“KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAK (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) DIRUZ LAGUNDUA”
AZALAREN EGILEA:
Asisko.
EUSKARA ZUZENTZAILEAK:
Mikel Barrios.
Miel A. Elustondo,
INPRIMATZAILEA:
GERTU inprimategia. Oñati. Te.: 943 783 309
ISSN: 2530-2485 LEGE GORDAILUA:
SS-1552-2016
4
Gidoia eta irudiak Sanvi
5
Elisabeth Casillas Higinia Garay
“Apenas dago informaziorik abortuari buruz; gaia tabua da oraindik” Abortuaren aurkako neurri gogorrak ditu El Salvadorrek, emakume asko 30 edo 40 urtera zigortzen baitituzte. Lau emakumeren testigantzen bidez errealitate hori kontatu dute Higinia Garai marrazkilariak eta Elizabeht Casillas gidoilariak Emakume guztiok komikian. Mundubat GKEk gaiari buruz dokumentala egina du, kontzientziazio kanpaina bat, dantza pieza, eta orain komikia argitaratu dute Astiberrirekin elkarlanean.. Testua: Lander Muñagorri Garmendia Zergatik El Salvador, eta zergatik abortuaren gaia?
Higinia: Proiektua hasi zenean, abortuaren gaia aztertu nahi genuen Latinoamerikan, baina hara joan ginenean ikusi genuen arazo handiena El Salvadorren zegoela, 30 eta 40 urte arteko zigorra ezartzen baitzaie emakumeei. Hor erabaki genuen herrialde horretan jartzea fokua. Elisabeth: Berez, euren kodigo zibilaren arabera, abortuaren aurkako kondena zortzi eta hamar urte artekoa da. Baina El Salvadorren emakumeak ez dituzte zigortzen abortuagatik, baizik eta homizidio larriagotuagatik, euren haurra hiltzen duten amak izateagatik zigortzen dituzte. Hori horrela izan dadin, 2000ko hamarkadan konstituzioa aldatu zuten, eta fetua giza bizitza bezala onartua dago kontzebitzen den momentutik bertatik. Horregatik zigortzen dituzte hain kondena gogorrekin. Abortuaren aurkako lege zorrotza daukate El Salvadorren. Zer dago horren atzean?
Higinia: Abortuaren aurkako lege zorrotza daukate, bai baina finean emakumeen aurkako legea daukate. Azken batean, gizonak ez dira epaitzen, eta herrialde horretako arazo nagusietako bat bortxaketak dira. Pentsa, bortxatuak izan diren emakumeen kasuan ere ez dituzte onartzen
20
abortuak, eta era horretan, neska nerabe bat behartzen dute ama izatera. Izugarrizko indarkeria da hori. Elisabeth: El Salvadorren emakume behartsuen aurkakoa da legea, dirua duenak abortatu ahal duelako. Abortuaren gaia bada elizak daukan boterearen erakuslea, ez soilik Hego Amerikan baita hemen ere. Uneoro erakutsi nahi du gizartearen erdiaren gaineko kontrola duela, eta horretan, El Salvador ez da salbuespena.
Elisabeth: “El Salvadorren emakumeak ez dituzte zigortzen abortuagatik, baizik eta homizidio larriagotuagatik.” Komikia testigantzetan oinarritzen da. Zergatik erabaki duzue lan egiteko modu hori?
Elisabeth: Proiektu multidiziplinar baten parte da komikia. Aurretik egindako dokumentalean erakundeen ahotsetan oinarritu ginen batez ere, eta orain emakumeen testigantzetan zentratu nahi genuen. Kontatu nahi genuen zer gertatzen zaien emakume horiei kartzelatik irteten direnean. Lau errelato aukeratu genituen,
baina horietako bakoitzaren istorioak denena kontatzeko balio du, behin eta berriz errepikatzen baitira antzeko errelatoak.
Abortuagatik zigortzen dituzten emakume horietako askok harremana galtzen dute familiarekin, eta kasu batzuetan baita euren seme-alabekin ere. Igarotakoak igarota, hala ere, askok berriz ere familia bat osatzen dute.
Higinia: Emakume horietako askok familia eduki nahi zutelako. Epaiketa askotan esaten dute ea nola nahiko zuten abortatu, haurrarentzako arropa ere erosita bazuten. Nire ustez, abortuaren aurka daudenentzat ere ez du laguntzen emakumeak 30 edo 40 urtez kartzelan sartzeak, horrek familiak apurtu besterik ez baitu egiten. Baina ez hori bakarrik, kartzelatik ateratzean ere askok ez dute lanik lortzen, sozialki baztertuak daude, eta askotan bizitokia aldatu beharra daukate. Gizarteak sinesten du hiltzaileak direla, nahiz eta frogatuta eduki arazo bategatik galdu zutela haurra. Komikian sumatzen da legearen aurka mugimendua sortzen ari dela. Hala da?
Higinia: Bai, eta alderaketa egin dezakegu, gainera. Duela hiru urte inguru han izan ginen, eta ni iaz itzuli nintzen; urte batetik bestera aldea sumatu nuen. Gehiago antolatzen ari dira gai honen inguruan, eta estatua ere jabetu da ezin duela jarraitu orain arteko astakeriekin. Nazioarteko presioak horretarako balio ahal izan duela esango nuke. Dena den, ez dut uste abortua legeztatuko dutenik, ez bada hiru kausa nagusitan: abortu terapeutikoa, bortxaketen kasukoa, eta amaren edo haurraren bizia arriskua dagoenekoa. Momenturen batean lortuko dute, baina bien bitartean zenbat emakume hilko dira abortu klandestinoetan?
zituztela esanez gero, jo egiten zituzten. Orain hainbat dira kartzelan daudenak, eta lagunduko dien sare bat daukate. Kartzela kanpotik lan egiten ari diren talde baten babesa ere badute, eta horien lana sekulakoa da. Nolakoak izan dira emakume horiekin izan dituzuen elkarrizketak?
Higinia: Hori izan da zatirik konplikatuena, ezezagun batekin partekatu nahi ez duzun esperientzia bat kontatu baitute. Azken urteetan nazioarteko hedabideen arreta bereganatu du El Salvadorrek, eta horretan ere sumatu dugu aldea lehen aldiz egon ginenetik. Jabetu dira gaiari buruz hitz egiteak laguntzen duela kide batzuen kasuak geldiarazten. Hala ere, zaila da testigantza hori biltzea, zu hara iristen zarenean emakume zuri eta pribilegioduna zarelako. Horregatik, bigarren bidaia honetan eurekin denbora gehiago igaro genuen, lauzpabost egun inguru, eta elkarrizketak azken egunean egiten genituen, ez zedin izan hain gogorra horri buruz hitz egitea. Hala eta guztiz ere, jabetu ginen kontatzen duten istorioa oso instituzionalizatua dela, zerbait esanez gero euren kasua berriz ireki baitezakete, eta berriz kartzelaratu. Ikasita daukate zer kontatu eta zer ez, eta zaila da hortik ateratzea.
Kontatzeko modu hotz horren lekuko izan daiteke komikian hain testu gutxi izateak? Iruditik asko irakurtzen da...
Higinia: Eurek ere horrela kontatzen dute, hitz gutxikoak dira. Asko kostatzen zaie emozioez hitz egitea, baina sumatu dezakezu zer pasatu behar izan duten. Elisabeth: Asko iradokitzen dute, eta saiatu gara euren hitz egiteko modu hori mantentzen. Motzak dira hitzez, eta hori ere adierazten da liburuan.
Higinia: “Kartzelatik ateratzean ere askok ez dute lanik lortzen, sozialki baztertuta daude.�
Istorioa kontatzeko modua ere ez da ohikoa. Testigantzetan ez dago binetaz binetako lanketarik. Zergatik kontatzeko modu hori?
Elisabeth: Sarreran badago formatu estandar hori, baina testigantzak libreagoak dira, emozionalak direlako. Higinia: Beste komiki batean ere lanean ari gara, abortuari buruzko saiakera bat da, eta hori bai izango da ohiko formatukoa. Baina hemen zerbait emotiboagoa egin nahi genuen, eta horrek ematen zizun aukera konposizio askeagoa egiteko.
Legeetan oraindik ez da ikusiko, baina kaleko presioa sumatzen al da epaitegietan?
Higinia: Bai, jabetzen ari direlako emakumeak kartzelatik ateratzen ari direla, eta antolatzen ari direla. Abokatu taldeak eratzen ari dira emakumeak kartzeletatik ateratzeko. Elisabeth: Liburuan ikusten da hori, Marianak hamazazpi urte igarotzen ditu kartzelan, eta Elsy hamar hilabete inguru. Abokatuena oso garrantzitsua da, duela gutxira arte emakume horiei ofiziozko abokatuak jartzen baitzizkieten, eta aldiro ezberdinak ziren. Abokatu horrek berak epaitzen zituen abortua izandako emakumeak, eta horregatik diot orain ezberdina dela, badituztelako benetan defendatuko dituzten abokatuak. Eta hori aurrerapauso handia da. Higinia: Pentsa zenbaterainoko estigma dagoen, kartzelan ere ezin zutela esan zergatik zeuden han. Abortuagatik zigortu
EMAKUME GUZTIOK Elisabeth Casillas, Higinia Garay Arg. Mundubat / Astiberri 64 orri I 13â‚Ź
Zein da diskurtso instituzionalizatu hori?
Higinia: Abortua naturala izan zela diote beti. Inork ez digu onartu abortatu nahi izan zuenik, eta ez dute halakorik egingo, normala den bezala. Kontatzeko modua ere ikasitako diskurtso bat da. Elisabeth: Hainbeste aldiz kontatu dutenez euren istorioa, memoriaz ikasten dute zer esan behar duten, eta ez dira hortik ateratzen. Baina era beran, bada segurtasun psikologikorako neurri bat ere, uneoro momentu hori gogorarazi behar baduzu, hoztasunetik egiten saiatzen baitzara, eta hori nabaritzen da.
Hurrengo komiki hori, oraingo honen jarraipena izango da?
Higinia: Bata bestearengatik sortu da. Elisabeth: Ez da jarraipen bat, abortuaren hainbat ikuspegi landuko ditugu: medikuntzakoa, soziala, historikoa, edo ekonomikoa. El Salvadorreko komikia egiteko dokumentatzen ari ginela, jabetu ginen apenas zegoela informaziorik abortuari buruz. Gaia tabua da oraindik. Joan zaitez liburutegi batera, eta saiatu abortuari buruzko lau liburu topatzen. Kostako zaizu. Ikusi nuen bazegoela halako zerbait egiteko aukera, eta Astiberrirekin aterako da datorren urtean.
21
Joanatxo
Jo ezazu, Jaxinto, jo ezazu!
dok!
Txapasta, Joanatxo zonan!
baneukan susmoa... joteko esan dau! Jota berton.
24
Gidoia Koldo Izagirre Irudiak Dani Fano Kolorea Garluk
Trikitilariak behar doguz Bilboko kale kantoi guztixetan.
Soinu barik, trikitilari gitxi!
Sartu dala? Ederto! Zaindu zorrotz! Laster azalduko da Elgeta. Jaxinto handia, bai.
Londonetik heldu barrixa da. Nire txoperrak eroango zaitu.
Lehena,
Akilino Amuategi.
Hurrena zeu.
Erromerixa!
Ez esan gero ezebe txistularixai!
Gora
Euskadi eta gora bere izerdixakin bizi dan jentia!
25
Ederto, purua erretzen!
Eta benetako gudarixak frentian!
Euskaldun faltsua!
Eta zuek, tirobako eskopetiak, zer, erreboluzinorako entrenatzen hemen be?
gu... gu...
Zuek bai, karlista zikinak!
zu... zu...
26
Zu, aitabako txarrixa!
27