12€HARPIDETZA
4
www.xabiroi.eus info@xabiroi.ikastola.eus www.facebook.com/xabiroi
ZENBAKI URTEAN
ALBISTEAK
Igor Leturia
2020KO HONDARRETAN ERE KOMIKI UGARI URTE KONPLIKATUA IZAN ARREN, EUSKARAZKO KOMIKIEN KOPURUA EZ DA BATERE TXARRA IZAN Gauza jakina da euskarazko komikigintzak garai hobeak bizi dituela azken urteetan. Baina 2020.a oso urte konplikatua izan da eremu guztietan, baita euskal argitaletxeentzat ere. Eta Getxoko Komiki Azoka bertan behera gelditu zenez eta Durangoko Azoka digitala soilik izango zenez, zaila zen euskal komikigintzak aurreko urteetako goranzko joerari eustea... Hala ere, urtearen amaieran ateratako nobedade guztiekin, 2019ko kopurua gainditu ez bada ere, 30 inguru izan dira guztira 2020an ere. Hemen dituzue aurrez berri eman ez genizkizuenak. FOIX-EKO KATALINA, Angel Rekalde eta Ainara Azpiazu Azkenaldian Nabarralde Fundazioak ia urtero komiki bat ateratzen du Nafarroako pertsonaia edo gertakizun historikoen inguruan. Aurten Foix-eko Katalina komikian Gaztelak Nafarroa indarrez konkistatu zuen garaian Nafarroako erregina zenaren bizitza kontatzen digute. Angel Rekalde da gidoilaria eta Ainara Azpiazu Axpi marrazkigilea. Emakume ahaldundua zen Foix-eko Katalina, erregina zilegizkoa (Albret-eko Juan kontsortea zuen) eta Nafarroara errenazimendua eta aurrerapen handiak ekarri zituena.
BURNIZKO POTOA, Antton Kazabon eta Jokin Mitxelena Denonartean-Cenlit argitaletxeak Burnizko potoa komikia argitaratu du, Antton Kazabonen gidoia eta Jokin Mitxelenaren irudiak dituela. Mikel Laboaren Goizuetan kantan kontatzen den hilketa da istorioaren abiapuntua, eta Artikutzako aspaldiko tren harrigarriaren historia ere ezagutaraziko digu kontakizunean. Izan ere, XX. mendearen hasieran urte batzuetan funtzionatu zuen tren horrek. Artikutzak lehengai ugari eta industria eta meatzaritza
aberatsak zituen, eta trenak Errenteriaraino eramaten zituen burdina, ikatza, egurra, kaolina eta beste. Haurrentzako misterio eta abentura komikia, helduagoentzako istorio benetan jakingarria, eta guztia marrazki ederrez lagunduta. ADA LOVELACE, ZENBAKIEN LILURATZAILEA, Jordi Bayarri Ikaselkar argitaletxeak euskaratzen jarraitzen du Jordi Bayarrik zientzialari ezagunen bizitzen inguruan egiten dituen komikiak. Oraingoan Ada Lovelaceren bizitza eta lorpenak ezagutzeko aukera dakarkigute. Zientzialari hau ez da ziurrenik bildumako beste batzuk bezain ezaguna, ziurrenik bere ekarpena informatika eta programazioaren arloan izan zelako, eta gainera ordenagailuak existitu
Komikiaren haria kontu nahiko ezezagun bat da, artean haurra zen eta oso gaixo zegoen seme Frantziskoren heriotzaren istorioa hain zuzen, Albako Dukeak Iruñea indarrez konkistatu zuen egunean hil zena.
GAZTEON ALDIZKARIA www.kontaizu.eus
baino 100 urte baino lehenago egin zuelako! Baina benetan aitzindaria da: historiako lehen programatzailea, adimen artifizialaren inguruko eztabaida abiarazi zuena... Ezagutzea merezi duen bizitza. KLAK, Mattin Mattin komikigileak udaberriko itxialdian hari buruz egindako komikia dugu Klak!. Ohi duenez, umore eta sentiberatasunez kontatzen
ditu Niko protagonistak bizitako konfinamenduko istorioak, denoi ere ezagunak egingo zaizkigunak. Faltan izango ditugu, ordea, egileak ohiko dituen hitz jokoak, mutua baita Zortziko Éditions ateratako komikia. IÑURRATEGI ANAIAK, MENDIARI BIHOTZ EMANAK, Ramon Olasagasti eta Cesar Llaguno Sua etxeak duela bi urte Everesteko 1980ko euskal espedizioaren inguruko komikia egin zuen talde berarekin egin du orain euskal mendizalerik handi, karismatiko eta maitatuenetakoak diren Iñurrategi anaiei buruzkoa. Beti elkarrekin, Himalaiako mendi asko igo zituzten Felix eta Albertok, Everest barne, filosofia ezberdin batekin. Marka ugari hautsi zituzten eta 14 zortzimilakoak egiteko bidean ziren, 2000 urtean 12.etik jaistean Felixek bizia galdu zuenean. Gertakari horren 20. urtemuga betetzen den honetan, bi anaien bizitza eta lorpenak ikusiko ditugu komiki honetan.
ELKANO, MUNDUA BELETAN, Alber Vázquez, Iñaki Holgado, Pc DelaFuente eta Angel Gómez Espinosa Urteotan Juan Sebastian Elkanok burututako lehenengo mundu biraren 5. mendeurrena betetzen dela eta, hainbat lan eta jarduera ari dira egiten horren inguruan. Tartean, Gipuzkoako Foru Aldundiak komikia ere atera du: Elkano, mundua beletan. Alber Vázquezen gidoia du, Iñaki Holgado eta Pc DelaFuenteren irudiak eta Angel Gómez Espinosaren koloreak. Jada salgai duzue liburu-dendetan. ILARGIA HELBURU eta ILARGIAN OINEZ, Hergé Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek Tintinen Ilargira bidean eta Ilargian oinez estatuko 6 hizkuntzatan berrargitaratu dituzte. Bi albumetan banatutako istorio hau gizakia benetan Ilargira iritsi aurretik
fikzioan iritsi zeneko kontakizunetatik ziur aski ezagunenetakoa izango da, Jules Verneren De la terre à la lune eta Autour de la lune eta H. G. Wellsen The first men in the moonekin batera. Baina beste hiru horiek ez bezala, Tintinen abentura errealistagoa eta zientifikoagoa da: Hergék Tintinen bi liburuok idatzi zituenean 15 urte besterik ez ziren falta Apollo 11 Ilargira iristeko. Astronautika, industria aeroespaziala eta espazioko lasterketa errealitateak ziren, eta Hergéren dokumentaziorako eta dibulgaziorako joera ia obsesiboa medio, Tintinen Ilargiaren inguruko bi albumak espazioko bidaiei, zientziei eta teknologiei buruzko irakasgai entretenigarriak ere badira. Inoiz zahartzen ez diren bi komiki, edozein adinetakoek gozatzekoak.
musika, teknologia, literatura, sexua, zinema denbora-pasak, kirolak, antzerkia, sarea, Lorea, bertsolaritza, elkarrizketak...
www.facebook.com/kontaizu.aldizkaria
2021 OTSAILA
59
EDITATZAILEA:
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus KOORDINATZAILEAK:
Arantza Munduate eta Dani Fano.
EGILEAK:
Ekaitz Agirre, Aritz Irigoien, Koldo Izagirre, Arantxa Iturbe, Joseba Beramendi, Maite Gurrutxaga, Patxi Huarte, Dani Fano, Eider Eibar, Mamen Moreu, Igor Leturia, Lander Muñagorri, Eider Rodriguez, Manu Ortega, Alex San Vicente, Asisko Urmeneta.
03 AUZOMORRO Sanvi
06 SASI ARTEAN ELGETA Koldo Izagirre, Dani Fano eta Garluk
06 12
SEKRETUA Arantxa Iturbe eta Maite Gurrutxaga
18 ARRANOTXU ZaldiEroa
12
20 KOMIKITAUN elkarrizketa Mikel Antza eta Adur 22 ZOOLA3KA Manu Ortega, Exprai, Asisko 23 EULALIA ABAITUA, ARGAZKILARIA Eider Rodriguez eta Mamen Moreu
23 27
27
KONFINLANDIARRAK Asisko eta Eider Eibar
Hurrengo zenbakia!
2021eko EKAINean
“KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAK (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) DIRUZ LAGUNDUA”
AZALAREN EGILEA:
Xabier Sagasta
EUSKARA ZUZENTZAILEAK:
Mikel Barrios.
Miel A. Elustondo,
INPRIMATZAILEA:
GERTU inprimategia. Oñati. Te.: 943 783 309
ISSN: 2530-2485 LEGE GORDAILUA:
SS-1552-2016
4
Gidoia eta irudiak Sanvi
5
Sekretua
12
Gidoia GidoiaArantxa Unai Iturriaga Iturbe Irudiak MaiteIrudiak Gurrutxaga Sanvi
13
14
Sekretua
Paperezko edizioan jarraitzen du...
15
Mikel Antza Adur
“Burgosko auziari ikuspegi bisual bat eman diogu” Burgosko prozesuko epaiketa egin zenetik 50 urte bete dira 2020an.Historia hurbil horretan oinarrituta, Iraultza eta bizi! komikia argitaratu du GARA egunkariak Mikel Antzaren gidoiarekin, eta Adur Larrearen irudiekin. Epaiketa gelatik kanpo gertatutako sei istorioz osatuta dago komikia, eta amaieran auziaren nondik norakoak azaltzen dituen epilogo bat gehitu dio Antzak. Testua eta argazkia: Lander Muñagorri Garmendia
Iraultza eta bizi! komikia, Burgosko epaiketa gelatik kanpo gertatzen diren istorio paralelo ugariz kontatuta dago. Denek batera osatzen duten lan koral bat dela esan daiteke?
Mikel: Ideia horixe zen, auzipetuek ikusten ez zuten hori kontatzea, nahiz eta abokatuek informatzen zituzten gertatzen ari ziren gauzez. Kanpoan gertatu ziren horiek kontatzea errekurtso bat ere bada, ez genuelako egoki ikusten bisualki komiki bat
auzi gela batean zentratzea. Badaude halako film amerikar asko, baina beste gisa bateko zerbait egin nahi genuen. Komikiaren ostean dagoen epilogoan aipatzen duzue Hollywoodeko film baterako eman dezakeela Burgosko prozesuak...
Adur: Sei istorio daude sei ataletan banatuta, lotuta doazenak. Baina egia da istorio bakoitzetik atera daitezkeela hiru telesail, eta horietako pertsonaia bakoitzetik beste bost. Pertsonaiek askorako ematen dute.
Mikel: “Ideia zen auzipetuek ikusten ez zuten hori kontatzea, nahiz eta abokatuek informatzen zituzten gertatzen ari ziren gauzez.” Mikel: Oso denbora laburra geneukan, eta komikiaren gidoia idazteko proposamena egin zidatenean, esan zidaten ahal balitz atalka egiteko, horrela Adur ahal bezain azkarren lanean hasi zitekeelako. Niri horrek
20
asko erraztu zidan gidoiaren planteamendua egin ahal izatea. Horrez gain, saiatu gara erakusten ez dela iraganeko historia bat, baizik eta gaur egun ere ondorioak dituen gertakari bat dela. Adur: Beti esaten dugu Burgosko prozesua ez zela han hasi eta amaitu. Lehenago hasi zen, eta oraindik ondorioak ez dira amaitu, jasaten ditugu. Burgosko auziaren epaiketa egin zela 50 urte bete ziren 2020ko abenduan, eta orduantxe argitaratu zen komikia. Balio dezake memoria lana egiteko?
Mikel: Gai horrekin komikia egitea proposatu zigutenean, iruditu zitzaidan lehen aldiz posible izango zela Burgosko auziari buruz bisualki hitz egiteko. Beti liburukote lodiak atera izan dira epaiketari buruz, eta filmeren bat ere egin izan da, baina oso narratiboak izan dira denak. Hau da, Beihl [Alemaniako] kontsularen atxiloketa ez da inoiz iruditan agertu, eta aukera zegoen hori erretratatzeko. Baita ihesaldi saiakera ere. Adur: Hasieran ihesaldiari ez genion garrantzia berezirik eman, baina horretan sakondu eran, komikian azaldu behar zuela iruditu zitzaigun. Gainera, hiru edo
lau bertsio ezberdin jaso ditugu ihesaldi saiakeraren inguruan. Mikel: Nik uste, horrekin bakarrik beste komiki bat ere egin daitekeela, Behilenarekin beste bat... Hori esanda, memoria egiteko balio ote duen galdetu duzu, eta uste dut belaunaldi guztientzako komikia dela: berrientzakoa, eta baita duela 50 urtekoa gogoratzeko adina dutenentzakoa ere, garai hari berriz begiratzeko modu bat delako. Komikiak badauka amaieran eranskin bat. Istorioak horren beharra zuela sumatzen zenuten?
Mikel: Denbora tarte estua genuenez, komikiak tamaina bat ematen zuen, eta gehigarri baten beharra zekarren. Biek bat egin dute, nik uste. Komikiaren lehen zatian ez da azaltzen zer zen Burgosko auzia, baina atal bakoitzean istorioa kokatzeko balio du. Epilogoak, bestalde, balio du prozesua bera zer izan zen azaltzeko, atal horrek dena oso ondo josten duela iruditzen baitzait. Bertan kontatzen dira nor ziren atxilotuak, tortura kasuak, epaiketa, abokatuak, non izan zen... Bisualki zein narratiboki Burgosko auziari buruzko txosten bat dela esan daiteke.
Adur: “Denborak ematen duen urruntasun horrekin bizipen erabat ezberdinak topatu ditugu toki berean egon ziren pertsonen aldetik.”
izandakoarekin ere. Adur: Niretzat interesgarria izan da entzutea han egon zirenen testigantzak. Gainera, denborak ematen duen urruntasun horrekin bizipen erabat ezberdinak topatu ditugu toki berean egon ziren pertsonen aldetik. Normala dena, eta era berean interesgarria. Mikel: Garrantzitsuena da, nik uste, Burgosko auziari eman diogula ikuspegi bisual bat. Esan daiteke, beraz, komikia horretarako ahalegin bat izan dela?
Mikel: Nik uste baietz. Adurrek egin duen ahalegina sekulakoa da pertsonaia horiek guztiak sortzen, asko baitaude hain komiki laburra izateko. Badaude pertsonaia batzuk haria egiten dutenak, istorioa kontatzen dutenak. Nolakoa izan da sortze prozesu hori guztia?
Mikel: Arazo handiena izan da, prozesu guztian zehar hiru aldiz bakarrik egon garela aurrez aurre. Nik martxoaren 9an jaso nuen komikia egiteko proposamena, eta martxoaren 12an konfinatu egin gintuzten. Internet bidez egin behar izan dugu lanik gehiena. Adur: Gure denbora hartzen genuen hitz egiteko, baina ez da gauza bera. Egindakoa erakustea eta irakurketa orokorra egiteko aurrez aurre egotea garrantzitsua baita.
Adur: Epilogo hori ez da epilogo informatibo hutsa, gainera. Literatura ere badauka. Ez dago idatzita informazioa emateko soilik, kontakizun libreagoa da, nahiz eta datuak ematen dituen. Esan izan duzue komiki honek arkeologia politikoa egiten duela. Hori egin duzuela sentitzen al duzue?
Mikel: Bai, hala sentitzen dugu, baina dagoeneko induskatuta zeuden eremuetan induskatzen ibili gara. Alegia, ez duzuela aurkikuntza handirik egin?
Mikel: Pertsonalki bai, aurkikuntza interesgarria izan da komikia egiteko prozesuan ikasitakoa. Adur: Aurkikuntza batzuk egin ditugu. Horietako batzuk kontatu ezin direnak, baina baita kontatu ditugunak ere. Baina beste asko ez dira sartu komikian, ez zutelako sarbiderik istorioan. Mikel: Dagoeneko induskatuta zegoen eremu batean ibili gara, eta denborak ematen duen distantziarekin ikuspegi berri bat eman diegu gauzei. Nik uste ikusi ahal izan dugula zer izan zen Burgosko auzia 50 urte geroago. Horrez gain, biok deskubritu dugu gure istoria pertsonal propioa. Arkeologia politikoa egitean, topo egin dugu halako eta halakorekin, baita gure gurasoek bizi
Prozesua bera ez dela erraza izan, alegia.
Adur: Niri asko lagundu dit, esaterako, Mikelek daukan kultura bisualak, eta idazteko moduak. Gidoia jaso nuenean, antzerkiko errekurtsoak sumatzen ziren pertsonaiak taula gainean jartzeko moduan. Gero ertzak leuntzen jardun dugu, eta puntu batzuk ere garatu ditugu, baina oinarria oso bizkor egin zuen Mikelek. Bizipen propioetatik abiatu zenuen gidoia, Mikel?
Mikel: Nik banuen gogoan komikian agertzen den eszena bat, epaiketaren kasetea entzuten agertzen den neskatoarena. Hori bizipen erreal bat da, Burgosko auziaren nire lehenengo oroitzapena —edo bakarra—, horixe baita: aitak kasetea etxera ekarri, eta
IRAULTZA ETA BIZI! Burgosko auzia Mikel Antza, Adur Arg. Gara 150 orri I 22€ familikoei zein auzoko batzuei ere jartzen zien momentua. Orduan, horixe izan zen gidoia idazteko txispa bat. Komiki gidoia egin duzun lehen aldia da, Mikel. Nolakoa izan da lanketa hori?
Mikel: Ikasketa prozesu bat izan da, niretzako baliagarria izan zitekeen teknika bat asmatu dudalako. Komiki baten gidoi bat pasatu zidaten, eta ikusi nuen zer zen egin behar nuena. Ez dakit beste komiki bat egiteko gai izango nintzen ikasketa horrekin, baina nire ustez garrantzitsuena da istorioa izatea, hortik tiraka zerbait egin daitekeelako. Hala ere, ni gidoiarekin abiatu nintzenean ideia bat neukan buruan, baina etengabe joan da aldatzen. Adur: Hori niri oso polita iruditzen zait, gidoi hori bizirik dagoela sentitzen duzulako. Oso erosoa izaten da gidoi itxi bat daukazunean, baina ez zara proiektuan hainbeste inplikatzen. Nik horrela jarduten dut behintzat, eta dokumentatzen saiatzen naiz, gaian janzten joateko. Zure kasuan, Adur, azken urteetan ekoizpen betean zaudela esan daiteke, urteko komiki bat argitaratzen —Gabriel Aresti biografikoa, Arditutakoak, Maria Zugarramurdikoa eta Antzara eguna—.
Adur: Horrela etorri da, proiektuak etorri egin zaizkit, eta nik joera dut sartzen naizen proiektu horietan inplikatzeko. Egia da, baita ere, halako proiektuak inplikatzeko modukoak direla. Argitaratu dituzun azken komiki gehienak, gainera, historia hurbileko kontakizunak dira.
Adur: Bai, nahiko enkasillatua geratzen ari naizela esan daiteke! Kar, kar!
21