12€HARPIDETZA
4
www.xabiroi.eus info@xabiroi.ikastola.eus www.facebook.com/xabiroi
ZENBAKI URTEAN
ALBISTEAK
Igor Leturia
GUILLERMO GONZALEZ JOAN ZAIGU Ekainaren 25ean albiste tristea jaso genuen Xabiroiko lagunok: Guillermo Gonzalez marrazkilaria, eta Xabiroiko kide maitea, eritasun larri batek eraman zuen.
Durangoko Azokak, murrizketa eta segurtasun neurriekin bada ere, presentzialtasuna berreskuratu behar duela iragarri dute; eta nabaritzen da horien eragina, nobedade asko ari baitira ateratzen. Hemen duzue urteko argitalpenen zerrendaren zati berri bat. Goza ditzazuela! ARRANOTXU, ZaldiEroa Xabiroiren ohiko irakurle garenok ezagutzen dugu Arranotxu. Urte asko dira Haizearen eta Oihanaren semea den ZaldiEroaren pertsonaiaren umorezko istorioak aldizkari honetan argitaratzen hasi ginela.
Bilbon jaioa zen Guillermo 1971ean. Bere ibilbide profesionalaren hasieran animazioan aritu zen 10 urte baino gehiagoz Bilboko Merlin estudioan lanean, eta geroztik Sanvi eta Sedyasekin batera sortu zuen artboxINK estudioan ilustrazioan aritu izan zen batez ere. L’Univers des Nains liburua ilustratu zuen Frantzian, Laurent eta Olivier Souillé anaien testuekin. Komikian, Kortsarioen ostatua egin zuen Xabiroin Dani Fanoren gidoiarekin eta Frantzian Le chevalier à la licorne Stéphane Piatzszek gidoilariarekin, biak 2015ean. Eta Xabiroi eta El Balanzín aldizkarien ohiko kolaboratzailea ere izan da hainbat urtetan. Edozein profesionalek jaso dezakeen errekonozimendurik handienetakoa bere kideen partetiko miresmena da, eta euskal komikilariek beraien arteko handienetakotzat daukate Guillermo. Hutsune handia utziko du Xabiroikideen bihotzetan eta euskal komikigintzan; baina baita ere bera ezagutu eta lagun izanaren poza guri, eta bere marrazki ederren ondarea munduari. Arin bekizu lurra, Guillermo. EUSKARAZKO NOBEDADE UGARI UDAZKENEKO KANPAINA INDARTSU DATOR Aurtengo lehen seihilekoan komiki asko atera dira euskaraz, normalean baino gehiago. Eta udazkeneko kanpainari dagokionez, aurten Getxoko Komiki Azoka egin da (urriaren 1etik 3ra izan da) eta abenduaren 3tik 8ra izango den
hasiberriek hartu dute parte, besteak beste: Axpi, Maite Gurrutxaga, Susanna Martin, Paula Estevez, Irati Jimenez, Yolanda Mosquera, Dom Campistron, Irati Eguren, Irkus Zeberio, Irati F. G., Maite Caballero... Ongietorriak bueltan!
Jada abentura ugari bizi izan ditu basoan euskal mitologiako beste izaki ezagun askorekin, eta bazen garaia horiek guztiak liburu batean bilduta ateratzeko. Aurten, beraz, album bakarra atera ordez, Xabiroik bi komiki-liburu aterako ditu: Koldo Izagirre, Dani Fano eta Garluken Sasi artean Elgeta eta ZaldiEroaren Arranotxu, Euskal gerlari mitikoa, umore poetikoaz epika egunerokotasunera jaitsiko digun komiki zinez dibertigarria.
euskaraz gozatzeko aukera ez dugu askotan izaten. Orain arte El ciclo de Irati saileko laugarren zenbakia, Saiak, izan zen, Xabiroiren eskutik, euskaraz ikusi dugun bere lan luze bakarra. Bada, aurten bertan hasi zuen Glénat argitaletxean bere gidoia duen Chroniques de Roncevaux saila, La légende de Roland izeneko lehen zenbakiarekin, eta berehala euskaraz atera zuen Ereinek, Orreagako kronikak 1 - Errolanen elezaharra izenarekin. Landaren irudi zorgarriak errealistak dira, zehaztasunez beteak, argiitzalekin, orrian kolore tonu bat nagusi dela. Nafarroako historiaren pasarte ezaguna den Orreagako guda da gai nagusia. Landak, marrazkigile aparta izateaz gain, Nafarroako historiaren gaia oso gogokoa eta ezaguna du. Sarri egin ditu horri buruzko lanak. Lehen album honetan planteamendu eta aurkezpen bikaina ematen zaio istorioari, hurrengo liburukian izango den jarraipena eta amaiera aurkeztuz. Luxua da 14 urteren ondoren Juan Luis Landaren komiki bat berriz ere euskaraz ikustea, eta ezagutaraztea hain beharrezko den gure historiaren gai batekin are gehiago!
ORREAGAKO KRONIKAK 1, ERROLANEN ELEZAHARRA Juan Luis Landa Hau da aurtengo euskal komikigintzako albiste handienetako bat. Juan Luis Landa errenteriarra euskal komikigile ezagunenetako bat da. Bere marrazkien edertasuna asko preziatzen dute bere kideek zein zaleek eta nazioartean famatua da. Baina Espainian zein Frantzian asko argitaratzen duenez eta ilustrazioan ere aritzen denez, bere lanen gaiak askotan euskal historia edota mitologia izan arren, bere komikiez
TUPST! 2, Tupust! kolektiboa Tupust! kolektiboa 2019an plazaratu zen, tradizionalki egile, gai zein irakurleen aldetik nagusiki gizonezkoen esparrua izan den komikiaren mundura aire freskoa, emakumezkoen presentzia eta ikuspegi feminista ekartzeko. Orduan hainbat autoreren artean egindako Tupust! bilduma atera zuten, “ni”a gaitzat hartuta eta Txalapartaren eskutik, eta orain Tupust! 2 atera dute, gaia “zu” dela eta autoedizioan. Lehenengoan bezala bigarren honetan ere egile ezagunago zein
GAZTEON ALDIZKARIA www.kontaizu.eus
ISALINE 3 – TXAKURREZKO SORGINKERIA, Maxe L’Hermenier eta Yllya Harriet argitaletxeak Maxe L’Hermenierrek idatzi eta Yllyak marraztutako Isaline sail arrakastatsuaren abenturak argitaratzen jarraitzen du. Azken urteetan ateratako Isaline 1 – Sukaldaritzako sorginkeria eta Isaline 2 – Sorginkeria izoztua albumen ondoren, orain Isaline 3 – Txakurrezko sorginkeria izenburudun abentura berria dakarkigu. Gure sorgin nerabe hasiberriak bere aztikeriekin jarraituko du, eta ohi bezala horien bidez abentura barregarriak biziaraziko dizkigu. JULES JAUNA, Aurélien Ducoudray eta Arno Monin Aurélien Ducoudrayk idatzi du prostituzioari, Afrikako neska gazteen trafikoari eta drogei buruzko fikziozko istorio gogor hau, Arno Moninek jarri ditu irudiak eta Harriet etxeak argitara eman du euskaraz.
musika, teknologia, literatura, sexua, zinema denbora-pasak, kirolak, antzerkia, sarea, Lorea, bertsolaritza, elkarrizketak...
www.facebook.com/kontaizu.aldizkaria
2021 URRIA
61
EDITATZAILEA:
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus KOORDINATZAILEAK:
Arantza Munduate eta Dani Fano.
EGILEAK:
Aritz Irigoien, Patxi Huarte, Adur Larrea, Joseba Beramendi, Unai Iturriaga, Igor Leturia, Jugatx Jiashang Larrakoetxea, Andoni Imaz, Manu Ortega, Mikel Santos, Unai Gaztelumendi, Alex San Vicente, Garbiñe Ubeda, Asisko Urmeneta.
AZALAREN EGILEA:
Leire Urbeltz
EUSKARA ZUZENTZAILEAK:
Mikel Barrios.
Miel A. Elustondo,
INPRIMATZAILEA:
GERTU inprimategia. Oñati. Te.: 943 783 309
ISSN: 2530-2485 LEGE GORDAILUA:
SS-1552-2016
04 AUZOMORRO Sanvi
06 HAUR BESOETAKOA Unai Iturriaga eta Sanvi
06 14
ARRANOTXU ZaldiEroa
16 KOMIKITAUN elkarrizketa Koldo Izagirre, Dani Fano eta Garluk
19
18 ZOOLA3KA Manu Ortega, Exprai, Aritz 19 ETXEAN USO Adur 25 MAINGUA Garbiñe Ubeda eta Belatz
25 31
31
AMAIUR 150 Jugatx Jiashang Larrakoetxea Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketaren irabazlea
35 XABIROI XTREME Unai Gaztelumendi
“KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAK (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) DIRUZ LAGUNDUA”
Hurrengo
zenbakia 2021eko ABENDUan!
4
Gidoia eta irudiak Sanvi
5
6
Gidoia Unai Iturriaga Irudiak Sanvi
7
8
Haur Besoetakoa: Ez da ez!
Paperezko edizioan jarraitzen du...
9
Koldo Izagirre Garluk Dani Fano
“Elgetaz ez dakiguna gehiago denez dakiguna baino, libre aritu gara” Jazinto Rivas Elgeta trikitilariaren bizitzako teklak jota, hots arrasto batzuk ageri dira misteriozko isilaldi luzeen artean: Eibar, musika, soinu txikia, maitasuna, sozialismoa, errepublika, gerra, kartzela eta diktadura, besteak beste. Xabiroin atalka argitaratu eta gero, Sasi artean Elgeta bilduma osatu dute Koldo Izagirre gidoilariak (Pasaia, Gipuzkoa, 1953), Dani Fano marrazkilariak (Donostia, 1968) eta Ekaitz Agirre Garluk koloristak (Donostia, 1979) Testua eta argazkia: Andoni Imaz Gidoilari-marrazkilari bikora ohituta gaude, eta zuek hirukotean egin duzue lan, koloristarekin. Zergatik?
Garluk: Bere marrazkiak hobetzeko [barrez]. Fano: Ez, ez, horrela da. Egoera hau arraro samarra da, editorea eta marrazkilaria pertsona berbera direlako. Uste dut erabaki hori gehiago hartu zuela nire buruaren egile aldeak editore aldeak baino. Ekaitz ezagutzen nuen eta bere lana asko gustatzen zitzaidan. Talde lana zoragarria da ikasteko,
eta badauka ikuspuntu praktiko bat ere: azkarrago lan egin dezakezu. Garluk, zuk zenbait komikiri eman diezu kolorea azken urteetan Frantziako merkaturako. Han errotuago dago lan hori?
Garluk: Hemen askotan autorearen zera hori daramagu guztiok, dena norberak egitearena. Fano: Komikian tradizio handia dauka, batez ere AEBetan, baina hemen ez hainbeste. Kasu honetan, uste dut garrantzitsua dela taldeak talde gisa funtzionatzea. Storyboard guztiak hiruron artean begiratzen genituen, ez da izan: «Ekaitz, tori, zuk egin kolorea».
“Elgeta ez zen arrakasta eta diru bila ibili, beste helburu batzuk eta beste nortasun bat zituen” Garluk: Batzuetan gertatzen da hori, produkzio kate bat izaten da. Lan taldea lagun talde bat izatea oso polita da. Nola azalduko zenukete biok elkarren lana?
Fano: Nire marrazkia astuna da, konplexua, gauzez beteta dago; eta, nire ustez, kolorearekin konplexuagoa egiten nuen, astunagoa. Ekaitzek marrazkiak arindu eta sinplifikatu ditu, lanaren mesedetan. Eta ausarta izan da. Ni kolorista beldurtia naiz. Garluk: Ni ere bai.
16
Fano: Ni ez naiz ausartzen zuk sartu dituzun kolore batzuk sartzera. Adibidez, geltokiaren eszenan, mojari pospoloak ematen dizkionean. Ni ez nintzateke ausartuko hori urdina jartzera, eta zu bai. Garluk: Narratibaren aldetik, marrazkiak oso ondo daude. Nire ekarpena da horri laguntzea. Dani maisua da marrazten, nik hori indartu nahi dut. Orriak zer esan nahi duen ikustea izaten da garrantzitsuena. Fano: Abiapuntua hor dago [Koldo seinalatuz]. Nik gidoia marrazten dut, eta Ekaitzek gidoia koloreztatzen du. Izagirre: Niretzat ikastaro bat izan da, ez nengoelako ohitua. Danik pazientzia handia eduki du nirekin. «Koldo, faborez, ulertu ezazu ezin direla mugitu; ez gaude marrazki bizidunetan». Kosta egin zitzaidan sartzea komikian, bere hizkera horretan. Ez da marrazki bizidunena, ez narratibarena, ez nobelistikarena; beste kontu bat da. Tapia eta Leturiaren Zeruko hauspoa kantuko bertso batek zera esaten du: «Aspaldi galdua da/ Elgetaren kasta/ edertasuna baino/ nahio arrakasta». Zer kasta da hori?
Izagirre: Aurrera ateratzeko behar da zeozer: gurasorik gabe, eta gurasoak maketoak; trikitilarien artean, sozialista eta errepublikanoa; 40 bat urte zituela, gerra tokatu, eta boluntario joan; hamabi urte Puerto de Santamarian; kartzelatik hona etorri, diktadura hartan, eta deseroso egon, seguru asko trikitilarien artean ez zutelako ulertuko, nahiz eta irakaslea izan. Horixe
bai trikitiarekin, ze trikitiaren oinarrian Bizkaiko panderistak zeuden, eta hor denak emakumezkoak ziren. Irmotasun politiko hori erreibindikatzeko modukoa da. Eibar, eszenatoki ez nolanahikoa...
Izagirre: Kontuan hartu behar da orduko sozialismoa ez zela oraingoa bezalakoa, oro har. Gorriagoa zen, horregatik bat egin zuen 34ko iraultzarekin, eta eibartarrak jo eta fuego aritu ziren. Eibar oso eszenario inportantea izan zen, errepublika libre moduko bat. Ez Bilbo, ez Donostia; ez Bizkaia, ez Gipuzkoa; hizkera ere hala dute, nahaste bat, eta haiek ere hala dira: jende langilea, ez elizkoia, EAJ gutxiengoan, ezker abertzalerik gabe, denak euskaldunak... Bazegoen zerbait hor.
SASI ARTEAN ELGETA Koldo Izagirre, Dani Fano, Garluk Arg. Ikastolen Elkartea eta Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 48 orrialde I 15€ kasta. Ez zen arrakasta eta diru bila ibili, beste helburu batzuk eta beste nortasun bat zituen, eta landa bohemio bat bihurtu zen, baserriz baserri. Superbibiente bat. Eta trikitilarientzat, fenomeno bat. Trikitia bera instrumentu bezala eboluzionarazi zuen, eta erritmo modernoak ekarri zituen, fox-trota eta horiek. Elgetaz, hala ere, gehiago da ez dakiguna dakiguna baino, zorionez guretzat. Fikziora edo fantasiara jotzeko libreago aritu gara.
“Errealismoa fantasia baino askoz ere arriskutsuagoa da. Horretara jokatzen baduzu hanka sartuko duzu seguru” Elgetaren bizitzarekin batera kontatu dituzue 1931ko errepublika, 1934ko iraultza, 1936ko gerra eta Francoren diktadura, non eta Eibarren kokatuta. Biografiaren alderik politikoena nabarmendu nahi zenuten?
Izagirre: Uste dut bere alde sentimentala ere ageri dela: zenbat sufritu zuen umetan, gero zenbat sufritu zuen amodiozko desengainu batekin... Baina bai. Trikitia, hain folklorikoa izanik itxuraz, oso pertsegitua egon zen; elizakoek eta EAJk ahaleginak egin zituzten, eta toki askotan debekatzea lortu zuten. Patroi batzuek multak jartzen zizkieten operarioei dantza lotuan egin baldin bazuten; Eibarren bai eta Azkoitian ere bai, dakigunez. Orduan, trikitiari ezin utzi dantza eta erotismoa bakarrik. Horregatik, besteak beste, sartu dugu Eibarko emakumeen eboluzio bat sufragistena baino goragokoa. Hori ez dago Elgetaren bizitzarekin lotua, baina
Marrazkietan, tokiak zehatzak eta identifikagarriak dira.
Zenbaterainoko berniza? Lodia? Arinagoa? Orduan, espezialistengana jo genuen, Badihardugu euskara elkarteko Aintzane Agirrebeña eta Asier Sarasuarengana. Fano: Behin esan zenidan: «Zer onak zareten ilustratzaileak errealitatea asmatzen». Hori da kontua, koherentea dirudien errealitate bat asmatzea. Komikiko zatirik ikusgarrienetako bat da orri bikoitz bat, 1934ko iraultza eta Akilino Amuategiren agerpena kontatzen dituena.
Izagirre: Nola adierazi iraultza bat? Hain da gauza... Injustizia, matrimonioak desegitea, jendea akabatzea, ahal bada bizkarretik tiro emanda... Iraultza kristoren zikinkeria da. Eta edertasuna. Beste moduren batean kontatu behar genuen, eliptikoago, baina aldi berean sinboliko.
Fano: Egin behar duzu zerbait koherentea. Noski, puzzlearen pieza batzuk falta zaizkizu, espekulatu egiten duzu. Uste dut gailurra dela apaiza eta emakumea leihotik begira dauden eszena. Argazki pila bat ikusi nuen jakiteko zer etxetatik ari ziren begiratzen. Bestela ez zen posible perspektiba hori. Ezkerreko ikuspegia ezin nuen jarri, hor Casa del Pueblo besterik ez dago; atzekoa ere ez, kioskoa egin gabe zegoelako. Aukera bakarra zegoen. Horrek niri balio dit kontakizunean sartzeko. Garluk: Dokumentazioak asko laguntzen du. Bestela, egingo dituzu betiko zerua eta betiko etxea. Fano: Baina dokumentazioak ez du protagonista izan behar, ez da handikeriaz erakutsi behar. Hor egon behar du. Hizkerarekin, beste horrenbeste.
Izagirre: Errealismo osoa ezinezkoa da. Anekdota bat kontatuko dut. Umberto Ecori elkarrizketa batean irakurri nion: Il nome della rosa-n, nonbait, jartzen du halako urteko halako hilabeteko halako egunean tipo bat joan zela gutun batekin etxe batera. Publikatu eta handik puska batera, irakurle baten gutun bat heldu zitzaion. «Oso ondo, asko gustatu zait, baina dezepzio handi bat hartu dut, ze urte horretako hilabete horretako egun horretan, kale horretan ezinezkoa zen hori: sute handi bat egon zen aurreko gauetik, eta dena txikitu zen». Ez dakit egia den edo ez, baina oso polita iruditu zitzaidan. Errealismoa fantasia baino askoz ere arriskutsuagoa da. Horretara jokatzen baduzu, hanka sartuko duzu seguru. Hasieran berniz bat eman nahi genion euskarari, baina sekulako kontradikzio pila genuen.
Fano: Erdiko pareta hautsi genuen, dena kontatzeko gauza guztietan sakondu gabe. Eta Elgeta hortik atera nahi genuen. Hasieran, Koldoren galderetako bat zen: «Zer egin zuen Elgetak 1934an?». Ez dakigu. Izagirre: Egongo zen nonbait. Artistaren beldurra erakusten da, ez egiteko heroi erraz garbi hori; humanizatzeko. Fano: Geure buruaren aldarrikapen bat ere bada: hitz gutxi eta esan asko. Hori da Akilino Amuategik esaten diona. Ari zaio berari buruz, eta ari zaio orriari buruz
.
36