Xabiroi 62

Page 1


12€HARPIDETZA

4

www.xabiroi.eus info@xabiroi.ikastola.eus www.facebook.com/xabiroi

ZENBAKI URTEAN

ALBISTEAK

Igor Leturia

HARRIET ARGITALETXEAREN UDAZKENEKO NOBEDADEAK

JARRAITU INURRIARI, Unai Elorriaga eta Alex Orbe Amaren bila, edo zain, erortzen ari den landetxe batean bizi diren aita ganorabakoa eta bera baino zentzudunagoa den 8 urteko alaba; burokraziak harrapatuta lanetik ezin aterata dagoen emakume funtzionario gaztea; burua joaten ari zaion emakume nagusia... Pertsonaia eta istorio bitxi ezberdinak harilkatzen dira Unai Elorriaga gidoilariak eta Alex Orbe marrazkilariak ondutako eta errealismo magikoz zipriztindutako komiki eder honetan. MUGAKO DRAGOIAK, Harriet, Iván Gil eta Garluk Gregorio Muro Harriet mitikoaren komikigintzarako itzuleraren bigarren fruitua da Iván Gilen irudiak eta Garluken koloreak dauzkan Mugako dragoiak western hau, urtearen hasieran Frantzian atera zena Glénaten eskutik. XVIII. mendearen amaieran, euskal jatorriko Juan Bautista de Anza Mexiko Berriko gobernadorea da, eta larruzko

dragoiak izenez ezagututako soldadutaldeaz eta miliziano talde batzuez baliatuz, AEBen muga zaindu behar du, komantxeen erasoei aurre egin, lehorteak hilzorian jarritako herri eta tribu zenbait sorotsi... ABELEN BIDAIA, Isabelle Sivan eta Bruno Duhamel Harriet argitaletxeak aurretik hirutan argitaratu ditu gurean Bruno Duhamel egile frantziarraren komikiak. Oraingoan Isabelle Sivanen gidoi batean oinarritutako Abelen bidaia dakarkigu, aurrekoak bezala samurtasunez betea eta landaeremuko bizitzaren erretratua. Anaiarrebek alde egin zutelako, Abel etxaldearen kargu egin behar izan zen desgogara, nahiz eta berak beti nahi izan duena alde egitea eta bidaiatzea den... Orain, zahartzaroan aurrera doala eta herritik inoiz atera gabea, Etiopiara joateko erabaki irmoa hartu du. SUA, SU TA GAR TALDEAREN LETRETAN OINARRITUTAKO KOMIKIA ALEX TELLOREN GIDOIA ETA JULEN RIBASEN MARRAZKIEKIN Su Ta Gar musika talde ezagunak komiki bat argitaratu du, Sua izenburuduna. Alex Tellok idatzi du istorioa eta Julen Ribasek marraztu. Baina ez da taldearen ibilbidea kontatzen duen komiki bat. Sua izeneko gazte baten istorioa dago komikian, eta istorio hori Su Ta Garren 36 kantaren letren zatien bidez kontatzen da. Taldeak bere kantuen bidez nola, hala islatu ditu komikiak ere Euskal Herriaren azken 30 urteen

GAZTEON ALDIZKARIA www.kontaizu.eus

testuinguru soziopolitikoa, fikzioa, fantasia eta errealitatea uztartuz. Errutina, gizarte-injustiziak, polizia, tabernak, drogak, musika... hau da, gazte askoren bizitza erretratatuta ikusiko duzu 80 orriko komiki original eta bikain honetan. BIDEA DA BORROKA, BERTSOLARI ALDIZKARIAREN KOMIKI BERRIA BEÑAT ETA UNAI GAZTELUMENDI ANAIEK EGIN DITUZTE, HURRENEZ HURREN, GIDOIA ETA MARRAZKIAK

Nork, Nori eta Arditutakoaken ondoren, berriz ere Bertsolari aldizkariaren zenbaki bat komikia izango da. Beñat eta Unai Gaztelumendi anaia bertsolariek egin dute elkarlanean Bidea da borroka, lehenak gidoia eta bigarrenak irudiak. BECeko finalera abestera doan Martin 35 urte inguruko bertsolaria da protagonista, eta bidean doala horraino eraman duen bide osoa gogoratuko du, hala belaunaldi horren kronika umoretsua osatuz. CEAR-EUSKADI, GEHITU ETA MUGEN GAINETIK ELKARTEEN KOMIKIAK EUREN MEZUA ZABALTZEKO ALDE EGIN EDO HIL ETA BESTE ALDETIK ATERA DITUZTE Errefuxiatuen eskubideen alde jarduten duen CEAR-Euskadi elkarteak Alde egin edo hil komikia argitaratu du. Susanna Martínek egin du, eta Honduras eta El Salvadorretik arrazoi ezberdinengatik ihes egin behar izan duten hainbat pertsonaren istorioak kontatzen dira bertan: krimen antolatutik, biolentzia LGTBIfobotik, indarkeria matxistatik... Eta harrerako herrialdeetan aurkitzen dituzten diskriminazio eta aurreiritziak ere salatzen ditu. Komikia elkarteari postaz eska dakioke.

Bestalde, Gehitu Euskal Herriko LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko elkarteak eta Mugen gainetik txirotutako herrialdeen garapenerako GKEak Beste aldetik – Hemengo eta hango trans emakumeen bizipenak komikian atera du. Bertan, Ertamerika zein Espainiako 8 emakumezko egilek (Teresa Castro, Susanna Martín, Sydney Hilton, María José Manzano, Catalina Parra, Elsa Ruiz, Sara Soler eta Xulia Vicente) beste hainbeste trans emakumeren istorioak kontatzen dituzte, propioak edo testigantzaz jasotakoak. Komikia doan deskargatzeko moduan jarri dute. NABARRALDEREN BENJAMIN TUTERAKOAREN BIDAIA APARTA MIKEL BEGOÑA ETA IÑAKETEK EGIN DUTE XII. MENDEKO PERTSONAIA EZEZAGUN HONI BURUZKO KOMIKIA Benjamin Tuterakoa XII. mendeko mendeko merkatari judua dugu, aski ezezaguna izan arren Marco Polok bere bidaia entzutetsua egin baino ehun urte lehenago gauza bertsua egin zuena. Bidaian ezagutu zituen gizarteen, euren ohituren eta bizimoduaren berri eman zuen Bidaien Liburua lanean. Mikel Begoñak idatzi du Nabarralderentzat Benjamin Tuterakoaren bidaia aparta komikia, eta bertan Bidaien Liburuko zenbait pasarte esanguratsu kontatuko dizkio Benjaminek Antso Jakituna erregeari Gaztelako tropek bere erresumaren mendebaldeko aldea erasotzen duten bitartean. Iñaketek egin ditu marrazkiak.

musika, teknologia, literatura, sexua, zinema denbora-pasak, kirolak, antzerkia, sarea, Lorea, bertsolaritza, elkarrizketak...

www.facebook.com/kontaizu.aldizkaria


2021 ABENDUA

62

EDITATZAILEA:

EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus KOORDINATZAILEAK:

Arantza Munduate eta Dani Fano.

EGILEAK:

Uxue Alberdi, Mai Egurza, Arkaitz Gonzalez, Aritz Irigoien, Patxi Huarte, Joseba Beramendi, Andoni Imaz, Susanna Martin, Igor Leturia, Manu Ortega, Julen Ribas, Alex San Vicente, Asisko Urmeneta, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta.

03 AUZOMORRO Sanvi

06 SURFLARIA Uxue Alberdi eta Susanna Martin

06 12

BOTERE HANDI BATEK Sail berria! Iban Zaldua eta Julen Ribas

20 KOMIKITAUN elkarrizketa ZaldiEroa

12

22 ARRANOTXU ZaldiEroa 24 ZOOLA3KA Manu Ortega, Exprai, Asisko

22

25 TELEFONO HILA Patxi Zubizarreta, Mai Egurza eta Arkaitz Gonzalez

Hurrengo

25

zenbakia 2022ko OTSAILean!

“KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAK (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) DIRUZ LAGUNDUA”

AZALAREN EGILEA:

Joseba Larratxe

EUSKARA ZUZENTZAILEAK:

Mikel Barrios.

Miel A. Elustondo,

INPRIMATZAILEA:

GERTU inprimategia. Oñati. Te.: 943 783 309

ISSN: 2530-2485 LEGE GORDAILUA:

SS-1552-2016


4


Gidoia eta irudiak Sanvi

5


12 6


Gidoia GidoiaUnai UxueIturriaga Alberdi Irudiak Susanna IrudiakMartin Sanvi

7


14 8


Surflaria

... paperrezko edizioan jarraitzen du.

15 9


Zaldi roa e

“Bestelako mitologia bat egin nahi dut, koloretsua” Patxi Huarte ZaldiEroa komikigilea (Faltzes, Nafarroa, 1966) bere txisteekin barre egiten duen horietakoa da. «Zerbait graziosoa baldin bada, grazia egiten dit!». Bere estiloa gaurkotasunaren gaineko satirari lotuta dago askorentzat, hemezortzi urte baitaramatza egunero zinta bat marrazten Berria-n. ZaldiEroaren umorea hori baino zabalagoa eta bereziagoa da beti, ordea, eta horren adibide da XABIROIren irakurleak ondo ezagutzen duen Arranotxu pertsonaia; atalez atal,oraindik ere bazter berrietara hedatzen du haren unibertsoko umore poetikoa. Arranotxu, euskal gerlari mitikoa bilduman jaso ditu orain artekoak. Testua eta argazkia: Andoni Imaz

Arranotxu Haizearen eta Oihanaren semea da, baina zurea ere bai; zure sudurra dauka, hori ezin da ezkutatu.

Lewis Trondheim marrazkilari frantziarrak, bere burua karikaturizatzen duenean, arrano bat marrazten du. Sudur handia dauka, eta arrano erretxin bat egiten du. Nik oso gauza nafar bat egin nahi nuen, eta horregatik arranoa, arrano beltzarengatik. Bestalde, gerlari azteken artean bazegoen arrano gudariak izeneko elite bat, arrano itxurarekin janzten zena: lumak, arrano kapela... Beraz, mitologia, arrano beltza, Trondheim, nire sudurra, aztekak... Hor sortu zen Arranotxu. Euskal gerlari mitikoak ez du gerra maite...

Ez du parte hartzen gerran, ez. Sukaldaria da. Oso nafarra [barrez]. Egia esan, ez nuen mapa kontzeptual bat egin pentsatzeko non ibiliko zen. Lauki batean jarriko bagenu: oso epikoa / batere epikoa ez; oso graziosoa / batere graziosoa ez; metaforikoa / metaforarik gabea. Non jarri Arranotxuren puntua? Ez da serioa, graziosoa da, ez da epikoa... eta ez da oso mitikoa ere. Fikzio alai bat da.

20

Mitozalea zara?

Batere ez. Eta euskal mitologiaren zalea ere ez. Gainera, uste dut hemengoa beldurrezko mitologia bat dela. Ez da batere koloretsua, ez da batere alaia... Ez da brasildarra, hemengoa da. Nahiago dut beste mitologia bat egin, koloretsua.

“Arranotxu ez da serioa, graziosoa da, ez da epikoa... eta ez da oso mitikoa ere. Fikzio alai bat da” Urte hauetan guztietan, Arranotxuren mundua asko aldatu da?

Egia esan, hasi nintzenean ez neukan ezertxo ere. Iraungo zuen kolaborazio bat sortzeko eskatu zidaten, hau sortu nuen, gustura nengoen berarekin, eta segitu egin du. Ez da asko mugitu, ez da asko garatu. Lehen binetetan bakarrik zegoen, eta gero base sekretu bat hartu zuen galtzagorriekin; bosgarren kolaborazioan Arranomendi ageri

da dagoeneko. Harrezkero, apenas mugitu da. Bueno, bai, joaten da Txinara arroza erostera, garai hartan hemen ez zegoelako arrozik [barrez]. Nik uste dut Urbasan edo Lizarra aldean bizi dela.


Azken urteetako marrazkiak garbiagoak dira hasierakoak baino, ezta? Komikiak argira jo du.

Bai, hori hala da. Saiatzen naiz gero eta sinpleago eta garbiago egiten. Hasi nintzen garaian, Mike Mignolaren Hellboy bat irakurri nuen, eta dena beltza zen: mitologiarekin lotutako belztasun hori, ipuin zaharretakoa. Gerora ikusi dut marraztea gustatzen zaizkidan gauzak oso gutxi direla [barrez]. Ez zait gustatzen autoak-eta marraztea, eta, azkenean, marrazten ditut arrokak, belardiak, zuhaitzak eta hodeiak; ez naiz hortik ateratzen. Batzuetan asmatzen duzu, eta besteetan koloreekin galtzen zara. Nola bizi duzu marrazkiak koloratzeko lana?

Lan atsegina da. Gainera, gauzak gero eta sinpleago eta ikonikoago egiten ditut. Tira, horrekin apurtzeko asmoz egiten ditut beste lan batzuk landuagoak, itzalekin... Ez dut dena egingo pegatina bat. Baina, bai, gustatzen zait. Esate baterako, albumaren azalarekin asko disfrutatu nuen. Oso polita da.

“Egunero perla bat sortzea ezinezkoa da; sortu behar dituzu hilabetean bost perla”

Ezin dezakezu istorio bat garatu, izan behar du istorio handi baten pasadizo txiki bat. Esate baterako, hemen [liburuko 74. eta 75. orrialdeetan]: katapulta bat asmatzen dute Arranomenditik ziztuan ateratzeko. Ongi marraztuta, bost orrialde izango ziren: Arranotxu katapultarekin, jartzen da gainean, sakatzen dute... Hemen ezin duzu hori egin. Baina gauza horietaz gero jabetzen zara, momentuan ez duzu horretan pentsatzen. Zirriborro asko marrazten duzu?

Nik beti zirriborratzen dut, eta gero horren gainean kalkatu. Ikusi nuen Hergek horrela egiten zuela... Beti zirriborratzen dut, baina ahal den sinpleena, hori bai. Zeren ikusi ditut marrazkilari batzuk bizitza konplikatu dutela, eta bere garaian gustuko nituen, eta orain ez. Uste dut Moebiusek berak gero eta gehiago sinplifikatu zuela bere lana. Eta onena da. Ideiak lehen kolpean ateratzen dira?

Egunak daude. Batzuetan, lehen kolpean inspiratuta zaude bolumenekin, formekin, espazioarekin eta erritmoarekin, eta beste egun batzuetan, bineta bakoitza aurrera eraman ezin duzun zama handiko blokea da. Normalean lehen kolpean ateratzen da, eta eskerrak, zeren bestela jasanezina izango bailitzateke. Zirriborratu, marraztu eta kalkatu egiten dut, baina azkar.

Liburuaren kontrazalean, Iñigo Astizek idatzi du zure umorea «poesiaren mugakidea» dela. Egin liteke poesia komikien bidez?

Bai, noski. Baina nire aurka esango dut poesia merkea dela. Behin poeta bati esan nion nik poesia egiten nuela nire marrazkiekin, edo, hobeto esanda, nik ere poesia egiten nuela marrazkiekin, eta esan zidan: «Hori ez da poesia». Orduan, nahi baduzu, poesia merkea esango dut. Aurkikuntza ederrak daude. Bat-batean, esaten duzu: “Zergatik ez marraztu gauaren zati bat?” Gaua joan da, baina gauaren zati bat gelditu da, zer edo zer beltza. Nola marraztuko duzu gauaren zati bat? Hori ez bada poesia, zer da? Atzera begiratuta, zer iruditu zaizkizu Arranotxuren abenturak?

Egia esan, gidoiekin oso pozik nago. Normalean, marrazkilari batek urtean album bat egiten du, eta urte horretan gidoi on pila bat izan behar du. Hori zaila da. Goscinny edo Ibañez izatea zaila da; hainbeste kolpe, hainbeste intuizio... Baina nik hamar urte izan ditut, horrela errazagoa da. Berrirakurri ditudanean, esan dut: «Hainbestean, ongi!». Baduzu eskemarik?

Bineta bakoitzean deigarria den zerbait egotea nahi dut. Nire formula hau da: bineta bakoitzean zerbait deigarria, eta bi orrialdeetan bisualki zerbait polita. Horretarako oso leku gutxi da bi orrialde.

ARRANOTXU ZaldiEroa Arg. Ikastolen Elkartea 88 orri I 15€ justu beste puntan nago. Niretzat ez zen harrigarria izango esnatzea, eta deitzea norbaitek: «Patxi, atzo ez zenuen zintarik bidali!». Eta nik: «Ez nuen bidali, e? Hara!...». Ez da gertatu, baina... Badakit egin behar dudala egin behar dudan lana, baina beti mugan egiten dut. Cesar Orozekin hitz egin nuen [zinta bat argitaratzen du egunero Diario de Navarra-n], eta esan zidan berak berdin egiten duela. Beti zaude zain, ea hobetu dezakezun, beste ideia bat datorren... Estresa ere neurtu beharko da, zeren egunero perla baten bila joanez gero...

Nolakoa da zure marrazkera?

Nire estiloa ez da perfektua, hori da bere ezaugarrietako bat. Pertsonaiaren burua ez da beti iguala, tamainak ere ez... Inperfektua da, baina gustatzen zait. Eta tipografiarekin berdin: gustatzen zait, eta horregatik erabiltzen dut, baina arretaz begiratzen dudanean iruditzen zait zer edo zer falta zaiola. Berria-ko zintetan, baduzu errutinarik?

Ez, ez, zero. Kontrakoa. Lehengo batean hil zen Olmo, El Correo-n Don Celes zinta egiten zuena. Berak 365 zinta zituen aurreratuta. Tipoak marrazten zuen zinta bat, jasotzen zuen egunkaria, eta irakurtzen zuen justu urtebete lehenago marraztutakoa. Bada, ni

Estresagarria da, bai. Jada hemezortzi urte eman ditut —pila bat, egunero lan hau egiteko—, eta orain dela urte batzuk jabetu nintzen estresa sortzen duela. Lasaitzeko, pentsatu behar duzu: «Egunero perla bat sortzea ezinezkoa da; sortu behar dituzu hilabetean bost perla». Bestela tentsio handiegia da. Gainera, sinistu behar duzu egiten duzun horretan. Zerbitzu bat ematen ari zara, eta norbaiti gustatuko zaio, seguru. Ideiak apuntatu ohi dituzu?

Ez. Eta gaizki egina dago: egin egin behar da, zeren askotan izaten ditut ideia oso onak, eta gero akordatzea ahaztu! Lehengo batean lauzpabost ideia izan nituen; ez dira oso onak, baina tira... Arraroak dira, baina uste dut gauza arraroak ere egin behar direla. Hemezortzi urte pasatuta, beste erregistro batean sartu behar naiz noizean behin. Iruditzen zait Berria-n egiten dudana artikuluak idaztea dela: garai batzuetan literatura herrikoia egin dezakezu, eta beste batzuetan, aldiz, abangoardia. Uste dut zintekin ere hori egin behar dela. Eskertu egiten da, gainera.

21



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.