2 minute read

Hezeguneak

% # ) # ( ’ # " % & % $ # " ! EUSKAL HERRIKO

24

Advertisement

EH 130 Zk.

SOLANUM CHENOPADIOIDES

Familia: Solanaceae Kategoria: habitat antropikoetako bertakotutako espezie aloktono inbaditzailea Lehen erregistroaren urtea: 1985 Jatorria: Hego Amerikako hego ekialdea Sartzeko modua: halabeharrez iritsitakoa; salgaien garraioarekin batera, sarri Habitata: areketako, lugorrietako, dunetako eta ibaiertzetako belardi nitrofiloak

SONCHUS TENERRIMUS

Oso espezie inbaditzailea da eraldatutako lekuetan: bideetako arekak eta ezpondak, hiri inguruneak eta abar. Gure lurraldean, behintzat, zenbait ibairen erriberatan eta zenbait duna finkotan agertzen da sarri; leku eta Convolvulion sepiumeko hainbat komunitatean parte hartzen du. Gune artifizialetan eta laborantza lurretan herbizidak erabil daitezke, inbasioa oso handia bada. Natur inguruneetan, berriz, ez da komenigarria herbizidak erabiltzea. Ez da ahaztu behar, bestalde, ezaugarri morfologikoak direla-eta, eskuz erauzi daitekeela landarea.

Gguineak Lekeition behatu zuen hau 1949an; behinbehinekoa zela esan zuen. Eta 1995er arte ez zen berriro aipatu. Hedadura mapan ikus daitekeen bezala, hegoaldetik hasita A8 autobideko areka guztiak inbaditu, Bilbo Handira iritsi arte; gune horretan hedapen itzela izan du, klima epela dela medio. Dudarik gabe, uste baino zabalduago dago alde horretan. Autobideetako eta errepide nagusietako areketan bizi da normalean, baita herrietako sarreretan ere. Hiri inguruko guneak eta erruderalizatutako eremuak ere gogoko ditu; 150 metroko altitudetik beheraakoak, batez ere. Ziur asko, Ezkerraldean eta Eskuinaldean hedatzen jarraituko da. Gure ustez, duna ekosistemetara iristea erdiesten badu, kalte larriak eragingo dizkie bertakko landareei.

Familia: Asteraceae Kategoria: habitat antropikoetako bertakotutako espezie aloktono inbaditzailea Lehen erregistroaren urtea: 1917 Jatorria: Mediterraneo aldea Sartzeko modua: halabeharrez iritsitakoa; salgaien garraioarekin batera, sarri Habitata: lugorriak, arekak, ezpondak

SORGHUM HALEPENSE

Familia: Poaceae Kategoria: habitat antropikoetako bertakotutako espezie aloktono inbaditzailea Lehen erregistroaren urtea: 1897 Jatorria: Afrikako pparraldea eta Asiako hegomendebaldea, paleotropikala Sartzeko modua: halabeharrez iritsitakoa; salgaien garraioarekin batera, sarri Habitata: bideetako areka hezeak

Leku azpitropikaletan eta epel-beroetan, nekazaritza eremuetako belar txar kaltegarrienetakoa da. Hazi bidez ugaltzen da, baita begetatiboki ere, errizomak baliatuta. Gaue egun, ez da mehatxua Euskadiko habitat naturalentzat edo erdi naturalentzat; gehienetan, hezetasun edafiko apur bat duten areketan agertzen da. Kontrol metodo mekanikoak ez dira oso eraginkorrak izaten. Bide nagusietako arekak erruz inbaditzen ditu eta belardi higronitrofiloetan parte hartzen du. Izan ere, asfaltoaren iragazgaitasunari esker, euri garaian metatutako uraz baliatzen da, arekak kolonizatzeko. Pixkanaka, Ezkerraldean hedatzen ari da, baita Plentzia-MungiaLeskualdean ere, 700 metroko altitudetik behera, normalean.

Bidasoako estuarioan bizi da. Spartina alterniflora eta Spartina maritimaren hibrido antzua da. Zaila da landarea kontrolatzea eta erauztea.

SPARTINAX TOWSENDII

Familia: Poaceae Kategoria: habitat natural eta erdi naturaletako bertakotutako espezie aloktono inbaditzailea Lehen erregistroaren urtea: 1978 Jatorria: hibridoa Sartzeko modua: halabeharrez iritsitakoa; salgaien garraioarekin batera, sarri Habitata: are eta lohi gaineko behe padura halofiloa

% # ) # ( ’ # " % & % $ # " ! EUSKAL HERRIKO

25

EH 130 Zk.

This article is from: