1 minute read
Padurak
% # ) # ( ’ # " % & % $ # " ! EUSKAL HERRIKO
22
Advertisement
EH 130 Zk.
SENECIO MIKANIOIDES
Familia: Asteraceae Kategoria: habitat antropikoetako bertakotutako espezie aloktono inbaditzailea Lehen erregistroaren urtea: 1953 Jatorria: Afrikako hegoaldea Sartzeko modua: apaingarri gisa erabiltzeko hazitakoa Habitata: kostaldeko heskaiak eta lahardiak
SETARIAPARVIFLORA
Liana termofilo hau azkar eta oparo hazten da -kostaldean, batez ere-, eta horregatik, maiz kimatu beharra dago. Moztutako materiala ez da areka, zabortegi edo ezpondetan utzi behar, sustraitu eta basa populazioak sor daitezkeelako, eta populazio horiek bertako landareen gainetik hazi eta haiek estaltzera iritsi daitezkeelako. Metodorik eraginkorrena prebentzioa da, aipangarri gisa erabiltzeko hazkundea kontrolatuta edo debekatuta; inbasio arriskurik handiena duten lekuetan, gutxienez.
Familia: Poaceae Kategoria: habitat antropikoetako bertakotutako espezie aloktono inbaditzailea Lehen erregistroaren urtea: 1984 Jatorria: Ipar Amerika Tropikala eta azpitropikala Argentinaraino Sartzeko modua: halabeharrez iritsitakoa; salgaien garraioarekin batera, sarri Habitata: erruderalizatutako hondar lurrak, hezetasum edafikoa dutenak
Herriguneetatik gertu dauden erruderalizatutako eremu hezeetan hazten da, normalean, gramineo bizikor hau; gehienak, Holoschoenion vulgaris edo Plantaginetalia majoris aliantzari dagozkionak. Behar hidriko handia duenez, komenigarria litzateke neurriak hartzea, balio ekologiko handiagoko leku hezeak inbadi ditzake eta. Hego Amerikan jatorria duen terofito etzana. Toki jakin batzuetan baino ez dago, Zoru epela duten kostaldeko zenbait enklabetan, hain zuzen. Polygono-Poetea espeziearen udaberriko komunitate terofitikoetan azalera handia hartu ohi du; zapaltzearen ondorioz trinkotutako substratuak dira, hirietakoak eta hiri ingurukoak, nahiz eta erruderalizatutako hareatzetan ere ageri den.
SISYRINCHIUM ANGUSTIFOLIUM
Familia: Iridaceae Kategoria: habitat antropikoetako bertakotutako espezie aloktono inbaditzailea Lehen erregistroaren urtea: 1983 Jatorria: Ipar Amerikako ekialdea Sartzeko modua: halabeharrez iritsitakoa; salgaien garraioarekin batera, sarri Habitata: areketako, baso mugetako eta basoetako soilguneetako belardiak
Azken urteotan, monokotiledoneo txiki honek populazioak ugaritu omen ditu, eta Bizkaiko mendebaldean, berriki, nukleoak antzeman dituzte. Horrek txikia denez, inor konturatu gabe egoten da ereketan zein ondoko lareetan eta sasietan.
SOLIVAPTEROSPERMA
Familia: Asteraceae Kategoria: habitat antropikoetako bertakotutako espezie aloktono inbaditzailea Lehen erregistroaren urtea: 1985 Jatorria: Hego Amerika Sartzeko modua: halabeharrez iritsitakoa; salgaien garraioarekin batera, sarri Habitata: hondar zoruetako zapaldutako biotopo erruderalizatuak
% # ) # ( ’ # " % & % $ # " ! EUSKAL HERRIKO
23
EH 130 Zk.