Singapore eta Asiako eskolen 2015 Olinpiada Matematikoa Singapore an Asian Schools Math Olympiad (SASMO) 2015. Hauxe izan da Singapurreko 14 urteko neska-mutilei egin dieten logikako galdera ospetsua:
Albert eta Bernard Cherylen lagunak egin dira eta bere urtebetetzearen eguna zein den jakin nahi dute. Cherylek izan daitezken 10 daten zerrenda luzatu die: Maiatzaren 15a Maiatzaren 16a Maiatzaren 19a Ekainaren 17a Ekainaren 18a Uztailaren 14a Uztailaren 16a Abuztuaren 14a Abuztuaren 15a Abuztuaren 17a Cherylek, Aberti hilabetea eta Bernardi eguna aitortu die hurrenez hurren. Informazioa jaso ondoren elkarrizketa hau izan dute: Albertek: "Nik ez dakit zein den Cherylen urtebetetzea, baina, jakin badakit, Bernardek ere ez dakiela " Bernardek: "Hasiera batean ez nekien baina orain bai, badakit" Albertek: "Orduan, neuk ere badakit Cherylen urtebetetzearen eguna" Beraz ... Zein da Cherylen urtebetetzearen eguna?
Soluzioak (ingelesez): https://youtu.be/kNG0khN1vN4 (https://youtu.be/D0Xmd1u9-Mg) (gaztelaniaz): https://www.youtube.com/watch?v=yHFtRO4OVc0