1 minute read

Aroma a verano con el Zizurko Eguna

El sábado 3 de junio, Zizur vistió sus mejores galas para una nueva edición del Zizurko Eguna, organizado desde la Comisión Popular de Fiestas / Zizurko Jai Batzordea. Todo un día de actividades, comunidad y disfrute. Desde la propia comisión hacen balance de aquella jornada que nos anuncia el comienzo de unos meses de buen tiempo, fiestas y aire libre. ¡Ya huele a verano! FOTOS : Uxue Monreal Olaiz

Advertisement

“PIPIPI, PIPIPI, PIP. ‘Mmm, o hetik altxatzeko ordua… ekaineko lehen asteburua, u da bertan da… zer gogo gutxi ezer egiteko… Baina, zer da hori? Musika? Joaldunak? Egia! Zizurko Eguna da!’ Agian zuetako batzuk horrela esnatuko zineten ekainaren 3an, izan ere, musikak eman zion hasiera festaegunari: Ilunabarra txistulari taldea, trikitilariak, Galtzagorri txaranga, gaiteroak, joaldunak eta erraldoien eta buruhandien konpartsa herriko kaleetan ibili ziren jai-giroa piztuz. Kultur Etxea zen guztien helmuga. Bertan, Birariak dantza-taldea zegoen zain, Boltxoko eta Txintxur elkarteek prestatutako pintxopotearekin eta txikitxoentzako harea majikoaren tailerrarekin batera.

Bazkaltzeko espazioa goizgoizetik muntatu genuenez boluntarioen laguntzarekin (mahaiak, aulkiak, kartelak, zakarrontziak, tresneria berrerabilgarria…), ordurako, koadrila batzuk Saski Betearen arroz eta gainerako osagai artean zeuden, paella lehiaketarako prestatzen. Azken bi urteetako emaitzak ikusita, esan dezakegu nahiko argi dagoela nor diren herriko sukaldari onenak ;) Zorionak! Giro aparta izan genuen, adin guztietako zizurtarrak batera gozatzen; hori da gehien gustatzen zaiguna.

Ekaitzak berak ez zuen Zizurko Eguna galdu nahi izan, baina ez gintuen kikildu eta euripean igo ginen

Garraztatik Arberokiraino DJ

Txinoren doinuen erritmoan; izugarria! Eta gaua ezin hobeki amaitzeko, Delirium txarangaren errepertorio freskoa.

Mila-mila esker guztioi!

Gogoratu Jai Batzordea herriak egiten duela. Sare sozialetan eta zizurkojaiak@gmail.com helbidean aurkituko gaituzue. Anima zaitezte Zizurren gauzak antolatzera!”.

This article is from: