IRUÑEAN KANTUZ euskaraz abestu nahi duen edonorentzako ekitaldia duzu. Hilero (abuztua ezik) lehen larunbatetan eta eguerdiko 12etan Mercaderes kalean elkartzen gara. Edozein galdera edo iradokizun egiteko, hau da ekimena antolatzen dugunokin harremanetan jartzeko bidea: iruneankantuz@kantuzale.net / Tlfnoa: (34) 948 14 47 06 1512-2012 NAFARROA BIZIRIK ekimena, orain dela bi urte sortu zen, Nafarroako jendarte-eragile, historialari eta ikertzaileen topagune gisa. Helburu bikoitza daukagu: alde batetik, ez zuzenak eta, gure ustez, gaizki erabiltzen diren kontzeptu historikoak argitu nahi genituen. Eta beste aldetik, konkistak, gure jendartearentzat, gaurko eta garai hartakoa, suposatu zuenaren inguruko eztabaida eta ezagutza bultzatzea. Gurekin harremanetan jartzeko, Mañueta karrikan, 2. behean, topatuko gaituzue, bestela www.1512-2012.com. info@1512-2012.com Kantutegi hau, Iruñean Kantuz eta 1512-2012 Nafarroa Bizirik Ekimenaren elkarlan bat da. 2010eko azaroaren 6an, Iruñean, 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenaren sarearen 1. Bilkuraren egitarauaren barruan. Iruñean Kantuz berezia ospatu nahian, Nafarroari lotutako abesti bilduma hau prestatu genuen. IR U Ñ E A N K A N T U Z / 1 5 1 2 - 2 0 1 2 N A F A R R O A BIZ IR IK
NAFARROA ARRAGOA (Xabier Lete) Nafarroa, arragoa, argiaren pausaleku haizearen ibil-toki zabal, hesirik gabea. Nafarroa, arragoa, sua eta ura, kondaira urratu baten oihartzun oihukatua. Amets bat baino gehiago, ez oparotasun osoa: nahiaren eta ezinaren burruka toki ekaitzez betea.(2) Nafarroa, arragoa mahats eta gari maitasun eta gorroto gezur eta egia gurea. Nafarroa, arragoa lur beroen sabel emankorra eta goiko mendi hotzen mendetako loa.(2) Nafarroa, Nafarroa zuhur eta eroa, lurrik maitatuena, hormarik gabe utzitako etxea: erreka gardenen negarrez ibai lodietara ixurtzen ari den odol bustikorraren iturri bizia.
Nafarroa, arragoa izen bat eta oinarri eta oinaze eta bidean zure bila ibiltzea... Pinudiek usaintzen dituzten harri txigorrezko bidetan gora o, Nafarroa, Nafarroa betikoa.(2)
NAFARROA JOTA (Jean Mixel Bedaxagar) Arbasoen harkaitza Nafarroa, Nafarroa, Nafarroa arbasoen harkaitza lur emankor hezkaitza bedatseko ekaitza ekiaren emaitza Nafarroa, Nafarroa arbasoen harkaitza. Zazpietan lehena Nafarroa, Nafarroa, Nafarroa zazpietan lehena gaztelien auhena Santxoren hasperena gazteen itxaropena Nafarroa, Nafarroa zazpietan lehena.