Anton Garaiko. Kortsarioaren historia

Page 1

ANTON GARAIKO Kortsarioaren historia

Jokin de Pedro


Lehen argitalpena, 2019ko apirila.

Testuaren arduraduna: Jokin de Pedro Azalaren irudia eta diseinua: Luis Olaso Eskariak: eskariak@globalkultura.net ISBN-13: 978-84-96755-50-5 Lege-gordailua: BI-729-2019 Lan honek kultura librearen asmoak betetzen ditu. Liburu honen testuak mugarik gabe erabil daitezke ondoko baldintzen arabera: 1. Egilearen aitortza egin behar da. 2. Lan hau, ezta bere eratorriko lanak, ezin da erabili xede komertzialetarako. 3. Lan hau eraldatzen edo transformatzen bada, lorturiko obra banatzerakoan baimen hauxe berau erabili beharra dago. Baimen honek ez ditu inolaz ere baliogabetzen egilearen eskubide moralak. Lan hau egoki aipatzeko honela egin: ÂŤAnton Garaiko kortsarioaren historiaÂť, Jokin de Pedro egilearena. A Fortiori Editoriala, 2019.


ANTON GARAIKO kortsarioaren historia Antzerki eta musika ikuskizuna

2018 urtean Jokin de Pedrok sortua, Plentzian eta Gorlizen antzeztua A FORTIORI EDITORIALA



ANTON GARAIKO egin dutenak Quiénes han hecho ANTON GARAIKO

Idazlea /Autor:........................................... Jokin de Pedro Zuzendaria /Director:............................ Alex Ygartua Ekoizpena /Producción:........................ KEA Elenkoa: Anton Garaiko (gaztaroan)................. Jon Mikel Hurtado de Saratxo Anton Garaiko (helduaroan).............. Iñaki Ortigosa Peru (gaztaroan)....................................... Mikel Albizu (Txuri) Peru (helduaroan).................................... Joseba Etxebarria Erramun (gaztaroan).............................. Martin Eizmendi Erramun (helduaroan)........................... Matxalen de Pedro Otsoa (gaztaroan).................................... Peru de Pedro Otsoa (helduaroan)................................. Beñat Larrinaga Telmo (gaztaroan)................................... Iratxe Irusta Telmo (helduaroan)................................ Ion Azpiazu Martin............................................................ Maialen Larrinaga Mariñe (gaztaroan)................................. Brenda Benito Mariñe (helduaroan).............................. Maixol Bilbao Agirre (gaztaroan)................................... Malen Gomez Agirre (helduaroan)................................ Igone De Diego Katalin (gaztaroan)................................. Diana da Costa Katalin (helduaroan).............................. Ana Larrea Pedro de Luxan......................................... Enrique Uribarri Francisco Diaz de Zarate...................... Adelaida Umaran Jorge de Piedrafita................................... Juan Maria Marchal (Tximist) Pedro Sanchez Atxuriko....................... Joseba Arruzazabala Martin Perez Artetako........................... Kepa Martinez de Lagos Rodrigo Bela............................................... Iñigo Urizar Abadea........................................................... Ionan Marigomez / Jesus Romo La Piedad-eko kontramaixua.............. Terese Agirre 5


La Piedad-eko kapitaina........................ Edu Zabala Eskribaua...................................................... Jaio de la Puerta Guardia 1....................................................... Matere Pascual Guardia 2...................................................... Nekane Orue Borreroa........................................................ David Martín / Iñaki Eizmendi Kortsarioak: Bretoiak: Iñaki Eizmendi Estitxu Garaizar Andoni Arenas Inma Galindez Jesus Romo Mari Luz Carrero Itziar Ramirez Ana Menike Nerea Larrinaga Manu Moreno Miren Bea Miren Bilbao Josebe Alonso Sare konpontzaileak: Josune Sancho Mari Jose Bilbao

Herritarrak: Rosa Mari Ajuriagojeaskoa Jose Mari Egia

Umeak: Lili de Quadra Eider García Nora Alustiza Anton Eizmendi Eñaut Martín Lide Arrotegi Mugimendu eszenikoa: ...................... Zuria Bolaños Eszenografia: ............................................ Jesus Serrano Iñaki Etxeandia Web gunea: https://antongarai.blogspot.com/ 6


Musika Zuzendaritza:........................... Iñaki Lagos Dirección musical: Abesbatza/Coro: ...................................... Lirain Abesbatza (Gorliz) Dirección del coro:.................................. Loli Igartua Biolina/Violín:............................................ Iñaki Lagos Tekladoa/Teclado:.................................... Georgina Barrios Bihuela:......................................................... Eva Pons Perkusioa/Percusión:............................. Beñat Larrinaga Gitarra/Guitarra:...................................... Leonor Uriarte Soinu-argiztapenen teknikoak Técnicos de sonido y de iluminación: ARTAZI Records Taldea

Jantzien lantaldea/Vestuario: Gotzone Butron (koordinazioa) Estitxu Garaizar Inma Galindez Ana Larrea Charito Uribarri (patronista) Manu Moreno Jaio de la Puerta Amaia Garagorri Adelaida Umaran Miren Bilbao Esker bereziak: Danontzat Gaztetxea Aitor Solabarrieta parrokoa Plentzia Telebista Itxas Egurra Haizean Kultur Elkartea Amaia eta Mayda eta ESKER MILA Plentziako eta Gorlizeko Udalei!


8




ANTON GARAIKO, herri antzerkia EZAUGARRIAK ETA AURREKARIAK Bigarren urtea da herri teatroa euskaraz egiten dugula Plentzian eta, horrelako ekintza-proiektuetan jazo ohi den legez, aurrekoetatik ikasi egiten da. Ikasi dugu, bai, Plasentzia 1577 sortu eta antzeztu genuenetik, baina orduan ikasitakoa bigarrenaren mesedetan izanik ere, antzezlan hau anbiziotsuagoa da eta bai konplexuagoa ere. Hona zertzuk diren Anton Garaiko-ren berritasunak: • Elenko zabalagoa du eta figurazioak presentzia eta garrantzi handiagoa dauka. • Musika arloan pieza gehiago eta landuagoak jotzen dira, abesbatzaren ekarpen garrantzitsuarekin. • Jantzien diseinua eta joste lan guzti-guztia gure jendeak egin du, aktore-figurante bakoitzaren neurrira: diseinua egin, oihalak erosi, tintatu, moztu, josi... den-dena; ahalegin ikaragarria historiari sinisgarritasun eta distira ematearren. • Eszenografia ere geuk diseinatua eta egina da, agerraldi bakoitzari giro eta tonu dramatiko egokia bilatuz. • Bi emanaldi egin dira, Plentzian eta Gorlizen, horrek dakarren ahalegin berezi eta bateratuarekin. Prozesua antzekoa izan da: testua neguan idatzi da, musika piezak ere garai horretan aukeratu eta atondu dira; deialdi ireki bat egin da parte hartu nahi duten guztientzat, epeak jarri, elenkoa osatu eta maiatzerako entseguetan hasi. 11


TESTUA Ez dugu esango Anton Garaiko —Anton de Garay, erdal izenez— guztiz ezezaguna denik, haren izena eta jatorria hainbat liburu-entziklopediatan agertzen baita; bai, ostera, gorliztar kortsarioaren gainean han-hor-hemen argitaratu direnak laburrak bezain kontraesankorrak izan direla. Gure ikerketari esker, 1509. urtean itsasgizon bizkaitarraren aurkako auzia, alegia, urkabera eraman zuen prozesu judizial osoa, lehen aldiz transkribatu ahal izan da, Simancaseko artxibotik erreskatatuz, eta 2018ko abenduan argia ikusi du. Hirurehun orrialdeko auzi luzearen irakurketak altxor historikoa jarri du gure eskueran: izenak, datak, lekukoen esanak, itsasontzien izenak, sententzia eta beste hainbat jakingarri oinarri harturik, Jokin de Pedrok pertsonaiaren —eta garai hartako kortsaritzaren— interpretazioa egin ahal izan du. Datu historikoz josita badago ere, kontraesankorra eman lezake antzezlanean kontatzen den historiak, baina prozesua bera ere, bereziki sententziaren zorroztasun latzak harridura eta misterioa uzten du egungo ikuspuntutik. Antzezlanak bi ikuskera eskaintzen ditu: lehen ikuskera historiari estu loturik doa, A Coruñako auzian datza eta gaztelaniaz jasotzen da; bigarren ikuskera kortsaritzaren jatorriaren interpretazio bat da, fikziozkoa gehiena, Gorlizeko arrantzaleen estutasun eta pobreziatik irten guran lapurreta sasi legezkoa bultzatzen zuen fenomenoari azalpen bat bilatu nahi diona. Bi ardatz narratibo horien artean egituratzen da Anton Garaiko kortsarioaren historia.

12


Sinopsiak agerraldiz agerraldi LEHEN AGERRALDIA A CoruĂąan gaude, 1509. urtean. Anton Garaiko gorliztarraren aurkako auzia hastera doa, zenbait itsasontziri eraso eta lapurreta egin izanaz akusaturik. Pedro de Luxan hiri horretako korrejidorea buru delarik, Francisco de Zarate korrejidorearen tenienteak irakurtzen ditu bizkaitarraren kontrako karguak eta hasiera ematen dio itaunketari. Antonek, itsasontzi bati ostu izana onartzen badu ere, ukatu egiten du bere jardunean bortizkeria erabili zuenik.

BIGARREN AGERRALDIA Zenbait urte lehenago, Gorlizen, Anton Garaiko gazte goranahi eta bihurri samarraren bizitzako pasarte bat azaltzen da. Anton eta haren lagun Peru eta Erramun, portuko neskatilen inguruan dabiltza kukuka eta txantxetan. Zirikadak gora-behera, Antonek nabarmen agertzen du MariĂąerenganako jitea, gogotik ekiten diola hura kortejatzeari. MariĂąek, Antonen lotsagabekeria gaitzesten badu ere, nekez ezkuta dezake berarenganako erakarmena.

13


HIRUGARREN AGERRALDIA Plasentziarrek eta gorliztarrek partekatzen duten portuan, auzo-herrien arteko lehia zitala azaltzen da. Lehen probokazioa gorliztarren ahotik irteten da; plasentziarrak, baina, ez dira kikiltzen eta, Otsoa harroa buru, borrokarako gertu daude. Hala ere, Anton gorliztarrak ohiko liskarra bazter utzita, elkartzeko proposamen bat dakar oraingo honetan. Tentsioa bareturik, mutil plasentziarrek entzuten dute auzo-herritarren proposamena: etorkizunean denak batera kortsaritzan aritzea. Aldeko eta kontrako argudioak agertu eta eztabaidatu ondoren, plasentziarrek eutsi egiten diote gorliztarren erronkari eta, adiskideturik, arriskuz beteriko lankidetza onartzen dute.

LAUGARREN AGERRALDIA Plasentziako elizaurrean, jaun goren batzuk hizketan daude: besteak beste, Martin Perez Artetako alkatea, Rodrigo Bela Bizkaiko korrejidorea eta Pedro Sanchez Atxuriko ontzijabea, denen artean herriarentzako Ordenantzak egin eta idatziz jasotzeko zeregina darabiltela. Une horretan Anton sartzen da plazara eta Pedro Sanchez Atxurikorekin elkarrizketan hasten. Honek bere karabela bateko ontzimaixu lana eskaintzen dio, aspaldi agindu ziona betez.

BOSGARREN AGERRALDIA A CoruĂąako auzitegian Anton Garaikoren aurkako prozesua aurrera doa. Alguazilak akusazio formala irakurri eta gero, gorliztarrak eta bere gizonek ustez eraso zituzten itsasontzietako 14


lekukoak agertzen dira, banan-banan, Garaikoren aurkako aitorpena egitera.

SEIGARREN AGERRALDIA Urte batzuk igaro dira Anton eta gainerako marinel lagunak Galiziara joan zirenetik. Egun, Plasentziako kalean, Agirre eta Katalin dabiltza, elkarrekin berbetan. MariĂąerekin egiten dute topo. Jakinarazten diote Antonek ontzi bat erosi duela eta armaz horniturik korsoan darabilela Galiziako kostaldetik. Hasieran MariĂąek ez du sinistu gura, barnean badaki ere horixe zela Antonen asmoa; ez du galtzen, hala ere, maite duena berriz herrian ikusteko itxaropenik.

ZAZPIGARREN AGERRALDIA A CoruĂąako portuan, Anton, Otsoa eta gainerako lankideak ontzi erosi eta armatu berrian daude, itsasoratzeko prest eta abentura eta arriskuei aurre egiteko gertu. Itxura beldurgarrizko tripulazioa osatu dute, portu inguruko taberna-zulo likitsenetan bilaturik. Horiek gobernatu ahal izateko, Antonek arautegi zorrotza ezartzen du ontzi barruko antolamendu eta elkarbizitzarako.

ZORTZIGARREN AGERRALDIA La Trinidad ontzia itsasoratua da jadanik. Antonen gizonek ontzi bretoi bat bistaratzen dute, itsaso zabaletik kostaldera bidean. Lehorreratzea eragotzita, oldartu egiten zaizkie, haren merkantziaz jabeturik. 15


BEDERATZIGARREN AGERRALDIA Auzia bukatuta, A Coruñako kartzelan sententziaren zain dago Anton. Zarate, korrejidorearen tenientea, bertaratzen da akusatuari zuzenean irakurtzera heriotzera eramango duen epai lazgarria. Antonek bipiltasunez entzun eta eskaera bat egiten du azken nahitzat: apaiz euskaldun bat ekar diezaiotela, azken ordurako lagun.

HAMARGARREN AGERRALDIA Abade euskalduna sartzen da Antonen ziegara, haren azken orduan aitortza eta kontsolamendua ematera. Antonek bere bizipen guztien gaineko kontaketari ekiten dio, gogoeta saminez zipriztindurik. Absoluzioa jasotakoan, borreroaren esku gelditzen da.

HAMAIKAGARREN AGERRALDIA Mariñe eta portuko beste emakume batzuk, tartean Katalin eta Agirre, sare-konpontze lanean ari dira. Mariñe ohartzen da zerbait ezkutatzen diotela: Antonen heriotzearen berria. Hilkanpaiak entzutean, baina, hotzikara batek hartzen ditu denak eta Mariñe etsipenak jota gelditzen da. Es el segundo año consecutivo en el que se representa una obra

16



Anton de Garay es el protagonista de esta obra de teatro popular CARACTERÍSTICAS Y ANTECEDENTES DEL PROYECTO Es el segundo año consecutivo en el que se representa una obra de teatro popular en euskera en Plentzia, y como es habitual en estos casos se ha aprendido de la experiencia. La obra PLASENTZIA 1577 nos enseñó un camino que este año nos ha permitido realizar una obra más ambiciosa y compleja. Estas son las novedades con las que llega Anton de Garay: a)

El elenco de actrices y actores es más amplio y tanto la presencia como la importancia de la figuración es mayor.

b) La parte musical es más rica y más elaborada, contando este año con la destacada participación del coro Lirain. c)

El diseño del vestuario y su correspondiente confección ha sido responsabilidad de los propios participantes, y ha supuesto un gran esfuerzo que redunda en la vistosidad y credibilidad de lo narrado en la representación.

d) La escenografía también es propia y mediante ella se resalta el ambiente y el tono dramático de cada escena. e)

Se han hecho dos representaciones, en Plentzia y en Gorliz, con el esfuerzo y el valor añadido que ello supone.

El proceso que ha seguido el proyecto ha sido similar al del año pasado: el texto se escribió durante el invierno, a continuación se eligieron y adecuaron las piezas musicales, se lanzó un llamamiento abierto a la participación de todas las personas interesadas, se fijó el calendario de trabajo, se eligió el elenco de actores y en mayo se comenzó con los ensayos. 18


EL TEXTO La figura de Anton de Garay —Anton Garaiko, en su denominación vasca— no es absolutamente desconocida, su nombre y procedencia aparecen aquí y allá en diferentes enciclopedias y libros; pero ciertamente lo publicado en relación a este corsario gorliztarra son datos fragmentados e incluso contradictorios entre sí. Para la correcta documentación de la obra teatral, se han rescatado del archivo de Simancas las actas del proceso judicial que llevó a la horca a nuestro protagonista en el año 1509. Esta iniciativa ha supuesto una labor indagatoria tomando como fuente de información las trescientas páginas del largo proceso judicial, que ha puesto en nuestras manos importantes datos históricos: nombres, fechas, declaraciones de testigos, nombres de barcos, la sentencia, etc. Con esta información el autor, Jokin de Pedro, ha realizado una semblanza del personaje y una interpretación del fenómeno de la piratería. A pesar de que la obra está repleta de datos históricos, la historia que se cuenta puede parecer paradójica, pero es que el propio juicio y su cruel sentencia son inquietantes produciendo desazón vistos desde la óptica actual. La obra ofrece dos puntos de vista: uno, en el que se recoge lo acontecido en el juicio en A Coruña, histórico en su totalidad; y otro, que esboza una interpretación acerca de la piratería y que se desarrolla en Gorliz, intentando explicar de alguna manera cómo la pobreza empujó a algunos arrantzales a ejercer aquella actividad más alegal que ilegal. Alrededor de estos dos ejes narrativos se estructura la obra Anton Garaiko kortsarioaren historia. 19


Sinopsis de las escenas

PRIMERA ESCENA A Coruña, septiembre de 1509. En el despacho de Pedro de Luxán, corregidor de la reina en dicha ciudad, da comienzo un pleito contra Anton de Garay, denunciado por atacar y robar a embarcaciones de diversos países. El bachiller Zarate, teniente del corregidor, lleva el proceso en presencia del escribano y del acusado, bajo la supervisión del corregidor. Se interroga a Garay y la vista se aplaza al día siguiente, cuando comparecerán los testigos y el alguacil leerá la acusación formal.

SEGUNDA ESCENA Segunda mitad del siglo XV. La escena se desarrolla en el muelle del puerto de Plasentzia, actual Plentzia, donde se encuentran las neskatilak o mozas del pueblo trabajando en la despeska, liberando cuidadosamente los peces que han quedado atrapados en la red. Son Mariñe, Agirre y Katalin. Unos mozos de Gorliz, Anton (Anton de Garay), Peru y Erramun, se acercan a bromear con ellas y también a cortejarlas. Anton, jugueteando, arrebata el pañuelo a Mariñe y se lo lleva como prenda, unido a la promesa de que algún día la hará suya.

20


TERCERA ESCENA En el puerto de Plasentzia unos pescadores jóvenes (Otsoa, Telmo y Martin) están retirando los aparejos y demás instrumentos del interior de una chalupa. Otros mozos, estos de Gorliz (Anton, Peru y Erramun), se acercan provocativos a reírse de ellos. Cuando parece que van a enzarzarse en una pelea, Anton cambia el rumbo de la discusión y termina haciéndoles una propuesta: que se unan a ellos en una empresa común para hacerse dueños de una embarcación, armarla y con ella atacar a otros barcos para apoderarse de sus mercancías, en respuesta a la práctica que han sufrido los marineros vascos cuando han sido presa de múltiples corsarios. Anton argumenta que un pariente suyo, Pedro Sanchez de Atxuri, le ha hecho un ofrecimiento para que en el futuro capitanee un barco que está a punto de comprar, vislumbrando así el comienzo de sus andaduras. A pesar de algunas reticencias, los de Plasentzia acceden a la propuesta y celebran su alianza pensando en el futuro.

CUARTA ESCENA Octubre de 1508. Las autoridades más notables de Plasentzia salen del interior de la vivienda de Juan de Loizaga, regidor (concejal) de la villa. Se acaban de reunir con el corregidor de Bizkaia, Rodrigo Bela, quien les apremia para redactar las Ordenanzas de la villa en un plazo máximo de diez días. Entre las personalidades se hallan el alcalde de Plasentzia Martin Perez de Arteta y Pedro Sanchez de Atxuri, también regidor y además pariente de Anton de Garay. Este aparece en la plaza, pues ha sido convocado por Atxuri para ofrecerle el mando de la carabela que este acaba de adquirir. Garay no le oculta que esperaba y anhelaba tal ofrecimiento, que recibe con gran alegría, y se apresta a comunicarlo a sus compañeros Peru, Erramun y Otsoa. 21


QUINTA ESCENA En A Coruña, el proceso contra Garay continúa. El alguacil Jorge de Piedrafita lee la acusación formal. Van compareciendo los testigos, supuestas víctimas de los ataques de La Trinidad, nave adquirida y armada por Anton y Otsoa.

SEXTA ESCENA Han transcurrido muchos años desde la promesa de Anton a Mariñe. Agirre y Katalin caminan juntas por las calles de Plasentzia. Se encuentran con Mariñe, que viene de la fuente con una cántara de agua. Las amigas han recibido noticias de Galicia, que Mariñe escucha ilusionada, pero también con angustia, al saber que Anton y sus compañeros, tras fracasar en su misión a bordo de la nave fletada por Pedro Sanchez de Atxuri, han tomado la vía del corso, comprando y armando una embarcación con el fin de atacar y robar mercancías a los barcos que navegan por aquellas costas.

SÉPTIMA ESCENA En el puerto de A Coruña, Anton y sus hombres, vecinos de Gorliz y Plasentzia, contemplan satisfechos La Trinidad, la nave que han adquirido, preparado y armado para dedicarse al abordaje y al atraco. Han reclutado a dos docenas de marineros —”gentes de mal venir” según la acusación—, a quienes Anton lee las estrictas normas de a bordo y les hace jurar su cumplimiento.

22


OCTAVA ESCENA La Trinidad ha comenzado su andadura por las aguas de Galicia. Su primera presa es La Piedad, un barco bretón al que, alejándolo del puerto de Muxía, abordan y desvalijan, tras intimidar a su tripulación.

NOVENA ESCENA En la cárcel de A Coruña, Anton escucha la sentencia que el bachiller Zarate ha acudido a comunicarle. Acusado y condenado por robador y corsario, la pena será la horca.

DÉCIMA ESCENA En la cárcel de A Coruña, un cura paisano de Anton le asiste en su última hora. Ante él Anton se confiesa, haciendo una profunda y amarga reflexión acerca de la justicia y también de lo que ha sido su vida, antes de dirigirse con entereza a su último destino: la muerte en la horca.

UNDÉCIMA ESCENA En el muelle de Plasentzia, Mariñe, junto a otras mujeres del pueblo, cose las redes de los pescadores. Sus amigas Agirre y Katalin parecen ocultarle algo, dada su extraña actitud. Al oír las tres campanadas de la iglesia, anunciando una muerte, todas se quedan paralizadas, y Mariñe empieza a comprender la inquietud que había en sus compañeras. El joven Anton regresa del pasado y devuelve silenciosamente a Mariñe el pañuelo que años atrás le arrebató 23



ANTON GARAIKO

kortsarioaren historia PERTSONAIAK: • ANTON GARAIKO*, Gorlizko arrantzalea • PERU*, Gorlizko arrantzalea • ERRAMUN*, Gorlizko arrantzalea • OTSOA ERRIBASKO*, Plasentziako arrantzalea • TELMO*, Plasentziako arrantzalea • MARTIN*, Plasentziako arrantzalea • PEDRO DE LUXAN, A Coruñako korrejidorea • FRANCISCO DIAZ DE ZARATE, A Coruñako korrejidorearen tenientea • JORGE DE PIEDRAFITA, A Coruñako alguazila • MARIÑE*, Plasentziako arrantzako langilea • AGIRRE*, Plasentziako arrantzako langilea • KATALIN*, Plasentziako arrantzako langilea • LA PIEDAD ONTZI BRETOIKO KONTRAMAIXUA • LA PIEDAD ONTZI BRETOIKO KAPITAINA • PEDRO SANCHEZ ATXURIKO, Plasentziako merkataria • MARTIN PEREZ ARTETAKO, Plasentziako alkatea • RODRIGO BELA, Bizkaiko korrejidorea • SANTXO ARTETAKO, abade bizkaitarra BESTE • • • • • • •

BATZUK: GUARDIA 1 GUARDIA 2 ESKRIBAUA BORREROA KORTSARIOAK MARINEL BRETOIAK HAURRAK

* Pertsonaia hauek bina interprete dauzkate: gaztetakoa eta helduarokoa 25


SARRERAKO BERTSOAK Arrastion Plentzia arrastion Gorliz ondo etorri danok plaza hontara barriz gorliztarra jaiotzez ta Plentzian haziz Anton Garai bizi zan ausardia handiz Antonen garai latzak o(ho)ltzara ekarriak haren penak bai ziran ikaragarriak tragedia bizirik Euskal Herritik at ez zaizala tristatu azken lazgarriak Entzule maite hori ikus begi onez atondu dogun lana herri ekimenez eta holangoetan esan ohi dan legez txarto esanak parkatu zuzenak har bitez (Doinua: Markesaren alaba)

26


LEHEN AGERRALDIA (A Coruña, 1509ko irailean, bertako korrejidorearen bulegoan. Pedro de Luxan korrejidorea, Zarate, alguazila, eskribaua, Anton Garaiko, bi guardia) PEDRO DE LUXAN: En la noble e leal ciudad de La Coruña y ocho dias del mes de setiembre de mil quinientos e nueve años, yo Pedro de Luxan corregidor de su Majestad la reina nuestra Señora ordeno la apertura de la causa contra Anton de Garai, la cual a continuación expondrá el Señor bachiller Francisco Diaz de Zarate. BACHILLER ZARATE: Excelencia: Soy informado que uno que se llama Anton de Garai anda por la cuesta de la mar robando con un navío que hizo en persona traer a esta ciudad, tomando y robando las mercaderías de las naos mercantes que vienen para esta ciudad como para otras partes. Y puesto que a mi en nombre de su Alteza pertenece saber la verdad de lo susodicho para lo ponir y castigar mediante justicia, hago declarar al susodicho Anton de Garai bajo juramento. (Akusatuari gurutze bat eskuetan harrarazita, diotso:) ¿Jurais por Dios y por Santa Maria sobre la señal de la cruz declarar toda la verdad y solo la verdad? ANTON: Si, juro. (Gurutzearen gainean eskua ezarrita) BACHILLER ZARATE: Decid vuestro nombre. ANTON: Anton, Anton... de Garai. 27


BACHILLER ZARATE: ¿De dónde sois vecino? ANTON: De Santa Maria de Gorliz. Bizkaia. BACHILLER ZARATE: ¿Cuanto tiempo ha que comprasteis el dicho navío aquí en esta ciudad, y cómo se llama? ANTON: Se llama La Trinidad y lo compré en esta ciudad de La Coruña a Ruy de Anoz... el mes de febrero de este año. BACHILLER ZARATE: ¿Era un simple carretón cuando lo comprasteis? ANTON: Sí, era carretón que llevé al puerto de Cedeira para enderezarlo... e acrescentarlo como ahora está. BACHILLER ZARATE: ¿Dónde lo armasteis? ANTON: Estando en Cedeira llegó Otsoa de Erribas con otros tres hombres y fue llevado el navío a Ribadeo a donde se hicieron traer las dos lombardas, los dardos y las lanzas que ahora se hallan en el navío. BACHILLER ZARATE: ¿De qué manera pasó cuando tomaron al navío bretón? ANTON: Fue por el mes de marzo pasado. Estábamos fuera del puerto de Muxía, dentro de la mar. Otsoa y yo vimos que teníamos poca vitualla en La Trinidad. Vimos a un navío bretón de porte de sesenta toneles, saltamos dentro de él y tomamos veinte barriles de harina, mas dos barriles de bizcocho y una pipa de 28


cerveza y alguna cosa más. Tomamos también un ancla de hierro de un quintal, y no tomamos otra cosa ninguna porque nuestra voluntad no era sino de tomar vituallas. BACHILLER ZARATE: ¿Qué otro navío tomasteis por la mar? ANTON: Ninguno. Andando por la mar vimos pasar un navío y preguntándole de dónde era la nao nos respondieron que era de nuestra tierra y lo dejamos pasar sin hacerle ningún daño. BACHILLER ZARATE: Esos hombres suyos que ahoran están presos, ¿estaban en el navío La Trinidad al tiempo que tomaron al dicho bretón? ANTON: No. No estuvieron en mi compañía sino desde cinco semanas para acá. PEDRO DE LUXAN: Basta, Zarate, es suficiente por ahora. Mañana comparecerán los testigos y el alguacil formulará y dará lectura a su acusación. Más adelante el acusado podrá hablar en defensa propia. Retírese el acusado por ahora. (Anton badaramate bi guardiak) PEDRO DE LUXAN: (Zaraterekin bakarrik geratzen denean) ¿Cuántos testigos contamos? BACHILLER ZARATE: Andan por la docena y son de distintos navíos que dicen haber sido tomados por el susodicho Anton de Garai y sus hombres. 29


PEDRO DE LUXAN: Esto va para largo, Zarate. Pardiez que es hombre audaz y temerario el tal Garai, para desafiar de tal forma a la justicia atacando todo lo que encuentra en la mar, sin poseer la patente de corso ya que estamos en tiempos de paz. ¿De dónde dijo que era natural? BACHILLER ZARATE: De Gorliz, Excelencia. De familia de pescadores. PEDRO DE LUXAN: Gorliz: tan pequeña localidad vizcaína... ¿cómo ha podido dar un personaje de tanta audacia? Quisiera saber cómo y porqué dejando la pesca se aventuró en semejante empresa...

BIGARREN AGERRALDIA Trantsiziorako musika: Maiteminez naiz lokartu (Joanes Antxieta) Maiteminez naiz lokartu maiteminez zugatik maiteminez zugatik Oi, loaren abaroan zeundela ene gogoan oroipen haren altzoan nuen hartu atsegin Neure artean galdera ene maite bihozbera 30


noiz etorriko ote zera ezin bizi zu barik

(Gorliz, XV. mendearen bigarren erdian, Plasentziako portu aldean. Kaioen txio-garrasiak eta itsasoko marmarra entzuten dira. Neskatila batzuk despeskan dabiltza, sare luzeak zabal-zabal eginda, kantari eta berbetan. Ogi bat eta pitxer bat dituzte ondoan. Mutil gazte batzuk zelatan dabiltza) MARIÑE: (Kantari): Garia saltzen nengoanean Donostiako kalean dama gazte bat etorri jatan garia zegan neukean. —Batzuentzako hamazortzian, zeuretzat hamabostean, hamabostean gura ez badozu laztantxu baten trukean. (Kantatzeari uzten dio, zarata batzuk inguruan entzutean) Nor ete dabil hor? KATALIN: Itsasoa izango da, Mariùe. AGIRRE: Itsasoa? Esango neuke behar egin ez eta endredau nahian dabilzan txorikote batzuk dirala. 31


ANTON (Kantari): Tres cuartillos de vino y una libra de pan hiru neskan artean goizean despeskan hiru neskan artean goizean despeskan baina ezin leiteke esan... MARIĂ‘E: Anton!!! Zeu izan behar, lotsabako hori! Ardaorik ez dogu guk edaten despeskan gabilzan bitartean! ANTON: A, parkatu, gure damak. Despeska egin aurrean edan dozue. MARIĂ‘E: Ez aurrean, ez ostean. Ur garbia dozu hau, ala ez dozue ikusten! KATALIN: Zelan gura dozu ikustea? Begietako pistak kendu barik dagoz ondino! Begitu: ura, iturriko ur garbia! (Pitxer barrukoa mutilei erakutsiz) PERU: Bai: mahatsaren ura, danak edan gura. (Antonek eta Erramunek barre egiten diote Peruren ateraldiari) KATALIN: Ba, guk ez dogu hori edaten eta kitu. Emon pakea jende beharginari, susterbakook. Ez ete dekozue ezer egitekorik? ANTON: Egin dogu gure beharra: guretzat eta hiru neskatila politentzako sagarrak batzen ibili gara. Koiu, koiu bana, ederrak dagoz. MARIĂ‘E: Zuen ortukoak ez dira izango, gero! 32


ANTON: Ez ba, Solotxikerrekoak gozoagoak dira. MARIÑE: Baia, hori ostutea da! ANTON: Horregaitik dira gozoagoak. Probau! (Mariñeri ematen dio sagarra) MARIÑE: Ez! AGIRRE: Ez! KATALIN: Ez! ANTON: Baina, ikusi daigun: nok egin dau sagarra? MARIÑE: Solotxikerreko Luisak eta Damianek. ANTON: Ez horixe. Horreek biek zeresana besterik ez dabe emoten. Sagarra... arboleak emoten dau, arbolea lurrak, eta lurra... danona da, itsasoa legez. MARIÑE: Abade jaunak entzuten badeutsu, entzun, holangoak esaten, dana dala danona... ANTON: Abadeak entzun? Zergaitik ez? Jesukristok ez eban ba esan munduko gauza guztiak konpartidu egin behar zirala... edo holango zeozer? MARIÑE: Ba ete dakizu zuk Jesukristok zer esan eban ta zer ez eban esan, elizara ez zara joaten eta? ANTON: (Ahotsa apalduz) Joaten naz, Mariñe polit hori, joaten naz. Albo atetik zeuri begira egoteko domekero-domekero joaten naz. 33


MARIÑE: Neuri begira egoteko? Tira, tira, pikaro koipelustrea! (Gero, pentsakor:) Dan-dana konpartidu behar dala: holan esanda, egokia be emoten dau. ANTON: Dan-dana bez, Mariñe; zeu ez zindukedaz nik inogaz konpartiduko. MARIÑE: Baina, baina, burutik egin dozu? Zuk ni konpartidu? Horretarako, lehenago ni zurea izan behar! ANTON: Izango zara, Mariñe, inoz izango zara nirea; baina oraingoz prenda bategaz konformetan naz zugaz akordetako (Mariñeri zapia lepo gainetik kendu eta arineketari ematen dio). MARIÑE: Anton! Ekatzu nire zapia atoan, lotsabako horrek! Hori da niri deustazun lotsa guztia? Emoistazu zapia! Anton, erdu hona! ANTON: Emongo deutsut... laztantxu baten trukean! MARIÑE: Ezta pentsau be, lotsabako hori! Emoteko, Anton! Ez nago olgetarako, barraban hori! (Antonek ihes egiten dio; honen atzetik arineketan ibili ondoren, harrapatu ezinda neka-neka eginda bueltatzen da Mariñe, esku-hutsik; hala ere, sagarra altzoan gordetzen du) Ufa! Atrapa egizu erbi hori! AGIRRE: Hori pasetan jatzu lotsabako urten horregaz berba egiteagaitik. Ez zeunskio jaramonik be egin beharko. MARIÑE: Egiten ete deutsat ba, nik, jaramonik horreri? 34


Ezer ez da hori niretzat, ezer bere ez. Mmm, holangorik... (Bakarrik gelditzen da. Altzoan gordeta zeukan sagarra, Antonek emona, ateratzen du, igurtzi, usaindu eta hagina sartzen dio atsegin hartuz. Antonek, handik urrun, Mariùeri kendutako zapia usaindu, musukatu eta paparrean gordetzen du. Neskatilek lanari ekiten diote berriz ere, kantua ahoan) HIRU NESKATILAK: Garia saltzen nengoanean Donostiako kalean dama gazte bat etorri jatan garia zegan neukean. —Batzuentzako hamazortzian zeuretzat hamabostean hamabostean gura ez badozu laztantxu baten trukean.

35


HIRUGARREN AGERRALDIA (Kaian hiru mutil gazte, plasentziarrak, txalupatik arraunak, tretzak eta beste ateratzen dabiltza: Otsoa, Telmo eta Martin; halako batean, haiek zelatatzen zeuden hiru lagun gorliztar azaltzen dira, zirikatzeko asmo nabarmenarekin: Anton, Peru eta Erramun) ANTON: Plasentziano, billano! (Lagunen barre-zantzoek adoreturik, berriz ekiten dio:) Plasentziano, billano! OTSOA: Gorliztarrak, artaburuak! TELMO: Kakamokordoak, papaoak! PERU: (Doinu burlatiarekin:) Plasentzia, lapur guztien habia. OTSOA: Hara bestea! Nor eta Antonen laguna inori lapurra esaten. Begitu zuon buruari. ANTON: Lapur esaten zabilz neuri? OTSOA: Zeuri, Anton, eta zeure zital gaizto lagunarte guztiari. ANTON: Otsoa! Kontuz gero, zer esaten dozun! Berba horreek janarazoko deutsudaz. (Hurreratzen da Otsoagana, oldarkor; hau ere borrokarako gertu dago, mutil guztiak bezala. Hala ere, erasotzera doanean, tonua aldatzen du, borroka ez dan beste bide bat aurkitu balu bezala) Baina, musturrak hausi baino lehenago, entzun esatera noana: gure itsaso honetan arrantzuan edo merkantzien 36


salerosketan ibili izan naz mutikotatik aitagaz, itsasoak emoten euskunetik jaten: sardina, antxoa, lebatza, atuna eta baita balea be; eta portugesen, frantsesen, ingelesen... guztien lapurretak jasan behar izan doguz hainbatetan. Edo guk edo gure albo herrikoak. Ni ez naz jaio neure beharra eta etekina inork esku artetik eroateko. OTSOA: Zer besterik egin leike arrantzaleak edo marinelak? Itsasoan zuhur ibili eta lapurrengandik ihesi joan, ahal danetan behintzat. ANTON: Esan deutsut, Otsoa: ni ez naz jaio ihesi joateko, aurre egiteko baino. OTSOA: Neu bez, gero, neu bez... baina aurre egiteko armak, arma onak behar dira, eta ontzi sendoagoak... MARTIN: Zer dinozue? Orain ez dago inori aurre egin beharrik. Bakea ei dago gure itsasoan, edo baketsuago dago behintzat, ez ei gagoz gerran Ingalaterragaz ez Frantziagaz ez... ANTON: Baketsuago dino Martin txepelak! Nik esango deutsut zer bake dan hori! Guretzat asko da ontzi bretoi bakar batek behin bakea haustea, hark guri eraso eta dana galdu daigun. Ganera, nork daki zenbaterainoko bakea izango ete dan hau. Munduan gerra baten ibili izan dira eta dabilz danak, alkarri haginka, itsaso guztiaz jabetu guran, itsasoak jaberik baleuka legez. MARTIN: Eta zer egin? Pirata batzuentzako tostarteko lana egin? Urkabean amaituteko? 37


ANTON: Piratak ez gara gu izango, baina urtez urte miserian bizitzea be ez da nire ametsa, behintzat. OTSOA: Orduan? ANTON: (Pentsakor gelditzen da; bere lagunei begiratzen die, hitz egiteko baimena eskatuko balie bezala; ondoren, plasentziarrei zuzendurik:) Korsarioak zer diran badakizue? OTSOA: ? ANTON: Korsarioak edo korsoan ibilten diranak Erregearen edo Erreginaren oniritziagaz egiten deutsie eraso ganerako atzerritarrei ondasunak kenduteko; parte bat koroari emonda, hori bai. Zuek txalupa-patroiari legez. Baina, horretarako hiru gauza behar dira: lehenengo, itsasontzi bat euki behar eta ha ahalik eta ondoen armatu; bigarren, Erregearen patentea, baimena, eskuratu; eta hirugarren, tripulazinoa: dozena bi lagun gitxienez gertu egon behar horretan jarduteko. Gu hiru gara eta ebatzita daukagu. (Eten bat egindakoan, hiru plasentziarrei begiratuz:) Eta zuok be, plasentziarrok, miseria gorrian bizi gura ez badozue, zeozer egin beharko zeunkie. Zer dozue esateko? OTSOA: Guk... zuokaz? ANTON: Zergaitik ez? Herri honetan bide bi doguz: edo txikitatik ibili izan garan legez, alkarri musturrak berotuten jarraitu, edo alkarregaz probetxuzko beste ezer egin... 38


(Isilune bat egiten da) TELMO: Gauza baten ez dozu arrazoirik falta, txo: familia gehienetan izan doguz inork eginiko itsas-lapurreten kasuak: piratak? korsarioak? Danak bardin antzekoak izango dira. Gure osaba, berbarako, urte askotako lana eta dirua jarrita eukan ontzi baten jabe zan. Ingelesentzat garraio lana egiten eban Bristoletik Bilbaora, ikatza eta oihalak eroaten. Bretainia inguruan lapur madarikatuen goleta bik inguratu, kanoikadaka eraso eta eurei dana emon behar: kargea, ontzia eta batzuek bizia be bai; han itxi ebezan ugarte baten, erdi biluzik, baten batek jasoko zain. OTSOA: Ondo da, gorrotoa emotekoa da, Telmoren osabaren kasuan legez, bizitza guztiko lana eta jarritako dirua kendutea eta zerua goian eta lurra behean lotzea, baina... beste aldean zer dago? Esan gura dot, korsoan sartuta beti norbera arriskuan, eta inor hilten ibili beharra... ANTON: Arriskua bestelan be badago! Itandu Telmoren osabari... eta beste hainbateri! Ganera, korsoan ibilita ez dago hainbesteko arriskurik, gauzak ondo eginez gero: hara, ontzi arin bat euki behar da, eta ondo armatua. Itsasoan karga baliotsuagaz dabilzan guztiak astunak, geldoak eta sarri txarto armatuak izaten dira: presa errezak, izan be. Korsarioen mehatxupean, pare bat kanoikada entzunda errendidu egiten dira, bizia salbatzearren behintzat. Neuk ikusikoa da hori. Aukera bi dagoz, txo: edo zeuk lapurtu, edo besteek zuri noz lapurtuko begira 39


egon. Ganera, guk ez geunskie euskaldunei erasoko, euskaldunei ostuten ibili diranei baino. (Tarte bat uzten du, plasentziarrei pentsatzeko denbora ematearren-edo) Zer dinozue? OTSOA: Pentsau egin behar. TELMO: Txo, nik ez dakit, ikusiko da. ANTON: Pentsau, pentsau. Baina kontuan izan itsasoan lege bakarra dagoala: arrain handiak txikerra jaten dau. (Eten egiten du bere jarduna, solaskideei gogoeta egiteko denbora emanez-edo; gero, bestelako tonuarekin darrai:) Pedro Sanchez Atxurikok, nire ama zanaren lehengusuak, bere ontzi baterako maixu gura nau, Galiziako portuetatik pasau eta Malagarainoko itsasbidea egiteko, merkantzien salerosketan, badakizue. Ondino ez da segurua, baina laster jakingo dot. Halan izanez gero, etor zeintekeze nigaz kontramaixu, lemazain... topako neuke zeozer zuentzat. OTSOA: Eta gero? ANTON: Gero? Nasai, aurretik urte batzuk emon behar dira beharrean eta geure irabaziak gorde, jan-edanean edo andratan eralgi barik. Eta denboragarrenean geure ontzi propioa erosi... eta ez da txanel babesgabea izango, ez horixe; ondo horniduko dogu lonbarda, dardo eta lantzekin. Errespetua ez da nahiko, bildurra be emon behar da! OTSOA: Eta zure ahaide... Atxuriko horren ontzia noz da urteteko? 40


ANTON: Urte pare bat... edo gehiago itxaron beharko da ondino. OTSOA: Zer, mutilok? (Telmo eta Martini begira) Telmo, Martin: nor etorriko da Galizia aldera? MARTIN: Ni bai. Hemen batelean sardinatan baino txarrago ez jaku joango. TELMO: Ni... ez naz hemen bakarrik lotuko! ANTON: Hori dok-eta! (Denak batera, aupadaka eta zantzoka:) DENAK: Hori dok-eta! ANTON: Ă‘o, plasentziarrak izateko ez dira hain oilobustiak! Mutilok, arria txikota, Galizia hor dagota! DENAK: Arria txikota! (Elkarri bostekoa ematen diote, alaitasunez; gero joan egiten dira zarataka, eupadaka, irrintzika, erdi borrokan...)

LAUGARREN AGERRALDIA (Plasentziako etxe dotore batetik, jantzietatik euren goren maila agerikoa duten jaun batzuk irteten dira, hizketan, izkribuak eskuetan. Besteak beste, Plasentziako alkatea, Bizkaiko korrejidorea, eskribaua eta Pedro Sanchez Atxuriko azaltzen dira) 41


RODRIGO BELA (BIZKAIKO KORREJIDOREA): Esandakoa, hamar egunean eginda eta eskribauak jasota egon behar dabe Plasentziako ordenantzak... MARTIN PEREZ ARTETAKO (PLASENTZIAKO ALKATEA): Jaun korrejidorea: epe laburra da hori hain ardura handiko lan batentzat. Errejidoreak, prebosteak, neu bere, alkate nazen hau... asko gara akordioak erdiesteko, danok bat etorteko Plasentziarako ordenantzak ezarriteko eta gure eskribauak jasoteko... RODRIGO BELA: ez dago luzamendurik, Martin Perez. Zeure eskuetan ixten dodaz Portugaleteko ordenantzak, eurok eredu harturik etekin eta probetxu ugari atarako dozuelakoan Plasentziakoak egiteko orduan. MARTIN PEREZ ARTETAKO: Baina... RODRIGO BELA: Ez dago bainarik. Zeu zara alkatea eta zeurea da ardurea. Hamar egunen bueltan hemen nozue Plasentziako ordenantzen bila. Agur, izan Jaungoikoagaz. GAINERAKO JAUNAK (gurtze txiki bat eginez): Izan Jaungoikoagaz. (Hizketan gelditzen dira, arduraturik. Pedro Sanchez Atxurikok Anton plazara sartzen ikusten du eta beste jaunengandik bereizten da, bere burua desenkusatuz) PEDRO SANCHEZ ATXURIKO: Anton! 42


ANTON: Pedro Sanchez jauna, egun on deizula. Jaun gorenez inguraturik dago berori: alkate jauna, korrejidorea... PEDRO SANCHEZ ATXURIKO: A, bai. Ardura handiko ­­­­—eta bizkor egin beharreko— zeregina darabilgu esku artean: gure Plasentzia honen ordenantzak egin eta eskribauak idatziz jasotea. Epe laburra emon deusku korrejidoreak, ganera... ANTON: Ordenantzak... PEDRO SANCHEZ ATXURIKO: Bai, gure arauak, bestela esanda. ANTON: Eskribauak jasoko ditu... gaztelaniaz? PEDRO SANCHEZ ATXURIKO: Bai. ANTON: Parkatu atrebentzia: horreek legeok edo ordenantzok gazteleraz egonik, plasentziarrek ez dabe tutik be ulertuko. PEDRO SANCHEZ ATXURIKO: Zuzen zagoz horretan, Anton, baina plasentziarrek badakie berbaz eta ohituraz zein dan herriaren arautegia; prozedura honek idatziz jaso baino ez dau egingo-ia, orain arteko gure legedia; gauza batzuk zehatzago jasoko dira, hori bai. Badakizu, Gaztelakoek dana eskribiduta gura izaten dabe; euskaldunok, ostera, berbaz. (Antoni goitik behera begiratuz, lepoko batzuk emanda:) Anton Garaiko, gizonduta ikusten zaitut; ez zara gehiago lehengo mutil bihurria! 43


ANTON: Urteak badoaz aurrera, jauna. Zera... esan deuste berorrek berba egin gura dauala nigaz eta plazara etorteko berorren bila. PEDRO SANCHEZ ATXURIKO: Bai, baina itxi berorika modu hori alde batera, ezpabere hitanoan egingo deuat nik hiri. Egin daigun zuka, bardintasunean, ze egin behar deutsudan eskaintzea ontzat hartuten badozu, goragoko maila baten egongo zara gerora begira. ANTON: (Irribarrez eta adeitsu) Zuk esango deustazu; zeure esanetara nago. PEDRO SANCHEZ ATXURIKO: Anton, senitarteko zaitut eta horregaitik bakarrik zuri lagundu beharrean nengoke; baina gure ahaidetasuna gora-behera, itsasoan trebe ei zara, entzun dot nabegatzeko zeurezko gaitasuna badozula. Hara, orain ailegau da sasoia zugan dodan uste ona erakusteko. Ez egizu ezjakinarena egin, txo, ondo dakizu zer eskaintzera noatzun. ANTON: Zeure karabela barriaren ontzi-maixu izatea? PEDRO SANCHEZ ATXURIKO: Horixe bera. Negua baino lehenago abiarazoteko asmoa dot. Ontziak Bilbon burdin-meaz kargaturik urtengo dau, Plasentziatik pasau eta segiduan A CoruĂąarako bidea egingo dau; hango portuan deskargau eta handik Malagara bidean joango da. Eta zeu, Anton, ontzi-maixu. Zer deritzozu? 44


ANTON: Mila esker, pozarren eta adore handiz egingo dot gomendatuten deustazuna. (Pausaldi bat egiten du) Jauna... PEDRO SANCHEZ ATXURIKO: Zer? Esan. ANTON: Zera, karabelarako kontramaixu eta lemazain egiteko badozu inor? Nire ezagun eta konfiantzazko diran Peru, Otsoa Erribasko eta beste batzuk abilak dira eta itsasoan eskarmenturik ez jake falta. PEDRO SANCHEZ ATXURIKO: Ikusiko da. Izan leiteke, bai. Datozala nigana eta egingo dogu berba; baina orain ez, ditxosozko ordenantzakaz amaitutakoan egongo gara, pare bat aste barru. ANTON: Eskerrik asko barriz be. Jakinarazoko deutset. PEDRO SANCHEZ ATXURIKO: Eta orain bazkaria jaten noa. Agur. Emoiozuz goraintziak izekori, neure lehengusinari. ANTON: Emongo jakoz, zeure partetik emon be. Agur, jauna. PEDRO SANCHEZ ATXURIKO: Ondo izan, Anton. (Atxuri desagertzeaz batean, salto batean hasten da Anton, pozaren pozaz; gero, portu aldera jotzen du, deiadarka): ANTON: Peru, Erramun, Otsoa!!!

45


BOSGARREN AGERRALDIA (A Coruña, bertako korrejidorearen bulegoan. Korrejidorea, Zarate, alguazila, eskribaua, Garai, guardiak) PEDRO DE LUXAN: Que proceda el alguacil Señor Jorge de Piedrafita a leer la acusación formal. ALGUAZILA: Excelencia: Siendo pontífice en la iglesia de Dios nuestro muy santo padre Julio segundo, y reinante en Castilla y León la muy alta y poderosa reina Doña Juana nuestra señora, denuncio a Anton de Garai vizcaíno que por otro nombre se llama Anton de Placencia maestre del navío llamado La Trinidad por los siguientes hechos que han de confirmar los testigos: en un día del mes de febrero de este presente año de mil quinientos e nueve con ánimo diabólico vino a esta ciudad (Coruña) donde comprara un carretón grande de un Ruy Danoz e lo llevó a la villa de Cedeira donde lo aparejó e hizo remos y relámpagos para trabar las naos e lo armó con lombardas e tomó en su compañía gente de mal venir todo a fin e intención de hacer mal por la mar como corsario, mas sin tener la patente de la reina, al estar en paz con los reinos de Francia e Inglaterra e Portugal. El dicho maestre Anton de Garai y su compañía fueron contra muchos navíos, así de los reinos de su Alteza como de los dichos reinos de Francia e Inglaterra e otros, para atacarlos e robarlos. Estos hechos quedarán probados tras la declaración de los muchos testigos. PEDRO DE LUXAN: Bien, comparezcan los testigos. 46


(Lekukoak sartzen doaz, banan-banan, aitorpen-salaketak egitera. Lehenengoa sartzen, ontzi bretoiaren kapitaina da; ondoan kontramaixua du, aitortzeko zain hau ere. Luxanek gainbegiratuta, Zaratek daroa galdeketa, eskribauak dena jasotzen duelarik. Ahotsak eta argia itzaliz doaz, azpitik musika nagusitzeaz batera)

SEIGARREN AGERRALDIA (Urte batzuk igaro dira. Plasentzian, Agirre eta Katalin elkarrekin doaz, kalean; Mariñerekin egiten dute topo. Mariñek pegar handi bat dakar, urez betea) KATALIN: Aiko, hor dator gure Mariñe; iturritik, antza. AGIRRE: Ene, Mariñe, goizetik joan zara uretan. MARIÑE: Amak halan gura izan dau; portuko beharrean hasi orduko, iturrira joateko agindu deust. AGIRRE: Jakin izan baneu, zugaz joango nintzatekean, halan alkarren barri jakiteko. MARIÑE: Agirre laztana, alkarren barri jakiteko dinozu? Zer barri dago, ba, herri txatxar honetan? Zaharrak barri izango dira, betiko legez. AGIRRE: Dan-danak ez dira zaharrak, barriren bat bada... MARIÑE: Zein barri, baina? Agirre, esaizu behingoz, jakinguraz nago! Ez da izango... 47


AGIRRE: Bai, Mariñe laztana, Anton eta berorren lagunen barriak dodaz... (Isildu egiten da, lagunaren jakingura piztu nahian). MARIÑE: Ta? Agirre, a ze antojua emoten deustan holan paretan zaranean, niri ernegarazoten. Esaizu behingoz dakizuna! AGIRRE: Banoa, banoa, ez zaitez izan kakalarria! Ba, kontua da, Pedro Sanchez Atxurikoren ontzia, bertan Anton maixu doana, Galiziara bidean joan zala, dakizunez... MARIÑE: Jakingo ez dot, ba! Harira, Agirre, harira! AGIRRE: Ba, lehengoan portuan egoan Andres txalupapatroiari itandu egin neutsan ezer ete ekian hareen ganean eta hara zer esan eustan... MARIÑE: Zeer? AGIRRE: Ba, Andresek jakin dauala itsasobeteko ekatxa jasan ebela hareek, ta Coruñara sartu bai sartu zirala akabuan, baina neke handiz eta mastak hausita, belak urratuta eta beste kalte askogaz; berba baten, itsasorako ez egoala lotu zala ha ontzia. Baina... hori ez da dana: Galiziako uretan ibili dan lemoiztar baten ahotik jakin da, “gure” mutilak, hau da, Anton, Peru eta Erramun, eta batu jakezan beste mutil plasentziar batzuk, Coruñan ontzi txiker bat, gabarra moduko bat erosi eta atondu dabela, ezdakit-nundik ataratako diruagaz... 48


MARIÑE: Diru hori ez da garbi-garbia izango, beharbada, baina tira, aurrerantzean euren kabuz arrantzuan ibiliko badira, eurena dan ontzi baten, zentzatuko dira, eta... AGIRRE: Baina... MARIÑE: ... eta gero itsasaldi bat edo beste hango kostaldean egingo dabe, baina gero... gero hona etorriko dira... AGIRRE: Mariñe, entzuizu ondo esatera noana: Antonek eta enparauek eskuratu daben ontzia ez da hegaluzetan edo berdeletan urteteko izango, ezta merkataritzan jarduteko be. Ez dira arrainak horreek itsasoan arrantzatu gura dabezanak, ezta hurrik emon be; osterantzean ez eben ontzia armaz horniduko, hornidu daben moduan. Honezkero jakin beharko zeunke hori. MARIÑE: (Negarrari emanda) Ez, ez!!! Ez dot entzun gura! Ez da egia! (Geroago, isilune baten ondoren, malkoak lehortuta, etsiago eta osoago:) Banekian, banekian, Agirre, banekian, banekian... neure barruan barruntetan neban, baina itsututa nengoan. Ni... KATALIN: Mariñe: ikusi gura ez dauan itsua baino okerragorik ez dago. Egin behar dozuna da ahaztu, ahaztu gizon hori, betiko ahaztu. Millan Zabaleneko zure eskean dabil, haren baserrira ezkondu zaitezan. Gizon ona dozu, behargina, zuhurra be emoten dau... Ez birritan pentsau, ezkondu zakioz udabarrian, aitak eta amak dinotsuen moduan. 49


MARIÑE: Millan Zabaleneko, Simon Torrebarriko... bai, gizon beharginak izango dira, baina hotz itxiten nabe dan-danak. KATALIN: Zelako hotz itxiten zaituela? Eta Anton horreri zer ikusten deutsozu zuk, ba? Lotsa handirik ez dauka neskatilakaz, hasteko. MARIÑE: Lotsabakotxua bada, egia, eta bihurria nahi ipurtarina beti izan da, baina ez deust inoz kalterik egin eta ez leuskit egingo, hori badakit. KATALIN: Eta beste horreek bai? MARIÑE: Gorlizeko gizon batek be ez deust sekula begitu Antonek legez. Haren begiradan irakurten jakin behar da, behinola esan eustanean legez: “Izango zara, Mariñe, inoz izango zara nirea” Eta ez eustan ukuturik be egin, baina han promesa bat egoan: “... etorriko naz, egun baten bueltauko naz eta bata bestearentzat izango gara”. AGIRRE: Hori guzti hori zeuri bakarrik esan deutsulakoan zagoz? Ai, ene... ganera, zapia ostu eutsun eta bueltau ez. MARIÑE: (Agirreren oharpena aintzat hartu barik, bere baitan sarturik dago; gero, hizbeste eginez:) Agirre, zer egiten dabe korsoan dabilzanek? AGIRRE: Edozein ontziri aurre egin, eraso eta hagaz borrokan sartu, berorregaz jabetu arte. MARIÑE: Jendea hil be bai? 50


AGIRRE: Baita be, segurutik; (gero, damuturik, tonua aldatuz:) ez dakit, ez dakit, nik zer dakit ba? Parte onekoak ez dira izango, hori ziur! MARIÑE: Eta gureei beste batzuek ezin eraso edo preso hartu? AGIRRE: Ez dakit. Entzunda daukat Gaztelako erreginaren lizentzia moduko bat daukiela batzuk: eurak besteei lap... besteei kendu eta horren zati bat koroari emon behar izaten deutsiela. Mariñe, egistazu kasu: hareek mutilak... gizonak, hobeto esanda, honezkero gizon puska galantak izango dira, ez doguz barriz ikusiko eta, kontizu, ez dabe akabera onik izango. Neuk dinotsut. MARIÑE: Ba, neuk dinotsut urte bat edo bi pasau orduko etorriko dala Anton hona, Plasentziara, eta agindutakoa beteko dauala: prenda moduan koiu eustan zapia atzera lepo inguruan ezarriko deust eta orduan... KATALIN: Amesetan, zu beti amesetan, Mariñe gurea. (Mariñe bakarrik gelditzen da, pentsakor, melankoliatsu)

51


ZAZPIGARREN AGERRALDIA Trantsiziorako musika: Itsasoa lano dago Itsasoa lano dago Baionako barraraino nik zu zaitut maiteago txoriak bere umeak baino...

(A CoruĂąa-ko portua. Anton, Peru eta Erramun ontzi atondu berria aztertzen dabiltza; Otsoa, Telmo eta Martin plasentziarrak ere haiekin daude) ANTON: Hauxe da gure gerra-ontzia. Zer deritzozue? OTSOA: Gerra-ontzia? Gabarrea besterik ez da, baina ez dago txarto armatua. Ganera, masta bakarra bada be, itsasoan bizkorra izan behar dau. ANTON: Bizkorra eta maniobraerreza: horixe behar da inor atrapau ahal izateko. Lehenengo ontzia menpean hartuten dogunean tinko eta gogor agertu behar dogu: danok pistolak, arkabuzak eta sableak eskuetan eukita, bildurra sartu behar deutsegu, baina inor jo edo zauritu barik. Onez onean eskuratu behar dogu merkantzia. Amore emongo dabe, osterantzean zer etor leiteken ikusita! TELMO: Ta... ez dogu samea busti behar itsasoratu baino lehen? 52


ANTON: Edatea eta topa egitea geroko itxiko dogu. Lehenengo, betebeharrak, arauak entzun eta zin egin behar dogu danok beteko doguzala. PERU: Ekarriko dogu tripulazino guztia? ANTON: Bai, datozala zorrizto horreek guztiak be. (Dozena eta erdi gizon sartzen dira ontzi gainera, denak arlotegaizkile itxurakoak, Peruk eta Erramunek gidaturik) ANTON: Deabruaren adarrak! Ezer hobarik ez dozue topau bazterretan? A zelako mozolo aldrea! PERU: Inori ikarea sartuteko, behintzat, ez dira txarrak. ANTON: Gobernetako lar txarrak ez badira! PERU: Anton... parkatu, maixu, ofizio honetarako izena emoten dabenak taberna zuloan, putetxeetan eta kartzelan bilatu behar. Zer gura dozu, ba? Eskarmentudunak badira, behintzat, batez be gallegoak. ANTON: (Tripulazio berriari begira:) Ondo da, ugerdo zatarrok, orain entzun ondo; ez zuok bakarrik, dandanontzat da esatera noana: ontzi honetan ibilteko derrigor bete beharreko arauak esango dodaz eta bai legeok bete ezean ezarriko diran zigorrak be. Otsoa, euskeraz ez dakienei zuk esplikau erderaz edo... gallegoz. OTSOA: Nik ez dakit, baina, berbeta hori! 53


ANTON: Bah, konponduko zara zelan edo halan. Hona hemen nik, Anton Garaikok, La Trinidad ontzi honetarako ezartzen dodan lege multzoa: (Orri zimur batetik irakurtearen plantak eginez): Gure etekinen hamarretik bat ontziko maixuarentzat, kapitanarentzat, hau da, neuretzat izango da, ontzijabea nazen aldetik. Irabazten dan ganerako guztia zati bardinetan banatuko da marinel danen artean, salbu eta kontramaixua (Otsoa seinalatzen du), barberua eta arotza, honeek parte bi jasoko dabezeta. (Kapitainaren azalpenarekin batera, Otsoak ahaleginak egiten ditu keinuz mezua ulertarazteko tripulazioari) Inor mankau baledi, hona ordainak edo konpensazinoak: konbatean besoa zein hankea galduten dauanari, ehun erreal zidarrezkoak emonko jakoz. Begia galduten dauanari hogei erreal. Jan-edanak guztientzat zati edo errazino bardinetan banatuko ditu kozinariak, unean-unean daukaguna ikusita eta prebisinoen arabera. Eta orain, galazota dagoana: partiketatik at, ezin etekinen zati bat norberak gorde edo ostendu; ezin lapurreta egin gutako inori; ezin etsi edo desertau borrokaren erdian; eta ezin hil laguna. Gauza horreetako bat egiten dauana nik neuk kareletik behera botako dot itsaso zabalean, eskuak loturik. Danok ulertu dogu? Inor konforme ez badago, jatsi bordatik eta ospa egin, sasoiz dago; neuk lagunduko deutsat popan ostiko bat emonda. Eta orain zin 54


egin daigun danok: gurutze santuaren babesagaitik eta pattar adore emoleagaitik. Ez daitezala ez bata ez bestea faltau! Telmo, orain bai egin geinke topa. Idegi kupela! (Edaten hasten dira). Kanta bat behar dogu, adore emoteko: ontzi-maisu giputz bati ikasi neutsona erabiliko dogu (kantari hasten da, puntuen amaieretan marinelek lagundurik): Ni naiz kapitan pilotu ni naiz kapitan pilotu niri behar zait obeditu, obeditu. (ber) Bestela zenbait kasketa bonbilun bonbilun behera buruan jartzen bazait niri bonbilun bat eta bonbilun bi eragiok Xanti arraun horri bonbilun bat eta bonbilun bi.

Eta orain itxi edateari. Hau ez da zuen tabernazulo saskeldo horreetako bat. Bakotxa bere lekura. Itsasora goaz. Arria txikota!!! OTSOA: Arria txikota!!!

(Musika-trantsizioa den bitartean, tripulazio guztia lanean dabil ontzi barruan, eszena utzi gabe)

55


Trantsiziorako musika:

JEIKI JEIKI Jeiki, jeiki etxekoak, argia da zabala, argia da zabala! Jeiki, jeiki etxekoak, argia da zabala, argia da zabala! Itsasotik mintzatzen da zilarrezko tronpeta, bai eta ere ikaratzen Olandresen ibarra! (bir) Jeiki, jeiki etxekoak, argia da zabala, argia da zabala! Jeiki, jeiki etxekoak, argia da zabala, argia da zabala! Itsasotik hurbiltzen da untzi bat kargatua; gaitzen denak mentura haren atakatzera! (bir) Jeiki, jeiki etxekoak, argia da zabala, argia da zabala! 56


Jeiki, jeiki etxekoak, argia da zabala, argia da zabala! Itsasoan agiri da argi gozo biguna, bere aurrean beldurtuta ihes doa iluna, ihes doa iluna.

ZORTZIGARREN AGERRALDIA (La Trinidad itsasontzian, hainbat legoa egin eta gero) ERRAMUN: Maixu! Ontzia istriborrean! ANTON: Ekatzu largabistea! Mmm, karabela bat... Frantzi aldekoa dirudi... Madarikatua, bretoia dala esango neuke! Gure itsasoko lapur handienak diran sasikume zatar horreek biluzik itxiko doguz, zital arraiook! ERRAMUN: Emoten dau lehorrera bidean doala, Muxiako portuan atraketako. ANTON: Ez dau horra ailegau behar, deabru madarikatua! Lemazain, bira zortzi ababorrera, eta eutsi errunboari. Popako haizeaz eta arraunez baliatuta bidea zarratuko deutsegu. Arraunlariak tostara! Kontramaixua, artilleroek kargau dagiezala bonbardak. Arkabuzak eta pistolak be danak gertu 57


gura dodaz. Baina ez tiro egin inork be, neuk agindu ezean. Haginak erakustera goaz. (Marinel guztiak prestakuntzan dabiltza, bizkor lan eginez) ERRAMUN: Popako haize honegaz salto baten euren ganean egongo gara. ANTON: Boga, boga, arraunlariok! Bizkorrago, arraioa, ez gabilz olgetan! Amore emoteko aukerea emongo deutsegu. Kontramaixua, igo gure banderea. Ezaguna egin beharko dogu bazterretan. ERRAMUN: (Largabistatik begiratuz) Eurak... portu alderantz doaz, bela guztiak zabalduta, ahalean! Uste dot dagoeneko badakiela gure asmoen barri. Bonbarda bat ikusten dot istriborrean, ez dakit erabilteko asmoagaz dabilzan. ANTON: Brankea eurei begira daroagula ez gaitue joko, tiro eginda be. Hurreratu egingo gara, hirurogei brazara ditugunean bonbarda-sua egin airera eta segiduan bordara salto egingo deutsegu! Peru, igo bandera hori gorago, arraioa! Eta zuok boga gogotik! Bizkorrago! Arrauna itsas hondoraino sartuta, txepelok! (Laster, borrokarik gabeko abordajea hasten da. Aginduak eta oihu bat edo beste. Arkabuzak, pistolak eta sableak agerian; La Trinidad-en danborra jotzen da abordajean adorea emateko eta etsaia ikaratzeko. Azkenean, Antonen gizonak erraz sartzen dira ontzi bretoian. Karabelako ontzi-maixua eta kontramaixua, biak zapuzturik, dakartzate Antonen aurrera) 58


ANTON: Ondo da. Zu zara ontzi-maixua? Le capitaine? Ulertuten dozu gure berbetea? ÂżEntendĂŠis lo que os digo? (Kapitainak ezezko keinua egiten du; orduan, kontramaixuak hitz egiten du) KONTRAMAIXUA: Nik bai. Konprenitzen zaitut guti goitibeheiti. ANTON: Nongoa haz? KONTRAMAIXUA: Ziburukoa. Eta untziaren kontramaixu naiz. ANTON: Zuen ontziaren izena? KONTRAMAIXUA: La Piedad. ANTON: Zer karga daroazue bordan? KONTRAMAIXUA: Irina, gehienbat; bizkotxa eta birra ere zerbait, bainan guti. ANTON: Orain ikusiko da. Esaiok heure kapitanari uruna, bizkotxoa eta zerbezea besterik ez dogula hartuko... eta aingura bat be bai, gurea hausita jagok eta. Gero, pakean joaten itxiko jatzue. (Kontramaixuak frantsesera itzultzen dio kapitainari Antonek adierazitakoa. Kapitainak haserre jasotzen du informazioa) ANTON: Otsoa: koiu gizon gehienak eta hasi merkantzia gure ontzira ekarten! 59


OTSOA: Zuok hirurok lotu zaiteze hemen, maixuagaz. Ganerakoak, erdu neugaz beste ontzira merkantzien bila. Goazen, mutilok! Adelante, artaburus! (Aupadak eta irrintziak entzuten dira) Bizkor, mila arraio! (La Trinidad-eko marinelak ekinean dabiltza, upelak eta zakuak garraiatzen La Piedad-etik euren ontzira)

BEDERATZIGARREN AGERRALDIA (A Coruñako kartzelan. Guardiek Anton dakarte ziegatik beste gela batera; bertan Zarate korrejidorearen tenientea dago, zain. Sententzia irakurtzera dator akusatuari.) ZARATE: Anton de Garai: ¿estais dispuesto a escuchar la sentencia que se os va a leer? ANTON: (Ahots apalez baina burua tente erantzuten du) Sí... señor. ZARATE: En el pleito que ante mi pende entre partes de la una Jorge de Piedrafita alguacil de esta ciudad autor acusante; e la otra Anton de Garai maestre del navío nombrado La Trinidad reo acusado, fallo que el dicho Anton de Garai ez reo e culpado e por pena del dicho delito le debo condenar e condeno a que de la cárcel pública donde está preso sea sacado caballero en una bestia de albarda con una soga de esparto a la garganta, las manos atadas y que sea traido por las calles acostumbradas de esta ciudad llevado a la horca donde la justicia debe executar 60


e allí sea colgado por la dicha soga e le tiren por los pies hasta que muera. Esta es la sentencia que la justicia manda hacer en este hombre por robador corsario de la mar en pena de su maleficio mandándolo ahorcar por ello porque a él sea castigo y a otros exenplo. El bachiller Zarate. (Antonek ez du erantzuten, ezta zirkinik egin ere; Zarate, pausaldi baten ostean, berriz mintzatzen da): ¿Desea el reo declarar cosa alguna o apelar a la sentencia? ANTON: No, de nada serviría repetir lo mismo, lo que ya declaré. (Zarate irteteko prestatzen denean, Antonek zerbait eransten du) Sólo pido que el páter que me visite en mi última hora sea de mi tierra, que hable mi lengua... ZARATE: Veremos lo que se puede hacer. Hablaré con el capellán.

HAMARGARREN AGERRALDIA (Anton ziegan dago, exekuzioaren zain. Abadea sartzen da. Anton zutundu egiten da, adorerik gabe, eta eskuan muin ematen dio abadeari; honek, kapela erantzitakoan, Antonen ondo-ondoan jesartzen da; besoak arinki zabaltzen ditu, erruki adierazpen gisa) ABADEA: Anton Garaiko: Santxo Artetako nozu; aita Santxo zuretzat, gura badozu. Hemengo lurretan naz, senitarteko bat bisitetan, eta kartzelako kapilauak esan deust euskeraz dakian abade bategaz egon 61


gura dozula zeure azkeneko orduan. (Pausaldi bat egin eta gero:) Anton, aitortu gura dozu? (Antonek ez du erantzuten, baina berbaz hasten da) ANTON: Jauna, aita, berorrek badaki zertzuk diran nire kontrako karguak; eginak ez dodaz ukatuko ez eleizaren eta ez berorren aurrean be. Arrantzale herri txiki batekoa nozu, Gorlizekoa hain zuzen be. Txiki-txikitatik itsasoa izan dot bizibide, lanbide eta habia. Bizitza guztian, denbora gehiago emon dot txalupako tostan, traineruan zein txanel ganean lehorrean baino. Itsasoan ikusi eta bizi izan dodaz egunsentiak, goizaldeak, arratsaldeak eta bai ilunabar eta gauak be. Lehorrean nengoanean be beti itsasorako beharretan: treinak gertatu, karnatak ipini, ontzien konpontze eta atontze lanak, despeskan jardun beste askogaz batean... ABADEA: Aita-amengandik zer ikasi zenduan, seme? ANTON: Amarik ez dot ezagutu. Ni munduratzean hil zan ha, beste ama asko legez. Izeko batek jagon ninduan, ni koskondu artean. Ume-umetatik bihurria eta zirin hutsa izan nintzan: izeko gixajearentzat amesgaiztoa ni. Gero, mutikotan, aitagaz itsasora. Aitagandik zer ikasi neban? Hara: itsasoaren, nire benetako etxearen dan-dana; eta bai itsasoko legeak be. Aitak esaten eban: “Arrain handiak txikerra jaten dau” Aitak esaten eban: “Itxaropena, pobrearen ogia” 62


Aitak esaten eban: “Itsasoan ez dago infernurik; goian zerua, behean hondua”

ABADEA: Berba zuhurrak esaten ekian aitak. ANTON: Mundutik joan be halantxe joan zan, berba zuhurrak ahoan: “Pobre bizi dana aberats hilten da” Nik, ostera, sufrimendua besterik ez neban ikusi aitaren bizitzan: sufrimendua, zorroztasuna eta zela-halako etsipena. Eta nik dinodana: mundu honetan beharra, beharra eta beharra besterik egin ez dauana beti pobre bizitzea bidezkoa ete da? ABADEA: Zure aita defuntua Jaungoikoak bere altzoan hartuko eban, seme, zalantzarik ez euki (Aitarena egiten du). Ha zeruan da orain ez ardurarik, ez oinazerik dauala, betiko atsedenean. ANTON: Nire etorkizuna ez da hori izango. Gaztegaztetatik hartu neban erabagia ni ez nintzala izango aitaren ez beste askoren antzean ibiliko, zerurik irabaziko ez baneban be. ABADEA: Zelan edo... zergaitik hartu zenduan bide hori, bide makur hori? ANTON: Behin jakin neban gure jendeari merkantzia eta ontziak ostuten eutsiezanak, frantsesak, holandesak, ingelesak eta enparauak, legearen barruan jarduten ebela, euren erregeak emondako oniritzia eukiela gu oiloak legez lumatuteko! Horrek sutan jarri ninduan, neure barruan hareenganako gorrotoaren harra erne jatala. Gerora jakin neban 63


Gaztelako erregeak be holangoxe baimena, korsoan ibilteko patentea deritzona, emoten eutsiela gure kostaldeko zenbatgura ontziri, kanpotarrei eraso eta indarrez euren ondasuna eskuratuteko. Eta jardunbide hori, ontzi kanpotarrei erasotea, geure egin behar genduala ebatzita, urten genduan Plasentziatik sei marinelek, sei lagunek, Galiziako uretara joateko. Gerora jakin genduan pake itxurako bat egoala atzerriko herrialde horreekaz, eta patenterik ez ebala emoten Gaztelak. Baina berandu zan; erabagia hartuta egoan eta ezin itxaron geinkion pake guztizkoari. Gure ebatzia, neure ebatzia aurrera jarraitutea izan zan, baina inori zauririk ez heriotzarik eragin barik; beste ontziei kendutakoagaz ondasun baten jabe egingo ginan, denboragarrenean ontzi sendoago bat lortu eta Indietako uretarantz abiatuteko. Hori zan neure benetako ametsa. ABADEA: Inor hil dozu? ANTON: Ez, aita. Neure asmoa bete ahal izan neban: atrapau behar genduan itsasontziko jendeari bildurra eta errespetua eragitea, gero modu onean merkantziak kenduteko... ABADEA: Badakizu gure erlijinoaren aginduek zer dinoen: zazpigarrenak, ez dozu ostuko... ANTON: Urteetan indarrean izan dan itsas-legea alde neukan, jauna, gure aurka erabili izan dan korsolegea... erregearen baimen-papera ez baneukan be. 64


Halanda be, pekatua egin neban? Berorrek holan deritzo? ABADEA: Nik ez dot lur ganeko legea ez egiten ez ebazten. Jaungoikoaren legea da nire erakustaile bakarra, eta lege hori betetako kontzientzia dogu gidaririk onena. ANTON: (Ironiaz) Kontzientzia berdea zalako astoek jan eben! ABADEA: Auzia izan dozu justiziagaz eta berba egin ahal izan dozu, zeure arrazoiak agertuz, Pedro de Luxan korrejidore jaunaren aurrean. Horra lurreko justizia. Zerukoa, Jaungoikoak ezarriko deutsu. ANTON: Lurreko justizia... Txakurraren putza! (Damuturik:) Parkatu, jauna. Luxan zital horrek hasiera-hasieratik bialdu gura izan nau urkabera, ur handiko arraina ez nazelako. Haren lagunek nik baino askoz okerragoak egin izan dabez... “Lege bat aberatsarentzat eta bestea pobrearentzat� esaten eban gure aitak. ABADEA: Legea lege, orain zeure arima Jaungoikoarengana gomendatu behar dozu eta zeure pekatuengaitik damua agertu. ANTON: Damu dot, damu dot, bai... ur joanari presarik ezin ipini bajako be. Damu dot bizibide makur hau aukeratu izana: askatasuna emon deust, baina heriotza zitala be bai. 65


Damu dot arrain handia jaio ez izana, ze pobre jaio eta hazi danak borroka asko egin behar dau bere txikitasunetik urteteko, eta horrek galbidera eroan nau. Damu dot itsasoaren hondoan, kresalezko altzoan ez hilteagaitik, hori da-eta neure etxe bakarra. Damu dot hil aurretik urteetan altzoan gorde izan dodan zapi hau bere jabeari ezin bihurtu izana. (Mahai gainean uzten du zapia) Damu dot, akabuan, Jaungoikoaren legea, ez lurrekoa, hautsi izana. Jaungoiko ahaltsuaren aurrera noa: berarena izango da auzi honen azken epaia (Burua makurtzen du, aitorpena amaitutzat emanez. Belauniko jartzen da abadearen aurrean).

ABADEA: Ego te absolbo... (Bedeinkapena ematen dio. Antonen bila datoz, urkabera eroateko). Izan adoretsu, Anton... (penaturik) ANTON: Ez bedi arduratu, aita jauna, hau ez da lehenengo aldia heriotzea aurrez aurre ikusten dodana.

(Urkabidera bidean doa Anton, eskuak loturik. Borreroa irteten zaio bila. Danbor soinua. Urkabean hiltzen dute. Isiltasuna eta ilunpea. Gaztetako Anton hura azaltzen da zalutasunez eta zapia jasotzen du mahai gainetik.)

66


67


HAMAIKAGARREN AGERRALDIA (Plasentziako kaian, kaio-garrasiak eta itsasoaren marmarra. Mariñe sare-konpontze lanean dabil, beste batzuekin batera, baina tartetxo bat dago eurengandik. Agirre eta Katalin urduri ageri dira, elkarrekin isilka mintzatuz, ondoan duten Mariñeri zeozer gordetzen baleude bezala) MARIÑE: Zer kontu darabilzue hor zuon artean, marmarka? Ez deustazue ezer ezkutau gura izango...? KATALIN: Ez ba, Mariñe. Agirreri esaten nengoan hauxe sare hau biharko konponduta euki beharko geunkela, itsasorako aro ona datorrela esan dau-ta seineruak. AGIRRE: Horixe, horixe... Bihar itsasoa bare eta... (Urduri, tarteka Katalini begiratuz) txalupak urteteko moduan, horregaitik ekin behar deutsagu sarekonpontzeari bizkor, denbora galdu barik... MARIÑE: Galiziatik barriren bat bageunka, behintzat... KATALIN: Galiziatik... AGIRRE: Bai, Galiziatik... (Halako batean, hil kanpaiak jotzen dute, hiru joaldi, eta hotzikara batek hartzen ditu denak. Gero, “Maiteminez naiz lokartu” doinuaren akordeak entzuteaz batera, gaztetako Anton hura isilean 68


hurreratzen zaio MariĂąeri eta lepo gainean jartzen dio behinola kendu zion zapia. MariĂąek ez du mutila antzeman, baina zapia ikusten duenean aurpegira darama eta negarrari ematen dio. Lagunak kontsolatzera datozkio).

AMAIA

69


Antzerki historiko gisa eraturik, obra honek Anton Garaiko gorliztarraren tragedia aurkezten digu, A Coruùan 1509an haren kontra egin zen auzi judizialak emandako datuen argitan. Auzi hori, bere osotasunean 2018an eskuizkributik transkribatua eta argitaletxe honek urte berean argitaratua, zutabe sendoa da ustezko kortsario bizkaitarraren bizitza eta heriotza hobeto uler ditzagun. Idazleak elkarrizketak eta eszena berriak sortu ditu, fikzioaren bitartez pertsonaia horren giro sozialaren eta gaztaroaren interpretazio bat eginez. Antzezlanak bi ikuskera eskaintzen ditu: lehen ikuskera historiari estu loturik doa, A Coruùako auzian datza eta gaztelaniaz jasotzen da; bigarren ikuskera kortsaritzaren jatorriaren interpretazio bat da, fikziozkoa gehiena, Gorlizeko arrantzaleen estutasun eta pobreziatik irten guran lapurreta sasi legezkoa bultzatzen zuen fenomenoari azalpen bat bilatu nahi diona. Bi ardatz narratibo horien artean egituratzen da Anton Garaiko kortsarioaren historia. Harrotasunez esan dezakegu antzezpen honetako aktore, figurante, musikari, abesbatza, jantzi-diseinatzaile, joskile, eszenografo, zuzendari zein idazle‌ denak gure herrikoak edo oso hurbilekoak direla, eta ahalegin eskerga egin dutela euskarazko herri teatroaren esentziaren bid ean.

Laguntzailea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.