Plasentzia 1577

Page 1

PLASENTZIA 1577 Jokin de Pedro



PLASENTZIA 1577 Antzerki, musika eta dantza ikuskizuna

2017 urtean Jokin de Pedrok sortua eta Plentzian antzeztua

A FORTIORI EDITORIALA


Lehen Argiltapena, 2018ko uztaila

Testuaren arduraduna: Jokin de Pedro Azalaren irudia: Luis Olaso Garralda Eskariak: eskariak@globalkultura.net ISBN-13: 978-84-96755-38-3 Lege-gordailua: BI-1229-2018

Lan honek kultura librearen asmoak betetzen ditu. Liburu honen testuak mugarik gabe erabil daitezke ondoko baldintzen arabera: 1. Egilearen aitortza egin behar da. 2. Lan hau, ezta bere eratorriko lanak, ezin da erabili xede komertzialetarako. 3. Lan hau eraldatzen edo transformatzen bada, lorturiko obra banatzerakoan baimen hauxe berau erabili beharra dago. Baimen honek ez ditu inolaz ere baliogabetzen egilearen eskubide moralak. Lan hau egoki aipatzeko honela egin: ÂŤPLASENTZIA 1577Âť, Jokin de Pedro egilearena. A Fortiori Editoriala, 2018.


PLASENTZIA 1577 egin dutenak Quiénes han hecho posible PLASENTZIA 1577

Idazlea/Autor: Jokin de Pedro Zuzendaria/Director: Alex Ygartua Ekoizleak/Producción: Jesus Romo / Jokin de Pedro Aktoreak/Actores y actrices: Mari Ana Larrea Pantxike Igone de Diego Joxepa Maixol Bilbao Anton Iñaki Lagos Akulu Beñat Larrinaga Txikota Iñaki Ortigosa Alkatea/Maiordomoa David Crestelo Abadea Ionan Marigomez Meza-mutilak Javier Sanchez Mikel Etxebarrieta Apaiza Juan Marchal (Tximist) Mahatsorri Joxeba Etxebarria Antoni Ana Menike Erosle andrea 1 Josune Sancho Erosle andrea 2 Estibaliz Sangroniz Pregoilaria Ion Azpiazu Seinerua Enrique Uribarri Joxe Migel Joxemari Egia Dei egitekoak Diana Da Costa Kattalin de Pedro Aroa Meñaka Indiarrak Jon Hurtado de Saratxo Nerea Larrinaga Nora Alustiza Txistularia Josu Orue-Etxebarria

5


Figurante eta kantari multzo zoragarria: Figurantes y cantantes: Matere Pascual Amaia Garagorri Miren Bilbao Juan Antonio Artaza Andoni Arenas Estitxu Garaizar Nekane Orue Mari Jose Bilbao Gotzone Butron Rosa Mari Ajuriagojeaskoa

Adelaida Umaran Begoñe Ariño Inma Barbero Joseba Arruzazabala Josune Zarate Maite González Manu Moreno Jon Ordorika María Luz Carrero Begoña Bilbao Carmen Feli Pereda Miren Bea Edu Zabala

Musikariak eta dantzariak: Músicos y dantzaris: Zuzendaritza musikala: Dirección musical: Biolina/Violín: Sopranoa: Bertsoaren kantaria: Txistua: Tekladoa/Teclado: Bihuela: Gitarra/Guitarra: Txalaparta: Perkusioa/Percusión: Dantzariak:

6

Iñaki Lagos Georgina Barrios Kepa Martinez de Lagos Iñaki Lagos Itziar Bizkarralegorra Nieves Manzarraga Peru de Pedro Josu Orue-Etxebarria Georgina Barrios Eva Pons Leonor Uriarte Peru de Pedro Iñaki Udaondo Aitor Uribarri Itxas Eder Dantza Taldea


Soinu-argiztapenen teknikoak: ARTAZI Técnicos de sonido y de iluminación: Records Taldea Liburuaren diseinu-maketazioak: Diseño y maquetación del libro: Jaio de la Puerta Kartelaren diseinu-maketazioak: Diseño y maquetación del cartel: Jaio de la Puerta Azaleko irudia/Imagen de la portada: Luis Olaso Esker bereziak (euren etxeko ateak zabaltzeagatik): Gracias por abrirnos las puertas de vuestras casas: Inazio Arriaga, Plentziako Batzokia, Cristina Ellakuria eta Aitor Solabarrieta parrokoa. Baita hauei ere: Jesús Serrano (txalupengatik); Gurea taberna (atrezzo ugari uzteagatik); Arkote Arraun Taldea; Hilario Zabala; Danontzat Gaztetxea; Plentzia Telebista; Bilboko Salbatzaile Dantza Taldea; Deustuko Mikeldi Dantza Taldea…

eta ESKER MILA Plentziako Udalari!

7



Plentzia (Bizkaia) «Apuntes histórico-descriptivos. Plentzia 1903.» Euskal-Erria: revista bascongada T. 49 (2o sem. 1903), p. 573-576



Zer da PLASENTZIA 1577? PROIEKTUAREN EZAUGARRIAK Ezer baino lehenago, herri proiektua izateko bokazioz jaio den ekimena da PLASENTZIA 1577. Joan den urteko urrian Plentzia Kantaguneak antolatu zuen herri antzezpen baten arrakastak akuilaturik, (La Partera de Gaminiz, Toti Martinez de Lezearen testuarekin) ohartu ginen gure herriaren historia geuk antzeztua ikuskizun duin eta pedagogikoa gerta daitekeela, are gehiago musika eta dantzarekin aberasten baldin bada. Esperientzia hartatik ikasita, eta segida eman behar zitzaiolakoan, aurten ere antzezlan bat bultzatu behar genuela erabaki genuen, berrikuntza batzuk eginda: a) Proiektua Plentzia eta Gorlizeko jende guztiari —bereziki, baina ez esklusiboki— zabaltzea, ohiko elkarte baten kudeaketatik ateraz, eta horrela ateak ireki den-denei, bertan parte hartzeko. b) Proiektua denboraz, garaiz antolatu eta ezagutaraztea, bai testuaren prestakuntza eta hedakuntzaren aldetik, bai elenkoa eta musikari nahiz dantzari taldeak osatzearen aldetik. c) Testua euskeraz izatea, hori behar duelako gaurko Plentziak, eta hori zor diegulako herri honetan euskaldun izatea eragotzi zitzaien eta erabiltzeagatik gutxietsi eta zigortu zituzten euskaldun guztiei. d) Prozesuari berari ere garrantzia ematea, auzolan itxurako dinamika bat sorraraziz parte-hartzaileen artean. e) Musika arloa aberastea.

11


Seguruenik ez dugu denetan asmatu, baina ahaleginaren faltagatik ez daukagu kontzientzian zorrik, behintzat. TESTUAREN EZAUGARRIAK Proiektuari izena ematen dion testua Plentziarentzat neurrira eginda dagoela esan genezake, hiru arlotan egon ere: historian, uri honen gorabehera historikoak jasotzen baititu; hizkuntzan, Mendebaldeko euskera estandarra erabiliz, ukitu plentziarrekin; lekuan, gure plaza zoragarria antzezleku natural moduan suertatzen baita agerraldi guztietan: ez genuke antzoki egokiagorik aurkituko kontatu gura dugun historiarentzat. Ikuskizunean XVI. mendeko Plentziako historiaren atal bat jasotzen da, bertako biztanleen sentipen-bizipenetan islaturik. Oro har egiazko jazoeretan oinarriturik, fikziozko pertsonaiak eta euren pasadizoak taularatzen dira. Herri kantuek nahiz dantzek ere osatzen dute ikuskizuna, horiek ere arrantzaleen —emakumeen zein gizonen— bizimodua irudiz eta metaforaz jasotzen baitute. Gure iraganerako bidaia honetan, mendeetan beti itsasora begira bizi izan den herri arrantzale baten penak, ilusioak eta pozak — umorerik ere ez baita falta— agerraldi labur-bizietan erakusten dira. Emakumeen askotariko lanbide gogorrak azaltzen dira eta bai gizonen itsasaldi nekoso arriskuz beteak. Marinelon itsasoratzeak inguruko uretan izaten dira hasiera batean, balea hurrean azaltzen den bitartean; baina hura urritzen eta urruntzen hasten denean, pobreziatik irteteko, bidaia luzeagoetara jo behar da: Ternuako lurralde izoztuetara, mende haietako petrolioa zen balearen gantza neke handiz eskuratzeko.

12


Sinopsiak agerraldiz agerraldi LEHEN AGERRALDIA Plasentzia arrantzale-herrian gaude (egungo Plentzian), 1576 urtean. Eguna argitzera doa. Mirentxu (Jesus Guridi) Goizeko eguzki argiak agur egitean esna da nere bihotza berakin batean. Ixilpean sortu bazait maitasun bero indarra zerutik jetsitako ontasun ederra… Seineruak, itsasoaren egoera ontzat emanda, txalupak itsasora irten daitezkeelako mezua zabaldu die “dei egiteko”-ei; neskatila hauek, eguna argitu baino lehen, etxez etxe eta banan-banan esnatzera doaz arrantzale guztiak, baxurako arrantzari ekin diezaioten. Txalupa-jabe edo patroi bakoitzak bere “dei egiteko” edo “neskatila” propioak ditu zeregin horretarako. Deia edo aldarria beti esaldi bera erabiliz eta tonu berdinean egiten da.

13


BIGARREN AGERRALDIA Dei egitekoek iratzarririk, arrantzaleak txalupetara bidean doaz, mantso eta isil-kantari. Itsasoratu aurretik, euren otzarak, tretzak eta bestelako lan-tresnak atontzen dituzten bitartean, berbetan hasten dira, arrantzaleen ogibideaz, txirotasunezko bizimoduaz, euren andreez... AKULUk, edozeri barre egiten dion ditxolari txireneak arindu egiten dizkie penak bere gatza eta piperragaz. Balea, altxor gutiziatu hura, desagertzen hasi da Bizkaiko Golkotik; TXIKOTAk, beste arrantzale batek, oroiminez gogoratzen ditu bale denborak, eta bere irudimenean berpizten ditu ugaztun erraldoia Plasentzian bertan bistaratzen eta arrantzatzen zen sasoi emankor hartako egunak.

HIRUGARREN AGERRALDIA Txikotaren oroiminezko kontakizuna bisualizatzen da: zurrunbilo zoro batek harturik, herritar guztiak hasieran erne, gero ekin bizian jartzen zituen balearen agerpenak. Lehenik, balea seineruak talatik aldarrikatzen zuen; dei egitekoek, pregoilariak eta elizako kanpai-hotsak ere laguntzen zuten horretan. Ondoren herri guztia irakiten jartzen zen: arrantzaleak txalupetara lehiatzen ziren, arpoiak, xabalinak, estatxak eta beste harturik; behin itsasoratuz gero, palan-palan arraunean, inguru-herrietako txalupetakoek baino lehenago balea arpoiz jotzeko ahaleginean.

14


Ale arraunean Eup! Eup! Eup! Eup! Ale arraunean bagere Ale palan-palan bagere. Ale arraunean bagere Ale palan-palan bagere. Eup! Ale mutilak arraunean bagere. Ale neskatxak palan-palan bagere. Eup! Ale arraunean bagere Ale palan-palan bagere. Eup! Eup! Eup! Eup!

LAUGARREN AGERRALDIA Txikotaren oroipenetik orainera bueltatzen dira Plasentziako arrantzaleak. Balea ugari ei dabilen Ternuara arrantzale askok egiten duten kanpaina ahotan darabiltela, Akuluk txalupa-lagunei proposatzen die hurrengo udaberrian Bilbon itsasoratuko den galeoi batean Ternuako marea egitera joatea. Asmo hori gogoan darabiltela, ohiko baxurako faenara abiatzen dira, kantari eta itxaropentsu.

15


BOSGARREN AGERRALDIA Emakume arrain-saltzaileak, arrantzaleek itsasotik dakarten guztia otzaretan jarri eta saltzeko lana egiten dutenak, portutik herriko kaleetara abiatzen dira erosle bila, jeneroa eskainiz, aldarrika. Hizketaldi beroak eta zirikadak ere ez dira falta izaten saltzaileen eta erosleen artean, prezioan desadostasunak tarteko. Ni naiz emakume bat Ni naiz emakume bat arrain saltzailia beti marinelak itsasotik dakarren guztia.

bir

Nahi bisigu, legatz eta atun sardinia, txipiroia, mielgia, baita aingiria.

bir

Itsaso haundia, haundiagorik; harrapatzen banau azpian, bai, nago galdurik.

bir

Emakume horietako batzuek, arrantzaleen bitartean, dantzan ekiten diote, denbora-pasa.

zain

dauden

SEIGARREN AGERRALDIA Portutik datozenean, arrantzaleak ohartzen dira MAHATSORRIren ostatuan erramu-adarra horman eskegita dagoela, txakolin berriko kupela irekitzearen ezaugarri.

16


Mahatsorri tabernari tranpati zekenari eskuak ez dio dardar egiten ardoari ura gehitu behar badio, etekin handiagoa ateratzearren. Arrantzaleak irrikan daude txotxetik tira egiteko; sosik ez dute, baina. Akuluren esku trebeetan gelditzen da berriz ere trago batzuk zorretan ateratzea. Hala ere, ezustean andreak azaltzen dira eta gizonek azalpen asko eman behar...

ZAZPIGARREN AGERRALDIA Partiada tristea Ternuarat Txuri garbi zeru gaina itsasoak eder maina haize ona belarako denbora ona partitzeko. Adi nere haur xumeak seme-alaba maiteak galtzen baduzue aita ama alarguna maita. Negua heltzear da Ternuako kostaldean. Milaka euskal baleazaleren arrantza-leku den bertako badia batean, marinelek amaitzear dute kanpaina, eta laster itzuliko dira Euskal Herrira, itsasontziak balearen gantzez beteriko kupelekin goraino zamaturik dituztela. Negu latza etorri baino lehenago utzi behar da hango lurraldea, ezinbestean, izotzaldia iritsiz gero itsasontziak irten ezinik gelditu baitaitezke. Horretan dira marinelak, baina kezkaturik daude, aieru txar bat dabil batzuen gogoetan, hotz handia egiten hasi baita azken aldian, lehenengo elurrak agertzeaz batean.

17


Han dira Plasentziako gure lagunak, beothuk indiarrei burdinazko tresnak, sagardoa eta beste eskainiz, haiek emandako larruen truke, adeitasunezko harremanetan. Objektuen elkartrukatzeaz gain, hizkuntzan ere izan zuten zer ikasirik elkarrengandik. Egiazko anekdota da handik denbora batera marinel holandarrek jasoko zutena: behotuk-en lehen agur-hitza “adiskidea” (sic) izaten omen zen, eta bai “apaizak hobeto” (sic) formula bitxia, Akuluren kastako marinel txireneren batek irakatsita, antza.

ZORTZIGARREN AGERRALDIA Ternuako kanpainara joan eta oraindik itzuli ez diren arrantzaleen andreek (MARI, PANTXIKE eta JOXEPAk) ardura eta larritasun handiarekin daramate itsasontzien atzerapena. Arrain-saltze lanaren ordez, beste lan batzuk, askotariko behar gogorrak egin behar dituzte orain, familia aurrera ateratzeko. Une honetan, sare-konpontzen ari direla, senarren oroipen gazigozoak dakartzate gogora eta hizpidera, hasieran tristeziaz eta oroiminez; geroago, ostera, Mahatsorriren ostatuko iluntze hartakoa gogora ekartzean, barre-zantzoka amaitzen dute, eta umorearen laguntzaz itxaropena pizten zaie berriz ere.

BEDERATZIGARREN AGERRALDIA Uztaila da eta orain arte Ternuako marinelen berririk ez. Gaur, berriz, uztailak 20 dituela, pregoilariak Kofradiako Maiordomoaren agerraldia aldarrikatzen dihardu, plasentziarren jakin-mina eta larritasuna piztuz. Herritar guzti-guztiak, nerbioak airean, burubelarri entzuteko irrikan daude Maiordomoak (herriko Alkatea ere badenak) dakartzan albisteak.

18


Berriak Pasaiako portutik datoz: itsasontzi bakarra bueltatu omen da Ternuatik harako bidaia egin zuten dozenaka enbarkazioetatik. Uste zen bezala, negu gogor eta goiztiar batek Ternuako lurretan izotzak kateaturik eduki ditu denak, ondorio lazgarriak utzirik: ehunka gizon hil dira hotzez eta gosez; bueltan daudenak, hogeita hamar bat lagun, dira denetatik bizirik iraun duten bakarrak, izotza urtu bezain laster ahal bezala ontzi horretan itzuli direla. Ez dakite, baina, nortzuk ezta zer herritakoak diren arrantzale horiek, baina horien artean plasentziarrak egoteko aukera oso urria da.

HAMARGARREN AGERRALDIA Plasentziako Madalena elizan gaude, Ternuan zendu diren marinelen aldeko meza berezi bat ospatzen. Herri guztia biltzen da elizaren abaroan, babes eta kontsolamendu bila. Otoitzez eta kantuz eskatzen diote Jaungoikoari bizirik iraun duten gutxi horien artean plasentziarrak egon daitezela. Bateltxoa kulunka Bateltxoa kulunka itsas urdinean gaba igaro ondoren alferrik lanean... Arrantzaleak goibel datoz arraunean... irribarrez begira Jauna bazterrean...

bir

Herri ta Elizari emon nortasuna, zuzentasun-bidean argitu iluna...

19


Hau dalako Plasentziak gaur behar dauana: eliztar zintzoa ta beti euskalduna.

bir

HAMAIKAGARREN AGERRALDIA Uztailaren 22an Madalena eguna ospatzen da Plasentzian, herriko patroiaren omenezko jai koloretsua: merkatua egiten da, eta musika eta dantza ere ez dira falta izaten; aurten, berriz, Ternuako tragediak ilundu egin du jaiaren giroa, ospakizunetarako umorerik ez dago herritar atsekabetuen artean. Halako batean, ostera, giroa erabat aldatuko duen eta aztoramendu handia sortuko duen gertakari bat biziko da Plasentzian: norbait kantari entzuten da urrunetik, eta doinua nahiz ahotsak ezagun egiten zaizkie. Eurak ote dira? Hasieran ikara ere ematen du mamuak ote diren pentsatzeak; baina ez, hezur-haragizko plasentziar galdutzat emanak dira, eta umorea behintzat ez dute galdu oraindik. Plazako algaren eta pozaldi zoroaren ostean, gertatutakoaren kontakizun latza egiten diete euren erkideei. Giro gazi-gozoa gelditzen da narrazioaren ondoren, jendeak ez dakiela ospakizuna ala dolua egin behar den, tragediaren tamainaz jabetuta. Abade jaunaren eskuetan uzten dute Madalena egun berezi horretako ospakizuna egin ala ez erabakitzea.

20


Maria Madalena Maria Madalena ohore deutsugu Santa boteretsua otoizten zaitugu. Gure arbasoek behin, oi Santa handia gomendatu eutsuen Plasentzi herria. Maria Madalena ohore deutsugu Santa boteretsua otoizten zaitugu. Itsasoak emona itsasoak kendu galdu diran guztiak zerura bialdu. Maria Madalena ohore deutsugu Santa boteretsua otoizten zaitugu.

bir

21



Juan Bautista Eustaquio Delmas (litografia eta marrazkia). “Plentzia, 1846” “Viaje pintoresco por las provincias Vascongadas” liburutik. N. Delmasen inprimategia. Bilbo, 1846.

23


¿Qué es PLASENTZIA 1577? CARACTERÍSTICAS DEL PROYECTO Antes de nada, merece la pena subrayar que PLASENTZIA 1577 nace con la vocación de ser un proyecto cultural popular. El año pasado, en octubre de 2016, al hilo de la representación de La Partera de Gaminiz (texto de Toti Martinez de Lezea) que fue organizado por Plentzia Kantagune, comprobamos que era posible contar la historia de nuestro pueblo mediante un espectáculo que conjugara representación, música y danza, todo ello con la colaboración desinterasada de personas muy diversas. Con el antecedente del 2016 en nuestra memoria, se decidió dar continuidad a la experiencia y preparar un espectáculo para este año, pero con ciertas novedades respecto a su planteamiento: a) Abrir el proyecto a toda la gente de Plentzia y de Gorliz, aunque no exclusivamente, pero sí haciendo un llamamiento e invitación especial a ell@s, de manera que el trabajo de organización y gestión de la obra no recayera sobre los hombros de una entidad cultural concreta, sino que la participación fuera abierta para cualquier persona interesada. b) Organizar y presentar el proyecto con tiempo suficiente, tanto en lo referente a la redacción del texto como a la elección del elenco, l@s músicos y las dantzaris. c) Que el texto fuera en euskera, como una actividad más que fomentara su uso y que supusiera también un contrapunto a la mayoritaria organización y consumo de cultura en otros idiomas. d) Subrayar y destacar el proceso en sí mismo, creando una dinámica de trabajo en colaboración entre todos los participantes.

24


e)

Enriquecer el aspecto musical de la obra.

Es posible que no hayamos acertado en todos y cada uno de los aspectos señalados, pero no habrá sido por desinterés o falta de compromiso. CARACTERÍSTICAS DEL TEXTO El texto que da nombre al proyecto está redactado a la medida de Plentzia, al menos en tres vertientes: historia, se recogen hechos históricos de esta villa; idioma, se utiliza el euskera occidental con toques plentziarras; escenario, siendo nuestra plaza una ubicación natural perfecta para multitud de acontecimientos, difícilmente se podría encontrar un lugar más adecuado para contar esta historia. En el espectáculo se recogen hechos históricos de la Plentzia del siglo XVI, dichos sucesos se cuentan desde los sentimientos y vivencias de sus habitantes. Los acontecimientos que se relatan son hechos ciertos, si bien son ficticios los personajes de la obra. El espectáculo se complementa con cantos y danzas populares y éstos también muestran de forma plástica y llenos de metáforas la vida de las mujeres y de los hombres en la costa vasca. En nuestro viaje al pasado se exhiben las penas, las ilusiones y las alegrías de un pueblo pescador, todo ello mediante escenas cortas y dinámicas. Se mostrarán los diversos y duros trabajos de las mujeres, también la peligrosa navegación de los hombres. Se explica el porqué de los viajes hasta la temible Terranova. Se verá que al principio las salidas de los marineros se realizan en las proximidades de nuestra costa, mientras la ballena aparece cerca de ella; pero al escasear la preciada presa en el Golfo de Bizkaia, las singladuras deberán ser hasta lugares mucho más remotos.

25


Sinopsis de las escenas PRIMERA ESCENA Siglo XVI. Nos encontramos en Plasentzia (actual Plentzia, originalmente Plasentia de Butrón). Es madrugada. Mirentxu (Jesus Guridi) Goizeko eguzki argiak agur egitean esna da nere bihotza berakin batean. Ixilpean sortu bazait maitasun bero indarra zerutik jetsitako ontasun ederra… Las llamadoras (dei egitekoak) han recibido el mensaje del señero, encargado de dar el visto bueno para la salida de las chalupas. Son ellas las responsables de ir despertando uno por uno a los pescadores para que acudan a la embarcación de su patrón y comience la labor de bajura. Cada patrón de embarcación tiene sus propias “llamadoras”, también se les conoce como “neskatilak”.

26


SEGUNDA ESCENA Los pescadores, tras desperezarse, se dirigen a sus chalupas cantando suavemente. Tres de ellos (AKULU, ANTON y TXIKOTA) se juntan en la plaza y, mientras esperan a los demás, conversan acerca de su oficio, de su pobreza, de sus mujeres... siempre con un toque de humor puesto por el dicharachero Akulu que se ríe hasta de su sombra; Akulu es un “ditxolari”, tiene la habilidad de improvisar frases redondas y rimadas. La ballena empieza a escasear en el Golfo de Bizkaia, y ello dificulta el modo de vida de las familias de Plasentzia, que sueñan con tiempos mejores.

TERCERA ESCENA En esta escena se plasman los recuerdos de Txikota, a modo de un sueño, rememorando la salida en masa de los pescadores a la caza de la ballena, cuando ésta se aproximaba a la costa vasca. Desde su avistamiento por el señero, el pueblo entero era una revolución, un hervidero por llegar cuanto antes a cazar tan preciado y valioso tesoro, compitiendo con las chalupas de pueblos cercanos por clavar el primer arpón en el lomo de la ballena. Ale arraunean Eup! Eup! Eup! Eup! Ale arraunean bagere Ale palan-palan bagere. Ale arraunean bagere Ale palan-palan bagere. Eup!

27


Ale mutilak arraunean bagere. Ale neskatxak palan-palan bagere. Eup! Ale arraunean bagere Ale palan-palan bagere. Eup! Eup! Eup! Eup!

CUARTA ESCENA Tras la narración visualizada de Txikota, se reanuda la conversación entre los tres arrantzales. Hablan de Ternua (Terranova), donde además de abundar las ballenas, existe una población llamada Plasentzia, igual que la suya, y empiezan a plantearse la posibilidad de enrolarse en un galeón que se apresta a salir de Bilbao en la primavera.

QUINTA ESCENA Las vendedoras de pescado (arrain saltzaileak) aparecen en escena cantando y van vendiendo su género en discusiones encendidas con algunas de las compradoras. Ni naiz emakume bat Ni naiz emakume bat arrain saltzailia beti marinelak itsasotik dakarren guztia.

28

bis


Nahi bisigu, legatz eta atun sardinia, txipiroia, mielgia, baita aingiria. Itsaso haundia, haundiagorik; harrapatzen banau azpian, bai, nago galdurik.

bis

bis

La escena finaliza con la danza Kaskarot Dantza que era ejecutada por las jóvenes del pueblo mientras esperaban la llegada de los pescadores que regresaban a puerto con el fruto de la jornada.

SEXTA ESCENA La escena transcurre en una especie de fonda de la época, el ostatu de MAHATSORRI, que junto a su mujer ANTONI y para sacar mayores rendimientos no dudan en bautizar el txakolin, producido con la uva que se cultivaba en la villa, añadiéndole agua de la ría. Akulu, Anton y Txikota, al volver del puerto, se detienen delante de la fonda porque ven la rama de laurel colgada en la pared, que indicaba el txotx o apertura de las barricas de chacolí, listo para su venta y consumo. Los tres amigos se las ingenian para conseguir una jarra sin pagar. Pero sus mujeres aparecen y la situación se complica...

29


SÉPTIMA ESCENA Partiada tristea Ternuarat Txuri garbi zeru gaina itsasoak eder maina haize ona belarako denbora ona partitzeko. Adi nere haur xumeak seme-alaba maiteak galtzen baduzue aita ama alarguna maita. La escena transcurre en la costa de Terranova (Ternua en euskera), donde han desembarcado los tres pescadores de Plasentzia en uno de los muchos barcos balleneros vascos que recalaban en aquella zona, plagada de ballenas. Cuando finalizaba la ardua campaña, las naves tenían que apresurarse a zarpar antes de que el terrible invierno se les echara encima. Pero este año el frío y la helada parece aproximarse antes de lo normal y los arrantzales tienen malos presagios. También se refleja la relación de los arrantzales con los indios beothuk que poblaban la isla de Terranova, y que intercambiaban con los vascos sus pieles por las herramientas de hierro, sidra y otros objetos que estos portaban desde Euskal Herria. Pero además existió un intercambio cultural e incluso lingüístico entre ellos, atestiguado posteriormente por expediciones holandesas, que afirmaron que para negociar con los beothuk solo servía el euskera; los indios saludaban con un “adiskidea” (amigo) e incluso con un “apaizak hobeto” (mejor los curas), modo peculiar de contestar a un saludo, aprendido de algún marinero guasón.

30


OCTAVA ESCENA Las mujeres de Plasentzia, en su mayoría vendedoras de pescado (arrain saltzaileak) realizan numerosas tareas, todas ellas de gran dureza y que salen a la luz en esta escena. En ella aparecen MARI, JOXEPA y PANTXIKE (mujeres de Akulu, Anton y Txikota, respectivamente), reparando las redes y con mucha preocupación por el gran retraso en el regreso de la expedición de Terranova. Temen por la suerte de sus maridos y reviven con cariño y humor aquella escena en la fonda de Mahatsorri.

NOVENA ESCENA Mes de julio. El Mayordomo o cabeza de la Cofradía de Pescadores de San Pedro de Plasentzia trae noticias algo inciertas provenientes del puerto de Pasajes, donde ha atracado un único ballenero de los muchos que zarparon hacia Terranova un año atrás. Como se temía, el hielo y la nieve bloqueó todos los barcos, obligando a los pescadores a pasar el invierno en aquellas tierras. Sin ropa ni vivienda adecuada, con escasez de víveres y de leña, la mayor parte ha sucumbido y solo una treintena de ellos ha regresado tras el deshielo en un barco que había zarpado de Pasajes. ¿Están entre ellos los seis arrantzales de Plasentzia que se aventuraron en tan peligrosa expedición? Habrá que esperar más noticias, aunque las posibilidades son remotas.

31


DÉCIMA ESCENA Las campanas tocan a misa. Se trata de una ceremonia especial, para recordar a los cientos de fallecidos en Terranova, pero también para rogar a Dios que los paisanos de Plasentzia estén entre los escasos supervivientes. Bateltxoa kulunka Bateltxoa kulunka itsas urdinean gaba igaro ondoren alferrik lanean... Arrantzaleak goibel datoz arraunean... irribarrez begira Jauna bazterrean... Herri ta Elizari emon nortasuna, zuzentasun-bidean argitu iluna... Hau dalako Plasentziak gaur behar dauana: eliztar zintzoa ta beti euskalduna.

bis

bis

UNDÉCIMA ESCENA 22 de julio, festividad de la Magdalena en Plasentzia. Lo que en otras ocasiones es una celebración alegre hoy aparece oscurecida por la ausencia de los arrantzales y la tragedia de Terranova. No hay humor para fiestas y sí preocupación y desamparo. Pero

32


algo cambia de repente en la atmósfera: una canción se deja oír a lo lejos, desde una de las puertas del pueblo. Primero la sangre se les hiela a muchos al reconocer la canción y las voces; pero no, no son fantasmas sino los arrantzales de Plasentzia, a los que el destino les ha permitido contar sus desventuras al resto de los plasentziarras. Tras la inmensa alegría inicial y una vez escuchado el crudo relato de los marineros en boca de Anton, el ambiente se calma y la gente duda entre dar comienzo a la fiesta en honor a María Magdalena o, por el contrario, conocida de primera mano la magnitud de la tragedia, continuar con el duelo. La decisión quedará en manos del párroco. Maria Madalena Maria Madalena ohore deutsugu Santa boteretsua otoizten zaitugu. Gure arbasoek behin, oi Santa handia gomendatu eutsuen Plasentzi herria. Maria Madalena ohore deutsugu Santa boteretsua otoizten zaitugu. Itsasoak emona itsasoak kendu galdu diran guztiak zerura bialdu. Maria Madalena ohore deutsugu Santa boteretsua otoizten zaitugu.

bis

33


34


A plan of the road and harbour of Placentia. Surveyed by James Cook and printed by R. Sayer & I. Bennet of London in 1766. Courtesy of the Centre for Newfoundland Studies, Queen Elizabeth II Library, Memorial University of Newfoundland, St. John’s, Newfoundland

35



PLASENTZIA 1577 Antzerki, musika eta dantza ikuskizuna 2017 urtean Jokin de Pedrok sortua eta Plentzian antzeztua

PERTSONAIAK, agertu ahala: • • • • • • • • • • • • • • • • • Beste • • • •

ANTON, arrantzalea BONI (AKULU), arrantzalea JOXE MARI (TXIKOTA), arrantzalea SEINERUA PREGOILARIA MARI, arrain-saltzailea, AKULUren andrea EROSLE andrea 1 PANTXIKE arrain-saltzailea, TXIKOTAren andrea EROSLE andrea 2 JOXEPA arrain-saltzailea, ANTONen andrea MAHATSORRI, ostatu-jabea ANTONI, MAHATSORRIren andrea BEOTHUK indiarra (ADISKIDEA) APAIZA (Ternuan) MAIORDOMOA (KOFRADIAKO BURUA) eta ALKATEA ABADEA (Plasentzian) JOXE MIGEL, txalupako patroia batzuk: DEI EGITEKOAK (NESKATILAK) PERU, ANDRES eta FELIX arrantzaleak INDIARRAK PLASENTZIAKO JENDEA...

37


LEHEN AGERRALDIA (XVI. mendea Plasentzian, eguneko Plentzia. Goizaldea da, baina oraindik eguna guztiz argitu barik. Doinu bat entzuten da: “Goizeko eguzki argiak” erromantzaren hasierako zatia:) Goizeko eguzki argiak agur egitean esna da nere bihotza berakin batean. Ixilpean sortu bazait maitasun bero indarra zerutik jetsitako ontasun ederra… (Doinua isildu orduko, neskatilak dei egiteko lana egiten hasten dira, arrantzaleei banan-banan haien etxeen aurrean dei eginez, arrantzura irteteko aro ona den seinale:)

DEI EGITEKOAK (NESKATILAK)

Joxe Mari, gora Jaungoikoaren izenean itsasora joatekooo! (...) Bonifazio, gora Jaungoikoaren izenean itsasora joatekooo! (...) Anton, gora Jaungoikoaren izenean itsasora joatekooo! (...) Peru, gora Jaungoikoaren izenean itsasora joatekooo! (...) Andres, gora Jaungoikoaren izenean itsasora joatekooo! (...) Felix, gora Jaungoikoaren izenean itsasora joatekooo!

38


BIGARREN AGERRALDIA (Agertokiaren ezkerraldetik, arrantzaleen etxeetatik, kantuan datoz gizon ohetik jaiki berriak, amuak, tretzak eta nasak aldean.) ARRANTZALE GUZTIAK: (Kantuz) Boga boga marinela, marinela joan behar dogu urrutira, urrutira bai Indietara, bai Indietara

bir

Ez dot, ez dot, ez dot nik ikusiko zure plaia ederra, plaia ederra. Agur, agur, agur, Plasentziako itsas, itsaso bazterra itsas, itsaso bazterra.

bir

Marinela, marinela: Boga! MA RI NE LA ! ANTON: Boga, boga, bai, baina... Astondo puntan txipiroitan edo Txitxarro puntaraino berdeletan joateko, besterik ez; handik kanpora, jai! AKULU: Hau miseria! Juxtu-juxtuan ibili behar beti gosea bardinduteko geuk eta geure familiakoak. Txalupa jabe ez garanon bizimodua! Ganera, gure andrak guk harrapautako arraina saldu, gure andrak txalupa patroiagaz partillea negoziatu... eta guk dirua ikusi bez! ANTON: Ondo esan dok: dirua ikusi bez! Ikusi bez! AKULU: Ondo esan dot: Ikusi bez! Ikusi bez! Ai, zeinek harrapauko leuke Mahatsorrireneko txakolintxu

39


pitxer bat (edo batzuk) bisigu eder bategaz kolkora sartuteko! Txakolina, txakolina pobreon ames eta ezina edango geunkez kuartillo bina emon arren buruko mina... ta sabeleko zirina ANTON: Zer dinok, Akulu? Zirinik ez dau emoten txakolinak. Eta emon arren... jasango geunkez haren minak. AKULU: Ă‘o! Anton be ditxolari! Hori dok-eta, mutila! ANTON: Beste konsolamendurik ez daukagu, ze aspaldion gure andrakaz be, neu behintzat, gauean arrimaten nazenean amua botetan, gehienetan harek nekatuta dagoala-ta braust popea emon niri! AKULU: Gure andrakaz atseginik ezin topa egunez gizonari dirurik emon ez eta gauean popa (Beste biek barre egiten dute) ANTON: Ai balea, balea, horrek bai arindu gure nekea! TXIKOTA (JOXE MARI): Hori ba, Anton! Noztik ez dau iragarri seineruak balea baten etorrerea? Neguaren erdia joan da eta ondino ez dogu behin bere entzun kanpaia baleetarako joten. Hareek ziran arineketaldiak hemetik eta Txurruaraino, hareek arraun-hotsak eta itsasoan traineruen arteko

40


lehiak, branka olatuei begira, alkarren lehian baleari lehenengo arpoia zeinek sartuko! Ondino entzuten nago seineruaren aldarria...

HIRUGARREN AGERRALDIA (Txikotaren ametsa irudikatzen da. Argiztapen gehiago, goizaldea baita. Talan, elizdorrean, seinerua deiadarka; jarraian, eliz kanpaiak joka eten barik; kaleetatik dei egitekoak abisua ematen; pregoilari bat ere bai. Herri guztia zurrunbilo batean. Mugimendua: arrantzaleak arpoiak, estatxak, xabolinak, arraunak, kutxak eskuetan arrapaladan txalupetarantz.) SEINERUA (Talatik): Balea! Balea! Balea Barrika aldean! Balea! Sardako balea! Sardako balea Barrikatik! JENDE GUZTIA: Balea! Balea! PREGOILARIA: Balea! Balea! DEI EGITEKOAK: Balea! Balea! (Astrapala gutxitzen denean, kanta bat entzuten hasten da:) Eup! Eup! Eup! Eup! Ale Ale Ale Ale

arraunean bagere palan-palan bagere. arraunean bagere palan-palan bagere.

ยกEup!

41


Ale mutilak arraunean bagere. Ale neskatxak palan-palan bagere. Eup! Ale arraunean bagere Ale palan-palan bagere. Eup! A mutilak San Balentinen gere. A neskatxak palan-palan bagere. ¡Eup! Eup! Eup! Eup!

LAUGARREN AGERRALDIA (Lehentxoagoko arrantzaleak berbetan, orainera itzulita, ameslari)

ANTON: Izerdia be galanto botetan genduan, e Akulu? AKULU (BONI): Onerako, baina; “gaurko izerdia, biharko ogia” izaten da-eta. ANTON: Ai, Akulu gure ditxolaria, zuk beti danerako esaerea. Zergaitik ez deutsozu baleari egiten koplatxu bat, ea behingoz etorten jakun Plasentziako uretara? AKULU: Baleari? Baleari eta zeuri, Anton, ahalik eta lasterren arpoia sartu degiozun balea mardul eder bati. Ea, entzun gero!:

42


Barrika aldetik dator puzka a ze balea puxka! hari jaurti arpoia ta xabolina... ta ospatuteko Mahatsorrirenean txakolina! ANTON: Hori dok eta! (Lagun guztiak eupadaka Akuluri) AKULU: Sartu da balea bila doa arrantzalea piztitzarrak agerian lepo aldea usainduta Antonen ipurdi atzea igesi doa nazkaz betea ANTON: (Haserre, minduta Akuluren zirikadagatik) Emoten badeuat arraunagaz, Txitxarro puntaraino hoa hegaz, lotsabako zatar hori! AKULU: Zuk eskatu deustazu koplea, ez esan gero... Hara bestea: eskerrak emon beharrean! ANTON: Akulu, niri adarrik ez jo gero, ostantzean... (Mehatxuka) TXIKOTA: Lasai, lagunok, ez borrokarik egin; horixe besterik ez dogu behar, geure artean liskartu. Anton, ez aintzat hartu Akuluren zirikadak, badakigu zelakoa dan... (Lasaitzen dira. Txikotak jarraitzen du hizketan) TXIKOTA: ...batzuetan pentsetan dot ez ete geunken geuk be itsasoaz bestekaldera, urez harantza, Ternuara jo beharko, plasentziar batzuek egin eben moduan.

43


Han balea ugari ei dago eta partiketarik ez ei da egin behar: ia dana arrantzaleentzat; hemen, ostera, batetik eleiza santuari (aitaren eginez) balearen mihina, parterik onena; bestetik erregeri zati handi bat, beste bat “herriarentzat� gure moilak eta kaia zainduteko... Marinelentzat zer? Hirutik bat, eta buztan partea ganera! ANTON: Eta pozik, Txikota, pozik, balearik bada behintzat! TXIKOTA: Egia, Anton, egia... Sikeran bale ugari baletoz! Baia... Ai, Ternua hori hain urrun ez balego! Ostera luzea egin behar haraino, hilabete itsasoan! Eta gero sei hilabete emon hango kostalde hotzean balea hilten, gantza labatan urtu, kupeletan sartu, ostera be itsaso guztia pasau... baia gero etxera bueltan, patrikak diruz ondo beteta. Ganera, batzuk hango bakailaoagaz be etekin handia ataraten ei dabe, hona gazitua ekarri eta ederto salduten ei da. ANTON: Dinoe Ternuan beste Plasentzia bat dagoala, gure aiten aitek hara baleatan joan ziranean jarri eutsiela izen hori, gure Plasentzia honen gomutan. AKULU: Orduan ez da leku txarra izango! Ganera: izenagaz, izana. Hara, mutilok, zergaitik ez goaz geu be Ternua aldera, beste Plasentzia horretara? Entzunda daukat Bilbaotik baleontzi bat, galeoi bat-edo, urteteko dala udabarrian, eta Bermeotik be beste batzuk... Emon daigun izena marinel joateko! Ikusten nago... Itsasotik harago beste Plasentzia bat ei dago han baleak eskurago ta edurra ugariago

44


Danok barkura bagoaz Ternura! Arria txikota urrun dago-ta! (Lagunek barrez hartzen dute Akuluren ditxoa. Hau, inspiraturik, zutundu egiten da, urrunean zerbait ikusten balego legez:) Akuluk sarea bota begira dago Txikota hau lanerako ez dago-ta Zer dok hori? Txipiroia ala pota? Ez nago burutik jota: atrapau dot katxalota! (Lagunen barre-algarak) ANTON: Ai, Boni, Boni, beti amesetan habil! AKULU: Ai, Anton, Anton, ate ondoan hor konpon! ANTON: Ez hasi ostera, gero! TXIKOTA: Tira mutilok, goazan txalupara, gaurko eta biharko jana atara behar dogu. Itxi amesak gaberako... edo kantetako. (Abiatzen dira, abestuz) ARRANTZALE GUZTIAK: (Kantuz; lerro biak behin eta berriz errepikatuz, kale artean desagertu arte.) Amets, amets egin, itsasgizona Amets, zure ametsa gerta leikela...

45


BOSGARREN AGERRALDIA (Emakume arrain-saltzaileak portutik kaleartera iristen ari dira, arrainez beteriko otzarak buru gainean dakartzatela. Kantuz datoz:) Ni naiz emakume bat arrain saltzailia beti marinelak itsasotik dakarren guztia. Nahi bisigu, legatz eta atun sardinia, txipiroia, mielgia, baita aingiria. Itsaso haundia, haundiagorik; harrapatzen banau azpian, bai, nago galdurik.

bir

bir

bir

(Kaleetatik erosleak hurbiltzen dira haiengana, arraina erosteko asmotan. Prezioaren inguruan eztabaida bizian dihardute.) MARI (arrain-saltzailea, Boni Akulu-ren andrea) : Bisigua, bisigu ederra zortzi maraitan! EROSLE 1: Zortzi marai esan dozu? Ondo entzun dot? Balea balitz be, karua! Egundo holangorik! Zortzi marai! MARI: Karua dala dinozu? Ez dozu ikusi, baina, ze ederra dagoan! Beitu, beitu zelango zakatzak, gorri-gorriak! (Arraina erakutsiz) EROSLE 1: Zakatzak bai; begiak, ostera, triste daukaz...

46


MARI: Begiak triste? Begiak triste? Zelan ez, ba, hilda dago-ta! Inoz ikusi dozu hildakorik begiak alai daukazala? EROSLE 1: Ez deustazu niri ziririk sartuko, Mari; sardina zahar horrek lau marai baino gehiago ez dau balio. MARI: Sardina zaharra? Hi bai sardina zaharra, ta itsua ganera. Ez jakin arrain ona usteletik desbardinduten! (Pixka bat itxaron eta gero) Sei marai eta kitu! EROSLE 1: Bost. MARI: Atso zekena! Bego bostean. (Arrainari belarrira hitz eginez:) Ez dakik, gixajo horrek, noren eskuetara hoan! (Orain, erosleari begira:) Senarrak goizaldean harrapatako bisigu ederrari holango estimua egitea! EROSLE 1: Zure senarrak... bisigua barik, lebatza bai atrapau, baia ez txalupan, txakolindegian baino! MARI: Ez hik pagautako diruagaz, zeken gaizto horrek! Hik emondako diruagaz ez jonagu asko edango! EROSLE 1: Bah! (Badoa, harro-harro) MARI: Leku, leku! (Erosleari alde egiteko keinua eginez) EROSLE 1: (Bizpahiru urrats emonda, atzera itzultzen da, atzamarraz besteari seinalatuz, mehatxuka dioela:) Eta ez niri noka berba egin; gorde modu hori zeure arrain ustelakaz berba egiteko. Niri zu esan! Plasentzia guztiak daki nire familian markesa bat izan zana!

47


MARI: Nahinuke-ko markesea, bai, entzunda daukat. (Inguruko saltzaileak barre-purrustaka hasten dira). Ez dago toki txarrean! Orduan zuka barik berorika egin beharko jako markeseari, abade jaunari egiten deutsagun moduan! EROSLE 1: Ez legoke txarto hori be. MARI: Aiko! Egin leku, egin leku gure markeseari... (Plazako jendeari mintzatuz) bisigua etxera daroa-ta. Berorrek urregorrizko erretiluan zerbiduta jango dau, ez ba? (Eroslea badoa, plazako jendearen barrehotsean) (Saltzailea arraina saltzearen aldarria egiten hasten da ostera ere) MARI: Bisigua, muxarra, txitxarroa... dana modu onean! (Plazaren beste bazter batean, beste saltzaile-erosle bikote bat ari da, antzeko jardunean:) EROSLE 2: Lebatza zegan? PANTXIKE (arrain-saltzailea, Joxe Mari Txikota-ren andrea): Lebatza zortzian... zazpian zuretzat. EROSLE 2: Asko da... PANTXIKE: Gitxiagogaitik ezin, laztana. Zera... zazpian eta txitxarro bat erregalu. Koiu zeuk gura dozuna. (Erosleak, arrainen artean aukeratzen ibili eta gero, legatza eta txitxarroa jaso eta ordaindu egiten dio) PANTXIKE: Jenero ona daroazu, seine; Pantxikek beti emoten deutsu itsasoko onena.

48


EROSLE 2: Emon, emon... (Ordaintzeaz batera, zalantza adieraziz) (Salmenta amaitu da. Saltzaileak badoaz plazatik, isilik kantatuz:) Ni naiz emakume bat... (Batzuk, gazteenak, plazan gelditen dira eta Kaskarota dantzatzen dute, arrain saltzaileen dantza. Amaitutakoan, eurak ere erretiratzen dira)

SEIGARREN AGERRALDIA (Txakolin kantaren doinua entzuten da, txistuz. Agertokian, ate txiker bat daukan ostatu bat, sasoia denean txakolindegi bihurtua; ostatu-jabea, hormaren kanpoaldean erramu-adar bat eskegitzen ari da, txakolin txotx berriaren ezaugarri. Arrantzaleek, portutik datozela, hura ikusten dute) AKULU: Aiko, mutilak, erramu-adarra ikusten dozue? Txakolin barria dauka Mahatsorrik! ANTON: Harek txakolina euki eta guk egarria, baina dirurik ez. AKULU: Mahatsorrik zorretan salduko deusku. Aiko Mahatsorri! MAHATSORRI (ostatu-jabea): Zer, lagunok? AKULU: Hemen, egarriz. MAHATSORRI: Iturgitxitik pasatean zergaitik ez dozue edan?

49


AKULU: Mahatsorri: ez deuskuzu txakolin barritik probetan emon gura? Erramu-adarra zure horma ugerdoa adornetako ipini dozu, ala? MAHATSORRI: Txakolina emon... ez. Saldu bai. AKULU: Hara, Mahatsorri: inoz itxi dogu kuartillo bat be pagau barik? Ez deutsugu, ba, beti ordaindu izan? MAHATSORRI: Atoan ez, ia inoz bez. Beti hurrengo baten... edo andrak emoten deutsuenean, edo mila kopla. Edan gura badozue, txintxin-hotsa entzun gura dot, eta ez kraskatinenak, txanponenak baino. AKULU: Euskaldunaren berbea dozu: gaur pagauko jatzu. Baina atara egizu pitxerkada bat behingo baten, egarriak itota gagoz-eta. (Mahatsorri barrura doa) ANTON: Hori dok-eta, Akulu! Atara, atara deutsozu. Gero pagau, zelan? AKULU: Zeozer asmauko dogu gure andratxoei marai batzuk atarateko. TXIKOTA: Gure andrei? Bai zera, ez deutsie, ba, ondo begituten txanpon bakotxari; ez da izaten erreza patroiak emoten deuskunetik zeozer gure patrikara ekartea. Dana kontrolau gure andra laztanek! AKULU: Dan-dana? Beitu (txanpon batzuk erakutsiz): hamar marai salbau nebazan naufragiotik. Baina gaur ez doguz beharko; itsaso zakarra dagoanerako gorde behar.

50


ANTON: Galernea ez badatorku gero... (Mahatsorri pitxer bete txakolinegaz irteten da) TXIKOTA: (Txakolina pitxerretik edontzietara isuriz) Eupa lagunok! Edan daigun gure andren izenean... AKULU: ... eta gure gizenean! (Barre algaraka edateari ekiten diote. Kantuz hasten dira:) Mahatsaren orpotik dator mama goxoa, mama goxoa Edango neukeela beterik basoa, klink! beterik basoa. Nik zuri, zuk niri, agur eginaz alkarri basoa txit garbi beharko da ipini! (Bigarren tragoan, Txikotari ardoa ez den zeozer etorri zaio ahora) TXIKOTA: (Ahotik angula bat aterata) Baina, baina... zer ete da hau? Angula bat! Madarikatua! Mahatsorri, zital gaizto hori, non hago, ugerdo zantarra? Angula bat txakolinean! MAHATSORRI: (Bere andreari, barrurantz berba eginez) Antoni, txakolinari ura iturritik botetako esan deutsut, ez errekatik! Zuek lasai, arrainagaitik ez jatzue kobrauko. AKULU: Pitxer hau pentsau bez kobretea, Mahatsorri, lotsabakoa! Uragaitik ez da pagetan. E, mutilak!

51


(Euren andreak badatozela ikustean) Hor datoz bigarren errondea pagauko dabenak! ANTON: Gure andrak! Akabo! (Edontziak eta pitxerra ezkutatzen hasten dira) MARI: Aiko arlote koadrilea! Zer edaten zabilze? HIRU ARRANTZALEAK BATERA: Ura! AKULU: Egia santua! (Aitaren eginez) MARI: Eta ura edateko Mahatsorrirenera etorri? AKULU: Iturrira joatea legez da... txarto esan dot: errekara joatea legez. MARI: Tira, tira, segidu etxerantza, erretiretako ordua data. (Mehatxuz:) Ez zenduen ezer zorretan itxiko! AKULU: Eeez! Baina, hara, gure artean luze berba eginda, pentsau dogu, erabagi dogu, ebatzi... MARI: Boni, harira! AKULU: Baaa, zelan laster Bilbaora joango garan, handik Ternuara baleatan doan barkuagaz marea egiten... eta zelan uda guztian eta negu hasiera arte ez zaituegun ikusiko, gure andra laztanok... MARI: Akabau behingoz, koipelustrea! AKULU: (Besoak zabalduz) Zuek txakolin barria probetan gonbidau gure zaituegu! (Erreberentzia eginez andreei)

52


MARI: Zuek gu gonbidau? Eta...? (atzamarrekin diruaren zeinua eginez) AKULU: Hor dago untzea. Gure azkeneko partillatik marai batzuk koiu eta despedida moduan zergaitik ez edan alkarregaz... gugaz? (Andreek elkarrekin eztabaida egiten dute eta erabaki bat hartu) MARI: Ondo dago. Mahatsorri, atara pitxer bi txakolin guretzat! Gizonei be emon baso bana. Eta urik botetan badeutsazu, iturrikoa nahi errekakoa, zeu botako zaitut errekara, Gazteluondo parean, errotak txitxiki egin zagizan! (Denak barrez; Mahatsorri, beldurturik. Gerotxoago pitxer bi ateratzen ditu) AKULU: (Kantuz) Plentziko neskatilak txitxi biribilak un poco mรกs abajo konsolagarriak, konsolagarriak. MARI: (Kantuz) Agure bat etor da zirriki ta musu agure bat etor da zirriki ta musu ohiaren bazterrean egiteko leku ai oi ene, egiteko leku.

53


TXIKOTA: (Kantuz) Aguazilak esantso parranderuari aguazilak esantso parranderuari ondo kasu eiteko txizalekuari ai oi ai, txizalekuari. ANDRE GUZTIAK: (Kantuz) Oilarrak kikirri oiloak kakarra oilarrak kikirri kukurru kanta oilarrak kikirri kukurru kanta hauxe dala koadrila galanta Ez dot esango badot esango ez naz isilik egongo gure kaleko emakumeak ez dizela moja joango. (Barre-algaraka edanean dihardute. Txakolinak txolinduta daude batzuk dagoeneko) AKULU: (Bere andreari gerritik oratuta) Ze ederto hemen geure poxpolinakaz. Honek ez dauka preziorik! MARI: (Txakolina okerreko zulotik doakio; eztulka hasten da) AKULU: Orain geuk! Entzun geuri! (Kantuz ekiten dio:) Itsasotik gatozenean arrain barik etxera andra zantarrak bialtzen gaitu

54


afa(r)i barik ohera ohera joanda popea emon hau da betiko kontua holako andrakaz ezkontzen dana ez da makala kontua holako andrakaz ezkontzen dana ez da makala kontua.

Lagunekin batera

MARI: (Kantuz berak ere:) Arrain saltzetik gatozenean gogo barik etxera gizon txepela topetan dogu trankil mahaira jarrita ohera joanda popea emon ardao sundak eraginda holakoakaz ezkontzen dana ez da makala kontua holakoakaz ezkontzen dana ez da makala kontua.

Lagunekin batera

ANDRE GUZTIAK: (Kantuz) Beti eskamak kentzen, kentzen, kentzen kentzen, kentzen, kentzen beti eskamak kentzen, kentzen, kentzen kentzen, kentzen. DENAK BATEAN: (Kantuz) Nor gara gu, zer gara gu, plaentziarrak gara gu nor gara gu, zer gara gu, plaentziarrak gara gu nor gara gu, zer gara gu, plaentziarrak gara gu nor gara gu, zer gara gu, plaentziarrak gara gu

55


Segi, segi zeure bizimoduari ez egin kasurik atsoen esanari segi, segi zeure bizimoduari ez egin kasurik atsoen esanari. (Etxerantz abiatzen dira, adiskideturik, barreka eta zirrika)

ZAZPIGARREN AGERRALDIA (Bertsolari batek “Partiada tristea Ternuarat” kantaren hasierako bertsoak abesten ditu; ondoren, “Bide luzea Ternuarat” delakoaren hasierako bertsoak entzuten dira. Hona pasarte horien hitzak:) Txuri garbi zeru gaina itsasoak eder maina haize ona belarako denbora ona partitzeko. Adi nere haur xumeak seme-alaba maiteak galtzen baduzue aita ama alarguna maita. * * * * * Kontxatik doa untzia, han konpainia guzia, Ternuarat badoazi, zerbait nahiz irabazi. Bide luze Ternuarat, itsasoa zabal harat, zubirik ez pasatzeko, marinelen salbatzeko. Itsasoaren gainean, untzi tzar baten menean, marinelak arriskuan Herioaren eskuan.

56


Haize largoz badoazi, zabalerat irabazi itsasoan barna urrun, begiz ezin ikus Larrun. Han jotzen ditu kontrestak, mendebal haize tenpestak denbora gaiztoa sartzen, gabitau biak erortzen. Zeru guzia isuri, babazuza eta euri, marinelak trenpatuak, hotz handiak arronduak. Bela guziak harturik, belatxoa anekaturik, Untzia badoa segiz, itsasoa handiegiz. Gau beltzean ilunbean untzia tormentapean, aparailua desegin, ilunez deus ezin egin. Elementak badarontsa, itsasoak abarrotsa, haize tenpesta uxia da, itsasoan maskarada. (Ternuako kostaldean gaude, hondartza batean. Agertokian, Akulu, Anton eta Txikota, larruekin hotzetik ondo babestuta, arpoiak eta arraunak eskuetan.) AKULU: Zer esan neutsuen nik, ba? Ternuan baleak sardan bata hil ta bestea eskapadan ANTON: Horretan zuzen zengozan, Akulu, egia da. Lau hilean hamazortzi balea koiu doguz! Gure Plasentzian lau negutan be ezin leitekena. Hik zer dinok, Txikota? TXIKOTA: Zer dinodan? Ezin berbarik be egin nik, hotzaren hotzaz. Dar-dar baten nago, laguntxu. Egurretan noa sua egiteko.

57


ANTON: Upea lako hotza egiten dau, hori ezin ukatu, baina laster martxauko gara hemetik, barkuko bodegak balea-gantzagaz ondo kargauta... TXIKOTA: Horrexek nauka arduraturik, eta ez gitxi: ez ete gabilzan larregi luzatuten etxerako martxea. Hotza gero eta handiagoa da, eta atzo edur apur bat be egin eban... AKULU: Edurra teilatuan zakua lepuan ta dirutxuz beteta Plasentzirakoan Rau! TXIKOTA: Edurra eta izotzagaz broma gitxi, Akulu. Ternua honetan neguak harrapau ezkero, ezin urten hemetik barkuak; baina kapitan burugogor hori tematuta dago ondino beste balea bi koiu behar doguzala bodegak samaraino beteta eroateko. ANTON: Egingo dogu, gizona, sasoiz egingo da dana. Aiko, hor dator Adiskidea, eta narruak dakarskuz ganera! Hara hemen tribuko tratantea! BEOTHUK: Adiskidea! AKULU: Adiskidea! (Trukean hasten dira: marinelek baleharagia, sagardoa eta aizkorak eskaintzen dizkiote; indioak larruak besterik ez dakar) Zuri okelea, niri narrua. BEOTHUK: Niri narrua, niri okelea.

58


AKULU: Gitxi gora-behera (Trukea egiten dute). ANTON: Niri narrua, zuri aizkorea (Trukea egiten dute). BEOTHUK: Niri narrua, niri aizkorea. ANTON: Hori dok-eta, adiskidea! BEOTHUK: Adiskidea. AKULU: (Beothuk-i) Ta... zelan zagoz? Ondo? Zelan zagoz? BEOTHUK: Zean zaoz? Zean zaoz zu? (Akuluri seinalatuz) AKULU: Pse, apaizak hobeto. BEOTHUK: Apaizak hobeto. (Une horretan apaiza sartzen da agertokian) APAIZA: Nire izena ahoan darabilzuela begitandu jat. AKULU: Oi, ez jauna! Adiskideari euskera apur bat irakasten gabilz, besterik ez. APAIZA: Hori itxi neure kontu. Zuek zoaze egurretan sua egiteko. Gero errosario santua errezau behar doguta. AKULU: Bai, jauna. ANTON: Bai, jauna. TXIKOTA: Bai, jauna.

59


(Apaiza eta Beothuk bakarrik gelditzen dira) APAIZA: Adiskidea, erdu hona! BEOTHUK: Adiskidea erdu !? APAIZA: Bai, etorri... zatoz, kontxo! (Beothuk ez da bere lekutik mugitzen) Ez dozu ulertu. Bardin da. Lehenengo lezinoa: Zerua (Goia seinalatuz); infernua (behea erakutsiz; Beothuk-ek zirkinik ere ez). Zerua, aingeruak (besoei eragiten hasten da, hegaz egiteko plantak eginez; orduan, Beothuk-ek arkuan gezia jarri eta soka tenkatzen du, apaizagana destatuz). Ez, ez, lasai, adiskidea! (Ikaratuta, hura lasaitu guran). Tira, zeozer errezagoa ikasiko dogu. Badakizu, adiskidea, nik ama plasentziarra dodala? Neuk irakatsiko deutsut marinel horreen berbetea. (Itsasbelar mataza bat hartuta, diotso:) Itxosbedarra. BEOTHUK: Txusbedarra. APAIZA: Hori dok-eta! Itxosbedarra. (Makurtuz, lurretik harri biribil bat jasotzen du, dioela:) Harribola! BEOTHUK: Ribola. APAIZA: Hori dok, harribola. (Oraingoan karramarro bat lurretik jasota:) Gorringoa! BEOTHUK: Ringo. APAIZA: Gorringo, go-rrin-go! (Beothuk, isilik; abadeak karramarroa ur putzu batera jaurtiz, dio:) Gorringoa txinbora! (Gero, putzua seinalatuz:) Txinboa! (Beothuk-ek, tarte batean isilik egondakoan, dio:)

60


BEOTHUK: Adiskidea. APAIZA: Bai, adiskidea. Bueno, gaur nahiko ikasi dozu. Horrenbestegaz preparauta zagoz Plasentziara etorteko, gura badozu. Banoa. Ondo zagoz? (Berriro galdetzen dio:) Zelan zagoz? BEOTHUK: Apaizak hobeto. APAIZA: (Eskuak burura eramanda) Andra Maria Madalena! Mutilak, honek euskeraz bajakik! Euskeraz bajakiiik! Anton, Txikota, Akulu, erdu hona! Morroi horrek euskera bajakik! (Hiru marinelak sartzen dira berriz ere) AKULU: Jakin, jakin... APAIZA: Nork irakatsi deutso holangoak esaten? “Apaizak hobeto” Zer esan gura ete dau horregaz? Nik hari itaundu “Zelan zagoz?” eta... BEOTHUK: Apaizak hobeto. (Akulu, Txikota eta Anton barreari eutsi ezinik, ezjakinarena egiten) ANTON (disimulatzearren hitz beste eginez): Abade jauna, egurra ekarri dogu; berorrek gura badau, sua egingo dogu berton. APAIZA: Egizue sua, egizue, bai. Bien bitartean gurutze santua eta errosarioa ekarriko dodaz. (Badoa, pentsakor) Apaizak hobeto? Apaizak hobeto? Holangorik!

61


(Apaizak alde egindakoan, marinelek barre-purrustadaka ekiten diote) ANTON: Akulu, hi haz hi endreda-makila! Egunen baten, olgetan-benetan Abade jaunak gu hirurok eskomulgatu ta infernura joango gozak, heure erruz! AKULU: Bai zera! Olgetan ibiltea ez da pekatu. Ostantzean, zelan eroan hemengo bizimodu latza, lantzean behin barre apur bat egin ezean? TXIKOTA: Bizimodu latza aitatu dozu, Akulu, eta bada, gero! Baina... egunotako haize urratzaile hau eta laino baltz horreek... ez dira parte onekoak. Ez dot pentsau be egin gura zer litzatekeen hemen neguan... AKULU: Zagoz isilik, Txikota, arraioa! Hilabete barru Plasentzian egongo gara, geure Plasentzian! Hara, Mahatsorriren txakolinaren lehenengo errondea neure kontu. Txakolin gorri, Mahatsorri, eragiok barrika horri!

62

Eta Madalenetan herriko plazan andrakaz dantzan!


TXIKOTA: Holan izango ahal da, lagunok, holan izango ahal da! Baina ez dakit, ez dakit... (Berriz ere entzuten da “Bide luzea Ternuarat�, hurrengo agerraldiarekin lotura eginez:) Kontxatik doa untzia, han konpainia guzia, Ternuarat badoazi, zerbait nahiz irabazi...

ZORTZIGARREN AGERRALDIA (Moilan, besteak beste, Mari, Joxepa eta Pantxike daude, sarekonpontze lanean) MARI: (Kantuz) Ni naiz emakume bat arrain saltzailea beti marinelak itsasotik dakarren guztia... (Isildu egiten da, lagunek jarraitzen ez diotela ikusita) Zer, bakarrik kantau behar dot, ba? Sekula egin ez deustazuena: kantetan lagundu ez... JOXEPA: Sikeran zeozer alaiagoa kantauko bazendu, Mari... Kontu egizu noztik ez dogun arrain-saltze lana egin... PANTXIKE: Erreza kontua ataratea... JOXEPA: Horixe: gure gizonak itsasoz bestaldera, Ternua ditxosozko horretara joan ziranetik. Harrezkero

63


zera egin dogu: txalupa guztientzako sarekonpontze beharra, despeska, eskabetxea egin, lantzean behin gabarretako beharra Butroe errekan gora eta behera... ahal dan guztia. Halan da be, etxerako gitxiago jaso... eta sasoi honetan hotza hazurretaraino zelan sartuten dan sentidu... PANTXIKE: Eta hotza, nahi ganerako estutasunak, handiak izanik, ezer ez dira barruan daukagun kezka itzelaren aldean: nun ete dagoz gure gizonak? Zelan, zertan? Ternuako marea egiten dabenek negua usaindu orduko urten egiten dabe handik, hango izotzak eta edurtzeak azpian ez harrapetako. Handik abenduan urten beharko eben, beranduena be, eta hilabetegarrenean hemen beharko genduzan, hau da, urtarrilaren amaieran asko jota... Eta martxoa hasita dago... (Negarrari eutsi ezinik) JOXEPA: Pantxike, negarrik ez egizu egin! Ezin gaitekez behera etorri, gu gara familiaren euskarria, indarra eta duintasuna! Gizon barik, senar barik familia asko bizi da gure kostaldean, baina andra barik... zelan aurrera atara? Guk egiten dogu: goizetik arrantzaleei dei egiteko lana, arraina saldu, sareak konpondu, eskabetxeriako beharra, jatekoaz arduratu, trukean ibili garia edo zekalea etxera ekarteko, Gazteluondoko errotara eroan ehotzera, ogia egosi, umeak hazi, gure zaharrez arduratu, gure gizonez be bai, hemen dagozanean; auzokoei lagundu... Gu faltetan garanean beste andraren batek baino ezin egin gure beharrak, horretarako gagoz gu beti alkarri lagunduteko, ze gizon batek ezingo leuke egin guk egiten dogun guztia...

64


PANTXIKE: Bakar-bakarrik gura neuke jakin onik etorriko dirana, ez jakela makurrik jazo. Ai nire Joxe Mari, gure Txikota, ha bai itsasobeteko gizona! MARI: Nire Akulu be, nire Boni maitea holangoxea da: itsasobeteko gizona. Hori bai (tonua aldatuz), tranpatia, koipelustrea, kanpolarrosa, guzurtia, zurruteroa... aaa baina ze ona! Ta patroiak be kejarik bez gure gizonakaz, e?, hareek baino tostarteko hobarik ez leiteke topa. JOXEPA: Hareek onik dagoz, neuk dinotsuet ondo dagozala. Neure barruan sentiduten dot ointxe gu gaituela gogoan eta udabarrirako gure artean daukaguzala. MARI: Egia, Joxepa. Gure Akuluri zelan pasa leitekio ezer txarrik? Etorriko dira, Pantxike, etorriko dira. Bedar txarra ez da galduten! PANTXIKE: Akorduan daukat, atzo izan balitz legez, Mahatsorrik txakolinaren txotx barria zabaldu eban arrastikoa. Guk egin genduan barre bai ostatu aurrean, bai etxera bidean Akuluk kontau euskunean angula bat topau ebela basoan! Mahatsorriren ateraldia! Andreari kargu hartu errekako ura botateagaitik... iturrikoa bota behar jakola, iturrikoa! Saskela zer da ba! Eneee! (Hirurak barrez hasten dira) JOXEPA: (Animatuago) Kulunka batzuk egin genduzan, ba, kalerik kale, ababorrera eta istriborrera, txakolinak eraginda. MARI: Posturea egingo neuke gau hatan gutako inork ez eutsola gizonari poparik emon.

65


(Danak barrez, baina Joxepa pixka bat lotsatuta) JOXEPA: Mari! Holangorik ez egizu esan! PANTXIKE (Animatuta): Popea emon? Bai zera! Brankatik sartu zan nirea, haizea popan, “arria txikota!” esanda. (Barre algarak) MARI: Nik neureari esan neutson: “Boni, atraka batela!”

(Barrez jarraitzen dute. Kantuan hasten dira:)

Plasentziako portuan goizeko ordu bietan Plasentziako portuan goizeko ordu bietan ez da entzuten besterik ez da entzuten besterik ez da entzuten besterik: txo, atraka eizu batela! Egia da, egia da neuk ikusi dodalako Egia da, egia da neuk ikusikoa da MARI: Tira, neskok, jaso daigun hau apur bat eta goazan etxera; nahiko hotz pasau dogu gaurkoagaitik. PANTXIKE: Bai, goazan. Bihar beste egun bat izango da.

66


JOXEPA: Eta etzi beste bat, eta... (Badoaz, “Ni naiz emakume bat�-en akordeak entzuten diren bitartean)

BEDERATZIGARREN AGERRALDIA PREGOILARIA: Plasentziako Alkate eta Maiordomo jaunak berba egingo dau plasentziar guztientzat! Plasentziako Alkate eta Maiordomo jaunak berba egingo dau plasentziar guztientzat! Ternuako albisteak! Ternuako albisteak! Plasentziako Alkate... (Bazter guztietatik azaltzen hasten da jendea, irrikaz, plaza betebete egin arte. San Pedro Arrantzaleen Kofradiako maiordomoa, eta herriko alkatea, idazki bat eskuan duela, apurka-apurka hurreratzen diren herritarrengana zuzentzen da. Jendea urduritasun handiz ikusten da.) MAIORDOMOA-ALKATEA: Plasentziarrok: gaur, Jaungoikoaren 1577garren urtean, uztailak, garagarrilak 20 egun dituala, Plasentziako Alkatea eta San Pedroren Kofradiako Maiordomoa nazen honek Pasaiako portutik etorri jakuzan barri batzuk emon behar deutsuedaz. (Etenalditxo bat egiten du. Jendea, urduri, ezinegonez. Hasiera bateko zurrumurru handia isiltasun iluna bihurtzen da). Ternuara baleatan joan ziran Euskal Herriko hamar itsasontzietako gure marinelen barriak dira, bai, akabuan. Dakiguna da galeoi bat, bakarra, bueltau egin dala. Pasaiako portuan da, horrek handik urten ebaneta. (Jendearen berbotsa berriz ere) Trankil, trankil egon. Entzun dana, lasaitasunez eta zuhurtasunez. (Isiltasuna egiten da berriz ere). Zer dakigu ganerako

67


barkuez? Han, Ternuan igaro dabela negua, oraintsu Pasaian atrakau dauanak legez. Dakiguna da, baita, naufragiorik ez zala izan, ezpadaze hotzaldi goiztar baten kausaz izotzak atrapauta lotu zirala hango kostaldean bertan, dan-danak lotu be. Neguaren gogorrak, hotzak, egurra topetako ezinak, jaki eskasiak... horrek guztiak marinel asko hil dituala, asko eta asko... (Plazan negarrak eta aieneak) Ehun, berrehun, hirurehun gizon... zehatz ez dakigu ondino. Orain Pasaiara sartu diranak hango barku guztietatik bizirik urten dabenak dira: hogeita hamar gizon, ez gehiago. Ondino ez dakiguz hareen izenak, baina bai hori galeoi hori ez dala Plasentziako gure sei itsasgizonek hartu ebena hara joateko. Jainkoa erruki bedi eurakaz. (Berriz ere etsipena jende artean. Maiordomoak eten bat egiten du, bukatzeko:) Abade-maisuak dei egiten deusku gaur arrastian bertan Maria Madalena gure eleiza santuan izango dan meza berezira etor zaitezen, ezbehar ikaragarri honetan galdu jakuzan euskal marinel eta enparauen alde otoitz egiteko. Esan dot. (Negar isilak, ozenen bat ere bai, buru makurtzeak eta errukizko besarkadak plaza guztian. Gero, agertokiko argiak itzali eta musika triste bat entzuten da: “Partiada tristea Ternuarat” eta, ondoren, “Bide luzea Ternuarat”)

HAMARGARREN AGERRALDIA (Kanpaiak mezarako jotzen ari dira. Herri guztia dago elizan. Mezaren erdian gaude. Organoak Aita Gurea-ren amaierako akordeak jo eta gero, Abadeak hitza hartzen du pulpitotik.)

68


ABADEA: Plasentziar guzti-guztiok, anai-arreba laztanak: andrak, gizonak, neskatoak eta mutil gazteak, baita umeak be; danok dogu egun honetan negarra begian eta pena bihotzean, geure artean faltan daukaguzalako sei marinel jator: Anton, Boni Akulu, Joxe Mari Txikota, Andres, Peru eta Felix Taketa. Hareen izenak orain esatean bihotza ilundu egiten jaku, baita akordaten garanean euren andra, aitaama, seme-alaba eta enparauakaz. Gauza bi eskatu deioguzan Jaungoikoari: hartu dagizala bere altzoan Ternuako lurretan galdu diran guztiak eta erruki bedi euren arimaz; eta baita be bizirik dagozanen artean gure plasentziar maiteak egon daitezala. Hala bedi. (Etenaldi bat eginez, jarraitzen du:) Arrantzale herria gara Plasentzian. Arrantzale artean ibilten zan Jesus bere, San Pedrori arrainen miraria egin eutsanean. Hori egintza miresgarri hori gogoan dogula kanta daigun alkarregaz:

Bateltxoa kulunka itsas urdinean gaba igaro ondoren alferrik lanean... Arrantzaleak goibel datoz arraunean... irribarrez begira Jauna bazterrean... Herri ta Elizari emon nortasuna, zuzentasun-bidean argitu iluna... Hau dalako Plasentziak

69


gaur behar dauana: eliztar zintzoa ta beti euskalduna.

HAMAIKAGARREN AGERRALDIA (Madalena eguna da Plasentzian. Txistulariak kale-jiran. Jai alaia izan ohi dena distira barik dago aurten. Plasentziarrek gogorik ez ospakizunetarako. Txistularia dantzarako doinuak apal joten hasi arren, ia inor ez da dantzan hasten; hasten direnek ere berehalakoan uzten diote, gogogabeturik. Ostatu inguruan ere, giro motela.) MAHATSORRI: Zeinek esango leuke gaur Madalena eguna dala! Jaia barik, entierrua emoten dau! JOXE MIGEL: Zer dinozu? Holago berbarik aitatu bez, Mahatsorri! Eta ganera, jendeak zelan euki jaietarako gogorik, gure marinelen barri jakin arte? MAHATSORRI: Gure marinelen barri? Inoz jasoko ete dogu hareen barririk? Ez euki ilusinorik, Joxe Migel, ez euki ilusinorik. Osterantzean, bizitzea aurrera doa, eurak hemen dagozala ta ez dagozala... (Halako batean, urduritasun bat zabaltzen da plaza inguruan, gero eta nabariago bihurtzen den aztoramendu orokor bat, inork ez badaki ere zehatz zer jazotzen den. Batzuek herriaren sarrera baterantz seinalatzen dute. Gero, isiltasun osoa egiten da, kanta bat urrunetik entzuten hasten denean. Jende guztia bat-batean izozturik gelditzen da, zirkinik egin gabe). Itsasotik gatozenean arrain barik etxera andra zantarrak bialtzen gaitu

70


afa(r)i barik ohera ohera joanda popea emon hau da betiko kontua holako andrakaz ezkontzen dana ez da makala kontua holako andrakaz ezkontzen dana ez da makala kontua. (Kantua gero eta hurbilago entzuten da. Azken notak, plazan bertan. Plasentziako sei marinelak, galdutzat emanak, seiak ala seiak bizirik dira! Irrintzi batek esnatzen ditu plazako guztiak. Kanpaihotsa berriz ere. Plazan dauden euren senitartekoak besarkatzen dituzte bai Akulu, Anton eta Txikotak eta bai beste hiru mutil gazte ezkongabeek, oihu, barre, negar eta zantzo artean. Gerotxoago, apur bat lasaiturik, Alkateak jendea isilarazten du eta berbaz hasten dira:) JOXEPA: Bizirik zagoze, bizirik!

ANTON: Orain bai, Joxepa neurea, orain bai... Orain artekoa... ez da izan bizia, infernua baino. (Isiltasuna egiten da). Eta gu akabuan pozik egon gaitekez hemen garelako, Jaungoikoari esker eta bai hango indioei trukean hartutako narruei esker batez be. Hango marinel koitadu dohakabeak ikusi bazenduez... Jakingo zenduen izotzak harrapatuta gelditu ginala, hotzaldi ikaragarri bat gure ganera etorrita, barkuak gatibu eta guk han lotu behar negu guztian, harik eta udabarrian izotzak ostera be urtu arte. Orduan, orain hilabete bat, hasi ginan inguruko jendeari deika, esanaz urteteko moduan gengozala... baina ez zan ezer entzuten. Gehiengehienak hilda, hotzak eta goseak hilda. Larri, baina artean bizirik gengozenak, danak giputzak geu izan ezik, barku batean sartu eta arria txikota! etxera ahalik eta arinen. Han ez da inor bizirik gelditu!

71


JOXEPA: Jaungoiko laztana! Baina zenbat, zenbat...? ANTON: Pentsetan dot hirurehun bat izan leitekezala. (Aztoramendu orokorra, zizpuruak, aitaren egiteak) PANTXIKE: Ene bada! Familia gaixoak! Eta zer egingo da orain? ANTON: Kofradiako buruek dinoe bi edo hiru galeoi bialdu behar dirala hara tripulazino handiagaz, hareek barkuak hona ekarteko euren karga guztiagaz... eta han dagozan hilei lur emoteko behar dan moduan. PANTXIKE: Abade jauna, berorrek zer dino? Zer egingo dogu guk Madalena egun honetan? ABADEA: Anai-arrebok, poza eta tristurea batera etorri jakuz gaur Plasentziara. Poz haundia, gure marinelak etxean daukaguzalako; bihotz iluna egin jaku, barriz, Ternuan zenbat anaia galdu diran jakinda, eta damutasuna adierazo gura geunskie euren familia dohakabeei. Gure plasentziarren etorrerea ospatu egin behar da, zalantza barik, Jaungoikoari eskerrak emoteko, baina lehenago kanta deiogun danok Andra Maria Madalenari, bere egunean, hildako guztien alde egin dagian. (Denak batera, kantuz:) Maria Madalena ohore deutsugu Santa boteretsua otoizten zaitugu. Gure arbasoek behin, oi Santa handia gomendatu eutsuen Plasentzi herria.

72

bir


Maria Madalena ohore deutsugu Santa boteretsua otoizten zaitugu. Eliza bat eutsuen Plasentzin altxatu zure babes onari danak gomendatu. Maria Madalena ohore deutsugu Santa boteretsua otoizten zaitugu. Itsasoak emona itsasoak kendu galdu diran guztiak zerura bialdu. Maria Madalena ohore deutsugu Santa boteretsua otoizten zaitugu.

bir

MAIORDOMO-ALKATEA: Mahatsorri! Ireki kupela bat eta atara txakolina guztientzat. Kofradiaren kontura gaur. Ez da edozein egun! (Eupadak, irrintziak, bibak Kofradiari...; gero, denak kantuz:) Txakolin, txakolin, txakolinak on egin. Maritxu, arintxo da Martintxo.

bir

Ase naiz naparrez, zuri, gorri ta beltzez. Jarri naute minez, gabe onik ez.

bir

La, la, la, la, la, la...

73


(Denak giro onean daude, elkarren gainetik ozenki hitz egiten eta galanto edaten. Halako batean arrantzale hirukotea jendeari begira jartzen da, zeozer adierazteko asmotan. Alkateak jendea isilarazten du berriz ere. Antonek hartzen du berba:) ANTON: Alkate jauna, Abade jauna, familiak, adiskideak: gure bihotza pozez beteta dago zuekaz barriro egotearren. Badakizue, denbora asko euki dogu pentsetako, etxerako itsasaldia be ia hilabetekoa izan da eta... Esan dodan moduan, denbora asko euki pentsetako, hausnartuteko... eta gauza bat behintzat erabagi dogu: ez goazela barriro Ternua aldera. Lehenago hemen, Plasentzian, estu ta larri bizi baginan, halan jarraituko dogu, baina bizirik behintzat eta maite doguzanen arrimuan. Ezta Akulu? JENDEAK: Hori, hori, Akulu, bota ditxo bat! Koplatxu bat! Biba Akulu! AKULU: Banoa, banoa ez edan barik, arranoa! (Trago bat egiten du. Jendeak barre egiten du) Hara: Nun da lehengo gure patroia entzuteko gure pregoia? (Joxe Migelek bere burua erakusten du) Aiko Joxe Migel ximela beti buruan txapela: Ternua aldean jakin dogu izotza guretzat ez dela;

74


hango hotzen aldean Plasentzia da epela. Joxe Migel: arria zure batela harrapetako txitxarroa ta berdela!!! (Eupadak eta irrintziak. Ondoren, kantuz hasten da:) Joxe Migelen batela txitxarroa ta berdela Joxe Migelen batela txitxarroa ta berdela. Joxe Migel, Migel Joxe Joxe Migel, Migel Joxeren batela... (Apurka-apurka denak kantuan eta dantzan hasten dira, lehenik batzuk, gero beste batzuk, plazako guzti-guztiek baltseoan amaitu arte. Kantua bukatutakoan, den-denak elkarri gerritik oratuta publikoa agurtu. Amaitzeko, denak batera kantuan:) Ni naiz emakume bat...

AMAIA

75


Plasentzia 1577 antzerki testu bat baino gehiago izateko sortu zen. Ohartuko zinenez, irakurle, ez da ohikoa izaten antzezlan baten argitalpenean aktore, musikari, zuzendari eta abarren izenak agertzea, ezta proiektu bezala erakustea literatur testu arrunt bat izan zitekeena. Plentziarekin harreman estu-estua duten eta dugun gizon-emakumeok burutara eramandako proiektua da Plasentzia 1577, Uribe Kostako txoko honetan herri antzerkia euskaraz egin, ekoitzi eta taularatzeko helburuarekin. Herriarentzat, euskararentzat, geure arteko harremanentzat, gure iraganaren berri jakiteko... prozesua emankorra izan da oso; besteak beste, lerrook idazten dihardugun bitartean beste obra baten —hobeto esanda, beste proiektu baten— prestakuntzan eta ekoizpenean gaituzu, buru-belarri: 2018ko urrian antzeztuko dugun Anton Garaiko kortsarioaren historia, hain zuzen.

Juan Bautista Eustaquio Delmas. Plentzia en 1865.

Testuari dagokionez, hamaseigarren mendeko herri-giroan barneratuko zara, kantuz, dantzaz eta umore-zipriztinez arindutako gertakari historiko latzak birbizitzeko. Bejondeizula!

Laguntzailea Laguntzailea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.