Bazen behin mutil bat Jon izena zuela, 9 urte zituen eta mendian bizi zen. Bere gustuko kolorea urdina zenez beti eramaten zuen kamiseta eta galtza urdinak. Egun batean bere amatxok oporrak pasatzera kobazulo batera joatea erabaki zuen. Iritsi zenean Joneri beldurrezko kobazuloa iruditu zitzaion. Jon ibiltzera joan zen eta etxe beldurgarri bat aurkitu zuen, sarreran halloween jartzen zuela . Jon sartu zen eta Sara deitzen zen neska bat aurkitu zuen. Biak lagunak egin ziren eta kobazulora joan ziren. Hurrengo egunean etxe beldurgarrira itzuli ziren. Palanka bat aurkitu zuten, Jon eta Sarak palanka hori mugitu zuten eta ate bat ireki zen . Sara eta Jon atetik sartu ziren eta tunba bat aurkitu zuten.
Nahiz eta ikaratuta egon, ireki zuten eta
eskeleto bat zegoen. Eskeleto hori altxatu zen eta esan zuen: -BUUUUUU!! Sara eta Jon beldurtuta gelditu ziren eta Joneri eskeletoak hartu zion eta Sara korrika bere amari abisatzera kobazulora joan zen. Sara eta ama etxe beldurgarrira korrika joan ziren baina Jon ez zegoen. Biak oso beldurtuta eta arduratuta gelditu ziren. Jon eskeleto talde batekin joan zen. Amak eta Sarak 4 mamu onak aurkitu zituzten, mamuek Joneri aurkitzen lagundu zieten. Horretarako denak kobazulora joan ziren eta kobazuloan plan bat pentsatzen hasi ziren . Mamuek ideia bat pentsatu zuten. Mamuak etxe beldurgarrira joan ziren eta 2 talde 3koak egin zituzten.
Orduan mamu taldea, etxe beldurgarrira joan zen. Mamuak ibilbide sekretu bat ezagutzen zutenez, ibilbide horretatik joan ziren eta Jon eskeletoz inguratuta aurkitu zuten eta beste taldeari abisatu zioten. Gizon bat aizkora batekin aurkitu zuten.
Mamuak beldurtuak berriz kobazulora joan ziren eta amari eta Sarari abisatu zioten, orduan Sara joan zen bakarrik Jonen bila eta etxe beldurgarrian sartu eta gero oso poliki Jon aurkitu eta askatu zuen. Jon eta Sara alarma entzun zuten eta korrika kobazulora joan ziren baina atean eskeleto pila bat zeuden. Jonek makil bat hartu zuen eta eskeleto guztiei buruan eman zien, eta kobazulora korrika joan zen bere amarekin aurkitzeko. Jon esan zion bere amari: - Ama al dugu eraman Sara gure etxera? eta ama esan zuen: - Bai, noski baietz!. Eta Jon eta Sara elkarrekin joan ziren.
PAULA ACHA ETA LARA GEBRERO
Bazen behin mutil bat kolonbiakoa Guillermo izena zuela. Ile beltza, begi marroiak, belarri motzak zeuzkan eta oso indartsua eta altua zen. Guillermo Pereira auzoan bizi zen eta lagun asko zeuzkan, baina bere lagun mina Maren zen. Maren ile horia, begi urdinak, baxua eta potoloa zen. Oso mutil jatorra eta atsegina zen, bere lagunarekin egotea izugarri gustatzen zitzaion. Guillermo oso kirolari ona zen eta olinpiadetan parte hartu nahi zuen. Olinpiadak kolonbian zirenez Estadi olinpikotik gertu zegoen eta bi ordutan iritsiko zen. Baina arazo bat zeukaten, Guillermoren amak ez zeukan autorik eta diru oso gutxi zeukaten horregatik Guillermok ezin zuen Olimpiadetara joan .
Egun batean Kolonbiako selekzioa Pereira auzora joan zen eta Guillermori galdetu zioten: - Joan nahi al duzu gurekin Olimpiadetara? Eta Guillermok erantzun zuen: - Bai nahi dut! Nire bizitzako ametsik handiena da . Kolonbiako kapitainak esan zion:: - Olinpiadak hurrengo astean izango dira, goazen entrenatzera! Eta Guillermo bere amari abisatuta olimpiadeko estadiora joan zen. Estadio olinpikora iritsi zenean harrigarria iruditu zitzaion . Estadio olinpikoa oso handia zen eta jende asko zegoen entrenatzen . Entrenatzen hasi zenean Brasileko bat ikusi zuen entrenatzen eta oso ona iruditu zitzaion. .Brasileko jokalariak gaiztoak ziren eta trampak egiten zituzten. Brasildarrak Guillermorengana gerturatu ziren eta xiringa besoan sartu zioten medikamentu batekin. Hurrengo egunean Guillermo ez zen oso ondo sentitzen eta ezin zuen parte hartu. Orduan kolonbiako selekzioa galdu zuen atletismoko proba.
Kolonbiako selekzioa kexatu zen eta ez zuten ezer lortu. Futboleko partidua hasi zenean Kolonbiako selekzioa 3-0 galtzen zegoen eta Gillermok 4 gol sartu zituen Kolonbiako selekzioa partidua irabazteko. Kolonbiako selekzioa 2garrena jarri zen sailkapenean. Hurrengo proba txirrindularitza zen, Gilermo oso ona zen txirrindan ibiltzen. Orduan Kolonbiako selekzioa txirrindularitzako proba irabazi zuen eta sailkapenean lehenengoak jarri ziren.
Igeriketako proba iritsi zen eta erreleboak egin zituzten. Kolonbiarrak bigarrenak zihoazen eta sailkapenean bigarrenak izanez gero urrezko domina ez zuten irabaziko. Gillermo igeri egitera atera zenean oso azkar egin zuen eta aurrenak jarri ziren eta proba irabazi zuten. Horrela Kolonbiarrak urrezko domina irabazi zuten eta oso pozik joan ziren denak etxera urrezko dominarekin. Gilermoren amatxok bere semea ikusi zuenean oso pozik jarri zen diru asko irabazi zutelako ondo bizitzeko.
Aimar Iriarte
Danel Valdajos
2009an gertatu zen, Pako izeneko tximino bat baso handi berde batean bizi zen, hiru urte zituen. Batzutan kamiseta berdea jartzea gustatzen zitzaion. Begi marroi berde kolorekoak zituen, oso tontoa zen eta gitarra jotzea gustatzen zitzaion. Lagun asko zituen baino bere lagun hoberena Tomi izeneko urtxintxa bat zen. Tomiri ere Pakorekin abenturak egitea gustatzen zitzaion. Tomi marroi argia kolorekoa zen, bere begiak ere marroiak zituen, oso txikia eta argala zen, bi urte zituen eta gaztainak jatea izugarri gustatzen zitzaion.
Egun batean gizon batekin topo egin zuten hitz egiten zekitenez gizona harrituta geratu zen. Pakok gizonari esan zion:- ba al dakizu non dagoen liburutegi bat? Gizonak ez zuen ezer ulertzen baino esan zien:hurrengo kalean eskuinetara, bertan aurkituko duzue. Iritsi zirenean liburu misteriotsu bat aurkitu zuten eta beraien etxera eraman zuten.
Liburua ireki zutenean soka bat agertu zen, Pako sokatik tira egin zuen eta baso zoragarri batean agertu ziren. Orduan nahi gabe liburua ur jauzi batera erori zitzaien.Hori ikusita Tomik esan zuen: -Nik botako naiz liburua hartzera. Pakok esan zion: -Inola ere ez!! Hala ere Tomi bota zen, eta Pako negarrez hasi zen. Ordu bat beranduago Tomi agertu zen eta basotik ibiltzen hasi ziren, ez zekiten nora zihoazen, nora ezean zebiltzan.
Halako batean laku batera iritsi ziren eta bertan eskeleto eta mamu bat aurkitu zuten. Biok harrituta gelditu ziren, korrika eta oihuka hasi ziren. Liburua zutenez soka hor zegoen begiratu zuten, eta ez zegoenez ur jauzira bueltatu ziren, soka han zegoen ikustera.
Orduan Pakori bere amari telefonoz deitzea bururatu zitzaion, baino amak ez zuen erantzuten. Bi lagunak oso urduri zeuden, jakin ez zer egin. Tomi eta Pako liburua begiratzen hasi ziren. Liburu magiko eta misteriotsu bat zen!!! Orriak pasa eta pasa‌ beste soka bat aurkitu zuten.
Soka hortatik tira egin zuten eta kanpo-santu batean agertu ziren. Sartu zirenean tumba itsusiak eta lore zoragarriak zeuden, sare armiarma pilo bat aurkitu zituzten. Pako eta Tomiri nazka asko ematen zietenez atera ziren kanpoaldean aizkolari bat zegoen eta makil bat eskatu zioten eta berriro kanposantuan sartu ziren. Tumba guztiak ireki egin ziren bat ezik.
Tomi eta Pakok makila hartu eta sare armiarmak puskatu egin zituzten, eta bat-batean‌ KAMPUSANTUKO ATEA ITXI ZEN!!! Pako atea irekitzen saiatu zen baina ez zuen ezer lortu. Lurrean giltza bat zegoen eta atea giltzarekin irekitzea saiatu ziren eta azkenean lortu zuten, liburuak bakarrik arazoak ematen zizkiela zakarrontzira bota zuten eta korrika hasi ziren.
Laku batera iritsi ziren eta beraien lagunak txalupa batean iritsi ziren. Denak txalupan mendi batera joan ziren parakaidasean eta denak pozik ibili ziren. Denbora pasa da baina beste ume batzuei liburua hartu ondoren berdina gertatu zitzaien. Eta erne egon! Liburu magikoa noiz bait aurkitzen Baduzue berdina gertatuko zaizue!!!
M贸nica Marqueze eta Uxue Lopetegi
Aspaldian famili bat Hondarribian bizi zena, Madrilera oporretan joan zen. Famili horretan bost pertsona ziren. Eta amak, Marisak, ile urdina eta oooosooo luzea zeukan. Emakume argala, jatorra, eta oso langilea zen.
Aita, Aitor izena zuena, potolo potoloa zen eta beti garagardoa edaten zuen. Gainera ez zeukan ilerik eta beti sofan etzanda egoten zen. Izugarri alferra zen!
Eneko seme zaharrena zen, hamaika urte zituen eta beti gaiztakeriak egiten zituen. Ilea pintxoz beteta zeukan, kamiseta laranja kolorekoa, galtzak urdinak eta zapatilak galtzen kolorekoak.
Andrea bigarrena zen, ikasle bikaina zen. Saxofoia jotzen benetan ona zen. Soinekoa eta zapatak gorri kolorekoak zeuzkan. Beti perladun koilare txuri bat eramaten zuen eta ile horia eta pintxoska zeukan, bere anaiak bezala
Sarak, txikienak, beti body urdin bat eramaten zuen, ilea bere ahizpak bezalakoa zeukan eta gainera laxito urdina zeraman eta baita txupete gorria ere.
Familia, Madridera joateko sarrerak hartu eta hegazkinan sartu zen. Aitorrek garagardo bat nahi zuen horregatik galtzetan garagardoa zeraman eta azafatak ikusi zuenean haserre jarri zen baina garagardoa bukatuta zeukan.
Madrilera iritsi zirenean limusina batek hotelera eraman zituen. Hotelean pisurik altuena hartu zuten eta Sara leihora hurbildu zenean altueragatik negarrez
hasi zen. Eneko eta Andrea borrokan hasi ziren gela berdinean lo egin behar zutelako eta ohe bat bestea baina handiagoa zelako. Bat-batean soinu arraro batzuk entzun zituzten, Sara ezik denak beldurtuta zeuden. Aitor eta Marisa beste pisu batera joan ziren zer gertatzen zen galdetzeko eta Aitor eta Marisa ez zeudenean, Enekok leihotik begiratu eta mamu bat ikusi zuen. Eneko izutu zen, Andreari esan eta Andreak txorakeria zela esan zion. Aitor eta Marisa beheko pisura iritsi zirenean atea jo eta neska bat atera zen. Neskari zer gertatzen zen galdetu zioten eta neskak bere umeak borrokan zeudela esan zien eta Marisak esan zion: - Gu goiko pisura etorri gara. Eta neskak esan zuen: – Nik pentsatzen nuen gela horretara ez zela inor joaten.
-Zergatik ez? -Ez, ezergatik. Orduan Aitor eta Marisa gora joan ziren lo egitera. Gauean soinu oso arraroak entzun zituzten, Sara ez zen beldurtu baina beste guztiak bai. Eneko berriz leihora hurbildu zen eta bi mamu gehiago ikusi zituen. Enekok Aitor eta Marisari esan zien eta biak gezurrik ez esateko erantzun zioten. Enekok Marisari gezurra ez zela esan zion eta leihotik begiratu zuenean hiru mamuak ikusi zituen eta oihuka hasi zen: – Begira begira! Hiru mamu Aitor! – Marisa ez esan gezurrik! – Ez da gezurra! Eta hainbeste soinurekin Andrea esnatu zuten. Honek zer gertatzen zen galdetu zuen eta Enekok eta Marisak hiru mamu ikusi zituztela erantzun zuten. Andreak leihotik begiratu eta hiru mamuak ikusi zituen. Aitorrek ez zituen ikusi nahi baina azkenean ikusi zituen .
- Kaixo! esan zuten mamuek. -“Moskis”! -esan zuen Aitorrek. - Mamuek hitz egiten al dute? -Bai Aitor bai, noski hitz egiten dugula. Pertsona hilak gara. – Pertsona hilak? -Bai, baina ez beldurrik izan, zuen lagunak gara. -Orduan oso ongi. Bai, baina laster gure herrira joan behar gara. – Eta nola deitzen da zuen herria? - Gure herria Hondarribia deitzen da eta aste honetan joan behar gara. – Zergatik? -galdetu zuen mamu batek. Han gure aitona, gure katua eta txakurra daude - Zuekin joan gaitezke? – Bai, zergatik ez! Orduan maletak prestatzen hasi ziren. Sarrerak hartu eta hegazkinera abiatu ziren. Hortik 5 ordutara Hondarribira iritsi eta etxera abiatu ziren, mamuak lekurik ez zutela konturatu ziren eta Enekoren zuhaitzeko etxean geratu ziren eta denak oso
pozik bizi izan ziren, mamuei etxe hori gehiago gustatzen zitzaielako.
JAVIER ZAPIAIN ETA SILVIA GONZALEZ
Aspaldian Hondarribian oso txikia zen eta zelai, mendi Aspaldian Hondarribian mendi asko zeuden eta leku asko zutenez olinpiadetako estadio bat egin zuten. Hor animali askok kirol ezberdinak egiten zituzten: yorkshie txakur batzuk desfile batean parte hartzen zuten, monstruo batzuk sumo egiten zuten, kanguro batzuk boxeoa, izurde batzuk karrerak egiten zituzten, zisneak igerian zebiltzan, inurri erraldoiak sumoan eta katu batzuk dantza egiten zuten.Yorkshieak txikiak ziren eta ile pila zuten, monstruoak indartsuak eta handiak ziren, kanguruak ere indartsuak ziren eta hankekin jokatzen zuten, izurdeak handiak ziren eta salto asko egiten zituzten, zisneak politak eta luma askokoak ziren, inurriak oso oso handiak eta pisutsuak ziren eta azkenik,katuak txikiak ziren eta miau egiten zuten. Katuak Salen eta Ranpun izena zuten.
Galtzaileak galdu zutenean irabazleekin asko haserratu ziren, eta irabazleak hil nahi zituzten. Orduan irabazleek Amazonasera bidai bat irabazi zuten, baina galtzaileak ere Amazonasera joan ziren beren ezkutalekua hor zegoelako. Iritsi eta irabazleak ikusi zituztenean ia ia hil zituzten. Polizia etorri eta galtzaileak kartzelara eraman zituzten. Kartzela handia eta modernoa zen, baina gaizki pasatzen ari ziren lagunik ez zituztelako. Azkenean irabazleak ikustera joan ziren baina galtzaileek ez zieten kasurik egiten. Hala ere, oparia ikusi zutenean hitz egiten hasi ziren. Hogei urte pasa ziren eta kartzeletik atera zirenean berriro galtzaileek irabazleak hil nahi zituzten. Baina irabazleak, aspertuta zeudenez, Hawaiitik Mexicora Titanic izeneko itsasontzi batean joatea erabaki zuten. Baina itsasontzia hondoratu zen eta igeri eginez berriz Hawaiira iritsi ziren. Hawaiiko sumendian ezkutatu ziren eta galtzaileak hor zeudela ikusi zutenean, esan zieten irabazleak:
- Bai guk irabazi genuen baina zuek ere oso ondo jokatu zenuten. - Bai baina zuek hobeto jokatu zenuten . Eta orduan irabazleek esan zieten: - Gehiago entrenatu behar duzue. - Ados ,entrenatuko dugu .
Urte bat pasa zen eta galtzaileak oraindik entrenatzen ari ziren . Hurrengo olinpiadak egin zituztenean galtzaileek irabazi zuten. Orduan irabazle berriak eta beste irabazleak lagunak egin ziren. Egunero irabazleak eta irabazle berriak elkarrekin entrenatzen zuten. Orduan oso lagunak egin ziren eta elkarrekin jokatzen zuten beti. Egun batean gaizto batzuk enbiria zuten, jefeak Kapitan Espada izena zuen, plan bat zeukaten: irabazleen etxean sartzea eta dena lapurtzean, etsituko zirela uste zuten.
Baina ez, irabazleak oso fuerte egin zirenez entrenamenduetan, beraiek ere plan bat egin zuten: beren etxean tranpa bat jarri zuten: saria leku batean jarri zuten eta gaiztoak saria lapurtzera etorri zirenean, sare bat erori zitzaien gainean eta polizia etorri zen kartzelara eramateko. Kartzelatik ihes egin zuten eta irabazleek barkatu egin zieten. Eta orduan denak lagunak egin ziren. Nahia
Unai m.
Bazen behin oihan batean Atatxo izeneko ahate bat. Oihana oso handia, polita eta zuhaitzez beteta zegoen. Atatxo txikia eta potoloa zen eta moko laranja zeukan. Atatxo bere putzuan bakarrik bizi zen . Egun batean bere laguna lehoia etorri zen, Eskrat izenekoa . Eskrat handia, iletsua eta indartsua zen. Elkarrekin jolasean hasi ziren eta halako batean Atatxok, Eskratek tranpa egin zuela esan zuen. Ez ziren elkar konpondu eta Eskrat eta Atatxo asko haserretu ziren. Eskratek mokoa kendu zion eta Atatxo oso triste jarri zen, eta bere putzura joan zen eta negarrez hasi zen. Bere lagun krokodiloa Koko izenekoa, handik entzun zion eta beregana joan zen.Koko azal gogorrekoa zen eta handia zen. Kokok zer gertatzen zitzaion galdetu zion eta Atatxok Eskratek mokoa kendu ziola esan zion. Hurrengo egunean Atatxo eta Koko Eskratengana joan ziren mokoa berreskuratzera. Bidean animali asko ikusi zituzten eta bat batean gaua iritsi zen .
Sua egin zuten gaua pasatzeko eta suaren ondoan lo hartu zuten. Biharamunean Koko eta atatxo Eskrat ikusi zuten eta korrika hasi ziren. Atatxo trabatu egin zen eta lurrera erori zen. Koko berarengana joan zen eta bitartean Eskrat alde egin zuen. Kokok hosto batekin sendatu zion eta berriz korrika hasi ziren.Gaua iritsi zenean Atatxo eta Koko, nekatua zeudenez lo hartu zuten.Biharamunean Eskratengana joan zirenean Atatxoren lehengusua ikusi zuten, Pattin izena zuen. Pattin txikia, potoloa, polita eta indartsua zen.
Atatxo oso pozik jarri zen eta Pittinen gana joan zen baina Pattin ez zen konturatu Atatxo zela mokoa ez zeukalako. Gero Atatxok bera zela esan zion, Pattin konturatu zen eta beraiekin joan zen. Bat batean Eskrat ikusi zuten eta Eeskraten atzetik joan ziren. Korrika asko egin ondoren Eskrat harrapatu egin zuten eta ukabilkadak eman zizkioten. Ondoren Eskrat barkatu egin zen baina Atatxo ez zion barkatu eta berriz kolpeak eman zizkioten. Eskrat negarrez eta odolez hasi zen baina Atatxok ez zion barkatu eta Eskratek bere etxera eraman zituen.
Eskraten etxea oso urruti zegoenez bideak egun bat iraundu zuten. Atatxo oso konten zegoen bere mokoa ikusiko eta berreskuratuko zuelako. Baina orduan txinpantze bat ikusi zuten eta berarekin jolastu zuten. Txinpantzeak Txampi izena zuen eta oso handia eta argala zen. Gaua iritsi zenean Txampiren etxean lo egin zuten. Hurrengo egunean Txampi beraiekin joan zen eta azkenean Eskraten etxera iritsi ziren.Atatxok, Eskratek moko asko lapurtu zituela ikusi zuen.Azkenean Eskratek moko guztiak banatu zituen eta ahata guztiak mokoa berreskuratu zutenean konten jarri ziren eta guztiak dantzan hasi ziren
Maren eta Julieta.
Bazen behin mutiko bat Max izena zuena. Max mutiko Abenturazale bat zen, oso bihurria eta oso barregarria zen. Ile horia eta begi urdinak zeuzkan. Azala beltzarana eta baxua zen, Kamiseta urdina zeukan eta galtza horiak janzten zituen. Max bikain asko ateratzen ditu eta oso jakintsua da.
Egun batean Max eskolatik atera eta gaztelu beldurgarri eta abandonatu bat ikusi zuen. Max beldurra zeukan baina kuriositate asko zeukan zeren eta gaztelua zaharra, harrizkoa zen eta kolore iluna zeukan. Leihoak puskatuak zeuden eta haizea atea eta pertsianak mugitzen zituen. Gazteluaren aurreko aldean farola hautsia , gutunontzi abandonatu bat eta lorategi zuhaitz puskatuekin zegoen. Max barrura sartu zenean armiarma sarea, hauts pila eta sarreraren erdian hil kutxa bat topatu zuen, Max hil kutxa ireki eta momia barregarri eta lodi bat agertu zen, Max barrez hasi zen eta momia ondo sentitu zenez berarekin jarraitu zuen .
Saguzarrak ezkutatu eta jenio txarreko Drakula bat agertu zen . Drakula oso elegantea zen, alkandora zuri Bat, kapa beltza eta galtza beltz batzuk zeraman. Drakula saguzarrei agindu zituen momia eta mutikoari kanporatzea, Max eta momia korrika hasi ziren. Momia bendapea zeukanez bendapearekin jo zion Drakula oraindik gehiago haserretu zen, saguzarrak handiago egin ziren eta berriz hortzak handiago egin ziren eta hortzetik odol tantak erortzen ziren. Momia beldurra zuenez pixa gainean egin zuen, Eta bere bentapea hila -hila puskatu zen. Drakula ikusi zuen. Pena hartu zuen eta momiari lagundu zion, bendape gehiago ekartzen eta momia ESKERRIKASKO!!! Esan zion.
Max, momia eta Drakula bidaia garraiatu zuten. Hurrengo atea keaz eta pozioz beteta zegoen. Pozoien atzean kazerola handi, zikin eta beltz bat zegoen. Kazerolaren ondoan sorgin bat zegon, sorgina soineko, txano eta zapata beltzak zeramatzan, bere sudurraren ondoan karitsu bat zeukan. Sorgina magia egitea bazekienez momiari maldizio bat bota zion, baina Drakula botereak zeuzkanez sorginari hipnotizatu zion, orduan sorgina Drakularen zerbitzaria egin zen. Sorginari hipnosia kendu zionean, sorginari Drakula beldurra ematen zionez sorgina taldearekin garraiatu zuen.
Taldea azkeneko atera iritsi zirenean atea ireki eta dragoia berde eta haundi bat agertu zen. Baina sorgina dragoiari ezagutu zionez ez zuen inori mina eman.Max dragoiari ezan zion gertatzen zena, dragoiari pena eman zionez Max hartu eta etxera bueltatu zion. Momiak Drakulak eta sorginak pena asko zuten bere gaztelua oso zaharra zelako, baina Drakulari idei bat bururatu zitzaion: -Zergatik ez gara hotel Transilbaniara joaten? Eta denak esan zuten: -oso idei ona da eta handik aurrera denak elkarrekin zoriontsu bizi izan ziren.
Unai.O eta Lucia
Baziren behin bi umeak oso ausartak zirenak Ameriketako etxe handi batean bizi ziren eta hor familia guztia zoriontsua bizi zen. Umeak anai-arreba ziren eta oso ondo moldatzen ziren heldurik gabe. Anaiak beti txano urdin bat zeraman, txaleko eta zapata beltzak, kamiseta gorria, galtza grisak eta galtzeta zuriak. Arrebak ahoan aparatu handia zeukan, diadema eta swetter arrosa zeukan swetterak gustatzen zitzaizkiolako, gona morea, galtzeta zuriak eta zapata beltzak zeramatzan.
Egun batean bi umeak etxe sorgindu batera joan ziren abentura zirraragarriak bizitzera. Etxe sorginduan sartu zirenean oso zikinduta zegoen eta bendak sotoraino iristen ziren, han munstro pila ikusi zituzten eta Drakulak esan zuen: - Mesedez ez hurbildu hona oso beldurtuta gaudela! Eta hori esan eta gero zonbiari besoa eta mandibula erori zitzaizkion. Gero umeak ez zekiten zer egin baina horrela ez gelditzeko beldurra gehiago emateko entrenatu zieten.
Lau orduz entrenatu ondoren eta Halloween eguna iritsi arte, prest zeuden,beldurra ematen zutelako. Gero txapelketa batean parte hartu zuten, zonbia izan zen lehenengoa ateratzen, baina oso urduri zegoenez desmuntatu zen. Jende guztia korrika hasi zenean gizon batek poliziari deitu zion. Polizia etorri zenean munstroak eraman eta kartzelan sartu zituzten. Umeak triste geratu ziren eraman zituztenean, horregatik bizikletaz poliziarengana joan ziren eta atzeko atetik sartu ziren. Polizia lotan zegoenez giltzak hartu eta munstroei atea ireki zieten eta poliziari hiru moto hartuz etxe sorgindura itzuli ziren.
Momiak ideia bat zeukan, poliziak ospa egiteko eta ez etortzeko inoiz etxe sorgindura. Polizia etorri zenean atea ireki zuen eta isiltasuna entzun zuenean begi hori batzuk argitu ziren eskaileraren gainean. Polizia pixka bat beldurtuta zegoen eta gora joan zen begiratzera, munstroen bila. Polizia gora joan zen, munstroak poltsa bat jarri zuten poliziaren buruan eta soka luze batekin harrapatu zuten. Poliziak beldurraren beldurrez ia ia pixa egin zuen galtzetan. Munstroek polizia ostikadaz kanpora bidali zuten eta inoiz ez zen bueltatu etxe hartara.
YUMI ETA BRUNO
Baziren behin herri txiki batean bikingo batzuk beti beste herrietara lapurtzera joaten zirenak. Bikingo batek Esnorre izena zuen eta beste bat Hara. Herrian beste hamar gizon bizi ziren eta haietako bat nagusia zen.Nagusia potoloa zen eta beti gona marroia eramaten zuen. Esnorren herria Australian zegoen eta han gutxi gora bera hogeita hamar pertsona bizi ziren. Hara gona urdina eramaten zuen eta beti Damborra deitzen zioten danborrarekin zegoelako. Hamar personak gona bat eramaten zuten eta beti ezpata batekin joaten ziren. Nagusiaren semeak, Biki izenakoa, froga bat egingo zuen itsasora joateko. Ehun harri eramaten bazituen irabaziko zuen.
Biki umeak esan zuen: - Borrokarik gabe. Bere aitak esan zuen: - Bai , bai, lasai ehun harri lehen botatzen dituenak irabazten du. Txapelketa bost aste pasata zen, orduan Biki entrenatzen hasi zen. Bikiri asko gustatuko zitzaion gizonekin itsasontzian egotea eta beraiekin lapurtzea. Ezin zuen gehiago itxoin bakarrik joan zen. Biki itzuli zenean amari diru asko ekarri zion eta bere aitatxo oso konten jarri zen. Bat batean nagusia erori zen eta hankan mina hartu zuen, ez zegoenez ospitalea Bikik lagundu zion. Egun batean konturatu ziren ez zutela janaria ez zutelako lapurtzen . Bere aita hobeto zegoenean itsasontzira joan zen bere gizonekin berriro lapurtzera.
Bost aste pasa ziren, eta Biki prest zegoen ehun harri eramateko basoko beste puntara . Han hasi ziren Bikiren abenturak , bere motxilan kanpin denda bat eta labana bat zeraman . Harri bat eramaten ari zela basoan eraso bat egon zen Bikiren kontra , bere labaina hartu eta maltzurrak korrika joan ziren . Biki lo egitera joan zen eta bat batean soinu bat entzun zuen. Hurrengo egunean maltzur guztiak hilak ikusi zituen eta korrika hasi zen.Bat batean konturatu zen ehun harri eraman behar zituela eta berriro hasi zen. Biki bukatu zuen eta bigarren geratu zen eta horregatik haserretu zen
Bere aitari pena asko eman zion eta beraiekin eramatea erabaki zuten, Biki oso konten jarri zen baina bere amatxo ez zion utzi itsasora joaten oso txikia zelako. Aita amarekin tratu bat egitea erabaki zuen , eta bere amak esan zuen lasterketa bat irabazten bazuen itsasora joango zela. Lasterketa hasi zen eta Biki lehengoa zebilen, bi ordutara Bikik irabazi zuen eta oso konten jarri zen. Azkenean bere aitarekin itsasora joateko ametsa lortu zuen eta gizon guztiekin batera munduko itsaso guztietan lapurretan ibili zen.
PATXI AMORRORTU ETA ANDREA ISUSKIZA
Orain dela 10 urte bi ume hondarribiarrak Egipto ezagutzera joan ziren. Neskak Sara izena zuen, 9 urte zituen, ilea marroia zuen, kamiseta laranja zuen eta galtzak arrosak zituen. Mutilak Unai izena zuen,10 urte zituen, ilea beltza zuen, kamiseta berdea zuen eta galtza urdinak janzten zituen. Egun batean Egiptora iritsi zirenean basamortura joan ziren eta galdu ziren eta piramide baten ondoan amona bat topatu zuten. Ez dakigu zenbat urte zituen baina tunika beltza zeraman eta ile grisa zuen.
Amona horrek Sara eta Unairi esan zien: - Piramide honen barruan faraoiaren altxorra dago, altxorra lortzen baduzue zuentzat izango da. Sara eta Unai beraien artean hitz egin zuten eta piramidera sartzea erabaki zuten eta amonak esan zien: - Kontuz tranpa asko daude! Baina Sara eta Unai ausartak ziren eta piramidera sartu ziren. Sarreran geroglifiko asko zeuden baina Sarak bazekien zer jartzen zuen: - Tranpa asko daude, ez zarete inoiz hemendik aterako. Sara eta Unaik beldurra zuten baina ez ziren aterako eta bat batean suge pila bat atera ziren, baina Sara eta Unai konturatu ziren gomazkoak zirela eta aurrera jarraitu zuten.
Aurreago pasilo batetik pasa ziren , harri handi bat agertu zen eta Sara eta Unai korrika hasi ziren baina bide txiki bat ikusi zuten eta bidera sartu ziren harria ez zapaltzeko. Bat batean ura asko atera zen eta ia ito ziren baina paretara heldu ziren eta ura nonbait desagertu zen eta bideari jarraitu zioten. Aurrerago faraoiaren tunba aurkitu zuten eta tunba ireki zutenean momia bat atera zen, Sara eta Unai korrika hasi ziren eta pasilo askotik pasa ziren baina pasiloak hor bukatzen ziren eta momia heldu zien eta esan zien: - Ez dizuet mina egingo nik momia ona naiz eta tranpa horiek nik jarri ditut uste nuelako nire altxorra lapurtuko zenutelako eta abarkamena eskatu zuen.
Sara eta Unai beldurra galdu zuten momia beraien laguna egin zen eta momia esan zien inoiz ez izan zituela lagunak eta beraiek momiaren lehenengo lagunak zirela .Sara eta Unai altxorra lortzeko asmoarekin sartu ziren piramidera baina orain momia beraien laguna zenez momiari esan zioten beraren altxorra ez zutela hartuko. Iluntzen zenez,Sara eta Unaik joan behar zuten eta momia oso triste zegoen. Baita beraiek ere. Bat-batean Sarari ideia bat bururatu zitzaion, Egipton bitzea. Unaik ideia ona zela esan zuen eta horrela eskola eta gero piramidera sartuko ziren momiarekin jolasteko. Unaik esan zuen piramide ondoan zegoen amona oso arraroa zela eta momiak esan zuen bera zela amonaz mozorratua. Sara eta unaik piramidetik atera zirenean beraien etxera joan ziren.
Eta beraien gurasoei gertatutakoa kontatu zieten eta Egipton bizi nahi zutela esan zieten. Gurasoek bahietz esan zieten eta Egipton bizitzen gelditu ziren.
ONHINTZA LARRUSKAIN ETA JAVIER ALONSO
Behin batean Dezonaiz izeneko planeta batean super heroi bat zegoen, bere izena Krik zen eta bera bere planeta babesten zuen. Krik ilea marroia zuen eta begia urdinak, muskulu handiak zituen eta oso guapoa zen. Dezonaiz oso planeta zikina zen eta bertan munstro asko zeuden. Egun batean Krik munstro handi bat jendeari jotzen ikusi zuen, ziklope bat zen .Oso indartsua zen, buruan bi adar zeuzkan eta begi bakar bat zeukan, armadura bat zeraman eta bere hankak oso handiak ziren. Bere laguntzailea zonbi bat zen eta bere izena zen Super Javi z plus oso gaiztua zen eta bere azala berdea zen. Maskota bat zeukan eta dragoi bat zen, dragoiak sua ahotik botatzen zuen eta oso handia zen, itsusia zen, pixka bat urdina eta beltza zen eta bere isatsa oso handia zen. Dragoiak Super Unai.o plus izena zuen.
Krik esan zion ziklopeari :-Nola izena duzu? Eta ziklopeak erantzun zion : -Nire izena Ziklopakus da! Ziklopakusek lurpean laboratorio bat zeukan eta bertan tranpa asko zeuden, laserrak, motozerrak‌ arratoi asko zeuden esperimentuak ere.
Krik laboratoriora sartu zen eta Ziklopakus zegoen eta esan zuen: zer ari zara egiten hemeeeeeeeeeeenn??? Eta Krik erantzun zion: - ba- ba-barkatu ninik‌ Eta ziklopacus eta Krik borroketan hasi ziren. Krik Ziklopakuzeri txintxoi bat egin zion eta Ziklopakus oso haserrÊ jarri zen eta esan zuen: - mekatxis la porreta!!! Orduan Javi.z plus etorri zen eta esan zuen: - kaio ze moduz zei da hori ziklopakus? Eta esan zuen Ziklopakus oihu eginez: - hori Krik daaaaaa!!!Ziklopakus Krikeri ukabilkada bat eman zion PUAAA!!! eta Krik mina handia hartu zuen. Krik altxatu zen eta beste ukabilkada eman zion.
Eta Krik espaziora joan zen hegan egiten bere amonaren etxera joan zen super podereak zituelako.Eta Krik iritsi zenean bere amonaren etxera esan zion Krik – amona lagundu! Eta amona erantzun zion – Zer gertatzen zaizu iloba maitea ! Eta erantzun zion Krik-Amona munstro bat jarraitzen nau eta amona Krikeri lagundu zion Dezonaizera joan ziren nabe batean Ziklopakuzen bila.Krik eta amona laboratorioan sartu ziren eta or Javi.z plus,Unai.o plus eta Ziklopakus zeuden.Krik eta bere amona esan zuten-Ziklopakus or zaudeee!!!Eta Ziklopakus erantzun zuen – zertara zatoz Krik? esan zuen Krik-zuri Dezonaizetik botatzeko.Esan zuen zuen Ziklopakus-ja ja ja hori ezinezkoa da.Amona eta Krik Ziklopakuseri lepotik hartuz lurrera bota zioten Ziklopakus altxatu zenean oihuka hasi zenhaaaaaaaaaa.Krik bere amonari esan zion-amona bota Ziklopakuzeri laserra.Ziklopakus pistola bat hartu zuen lurretik eta Krikeri disparatu zion.
Eta Krikeri odola asko atera zitzaion eta amona bendak jarri zion Javi.z plus eta Unai.o plus Ziklopakuzeri lagundu zioten.Krik eta amona beuden kontra ezin zuten eta Krik esan zuen- goazen amona ezin dugu Ziklopakuz oso indartsua da. Krik eta amona espaziora bueltatu ziren Kriken lehengusua ikustera eta lehengusua Nitropolizen bizi zen eta amona atea jo zuen tok tok! Lehengusu atea ireki zuen eta galdetu zuen- zein da? Eta Krik esan zuen-ni naiz Krik ez zara oroitzen nitaz? Amona esan zueneta nitaz ezta ere ez zara oroitzen? Lehengusua burua mugitu zuen ezetz esateko eta amona esan zuen- ze memoria txarra daukazu ezta?Ni amona Pepi naiz ez zara gogoratzen? Eta esan zuen lehengusua-haa bai bai bai amona Pepi orain gogoratzen naiz. Krik esan zion lehengusuari-etorri gara ziklope bat Ziklopakus izeneko bat dago kalean eta ezin dugu gelditu zure laguntza behar DUGUUU!!!Amona Pepi Krik eta lehengusua nabe bat hartu zuten eta Dezonaizera joan ziren eta bat batean super Unai.o plus atera zen eta ukabilkadak ematen hil zuten.
Ziklopakuzen laboratorioan berriro sartu ziren eta Ziklopakus esan zuen-zein da hori beste etsaia bat? Krik erantzun zion-bai eta zuri derrotatuko dizugu!Amona bere mobilakin bere familia denari deitu zion eta esan zuen familiako bateri-kaixo al didazu lagundu mounstro bateri hiltzen?Krik esan zuen oihuka egiten amona gutxi hitz egin eta gehiago borroka egin!!! Bat batean Kriken familia gustia atera zen eta Ziklopakuzekin borroka egiten hasi ziren eta Javi.z pluseri hil zioten eta bakarrik Ziklopakus gelditzen zen baina familia dena Ziklopakusen gainean bota ziren eta hil zioten eta denak afari bat egin zuten ospatzeko
Andrea B. eta Unax
Bazen behin 1.836 urtean famili bat etxetxo txiki batean bizi zena. Etxe horretan bi ume bere gurasoekin bizi ziren. Neskak 13 urte zituen ilea marroia zeukan, begi urdinak, ertaina zen eta bere izena Laura zen. Bere anaiak IĂąigo izena zuen, begia marroiak zituen, ilea horia eta ere ertaina zen, 12 urte zituen. Bere gurasoak Amaia eta BĂktor izena zuten. Amaiak 38 urte zituen eta BĂktorrek 42, biak altuak, argalak eta ile iluna zeukaten. Txakur bat ere zeukaten, txakurra emea zen eta 3 urte zituen, bere izena Toby zen.
Egun batean gurasoei oporrak Port abenturan igarotzea bururatu zitzaien eta horretarako hegazkinez joan behar zutela. Oporretarako eguna iritsi zenean eta hegazkinean zeudenean hautsi zen eta Cambrilzen jaitsi ziren. Orduan Saloura joateko taxi bat hartu zuten, baina errepidean izugarrizko auto ilara zegoenez, oraindik beranduago iritsi ziren, ordu bat igaro zuten hotelera iristeko. Hotelera iritsi zirenean gaua zen eta itxita zegoen, hotelaren izena Etxeberria zen eta itxita zegoenez kalean lo egin zuten. Hurrengo egunean Port Abenturara joan ziren, oso goiz zenez itxita aurkitu zuten. Orduan ingurutik paseo bat eman zuten ireki arte. Ireki zutenean Sesamo Abenturara korrika joan ziren, hor zeudenean Blasen saltoan ibili ziren, gero Cocoren hegazkinetan, Oskarren autobusean eta Gaileten munstroaren kotxean. Guztiak bertatik farrez atera ziren – ja,ja,ja-. Iñigok esan zuen – aitatxo ze aurpegia zenuen Cocoren hegazkinean!- eta gero Laurak farrez esan zuen - eta zuk Iñigo, beldurra al zenuen Blasen saltoan?Orduan esan zuten Amaiak eta Biktorrek. – Eta zuek zer?
Eguerdian bazkaltzera joan ziren. Jatetxe batean bazkaldu zuten, guztiak makarroiak jan zituzten eta bigarren platera haragia. Ondoren deskantsatzera joan ziren. Ordu bat eta gero Urakan Kondorrean igo ziren baina Tobik ezin zuen sartu eta behean gelditu zen eta familia igo zen. Oihuka hasi ziren eta Port Abentura guztian entzuten ziren beraien oihuak. Jaitsi zirenean Tobirena korrika hasi ziren. Atera zirenean oso konten zeuden Tobi ere lagun bat ezagutu zuelako. Baina gaua zenez hotelera joan ziren eta oso nekatuta zeudenez hor lo egin zuten beste eguna arte.
Beste egunean Tobi ere nahi zuenez jolastu ibilbidetik paseo bat eman zuten eta asko gustatu zitzaion. Familia oso trebea zenez Shanbalean igo nahi zuten baina I単igo eta Laura beldurra zeukaten eta ez zekiten zer egin. Pentsatu eta pentsatu eta gero bazekiten zer egin. Badakit! - esan zuen Biktorrek - zer?galdetu zuten denak batera - umeak beran geldituko dira Tobirekin eta Amaia eta nik igoko gara - Bale! esan zuten, eta hori egin zuten, gurasoak gora eta umeak behera. Baina gurasoak oraindik ez zeuden goian eta oihuka hasi ziren. I単igo eta Laura lotsa asko pasatzen ari ziren baina gurasoek ez. Gainera ere barrez hasi ziren. Igo zirenean eta mugitzen hasi zenean oso beldurtuak zeuden horrela denbora guztian jaitsi arte eta jaitsi zirenean lurrari muxuak eman zioten. Bat-batean Laura galdetu zuen: - zuek beldurra al zenuten? Amaia eta Biktor ixilik gelditu ziren.
Baina iluntzen hasi zen eta berriro lo egitera joan ziren. Hurrengo egunean joan behar ziren baina arratsaldean. Oraindik goiza zen orduan gosaltzera joan ziren. Denak kola-kao bat hartu zuten. Ere bideo bat grabatu zuten eta oso ondo gorde zuten.Bazkaltzeko ordua zenez bazkaltzera joan ziren. Hegazkin bat ikusi zuten eta beraiena zenez maletak hartuz hara joan ziren. Beraien etxera iristean bideoa ikusi zuten eta konten gelditu ziren.
Sara Muguerza eta Maddi Etxebeste
Bazen behin herri txiki batean Sprinfil izeneko auzo bat. Auzo horretan mutil bat eta neska bat bizi ziren, neskak Marta eta mutilak Ion izena zuten. Martak ile marroia zuen eta Ionek ere ile marroia zuen. Martak beti soineko gorria eramaten zuen baina Ion kamiseta urdina eta galtza motzak. Egun batean pasio bat ematera joan ziren, ibili ondoren gaua iritsi zen eta bidean etxe handi eta abandonatua ikusi zuten. Atea irekia zegoen, orduan etxera sartu ziren. Etxea ikusi ondoren Ionek esan zuen:
- Marta goazen kutxa hori irekitzera. Eta Martak esan zuen: - Bai goazen irekitzera. Ireki zutenean Drakula bat zegoen, ikusi zutenean susto handia hartu zuten. Orduan Drรกkula kutxatik atera zenean beldur handia hartu zuten, baina ondo begiratu ondoren oso txikia zela konturatu ziren. Drakulari Ion eta Marta bere etxera sartzea ez zitzaion batere gustatu, horregatik Drakulak esan zien: -Atera oraintxe bertan nere etxetik bestela lepoan koska egingo dizuet. Ion eta Marta buiaka hasi ziren, Aaaaaaaa!!!!!!! Azkenean etxetik kampo atera zirenean erori eta zikindu ziren . Ionek esan zuen: -Ez du inporta zikindu garela baino goazen ikustera leihotik zer ari den Drakula gaizto hori. Martak esan zuen: -Baino ikusten badigu lepoan koska egingo digu.
Ionek esan zuen – ikusten bagaitu korrika hasiko gara. Orduan Marta lehiotik begiratzera joan zen.
Baina Marta ikustera joan zen eta Drakula kutxan sartu zen pixka bat deskantsatzera. Eta Marta esan zuen: - Ion goazen etxera nekatzen ari naiz. - Baina nik gehiago ikusi nahi dut. Esan zuen Ionek. Orduan ez ziren adostu baina Marta pentsatzen hasi zen eta esan zuen: - Zergatik ez gara sarten eta saiatzen gara Drakula ona egiten?- Bale. Esan zuen Ionek. Orduan etxera sartu ziren eta Drakula esnatu egin zen eta esan zuen: -zer ari zarete zuek hemen?. Etorri gara zuri on bihurtzera.- Ez, ez dut nahi. - Orduan ona ez bazara jendeari mina egingo diozu.
Drakula pentsatzen hasi zen eta esan zuen:- Bale. Ionek esan zion:- Horretarako kasu egin behar diguzu. Martak esan zuen:- Drakula guk esandakoa egin behar duzu. - Ados nago. Erantzun zuen Drakulak.
Martak esan zuen:- Lenehengo ez duzu zuztorik eman behar jendeari. Gero ez duzu jendeari koxka egin behar. Jendea agurtu behar duzu. Jendea lagundu behar duzu .
Eta beste arropa bat eman behar duzu. Orduan kanpora atera zen eta saiatu zen. Lenehengo arropa erostera joan ziren, baina ez zion batere gustatu. Baina Martak esan zion oroitzeko leheno esan ziona. Eta orduan erosi zuen. Drakulak orduan: - ona izatea gustatzen zait, eta betirako ona izan nahi dut. Ion eta Martak Drakulari beste etxe bat bizitzeko lortu zioten. Eskerrik asko denengatik hurrengoan ni zuei lagunduko dizuet. Esan zien Drakulak.
Dracula beste etxera bizitzera joan zen eta Ion eta Marta euren etxera joan ziren eta Dracula ez zen inoiz gehiago gaiztoa izango.
ARITZ ETA KATTALIN