Suiza

Page 1


1.KOKAPEN GEOGRAFIKOA: DESKRIBAPEN ZABALA: Locarno Suizako hegoaldean kokatzen da. Alpe Suizoen ondoan eta Maggiore lakuaren ertzean. Tesino kantoiaren barruan kokatzen da. Locarno Tesinoko hirugarren hiririk garrantzitsuena da. Bellinzona eta Lugano eskubitan daude. Locarnoko bandera:

Tesino kantoia: ERLIEBEA: Ipar aldea menditsua da, ondoan Alpe Suizoak daudelako eta asteburutan mendizale asko ibiltzen da.

Maggiore lakua ere aurki dezakegu: 66 kilometro dauzka laku honek. Bertan bizi den %20a Suizakoa da eta %80a berriz Italiakoa. Hegoaldean haranak eta muinoak daude.

Maggiore lakua:


2.EKONOMIA: -Lanbideak: Lehenengo sektorea: Ekonomian oso toki txikia okupatzen du lehenengo sektoreak. Produktu biologikoak garrantzi handia daukate eta produktu hauen kontrola oso zorrotza da. NestlĂŠ da sektore honetako enpresarik garrantzitsuena.

-Bigarren sektorea: 70. hamarkadatik atzera doa sektore hau; alde batetik gastoak altuak direlako eta bestalde produkzioa Asia eta Europara joan delako. Hala ere, mekanika, elektronika, teknologia eta kimika enpresa oso garrantzitsuak daude: Novartis, farmazia enpresa oso garrantzitsua da; Swatch, Richemont eta

Rolex (ordulari taldeak), Hoffman- La Roche (medikuntza enpresak). Bigarren Sektorea:

-Hirugarren sektorea: Banku, turismo eta ingenieritzari esker gora doa sektore hau, bertako bizimailarekin batera. Biztanleak: Locarnon 14.509 pertsona bizi dira gutxi gora behera. Bertan erabiltzen den dirua franko suizoa da.


3.KULTURA: -Eraikinak: Locarno oso atsegina eta erosoa da. Buelta bat eman dezakezu bere kaleetatik, zerbait hartu kafetegi edo jatetxe batean, bertako lorategiak bisitatu kamelia eta magnoliaz beteta daudenak. Baita funikularra hartu eta bertako muinoak ezagutu ere; edo bertako laku garrantzitsua. Plaza bat ere ikus daiteke oso garrantzitsua dena: Piazza Grande du izena. Bertan urtero zinema jaialdia ospatzen da abuztuan. Alde zaharrean Castello Visconteo izeneko XXII. Mendeko gaztelu zahar bat dago. Muino batean Madonna del Sasso eliza aurki dezakegu.

Castello Visconteo

Piazza Grande

Madonna del Sasso:


-Gastronomia: Suizako gastronomiak barietate haundia dauka Alemania, Frantzia eta Italiako eraginagatik. Gazta Frantziatik ekarria, Alemaniatik saltxitxak eta Italiatik berriz pasta eta pizza. OHITURAK ETA JAIAK:

El mercantino merkatua hilabeteko lehenengo asteartetan ospatzen da. Bertako produktuak eta antzinako gauzak saltzen dira. Udan zinemaldia ospatzen da eta Festival dei fiori Martxoan eta Apirilean. Il

Film Festival, urtero sari bat ematen da, gepardo baten itxura daukana.

-LO GERATZEKO


TOKIAK: - Locarnoko paisaiak oso politak dira. Lakurantz begira, Gaiteran, hotel bat gomendatuko nizueke deskantzatzen geratzeko: Romada Horel Amadia, lau izarrekoa.

-Udan eguraldi ona egiten du eta neguan berriz hotz handia. Aproposena udan joatea litzateke, lakuan bainatzeko; baita ordu erdira dagoen Brontalloko ibaian(Ovi); hemen Red Bull saltoa ikus daiteke. Salto horrek 27 metroko sakonera du. Maiatzak 22an ospatzen da.

Red Bull-eko saltoa:

-Oharrak: Locarnon gehienak alemaniera eta italianera hitz egiten dute. Gainera dirua Franko Suizoa da. Espainiako diruarekin konparatuz, frankoak 15 xentimo gehiago balio du.


Hauek dira Suizan hitz egiten diren hizkuntzak:

Ni aurtengo neguan Suizan egon naiz, martxoan konkretuki. Asko gustatu zait, gauza asko ikusi ditut, herrixka oso politak, hiri oso txukunak, janari oso goxoa‌Berriz bueltatzekotan udara izatea gustatuko litzaidake, paisaia asko aldatzen dela konturatu bainaiz eta gainera aktibitate gehiago egin daitezke: ibaian bainatu, helikopteroan ibili, mendira joan buelta bat ematera,‌

Suizako helikopteroa:

Ibaietan bainatu Unai Etxepare


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.