MEMORIA PRACTICUM II OROKIETA HERRI ESKOLA, ZARAUTZ EHU/UPV DONOSTIAKO IRAKASLEEN UNIBERTSITATE ESKOLA
AINHOA ALBIZURI AZPEITIA 2016/05/02
Ainhoa Albizuri Azpeitia
Orokieta Herri Eskola Practicum II SARRERA Aurten, nire bigarren praktikaldirako, Zarauzko Orokieta Herri Eskola aukeratu dut, nire praktikaldietako helburuetako bat eskola mota ezberdinak ezagutzea baita. Joan den urtean Oikiako Herri Eskolan egin nituen praktikak, eskola txikiak ezagutu nahi nituelako, eta aurtengoa aukeratzeko arrazoia Ikas-Komunitatea-k nola funtzionatzen zuen jakin eta bizi nahi izatea izan da. Eta baita lortu ere. Niretzat guztiz berria den sistema bat dela esan beharra daukat, eta baita guztiz arritu nauela ere, modu positiboan noski. Gurasoek eskolan duten inplikazio zuzen eta praktikoa izan da zalantzarik gabe azpimarratuko nuken ezaugarria. Gainera, “praktikatakoa� izateak behatzaile eta pasibo rol-ak ekar ditzake hitzean bertan ezkutaturik, baina, zorionez, ez dut ez bat ez beste bete; lehenengo momentutik praktiketako IRAKASLE izan naiz ikasleentzat, bertako irakasleen babes guztia jaso izan dudalako uneoro. Baina eskainitako babes hori eguneroko lana ondo beteaz itzuli diedala esan didate, ikasleen zalantza eta galderei erantzuten, beharrezko azalpenak ematen eta baita momentuko zuzenketak egiten ere ibili naizelako, oso gustura eta eroso gainera. Praktikak 6.mailan egitea egokitu zaidala ere esan behar dut. Baina ordu guztiak gela batekin eman beharrean, bi geletan ibili naiz, 6A-n eta 6B-n. Hortaz gain, 6C eta 1C geletara joaten nintzen talde elkar-eragileak egitera, eta aniztasun hori guztiz aberasgarria izan da niretzat. Horrekin lotuta, eta datorren urtera begira ingeleseko berezitasuna egiteko asmoa dudala kontutan hartuta, 6A eta 6B-koen ingeleseko klase guztietan parte hartu dudala aipatzea ere garrantzitsua ikusten dut, eskolak nire interes pertsonalak kontutan hartu dituen seinale baita. Hau esanik, lan honen mamian barneratuko naiz.
2 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia
ESKOLAREN DESKRIBAPENA
Historia Eskola 1978an sortu zen. Urte horretan, guraso eta irakasle talde bat elkartu eta beraien kabuz altzariak eta gainerakoak eraman zituzten Zigordia kaletik zentroa gaur egun dagoen tokira arte. Modu honetan, gelak azkar batean egin zituzten eta 1978/1979ko kurtsoa hasi zen, Orokietan egin zen lehenengoa. Kurtsoa azkar hasteko presarekin, eskolako inaugurazioa egitea ahaztu zitzaien eta inongo festarik gabe zentroa martxan jarri zen, EGBko irakaskuntza zentro bezala (8.mailara arte). Garai hartan (1978/79), Gipuzkoan, B eredua zabaltzen hasi zen hainbat ikastetxetan eta horietatik eredu hori eskaintzen aurrenetarikoa Orokieta Herri Eskola izan zen. Orduko ikasle kopuru handiena kanpotik, estatuko beste lurraldetatik, etorritako familien seme-alabak ziren eta baita inguruko auzoetako baserrietako seme-alaba dezente ere. Aurrerago, 1983. urtean, D ereduko lerroa ere eskaintzen hasi zen, familien demanda berehala indartuz. Urte batzuetan OHOko ikasketak hiru eredutan eman ziren. 1996. urteaz geroztik, Haur Hezkuntza zein Lehen Hezkuntza (12 urte bitarte) etapak, LOGSE dela medio sortu ziren, ikasle zaharrenak Lizardi Institutora (DBH ikasketak egitera) joan zirelarik. Dena dela, 97/98 ikasturtean 2 urteko haurrentzako gelak zabaldu zirenetik, Orokieta Herri Eskolaren bilakaera harrigarria izan da. Izan ere, 287 ikasle izatetik 700 izatera iritsi baita hain denbora laburrean. Honek ikastetxeko azpiegiturari aldaketa handiak eragin dizkio. Gorakada horren arrazoiak, besteak beste eta gurasoen iritziak kontutan hartuz, hauexek izan dira: ikastetxearen nortasun publikoa, ikasketak D ereduan ematea eta lerro pedagogiko eguneratua eskaintzea (irakurketa-idazketa, aniztasunaren trataera...) Kontuak kontu, 2003/2004 ikasturtean 725tik gora ikasle izan dira Orokietan, eta horietatik HH 3 urtekoak bakarrik 100 ume izatea deigarria da. Eskola honen benetako erronka, ikasle bakoitzari eman behar zaion erantzun egokia da, bere aniztasun ezaugarri guztiak baloratuz eta denon eskubide zein aukera berberak bermatuz. Orokieta herri eskolak 2008/2009. ikasturtean aurrerapauso handi bat ematen zuen. Aurreko hainbat urte frogak egin eta egin igaro ondoren (ideia ezberdinak biltzen, irakasleei formakuntza bereziak ematen, etab.) Ikas-Komunitate bihurtzeko erabakia hartu eta martxan jarri baitzuten, eskola ikas komunitate bihurtuz.
3 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia
Kokapena eta testuingurua Orokieta herri eskola, Zarauzko Araba kalean kokatuta dago. Esan beharra dago eskolak bi eraikin dituela, bata bestearengandik 200 metrora kokatuta, eraikin horietako batean HH eta bestean LH ematen direlarik. Zarautz, Gipuzkoako kostan dagoen 22.000 biztanleko herri bat da, eta bertako lan sektore nagusiak zerbitzuak (ostalaritza, administrazioa ...) eta industria (zura, altzariak ‌) dira.
!
! Maila Sozio-Kulturalari dagokionez; - Eskolako guraso multzotik Goi mailako ikasketaduna % 27 a da. - Eskolako guraso multzotik Erdi Maila edo Lanbide Heziketa ikasketaduna % 40a da. - Eskolako guraso multzotik Oinarrizko Ikasketaduna % 33a da. Maila Ekonomikoari begira: Bekadun familien kopurua % 22a da. Euskararen Ezagutzari dagokionez: Eskolako Familietatik
2/3 ak ezagutzen du Euskara;
aitak, amak edo biek. Eskola osatzen duten ikasleen auzoen jatorria: Ikasle kopuru handiena Aritzbatalde eta Itsasmendi auzoetan bizi da, %40a
hain zuzen. Beste auzoetatik ere etortzen dira
ikasleak, besteak beste: Alde zaharretik (%10), Zelai-Ondotik, Hondartza aldetik, Vista Alegretik, Salbidetik, Azken Portutik .... Familiek, Orokieta Herri Eskola aukeratzen dute herriko ikastetxe publikoa delako, bertan familia errealitate anitza, gizarte espektro osoa bilduz. Horrekin batera, ikastetxeak
4 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia eskaintzen duen Hizkuntza eredua lehenetsi egiten dute, euren seme-alabek euskaraz ikastea nahi dutelako. Zarauzko udalerrian hezkuntza zentro eskaintza anitza topa dezakegu: 4 eskola eta institutu 1 daude, institutua eta Orokieta publikoak dira eta gainerako 3 eskolak kontzertatuak dira. Eskola guztiak D eredukoak dira eta DBH egiteko aukera eskola guztiak eskaintzen dute, Orokieta izan ezik. Batxilergoa burutzeko aukera soilik institutuak eta Oteitza lizeo politektikoak eskaintzen dute, azkeneko honetan formakuntza profesionala jasotzeko aukera ere izanik (goi mailako zikloak, erdi mailako zikloak ‌) Beraz, ikusten dugunez, Orokieta eskola ez da Zarauzko biztanleei hezkuntza zerbitzua ematen dion eskola bakarra.
Eraikina eta instalazioak
! Lehen esan bezala, Orokieta herri eskola Zarauzko Araba kalean dago kokatuta. Gainera, eta argazkian ikusten den bezala, 2 zentru daude, bata bestearengandik 200 metrotara. Eskola bakoitzak bere patioa duela ikusten dugu eta eskuineko zentroak bere ondoan frontoi bat duela ere ikusten da; teilatu berdea duen eraikina. Bestalde eskola errepidez inguratuta dagoela ere ikus dezakegu, eta beraz, klaseak hasi baino lehenago eta amaitu ondoren, hainbat udaltzaingo egoten dira trafikoa zuzentzen. Eskolak autobus zerbitzua du eta eskola bakoitzak autobusak gelditzeko geltokia du.  
5 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia Eskolako baliabideei dagokienez, Haur hezkuntzako zentroan bere jarduerak aurrera eramateko, honako instalazioak daude:
! !
Psikomotrizitatea 2-3
Psikomotrizatea 4-5
!
! Haur parkea
Ordenagailuak geletan
! !
Bertako sukaldea
Jangela
6 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia
!
! Komun egokituak
Komun egokituak
! ! Liburutegi txokoa
Txokoak
! Multigela
!
! 2 urteko gunea
! Patioa
Aterpea
7 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia
!
! Eskailera babestuak
Berde guneak
Lehen hezkuntzako zentroan, honako instalazioak daude beraien jarduerak aurrera eramateko:
!
!
Jangela
Frontoi-kiroldegi estalia
! ! Haur parkea
Liburutegia
8 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia
!
!
Gimnasioa
Baratza
! ! Informatika gela
Kirol pistak
! ! Hizkuntza gela
MUNDILAB laborategia
9 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia
! ! Musika gela
Mediateka
Eskolako ezaugarriak Orokieta herri eskola D eredua lantzen duen eskola publikoa da eta ondorengo nortasun printzipioak ditu: 1.
Pertsona guztien ANIZTASUNA, bere dimentsio zabalean harturik
(genero, egoera sozio-ekonomiko, gaitasun fisiko-psikiko, bizipen-interes, kulturaetnia, hizkuntza, erlijio...) berariazko BALIO-BALORE bezala hartzen duen eskola. Zer da desberdin izateko eskubidea? Desberdin izatea soilik izan daiteke berdinetikberdinera eginiko elkartrukearen bidez elkarrekin prozesu demokratikoak eraiki ahal izateko baldintzetan bizitzea, giza duintasuna eta solidaritatea bultzatuz. Ezinbestekoa da bakoitza pertsona bakarra dela iriztea. Desberdin egiten dituena pertsonek bere testuinguru hurbilenarekin harremanak ezartzeko erak dira. Aniztasuna onartzeak desberdintasuna aberastasun edukatibo eta sozialtzat hartzeko eskubidea esan nahi du. Aniztasuna onartzeak irakasleentzat inplikazio zail eta askotarikoak ditu: * Indibidualismoaren kultura lan partekatuaren kulturarekin gainditu. * Hezkuntza, pertsona guztiek bere behar eta ahalmenen baitan lan egiteko aukera bezala kontsideratzea, autoestimua sortarazten duten iharduerak garatuz. * Aniztasuna teknika pedagogiko edo soilik metodologiko bezala ez ikustea, baizik eta geureganatu beharra daukagun aukera sozial, kultural, etiko eta politiko interesgarri bezala. Hezkuntza eraldatzeko ez da nahikoa pertsonak aldatzea, pertsonak eta gizarte eta hezkuntzako testuinguruak aldatu behar ditugu. Gizateria baloratu eta honek benetan den
10 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia bezala baloratzea lortu behar dugu: kultura, etnia, erlijio, ezagutza, gaitasun, esperientzia, ikasketa erritmo... desberdinen pilaketa. Eta hauxe da, hain zuzen, gizon-emakume bezala definitzen gaituen ezaugarrietako bat. Aniztasunean hezteak elkartrukea erraztu eta sortu behar luke, elkartruke honek soilik bermatzen baitu elkarrekiko aberaste eta hazkuntza pertsonala. 2.
Komunitate osoaren BIZIKIDETZA DEMOKRATIKOA sustatu nahi duen
Eskola, pertsona guztien partaidetza-inplikazioa bilatuz. Kultura demokratikoa beste kulturen ezagutza eta onarpenean oinarritzen da. Hurkoarekin elkarbizitzeko borondatea da. Tolerantzia ez da pazientzia, onartzea edo barkaberatasuna. Tolerantziak besteekiko ezagutza dakar berarekin, eta haren kulturaren edertasunarekiko begirunea. Bide berrietatik, etorkizun desberdin baterantz elkarrekin bizitzea ahalbidetzen dieten printzipio eta ideal batzuetan bat etortzeko duten gaitasunean datza pertsonen aberastasuna, bere jatorri, sexu, hizkuntza, adina... kontuan izan gabe. Benetako kultura demokratiko batek ez du inoren nortasun propiorik ukatzen, izan etnia, erlijio, hizkuntza nahiz kultura... Kultura demokratikoak norberaren esku uzten du partaidetasun desberdin eta askatasunez bereganatutakoen baitan definitzeko aukera. Ez dago parte hartzerik gabeko demokraziarik. Ideien adierazpen askatasuna oinarrizkoa da. Hezkuntza komunitateak, gogoeta egin eta bereizteko, norbere argudioekin aukeratzeko, azaldu eta aurkezteko gai izango diren erabaki propioak hartzeko,... gaitasuna duten pertsonak hezteko lan egingo du: Hezkuntza subiranotasun pertsonal bezala. 3.
Ikasle guztien AUKERA BERDINTASUNA bermatu behar duen Eskola,
hezkuntzaren kalitatea EKITATEAN oinarrituz.
Honek zera dakar berarekin: * Desberdintasunen aurka borrokatzea. * Inor bazterturik gera ez dadin gutxiengo batzuk ziurtatzea. * Garapen pertsonala ahalik eta gehien suspertzea eskola komunitate guztiarentzat. * Aukera berdintasuna ez soilik eskola errendimenduan, sartzerakoan, prozesuan zehar eta pertsonen moldaera integralean ere bai.
11 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia 4.
Eskola LAIKOA
Orokieta herri eskolako hezkuntza proiektua Zein da Orokieta Herri Eskolako Hezkuntza Proiektuaren xedea? OROKIETA Herri Eskolako Hezkuntza Proiektuak gure haurrek XXI . mende hasiera honetako gizarte konplexuan bizi ahal izateko gaitasun eta trebetasunak garatzea lortu nahi du. Honela bat egiten du etorkizunerako Hezkuntzaren zutabe nagusiekin (Delors; 1996an UNESCO) : “ ezagutzen ikastea, egiten ikastea, izaten ikastea eta elkarrekin bizitzen ikastea”, paradigma honetan laburbildurik: “ikasten ikastea” bizitza osorako. Izan ere, Ezagutza Aro honetarako gure haurrengan sustatu nahi ditugun gaitasunak hauexek dira: informazioaren aukeraketa eta prozesatzekoa, pertsona autonomoa, erabakiak hartzekoa, taldean lan egitekoa,
balio anitza izatekoa ... ezinbestekoak bizitzaren giza testuinguru
desberdinetan: lan munduan, kultur ihardueretan eta gizarte zein norbanako bizimoduetan. Zein OROKIETA Eskola eraiki nahi dugu gure haurrentzat? 1. Pertsona guztien ANIZTASUNA, bere dimentsio zabalean harturik (genero, egoera sozio-ekonomiko, gaitasun fisiko-psikiko, bizipen-interes, kultura-etnia, hizkuntza, erlijio...) berariazko BALIO-BALORE bezala hartzen duen eskola. 2. Komunitate osoaren BIZIKIDETZA DEMOKRATIKOA sustatu nahi duen Eskola, pertsona guztien partaidetza-inplikazioa bilatuz. 1. Ikasle guztien AUKERA BERDINTASUNA bermatu behar duen Eskola, hezkuntzaren kalitatea EKITATEAN oinarrituz. 4.
Eskola LAIKOA.
Zein Balio mota indartuko dugu gure heziketa praktikan? Pertsona guztiak bereziak eta baliotsuak garenetik abiatuta, gure Hezkuntza Proiektuak GIZA ESKUBIDEAK eta BAKE Hezkuntzarako lana sendotu nahi du, besteak beste
Genero Berdintasuna eta Kulturarteko Elkarrizketa balioak nabarmenduz..
Horretarako Bizikidetza marko Onuragarria sustatuko dugu gure komunitatean, norbere buruarekiko zein pertsonen arteko harremanen ekosistema aberatsa gerta dadin, beti ere ikasleek emozio eta afektuen benetako alfabetatzea lor dezaten. Nola erantzungo diogu gelako ikasleen aniztasunari ? Gela oro bizipen, interes, motibazio, ahalmen eta gaitasun unibertso kultur anitza dela
anitzez
osaturiko
onartu behar dugu. Horrenbestez, erantzun Barneratzaileak
12 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia diseinatuko ditugu: denok baliotsuak gara, denok eman dezakegu! gelako bizitza eta aprendizaiei ikuspegi poliedrikoa emanez.
Izan ere, erronka honakoa izango da:
bestearekin eta bestearengandik ikastea, haurrek bere bizitza bagajetik egiten dituzten ekarpen guztiak baloratuz, berdintasunezko plano batean. Horregatik, gure egiten ditugu ondoko bi lan-ardatzak: ●
Irakaskuntza pertsonalizatua: haur bakoitzari behar duena eman.
●
Geletan Lan Kooperatibo egitura : arrakasta denon artean lortu.
Zein tratera emango diegu eskolako Hizkuntzei?
Haur ororentzat bere ama hizkuntzaren garapenaren garrantzia
aintzakotzat
harturik, Orokieta Herri Eskolak ikasle eleanitzak prestatu nahi ditu: euskara – gaztelania ingelesa hizkuntzetan trebeak. Izan ere, haur bakoitzaren ezaugarriak eta abiapuntua kontuan harturik
norbanako programa ibilbideak antolatuko ditugu, eskolako hizkuntzen
ezagutzan ematen den aniztasunari erantzutearren. Hizkuntzen irakaste prozesua
komunikazio
ikuspegitik jorratuko da,
funtzionaltasuna lehenetsiz, beti ere aprendizai esanguratsuak burutzeko bitarteko izango direlarik: “gauzak egiten ikasten dugu hizkuntza”. Ikas-irakas jardueretan euskara izango da ohiko harreman hizkuntza. Izan ere, eskola komunitateko beste hizkuntza eta kulturekin loturak sustatuko ditugu euskara hizkuntza, kohesio eta elkarbizitzarako tresna bihurtu dadin. Zein da irakasleen jarduna gidatuko duen DIDAKTIKA?
OROKIETA Herri Eskolako irakasle lana ekarpen teoriko hauetan oinarrituko da: ikasketa esanguratsua, ikasketa kooperatiboa, ikasketa dialogikoa eta kulturarteko curriculuma. * Haurraren ezaugarri kognitibo-psikologikoak kontuan hartuta, ezagutzen eraiki prozesua bultzatu nahi da beraiengan, ikasketa egoera esanguratsuen bitartez. Horretarako hauek dira betekizunak: ●
Ikasleen interes eta arrazoietatik abiatu bere ezagutzen eskema eraiki, aldatu, aberastu eta dibertsifikatzeko.
●
Ikasleen aurre-ezagutza eta esperientzietatik abiatu.
●
Haur bakoitza berorren aprendizaiaren protagonista izatea ahalbidetu.
13 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia * Pertsonen arteko emozio gertakariak irakas-ikas prozesu guztietan azaltzen direnez, haurren emozio adimenaren garapen positiboa bultzatuko da (emozio alfabetizazioa)
* Haurren giza harremanetarako trebetasunak jorratzeko ikasketa kooperatibo egitura sustatu nahi da gelan: ●
Ikasleen elkarrenganako menpekotasun positiboa.
●
Ikasleen arteko elkarrekintza sustagarriak.
●
Talde kide bakoitzaren konpromisoa eta erantzukizuna taldearen helburuak lortzearren.
●
Pertsonen arteko harremanetarako trebezien erabilpena.
●
Taldearen balorapena beronen eraginkortasuna hobetzeko.
* Ikasketa DIALOGIKOA: haurraren ikaste prozesua ez dago irakasleen esku soilik, bestelako pertsonek
eta bizipen testuinguruek ere eragin dezakete horretan, ikasketak
areagotuz. Beraz gelan eragile guzti horien optimizazio eta koordinazioa gauzatu beharko da, guztion arteko elkarrizketa zein elkarrekintzen bitartez. * Curriculum irekia, erreala eta malgua landuko da, kulturarteko ikuspegia emanez. Honekin batera Jarrera eta Prozedurazko edukiak sendotuko dira
lan proiektuen bitartez, egun
bizitzan ematen diren arazoei irtenbide globalak sortu eta guztion konpromisoa bilatuz. Zein da irakasleen rola irakas-ikas prozesuetan? Irakaslearen lana ardatz hauetatik garatuko da: “Ikertu – Berritu – Ebaluatu” bitartekari edota haurren ikasketen eragile rola bere gain hartuz. Zein ikasle mota lortu nahi dugu proiektu honekin? Pertsona AUTONOMOA eta
PROAKTIBOA (irtenbide sortzailea), hiritar erantzunkide
KRITIKOA eta SOLIDARIOA (pertsona zein ingurugiroarekin), TALDEAN LAN EGITEN trebatua, bizitza osorako IKASTEko prestatua eta informazio - komunikazio Teknologietan zein Hizkuntzetan jantzia.
14 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia
Helburu pedagogikoa " Ikaslearen ezagutzak eraikitzeko egoera esanguratsuak bultzatu� BALDINTZAK: - Ikasleen interes eta arrazoietatik abiatu bere ezagutzen eskema eraiki, aldatu, aberastu eta dibertsifikatzeko. - Ikasleen aurre-ezagutza eta esperientzietatik abiatu. - Informazio berri kantitatea neurtu, ikasleen ezagutzazko garapenarekiko egituratua eta koherentea izan dadin. - Ikasketa esanguratsua errazteko eskema eta mapa kontzeptualak egin eta gauzen pertzepzioaren eta hauen kontzeptualizazioaren arteko erlazioa bultzatu. - Ikasleak zer eta zertarako egiten duen, zentzua, funtzionaltasun bat aurkitzen diola ziurtatu; eta baloratu ikasleak erantzun jakin bat ematera daraman prozesua. - Arlo desberdinetako edukiak ikuspegi orokor batetik antolatu, kontuan izanik arlo zientifikoek errealitatearen ezagutza egituratu eta errazten dutela. - Saiatu pertsona bakoitza bere ikasketaren arduradun eta protagonista izan dadin. Horretarako, ikasketarako jarrera aktibo, parte hartzaile, kritiko, erreflexibo eta sortzailea sustatuko da. Lan honek, ezbairik gabe, ahalegin indibidual handia eskatzen du, eta baita kolektiboa ere, eskola komunitate osoaren aldetik. - Elkarrekintza (ikasle-irakasle, ikasle-ikasle) eta kooperazioa bultzatu gelan, ikasketa eta parte hartze giroa erraztuz. - Berdinen arteko harremanak sustatu komunikazioa, besteekiko errespetua, demokratikoki onartutako arauen errespetua, taldean lan egiteko beharra eta gogoeta indibidual-kolektiboindibiduala eta adiskidetasunaren balioa bultzatuz. - Irakaslea ikaslearen ikasketaren lagungarri bat izango da, material didaktiko eta irakasmolde esanguratsuak hautatuz.
15 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia - Curriculumaren diseinua irekia eta malgua izango da. Estrategia didaktiko desberdinak ahalbidetuko ditu, irakaslearen laguntzaren printzipioaz gidaturik, eta metodologia didaktiko anitzetan zehazteko aukerarekin. - Irakaslearen laguntza prozesuan garrantzitsua da irakas-iharduna aztertzea. Horretarako, lanean zehar (lanaren aurkezpenean, bere burutzean eta emaitzen balorazioan) behaketarako egoerak eta datuen bilketa aukeratuko ditugu.
Metodologia Orokieta herri eskola ikas komunitate bat denez, argi dago gehienbat erabiltzen den metodologia, metodologia koopetariboa dela eta komunitate honen parte; guraso, ikasle, irakasle, Udala, Gizarte Zerbitzuak, herriko erakunde desberdinak, boluntarioak... dira. Lan koperatibo hau indartzeko, talde elkarreragilea izeneko jarduera txertatu zen. Talde elkarreragileak maila guztietan eta ahalik eta arlo gehienetan antolatu zen, elkarlana eta talde-lana bultzatzeko. ●
Talde txikiak. 4-5 ikasle.
●
Nagusi bat taldea bideratzen.
●
Talde heterogeneoak: aniztasuna da berdintasunaren oinarria.
●
Elkarrekintza: ezagupenak guztion artean eraikitzen dira.
Ekintzaren antolaketa: ●
Saioak: 60 minutukoak
●
Espazioa: gelan bertan
●
Maiztasuna: astean behin
●
Arloak: -
HH 5 urte: joku matematikoa
-
Matematika : LH 1.eta 2.zikloa
-
Ingelesa : LH 3. zikloa
-
Ekintzak: taldekoak
16 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia
Irakurketa dialogikoa ere txertatzen da. Bertan haurrek liburu bat irakurri behar dute eta bakoitzari gehien atentzioa deitu diona, besteen aurrean komentatu behar dute. Funtzionamendua: ●
Hitz egiteko txandak ipintzen dira.
●
Erabakitako liburu, testu edo orrialdeak irakurtzen dira.
●
Komentatu nahi dugun testua erabakitzen dugu.
●
Helburua: ez da norberaren ideia besteei inposatzea baizik eta guztion artean eztabaidatzea.
●
Saio bat astean.
●
Irakaslegoak aukeratzen ditu liburuak eta saio bakoitzean erabakitzen da hurrengorako zenbat orrialde irakurri.
Beste metodologia berri bat Gelako asanblada da. Bertan, gela bakoitzetik talde bat aukeratzen da, non hauek, beste geletako taldeekin elkartzen dira iritziak komunean jartzeko eta erabakiak eskolako zuzendaritzari transmititzeko. Hurrengo hau izaten da bilera mistoetan partaideen kokapena:
17 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia
Kokapen hau estrategikoa da, nahita kokatzen dira lehenengo mailakoak seigarren mailakoen ondoan, horrela hauek asko laguntzen dietelako irakurtzerako orduan edo zein puntuz ari diren hitz egiten esaterako orduan. Protagonistak eta funtzioak: ●
Gelako ordezkaria: Bilera zuzentzen du gidoia jarraituz. Gelakideei ekarpenak, galderak , proposamenak egiteko aukera emango die. Idazkariak dena ondo apuntatu duela ziurtatuko da.
●
Idazkaria: Bilera-gidoian oinarrituz
gelako-asanblada garaian aktaren zirriborroa
idazten du. ●
Moderatzailea: Bilera-gidoian oinarrituz
gelako-asanblada garaian aktaren
zirriborroa idazten du. ●
Tutorea: Gelako asanbladan protagonista izango diren guztien funtzioak jakitea, eta behar denean, protagonistari laguntzea. Gelako asanbladarako protagonistek erremintak eskuratu dituzten ziurtatzea. Idazkariaren lana zuzentzea. Gelako portaera eta giro ona mantentzea
18 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia Irratsaioa ere metodologiaren barruan sartu dezakegun ariketa bat da, LH guztiak egiten duen eta kooperatiboa den ariketa bat baita. Hemen, hilabetean behin gutxi gora behera, gela bakoitzaren ikasle kopuru bati irratsaioa egitea tokatzen
zaio. Irratsaio honetan, haurrek Zarautzen egongo diren
gertakizunen berri eman behar dute irratian. Eskolak irrati gela bat du eta bertan argiaren bitartez komunikatu behar dira haurrak, horrela badakite noiz hitz egin behar duten eta noiz ez. Hau da, argia berde dagoenean, batek hitz egiteko garaia da eta gainerakoak isilik egon behar dute, eta argia gorria dagoenean, ez gaudela “airean” esan nahi du eta beraz momentu horretan hitz egin, lekuz mugitu edo bestelakoak egin ditzaketela.
Irakasleen egitura pedagogikoa Pedagogi koordinaziorako batzordea: Zuzendaritza taldeak, zikloko koordinatzaileek eta eskolako aholkulariak osatzen dute. Organo erabakitzaileak: OROKIETA Herri Eskola ikastetxe publikoak, bere komunitateko sektoreen partaidetza DEMOKRATIKOAn du funtzionatzeko oinarri nagusia. Izan ere, guraso, langile eta irakasleen ordezkariek ESKOLA KONTSEILUA, gobernu organo gorenaren bidez ikastetxea kudeatu eta erabakiak hartu egiten dituzte. Ordezkari kideak hauexek dira: ●
Gurasoak:……………………..15 ordezkari.
●
Irakasleak:…………………….10 ordezkari.
●
Ez dozente langileak:………….ordezkari 1.
●
Hezkuntzako zinegotzia:……....ordezkari 1.
●
Zuzendaritza:………………….2 ordezkari.
●
Idazkaria.
Eskola kontseilua hiru hilabetetik behin batzartzen da beroni dagozkion eginkizunak betetzen joan dadin. Horiekin batera eta lanak dinamizatzearren, zenbait BATZORDE eraturik daude:
19 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia Eskola kontseilua: ●
Urteko plana onartu, ikasturteko proiektu eta aktibitate guztiak baliatuz.
●
Ikasturtean zehar egindako proiektu eta aktibitate guztien Memoria-Ebaluaketa onartu.
●
Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua adostu eta definitu: Helburu Orokorrak, antolaketa funtzionamendurako arautegia…
●
Zuzendariaren hautaketa onartu.
●
Ikastetxeko aktibitate guztien kudeaketa onartu.
●
Jangela, garraio, osasun-segurtasun... arloa sustatu.
Kudeaketa batzordea: Aurrekontuak prestatu, balantze ekonomikoak eman eta gastuak onartu. Elkarbizitza batzordea: Eskola komunitateko bizikidetza hobetu. Osasun segurtasun batzordea: Segurtasun hutsuneak jakinarazi eta larrialdi hustuketarako plana burutu. Hizkuntza normalizazio batzordea: “Ulibarri” egitasmoa dinamizatu.
Kirol batzordea: E-1 eskola kirola egitasmoa dinamizatu. Informatika batzordea: Premia plana dinamizatu eta ikastetxeen heldutasun teknologikoaren ereduaren proiektua kudeatu eta bere jarraipena egin. Jangela batzordea: Jangelako funtzionamendua zaindu.
20 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia
BERTAKO IRAKASLE BATEK EMANDAKO GAI BATEN ANALISIA Sarreran aipatu bezala eta hurrengo urteari begira ingeleseko minorra aukeratzeko dudan interesari lotuta, ingeleseko klaseetako analisia egitea erabaki dut. Analisi honen testuinguruari dagokionez, irakasle bera baina bi ikasgela ezberdinekin bizi izan dudan egoera dela azaltzea garrantzitsua iruditzen zait, talde bakoitza desberdina delako, eta materia berdina den arren zaitasun eta beharrak nahiko desberdinak izan direlako. Gainera, azken astean ordezko irakasle bat izan zuten, ohikoa ezkon-bidaian baitzegoen. Horri esker ere beste gauza batzuetaz ohartu naizela aipatu nahi dut. Gelari dagokionez, ingelesa emateko gela berezi bat dutela esatea garrantzitsua iruditzen zait, ikasgela horren barruan idatzita aurkitu dezakegun guztia ingelesez baitago, eta horrek ikasleei zentratzen laguntzen diela uste baitut. Baina badu bere alde txarra ere; ingelesa hor bakarrik erabiltzera bultzatzen diela pentsatzen dut. Hau da, ingeleseko gelan gaudenean Erresuma Batuan egongo bagina bezala da, baina hortik ateratakoan ez diote inongo garrantzi edo luzapenik ematen hizkuntzari, ikasgela horren barruan gertatzen den zerbaitetara murriztuta geratzen da. Baina, ez da ikasgela horretara murriztuta geratzen dela bakarrik, izan ere nabarmendu beharreko zailtasunik garrantzitsuena ingeles maila desberdintasuna da, eta horrek ikasgela barruko egoera hare gehiago zailtzen du, denak ez baitira elkarrizketa bat mantendu ahal izateko gai. Hala ere, orokorrean, ulermen maila ona dute; irakasleak azalpen guztiak ingelesez ematen ditu eta komunikazioa bermatuta dago. Hortaz gain, eta agian erabilgarritasun falta dela eta, ikasleak ez dira oso motibatuta egoten ingelesa dutenean. Baina ikaslearen saiakera amaigabeek izaten dute bere ondorio positiboa ere. Ikasgelara sartu eta normalean ematen ari diren gaiaren inguruko jolasen bat egiten dute, ikasleak hizkuntzaren “txip�-a aldatu eta aldi berean klasea ondo pasaz has dezaten. Irakaslearen inguruan badira nabarmendu nahi ditudan ezaugarri ugari. Lehenik eta behin, eta duen garrantzi eta ondorio izugarriak direla eta, bere ahoskera bikaina aipatu behar dut. Ez da kasualitatea, izan ere, ingeleseko titulu altuena izateaz gain, urte batzuk eman baititu Estatu Batuetan ikasten eta lanean. Agian ez da behar bezala baloratzen den zerbait, baina ikerkuntza askok ahoskera onaren garrantzia azpimarratzea nahikoa ez bada, ikasleek ingeles natiboekin komunikatzeko izan ditzaketen zailtasunei erreparatzea besterik ez da behar. Baina ahoskera ona lortzeko ahoskera ona duen norbaiti entzun behar diogu, eta ikasle hauek izugarrizko zortea dute irakasle honekin. Gainera, eta hasieran normaltzat
21 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia jotzen nuen arren, ordezkoarekin alderatuz gero, oraindik eta gehiago nabarmentzen da ezaugarri hau, ez dute zerikusirik. Nabarmendu nahi dudan bigarren ezaugarria, dinamismoa eta ariketa mota ezberdinen aniztasuna dira. Ikasgai honetarako, ikasle bakoitzak bere “workbook�-a edo ariketa liburua du, eta liburuak eskolarenak dira, beraz, ikasgelan geratzen dira eta ikasle ezberdinek erabiltzen dituzte ikasturtean zehar. Baina irakaslea ez da liburuko ariketetara mugatzen. Liburuko ariketak egiten dituzte, bai, baina ez denak, irakasleak beharrezkotzat jotzen dituenak bakarrik. Gainontzeko denbora beste ariketa mota batzuk egiten igarotzen dute, ingelesari erabilera errealago bat emateko asmotan. Adibide gisa, antzerkitxoak egiten dituztela aipatuko dut, baina, lantzen ari diren gaiarekin zuzenean lotuta. Past simple lantzen ari badira, antzerkiak iraganean gertatutako zerbaiten inguruan egiten dituzte. Eta unitate didaktikoa elikagaien ingurukoa bada, elikagaiekin lotutakoak. Ariketa hauek taldeka lantzen dituzte, noski, eta beraien esku geratzen da nola antolatu eta zer antzeztu. Irakasleak behar duten laguntza ematen die, akatsak zuzentzen dizkie eta galderen erantzunak ikasleak beraiek erantzuten saiatzen da, nolabait erantzunera bideratuz baina esan gabe; horrekin ikasleek barneratuta baina erdi ahaztuta dituzten hitz eta egiturak kanporatzea lortzen du. Oso ondo funtzionatzen duen ariketa eta lana egiteko sistema dela egiaztatu ahal izan dut 6 aste hauetan, eta irakasle naizenean martxan jarriko dudan ideiatzat gorde dut. Hirugarren ezaugarri bezala, irakasteko eta ikasleei ikasarazteko duen motibazioa azpimarratu nahi dut. Eta honekin zuzenean lotzen ditut eguneroko ikasgelako zailtasun ezberdinak. Lehen maila desberdintasuna aipatu dut, eta bi faktoreren ondorio dela uste dut. Alde batetik, ikasle batzuk eskolaz kanpoko akademietan ikasten dute, eta horien maila askoz altuagoa da akademietara joaten ez direnekin alderatuz. Bestalde, akademietara joaten ez diren horietako batzuen kasuan, ikasturtez ikasturte barneratu beharreko kontzeptu eta egitura ugari barneratu gabe dituzte oraindik, eta ezinezkoa gertatzen da hainbeste urtetako gabezia horiek ikasturte batean konpontzea. Hala ere, irakaslea gogotik saiatzen da atzerago dauden ikasle horiek aurrera egin dezaten, eta pixkanaka urteen poderioz sortu den gabezi edo zulo hori gainditzen. Horretarako, errepikapenezkoak diren jokuak erabiltzen ditu askotan, beroketa jolas gisa. “Katearen jolasa� izaten da horietako bat. Lehenengoak zerbait esaten du (lantzen ari diren aditz denboran) hurrengoak errepikatu eta berri bat esaten du, hurrengoak biak errepikatu eta beste berri bat sortzen du, eta horrela itzuli guztia egin arte. Horren bitartez, aditz denborak eta aditz formak barneratzen dituzte, eta zeharka bada ere euren buruetan geratzen dira, geroago modu automatikoan erabiltzera iritsiz.
22 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia
Azkenik, eta irakaslearen motibazio eta interesaren ondorioz, bi astetik behin egiten duten ariketa nabarmendu nahi dut, honen iniziatiba eta aurrera eramateko bidea irakasle honen esku egon baita. Ariketa hau talde elkarreragiletan ematen den testuinguru berdinean burutzen da. 5 taldetxotan banatzen dira, eta ariketa ezberdinak egiten dituzte. Baina berezitasun nagusia bost taldetxo horietako bitan Estatu Batuetako bi neska egoten direla da. Irakasleari garrantzitsua iruditzen zitzaion ikasleak ama hizkuntza ingelesa duten eta ingelesez besterik ulertzen ez duten pertsonekin harremanak izatea, benetako erabilgarritasuna ikus zezaten. Izan ere, ikasleek badakite ikasgelan ingelesez komunikatzen saiatu baina ulertzen ez bazaie euskaraz ulertuko zaiela, eta beraz, ez dela beharrezkoa. Baina kasu hortan, ingelesa behar dute bai ulertu eta baita ulertuak izateko ere, eta erabilgarritasuna ikusten diote, ariketa-jolasen bitartez ondo pasatzen duten bitartean.
23 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia
ONDORIOAK Hau guztia esanda, irakasle honengandik izugarri ikasi dudala nabarmentzea besterik ez zait geratzen; ariketa ezberdinak egiteko ideia ugari, liburuez gain lana egiteko modu eraginkor ezberdinak eta ikasleak 3.hizkuntzaren ikaskuntzan nola gidatu eta lagundu ikasi dut besteak beste. Baina analisi honetan lekurik izan ez duten beste irakasleak ere aipatu nahi ditut, ingelesaz gain beste ia irakasgai guztiak ematea hauen esku egon baita, eta egunerokotasuneko gorabeheretan mugitzen irakatsi didatela onartu behar dut. Tutoreengandik pazientziaren garrantzia, motibazioa eta bereziki ikasleen gertuko irakaslea izaten ikasi dut. Izan ere, gehienetan oreka aurkitzea izaten da zailena. Askotan ikusi izan ditut ikasleen lagunak diren irakasleak, baina irakasle gisa emateko gutxi dutenak, ikasleek euren gertutasuna autoritate faltatzat hartu dutelako, eta beraz, inongo kasurik egitea lortzen ez dutelako. Eta baita juxtu kontrakoak izan diren irakasle hotz eta ia bihotzgabeak ere, ikasleak makina gisa tratatu dituztenak; aurreprogramatu, zer egin behar duten esan eta esandakoa egitera mugatu dituztenak. Baina bai joan zen urtean eta baita hontan ere, eredutzat izango ditudan irakasle batzuekin topo egiteko aukera izan dut, eta asko irakatsi didate. Jasotako babesa, emandako trataera, elkarrizketa ezberdinak eta eguna joan eguna etorri gauzak aurrera eramateko moduak nire etorkizuneko lanbidean hasteko eta hazteko aukera eman didate, eta betirako ikasi ditudan eta erabiliko ditudan hainbat jokamolde irakatsi dizkidate. Beraz, eta irakastea ikasketa etengabe bat dela kontuan hartuz, praktikaldira joan nintzenean baino irakasleago naizela esatera ausartuko naiz, irakasteko aukera izateaz gain asko ikastekoa ere izan dudalako.
24 de 25
Ainhoa Albizuri Azpeitia
BIBLIOGRAFIA - Itziar, I. (2003). 25. Urtemugako Aldizkaria. http://www.orokieta.net/imagenes/uploads/pdfs/25.%20urtemugako%20Aldizkaria.pdf helbidetik hartuta. - Gainerako informazio gustai eskolak emandako dokumentu ezberdinetatik lortu dut.
25 de 25