Gelako programazioa 3 urteko gelan
GA1
España Gómez, Leire García Berasategui, Iratxe Guerrero García, Marta Irigoyen Lekuona, Ainhoa
AURKIBIDEA
1.Sarrera……………………………………………………………………………...1 2.Unitate didaktiko honen eduki orokorrak eta helburuak………….………..2 3.Jarduerak………………………………………………………………..………....3 3.1.Zer daukagu etxean?............................................................3 3.2 Txotxongiloak………………………………………………….4 3.3.Margotu…………………………………………………………..6 3.4.Ipuinak……………………………………………..……………..7 3.5.Mozorroa prestatu…………………………………...…………..8 3.6.Musika eta dantzaldia……………………………..…………….9 3.8.Irteera……………………………………………..……………….10 4.Ebaluazio orokorra ………………………………………..………………………..12 5. Eranskinak……………………………………………………………………………13
1. Sarrera
Gure ikastetxea, Elatzeta da. Ikastetxe Publikoa hau, Irungo Landetxa auzoan kokatuta dago. Nahiz eta auzo hau maila sozioekonomiko ertainekoa izan, eskola inklusibo honek aukera paregabea eskaintzen du ikaskuntza egoki eta integrala izateko. Ikastetxe honek 2 urteko gelatik Lehen Hezkuntzako 6. mailarainoko eskaintza dauka. Kurtso bakoitzean bi gela bereizi ditzakegu: A eta B. Ikastetxe gehienetan bezala, gure eskolan ere, programazioa kurtso hasieran berrikusten da, eta beharrezkoa bada aldaketak ezartzen dira.
Programazio hau aurrera eramateko, Hezi-berri dekretuan oinarritu gara. Izan ere, programazio bat egiterako garaian, ezinbestekoa da curriculum-eko irizpideak jarraitzea. Nahiz eta gelako programazioa hezi-berri dekretuan oinarrituta egon, eta bertako eduki eta helburuak erabili, gure gelako ikasleen ezaugarrietara moldatuko ditugu.
Ikasleei dagokionez, unitate didaktiko hau hiru urteko gelan aurrera eramango da. Gela honetan 20 ikasle daude, baina nahiz eta denok 3 urte izan desberdintasuna nabaria da jaiotako hilabetearen arabera.
Guk aukeratutako unitate didaktikoa inauterietan oinarrituta dago, eta honen barruan aukeratutako gaia itsas animaliak dira.
Programazio honek 15 eguneko iraupena izango du eta bertan, gaiarekiko jarduera espezifikoak landuko dira ohiko saioekin batera. Urtean zehar, unitate didaktiko desberdinak lantzen dira gure eskolan eta beraz, bi aste horietan inauteriak gerturatzen direnez, ordu horiek erabiiko ditugu gaiarekiko jarduera espezifikoak lantzeko.
1
2. Unitate didaktiko honen eduki orokorrak eta helburuak HELBURUA OROKORRAK ●
Errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrerak eta ohiturak lantzea, norberaren jokabidea erregulatu eta norberaren eta gainerako pertsonen beharrizanetara egokitzeko, eta sumisio nahiz nagusitasuneko jarrerak baztertzea.
●
Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.
●
Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horien gainean eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzeko, eta interes eta errespetuzko jarrerak lantzea.
●
Ingurune fisikoa ikertzea eta bertako zenbait elementuren ezaugarriak identifikatzea, haietan jarduteko eta haietan eraldaketak sortzeko gaitasuna garatze aldera.
●
Naturako animaliak, landareak, elementuak eta fenomenoak aztertzea eta ezagutzea, eta haiei buruzko saiakuntzak egitea eta hitz egitea, ingurune naturalaren gaineko interesa erakusteko eta jakin-mina eta errespetua garatzeko.
●
Inguruko jai, tradizio eta ohituren berri izatea eta haietan parte hartzea, haietaz gozatzeko eta aintzat hartzeko, nortasun-ezaugarri baitira.
●
Gorputz-, plastika-, musika- eta teknologia-hizkuntzekin saiakuntzak egitea, haiekiko interesa erakustea eta erabiltzea, hartara, bai egoerak, bizipenak, beharrak eta inguruko elementuak adierazteko, bai eragin estetikoak eragiteko eta gozatzeko ere.
●
Plastikako, ikus-entzunezko, teknologiako, antzerkiko, musikako eta gorputzaren inguruko ekoizpenetan modu sortzailean parte hartzea hainbat teknika erabiliz, komunikazio-aukerak zabaltzeko eta kultura-egitatea ulertzen hasteko.
●
Kultura-tradizio desberdineko zenbait literatura-testu ulertzea, ozen irakurtzea, kontatzea eta berregitea, haiekiko interesa izan, balioetsi eta haiez gozatzeko.
2
EDUKI OROKORRAK ●
Zenbait eremu eta haietan dauden objektuak ekintzen bidez aztertzea eta esploratzea. Eremu eta objektu horiek aurkitzeak sortzen dituen sentsazio, ezaugarri eta baliagarritasunei buruz hitz egitea.
●
Animaliekiko
jakin-mina eta errespetua izatea eta haiek zaintzea; giza ekintzek
ani-maliengan dituzten zenbait eragin au-rreratzea ●
Naturako elementuak eta zenbait fenomeno na-tural aztertzeko interesa izatea. Haien zenbait ezaugarri identifikatzea.
●
Hainbat elementu eta materia aztertzea, eta haien zenbait berezitasun eta ezaugarri ikustea.
●
Elementuak eta bildumak elkarrekin lotzea eta zenbakizkoa ez den zenbaketa (asko, gutxi, zenbait...) eta zenbakizkoa erabiltzen hastea
●
Kultura-tradizioko testu errazak ezagutzea eta gogo-ra ekartzea.
●
Hainbat
testu
mota
(ipuinak,
olerkiak,
abestiak,
erri-mak,
aho-korapiloak,
asmakizunak, deskribapenak...) arretaz entzuteko eta gogora ekartzeko interesa izatea.
3. JARDUERAK
3.1.
ZER DAUKAGU ETXEAN?
HELBURU ZEHATZAK 1. Haurren interesa piztea 2. Gurasoak parte-hartzea 3. Itsas-animaliak lantzea eta ezagutzea 4. Ongi pasatzea
EDUKIAK -
Itsas-animaliei buruzko informazioa.
3
JARDUERA
Jarduera hau, haurrekin landuko dugun lehenengo jarduera izango da. Jarduera honetan, haurraren eta gurasoen papera oso garrantzitsuak dira. Jarduerarekin hasi baino lehen, klasean aipatuko diegu itsas-animalien inguruan arituko garela denboraldi batez (Aquariumera txangoa, inauteriko mozorroak‌). Beraiek etxean gurasoekin batera bilatu beharko dute gai honekin zerikusia daukan edozein objetu edo materiala (argazkiak, panpinak, internetetik ateratako edozein informazioa‌). Jarduera hau nola egin behar den astelehenean azalduko zaie eta hezitzaileok etxean aurkitutako objektuak erakutsiko dizkiegu, horrela eredu bat izango dute ekarri behar dutena gutxi gora-behera zer den jakiteko. Ostegunean beraien bilakaerak ekarriko dituzte gelara, behin bilakaerak izanda haurrekin gaiari buruz hitz egiten arituko gara. Gurasoek honi buruz jakin dezaten, egunerokoan ohar bat idatziko diegu.
BALIABIDE MATERIALAK
LEKUA: Etxean bakoitzak bere materiala bilatuko du eta behin materiala izanda, gelako espazioa erabiliko dugu jarduera hau aurrera eramateko. DENBORA: Astelehenean haurrei azalduko zaie ostegunean ekarri beharko dutena. MATERIALA: Haur bakoitzak etxetik ekartzen duena, eta hezitzaileen aldetik (argazkiak, panpina edo etxean gaiari buruz aurkitutako edozer gauza). Baliabide pertsonalei dagokionez, jarduera hau aurrera eramateko hezitzaile bat beharko da.
EBALUAZIOA 1a. Ea haurren interesa piztu den. 2a. Ea gurasoak parte hartzen duten. 3a. Ea itsas-animaliak lantzen eta ezagutzen dituzten. 4a. Ea ongi pasatzen duten.
3.2.
TXOTXONGILOA
HELBURU ZEHATZAK: 1. Inauterietako pertsonaiak identifikatzea. 2. Txotxongiloekin interakzioa izatea. 3. Arreta jartzea. 4
4. Istorioa bereganatzea. EDUKIAK: -
Egiten ari denean kontzentratzea eta arreta jartzea.
-
Jardueretan ekimena izatea.
-
Ikasgelako materiala errespetatzea.
-
Elkarbizitzako arau sinpleak errespetatzea: ez molestatzea.
-
Hiztegia: Itsas - animaliak (Olagarroak,Itsas - izarrak,arrainak)
JARDUERA:
Hezitzaileek inauterietan egindako gaiari buruzko txotxongiloak antzeztuko dituzte. Horretarako, hezitzaileek gela apaindu eta egokituko dute.Hau da, leku berezi bat jarriko dute bertan antzezteko. Haurrak, lurrean eserita egongo dira txotxongiloak ikusten. Jarduera aktiboa eta dinamikoa izateko, antzezten ari diren hezitzaileek istorioaren inguruan galderak egingo dituzte haurrek parte hartzeko eta imaginazioa garatzeko; adibidez: zer uste duzue gertatuko dela orain?, ba al dakizue zer gertatu zitzaion...? Haurrak
antzerkia
ikusten
duten
bitartean,hezitzaile
bat
alboan
egongo
da
behatzen,zaintzen,motibatzen eta behar dutenerako laguntza eskaintzen.Hezitzaileek panpinak erabiliko dituzte pertsonaien antzezlana egiteko.Panpina horiek itsasoko animaliak izango dira, horrela itsasoko animaliei buruzko ezagutza hobeago bat izango dute eta istorio bat kontatuko die. Jarduera hau beste modu batean landu daiteke. Hezitzaileek txotxongiloekin antzeztu ondoren, materiala haurren eskura utziko dugu haiek saio libretan erabiltzeko. BALIABIDE MATERIALA: -
DENBORA: Lehenengo astean saio bat izango dute, astelehenean 14:30etatik 15:15etara, hain
zuzen ere. Bazkal ondoren eta komunera joan ondoren beharrak asetuta dituztelako eta momentu egokia delako arreta mantentzeko eta lasai egoteko. -
LEKUA: Gelan egingo da. Aurretik hezitzaileek behar dutena prestatuta izango dute eta
antzezterako orduan ikasleak eserita egongo dira txontxongiloak ikusten. -
MATERIALA:
Jarduera honetan hezitzaileek erabiliko dute materiala, txontxongiloak, kortina, istorioa aurretik prestatua izango dutena, musika. Baliabide pertsonalei begira, bi hezitzaile egongo dira antzezten eta beste bat haurrekin.
5
EBALUAZIOA: 1a. Ea pertsonaiak identifikatzen dituzten. 2a. Txotxongiloekin interakzioa izan duten. 3a. Ea arreta jartzen duten 4a. Ea istorioa bereganatzen duten.
3.3.
MARGOTU
HELBURU ZEHATZAK: 1. Imajinazioa lantzea. 2. Psikomotrizitate fina lantzea. 3. Kolore eta mota ezberdinetako margoak erabiltzea.
EDUKIAK: -
Esku-mugimenduak koordinatzea.
-
Egiten ari denean kontzentratzea eta arreta jartzea.
-
Jardueretan ekimena izatea.
-
Ikasgelako materiala errespetatzea.
-
Elkarbizitzako arau sinpleak errespetatzea: ez molestatzea.
JARDUERA: Jarduera hau aurrera eramateko, haurrak taldeka mahaietan eseriko dira. Mahaiaren erdian, haur guztien eskura, margo eta itsas-animalien marrazki desberdinak egongo dira. Behin eserita, olagarro, itsas-izar edo arrainaren marrazkia aukeratuko dute (beraiek nahi dutena) eta nahi dituzten margoak erabiliz margotuko dute. Honen bidez, psikomotrizitate fina eta begi-esku trebetasuna landuko dituzte, baita koloreak ere. Marrazki guztiak amaitzean, hezitzailearen laguntzaz itsasoaren mural bat prestatuko dute gela apaintzeko eta bakoitzaren eta besteen marrazkiak ikusteko. Murala egiterako orduan ez dira mahaietan egongo, lurrean eserita baizik.
BALIABIDE MATERIALA: -
DENBORA: Astean zehar hainbat ordu izango dute.
-
LEKUA: Haurrak taldeetan banatuko ditugu eta mahaietan jarriko ditugu. 6
-
MATERIALA: Hainbat material izango dute: papera eta mota ezberdinetako margoak. Adibidez, plastidekor margoak, errotulagailuak, egurrezko margoak,etab.
EBALUAZIOA: 1a. Ea imajinazioa lantzen duten 2a. Ea psikomotrizitate fina ondo lantzen duten 3a. Ea kolore eta mota ezberdinetako margoak erabiltzen dituen.
4.IPUINAK
HELBURU ZEHATZAK: 1. Ongi pasatzea 2.
Imajinazioa lantzea
(poner k repiten lo k no entienden, )
3.
Arreta jartzea
4.
Istorioa bereganatzea
EDUKIAK: -
Imajinazioa eta pentsamendua lantzea
-
Gaiari buruz gehiago ezagutzea: hiztegia zabaltzea, izen berriak memorizatzea, pertsonai mitikoak‌
-
Elkarbizitzako arau sinpleak errespetatzea: ez molestatzea.
-
Egiten ari denean kontzentratzea eta arreta jartzea.
JARDUERA: Hezitzaileak gaiari buruzko eta haurren adinarentzat egokiak diren
ipuinak aurretik
aukeratuko ditu. Hainbat ipuin hartuko ditu egun desberdinetan kontatzeko, baina inauteriak direnez, itsasoko animaliei buruzkoak izango dira. Adibidez, Nemo arraina, Sirenatxoa, etab. Haurrak borobilean eseriko dira andereinoarekin ipuina entzun eta irudiak ikusteko. Gainera, hezitzaileak ipuinari buruzko galderak egiten joango da ipuina kontatzen duen bitartean. Modu honetan, haurrekin interakzioa eta parte hartzea sustatuko du. Horrela, gaiari buruzko ezagutza lortzen joango dira, eta ipuinen irudiak ikusita arrainak nolakoak diren barneratzen joango dira. Jarduera honen bidez, irudimena landuko da, besteak beste, baita zer nolako jarrera izan behar duten ipuin bat kontatzerakoan, baita besteekiko errespetua ere.
7
BALIABIDE MATERIALAK: - DENBORA: Hezitzaileak astean zehar hainbat ordu izango dute ipuinak kontatzeko. - LEKUA: Ipuinak gelan kontatuko dira. Hezitzaileak aukeratuko du nola jarriko dituen.Hau da, batzuetan borobilean jarriko dira eta beste batzuetan hezitzailearen aurrean. - MATERIALA: Hezitzaileak kontatuko duen istorioaren liburua beharko du.
EBALUAZIOA: 1a. Ea ongi pasatzen duten 2a. Ea imajinazioa lantzen duten 3a. Ea arreta jartzen duten 4a. Ea istorioa bereganatzen duten
6.MOZORROA PRESTATZEA
HELBURU ZEHATZAK: 1. Pentsamendua lantzea 2. Psikomotrizitate fina lantzea 3. Ongi pasatzea
EDUKIAK: -
Elkar laguntzea
-
Gaiari buruz gehiago ezagutzea
-
Material desberdinak ezagutzea eta horrekin esperimentatzea
JARDUERA: Hezitzaileak arrainaren mozorroa erakutsiko du. Egiteko pausoak azalduko ditu eta denon aurrean mozorro bat egingo du beraiek pausoak barneratzeko. Behin gauzak ongi azalduta egon, haurrak mozorroa egiten hasiko dira hezitzailearen laguntzaz, pausoak jarraituz eta denbora tartekatuz. Lehenik eta behin, plastikozko poltsak forma desberdinekin moztuko ditugu, tokatu zaigun arrainaren arabera. Gero, kartulinak forma desberdinetan moztuko ditugu, poltsaren formaren arabera eta behin hori bukatzean, itsatsi egingo dugu. Ondoren, buruarekin hasiko gara. Kartulina bat erditik tolestuko dugu eta grapekin grapatuko dugu forma emanez. Gero begiak, ahoa eta ezkatak margotuko ditugu bertan eta mozorroa bukatuta egongo da. 8
BALIABIDE MATERIALAK: -DENBORA: Mozorroa egiteko orduak egunetan banatuko dira, gogorregia izan ez dadin. -LEKUA: Gelan egingo dira, mahaietan eserita eta txokoetan banatuta. -MATERIALA: Koloretako zabor poltsak, koloretako kartulina desberdinak, kola, guraizeak. Aurpegia margotzeko margoak.
EBALUAZIOA: 1a. Ea pentsamendua lantzen den 2a. Ea psikomotrizitate fina lantzen den 3a. Ea ongi pasatzen duten
6.MUSIKA ETA DANTZALDIA
HELBURU ZEHATZAK: 1. Ongi pasatzea 2. Psikomotrizitate larria lantzea 3. Erritmoa jarraitzea
EDUKIAK: -
Ikaskideak errespetatzea
-
Mugimenduak koordinatuak izatea
-
Pausoak ikastea
-
Erritmoa jarraitzea
JARDUERA: Inauteriak direla eta,musikako saioetan gurasoentzat dantzaldi bat egingo da. Hezitzaileak gaiarekin bat datorren abesti bat aukeratuko du, adibidez Takolo Pirritx eta Porrotxen “Plisti-Plasta� abestia, urarekin eta itsasoarekin harremana daukalako. Lehenengo egunean haurrei aukeratutako abestia jarriko zaie ezagutzeko eta ikasteko,
beste jarduera batzuk egiten ari direnean abestia jarrita egongo da,adibidez
marraztu edo plastilinarekin aritzen direnean.
9
Musikako saioan, irakasleak abestia jarriko du eta dantzatzen hasiko da. Pausoak errazak izango dira eta haurrek imitazioaren bidez bereganatzen joango dira. Horrela, jaialdia iristen den egunean dena prest izango dute gurasoak liluratzeko. Aukeratutako pausoak sinpleak izan behar dira eta errepikatu behar dira abestian zehar. Haurrak hezitzailea kopiatzea eskatuko da,abestia eta pausoak poliki-poliki errepikatuko dira,musika saioa bukatu arte.
BALIABIDE MATERIALAK:
-DENBORA: Musika saioak astean 3 aldiz dute,jarduera hau egiteko 2 aste erabiliko ditugu. -LEKUA: Lehenengo egunetan klasean egingo dira entsaioak,eta haurrak menperatzen dutenean areto nagusira joango dira. -MATERIALA:Haur bakoitzaren tokia jakiteko koloretako zintak erabiliko ditugu lurrean itsasteko.
EBALUAZIOA: 1a. Ea ondo pasatzen duten 2a. Ea parte-hartzen duten 3a. Ea erritmoa jarraitzen duten
8.IRTEERA
HELBURU ZEHATZAK: 1. Ongi pasatzea 2.
Jakintza gehiago izatea
3.
Animaliekiko errespetua
EDUKIAK: -
Beste ikaskideei errespetatzea
-
Arauak errespetatzea
-
Animaliak errespetatzea
-
Formak eta koloreak bereiztea
JARDUERA: Aurreko jarduera guztiak egin ondoren, ideia egokia da irteera hau egitea haurrek aurretik ikasitako guztia errealitatean ikus dezaten.
10
Jarduera egin eta antolatu aurretik, ikasturte hasieran gurasoekin bilera bat egin dugu haiek irteera honen berri izateko. Horrela, eguna iristen denean beraiek badaukate honi buruzko informazioa. Hala ere, irteera dagoela gogorarazteko, egun batzuk lehenago haur bakoitzari orri bat banatuko zaio gurasoei emateko. Orrian irteeraren informazioa azalduko da eta beharrezko gauzak zeintzuk diren aipatuko da. Hau da guk egindako eredua:
Guraso horiek: Ikasturte hasierako bileran esan bezala, datorren asteartean, otsailak 17, Donostiako Aquariumera irteera egingo dugu 3 urteko haurrekin. Irteera hau goizean egingo da, hau da, autobusak 9:30tan jasoko gaitu eskolako autobus geltokian eta 12:30tan utziko gaitu leku berean, beraz haurrek ez dute janaria eraman behar, baina hamaiketakoa eta ura eramatea beharrezkoa da.
Sarrerak eskolako AMPAk ordainduko ditu. Ezin
badazue
etorri
abisatu
eta
edozein
galdera
edo
arazo
badaukazue,
hezitzailearekin kontaktuan jarri.
e-mail: elatzetaikastetxea8@gmail.com Telefonoa: 943626666
Irteeraren egunean, geratutako lekuan haurrak iristen diren heinean, zerrendatik ezabatuko ditugu edo izenaren ondoan marka bat ipiniko dugu nor etorri den kontrolatzeko. Haur guztiak daudenean, autobusera igoko gara eta beste hezitzaile baten laguntzarekin bermatu behar dugu haur bakoitza ondo eserita egotea. Aquariumera iristen garenean, haurrei jakinaraziko diegu lekuaren arauak eta jarraian bisita hasiko dugu. Bisita bukatu baino lehen,atsedenalditxo bat egongo da hamaiketakoa hartzeko,15 minutukoa gutxi gora-bera eta ondoren bisitarekin jarraituko da. 12:00etan autobusera bueltatuko gara eta autobusean igo baino lehen, zerrenda pasako da eta hasierako prozedura jarraituko dugu. 12.30 eskolara iritsiko gara eta guraso bakoitza bere haurra hartuko du, jangelako haurrak hezitzailearekin geratuko dira eta jangelara igoko dituzte.
11
4. EBALUAZIO OROKORRA Programazio hau ebaluatzeko erabiliko dugun metodo garrantzitsuena behaketa izango da. Hortaz gain, ebaluatzeko zenbait fitxa tekniko erabiliko ditugu jarduera bakoitzaren ebaluazioa zehatzago izateko. Irakaslearen papera, jarduera batzuetan aipatu dugun bezala, nahiko pasiboa izango da, beraz behatzerako orduan informazioa jaso dezake. Bestela, jarduera bakoitzaren bukaeran jasotako informazioa oharren bitartez koaderno batean idazteko aukera izango du. Jarduera batzuk aurrera eramateko, irakasle bat baino gehiagok parte hartzen dute, kasu hauetan jardueraren bukaeran, irakasle bakoitzaren ikuspuntuak haman komunean jarriko dituzte. Horrela, informazio guztia izaterakoan, programazio honetan egon diren zailtasunak eta aldatzeko gauzak antzemango ditugu. Hortaz gain, ikasle bakoitzaren garapena ikusiko dugu; edukiren bat asimilatu gabe gelditu den edo helbururen bat lortu gabe gelditu den. Horrela bada, hurrengo programazioan kontuan hartu beharko dugu kurtsoa amaitu baino lehen lortzeko.
Normalean, aurretik prestatutako jarduerak ez dira beti pentsatuta genuen bezala ateratzen. Aurten pentsatutako joardueraren bat ez bada ongi ateratzen edo ez bada guk pentsatzen genuena bezala, datorren urterako aldaketak proposatzea ezinbestekoa izango da hobetzen joateko.
Ebaluazioaren
helburu
garrantzitsuena,
gurasoei
gelan
ikusten
ditugun
lorpenak
transmititzea da. Horrela, jardueretan jasotako informazioa ezagutuko dute eta haien haurren garapenaren berri izango dute. Horretaz gain, hiru hilabete bakoitzean banatzen diren txostenetan lortutako helburuak eta landutako edukiak aipatuko ditugu.
12
5. ERANSKINAK Ebaluatzeko fitxa teknikoa
BAI
Haurrak jardueratan interesa izan du
Itsas-animaliak bereizten ditu Haurrak imaginazioa landu du Haurrak arreta jarri du Haurrak psikomotrizitate fina dauka
Haurrak material eta kolore ezberdinak erabiltzen ditu
Haurrak musikaren erritmoa jarraitzen du
Haurrak elkarlana landu du Haurrak pentsamendua landu du Haurrak ondo pasa du OHARRAK
13
EZ