DUDH euskera web

Page 1

GIZA ESKUBIDEETAN HEZITZEKO MATERIALAK

GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN

UNIBERTSALA


GAI AURKIBIDEA I. Hezitzaileentzako gida Orientabide didaktikoak

Aurretikako testuak eta GEAUaren onarpena

GEAUaren balio juridikoa

Aldarrikapenaren ondarea

Hitzaurrea: GEAUaren oinarriak

GEAUak barne hartutako eskubideak

Egungo erronkak, 60 urteren ondoren

Giza eskubideen alde mobilizatzea ez da alferrik

Ekin: ekintza proposamenak

BibliograďŹ a

Baliabide didaktikoak interneten

FilmograďŹ a

II. Proposamen didaktikoak Lehen Hezkuntzarako ekintza didaktikoak

Bigarren Hezkuntzarako ekintza didaktikoak

Batxilergorako eta Helduen Hezkuntzarako ekintza didaktikoak


ORIENTABIDE DIDAKTIKOAK Indarrean sartu zenetik 60 urte joan diren honetan, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala (GEAU) oraindik ere herritarren formakuntzan oinarrizko aztergaia da. Aldarrikapena eta beronek barne hartzen dituen eskubideak ezagutzeko, Amnesty Internationalek giza eskubideei buruzko hausnarketa sustatzen duen material pedagogiko hau aurkezten du, duintasun kontzeptua eta berdintasun printzipioa bereziki nabarmenduz. Proposamen didaktiko hauek hezkuntza-mailaka sailkatuta daude: Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa. Helduen Hezkuntzarako jarduerak ere bildu dira. Ekintza guztietan helburuak, gomendatutako adinak, beharrezko materialak eta garapenerako argibideak zehazten dira. Beti ere, ikaslea eskubideen eta betebeharren arteko erlazio irmoari buruz hausnartzera gidatzen duten talde-esperientzietan oinarritutako ekintzak bildu dira.

Unitate didaktikoaren helburuak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala aldeko 48 bozkaz, 8 abstentzioz eta aurkako bozkarik gabe onartu zenetik 60 urte joan diren honetan, aurrerapenak aurrerapen, oraindik ere mundu osoan eskubide horien aurkako mehatxuak eta urraketa larriak ematen dira. Amnesty Internationalek material pedagogiko hau proposatzen du ikaslegoan Aldarrikapen Unibertsalarekin bat egiten duen eskubide hauei buruzko elkartasun-kontzientzia bat sortzeko asmoz. Horretarako, material hau ondorengo helburuekin egin da: • Elkarrekiko ardura, parte-hartzea eta pertsona desberdinen artean elkar ulertzea sustatzen duten talde-esperientziak proposatzea, Aldarrikapen Unibertsalean jasotako eskubideen ezagutza eta haiekiko errespetua indartuz. • Berdintasuna eta giza-duintasuna giza eskubideen oinarria direla ulertzera daramaten sentimenduen inguruan islatutako desberdintasun-egoerei buruzko hausnarketa sustatzea.

Nahiz eta material hau erabiltzeko bereziki gomendatzen den Aldarrikapenaren urteurrena den abenduaren 10aren inguruko datak erabiltzea, ikasturtearen beste edozein unetan ere erabilgarria izan daiteke. Hemen proposatutako edukinak eta ekintzak eskolako jarduera arruntekin arazorik gabe bat daitezke. Nahiz eta Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzarako bereziki aproposa izan, material pedagogiko hau zeharka ere erabil daiteke, erabil daitekeen zenbait gaien arteko koordinazio egoki bat ematen bada: Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, Hizkuntza, Etika- eta gizabidezko hezkuntza, Erlijioa, Historia; Lehen Hezkuntzan, Hizkuntza, Erlijioa edota Ingurumenaren ezagupena.

2

AMNESTY INTERNATIONAL


Hitz batean esanda, eguneroko bizitzan bakoitzaren eta besteen eskubideak ulertzen eta balioztatzen lagun dezaketen jarrerak indartzen saiatuko gara, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalari buruzko eztabaida pizten eta eskubide hauek nazioarteko mailan aitortuak izan daitezen lortzeko parte-hartze eraginkorrak sustatzen.

gerra zibilen ondoren idatzia eta herri ingelesaren demokrazia-nahietatik jaioa. • Gizakiaren eta herritarraren eskubideen aldarrikapena, Frantziar Iraultzaren ostean idatzia izan zena, eta guztion berdintasunaren alde egin zuen aldarrikapena. GEAUaren aurreko testuetan hurbilena Gizakiaren eskubide eta betebeharren aldarrikapen amerikarra da, 1948ko maiatzeko data duena.

AURRETIKAKO TESTUAK ETA GEAU-AREN NBE-ren sorrera ONARPENA Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala nazioarteko giza eskubideei buruzko arau guztien oinarria da, herrialde guztiek bermatu behar dutena eta zeinaren alde herrialde guztiek ahalegindu behar diren. 1948ko abenduaren 10ean onartu zen Nazio Batuen Batzar Nagusiaren ebazpen berean, kide ziren estatu guztiei testua argitara zezaten eta “zabaldua, azaldua, eskoletan eta beste hezkuntzaguneetan irakurria eta eztabaidatua� izan zedila eskatzen zitzaien, “herrialdeen eta lurraldeen izate politikoa zela eta bereizkeriarik egin gabe�.

Bigarren Mundu Gerra amaitutakoan, San Franciscon, Estatu Batuetan, Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortu zen, XX. mendeko lehen erdian jazotakoak bezalako gertakari belikoak berriro gerta zitezen eragozteko. Nazio Batuen Gutuna Parisen sinatu zen 1945eko abuztuaren 26an, eta urte bereko urrian sartu zen indarrean, ordurako giza eskubideei buruzko zenbait arau barneratuz.

Aurrekari historiko nabarmenenak Ingalaterran eta Frantzian izandako iraultza modernoen ondorioz sortutako aldarrikapenak izan dira:

NBEren helburuen artean, giza eskubideei eta oinarrizko askatasunei begirunean nazioarteko elkarlaguntza adierazi zen. 55. atalean NBEak pertsona guztien giza eskubideei begirunea sustatuko zuela azpimarratu zen, arraza, sexua, hizkuntza edo erlijioa bereizle izan gabe, eta eskubide horien eraginkortasuna babestuko zuela bizitza-maila hobeak, lan iraunkorra, aurrerapen baldintzak eta garapen ekonomikoa eta soziala bermatzeko asmoz. Horretarako, kide guztiek, bakarka ala elkarrekin, zentzu horretan neurriak hartzeko ardura hartu zuten, NBEarekin elkarlanean.

• 1689ko Ingalaterrako eskubide-gutuna edota eskubide-aldarrikapena (Bill of Rights), herrialdeak jasan zituen

NBEak bere sorrerako helburua betetzeko mahaigaineratu zuen lehendabiziko zereginetako bat giza duintasunaren es-

Giza eskubideak ez dira asmakizun berri bat. Mundu bidezkoago, askeago eta solidarioago baten desira gizakia existitzen denetik izandako helburu amankomun bat izan da.

kaerak jasoko zituen eskubide-katalogo bat eratzea izan zen, munduko pertsona eta herrialde guztiek errespeta zitzaten.

GEAUaren onarpena Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala planeta osoko herrialde anitzetako ordezkari ugarik eratu zuten, oso tradizio juridiko ezberdinetakoak. Idazketa Batzordeak bere lanari ekin zion une beretik, Giza Eskubide Batzordean Aldarrikapena eta ondorengo bi Nazioarteko

Itunak egin ziren bi hamarkadatan bizirik iraungo zuen eztabaida bat sortu zen. Eztabaidaren ardatza estatuek giza eskubideei buruz zeuzkaten ikuskera desberdinak eta eurei aitortzeko prest zeuden beharrezko errespetu maila ziren. Alde batean mendebaldeko herrialdeak ezarri ziren, eskubide zibil eta politiko klasikoak aldarrikatzen zituztenak, eta beste aldean, sobietar blokea eta herrialde hegoamerikarrak, eskubide ekonomiko, sozial eta kulturaletan (EESK) enfasia jarri zutenak. Eskubideei zor zitzaien beharrezko errespetu mailari buruz, bi jarrera kontrajarri izan ziren: batetik, giza eskubideen aldarrikapen orokor batek soilik indar morala izan zezan nahi zuten estatuak; bestetik, eskubideez gain betebeharrak eta estatuentzako bete beharrekoak liratekeen eskubideak bermatzeko tresnak ere barneratzearen aldekoak.

GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

3


GEAUaren prestakuntza-lanak bildu zituen garaiaren beste ezaugarrietako bat izan zen oraindik ere sistema koloniala indarrean zegoela, eta ondorioz, herrialde askok ezin izan zutela eztabaidan parte hartu.

eskubideei eta askatasunei begirunea gordetzeko ardura du, nazio zein nazioarte mailan neurri progresiboen bidez�. Giza eskubideak betearazteko ardura duten nazioarteko erakundeek ere honi buruz jardun dute.

Dena den, Aldarrikapena aurkako bozkarik gabe onartu izana giza eskubideei buruzko ikusmolde guztien artean lortutako orekaren ezaugarritzat hartu izan da. Zentzu horretan, mundu osoko tradizio erlijioso, politiko eta ďŹ losoďŹ koen benetako topagune bat izan zen.

Benetan garrantzia duena da GEAUak barne hartutako eskubideak ia araudi guztiek jasoak izan direla, bai nazioarteko mailan (Hitzarmenen eta Itunen bidez) bai eta nazio ezberdinetako barne zuzenbideek ere, konstituzioen eta beste zenbait legeren bidez.

Denboraren poderioz, GEAUa herrialde guztiek onartu dute lehen mailako erreferentzia moral eta juridikotzat, eta honez gero giza eskubideei buruzko 80 itun baino gehiagoren oinarria izan da.

GEAU-AREN BALIO JURIDIKOA Nahiz eta, aldarrikapen bat izateagatik, bere sorreraren unean GEAUak ez zuen balio loteslerik izan, gaur egun inork ez du zalantzan jartzen bere balio unibertsala eta giza eskubideei buruzko erreferentzia bezala erabiltzen da nazioarteko itunetan, NBEko Batzar Orokorraren ebazpenetan, Nazioarteko Justizia Epaitegiaren jurisprudentzian eta estatuen barne-legedian. 1968ko Teherango Giza Eskubideei buruzko Mundu Biltzarrak ondorengoa azpimarratu zuen: “Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak giza-familiako kide guztientzako berdinak eta besterenezinak diren eskubideei buruzko herrialde guztien ikuspuntu amankomun bat adierazten du� eta nazioarteko erkidegoarentzako derrigorrezkotzat jo zuen.

4

AMNESTY INTERNATIONAL

1993ko Vienako Aldarrikapenean, 171 estatuk herri eta herrialde guztientzako helburu amankomun bat dela eta “estatuek euren sistema politiko, ekonomiko eta kulturalak edozein izanik ere, giza eskubide eta oinarrizko askatasun guztiak babesteko eta sustatzeko betebeharra dutela� aldarrikatu zuten.

Ez ditu estatuak bakarrik behartzen... Nahiz eta estatuek, nazioarteko erantzukizupean, giza eskubideak bermatzeko berariazko eta oinarrizko betebeharra duten, GEAUak estatuak ez diren beste sujetu batzu ere barneratzen ditu eurei begirunea gordetzeko lanean. Honela, Aldarrikapenak dioenez, “gizabanako bakoitzak eta gizarteko erakunde bakoitzak

ALDARRIKAPENAREN ONDAREA GEAUaren eta eskubideak bermatzeko sistemaren lorpenik handiena estatuek bere herritarrei eskeintzen dieten tratuak, herrialde bakoitzeko barne-gai bat izateari utzi izana da. Ondorioz, nazioarteko eskubide-errejimen bat aipatu dezakete herritarrek babesa lortzeko, estatuaren ordezkariek burutzen dituzten giza eskubideen urraketen aurrean edota partikularrek burututakoen aurrean, estatuak ez dituenean eskubideak babesten eta behar duen arduraz ez duenean jokatzen. GEAUak etengabeko zabalkuntzan azken 60 urteetan garatu den giza eskubideak babesteko nazioarteko sistema bat iradoki du. Aldarrikapena gehien aipatu duen testua Giza Eskubideei buruzko Europar Ituna izan zen, 1950ean sinatua, baina 1969ko Amerikar Hitzarmenaren eta Afrikar Herrien Giza Eskubideei buruzko Gutunaren erreferentzia ere izan da. Estatuetan, GEAUa konstituzioen, legedien eta giza eskubideak babesteko estatuko politiken eredu ere izan da.


Nola aipatzen da Aldarrikapena espainiar Konstituzioan? 10.2 artikulua: “Konstituzioak aitortzen dituen oinarrizko eskubideei eta askatasunei dagozkien arauak interpretatzeko orduan, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalari eta gai horietan Espainiak berretsiak dituen nazioarteko tratatu eta hitzarmenei begiratuko zaie�

Giza eskubideak babesteko nazioarteko sistema Batzar Nagusiak Aldarrikapena onartu zuen ebazpen berean, Giza Eskubideen Batzordeari zera eskatu zion: lehentasuna ematea hitzarmen-proposamen baten eta berau ezartzeko neurriak jasoko zituen beste proposamen baten prestatzelanei. GEAUaren eskubideak estatuentzako betebehar bihurtuko zituen hi-

tzarmen bat, abusuen biktima zirenei bermeak eskainiz. Nahiz eta Batzar Nagusiak hitzarmen proposamen bakar bat eskatu zuen, mendebaldeko blokeak uko egin zion eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalek eskubide zibil eta politikoen derrigortasun maila bera izan zezaten onartzeari. Bloke honek bere hastapenetan zegoen giza eskubideak babesteko nazioarteko sistema bertan behera uzteko mehatxua ere egin zuen eztabaida luze baten ostean, Batzar Nagusiak giza eskubideei buruzko nazioarteko bi itun onartu zituen: Eskubide Zibil eta Politikoei buruzko Nazioarteko Ituna (EPZNI) eta Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalei buruzko Nazioarteko Ituna (EESKNI). 1976ra arte itxaron behar izan zen bi Itun hauek indarrean sar zitezen. 2008an 161 eta 158 herrialdek berretsi dituzte, hurrenez hurren. Bi Nazioarteko Itun hauek Aldarrikapenak islatutako eskubide gehienak garatu dituzte, berretsi dituzten estatuentzako derrigorrezkoak izan daitezela eginez. Geroztik, giza eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmen gehiago sinatu eta berretsi dira.

Itunen ondoren onartutako giza eskubideen babeserako hitzarmenak [Zerrenda ez da osoa] Diskriminazio mota guztiak ekiditeko nazioarteko hitzarmena, 1965eko abenduaren 21ekoa. Emakumearen diskriminazio mota guztiak ekiditeko hitzarmena, 1979ko abenduaren 18koa. Torturaren eta beste tratu txar, anker edota lotsarazleen aurkako hitzarmena, 1984ko abenduaren 10ekoa. Haurren Eskubideen Hitzarmena, 1989ko azaroaren 20koa. Langile migratzaile guztien eta euren familien eskubideen babesari buruzko nazioarteko hitzarmena, 1990ko abenduaren 18koa. Behartutako desagerpenen aurka pertsona guztien babeserako nazioarteko hitzarmena, 1992ko abenduaren 18koa. Minusbaliotasunak dituzten pertsonen eskubideei buruzko hitzarmena, 2006ko abenduaren 20koa.

Hitzarmen hauez gain, ezinbestekoa da NBEren aitzinako Giza Eskubideen Batzordeak (gaurko Giza Eskubideen Kontseilua) sortutako erakunde independienteak aipatzea, gaur egun GEAUa eta gainontzeko hitzarmenak oraindik oinarri dituztenak estatuen betebeharrak betetzen diren gainbegiratzeko.

GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

5


HITZAURREA: GEAU-AREN OINARRIAK GEAUa hitzaurre batek eta 30 atalek osatzen dute. Bertan gizon eta emakume guztiek, salbuespenik gabe, goza ditzaketen eskubide sorta zabal bat ezartzen da. Hitzaurreak printzipio multzo bat jasotzen du, besteak beste, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, bereizkeriaren debekua eta eskubideen unibertsaltasuna. Hitzaurrearen lehen paragrafoak dioenez, “askatasuna, justizia eta bakea giza familiako kide guztien berezko duintasunean eta eskubide berdin eta ukaezinetan oinarritzen dira”. Eskubideen funtsa, beraz, giza duintasuna da. Aldarrikapenaren hitzaurrean bertan, estatuek ordurako Nazio Batuen Gutunean adierazitako konpromisoak berretsi zituzten, haien artean “izakiaren oinarrizko eskubideetan, gizakiaren duintasun eta balioan eta gizonen eta emakumeen eskubideen arteko berdintasunean duten fedea”. Era berean, “askatasunaren ikuspegi zabalago baten barruan, gizarte aurrerakuntza sustatzeko eta bizitza-maila jasotzeko” konpromisoa gogorarazten dute eta giza eskubideen zatiezintasuna aldarrikatzen. Aldarrikapenak azpimarratzen du gizakien duintasuna, eskubide zibil eta politikoak errespetatzen diren bitartean eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak asetzen badira bakarrik errespetatu ahal izango dela. Aurrekoa lortzeko, estatuek “konpromiso hori bete ahal izateko eskubideen eta

6

AMNESTY INTERNATIONAL

askatasunen ikuspuntu amankomun bat” izatearen garrantzia azpimarratu zuten.

Batzar nagusiak GEAUa aldarrikatu zuen “herri eta nazio guztiek izan beharreko jomuga legez, bai norbanakoek eta bai erakundeek, Aldarrikapen honetan etengabe oinarrituta, alde batetik, eskubide eta askatasun hauen begirunea bultza dezaten irakaskuntzaren eta hezkuntzaren bidez eta, bestetik, nazio mailan eta nazioarte mailan arian-arian neurriak hartuz, era eraginkorrean eta orokorrean ezar daitezen ziurtatzeko, bai elkarkide diren estatuetako herrien artean eta baita horien eskumenpean dauden lurraldeetan ere.” (Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, Hitzaurrea)

GEAU-AK BARNE HARTUTAKO ESKUBIDEAK Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala osatzen duten 30 ataletan alde batetik eskubide zibil eta politikoak (EZP) eta bestetik eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak (EESK) jasotzen dira, eskubide guzti horien zatiezintasuna eta elkarrekiko menpekotasuna nabarmenduz. Aldarrikapenaren hasieran, bere 1.atalak dio “gizon-emakume guztiak aske jaiotzen direla, duintasun eta eskubide berberak dituztela” eta eskubide horiek unibertsalak direla, hots, munduko

edozein tokitan errespetatu eta gozatu behar direla. 2. atalak aurrekoa osatzen du eskubideen unibertsaltasuna aldarrikatuz, “pertsona orok Aldarrikapen honetan aitortzen diren eskubide eta askatasun guztiak” dauzkala adieraziz eta “arraza, sexua, hizkuntza, erlijioa, sinesmen politikoa edo bestelakoa, nazio- ala gizarte-jatorria, egoera ekonomikoa, jaiotza edo beste edozein ezaugarri oinarritzat hartuta egindako bereizkeria” debekatuz. Bereizkeria ezaren printzipio hau egoera zaurgarrian daudenei eta emakumeei zuzendutako nazioarteko zenbait hitzarmenen oinarri izan da, bai eta ondorengo hitzarmenena ere: Arrazagatiko diskriminazio mota guztiak ekiditeko nazioarteko hitzarmena, emakumearen aurkako diskriminazio mota guztiak ekiditeko nazioarteko hitzarmena, Minusbaliotasunak dituzten pertsonen eskubideei buruzko hitzarmena eta Langile migratzaile guztien eta euren familien eskubideen babesari buruzko nazioarteko hitzarmena, besteak beste. Era berean, garrantzitsua da baieztatzea eskubide berdintasuna eta bereizkeria eza atal berean aurki daitekeen beste debeku batekin osatzen direla: “Ez zaio begiratuko gainera, pertsona zein herrialde edo lurraldetakoa den; ezta hango politikari, legeei edo nazioarteko egoerari, nahiz eta herri hori burujabea izan, besteren zainpeko lurraldea, autonomiarik gabea edo nola-halako burujabetasun-mugak dituena”. Atal honek aintzinako estatuen kolonietan bizi ziren biztanleei gainontzekoen eskubide berberak aitortzen dizkie. Bi artikulu hauetan aurki daitezkeen printzipioen ostean, Aldarrikapenean barneratuta dauden eskubideak bost taldetan sailka daitezke:


1)

Eskubide zibilak:

4. atala: Esklabutzaren debekua. 5. atala: Torturarik edota tratu txarrik ez jasateko eskubidea. 6. atala: Gizon eta emakume guztien lege-nortasunaren aitormena. 7. atala: Legearen aurreko berdintasuna. 8. atala: Epaitegietara jotzeko eskubidea. 9. atala: Arrazoirik gabeko atxiloketen, espetxeratzeen eta erbesteratzeen aurkakoa. 10. atala: Epaitegi inpartzial batek entzuna izateko eskubidea. 11. atala: Errugabetasun-presuntzio eskubidea.

Eskubide hauen barruan, pertsona bakoitzaren bizitzeko eskubidea barnehartzen da, gainontzeko giza eskubideak gozatu ahal izateko beharrezkoa dena. Nabarmendu behar den beste atal bat

2)

torturaren debekua da (5. atala), ondoren arau-garapen luzeagoa izan duena, bereziki Torturaren aurkako Hitzarmenaren (eta bere hautazko Protokoloaren) bidez.

Gizabanakoari kide den gizarte-taldeekin dituen erlazioetan dagozkion eskubideak:

12. atala: Bizitza pribatuan estatuaren esku-hartzea ez jasateko eskubidea. 13. atala: Aske ibiltzeko eta emigraziorako eskubidea. 14. atala: Asilo-eskubidea. 15. atala: Herritartasun bat izateko eskubidea. 16. atala: Ezkondu ahal izateko eskubidea. 17. atala: Jabetza-eskubidea, bakarka nahiz taldean.

Eskubide hauen esparruan, eta euren babeserako bermeen barruan, 8. atalak Konstituzioan edota legedian aurreikusitako eskubideen urraketen aurrean epaitegietara jotzeko eskubidea ematen du. Atal hau da helegite judiziala barneratzen duen bakarra, eta hau egiterakoan, ez du eskubide zibil eta politikoen eta eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen artean bereizkeriarik egiten. Dena den, berme judizialak nazio barruko mailara mugatuta azaltzen dira eta ez dute nazioarteko helegite judizial baterako eskubidea ematen. Multzo hau osatzen duten gainontzeko eskubideak pertsona orok arrazoirik gabe atxilotua ez izateko eskubidea, epaimahai inpartzial batek entzuna izateko eskubidea, errugabetasun-presuntzioa eta legearen aurreko berdintasuna dira. Eskubide guzti horiek bidezko prozesu bat izateko eskubidearen osagarri dira, eta horretarako, ezinbestekoa da botere judizialaren independentzia.

Eskubide hauen esparruan bereziki garrantzitsua da 13. artikulua nabarmentzea: “aske ibiltzeko, edozein estatutan bizilekua aukeratzeko eta edozein estatutatik ateratzeko eta norberarenera itzultzeko eskubideaâ€?. Eskubide multzo honen inguruan, garrantzitsua da zenbait Ăąabardura gogoan izatea. Adibidez, GEAUak herrialde batetik irtetzea ahalbidetzen du, baina ez du beste batean sartzeko eskubidea ematen, eta ez die ere estatuei gizabanakoen aske ibiltzeko eskubidea eraginkor egiteko betebeharra ezartzen. Horrek zaildu egiten du eskubide hauez gozatu ahal izatea. Gauza bera gertatzen da 14. atalarekin asiloa eskatzeko eta gozatzeko eskubidea aitortzen du, baina ez die estatuei asilo-eskatzaileak jasotzeko edota asiloa emateko betebeharra ezartzen.

GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

7


Bigarren talde honetan bertan, “Gizabanakoari kide den gizarte-taldeekin dituen erlazioetan dagozkion eskubideak”, 15. atala ere aurki daiteke, herritartasuna izateko eskubidea ematen duena. Atal honek garrantzirik handiena du, askotan herritartasuna delako GEAUak aitortzen dituen eskubideez gozatzeko ezinbesteko baldintza. 17. atalari dagokionez, jabetza-eskubideari buruzkoa, esan beharra dago ez zela Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala garatzen duten bi Nazioarteko Itunetan jaso. Berau idazteko momentuan eztabaida handiak izan ziren bi herrialde-blokeen artean (mendebaldekoa eta sobietarra), eta azkenean adostasunesapide bat onartu zen, ondorengoa dioena: “pertsona orok jabetza-eskubidea dauka, bakarka eta taldean”.

4)

3)

Eskubide politikoak

18. atala: Pentsamendu-, kontzientzia- eta erlijioaskatasuna. 19. atala: Iritzi- eta adierazpenaskatasuna. 20. atala: Bakean biltzeko eta elkartzeko eskubidea. 21. atala: Gobernuan, zuzenean ala libre aukeratutako ordezkarien bitartez, parte hartzeko eskubidea.

Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak:

22. atala: Gizarte-segurantza eta ekonomia duina izateko eskubidea. 23. atala: Lan egiteko eta soldata egokia jasotzeko eskubidea. 24. atala: Denbora librea izateko eskubidea, ordaindutako oporrak barne. 25. atala: Bizimodu egokia izateko eskubidea. 26. atala: Hezkuntza-eskubidea. 27. atala: Kulturaz eta zientzia-aurrerakuntzez gozatzeko eskubidea.

Laugarren multzo honetako lehen atalak “gizarte-segurantza eta ...[..].. giza duintasunari eta izaeraren garapen askeari beharrezko zaizkion eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak aseak izateko eskubidea” barneratzen du. Hitzaurrearen antzera, GEAUak atal honekin eskubide guztien arteko elkarrekiko menpekotasuna eta zatiezintasuna

8

AMNESTY INTERNATIONAL

nabarmentzen du, giza duintasunaren oinarri. Multzo honetan aldarrikatzen dira gizartesegurantza izateko eskubidea (22. atala), lan eskubideak (23. atala), atsedena izateko eskubidea (24. atala), eta bizimodu egokia izateko eskubidea (25. atala); hemen barne hartzen dira etxebizitza, elikagaiak,

Hirugarren eskubide-multzoak hitzaurrean jasotako adierazpen- eta sinesmen-askatasunak garatzen ditu, eta ezinbestekoa da orokorrean gizarte osoak eta berariaz giza eskubideen defendatzaileek giza eskubideen errespetua eska dezaten. Parte-hartze eskubideak ezinbesteko eskubidetzat jo izan dituzte haiek garatu dituzten nazioarteko hitzarmenen eta itunen betetzearen kontrola daramaten organoek, eta zentzu zabalean interpretatuak izan dira, giza eskubideei buruzko politika publikoen eragina jasango duten pertsonek euren lantzean parte har dezaten beharra adieraziz. Era berean, azpimarratu beharra dago bilera- eta elkartze-eskubideak arestian aipatutako giza eskubideei buruzko nazioarteko itunetan ere azaltzen direla. osasuna, beharrezko gizarte zerbitzuak eta langabeziaren, gaixotasunen, minusbaliotasunen, alarguntasunaren, zahartzaroaren ala bizibideak lortzeko aukeren nahi gabeko galeren aurrean asegurua izateko eskubidea. Aipatu beharra dago 3. atalak aitortutako bizitza-eskubidea 25. atalaren baldintzen argitara interpretatu beharra dagoela, hau da, edonork bizimodu-maila egoki bat izan dezan eskubidearen baitan, soilik baldintza ekonomiko eta sozial egokiak izanik izango duelako eskubide zibil eta politikoez gozatzerik, eta haien artean, bizitza-eskubideaz. Hezkuntza-eskubideari dagokionez, doakoa eta beharrezkoa izateaz gain (gutxienez lehen hezkuntza), 26. atalak dio hezkuntzaren helburua giza nortasunaren garapen osoa eta giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen errespetua indartzea izango dela.


5)

Gizabanakoaren eta gizartearen arteko loturei buruzko eskubideak

28. atala: Giza eskubideak eraginkorrak izango diren gizarte mailako eta nazioarteko orden bat izateko eskubidea. 29. atala: Gizabanako bakoitzak erkidegoarekin dituen betebeharrak. 30. atala: Eskubideen murrizketak.

28. atalak ezinbestekotzat jotzen du nazioartean bidezko gizarte-baldintzak ezartzea, giza eskubideez gozatzea bideragarria izan dadin, eta aberastasuna

hobe banatuko duen nazioarteko testuinguru bat eraikitzea. Adierazpen hau 1986an onartu zen garapen-eskubideari buruzko Aldarrikapenarekin osatzen da.

Aldarrikapen honen lehen atalak honela deďŹ nitzen du garapena: “oinarrizkoa eta besterezina den giza eskubidea, zeinaren baitan gizabanako eta herrialde orok euren giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak garatuko dituen garapen ekonomiko, sozial, kultural eta politikoan parte hartzerik izango duen, eskubide eta askatasun horiez gozatu ahal izatekoâ€?. Botere publikoek eskubideengan ezar ditzaketen murrizketei buruz, 30. atalak dio ezin izango dela ahalmen hori estatu, talde ala gizabanako bati Aldarrikapenak jasotako eskubideren bat deusezteko moduan interpretatu.

EGUNGO ERRONKAK, 60 URTEREN ONDOREN “Bidegabekeria, desberdintza eta zigorgabetasuna dira gaur gure munduaren ezaugarriak. Gobernuek berehala ekin beharra dute esaten denaren eta egiten denaren arteko alde izugarria konpontzeko�. Irene Khan, Amnesty Internationaleko Idazkari Nagusia, 2008ko Urteko Txostenaren aurkezpenean. Aurrerapenak aurrerapen, Nazio Batuek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zutela 60 urte bete diren honetan, gutxienez 81 herrialdetan oraindik tortura edota tratu txarrak eragiten zaizkie herritarrei, 54tan bermerik gabeko epaiketak egiten zaizkie, eta 77tan ezin dira askatasunez mintzo. Azaldutako zifrak baikorrenak dira.

GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

9


Amnesty Internationalen 2008ko “El estado de los derechos humanos en el mundoâ€? txostenaren baitan, gaur egun GEAUaren errespetuaren aurkako zenbait joeraren testigu izaten ari gara: • Talde armatuek eta gobernuen indarrek gizarte zibila zigorgabeki artezkartzat erabiltzen dute. • Lidergo falta dela eta, Aldarrikapenaren agintza gutxienez gizartearen erdiari ukatu zaio: emakumeei. Edonon antzematen da emakumeen aurkako indarkeria: gutxienez 23 herrialdetan legediak berariaz baztertzen du emakumea, eta beste askotan, emakumeak baztertzea eguneroko bizitzaren zati da. • Informazioa lortzeko modu zilegiak bailira, tortura eta tratu txarrak indartzen dira. 2007aren amaieran, Estatu Batuetako agintariek 270 pertsona mantentzen zituzten atxilotuta Guantanamon, Kuban. Urte hartako uztailean, Bush presidenteak CIAk kudeatuko zuen atxiloketa eta galdeketa programa bat erabiltzeko baimena berritu zuen.

• Disidentziaren aurkako errepresioa ematen da eta kazetariak eta aktibistak erasotuak izaten dira. 17 urteko Charles Mvogo eta 15 urteko Shimpe Poungou Zok Kamerunen hil ziren segurtasun agente batek haien eskolan elektrizitate-eteteen aurkako manifestaldi baten aurka tiro egin zuenean. Gertakari honek giza eskubideen defendatzaileen adorea eta saihestu behar duten arriskua adierazten ditu. • Pertsona errefuxiatuen, asilo-eskatzaileen eta migratzaileen eskubideak urratzen dira. • Mundu osoan eskubide ekonomiko eta sozialak urratzen dira, eta milioika pertsonek ez dute duintasunez bizitzeko beharrezkoak diren baliabideak, segurtasuna eta autonomia lortzeko aukerarik. • Giza eskubideen aurkako abusuetan eragile ekonomikoek duten erantzukizun korporatiboa saihestu egiten da. • Heriotza-zigorrak ez du zigor-justizia sistema moderno batean gunerik. Bizitzeko eta tratu txar edo lazgarririk ez

10

AMNESTY INTERNATIONAL

jasateko eskubideak urratzen ditu. Hala ere, frogatzerik izan da 2007an 1252 pertsona 24 herrialdetan euren estatuek hilaraziak izan zirela. Egiaz hilarazitakoen zifra altuagoa da, zalantzarik gabe. Amnesty Internationalen ustez, etorkizunari begira giza eskubideentzako mehatxurik larriena bi gabezia nabarmen dira: gaiari buruzko ikuspuntu amankomun batena eta lidergo kolektibo batena. Elkarteak gobernuei Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren printzipioetan oinarritutako fronte amankomun berri bat eskatzen die.

GIZA ESKUBIDEEN ALDE MOBILIZATZEA EZ DA ALFERRIK Amnesty Internationalek aurrerapenak egiaztatzerik izan du azken sei hamarkadetan giza eskubideei dagokionez;


besteak beste, zenbait lege aldarrikatu eta giza eskubideen defentsarako zenbait erakunde ezarri izana, heriotza-zigorra desager dadin egindako ahaleginekin azaldu den elkartasun geroz eta handiagoa, edota zenbait nazioarteko eta nazioetako epaitegik zenbait gerrako eta gizateriaren aurkako krimenen erantzuleak auzipetu izana. Amnesty Internationaleko aktibisten lana, parte-hartzeak eta gizarte-mobilizazioak Aldarrikapen Unibertsalean jasotako eskubideen defentsan lor daitezkeen arrakasten adibide da. Hauek dira azken hamarkadetan giza eskubideen aldeko nazioarteko mugimenduak egindako lorpenen adibide batzu: • 1984an Nazio Batuen Torturaren aurkako hitzarmena indarrean sartu zen. Honen bidez, estatu guztiei tratu txar edota tortura kasu guztiak ikertzeko betebeharra ezarri zitzaien, baita bere lurraldetik kanpo ere. 2006az geroztik, Hitzarmen honen Hautazko Protokoloak tortura kasuak ikertzeko beharrezko bidea ezartzen du, espetxeak bisitatzea barne. • 1989an Nazio Batuen Haurren Eskubideen Hitzarmena indarrean sartu zen. Hitzarmen honek haurrak euren berariazko eskubideak eta euren adinera egokitutako betebeharrak izan ditzaketen pertsonatzat jotzen ditu. • 1996an hasi zen Nazioarteko Gorte Penalaren aldeko kanpaina. Gaur egun, 106 estatuk aintzatesten dute Gortea, eta berari esker 2008an Omar Hasan Sudango presidentea atxilotzeko eskakizuna egin ahal izan da, eta Radovan Karadzic presidente serbobosnio ohia atxilotu ahal izan da, genozidioagatik, gizateriaren aurkako krimenengatik eta gerrako krimenengatik epaitua izango dena.

• 2006an, NBEak Behartutako desagerpenen aurka pertsona guztien babeserako nazioarteko hitzarmena onartu zuen. Bertan, estatuek euren lurraldean desagerpenak ematen badira bete beharreko bidea azaltzen da. • 2006an Minusbaliotasunak dituzten pertsonen eskubideei buruzko hitzarmena eta bere hautazko protokoloa onartu ziren. Bertan, estatuek minusbaliotasunen bat duen orori ahalik eta bizi-kalitate hobea emateko dituzten betebehar juridikoak zehazten dira. Mobilizazio-kanpainek mundu osoan giza eskubideen urraketen biktima diren milaka pertsonen bizitza aldatu du: • 2007an, beste erakunde batzuekin batera, 153 Estatuk Armen Komertzioari buruzko Nazioarteko Hitzarmen bat ezar zedin eskatzen zuen ebazpen baten alde bozkatzea lortu genuen. • Heriotza-zigorraren aurkako hamarkadatako kanpainaren ondoren, 133 herrialdek heriotza-zigorra indargabetu dute eta hilaraziak izandako adingabeen kopurua jeitsi egin da. Horrez gain, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2007ko azaroan ebazpen historiko bat onartu zuen, mundu osoan exekuzioak geldieraz zitezen eskatuz. • Amnesty Internationalek, beste zenbait erakunderekin elkarlanean, CIAk “atxilotu ikustezinakâ€? Guantanamora eta munduko beste zenbait atxiloketagune sekretutara eramateko antolatu zituen hegaldiak jakinak izatea ahalbidetzen lagundu zuen. • Milaka aktibisten lanari esker, Guantanamoko zenbait presok epaiketa justuak izateko aukera izan dute, edo kargurik gabe aske gelditu dira.

• Mundu osoan 50.000 kontzientziapreso baino gehiagoren kasuak modu egokian konpondu dira. • Nazioarteko epaitegiek Liberiako presidente-ohia den Charles Taylorren (2006) eta Ugandako eta Kongoko Errepublika Demokratikoko haur soldaduen ervrekrutatzaileen (2005 eta 2006) aurka ekin dute, gizateriaren aurkako krimen latzak direla eta. • Urtetan zehar, milaka aktibistek borroka luzea izan zuten Pinochet epaitua izan zedin. Justizia unibertsalari esker, mundua gaur ez da hain leku segurua giza eskubideak urratzen dituzten agintarientzat. • Milaka pertsonen mobilizazioak azken urteotan Iranen zenbait emakume harrikatzez hilaraziak izana eragotzi du. • Amnesty Internationalek eta giza eskubideen defentsarako beste zenbait erakundek beren ekarpenak egiten dituzte indiar erkidegotan lurrarekiko eskubideak aitor zitezen, Brasilen adibidez. Baita ere etxea hustera behartuak ez izateko eta derrigorrezko lekualdaketak ez jasateko.

GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

11


Ekin: ekintza proposamenak Amnesty International nazioartean aitortuta dauden giza eskubideak pertsona guztientzat errealitate bat izan daitezen lanean diharduen mundu mailako mugimendu bat da. Gure ekintzak babesten dituztenak giza eskubideen aurka ematen diren gehiegikeriek mugitzen dituzte, baina baita mundu hobeago baten itxaropenak ere; horregatik, gure kanpaina-ekintzen eta nazioarteko elkartasunaren bidez giza eskubideen egoera hobetzeko egiten dugu lan. Gure web orritik edonor izan daiteke giza eskubideen aldeko aktibista, bere sinaduraren bidez gobernuen gaineko ekintzak babestuz edota herrialde ezberdinetan jazarriak diren giza eskubideen defendatzaileei elkartasun-gutunak idatziz.

Baliabide didaktikoak interneten

Bibliografia

$ ! ) 1 + 4% 0 * ,*+,#' ,&" )+*"+ +

# ** * )" $ ) "+ $ +.

$ ! *' " "4& ( ) $ * "'& * &" * & *( 3 )" ) "+ $ +.

"

!"% " " ! " & # "& # #& $ #

! & " "& ! ! " ! ! ! ! " ! ! & ### !% ! " "

!" " " # % $ #

! & " !& ! " !" ! ! ! !"! ! & ! ! " ! ! & & &! & ### ! ! " % " ! "

#

"! # $ #

" ! " # " ! ! " ! ! & " ! & " !& " "& ! ! " ### !

" " !# " & ! # " & # "& "& & "&

& " "& ! & & & !" ! " " & ! ! ! " ! !" ! !" ###

' ! & #! ( "# # #&

$ #

" " !& " ! ! " "& ! ! & ! " ! & & ! & " !& ! ! &! ### % " " $

" '))" '3" + *+ " "'& * $ )"&+'

) '& $,"* *' " "4& ( ) $ * "'& * &" * & *( 3

*#, " #'&'%"#' *'0" $ + #,$+,) $ " ,),0#' !"+0 ,)) + %& *+/ &+ )& +"'& $

$ " ) * "+')" $ '(,$ )

$ " 2) 0 ,3' &"- )*" -"$$

* ) /#"&*'&

12

AMNESTY INTERNATIONAL


Filmografia Film komertzial ugarik lagun dezakete Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala ezagutzen eta ulertzen. Ondorengoak iradokizun batzu dira. Filma ikusi ondoren eztabaida bat egin daiteke, jarraian proposatzen diren galderen ildotik:

• Zer gertatzen da istorioan? • Nor da protagonista? • Noiz, non, zein egoeratan‌ gertatzen da? • Filman giza eskubideen urraketarik azaltzen al da? • Zehazki, zein eskubide ez dira, zure ustez, errespetatzen?

• Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren zein atalekin du zerikusia? • Espainiar Konstituzioaren zein atalekin uste duzu dutela erlazioa ďŹ lman ikusitako giza eskubideen urraketek? • Nor da biktima? • Nor edo nortzu dira erantzuleak? • Zer sentitu duzu ďŹ lma ikusterakoan? • Gaur egun halakorik gertatzen dela uste al duzu? • Biktimarekin identiďŹ katuta sentitu al zara? Inoiz antzeko zerbait gertatu al zaizu? • Ezagutzen al duzu antzeko zerbait gertatu zaion inor?

• Zer deritzozu gaiari buruz?

" $ !

:4*:'4 >+.'7 .':77+4 ('>9+71+7/'

7'49>/' 9'2/'

3/4:9:

3/7 :89:7/)' 5.4 %55 57*'4 !+)599 '9/' :4* +.*/ .'7+, /*2+= !)599 !6/1+ ++ +9' !9+,'45 $+4+7:85

/23'1 3:4*:'4 >+.'7 >'>6/ .':7 '454/351 +>(+.'77'7+4 ':71' *:9+4 (57751' /82'9>+4 *: -'(+>/'7/ -'/<59'8:4+/ +9' /4*'71+7/'7/ ':77+ +-/4 (+.'77' &'>6/ *51:3+49'2+9'15 ('15/9>'1 .':7 ('9 *: 6759'-54/89'

! " !

!+-:79'8:4' 457('4'15'7+4 +81:(/*++4 ':71'

2+3'4/' 3/4:9:

257/'4 +4)1+2 ;54 544+783'7)1

+7* %/+82+7 1'6/9'/4' !9'8/ '49>/4'15 2+3'4/'7 77+6:(2/1' +3517'9/1515 652/>/' 8+17+9:15 5,/>/'2 >57759> ('9 *' '4 +57- 7+=3'4 /*'>2+ 586+98:' +9' ./89' '7/' !/+2'4* '1957+8' ,'3'9:' +86/' */9>'4 '-/4*: */59+ +9' +> *' 0'(+9>+4 >+/4 4+:77/9'7'/45 +7'-/4-5 *:+4 2'4 .577+1 (+7+ (/>/9>'4

8'8:4 +81:(/*+'

77+8:3' '9:' 3/4:9:

+74'4*5 +/7+22+8

+4/'15 2+1: :77:4 ('9+'4 "+88' :'=2+ '19/(/89' +7'/2 *:9+ +7'7+1/4 >/.5'4 (+79'15 3+*/1: ('9+1 /.+8 +-/4 *: +9' '>9'74' -:>9/+1 6'8/5 ./21+9' ('9 '*/+7'>9+4 *:9+ '/4' :89/4 :'=2+ ./2*'15'7+4 8+4'77'1 +> *: (+798/5 5,/>/'2' 549>'9 .'79: +9' (+7+ 1'(:> /1+79>+4 .'8/15 *' 15486/7'>/5 .'4*/ ('9 ':71/9:>

$ ! !

.'>9:9'15 -'9'>1+9'15 .':77'1

86'/4/' 3/4:9:

'7/'45 '77585 8'(+2 5/<+9 ';/+7 57):+7' +74'4*5 +?4 *+ 7'45' %/3 %+4*+78

/23 *51:3+49'2 .54+1 '.'>9:9'15 (589 17/8/'2*/7+4 (/19/3'1 ':71+>9+4 */>1/-: '77+9' 3+*/'9/157/1 0'859>+4 +> *:9+4 (/ +4*+3/' +9' ./7: -'9'>1' '73'9: .'-'8+15 -'/<59'8:4' 25-:7+'7+4 -'/<59'8:4' #-'4*'15 .':7 852*'*:'1 54-54 >/(/2+4 ':71'15 /4*'71+7/' 8+<:'2' +9' 5254(/'15 2+1:'2*'9:9'15 4+1'>'7/'1

& # !

72/0/5 (+7+/>1+7/'

77+8:3' '9:' 3/4:9:

+4 5').

'9577/ 6'1/89'4*'77' *:+4 -'>9+ +815>/'7 3:8:23'4 ('9+1 4+81' 1'952/15 ('9 +>'-:9: *: +7'/+49>'15 3'/9'8:4 +72'>/5' *+4' (+89++49>'15 /7'/4 +72/0/585 ('9 *'

" %

4*'71+7/' -+77'4

3/4:9:

"+77= +57-+

':2 :8+8'('-/4'7+4 (+4+9'15 /8957/5' 1549'9>+4 *:+4 ,/23' :'4*'15 .59+2 ('9+9'15 -+7+49+ .54+1 .:9:+4 +9' 9:98/+4 '79+15 -'9'>1' 5*5298:' .'8/ >+4+'4 3/2' 7:'4*'7 ('/45 -+./'-57+4 (/>/9>' 8'2('9: >:+4

GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

13



KOLOREEN FROGA HANDIA Hezitzaileentzako oharra: Ekintza hau gainontzekoen abiapuntu gisa egitea gomendatzen dugu, bereizkeriari buruzko hausnarketa sustatzeko. Ekintza erabil daitekeen denborari eta ikaslegoaren mailari egoki dakioke. Helburua: Jokoaren bidez bereizkeria eta duintasunarekiko begirune eza islatzen dituzten egoerak ulertzea. Bizitakoari buruz hausnartzea eskubideak, euren beharra eta euren ezaugarriak ulertzeko. Adina: 10 urtetik aurrera. Beharrezko materiala: • Taldeen irudi geometrikoentzako koloretako kartulinak. • Bigarren frogako aztarnak eta hirugarren frogarako paperak dauzkaten gutun-azalak. • Sariak: gozokiak, margoak… Froga gune zabal batean egitea gomendatzen da. Garapena: Hiru froga egingo dira, eta bakoitzean talde batek beste biekiko abantaila itzela izango du. Honela, denek ikusiko dute zer den arau bereizleak dituzten jokoetan parte hartzea. 1. Parte-hartzaileekin hiru talde osatuko dira, gehienez 10 lagunekoak. Partehartzaile gehiago badaude froga txandaka errepikatuko da. 2. Talde bakoitzari kolore bat egokituko zaio. 3. Talde bakoitzak kartulinazko ikur bat jasoko du, irudi geometriko bat duena eta taldeak bere ezaugarritzat erabiliko duena.

4. 50 urtean behin ospatzen den topaketa batean parte hartuko dutela esango zaie, bere kolorea ordezkatuz. 5. Urtetan prestatutako hiru froga gainditu beharko dituzte, eta bakoitzean sari bat lortu ahal izango dute (gozokiak, margoak edo beste edozer, baina beti ere talde osoarentzako nahikoak direla). 6. Ariketa ebaluaketarekin amaituko da. 7. Bukaeran, parte-hartzaileak elkarren alboan eseriko dira, elkar ezagutu eta agurtzeko, bere sariak gozatuko dituzte eta talde irabazleak egindako paper ona aitortuko dute. 8. Ekintza osoa burutzeko ordubete baino gehixeago beharko da, talde osoak bere sentimenduak eta iritziak azaltzeko astia izan dezan. Denbora urria bada, azken ebaluaketa atzeratua edota beste ekimen batekin ordezkatua izan daiteke: idazlan bat, hormairudi baten eraketa…

hizkuntza batetan idatzitakoak, ingelesez, frantsesez ala asmatutako hizkuntza batetan, zentzugabeko metaforak dituela, etab.

3. froga: “Milurtekoaren irudia” Talde bakoitzari egoera ezberdin bat azaltzen den paper bat emango zaio; taldeka, egoera hori antzeztu beharko dute. Frogarik irabazi ez duen taldeari oso egoera erraza emango zaio (eskolako gela bat, jatetxe bat, tren geltoki bat…). Bigarren taldeak toki gutxi duen gune batean moldatu beharko du, eta hirugarrenari egoera zail bat jarriko zaio; adibidez, zerua, infernua… Ebaluaketa: Frogak amaitutakoan ondorengoari buruz eztabaidatuko da: • Nola sentitu gara? • Zer gertatu da? • Bidezkoa izan al da? • Zer sentitu dut bidegabekeriak niri edo nire taldeari eragin dionean?

1. froga: “Zortearen lasterketa” Talde bakoitzak lasterketa motz bat egin beharko du. “Zortearen” lasterketa du izena talde bakoitzak zailtasun bat izango duelako: talde bati begiak estaliko zaizkio, beste batek besoak erabiliko ditu soilik (herrestatuz), hirugarrenari ez zaio inongo zailtasunik jarriko.

2. froga: “Altxor ezkutua” Taldeek ezkutatuta dagoen zerbait aurkitu beharko dute (adibidez, liburu bat). Aztarnak gutun-azal ezberdinetan egongo dira gordeta. Taldeetako bati (ez du aurreko froga irabazi duena izan behar) oso aztarna errazak emango zaizkio. Beste bi taldeenak oso zailak izango dira: beste

• Nola sentitu naiz erraz irabazi dugunean? • Denek aukera berdinak izan beharko genituzke? Zergatik? • Denak berdinak al gara? Zergatik? • Zer egingo dugu sariekin? Benetan “irabazi” al ditugu? Elkarbanatuko al ditugu? • Zein erlazio dago joko honen eta giza eskubideen artean? Parte-hartzaileei laguntzeko, hezitzaileek ondorioak gizabanakoen berdintasunera, duintasunera eta eskubideen ezaugarritara bideratuko dituzte.

Esperanza Lejerretak eta Belén Laínez Muñozek landutako ekintza.

GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

15


ALFONBRA HEGALARIAK Helburua: Giza eskubideen elkarrekiko erlazioari buruz hausnartzea eta ikaslegoa haurren lanari, hezkuntza-eskubideari, tratu txarrak ez jasateko eskubideari eta adierazpen-askatasunari buruz sentikortzea. Adina: 8 urtetik aurrera.

Beharrezko materiala: 1. fitxa (16. orrialdea). Garapena: 1. “Alfonbra hegalariak” ipuina irakurriko da. Nahiz eta ipuin moduan kontatuta dagoen, egiazko istorio bat islatzen du: Iqbal Masih 14 urteko aktibista pakistandarra eraila izan zen Pakistaneko ehundegietan lan egiten zuten bera bezelako beste zenbait haur esklaburen eskubideak defendatzeagatik.

Helburua: Eskubideak beharretan oinarritzen diren ideiari buruz hausnartzea. Talde batean beharren aldiberekotasuna aztertzea.

2. Zenbait herrialdetan adingabeak eskolara joan beharrean baldintza negargarrietan lan egitera behartuak izaten direla azalduko da: leku ilunetan, janari gutxirekin, alfonbrak eginez (ipuinaren modura) edota soldatarik gabe.

Garapena:

3. Parte-hartzaile bakoitzari Iqbal islatuko duen marrazki bat egin dezan eskatuko zaio. 4. Ondoren, parte-hartzaile bakoitzak istorioari buruzko bere sentimenduak azalduko ditu.

ALFONBRA HEGALARIAK ”4 urte zituela, Iqbal Masih anfonbrafabrikako batetako jabeari emana izan zen, fabrikatzaileak Iqbalen aitari utzitako 600 errupiaren truke (12 dolar). Mutikoa egunean 12 ordu baino gehiagotan lanean hasi zen alfonbrak eginez, baina maileguaren gain fabrikatzaileak ezarri zituen interes erraldoiak zirela eta, Iqbalen aitaren zorra geroz eta handiagoa egin zen, 13.000 errupiakoa egin arte. Bitartean, Iqbali tratu txarrak eragin zizkioten, jo egin zuten eta behin ehundegian kateatu zuten. 1992an, Iqbalena bezalako kasuak lantzen dituen Behar-

16

AMNESTY INTERNATIONAL

ALEGIAZKO HERRIALDEA

tutako Lanaz Askapenerako Frontearen (BLAF) lanaren ondorioz, Iqbalek fabrika utzi ahal izan zuen. Pakistanen legeak galerazi egiten du bai helduen bai haurren behartutako lana, baina legea ez da ia betetzen. Iqbal BLAF-ak behartutako lanaz askatutako haurrentzat zeukan eskola batetara joaten hasi zen eta gainontzeko haur esklabuak askatuak izan zitezen lanari ekin zion. Nahiz eta haurra izan, behartuta lan egiten zuten haurrei buruzko hitzaldiak eman zituen. 1994an “Gazteria eraginkorraren Reebok saria” jaso zuen”.

Adina: 8 urtetik aurrera. Beharrezko materiala: Arkatza eta papera.

1. Ekintza honetarako 5 edo 6 laguneko taldeak osatuko dira. 2. Lehen zikloetarako, eskubide-zerrenda bat emango zaie (ez da zerrenda itxia izango) eta “eskubide” kontzeptua ondo ulertu dutela ziurtatuko da. 3. Ondorengo egoera irakurriko da: “Imajina ezazue alegiazko herrialde berri bat aurkitu duzuela. Inor ez da sekula hemen bizi izan eta ez dago ez legerik ez araurik. Zuen taldekoak lurralde berri honetako lehen biztanleak izango zarete. Ez dakizue zein gizarte-maila izango duzuen herrialde berrian”. 4. Bakarka, parte-hartzaile bakoitzak herrialde berri honetan mundu guztiari bermatuko zaizkion hiru eskubide idatzi beharko ditu.


BIZITZA-MAILA EGOKIA Helburua: Aldarrikapenaren bizitza-maila egoki baterako eskubidea jasotzen duen 25. atalari buruzko eztabaida sortzea. Aberastasunaren desberdintasunezko banaketari buruz hausnartzea. Adina: 10 - 12 urte.

5. Talde bakoitzean, garrantzitsutzat jotzen diren 10 eskubideren zerrenda bat egingo da. 6. Talde bakoitzak herrialde berri honentzako izen bat asmatu beharko du eta orri handi batean idatzi. 7. Talde bakoitzak bere zerrenda gela osoari aurkeztuko dio eskubide bakoitzari emandako garrantzia azalduz. 8. Bitartean, hezitzaileak taldeek aipatutako eskubide guztiak arbelean idatziko ditu. Eskubide batzu errepikatzen badira, alboan gurutze bat egingo zaie. 9. Taldeek bere aurkezpena bukatu dutenean, parte-hartzaileei bat datozen edota elkarren aurkakoak diren eskubideak identifika ditzaten eskatuko zaie. 10. Ondorengo galderak erantzun ditzaten ere eskatuko zaie: a. Eskubideren bat falta al da?

4. Talde bakoitzak prentsan bizitza-maila egokia errespetatzen ez den egoerei buruzko informazioa bilatuko du. 5. Bildutako informazioa abiapuntutzat hartuz eta gaiari buruz ikertu eta eztabaidatu ondoren talde bakoitzak ondorengo gaiei buruzko horma-irudi txiki bat egin beharko du:

Beharrezko materiala: Aldarrikapenaren 25. atalaren testua eta bere urraketarekin zerikusia duten prentsa-artikuluak.

• Etxebizitza

Garapena: Ekintza honek zati ezberdinak ditu. Eskola batean edo gehiagotan gara daiteke.

• Pentsioak

1. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 25. atala irakurriko da: a. “Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta bai bere familiari osasuna eta ongi izatea bermatuko diena, eta batez ere janaria, jantziak, bizitokia, medikusorospena eta gizarte-zerbitzuak; eta baita lanik eza, gaixotasuna, elbarritasuna, alarguntasuna, zahartzaroa edo bizibidea nahi gabe galtzeko beste kasuren bat gertatzen denerako asegurua izateko eskubidea ere. b. Amek eta haurrek laguntza bereziak jasotzeko eskubidea dute. Haur guztiek, senar-emazteengandik nahiz ezkontzatik kanpo jaiotakoek, gizartearen babes berbera izateko eskubidea dute”.

• Elikadura • Osasuna • Amatasunaren babesa • Haurtzaroaren babesa 6. Munduko biztanleriaren zati handi batek gosea pairatzen du. Bien bitartean, herrialde garatuetan ematen den osasun-arazorik latzenetako bat obesitatea da, eta bertako biztanleek milaka milioi gastatzen dituzte dietak eta argaltze-produktuak lortzeko. Taldeek honi buruz duten iritzia aztertuko dute. 7. Bakarka, egunero elikadura eta gerizpea bilatu behar duten zortzi urteko kaleko haurren eguneroko bizitzari buruzko idazlan bat egingo dute.

2. Ikasleekin 4 edo 5 laguneko taldeak osatuko dira.

c. Zein neurritaraino islatzen du errealitatea zerrenda horrek?

3. Talde bakoitzari ondorengo galderen inguruan eztabaidatzea proposatuko zaio: a. Zer uler daiteke “bizitza-maila egokia” adierazpena entzutean?

d. Ken al daiteke eskubideren bat? Zer gertatuko litzateke orduan?

b. Nori dagokio bizitza-maila egokia zer den erabakitzea?

b. Antzekoak diren eskubideak taldeka sailka al daitezke?

c. Orain gozatzen ditugun zein gauzei egin geniezaieke uko?

GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

17



Hezitzaileentzako oharra: Aldarrikapen Unibertsalaren ezagutza eskatzen duten ekintzetarako, hemen aurki daiteke testu osoa: www.unhchr.ch/udhr/lang/bsq.htm

BESTEAREN IKUSPUNTUA Helburua: • Ikaslegoa besteen esperientziak, sentimenduak eta beharrak kontutan hartzera bultzatzea. • Guztiok besteak gure berariazko sentimenduen, balioen, beharren eta motibazioen baitan epaitzeko dugun joera baieztatzea. • Besteen emozioak, ikuspuntuak eta pentsamoldeak kontutan izaten ikastea, giza eskubideen kontzeptuak garatzeko lehen pauso gisa. • Aurrekoa kontutan izan gabe giza eskubideak errespetatuak izango diren gizarte bat lortzea zein zaila izango litzatekeen frogatzea. Adina: 12 urtetik aurrera. Deskribapena: Besteen behar eta eskubideekiko sentsibilitatea eta enpatia garatzeko gaitasuna erakusteko rol-jokoa, parte-hartzaileei gertukoak zaizkien egoeratan oinarritua. Gutxienez ordubeteko iraupena eskatzen du. Beharrezko materiala: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 19. atala: “Gizabanako guztiek dute eritzi-eta adierazpen-askatasunaâ€?. Egoeren testuak eta behaketa-orria (2. ďŹ txa, 20. orrialdea).

Garapena: 1. Hiru laguneko zenbait talde osatuko dira. Talde bakoitzari egoera bera deskribatzen duen testu bat emango zaio (2. ďŹ txa). 2. Talde bakoitzean, bi parte-hartzailek emandako rolak antzeztuko dituzte eta bere rolaren baitan gertatzen zaien egoera nola bizi duten azalduko diote elkarri. Arazoarekin erlazionatutako esperientziak, sentimenduak eta motibazioak izan ditzakete mintzagai. 3. Taldeko hirugarren kideak parte-hartzaileak behatuko ditu eta Behaketaorrian (2. ďŹ txa) bere taldekideen esperientzei, sentimenduei eta motibazioei buruzko oharrak jasoko ditu. 4. Honen ondoren, rolak elkar trukatuko dituzte, hiru kideek hiru rolak bete izan arte.

erreakzioak aztertuko ditu, ondorengo gidoia jarraituz: • Zein izan da azaldutako ikuspuntua? • Zein esperientziak eta motibaziok ahalbidetzen zuten bestearen ikuspuntua ulertzea? • Nola sentitu dira parte-hartzaileak rolez aldatzerakoan? • Behatzaile-rola egitea zaila izan al da? • Zeintzu dira egindako jardueraren puntu nagusiak? • Zergatik da garrantzitsua bestearen ikuspuntua kontutan izatea?

5. Prozesu bera beste egoera desberdin batekin errepikatuko da (taldearen ezaugarrien arabera, egoera gehiago ala gutxiago antzez daitezke).

• Ikasketa honek ba al du Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean jasotako printzipioekin erlaziorik? Baiezkoa badiozu, zehaztu zein printzipiorekin.

6. Bukatzeko, talde bakoitzak bakarka bertan emandako esperientziak eta

7. 10 minuturen ondoren, ondorioak amankomunean jar daitezke.

Ana M. Pampliegak eta Manuel MarroquĂ­nek “Programa Deusto 14-16, I. Desarrollo de habilidades sociales-en (Mensajero argitaletxea, 1997) proposatutako ekintza, del Grup d’EducaciĂł d’Amnistia Internacional Catalunya-k moldatua.

GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

19


EGOERAK

2. egoera

1. ikaslea: Oso lagun onak zarete. Bihar azterketa bat daukazue. Aurreko azterketak ez dituzu gainditu, eta hau ere gaizki atertzen bazaizu, zure gurasoek esan dezaketenak asko kezkatzen zaitu. Horregatik, “txuletak” egitea erabaki duzu. Zure gurasoek beti esan dizute axola duena emaitzak direla, eta txuleta bat hain larria ere ez da. Zure lagunari txuletak prestatzen laguntzeko eskatu diozu. Azken finean, laguntasuna elkar laguntzean datza.

1. ikaslea: Hemendik bi egunetara ingeleseko azterketa daukazue. Zure liburua desagertu egin zaizu eta ezin duzu ikasi. Azterketa gainditu behar duzu, baina ez diezu zure gurasoei beste liburu bat erosteko dirua eskatu nahi etengabe esaten dizutelako burua non duzun ez dakizula eta ez dituzula zure gauzak zaintzen. Liburua zure lagunari eskatzea erabaki duzu azterketak beti ondo prestatzen dituelako eta ziurrenik ikasita izango du dena honez gero. Azterketa aurretik apur bat errepasatzearekin nahikoa izango du.

2. ikaslea: Oso lagun onak zarete. Oraingoan, zure lagunak azterketa batetarako txuleta bat prestatzen laguntzeko eskatu dizu, baina zuk ez duzu halakorik egin nahi. Bakoitzak bere lanaz arduratu behar duela eta kopiatzea gaizki dagoela uste duzu. Etxean beti esan dizute beti ere egia esan beharra dagoela. Gainera, irakaslea konturatzen bada, istilu galantak izan ditzakezu. Alde batetik haserre zaude, baina bestetik, baita arduratua ere, ez duzulako laguntasuna galdu nahi.

2. ikaslea: Zure lagunak ingeleseko liburua behar du berea desagertu egin delako. Zuk azterketa ia prestatuta daukazunez, zuk zure liburua berari uztea nahi du. Baina zuk ez duzu uste bidezkoa denik lehenago ez ikasi izanagatiko bere utzikeria zuk nozitu behar izatea. Gainera, aurreko azterketengatik badakizu gaia bezperan errepasatzen ez baduzu arazo handiak izan ditzakezula. Bere laguntasuna mantendu nahi duzu, baina ez diozu liburua utzi nahi.

1. egoera

3. egoera 1. ikaslea: Berandu iritsi zara eskolara aspaldian ikusi gabea zenuen lagun batekin topo egin duzulako eta bera agurtzeko gogoa zenuen. Zure ustez, laguntasunak zaindu egin behar dira, eta azken finean, minutu batzurengatik mundua ez da bukatuko. Eskolara iritsi zarenean, irakasleak ez dizu sartzen utzi, ez eta berandu zergatik iritsi zaren azaltzen ere. Zuk eskolan sartu nahiko zenuke egun gutxira azterketa bat daukazulako eta sartzen ez bazara beste norbaiti eskatu beharko diozu gaia azal diezazun. 2. ikaslea: Gaur ikasle bat berandu iritsi da eta ez duzu ikaslegoaren puntualtasun

20

AMNESTY INTERNATIONAL

Behaketa-orria • 1. ikaslea: Esperientziak. Sentimenduak. Motibazioak. • 2. ikaslea: Esperientziak. Sentimenduak. Motibazioak. Alor bakoitzean idatzi parte-hartzaile bakoitzak komunikatzen duenaren atzean antzeman daitekeena.

eza atsegin. Gazte hauen jarrera zureganako eta kideekiko errespetu falta bat da. Ez dira garaiz iristeaz kezkatzen eta gero eskola edozein aitzakiren bidez mozten dute, eta horrela zuri ez zaizu programa osoa garatzeko denbora iristen. Zu zara gai-zerrenda osoa ikas dadin arduraduna. Euren kontura gehiegi ikas dezaten ere eskatu nahi ez diezunez, zure erabakia inori berandu sartzen ez uztea izan da, nahiz eta aitzakia bikain bat izan.

4. egoera 1. ikaslea: Lagun minak zarete, eta horregatik berarekin borroka egin nahi duen gazte talde bat dela eta, laguntza eskatu dizu. Zuk ez diezu aurre egin nahi, baina laguntasuna zaindu nahi duzu. Zure ahaide zaharrago batek eskarmentu latza izan zuen borroka bat zela eta, eta horregatik, etxean sekula borrokatan arituko ez zarela agindu duzu. Zure ustez, arazoak era baketsuan konpontzen dira. 2. ikaslea: Gazte talde bat etengabe ari da zu zirikatzen eta beraiekin borroka egin dezazun desafio egiten. Ez duzu bakarrik azaldu nahi, eta horregatik lagun bati laguntza eskatu diozu. Zure aitak beti esan izan dizu zure burua defendatu behar duzula, eta arazoak konpontzeko zure modua borroka da. Gainera, lagunek elkar lagundu behar dutela uste duzu.


BI AULKIAK Helburua: • Ikaslegoa besteen esperientziak, sentimenduak eta beharrak kontutan hartzera bultzatzea, ziuraski bereengandik desberdinak diren pentsakerak eta jarrerak dituen beste norbaiten tokian jarriz. • Guztiok besteak gure berariazko balioen, beharren eta motibazioen baitan epaitzeko dugun joera baieztatzea. • Ikaslegoa giza eskubideak bere inguruan eta gizarte osoan errespetatzera eta indartzera motibatzea. Adina: 12 urtetik aurrera. Beharrezko materiala: Bi aulki, papera, arkatza eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren aleak.

matxismoa, arrazakeria, Interneteko blog oldarkor batean parte-hartzea, etorkinen arbuioa/harrera, haurren lana, etab. 5. Bi boluntariori eskatu zaie aulki bana aukera dezaten alde ala aurka egotea egokituko ote zaien jakin gabe. Era berean, aurretik idatzitako paperen artean zozketaz gaia hautatuko da. 6. Eztabaidako lehen txanda hasiko da eta parte-hartzaile bakoitzak egokitu zaion rola antzeztuko du (alde ala aurka). Antzetzeak ez du zertan luzea izan beharrik: hobe da ideiak bukatzen doazen heinean moztea. 7. Ondoren, aulkia trukatuko dute, eta ALDE egon dena AURKA egotera pasako da, eta alderantziz. 8. Eztabaida bukatutakoan, eztabaidarekin erlazioa duen eskubidea irakurriko da.

Garapena: Bi pertsonen arteko rol-jokoa, bakoitza giza eskubideekin zerikusia duen gai jakin baten alde ala kontra. Hezitzaileak rol-jokoen dinamika ezagutu beharko du.

9. Beste bikote parte-hartzaile batekin eta beste gai batekin errepika daiteke.

1. Parte-hartzaile bakoitzari Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren ale bana emango zaio.

10. Bukatzean, bi rolak antzeztu dituztenei ondorengo galderak eginaz ebaluaketa bat egingo da:

2. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalarekin lotura duen gaurkotasun-gaiak bilatuko dira, adieraziz Aldarrikapenaren zein atalek duen gai horrekin erlazioa. Ikus eskubiko laukiko adibideak. 3. Bi aulki jarriko dira taldearen aurrean. Aulki bakoitzean kartel bana egongo da, batean ALDE eta bestean AURKA dioela, baina parte-hartzaileek ezin izango dute kartelen edukina ikusi. 4. Eztabaidarako hautatutako gaiak paper txikitan idatziko dira. Adibidez:

• Zer moduz sentitu zarete antzezten ari zinetela? • Erraza egin al zaizue zuen rola antzeztea? • Erraza izan al da lehen aldia? • Eta bigarrena? Gelako gainontzekoei galdetu: • Eguneroko bizitzako zein eskubide onartu dituzte? • Zer moduzko antzezleak dira atera diren lagunak? (jarrera, keinuak, ahots-doinua)

Adibidez: a. Arrazakeria, generoak, orientazio sexualak edota jatorri etnikoak eragindako bereizkeria: 2. atala: 1. Gizaki orori dagozkio Aldarrikapen honetan adierazitako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereziko arraza, larru-kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomi maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik. 2. Ez zaio begiratuko gainera, pertsona zein herrialde edo lurraldetakoa den; ezta hango politikari, legeei edo nazioarteko egoerari, nahiz eta herri hori burujabea izan, besteren zainpeko lurraldea, autonomiarik gabea edo nola-halako burujabetasun-mugak dituena. b. Bullying (eskolako jazarpena), larderia, tratu txarrak: 5. atala: Ezin daiteke inor torturatu, ezta inori zigor edo tratu txar, anker eta lotsarazlerik eman ere. c. Inmigrazioa (edo inmigrazioari lotutako xenofobia): 13. atala: 1. Pertsona orok du joan eta etorri aske ibiltzeko eskubidea eta Estatu baten lurraldean bizilekua aukeratzekoa. 2. Pertsona orok du edozein herrialdetatik alde egiteko eskubidea, baita norberetik ere, eta norbere herrialdera itzultzekoa. Grup d’Educació d’Amnistia Internacional Catalunya-k eginiko www.educarueca.org azaltzen den “Las dos sillas ”jardueraren moldaketa.

GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

21


HITLER ETA GANDHI Helburua: Hitlerren eta Gandhiren irudietatik abiatuz, hautatzen diren balioen garrantzia aztertzea, zenbait balio hautatzearen ondorio ezkorrak azpimarratuz. Adina: 14 urtetik aurrera. Beharrezko materiala: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren Hitzaurrea eta 30. atala. Atxikitutako testuak (3. eta 4. ďŹ txak, 23. orrialdea).

izenen batean inplizituki uler daitezkeela uste al duzu? • Esan al daiteke badirela balio zitalak? • Ziur sekula entzun duzula “balio krisiaâ€? aipatzen. Zeri buruz uste duzu ari direla hori aipatzen duten pertsonak? • Nortzuk dituzte balio hobeak: gaizkileek, poliziek, osasunaren profesionalek, saltzaileek, paraxutistek, misiolariek‌? Zergatik? Zeintzu dira balio horiek?

1. Ikasleei 23. orrialdeko 3. ďŹ txako testuak astiro irakur ditzaten proposatuko zaie.

• Zein printzipiotan oinarritzen dira arestian aipatutako taldeetako kideak euren helburuak lortzeko? Ba al da guztiak ados egongo liratekeeen printzipioren bat?

2. Jarraian, 4. ďŹ txako taula aurkeztuko zaie (23. orrialdea).

• Baliorik izan al dezake maďŹ ako kide batek?

3. Taulako informazioa eta testuen edukinak abiapuntutzat hartuta, eztabaida bat hasiko da.

• Tabuak balio edo printzipio handiak al dira? Zein tabu dira gizarte guztietan amankomunak?

Garapena:

• Zein balio edo printzipio duzu zure gelakideekin amankomunean? Zer da beti ondo ala beti gaizki dagoena? • Zehatz ezazu zein balio edo printzipio izango zenituzkeen jarraian aipatzen direnekin amankomunean: odaliska arabiar bat, rabbi judu ortodoxo bat, New Yorkeko broker bat, kanbodiar komunista bat, NBAko jokalari bat, Ertafrikako diktadore bat‌ • Ba al dago giza kultura guztiek aintzakotzat hartzen duten printzipio ala balio unibertsalen bat? Zein? • Printzipio eta balio guztiak erlatiboak al dira? Ba al da balio absoluturik? 4. Bukatzerakoan, taldeko ebaluaketa bat egingo dugu ondorengo galderen inguruan: Inoiz gure ingurukoak jaso dituzten ezaugarrien baitan epaitzen al ditugu? Beti al gatoz inguratzen gaituztenen balioekin bat?

Eztabaidarako iradokizunak: • Balioak ez dira modu esplizituan inongo ataletan aipatzen. Dena den, beste

22

AMNESTY INTERNATIONAL

Ekintza hau “Giza eskubideen hezkuntzari buruzko baliabideakâ€?-en (Gorka Azkarate, Lourdes Errasti eta Maite Mena. Ararteko, 2000) oinarritua dago eta Grup d’EducaciĂł d’Amnistia Internacional Catalunya-k moldatua izan da.


1.- Dena da erlatiboa

2.- Balioak

Gaur egun esan izaten da, eta baita itsuitsu sinetsi ere, guztia erlatiboa dela. Fisikak, adibidez, aspaldidanik erabiltzen ditu argiaren abiada edo Kelvin 0 graduak bere teorien oinarri bezala. Descartesek berak ere, zalantza arrazoitu batetik abiatuz, haien aldera guztia erlatiboa litzatekeen parametro jakin batzuk ďŹ nkatzeko beharra izan zuen. Gizarte-zientzietan ere parametroak ezarri beharra dago. Mundu guztiak uste iza-

ngo balu zerbait ondo edo gaizki dagoela, zerbait hori unibertsalki onartutako printzipio bat izan liteke. Printzipio horretatik abia gaitezke elkarbizitza arauak sortzeko. Gaur egun, ziuraski Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala da gizarte-kontratu erraldoi bat eraikitzeko erreferenterik onena, bai zalantza etiko nagusienak argitzeko, bai eta gizarte-zientzienak bideratzeko ere.

Gizon tinkoa zen, azkarra, leiala, besteei ekimena eta gogoa helarazteko gai zena: lider izateko jaioa. Guztiak atsekabeturik zeudenean berak ez zuen sekula amore ematen, bere irudimena beti zen zerbait gehiagorako gauza, bere helburuak betetzerik izango zuen fede itsua zuen. Biziki sinesten zuen zabaltzen zituen balioetan, eta haiek aldarrikatzen eman zuen bere bizitza. Guretzat bere balioak zuzenak izan balira, gaur Hitler zatekeen gure historiako heroi handienetakoa. Bere argitasunak, tinkotasunak eta lidergo gaitasunak mundua hobetzen lagundu izango zuketeen, gizateriak sekula izandako sarraskirik bortitzena eragin beharrean. Bere bizitzari zentzu bat eman zioten balioen ikuspegitik soilik esan dezakegu inor gizateriaren ongile bat ala tirano lazgarri bat izan zela. Ezaugarri genetiko paretsuek Hitler eta Gandhi bezalako jende desberdina eragin dezakete: bereizten dituena euren balio-sistema da, euren portaera.

Ekintza honetan erabilitako testuak Txomin Lamikizen “Ensayo sobre prospectiva�-ko testuen moldaketa askeak dira. (Hegia arg. 1973)

GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

23


GIZA ESKUBIDEAK LANDU Helburua: Ikaslegoan Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren ezagutza sustatzea, behin ezagututakoan, bere printzipioak barnera ditzan eta haiekin bat etorriaz jokatzen ikas dezan. Adina: 12 urtetik aurrera. Beharrezko materiala: 25. orrialdeko 5. fitxako binetak dituzten horma-irudiak. Bilduma osoa ondorengo webgunean aurki daiteke: www.amnistiacatalunya.org/edu/ humor/dudh2/index.html Garapena: Binetekin zerikusia duten galderak egingo dira. Galderak bakarka ala taldeka egin daitezke, idatziz ala ahoz, Aldarrikapen osoari ala atal jakin bati buruz, etab. • Loturik doakion Aldarrikapenaren atalaren edukinaz gain, zer iradokitzen du binetak? Zein da sortzen duen lehen gogoeta? • Binetak modu eraginkor eta aproposean azpimarratzen al du Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean azaldutako ideia? • Bakarrik hartuta, bineta nahikoa esanguratsua al da edo bere osotasunean ulertzeko beharrezkoa al da dagokion Aldarrikapenaren atala irakurtzea? • Alda al daiteke bineta moduren batean (irudia, testua, biak) atalaren ideia indartzeko? • Zer da eraginkorragoa binetan azaldutako gaia norbereganatzeko: binetaren eragin umoretsua ala dagokion Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren atalaren testua?

24

AMNESTY INTERNATIONAL

• Ideia ezazu bineta berri bat. Lantzen ari zareten Aldarrikapenaren atala ahalik eta modu argi eta eraginkorrenean islatu beharko duzu. Ondoren, gainontzekoek egindako binetak lehen jarraitutako irizpide berberen bidez aztertuko dituzu. • Ideiatutako bineten artetik, guztion artean bat edo batzu hautatuko dira.

Handiagotu eta ikusgarri izan daitezen prestatuko dira: denek esku hartu dezakete, adibidez, binetak margotzen edo apaintzen. Gelan edo eskolako toki ikusgarri batean eskegiko dira. Landutako balioak gogoan izateko modu bat izango da. Horrela, partehartzaile guztiek euren taldekideen artean giza eskubideen ezagutza zabaldu duten oroigarri bat izango dute.


GIZA ESKUBIDEAK LANDU Egileak: Grup d’Educació d’Amnistia Internacional Catalunya. Bilduma osoa ondorengo webgunean: www.amnistiacatalunya.org/edu/ humor/dudh2/index.html

GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

25



Hezitzaileentzako oharra: Haseran, ikusten dugunaren aurrean azaltzen ditugun aurreiritziei buruzko ekintza bat egin daiteke. Adibidez, argazki baten zati bat ikusi eta gainontzekoa asmatzen saiatu. Irudia osorik ikusten denean, maiz ondorio okerrak atera ohi ditugu. Aldarrikapen Unibertsalaren ezagutza eskatzen duten ekintzak egiteko, testu osoa ondorengo helbidean topa daiteke: www.unhchr.ch/udhr/lang/bsq.htm

JABETZAESKUBIDEA Helburua: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 17. atalari buruz hausnar-

tzea: “Pertsona orok du jabe izateko eskubidea, bakarka nahiz taldean. Arrazoirik gabe, ez zaio inori bere jabegoa kenduko.” Adina: Batxilergoa eta Helduen Hezkuntza. Beharrezko materiala: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 17. atalaren testua. Garapena: 1. Denon artean, ondasun zerrenda bat egingo da eta bakoitzak jabetza publikoa ala kolektiboa izan behar duen eztabaidatuko da. 2. Jabetza kolektiboaren barruan bi multzo egin daitezke: lehendabizikoan, jabeak erkidego batetako kideak izango dira (kooperatiba baten antzera) eta bestean, jabea estatua izango da (hau

da, herritarren multzo osoa). Zerrenda horretan, besteak beste, honelako ondasunak azal daitezke: autoak, etxeak, igerilekuak, parkeak, hondartzak, eskolak, bankuak, eskolak, ospitaleak, bitxiak, enpresak, artelanak… 3. Ekintzan zehar, giza eskubideekin zerikusia duten ondorengo gaiei buruz eztabaidatuko da: Nola egin daiteke bateragarria jabetza pribatu-eskubidea eta osasuna, hezkuntza, lan-eskubidea edota bezalako beste zenbait eskubide guztiontzat izatea? Zure ustez, amerikar eta afrikar herri indigenen lurrak eta baliagai naturalak bereganatu zituzten herrialde kolonizatzaileek, herri haiek sortu, hazi eta hezi ziren lurrerako eskubidea bermatu al zuten?

Beharrezko materiala: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren testu osoa. Garapena: Eztabaida pizteko, eskubide honek mundu mailan duen egoerarekin zerikusia duten ondorengo galderak egingo dira.

BIZITZA POLITIKOAN PARTE HARTZEKO ESKUBIDEA Helburua: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 21. atalari buruzko eztabaida sustatzea: “1. Pertsona orok du bere herrialdeko gobernuan parte hartzeko eskubidea, zuzenean nahiz libre aukeratutako ordezkarien bitartez. 2. Pertsona orok du berdintasunez norbere herrialdeko funtzio publikoan sartzeko eskubidea.

• Herrialde batzutan beharrezkoa da botoa ematea. Zer deritzozu egoera horri buruz?

3. Herriaren borondatea da botere publikoaren agintearen oinarria; borondate hori aldian-aldian egingo diren benetako hauteskundeetan adieraziko da. Hauteskundeok bozketa orokor eta berdinez eta isilpeko boto bidez egingo dira, edo boto askatasuna bermatzen duen beste bide batez”. Adina: Batxilergoa eta Helduen Hezkuntza.

• Adieraz ezazu mapa batean demokratikoak diren herrialdeak eta ez direnak. Bila ezazu bakoitzaren per capita errenta. Zure ustez, herritarren partehartzeak aurrerapenean eragina al du, ala alderantziz, aurrerapena al da parte-hartzea laguntzen duena? • Zer deritzozu alderdi politikoetan emakumeen kuoten bidezko parte-hartzeari buruz?

GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

27


MILURTEKOAREN PARKEAREN EZTANDA

Lehen zatia. Sarrera. Zer da tortura? (15 minutu) Parte-hartzaileei galdetuko zaie ondorengoetatik zein ekintza jo daitezkeen tortura mota gisa:

Helburua: Mutur-muturreko egoeratan giza eskubideak eusten dituzten oinarrizko printzipioen hauskortasuna erakustea, printzipio hauek ez daudenean tinko errotuta. Eztabaida eta talde-lana indartzea.

• Atxilotu bati lo egin dezan galeraztea.

Adina: Batxilergoa eta Helduen Hezkuntza.

• Atxilotuari tratamendu medikoa ukatzea.

Beharrezko materiala: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 5. atala: “Ezin daiteke inor torturatu, ezta inori zigor edo tratu txar, anker eta lotsarazlerik eman ere.â€? Torturaren aurkako aldarrikapena (1975) y eta Torturaren aurkako Hitzarmena (1984). 6., 7. eta 8. ďŹ txak (29. eta 30. orrialdeak).

• Atxilotua drogak kontsumitzera behartzea.

• Atxilotuak maite duen norbaiti mina egingo zaion mehatxua botatzea. • Atxilotua jazartzea edo mehatxatzea. • Atxilotua gogor astintzea.

• Egiazko exekuzio baten antzera, atxilotuaren burua boltsa batekin estaltzea. Parte-hartzaileei bere torturaren berariazko deďŹ nizioa idatz dezaten eskatuko zaie.

Garapena:

Parte-hartzale bakoitzari Milurtekoaren parkearen eztandari buruzko 6. ďŹ txaren ale bana emango zaio. Parte-hartzaileak bi taldetan banatuko dira: Pariseko polizia eta Amnesty International. Talde bakoitzari dagozkien galderen orria banatuko zaio (7. eta 8. ďŹ txak, 30. orrialdea) euren artean eztabaida dezaten. Talde bakoitzak bere erantzunak adostu dituenean, erantzunak jasoko dira. Hirugarren zatia. Lana amankomunean jarriz.

Ekintzak parte-hartzaileek aurretik zuten torturari buruzko iritzia aldatu ote den ikusiko da (eta hala bada, zein zentzutan). Gure burua muturreko egoeratan ikusteak alda al ditzake gure sinesmenak edota baldintza al dezake gure erreakziorako gaitasuna?

Amnesty Internationalen britainiar atalaren giza eskubideetan heziketa-taldeak egina, grup d’Educació d’Amnistia Internacional Catalunyak moldatua.

AMNESTY INTERNATIONAL

(35 minutu).

Ebaluaketa

2. Oharrak: Nazio Batuen Torturaren aurkako Hitzarmenak (1984) tortura honela deďŹ nitu du: “biktimarengandik aitormen bat ala informazioa lortzeko, funtzionario publikoek norbaiti oinaze ďŹ sikoaedomentalaeragitea,jazartzea edo zigortzeaâ€?

28

Bigarren zatia. Milurtekoaren parkearen kasua aztertzen

Talde bakoitzaren burutapenetatik abiatuta, parte-hartzaile guztien artean eztabaida bat egingo da.

1. Torturari buruzko azalpen labur bat emango da eta muturreko kasuak proposatuko dira hausnarketan baliogarriak izan daitezen.

2007. urtean soilik, Amnesty Internationalek 81 baino herrialde gehiagotan tortura kasuak dokumentatu ditu, eta beste 17tatik zetozen salaketak jaso ditu. Espainia ere zerrenda horretan azaltzen zen.

Ondoren tortura zenbat herrialdetan ematen den asma dezaten eskatuko zaie. Hamar? Berrogeita hamar? Ehun? Ehundik gora?

Azaldutako kasuaren eta eguneroko bizitzaren arteko parekotasunik aurki al daiteke? Adibidez, hertsapenezko neurriak erabiltzea bizilagunen arteko gatazka bat ala eskolako, familiako, gizarteko‌ arazo bat konpontzeko.


Milurtekoaren parkean eztanda; susmagarriak, atxilotuak Joan den hilean John eta Jane izeneko bi lagunek Ogiaren eta Askatasunaren Brigada (OAB) izeneko talde terrorista batetako buruak zirela aldarrikatu zuten. Pariseko inguruan dagoen Milurtekoaren parkean gertatutakoa zela eta, atxilotuak izan ziren. Atentatu hartan eskolako bidai batetan Erresuma Batura zioazen zortzi adingabe hil ziren, eta beste asko zaurituak izan ziren. Poliziak dio OABren mehatxu bat jaso duela: euren eskakizunak aseak ez badira, hilero antzeko ekintzak gertatuko dira.

Susmagarriak epaimahaiean

John eta Jane susmagarriak atzo azaldu ziren jendaurrean lehendabizikoz. Biei antzeman ziezazkiekeen tratu txarrak jasan izanaren aztarnak. Epaimahaiak kasuari hasiera emateko une formalean, Johnek bere besoak jaso zituen eta zigarro-erreduren bidez egindako seinaleak erakutsi zituen. Janek, bestalde, espetxean deskarga elektrikoak ezarri zizkiotela salatu zuen. Bi atxilotuak abiada bizian atera zituzten epaitegitik.

Polizia-burua presiopean Polizia-burua Milurtekoaren parkeko eztandaren erantzuleak aurkitzeko geroz eta presio handiagoa jasaten ari da. Alkatea, kaltetutako denden jabeak eta iritzi publikoa berehalako ekintzak eskatzen ari dira halako beste eraso bat eragotz dadin.

GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

29


Pariseko polizia taldearentzako galderak Poliziako agente zaren heinean, John eta Jane atxilotuek BPLren hurrengo lehergailua non eta noiz jarriko den jakin dezaketela dioen informazioa duzue. Berehalako emaitzak eskatzen zaizkizue, eta

Amnesty Internationaleko taldearentzako galderak Amnesty International giza eskubideen aldeko erakundearentzat egiten duzue lan. Atentatuak komunikabideen arreta deitu du eta iritzi publikoa oso urduri dago. Zenbait pertsonek susmagarriak torturatzea justifikatu dute, horrek atentatu terrorista gehiago gertatzea eragotziko badu. Ondoren azaltzen diren adierazpenak Pariseko prentsak argitaratuak eta bertako irratiek zabalduak izan dira.

30

AMNESTY INTERNATIONAL

horregatik, izugarrizko presioa jasaten ari zarete. Eztabaidaren oinarrizko ideiak bildu itzazue ondoren gela osoari azaltzeko. • Nola saiatuko zarete beharrezko informazioa lortzen? • Zenbateko presioa egin daiteke, zuen ustez, atxilotuen gain? • Behar duzuen informazioa lortzeko noraino iristeko prest zaudete?

• Atxilotuen erantzunak lortzeko zein metodo erabiltzeko prest zaudete? • Ahozko tratu txarrak? Loa galerazi? Jo? Zigarro-erredurak? Deskarga elektrikoak? • Kazetariek atxilotuak jasaten ari diren tratuari buruzko galderak egiten ari da. Nola justifikatuko zenukete tratu txar fisikoak eragin izana, hainbesteraino iristekotan?

• Haurrak hiltzen dituenak ez du urka besterik merezi. • Lagun bat hil zuten, eta ordaindu beharra dute. Bakoitzari berea. • Bazekiten zertan ari ziren, eta berdin tratatuak izatea onartu behar dute. Kasu honetan, indarkeria erabiltzea egia jakiteko modu bakarra izan daiteke. • Bizitzak salbatzeko ordaindu behar den prezioa da. • Beraiei bost axola zaie bizitzaren funts sakratua.

Giza eskubideak defendatzen dituen eta sekula, inongo egoeratan torturarik onartzen ez duen elkarte batetako parte-hartzaile eta boluntarioak zareten heinean, nola erantzungo zeniekete komunikabideetan azaldutako adierazpen hauei? Zeintzuk dira, zuen ustez, munduko herrialde desberdinetan jendeak tortura edota tratu txarrak jasotzea ahalbidetzen duten jarrerak edo baldintzak? Eztabaidaren oinarrizko ideiak, erantzunak eta iritziak bildu itzazue ondoren gela osoari azaltzeko.


Espainiar Konstituzioa eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala

Garapena: Gela osoak batera parte har dezake edota taldeka banatuta. Ekintza erabil daitekeen denborari egokituko zaio, bi zatiak edota soilik lehenengoa garatuz.

Helburua: Espainiar Konstituzioaren eta oinarrizko legeen erreferentzia-esparru den Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalari buruz hausnartzea, atal batzuk adibidetzat harturik.

Giza Eskubideen Aldarrikapena arreta handiz irakurriko da, eta ondoren, Espainiar Konstituzioaren 10. atala. Irakurketa amaitutakoan, ondorengo gaiei buruz eztabaida bat antolatuko da:

Adina: Batxilergoa eta Helduen Hezkuntza.

• Zein esanahi ematen diozu Espainiar Konstituzioaren 10. atalari?

Beharrezko materiala: Espainiar Konstituzioaren eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren ale bana.

• Zein betebehar ondoriozta daitezke agintarientzat atal horretatik?

Bigarren zatia Espainiar Konstituzioaren II. kapituluko atalen bat aukeratuko da. Ondoren, taldeka, galdera hauei erantzungo zaie: • Aldarrikapen Unibertsaleko zein atalekin du zerikusia atal horrek?

Lehen zatia

• Zein betebehar ondoriozta daitezke estatuentzat hautatutako Konstituzioko atalarekin zerikusia duten Adierazpen Unibertsaleko ataletatik? • Zein alde dago hautatu den Konstituzioaren atalaren eta horrekin zerikusia duten Adierazpen Unibertsalaren atalen artean?

• Eta herritarrentzat?

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalari buruzko eztabaida Helburua: GEAUa era kritikoan aztertzea. Adina: Batxilergoa eta Helduen Hezkuntza. Beharrezko materiala: Espainiar Konstituzioaren eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren ale bana. Garapena: Ondoren azaltzen diren gaiei buruzko eztabaida bat antolatuko da, taldea bi azpitaldetan banatuz. Azpitalde bakoitzak proposatzen diren ikuspuntuetako bana defendatu beharko du. 1. Giza eskubideak kultura jakin baten adierazpen al dira, eta ondorioz, kultura horretarako bakarrik baliogarriak?

A ikuspuntua: Giza eskubideak mendebaldeko ideologien ikusmolde bat dira, formulazio absolutuak adierazteko eta hauek gainontzeko kulturei ezartzeko joera duena. Betidaniko zenbait ohiturek (adibidez, emakumeen sexu-organuen ebaketak) ez dute zertan kultura oso ezberdin batek egindako eskubide batzuen mendean egon beharrik. B ikuspuntua: Aldarrikapen Unibertsalak jasotako eskubideak herri guztiei aplika dakizkieke eta aplikatu behar zaizkie. Aldarrikapena herrialde guztiek sinatu dute (haietako batzuk oso kultura ezberdinak dituztenak), eta edozein identitate kulturalen adierazpena ahalbidetu behar

dute, hori pertsona batzuk besteen mendean egotearekin nahastu gabe. 2. Subiranotasuna ala giza eskubideak? A ikuspuntua: Nazioarteko erkidegoak, eta bereziki, Nazio Batuek, giza eskubideak modu larrian urratzen diren edozein herrialdetan esku hartzeko eskubidea dute, giza eskubideak ez direlako soilik gobernuen arazo bat, gizon-emakume guztiena baizik. B ikuspuntua: “Esku-hartze eskubidea” kolonialismo mozorrotu hutsa da. Gaur arte herrialde ahulen aurka bakarrik erabili izan da eta sekula ez armada indartsuak dituztenen aurka.

GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

31


Amnesty International giza eskubideen alde lanean diharduen mugimendu global bat da, ikerketaren eta aktibismoaren bidez. Bere ikuspegia Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean eta beste zenbait nazioarteko arautan babestuta dauden eskubideak pertsona guztiek goza ditzaketen mundu batena da. Amnesty International 150 herrialdetan kokatuta dago eta ez du inongo gobernurekin, ideologia politikorekin, interes ekonomikoren edota erlijio sinesmenekin loturarik. Ez du inongo gobernurik babesten edo erasotzen, eta era berean, ez ditu ere babestu nahi dituen pertsonen iritziak babesten ez erasotzen. Bere interes bakarra giza eskubideen babes inpartziala da.

© Amnistía Internacional Publicaciones, 2008 C/ Fernando VI, nº 8 – 1º izda. 28004 Madrid www.es.amnesty.org

Lege gordailua: ISBN: 978-84-936663-3-0

AMNESTY INTERNATIONAL ESPAINIAR ATALA Espainiar idazkaritza C/ Fernando VI, 8 - 1º izda. 28004 Madrid Tel: 902 119 133 equipo.educacion@es.amnesty.org www.es.amnesty.org

ARGAZKI KREDITUAK Argitarapen honetan erabilitako argazkiek ondorengo gordetzaileek gordetako eskubideak dituzte: © AI: 2., 4., 11., 16. (goian), 17. (goian), 19., 20., 21., 22., 28. 30. (ezkerretan) eta 31. orrialdeak © Preda: 17. orrialdea (behean) © Private: 16. (behean) eta 30. (erdian) orrialdeak © Rafa Castell: 29. orrialdea (goian) © Rocío Carneros: 9., 12., 13., 23., 27. eta 30. (eskubitan) orrialdeak © UN Photo: 10. eta 29. (behean) orrialdeak © Yamil Cure: 19. eta 32. orrialdea Diseinu grafikoa: Yamil Cure. Inprimatzea: Artes Gráficas Palermo.

Eskubide guztiak gordeak. Argitarapen honek egile-eskubideak ditu. Edozein moduz zabal daiteke, tasarik ordaindu gabe, hezkuntza-helburuak edota giza eskubideen zabalkuntza direla eta, baina salmenta galerazita dago. Egile-eskubideen jabeek egiten diren erabilpenez jakinaraziak izan daitezen erregutzen dute, lanaren eraginkortasuna ebaluatu ahal izateko. Testu hau beste edozein egoeratan zabaltzeko, berau beste argitarapenen batean erabiltzeko edota itzuli edo moldatzeko, aurrez argitaletxearen idatzizko baimena eskuratu behar izango da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.