Petición armas euskera

Page 1

Armen Merkataritzari buruzko Hitzarmena. Eskaera Enbaxadore jauna, 1989. urteaz geroztik,128 gatazka armatu izan dira, eta gutxienez 250.000 pertsona hil dira urtero gatazka horietan. Amnesty Internationalek dokumentatutako giza eskubideen urraketen %60 baino gehiagotan arma txiki eta arinak erabili dituzte. 2004az geroztik, milaka haur soldaduk modu aktiboan parte hartu dute 19 herrialdetako gatazka armatuetan. Armen salerosketa arduragabearen ondorioz, giza eskubideen aurkako urraketa larriak izan dira herrialde horietan. Armen esportazioen egungo kontrolak ez direnez behar bezain eraginkorrak, behar-beharrezkoa da armen merkaritzari buruzko hitzarmen irmo eta eraginkor bat ezartzea, estatu guztiak barne hartuko dituena. Martxoan Nazio Batuen Erakundeak Armen Merkataritzari buruzko Nazioarteko Hitzarmena onartzea espero dugu. Nagoziazio horietan berebiziko garrantzia izango dute Ameriketako Estatu Batuek. Hori dela-eta, honako hau eskatu nahi diet Ameriketako Estatu Batuei: armak giza eskubideak urratzeko edo urraketa horiek faboratzeko erabiltzeko arriskua dagoenetan haien transferentzia debekatu egingo dela bermatuko duen hitzarmen bat babestea. Adeitasunez, Izena (abizenik gabe)____________________ Adina_____________________________ Sinadura_____________________________ Zure sinadura ezinbestekoa da Armen Merkataritzari buruzko Hitzarmena lortzeko! Oso garrantzitsua da hurbilen duzun AI taldeari aurkeztea edo helbide honetara igortzea: Fernando VI.a kalea, 8 zk., 1.-ezk., 28004 Madril. Zure sinadura eta beste askorena AEBk Espainian duen enbaxadara bidaliko dugu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.