UD DDHH Bachillerato y EPA EUS

Page 1

GAI AURKIBIDEA I. Hezitzaileentzako gida Orientabide didaktikoak

Aurretikako testuak eta GEAUaren onarpena

GEAUaren balio juridikoa

Aldarrikapenaren ondarea

Hitzaurrea: GEAUaren oinarriak

GEAUak barne hartutako eskubideak

Egungo erronkak, 60 urteren ondoren

Giza eskubideen alde mobilizatzea ez da alferrik

Ekin: ekintza proposamenak

BibliograďŹ a

Baliabide didaktikoak interneten

FilmograďŹ a

II. Proposamen didaktikoak Lehen Hezkuntzarako ekintza didaktikoak

Bigarren Hezkuntzarako ekintza didaktikoak

Batxilergorako eta Helduen Hezkuntzarako ekintza didaktikoak



Hezitzaileentzako oharra: Haseran, ikusten dugunaren aurrean azaltzen ditugun aurreiritziei buruzko ekintza bat egin daiteke. Adibidez, argazki baten zati bat ikusi eta gainontzekoa asmatzen saiatu. Irudia osorik ikusten denean, maiz ondorio okerrak atera ohi ditugu. Aldarrikapen Unibertsalaren ezagutza eskatzen duten ekintzak egiteko, testu osoa ondorengo helbidean topa daiteke: www.unhchr.ch/udhr/lang/bsq.htm

JABETZAESKUBIDEA Helburua: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 17. atalari buruz hausnar-

tzea: “Pertsona orok du jabe izateko eskubidea, bakarka nahiz taldean. Arrazoirik gabe, ez zaio inori bere jabegoa kenduko.” Adina: Batxilergoa eta Helduen Hezkuntza. Beharrezko materiala: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 17. atalaren testua. Garapena: 1. Denon artean, ondasun zerrenda bat egingo da eta bakoitzak jabetza publikoa ala kolektiboa izan behar duen eztabaidatuko da. 2. Jabetza kolektiboaren barruan bi multzo egin daitezke: lehendabizikoan, jabeak erkidego batetako kideak izango dira (kooperatiba baten antzera) eta bestean, jabea estatua izango da (hau

da, herritarren multzo osoa). Zerrenda horretan, besteak beste, honelako ondasunak azal daitezke: autoak, etxeak, igerilekuak, parkeak, hondartzak, eskolak, bankuak, eskolak, ospitaleak, bitxiak, enpresak, artelanak… 3. Ekintzan zehar, giza eskubideekin zerikusia duten ondorengo gaiei buruz eztabaidatuko da: Nola egin daiteke bateragarria jabetza pribatu-eskubidea eta osasuna, hezkuntza, lan-eskubidea edota bezalako beste zenbait eskubide guztiontzat izatea? Zure ustez, amerikar eta afrikar herri indigenen lurrak eta baliagai naturalak bereganatu zituzten herrialde kolonizatzaileek, herri haiek sortu, hazi eta hezi ziren lurrerako eskubidea bermatu al zuten?

Beharrezko materiala: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren testu osoa. Garapena: Eztabaida pizteko, eskubide honek mundu mailan duen egoerarekin zerikusia duten ondorengo galderak egingo dira.

BIZITZA POLITIKOAN PARTE HARTZEKO ESKUBIDEA Helburua: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 21. atalari buruzko eztabaida sustatzea: “1. Pertsona orok du bere herrialdeko gobernuan parte hartzeko eskubidea, zuzenean nahiz libre aukeratutako ordezkarien bitartez. 2. Pertsona orok du berdintasunez norbere herrialdeko funtzio publikoan sartzeko eskubidea.

• Herrialde batzutan beharrezkoa da botoa ematea. Zer deritzozu egoera horri buruz?

3. Herriaren borondatea da botere publikoaren agintearen oinarria; borondate hori aldian-aldian egingo diren benetako hauteskundeetan adieraziko da. Hauteskundeok bozketa orokor eta berdinez eta isilpeko boto bidez egingo dira, edo boto askatasuna bermatzen duen beste bide batez”. Adina: Batxilergoa eta Helduen Hezkuntza.

• Adieraz ezazu mapa batean demokratikoak diren herrialdeak eta ez direnak. Bila ezazu bakoitzaren per capita errenta. Zure ustez, herritarren partehartzeak aurrerapenean eragina al du, ala alderantziz, aurrerapena al da parte-hartzea laguntzen duena? • Zer deritzozu alderdi politikoetan emakumeen kuoten bidezko parte-hartzeari buruz?

GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

27


MILURTEKOAREN PARKEAREN EZTANDA

Lehen zatia. Sarrera. Zer da tortura? (15 minutu) Parte-hartzaileei galdetuko zaie ondorengoetatik zein ekintza jo daitezkeen tortura mota gisa:

Helburua: Mutur-muturreko egoeratan giza eskubideak eusten dituzten oinarrizko printzipioen hauskortasuna erakustea, printzipio hauek ez daudenean tinko errotuta. Eztabaida eta talde-lana indartzea.

• Atxilotu bati lo egin dezan galeraztea.

Adina: Batxilergoa eta Helduen Hezkuntza.

• Atxilotuari tratamendu medikoa ukatzea.

Beharrezko materiala: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 5. atala: “Ezin daiteke inor torturatu, ezta inori zigor edo tratu txar, anker eta lotsarazlerik eman ere.â€? Torturaren aurkako aldarrikapena (1975) y eta Torturaren aurkako Hitzarmena (1984). 6., 7. eta 8. ďŹ txak (29. eta 30. orrialdeak).

• Atxilotua drogak kontsumitzera behartzea.

• Atxilotuak maite duen norbaiti mina egingo zaion mehatxua botatzea. • Atxilotua jazartzea edo mehatxatzea. • Atxilotua gogor astintzea.

• Egiazko exekuzio baten antzera, atxilotuaren burua boltsa batekin estaltzea. Parte-hartzaileei bere torturaren berariazko deďŹ nizioa idatz dezaten eskatuko zaie.

Garapena:

Parte-hartzale bakoitzari Milurtekoaren parkearen eztandari buruzko 6. ďŹ txaren ale bana emango zaio. Parte-hartzaileak bi taldetan banatuko dira: Pariseko polizia eta Amnesty International. Talde bakoitzari dagozkien galderen orria banatuko zaio (7. eta 8. ďŹ txak, 30. orrialdea) euren artean eztabaida dezaten. Talde bakoitzak bere erantzunak adostu dituenean, erantzunak jasoko dira. Hirugarren zatia. Lana amankomunean jarriz.

Ekintzak parte-hartzaileek aurretik zuten torturari buruzko iritzia aldatu ote den ikusiko da (eta hala bada, zein zentzutan). Gure burua muturreko egoeratan ikusteak alda al ditzake gure sinesmenak edota baldintza al dezake gure erreakziorako gaitasuna?

Amnesty Internationalen britainiar atalaren giza eskubideetan heziketa-taldeak egina, grup d’Educació d’Amnistia Internacional Catalunyak moldatua.

AMNESTY INTERNATIONAL

(35 minutu).

Ebaluaketa

2. Oharrak: Nazio Batuen Torturaren aurkako Hitzarmenak (1984) tortura honela deďŹ nitu du: “biktimarengandik aitormen bat ala informazioa lortzeko, funtzionario publikoek norbaiti oinaze ďŹ sikoaedomentalaeragitea,jazartzea edo zigortzeaâ€?

28

Bigarren zatia. Milurtekoaren parkearen kasua aztertzen

Talde bakoitzaren burutapenetatik abiatuta, parte-hartzaile guztien artean eztabaida bat egingo da.

1. Torturari buruzko azalpen labur bat emango da eta muturreko kasuak proposatuko dira hausnarketan baliogarriak izan daitezen.

2007. urtean soilik, Amnesty Internationalek 81 baino herrialde gehiagotan tortura kasuak dokumentatu ditu, eta beste 17tatik zetozen salaketak jaso ditu. Espainia ere zerrenda horretan azaltzen zen.

Ondoren tortura zenbat herrialdetan ematen den asma dezaten eskatuko zaie. Hamar? Berrogeita hamar? Ehun? Ehundik gora?

Azaldutako kasuaren eta eguneroko bizitzaren arteko parekotasunik aurki al daiteke? Adibidez, hertsapenezko neurriak erabiltzea bizilagunen arteko gatazka bat ala eskolako, familiako, gizarteko‌ arazo bat konpontzeko.


Milurtekoaren parkean eztanda; susmagarriak, atxilotuak Joan den hilean John eta Jane izeneko bi lagunek Ogiaren eta Askatasunaren Brigada (OAB) izeneko talde terrorista batetako buruak zirela aldarrikatu zuten. Pariseko inguruan dagoen Milurtekoaren parkean gertatutakoa zela eta, atxilotuak izan ziren. Atentatu hartan eskolako bidai batetan Erresuma Batura zioazen zortzi adingabe hil ziren, eta beste asko zaurituak izan ziren. Poliziak dio OABren mehatxu bat jaso duela: euren eskakizunak aseak ez badira, hilero antzeko ekintzak gertatuko dira.

Susmagarriak epaimahaiean

John eta Jane susmagarriak atzo azaldu ziren jendaurrean lehendabizikoz. Biei antzeman ziezazkiekeen tratu txarrak jasan izanaren aztarnak. Epaimahaiak kasuari hasiera emateko une formalean, Johnek bere besoak jaso zituen eta zigarro-erreduren bidez egindako seinaleak erakutsi zituen. Janek, bestalde, espetxean deskarga elektrikoak ezarri zizkiotela salatu zuen. Bi atxilotuak abiada bizian atera zituzten epaitegitik.

Polizia-burua presiopean Polizia-burua Milurtekoaren parkeko eztandaren erantzuleak aurkitzeko geroz eta presio handiagoa jasaten ari da. Alkatea, kaltetutako denden jabeak eta iritzi publikoa berehalako ekintzak eskatzen ari dira halako beste eraso bat eragotz dadin.

GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

29


Pariseko polizia taldearentzako galderak Poliziako agente zaren heinean, John eta Jane atxilotuek BPLren hurrengo lehergailua non eta noiz jarriko den jakin dezaketela dioen informazioa duzue. Berehalako emaitzak eskatzen zaizkizue, eta

Amnesty Internationaleko taldearentzako galderak Amnesty International giza eskubideen aldeko erakundearentzat egiten duzue lan. Atentatuak komunikabideen arreta deitu du eta iritzi publikoa oso urduri dago. Zenbait pertsonek susmagarriak torturatzea justifikatu dute, horrek atentatu terrorista gehiago gertatzea eragotziko badu. Ondoren azaltzen diren adierazpenak Pariseko prentsak argitaratuak eta bertako irratiek zabalduak izan dira.

30

AMNESTY INTERNATIONAL

horregatik, izugarrizko presioa jasaten ari zarete. Eztabaidaren oinarrizko ideiak bildu itzazue ondoren gela osoari azaltzeko. • Nola saiatuko zarete beharrezko informazioa lortzen? • Zenbateko presioa egin daiteke, zuen ustez, atxilotuen gain? • Behar duzuen informazioa lortzeko noraino iristeko prest zaudete?

• Atxilotuen erantzunak lortzeko zein metodo erabiltzeko prest zaudete? • Ahozko tratu txarrak? Loa galerazi? Jo? Zigarro-erredurak? Deskarga elektrikoak? • Kazetariek atxilotuak jasaten ari diren tratuari buruzko galderak egiten ari da. Nola justifikatuko zenukete tratu txar fisikoak eragin izana, hainbesteraino iristekotan?

• Haurrak hiltzen dituenak ez du urka besterik merezi. • Lagun bat hil zuten, eta ordaindu beharra dute. Bakoitzari berea. • Bazekiten zertan ari ziren, eta berdin tratatuak izatea onartu behar dute. Kasu honetan, indarkeria erabiltzea egia jakiteko modu bakarra izan daiteke. • Bizitzak salbatzeko ordaindu behar den prezioa da. • Beraiei bost axola zaie bizitzaren funts sakratua.

Giza eskubideak defendatzen dituen eta sekula, inongo egoeratan torturarik onartzen ez duen elkarte batetako parte-hartzaile eta boluntarioak zareten heinean, nola erantzungo zeniekete komunikabideetan azaldutako adierazpen hauei? Zeintzuk dira, zuen ustez, munduko herrialde desberdinetan jendeak tortura edota tratu txarrak jasotzea ahalbidetzen duten jarrerak edo baldintzak? Eztabaidaren oinarrizko ideiak, erantzunak eta iritziak bildu itzazue ondoren gela osoari azaltzeko.


Espainiar Konstituzioa eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala

Garapena: Gela osoak batera parte har dezake edota taldeka banatuta. Ekintza erabil daitekeen denborari egokituko zaio, bi zatiak edota soilik lehenengoa garatuz.

Helburua: Espainiar Konstituzioaren eta oinarrizko legeen erreferentzia-esparru den Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalari buruz hausnartzea, atal batzuk adibidetzat harturik.

Giza Eskubideen Aldarrikapena arreta handiz irakurriko da, eta ondoren, Espainiar Konstituzioaren 10. atala. Irakurketa amaitutakoan, ondorengo gaiei buruz eztabaida bat antolatuko da:

Adina: Batxilergoa eta Helduen Hezkuntza.

• Zein esanahi ematen diozu Espainiar Konstituzioaren 10. atalari?

Beharrezko materiala: Espainiar Konstituzioaren eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren ale bana.

• Zein betebehar ondoriozta daitezke agintarientzat atal horretatik?

Bigarren zatia Espainiar Konstituzioaren II. kapituluko atalen bat aukeratuko da. Ondoren, taldeka, galdera hauei erantzungo zaie: • Aldarrikapen Unibertsaleko zein atalekin du zerikusia atal horrek?

Lehen zatia

• Zein betebehar ondoriozta daitezke estatuentzat hautatutako Konstituzioko atalarekin zerikusia duten Adierazpen Unibertsaleko ataletatik? • Zein alde dago hautatu den Konstituzioaren atalaren eta horrekin zerikusia duten Adierazpen Unibertsalaren atalen artean?

• Eta herritarrentzat?

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalari buruzko eztabaida Helburua: GEAUa era kritikoan aztertzea. Adina: Batxilergoa eta Helduen Hezkuntza. Beharrezko materiala: Espainiar Konstituzioaren eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren ale bana. Garapena: Ondoren azaltzen diren gaiei buruzko eztabaida bat antolatuko da, taldea bi azpitaldetan banatuz. Azpitalde bakoitzak proposatzen diren ikuspuntuetako bana defendatu beharko du. 1. Giza eskubideak kultura jakin baten adierazpen al dira, eta ondorioz, kultura horretarako bakarrik baliogarriak?

A ikuspuntua: Giza eskubideak mendebaldeko ideologien ikusmolde bat dira, formulazio absolutuak adierazteko eta hauek gainontzeko kulturei ezartzeko joera duena. Betidaniko zenbait ohiturek (adibidez, emakumeen sexu-organuen ebaketak) ez dute zertan kultura oso ezberdin batek egindako eskubide batzuen mendean egon beharrik. B ikuspuntua: Aldarrikapen Unibertsalak jasotako eskubideak herri guztiei aplika dakizkieke eta aplikatu behar zaizkie. Aldarrikapena herrialde guztiek sinatu dute (haietako batzuk oso kultura ezberdinak dituztenak), eta edozein identitate kulturalen adierazpena ahalbidetu behar

dute, hori pertsona batzuk besteen mendean egotearekin nahastu gabe. 2. Subiranotasuna ala giza eskubideak? A ikuspuntua: Nazioarteko erkidegoak, eta bereziki, Nazio Batuek, giza eskubideak modu larrian urratzen diren edozein herrialdetan esku hartzeko eskubidea dute, giza eskubideak ez direlako soilik gobernuen arazo bat, gizon-emakume guztiena baizik. B ikuspuntua: “Esku-hartze eskubidea” kolonialismo mozorrotu hutsa da. Gaur arte herrialde ahulen aurka bakarrik erabili izan da eta sekula ez armada indartsuak dituztenen aurka.

GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

31


Amnesty International giza eskubideen alde lanean diharduen mugimendu global bat da, ikerketaren eta aktibismoaren bidez. Bere ikuspegia Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean eta beste zenbait nazioarteko arautan babestuta dauden eskubideak pertsona guztiek goza ditzaketen mundu batena da. Amnesty International 150 herrialdetan kokatuta dago eta ez du inongo gobernurekin, ideologia politikorekin, interes ekonomikoren edota erlijio sinesmenekin loturarik. Ez du inongo gobernurik babesten edo erasotzen, eta era berean, ez ditu ere babestu nahi dituen pertsonen iritziak babesten ez erasotzen. Bere interes bakarra giza eskubideen babes inpartziala da.

© Amnistía Internacional Publicaciones, 2008 C/ Fernando VI, nº 8 – 1º izda. 28004 Madrid www.es.amnesty.org

Lege gordailua: ISBN: 978-84-936663-3-0

AMNESTY INTERNATIONAL ESPAINIAR ATALA Espainiar idazkaritza C/ Fernando VI, 8 - 1º izda. 28004 Madrid Tel: 902 119 133 equipo.educacion@es.amnesty.org www.es.amnesty.org

ARGAZKI KREDITUAK Argitarapen honetan erabilitako argazkiek ondorengo gordetzaileek gordetako eskubideak dituzte: © AI: 2., 4., 11., 16. (goian), 17. (goian), 19., 20., 21., 22., 28. 30. (ezkerretan) eta 31. orrialdeak © Preda: 17. orrialdea (behean) © Private: 16. (behean) eta 30. (erdian) orrialdeak © Rafa Castell: 29. orrialdea (goian) © Rocío Carneros: 9., 12., 13., 23., 27. eta 30. (eskubitan) orrialdeak © UN Photo: 10. eta 29. (behean) orrialdeak © Yamil Cure: 19. eta 32. orrialdea Diseinu grafikoa: Yamil Cure. Inprimatzea: Artes Gráficas Palermo.

Eskubide guztiak gordeak. Argitarapen honek egile-eskubideak ditu. Edozein moduz zabal daiteke, tasarik ordaindu gabe, hezkuntza-helburuak edota giza eskubideen zabalkuntza direla eta, baina salmenta galerazita dago. Egile-eskubideen jabeek egiten diren erabilpenez jakinaraziak izan daitezen erregutzen dute, lanaren eraginkortasuna ebaluatu ahal izateko. Testu hau beste edozein egoeratan zabaltzeko, berau beste argitarapenen batean erabiltzeko edota itzuli edo moldatzeko, aurrez argitaletxearen idatzizko baimena eskuratu behar izango da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.