ANIMALIAK 5.maila
AURKIBIDEA -Animaliak.....................................................4
-Ornogabeak..................................................5 -Polipoak eta Marmokak.......................6 -Harrak.....................................................7 -Ekinodermatuak....................................8 -Moluskuak...............................................9 -Artropodoak..........................................10 -Ornodunak.....................................................11 -Arrainak..................................................12 -Anfibioak................................................13 -Narrastiak..............................................14 -Hegaztiak................................................15 -Ugaztunak...............................................16
ANIMALIAK Animaliak izaki zelulanitz heterotrofoak dira. Zentzumen organoak dituzte eta batetik bestera mugitzeko gai dira. Bi taldetan daude banatuta: ornogabeak eta ornodunak.
ORNOGABEAK Onogabeek ez dute hezurrik ezta barruko eskeletorik ere. Batzuek oskola dituzte babesteko. Ornogabe talde nagusiak hauek dira: polipoak eta marmokak, harrak, ekinodermatuak, moluskuak eta artropodoak.
POLIPOAK ETA MARMOKAK
Poltsa itxura dute, eta garro pozoitsuak ahoaren inguruan. Adibidez: koralak, anemonak, medusak... Ornogabeak dira, ez dute bizkarrezurrik ezta barruko eskeletorik ere ez. Marmokak ugalketa sexuala dute. Arra eta emea elkartzen dira eta bat
eta bestearen obuloa eta ezpermatozoidea elkartzen direnean larba osatzen da.
HARRAK Gorputz luzanga dute,askotan eraztunetan banatuta, adibidez: zizareak,izainak... Harren ugalketa asexuala eta sexuala da: asexualan, gorputzaren atzealdean zatitzen da,eta zati harretik beste bizidun bat jaiotzen da. Sexualan,berriz, haien artean elkartzen dira kopulatzeko.
EKINODERMATUAK
Plaka gogorrek osatutako oskola dute, irtengune eta arantzak dituztela.
Ugalketa kanpokaldean gertatzen da.
M0LUSKUAK Gorputz biguneko animaliak dira; askok oskola dute. Moluskurik gehienak uretan bizi dira,eta gutxi batzuk lehorrean.
ARTROPODOA Kanpoko estalkia zurruna dute, eta oin artikuluak. Batzuek hegan egiten dute. Armiarmak, karramarroak, intsektuak eta ehunzangoak adibide batzuk dira.
ORNODUNAK Ornodunek barruko eskeletoa, dituzte.
garezurra eta bizkarrezurra
Bost ornodun talde daude: arrainak, anfibioak, narrastiak, hegaztiak, eta ugaztunak.
ARRAINAK Uretako animaliak dira. Gorputza ezkatek estalita dute . Hegalak dituzte, zangoen ordez. Adibidez: marrazoa, atuna,amurraina...
ANFIBIOAK Lurretako animaliak dira, baina uretatik hurbil bizi behar dute. Gorputza azal mehe batek estalia dute. Normalean,lau hanka dituzte. Adibidez: igelak,zapoak,arrabioak...
NARRASTIAK Lurretako edo uretako animaliak dira. Gorputza ezkatek estalita dute. Dortokek oskola dute. Lau hankakoak dira denak, sugeak izan ezik. Narrastiak arrautza bidez ugaltzen dira. Aligators,sugandilak,muskerrak eta dortokak dira narrastien adibide batzuk.
HEGAZTIAK Lurretako animaliak dira. Gorputza lumaz estalita dute. Bi haka, mokoa eta hegoak dituzte Hegaztiak obiparoak dira, arrautza eta kumeak zaintzen dituzte.
UGAZTUNAK Lurretako eta uretako animaliak dira. Gorputza ilez estalita dute. Hankak, hegalak eta hegoak dituzte. UGALKETA: Ugaztunak bibiparoak dira,hau da,amaren gorputzaren barruan hazten dira.Eta amek ugatzetan sortzen duten esnea ematen diete kumeei.