Kaixo, lagunok : 4.B-ko ikasleak maiatzaren 12tik-15era barnetegi batean egon gara. Gu Alkizara joan gara. Alkiza herri txiki eta polit bat da eta gure barnetegia herriko erdigunean kokatuta dago. Bertako ingurumena zoragarria da. Barnetegian ekintza asko egin ditugu: jolastu, hitz egin, komunikatu, mozorratu, lagundu, mendian ibili, natura ezagutu, ikasi, irribarre egin‌Hauekin helburu batzuk lortu ditugu: -Asko ikastea. -Gure Euskara sendotzea. -Gure arteko harremanak hobetzea. -Elkarrekin bizitzea eta elkarri laguntzea. Primeran pasatu dugu eta bueltatzeko gogoekin gelditu gara, beraz, barnetegi batean parte hartzeko guztiok anima zaitezte. Bertan izandako bizipenak ahaztezinak izango dira eta monitore eta irakasleei eskerrak ematen dizkiegu.