Azaroaren 6an Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa bisitatu genuen 3. mailako ikasleok.
3.A
3.B
Espezie ezberdinak aztertu genituen. Biodibertsitatea eta natur ondarea ezagutzeko tailerrak egin genituen, hemen erabilitako irakasmaterialak oso erakargarriak izan ziren guretzat.
Salburuko parkea hainbat urmaelek osatzen dute, bai eta larre egindako lurrek eta harizti txiki batek ere. Urmael hauetan sartu ginen eta hango landare eta animaliez gozatu genuen.