Segurako barnetegian 4a

Page 1

Segurako barnetegian Pasa den astean 4.A gelakook hurbildu ginen Segurara lau egun pasatzera barnetegi batean. Euskaraz bizitzera eta elkarrekin elkarbizitzera. Mila gertaerak bizi genituen lau egun horietan, batzuk oso onak eta dibertigarriak, beste batzuk ez hain onak, ama eta aitaz gogoratzen baikara. Horietako batzuk kontatu nahi dizkizuegu. Astelehena, maiatzak 12. “Astelehenean heldu bezain pronto arauak azaldu zizkiguten Josetxok eta Txemak. TXEk eta TXOk” “Gauzak uztera joan ginen eta Txemak, esan zigun musika gelara joateko,…” “Gela horretan oso aspertuta nengoen”. “Josetxok jolasak prestatu zituen eta oso dibertigarriak izan ziren” “Lehen egunean ezagutu genituen, Agustin, Amaia, Txem, Josetxo eta Simon. Azaldu zituzten arauak eta esan ziguten non eta norekin egingo genuke lo”. “Lan talde erronka izan genuen futbol zelaian. Ez genuen lortu, jejejeje” “Logelak oso erosoak ziren.” “Gauez oso zintzoak izan ginen eta Pedro eta Elie ez ziren haserretu asko gurekin. Bakarrik ordu bat eta erdietara egon ginen esnatuta” Asteartea, maiatzak 13. “Agustinek espektakulo bat egin zuen, eta ikusi genuen Simon”. “Ze logure… zortzitan altxatu ginen“ “Talde josaka egin genuen, eta egun horretan talde lan erronka Portu genuen” “Kutxa bat eraman genuen buruan leku batetik beste batera erori gabe elkarren arteko laguntzarekin” “Erronka oso aspergarria zen” “Segura herria ezagutzera atera ginen arratsaldean” “Egunero dutxatzen ginen” “Astartean pizza afaldu genuen” Azteazkena, maiatzak 14. “Plastilinazko animaliak egin genituen” “Euskara ez dela hain txikia ezagutu genuen” “Arratsaldean altxor bila jolasa egin genuen” “Talde bakoitzak bilatu behar zituen 15 pegatina eta gorriek irabazi genuen” “Jolastu ginen egunero, futbolinean, billarrean, paletan, pinponean…” “Gauen mozorrotu ginen eta diskoteca egin genuen” Osteguna, maiatzak 15 “Mendira joan ginen. 4 kilometroko buelta egin genuen” “Zerain ikustera joan ginen oinez, menditik” “Ikusi genuen gartzela bat. Aintzinako gartzela” “Yerayren urtebetetzea zen eta ospatu genuen azkari berezi batekin.” Eta hauxe izan da gutxi gora behera gure barnetegia. PRIMERAN PASATU GENUEEEEENNNN!!!!!!!!!!








Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.