Arratiako Eliza 16

Page 1

Arratiako Eleiza

16. zenbakia

Garizuma

2015

GARIZUMAN SARTZEAN… Garizuman sartzean Pazkora begira jarri dut burua, Garizumak Pazkoa bait du helburua. Ez dagigun galdu helburua. Pazkoari begira dauka zentzuna garizumeak, pazkoa gertatzeko, Pazkoaren argipean. Otoitza sakondu eta gehitu, limosnean daukaguna eta gareana pobreakaz banadu, barauan ezetz zoli bat aldarrikatu kontsumokeriari eta azalkeriari ez dira Jainkoa erosteko tresnak, senide arteko mundu bat egiteko hau baino.

Basamortu luzea zehartzera noa israeldar maratz agindutako lurra lorez den hartarantz. Gurea basamortua bada, basamortuagoa da askorena. Etorkinen munduari begiratuko deutsagu. Emakumearen zeregina Eleizean aztertuko dogu. Misioak izango doguz gogoan, Euskal Misioen egunean, San Jose bueltan, eta Oscar Romero El Salvadorreko gotzainaren martirioa gogoratuz.

Han dakusat eguzki Kristo berpiztua dena argiz jazten; Garizuma bideko lorrak gozarazten. Hil eta Bizi Dena handi ageri da bihotz eta xeraz: dezaiodan esker on, poza adieraz. Limosna, oración y ayuno La idea central de este discurso es que las obras tradicionales de justicia agraden a Dios y sólo a Dios. La limosna, la oración y el ayuno no pueden alimentar la vanidad; deben quedar en el secreto

de Dios. La limosna era como la obra de justicia por excelencia. Se le daba cierta publicidad para obligar a los bienhechores a mantener sus promesas y despertar emulación. La oración era también generalmente pública. El ayuno no estaba muy extendido en el judaísmo oficial en tiempos de Jesús, pero las sectas lo practicaban frecuentemente y con fines de propaganda ostentosa. Jesús no quiere sumar otras prácticas a estas observancias; sí propone perfumarse cuando se ayuna o ignorar lo que hace la mano derecha. La intención está puesta en el espíritu que debe animar estas obras y en denunciar la hipocresía de quienes creen servir a Dios buscándose a sí mismos. Renunciar a que la mano izquierda conozca lo que hace la derecha, o renunciar al reconocimiento de los demás es la forma cabal de honrar a Dios y al prójimo.

www.arratia.tk


GARIZUMAKO HITZALDIAK ARRATIAN Xabier Aierdi soziologo zeberiotarra, Ana Berrizbeitia teologoa eta Koldo Katxo jesuitea, hiru honeek izango dira aurten hizlariak Arratiako Elizak eratutako hitzaldi zikloan Garizuma dala-eta. Gogoetak euskeraz izango dira, Igorreko Kultur etxean. Sarrera librea. Erdu! Iazko arrakastea ikusita Arratiako Elizak aurten ere antolatu dau garizuma aldirako egitarau erakargarri bezain sakon bat.

Martxoaren 13, barikua, Ana Berrizbeitia: Jesus eta emakumea. Hitzaldia. Igorreko Kultur Etxean, arrastiko 7etan. Sarritan kritikatzen da emakumearen zeregina gizartean eta Eleizean. Zelako izan zan Jesusen jarrera euren gainean?

Martxoak 14, zapatua, Gaztetxo eta gazteen topaketa. Bikaritza mailan, Zornotzan. Martxoak 20, barikua, Koldo Katxo: Oscar Romero. Hitzaldia. Igorreko Kultur Etxean, arrastiko 7etan.

Tuterako nafarra jaiotzaz, Koldo Katxok hainbat urte daroaz Durangon.

Otsailaren 18an, Hauts egunean hasiko da garizuma aurten. Parrokia bakoitzak ordutegi berezia izango dau, bere ohiturei jarraituz, baina ohikoa danez, ekintza batzuk era bateratuan antolatu dira.

Otsailaren 27, barikua, Xabier Aierdi: Inmigrazioaren ganeko jarrerak. Hitzaldia. Igorreko Kultur Etxean, arrastiko 7etan. Etorkinak gure artean, hainbat aldiz egin dogu berba euren gainean, ez beti ganoraz. Euskal Herriko Unibertsitateko soziologo honek lagunduko dausku gure jarrerak finduten.

Aurten bai, Romero gotzaia Erromak ere beato izendatuko dau. Herriak aspaldi santutu eban. Zergaitik hau guztki hau? Aita Santu barriaren estiloaren erakusgarria? Oharra: Arratiako parrokiaren batetan hitzaldi egunetan hiletarik balego, hiletaren ordua aurreratu egingo litzateke.

+ info: www.arratia.tk


Garizuman astez aste Ireki, Jauna, nire begiak gozatu dagidazan zure maitasunaren harrigarriak, gizona, andrea, umea eta pausatu aurreko erlearen hegaldia. Ni naz Jerikoko bide bazterreko itsua. Buztinez, argi-itzalez eta laztanez ikutu nagizu izan nadin izaki barria. Ireki, Jauna, dan-dana gordetzen oihuta dagozen nire eskuak; begira dodaz-eta ume fidakorra, neskamutil herabetia eta zaharraren zauria. Ni naz zuhaitzaren azpiko Zakeo eta ni lurrina eskeini eutsun Maria. Zure begiradaz ikutu nagizu, zure hitzez eta Jordan ibaiaren ur garbiez, kendu dagizun nigandik zikoizkeriaren legenarra. Bizkortu, Jauna, nire oinak, egin dagien zuganako bidea: parkamenaren ogia eta ardoa eta bilatzaile guztiekiko lagunartea. Ni naz Siloeko putzuaren ondoko elbarria. Zure arnasaz mugituazo egizu lohitzen hasitako nire bihotzaren hondoa zurekin gozatu dagidan azken ostatuko musika, dantza eta sutondoa. Ireki, Jauna, nire belarriak, entzun dagidazan orroaka dagoen munduaren deiadarrak: kartzelatuen ametsak eta gor-mutuen intziriak. Ni naz Jonasen ihesa eta ni profetaren lotsa. Zatoz errondan zure doinuaz, bihotz zabalez urten dagidan munduaren balkoira. Gorde egizu, Jauna, nire bihotza, bizien Jainko bezela aldarrikatu dagidan zure presentzia maitaria. Ugariak dira oraindik hobiratu nahi zaituen heriotzaren kantariak. Ni naz, egunaren zamak makurtuta, putzuari begira dagoen Samariako andrea. Zagoz nirekin. Eskeini egidazu zure ur bizigarriaz pitxerra. Patxi Ezkiaga

Cuaresma semana a semana Abre, Señor, mis ojos, para que disfrute de las maravillas de tu amor, el hombre, la mujer y los niños pequeños, y el vuelo de la abeja antes de posarse. Yo soy el ciego de Jericó, junto al camino. Tócame con barro, con claroscuro y con caricias para que me mude en criatura nueva. Abre, Señor, mis manos avezadas a guardarlo todo, pues me miran el niño confiado y los jóvenes tímidos, y las heridas de los viejos. Soy el Zaqueo del árbol, y también María, que te ofreció el perfume. Con tu mirada tócame, y con tus palabras; con las limpias aguas del Jordán, de mi avaricia quítame la lepra. Señor, fortalece mis pies para que recorran tu camino: el pan, el vino del perdón y la hermandad de todos los que buscan. Yo soy el tullido junto al pozo de Siloé. Con tu aliento, remueve el bajo fondo de mi corazón, presto a embarrarse, para, contigo, disfrutar de la música, de la danza, y de la lumbre de nuestro albergue último. Señor, ábreme los oídos para escuchar el orbe, su quejumbre: los sueños de los encarcelados y los suspiros de los sordomudos. Yo soy la huida de Jonás y la vergüenza del profeta. Róndame con tu música, con tu melodía, para salir, el corazón abierto, a las terrazas de este mundo. Señor, guarda mi fe para gritar tu presencia amorosa, esa presencia de un Dios de vivos. Son aún numerosos los que cantan a la muerte, los que pretenden sepultarte. Yo soy –toda abrumada bajo el peso del día-, la samaritana que se mira en el pozo. Quédate conmigo. Ofréceme la vasija pura con el agua de tu sosiego.


1.- Begiratu irudia eta fijatu zaitez bakoitzak eskuekaz zer egiten dauan. Eta Jesusek? (Lukas 7,36-50) 2.- Margotu kolore politekaz irudia 3.- Ebaki orritxo hau eta jarri jendeak ikusteko lekuan edo eroan famili ospakizunera.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.