Arratiako Eleiza
19. zenbakia
Pazkoa
2016
20 URTE ELIZAZ ARDURATZEN 1996. martiaren 30ean, Arratiako 13 laikok, formazio luze eta sakon baten ondoren, eliz bidaltzea ospatu eben. Hogei urtez Eleizeaz arduratzen. Gogoratzeko eta ospatzeko eguna.
1996 Pastoral arduradun laikoen eleiz bialketak
Gure Arratiako Elizaren azken urteotako historiatxoan hiru pausu nabarmendu geinkez: ospatzaileak, pastoral arduradun laikoak eleiz bialketagaz eta, baliteke, erreferente parrokialak.
Gure Eleizbarrutian azken urteotan kristauak hezitzeko ahaleginaren azken txanpa heldu da dagoeneko. Eta gure Arratiako sektorean, elizan jagokozan hiru atal ezberdinetan prestatu dira gure arteko kristau talde batekoak. Eurei dagokie arduratzea, heziketa fase honen ostean, familia pastoraltza, karitas eta liturgia mailan egingo diran ekintzaz eta beste betebeharrez, gure sektorean.
1987 Ospatzaileak Holan kontatzen dau sasoiko aldizkari batek: “Meza ez diren fede ospakizunak, hilean behin mezak ematen diren toki eta ordu guztietan egiten dira, tokiz tokiko meza nagusia errespetatuz. Hartara herriko bikote seglar bana doa eta otoi, kantu, bibliaren irakurketa eta eta berbalditxoa, Jaunartzea…” 1987. urteko urrian hasi zan esperientzia hau eta gaur egun meza nagusian be ospatzen dala ikusten dogu.
Parrokia guztietan zabaldu zan esku orri batek holan azaltzen eban: Envío Eclesiak izango danaren aurkezpena
Hau guztiau Jesusen jarraitzaile guztien zorionerako danez, danok batera gogoratzeko eta ospatzeko batuko gara datorren apirilaren 15ean, Barikua, Diman, arrastiko 8etan esker onezko otoitzaldian. Ondoren afaritxo bat izango da gura daben guztientzat. Izena emoteko azken eguna: apirilaren 10ean.
Otoitzaldian eta afarian, gugaz izango doguz Andoni Gerrikaetxebarria, sasoiko Bikario Nagusia, Roberto Unzueta, sasoiko lurraldeko bikarioa, eta sasoiko abade batzuk laikoen heziketan lagundu ebenak. Erdu!
Jaunaren Berbea
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 5, 1-3a. 5-16 ) Aldi haretan, juduen jai bat ospatzen zan, eta Jesusek Jerusalemera igon eban. Bada Jerusalemen, Ardien Atea dalakoaren ondoan, hebreeraz Betzata deritzon uraska bat, bost aterpe dituana. Aterpeetan gaixo asko egoten zan, lurrean etzunda: itsu, herren eta elbarri.