Areatza KT 05

Page 1


JESUSEN LAGUNAK AREATZAN: ELKARRIZKETAK HERRIKO JENDEARI Jesusen lagunak izan ziran Maria, Marta, Pedro edo Bartolome. Baina gaur egun ere badira Jesusen lagunak. Gure artean. Areatzan. Gure katekesiko neska-mutil bizkorrak ikerketa lan bat egin dabe herrian zehar eta euretariko batzukaz berbetan izan dira. Hona hemen euren lanaren emoitzaren zati eder bat.

Amigos de Jesús fueron María, Marta, Pedro y Bartolomé. Pero hoy también hay muchos amigos de Jesús. Entre nosotros. En Areatza-Villaro. Nuestros intrépidos chavales de kt se han convertido en reporteros para entrevistar a algunos de ellos en nuestra villa. He aquí una muestra de su gran trabajo.

LEIRE ARABIOURRUTIA 1. Nor zara? Nongoa zara? Leire Arabiourrutia naiz, Abadiñokoa, Gaztelu auzokoa. 2. Zergaitik zara Jesusen laguna? Jesus delako inoiz kalte egiten ez duen laguna. 3. Zergaitik jarraitzen duzu eleizan? Ondo sentitzen naizelako Jesusen maitasuna egunero bizitzen dudalako. 4. Zer da zure ustez parrokiak daukan gauzarik onena? Jende guztia joan daitekeela eta ez du inor baztertzen. 5. Zelan ikusten dozu zure parrokia? Eta Areatzakoa? Nire parrokia San Trokaz da. Gero eta jende gutxiagoa doa, eta jende gaztea gutxiago. Ez dut ezagutzen Areatzako parrokia. 6. Laguntzen duzu zure parrokian? Ez asko egia esan, farmaziaren ordutegiarekin ez da erreza parte hartzea. 7. Zure gurasoak fededunak dira? Bai etxean beti entzun dut Jesusi buruz berba egiten. Haiek txikitatik bultzatu gaituzte. Elkarrizketaren egileak: Ohiane, Janire, Vania, Irantzu, Oscar, Fernando, Alex eta Iñaki.


Periko Nu単ez-Camarero. Abade Sakramentinoa. Noiztik zara Jesusen laguna? Txikitatik, 3 urtetik gutxi gorabehera. Amak Elizara eramaten gintuen ni eta familiako guztiak eta etxean kristau giro handia geneukan, horregatik laster etorri zitzaidan abade izateko gogoa. Zer da zuretzat Jesusen laguna izatea? Jesusek pobreen, gaixoen eta umeen alde hitz egiten zuen. Nire ustez Jesusen laguna izatea bera bizi zen moduan bizitzea da. Jesusen laguna izateko zer egiten duzu? Nire lagunik handiena Jesus da eta bera bezala bizitzen ahalegintzen naiz. Jesusengan zer gustatzen zaizu gehien?


Gaixoen eta umeen alde duen maitasuna, elkar maitatzea eskatzen duela. Zuen artean ondo portatzen bazarete Jesusen lagunak zarete. Zuk zer daukazu guri esateko Jesusen lagunak izateko? Ebanjelioa ezagutu behar duzue Jesus ezagutzeko eta bere laguna izateko. Aholku bat Jesusen laguna izateko? Jesusek gauza asko esan zituen baina inportanteena berarekin hitz egitea, otoitz egitea berarekin hitz egiteko. Jesusen testurik inportanteena irakurtzea eta “Elkarrekin maitatzea Berak gu maitatzen gaituen bezala �.

Maribel Gorostiaga. Etxekoandrea. Noiztik zara Jesusen laguna? Txikitan gurasoekin mezatara joaten nintzen eta eurek ezagutarazi zidaten nor den Jesus. Gero eskolan hasi nintzenean katekesisean Jesus nor zen irakatsi zidaten eta Jesusen laguna egin nintzen. Zer da zuretzat Jesusen laguna izatea? Jesusekin konpromiso bat edukitzea, hau da, pertsona ona izan gauza txarrak ez egiteko eta ahalik eta lagun gehien egiteko. Jesusen laguna izateko zer egiten duzu? Ahalik eta ondoen egiten eta inori minik ez egiten ahalegintzen naiz. Jesusengan zer gustatzen zaizu gehien? Berak konfiantza ematen didala eta pozik nagoenaren eskerrak eman behar dizkiot.


Zuk zer daukazu guri esateko Jesusen lagunak izateko? Lehenengo Jesus ondo ezagutu behar duzue, eta hori lortzeko bidea berarekin hitz egitea, mezatara joatea, katekesisera joatea, eta abar, egin behar duzue.

Aholku bat Jesusen laguna izateko? Maitatu Jesus eta bere laguna izan. Beste pertsona guztiak ere maitatu behar dituzue eta lagundu ahal badituzue. Elkarrekin ondo portatu.

Kazetari ekipoa: Nagore Aldekoa, Iratxe Eskalante, Ane Artabe, Paule Corbacho, Usune Goti, Unax Pelaz, Beñat Gómez, Aixa Sanchez.

Arratia Eliza interneten: arratia.tk Eritxi eske gatoz. Arratiako Elizaren webgunetxo baten zirriborroa egin dogu egunotan, eta jende aurrean zabaldu baino lehen, hamar minutu eskatzen deutsuguz zure eritxi eskatuz. Non aurkitu? www.arratia.tk edo arratiaeliza.blogspot.com dira biderik errezenak. Hortik apur bat ibili ondoren esaiguzu:

Tras unas semanas de trabajo tenemos la versión en pruebas o versión beta de una sencilla web de la Iglesia de Arratia. Antes de su lanzamiento internacional, te pedimos diez minutos de tu tiempo y tu opinión. ¿Cómo la puedo encontrar? Lo más sencillo es www.arratia.tk o arratiaeliza.blogspot.com Después de navegar un poco coméntanos:

1.- Erratak edo hutsak 2.- Hutsuneak, gure Arratiako Elizagaz zerikusia daukan zeozer eta zure ustez agertzen ez dana. 3.- Zure eritxia. 4.- Zure ekarpena: artikulua, argazkia, etab.

1.- Erratas o errores que encuentras 2.- Ausencias, cosas importantes de nuestra Iglesia de Arratia que faltan en tu opinión. 3.- Tu opinión. 4.- Tu aportes: artículos o fotos.

Kontuizu ez garela profesionalak eta oso tresna apalak erabili behar ditugula. Gure ametsa blog hau tresna erabilgarria eta baliagarria izatea litzateke. Eta horretarako, danon laguntzak aberastu egingo leuke.

Ten en cuenta que ninguno de los que estamos en esto somos profesionales y tenemos que utilizar medios muy sencillos. Nuestro sueño es hacer de este blog un instrumento práctico. Y por ello, el aporte de todos lo puede enriquecer.

Eskerrik asko aurretiaz.

Muchas gracias por adelantado.


UN EXCEPCIONAL ORGANO CASI CENTENARIO 100 URTE PARROKIKO ORGANOAK El órgano siempre ha sido la orquesta sinfónica del pueblo. En aquellos tiempos en que los viajes eran complicados, el pueblo llano disfrutaba de una auténtica orquesta sinfónica gracias al órgano de su pueblo. El más antiguo de Areatza está en el monasterio de Santa Isabel y data de 1.626 según la página web del municipio. Pero los entendidos no tienen ninguna duda. El mejor órgano es el de la parroquia, un Lope-Alberdi, de sistema mecánico de 1913. El órgano fue inaugurado el primero de agosto de 1913, costeado por suscripción popular y con una aportación notable de la Fábrica de la Iglesia y del Municipio. Es uno de los órganos románticos mejores de la provincia, fruto de la época de oro de Lope-Alberdi, junto a los órganos de las parroquias de San trokaz de Abadiño y Andra Mari de Zeanuri. Un pueblo tan culto y amante de la música como es el de Areatza no puede dejar sin celebrar la efemérides centenaria de este testigo de tantas celebraciones en la villa, nacimientos y defunciones, fiestas y bodas. Nuestro órgano tiene dos teclados manuales de 56 notas cada uno y uno pedalero de 30 notas. Domingo a domingo Miren Bernaola saca lo mejor de este instrumento acompañando las celebraciones litúrgicas, un auténtico lujo para quienes se acercan a nuestro templo.

1913.eko Abuztuaren 1ean inauguratua. Herritarrak ordainduta. Elizak eta Udalerriak ere asko lagundu ebela.


Bizi garizuma Cuaresma por la vida 2011 Arratiako Eliza Martxoak 9 eguaztena, Hautsen eguna. Miércoles de ceniza. Martxoak 11, barikua, 7.30 p.m. Asis sareagaz Otoitzaldia eta sarearen aurkezpena Arratian. Igorren. Martxoak 18, barikua, 7.30 p.m. Jon Landa, Ibarretxeren gobernuko giza eskubideen zuzendaria: Bakea eta giza eskubideak. Igorre. Hitzaldia. Apirilak 1, barikua, 7. 30 p.m. Joxe Arregi: Jesusen barri ona XXI. Menderako, Igorren. Hitzaldia. Apirilak 8, barikua, 7.30 p.m. Asis sarearen otoitzaldia. Igorren. Apirilak 9, zapatua. Ziortzara otoitz ibilaldia: Emon bidea bakeari!

BAKEAREN OTOITZA ORACION POR LA PAZ

Jesus Jauna, Zuk esana da apostoluei, baita guri ere: “Bakea izten deutsuet, neure bakea emoten”.

Señor Jesucristo, Tú dijiste a tus apóstoles, y nos dices hoy a nosotros: “la paz os dejo, mi paz os doy”.

Zure bakea, bai dohai ederra! Zure bakea, bai pozgarria! Harrera beroa da, neurribako parkamena, salbamen ezaugarria.

Tu paz, ¡qué gran don!: Tu paz, ¡ qué gozo! es acogida cálida, es perdón incondicional, es señal de la salvación,

Bakearen dohaia, eginkizun dogu: Bihotz nahigabetuetan, familietan, gizartean, bizitza osoan.

Ahora el don de la paz se nos vuelve tarea: en los corazones afligidos, en las familias, en la sociedad, en la vida.

Jauna, zure agindu hau: “emon bidea bakeari”, geurea egiten dogu. Ixuri gugana Espirituaren indarra.

Tu mandato: “abrid caminos a la paz”, lo hacemos nuestro. Infúndenos la fuerza de tu Espíritu.


AREATZAKO BASELIZAK ERMITAS DE AREATZA Kristau garenok gure fedea elkarrean bizitzeko eta Kristoren hitza entzuteko elkartzen gara. Areatzan normalean Bartolome Deunaren eleizan edo eta Santa Isabel komentuko kaperan bildu arren, badaukaguz ere elizkizunak ospatzeko beste leku batzuk eta hauek gure baselizak dira. Guztira lau baseliza dira, bakoitza herriarentzat berezia izan dan santu edo birjina baten ohoretan eraikita , eta urtean behin areatzatarrok elkartzen gara haien inguruan. Egun bereziak izaten dira, ospakizun herrikoiak egiten dira eta aldi berean gure ondare kulturala eta gure ohiturak bizirik mantentzen ditugu.

Los cristianos nos reunimos para vivir nuestra Fe en común y para escuchar juntos la palabra de Cristo. Aunque en Areatza nos reunamos normalmente en la parroquia de San Bartolomé o en la capilla del convento de Santa Isabel, no podemos olvidar otros lugares de encuentro religioso: nuestras ermitas. Son cuatro las ermitas de nuestro pueblo, y una vez al año nos reunimos en ellas para celebrar pequeñas romerías y misas en honor al santo o a la virgen en cuestión, manteniendo así vivas nuestras costumbres, nuestra historia y nuestro patrimonio cultural.

Txostenaren egileak: Usune Goti Etxebarria eta familia

SANTI KURUTZ Nahiz eta Zeanuriko lurretan altxatuta egon, baseliza hau Areatzako herriarena da. Maiatzaren 3an ospatzen da Santi Kurutz eguna, eta erromeria eta mezea hile horretako lehenengo zapatuan egiten dira. Egun horretan abadeak lurrak eta soloak bedeinkatzen ditu, baita jendeak eramandako elorriz egindako kurutzeak ere; soloetan jartzea zan ohitura,uzta honak egon daitezan.


La peculiaridad de esta ermita de Areatza es que está erigida en suelo de Zeanuri. La festividad de la Santa Cruz se celebra el día 3 de mayo, y la romería en su honor el primer sábado de ese mes. Durante la misa el párroco bendice los huertos y unas cruces hechas de espino blanco que llevan los feligreses que después se plantan en los huertos para garantizar una buena cosecha.

TOMAS APOSTOLUA

1787an eraiki zan Tomas apostoluaren ohorean eta aintzinako ospitale ondoan zegoen. Ospitalea falta arren, baseliza bertan dirau, eta uztailaren 3an bertan alkartzen gara auzokideekin batera egun berezi hau txitxiburduntzi gozo batekin ospatzen. Erigida en 1787 en honor a Santo Tomás apóstol, estaba situada junto al antiguo hospital. Aunque el hospital ya no está la ermita se conserva en perfecto estado y cada 3 de julio nos reunimos a su lado para celebrar esa festividad junto con los vecinos en torno a una rica brasa.


BAKEAREN AMA

Gure baselizan artean gazteena da bera, 1974an Gorbeiako Pagomakurre gunean altxatu zan. San Inazio egunean bertan meza bat ospatzen zen, baina tamalez orain dela urte batzuk ohitura hau bertan behera utzi da. Erigida en 1974 en Pagomakurre es la más joven de nuestras ermitas; sin embargo es la única que se encuentra en desuso ya que hace algunos años que se ha dejado de celebrar la misa que se celebraba el día de San Ignacio.

ERRUKIÑE EDO PIEDADEA Izen bereko kalean kokatuta, XVIII. mendean eginda dago. Azpimarragarria da bere erretaularen edertasuna, neoklasiko estilokoa, eragin barrokoarekin . Nabaria da ere bertan dagoen plaka: 40 eguneko barkamen edo induljentzia opa die bertan salbe bat errezatzen dutenentzat. Irailaren 12an ospatzen da Piedadearen eguna. Este edificio del siglo XVIII da su nombre a la calle en la que se sitúa. Es destacable la belleza de su retablo de estilo neoclásico con influencias barrocas. Así mismo destaca una placa en su interior con una inscripción en la que promete 40 días de indulgencias a los que recen una salve frente a esta imagen. La festividad de la Piedad se celebra el día 12 de septiembre.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.