Arratiako Eleiza
9. zenbakia
Garizuma
2012
ARRATIAKO ELIZA 2012-2015 SAKONDU ETA ZABALDU “Ebanjelioa sakondu eta zabaldu” hauxe izango da Arratiko Elizaren goiburua hurrengo lau urteetarako. 2012. urtean hasi eta 2015ra arte. Arratiako Pastoral Batzordeak onartu dau aho batez hurrengo lau urteotarako programazioa. Sei lehentasun nagusi izango ditu lau urteko aldi honek. Lehentasun bakoitzak pertsona arduradun bat izango dau lan taldea osatu eta helburua, pausoz pauso, urteotan betetzen ahalegintzeko. Helburu batzuen ardatza ebanjelioa sakontzea da, bertan errotuta gure parrokia eta eskualde, familia eta pertsonen bizitza erlijiosoa eraikiz eta eliz eredua azalduz. Beste helburuak ebanjelioa zabaltzea daukie ardatz moduan.
Hona hemen, labur labur, sei lehentasunok: 1.- Elizpetik plazara, hau da, eliza eta Arratiako gizartearen artean hartuemon urrats barriak emon. 2.- Arratiko elizako boluntarioak zaindu eta barriztatu. 3.- Familia mezak bultzatu, prozesu baten barruan. 4.- Ekonomia batzordeak koordinatu. 5.- ADAP edo abade bako domeketako ospakizunak sendotu eta zabaldu. 6.- Caritas Arratia indartu, Arratiako Elizaren esku solidarioa. Hau kontuan izanik, hurrengo hilabeteetan honako gauza bi honeek egingo dira: a.- asmo hau azaldu parrokia guztietako pastoral batzordeetan eta eliztarrei. b.- helburu bakoitza aurrera eroateko lehentasun horren arduradunak plan bat diseinatuko dau.
Plan hau lan luze eta sakon baten emoitza da. Hainbat batzar eta lan bilera egin dabez Arratiako Pastoral Batzordeko kideek, euren artean eta kanpoko adituen laguntzaz. Batzorde hori osatzen dabe parrokietako ordezkariek, Arratia mailan liturgia, Caritas eta Familia pastoraltzako ordezkariek, Zulaibar Ikastegiko kide batek eta abadeak.
Plan Pastoral 2012-2015 de la Iglesia de Arratia El Consejo Pastoral de Arratia ha aprobado el plan pastoral para los próximos cuatro años tras varias sesiones de reflexión y trabajo. El plan tiene dos ejes: profundizar en el evangelio de Jesús y extenderlo en Arratia. Convencidos de que no se puede contagiar aquello que no se vive el referente pastoral será el Evangelio de Jesús. Seis objetivos o prioridades para estos cursos:
1.- Elizpetik plazara, del pórtico a la plaza. Dar pasos nuevos en la relación entre la iglesia y la sociedad de Arratia. 2.- Acompañar y renovar los voluntarios de la Iglesia de Arratia. 3.- Potenciar las misas familiares, dentro de un proceso.
4.- Coordinar las comisiones económicas parroquiales. 5.- Fortalecer y extender la ADAP o asambleas dominicales en ausencia de presbítero. 6.- Fortalecer Caritas Arratia como el brazo solidario de las parroquias de Arratia.
En los próximos tres meses: a.- se explicará el plan en cada consejo pastoral parroquial y a los feligreses. b.- la persona animadora de cada objetivo elaborará un plan para dar cuerpo a esa prioridad.
GARIZUMAKO HITZALDIAK ARRATIAN Juan Mari Uriarte gotzaia eta Arantxa Jaka izango dira aurten hizlariak Arratiako Elizak eratutako hitzaldi zikloan Garizuma dala-eta. Sarrera librea. Erdu! Iazko arrakastea ikusita Arratiako Elizak aurten ere antolatu dau garizuma aldirako egitarau erakargarri bezain sakon bat.
Juan Mari Uriarte: Bakea eta adiskidetzea Euskal Herrian
Otsailaren 22an, Hauts egunaz hasiko da garizuma aurten. Parrokia bakoitzak ordutegi berezia izango dau, bere ohiturei jarraituz, baina ohikoa danez, ekintza batzuk era bateratuan antolatu dira, Igorreko parrokiko lokaletan.
Donostiako gotzai ohia, hizlari aparta, jende askok ezagutzen dau Bizkaiko gotzai laguntzailea zanean Arratiako parrokiak bisitatzen. Gaur egun ere etorten da mendira eta
Arantxa Jaka: Pausoz pauso… pazkotik bizi Donostian jaio, agustindarra da. Berau dogu Bizkaiko abadeei gogo jardunak zuzentzen lehen andrazkoa. Irakaslea, lekaime kontenplatiboa Aretxabaletako monastegian gaur egun. HEMEN erlijio gogoetarako aldizkari euskaldunean erredakzio kontseiluko kidea da eta hainbat hitzaldi emon, erretiro zuzendu eta artikulu idatzi dau. Martiaren 2an, barikuan.
paseoan noiz behinka. Oraingoan berba egitera etoriko da gogoeta honetan sakonduz giro barri itxaropentsu honetan. Martiaren 23an, barikuan. Asis sarea: otoitzaldiak Urte bete daroa mugimendu honek Arratian, hilero batzen dala Igorren. Batzar bi izango ditu garizuma honetan, biak barikuz : otsailaren 24an eta martiaren 30ean. Tokia eta ordua: barikuetan danak, arrastiko 7etan, Igorreko parrokiko lokaletan. Oharra: Arratiako parrokiaren batetan hitzaldi egunetan hiletarik balego, hiletaren ordua aurreratu egingo litzateke.
1.- Margotu kolore ederrekaz marrazkia. 2.- Nor da Jainko Aita, Semea eta Espiritu Santua? 3.- Nortzuk dira eskoi ezkerreko bizardunak? 4.- Ebanjelioaren ze pasarte gogoratzen dausku irudi honek. Ezetz igarri! 5.- Mahai ganean zer dago? Ze sakramentu ospatzen dabe?
ARRATIA PALENQUE
LOS RIOS 64 URTE ALKARTASUN ZUBIAK EREGITEN ERAKUSKETEA
Bilbo. Martxoak 5-11 Bego単azpi Ikastolan
Dima. Martxoak 24-25-30-31 eta apirilak 1 Parrokian
Bedia. Apirilak 22 - 29 Elizpean + Katekesi etxean
Lemoa. Maiatzean Aste Kulturalean Elizondon
Arantzazu. Ekainak 29-uztailak 1 Bibliotekan
www.arratia.tk