Arratiako Eliza 11

Page 1

Arratiako Eleiza

11. zenbakia

Garizuma

2013

BAKEAREN ALDEKO IV IBILADIA ZIORTZARA BAKE BIDEAN ADISKIDETU Bakearen aldeko IV. Ibilaldia ospatuko da martxoaren 9an, zapatua, goizeko hamarretatik aurrera. Bolibarreko plazatik urten eta Ziortzako kolejiataraino joango dira partehartzaileak “Bake bidean adiskidetu” lemapean. Azken edizioan, 2011. urtekoan, 2.000 lagunek hartu eban parte. “Bake bidean adiskidetu” goiburua aukeratu dabe aurten alkarraldirako eta hori jasotzen dauan pankartaren atzetik joango dira bertaratutakoak Bolibarretik Ziortzaraino Oiz mendiaren hegaletan zehar. Ermua, Elorrio, Amorebieta-Etxano eta Durangoko, Arratia inguruko, Arrigorriaga, Gernika-Lumo, Lekeitio, Ondarroa eta MarkinaXemeingo parrokietatik autobusak antolatuko dira eta Bolibarko plazan bi mila lagun inguru batzea aurre ikusten da.

Autobuseqan joateko emon izena zure parrokian martiaren 3a baino lehen. Helduek 5 euro ordainduko dabez eta umeak euro bat, etxeko baten laguntzaz badoaz. Antolatzaile eta Amorebietako parrokoa dan Antonio Linazaren esanetan “indarkeria eten egin da, baina bakea ez da oraindik lortu. Honetan oinarritzen da bakearen aldeko ekitaldi hau”.

IV marcha por la paz a Ziortza el sábado 9 de marzo  No hay paz sin justicia, no hay justicia sin perdón: esto es lo que quiero recordar a cuantos tienen en sus manos el destino de las comunidades humanas, para que se dejen guiar siempre en sus graves y difíciles decisiones por la luz del verdadero bien del hombre, en la perspectiva del bien común (Juan Pablo II). Se ha presentado ya la IV marcha por la paz a Ziortza con el lema Bake bidean adiskdetu (Reconciliarnos en la camino hacia la paz). Hace dos años se reunieron 2.000 personas. El sábado 9 de marzo a las 10 de la mañana se iniciará en Bolibar la IV Marcha por la Paz que reúne a miles de cristianos de las IV. y V. Vicarias de Bizkaia.


Las parroquias comprendidas entre Ermua, Elorrio, Ondarroa y Durango organizarán autobuses y la gente que desee acudir podrá apuntarse en sus respectivas parroquias, evitando trasladarse en coche particular por problemas de espacio. El lema de este año Bake bidean adiskdetu (Reconciliarnos en la camino hacia la paz) abrirá la marcha que llenara de color las faldas del Oiz, desde

Bolibar a Ziortza. También acudirán autobuses desde Arratia, Arrigorriaga, Galdakao, Gernika, Lekeitio, Ondarroa y Markina. Los organizadores han preparado con mimo distintos materiales para preparar esta actividad que cada año reúne a más seguidores. “Este año, aunque la violencia se ha desactivado, seguimos rezando pues no hemos llegado aún a lograr una convivencia en paz” ha

declarado Antonio Linaza, párroco de Amorebieta en la presentación.

Puedes apuntarte en tu parroquia antes del 3 de marzo. Los adultos pagarán 5 euros y los niños acompañados por algún familiar un euro.

GARIZUMAKO HITZALDIAK ARRATIAN Koldo Katxo jesuitea eta Fiare banka etikoa izango dira aurten hizlariak Arratiako Elizak eratutako hitzaldi zikloan Garizuma dala-eta. Sarrera librea. Erdu! Iazko arrakastea ikusita Arratiako Elizak aurten ere antolatu dau garizuma aldirako egitarau erakargarri bezain sakon bat.

Otsailaren 13an, Hauts egunaz hasiko da garizuma aurten. Parrokia bakoitzak ordutegi berezia izango dau, bere ohiturei jarraituz, baina ohikoa danez, ekintza batzuk era bateratuan antolatu dira, Igorreko parrokiko lokaletan.

Cristina de la Cruz eta Itziar Sobrino: Fiare, banka etikoaren aurkezpena Pertsona eta erakundeen sarea den aldetik, FIARE uste sendo batetik abiatzen da, hots: ekonomia jarduera ez da neutrala. Ez da garatzen nahirik eta asmorik gabeko mekanismo automatikoen bidez, Erabaki ekonomiko guztiak, azken batean, erabaki etikoak dira, uste sendoek eratzen duten marko baten barruan gauzatzen dira eta dituzten ondorioak batzuen alde eta beste batzuen kontrakoak dira.


Guregana etorriko da gogoeta honetan sakonduz, fedean akuilu eta esperantzan indarra emoten. Martiaren 15an, barikuan.

Tokia eta ordua: arrastiko 7etan, Igorreko parrokiko lokaletan. Gure inguruetan, gero eta pertsona eta erakunde gehiago konturatzen dira errealitate honetaz eta beren aurrezkien helburu, kreditu eskaera edo inbertsioei buruzko erabakiak arduratsu hartzen saiatzen dira, horretarako behar besteko informazio fidagarria erabiltzen dutela. Hala, eraiki nahi dituzten ekonomian eta gizartean, helburua pertsonak dira eta ekonomia bitartekoa, harreman ekonomikoetan irabazteko asmorik ez izateak, bidea ematen du harreman horiek herritar eraginkor eta parte hartzaileen zerbitzurako jartzeko. Banku jarduerari dagokionez, FIARE Banca Popolare Etica, S. Coop,delakoaren agente bakarra da. Banca Popolare Etica Italian ondore guztietarako bankutzat diharduen kreditu kooperatiba da, Italiako Bankuarenerregistro ofizialean ikus daitekeenez, eta beraz mota guztietako produktu eta zerbitzuak eskaintzen ditu, bere ezaugarriak galdu gabe: irabazteko asmorik eza, demokrazia kooperatiboa eta behetik gorantz eraikita egotea.. kuskatutako entitatea da eta Europar Batasuneko Gordailuen Berme Funtsari atxikirik dago.Kasu honetan, Banca Popolare Etica Italiarrak Espainian jarduteko ez dauka establezimendu iraunkorrik, bere agente bakarra FIARE delarik.

Oharra: Arratiako parrokiaren batetan hitzaldi egunetan hiletarik balego, hiletaren ordua aurreratu egingo litzateke.

CALENDARIO 2013 Con gran aceptación de los feligreses se han publicado por primera vez calendarios de pared de la Iglesia de Arratia. El dinero recogido se ha destinado a las necesidades de cada parroquia. El poster del almanaque venía ilustrado con magníficas fotografías del valle de Arratia obra de Mintegi.

Otsailaren 28an, eguena.

Koldo Katxo: Ebanjelioa sakondu, ebanjelioa zabaldu Tuterako nafarra jaiotzaz, hainbat urte daroaz Durangon jesuiten ikastetxean beharrean eta bertako parrokietan laguntzen.

Holako izenburuagaz zabaldu da Eukaristiari buruzko liburutxo elebiduna Arratian. Roman Bilbao da egilea eta bertako parrokietan gain, Bizkaiko beste leku askotatik be eskatu deuskuez aleak. Gura izan ezkeroz, zure parrokian eskatu daikezu aleren bat. Emauseko ikasleen istorioan oinarritzen da eta eukaristia hobeto ulertzen eta ospatzen laguntzen dausku.


1.- Non dago Ziortza? Itaundu etxean, gurasoei, irakasleei‌ 2.- Margotu kolore politekaz irudia 3.- Ebaki orritxo hau eta jarri jendeak ikusteko lekuan.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.