Arratiako Eliza 12

Page 1

Arratiako Eleiza

12. zenbakia

Aste Santua

2013

Kristo Berbiztua, gure gauen Argia, Pazkoa bihurtuz gure negarrak Adiskideekin afaltzea, kezkarik gabe bihotza irekitzea, oinak garbitzea gozo-gozo eta errespetuz, elkarrekin jandako ogi samur eta edandako ardo berri bihurtzea. Jainkoaz mozkortzea, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Gaixoak bisitatzea, adineko jendea eta haurrak zaintzea, gose denari jaten eta egarri denari edaten ematea, presoak eta gatibuak askatzea, biluzi dena janztea, etorkinari eta galdua denari ongietorri egitea, hildakoari duinki lur ematea. Bizi direnez ez ahaztea, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Ez dakienari irakastea, behar duenari aholku ona ematea, oker dabilena bideratzea, irainak eta lotsagabekeriak barkatzea. Triste dena kontsolatzea, hurkoaren ahuldadearekin pazientzia izatea. Adiskideez eta etsaiez Jainkoari eskatzea, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea.

Zuzenaren alde lan egitea, bake iraunkorra bilatzea, armei «ez» esatea, egitasmo partekatuetan burubelarri jardutea, geure diru-kontuak eta poltsak murriztea, limosnak handitzea. Azkeneraino maitatzea, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Baso bat ur eskaintzea, hitz kontsolagarri bat eskaintzea, lege zuzengabeak salatzea, norberaren negozio-bidaiei muga ezartzea, zauritua lepoan hartzea familiakoa ez bada ere, neure etxetik eta ingurunetik −zoko, talde, gaztelu− irtetea. Hiri bat eraikitzea guztientzat, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Ebanjelioaren araberako nahasmendua harrotzea. Hark gu bezala maitatzea, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Etab., etab.

Keinu batek soilik, batek soilik, egiten dio gainezka bizi-iturritzat eskaini diguzun maitasunari. Gu hartu eta garbi gaitzan uzten badiogu, garbi izango gara, bainatu berria

den haurra bezala, zure altzoan atseden hartzeko. Garbi nazazu, Jauna! Garbi gaitzazu, Jauna!

¿Qué hace Dios en una cruz? Según el relato evangélico, los que pasaban ante Jesús crucificado sobre la colina del Gólgota se burlaban de él y, riéndose de su impotencia, le decían: «Si eres Hijo de Dios, bájate de la cruz». Jesús no responde a la provocación. Su respuesta es un silencio cargado de misterio.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.