Arratiako KT 11

Page 1


KT txapelKeTa Arratia.TKn Arratiako Elizak Arratiako herri arteko Internet bidezko Katekesi Txapelketa eratu dau bertako parrokien artean katekesi gaiak jolas moduan lantzeko. Partehartzea taldeka izango da. Katekesiko umeak hiru eta bost lagun bitarteko taldeak eratuko dabez eta, pertsona heldu baten laguntzaz (guraso zein katekistea), izena emongo dabe maiatzaren 5a baino lehen www.arratia.tk blogean eskegita dagoan izen emote orria osorik beteta. Parte hartzaileak hiru kategoriotan banatuko dira: -Txikiak, 1. eta 2. mailakoak -Handiak, 3. eta 4. mailakoak. -Jaunartze ostekoak, lehen jaunartzea hartuta daukienak. Proba errezak izango dira, katekesian azaltzen diren gaiak kontuan hartuta, herriko parrokiko gauzak, eta parte hartzaileen neurrira. Egun seinalatu batean, maiatzaren 11ko arrastiko 5etatik maiatzaren 12ko bostak arte, probak eskegita agertuko dira Arratiako parrokien orrian eta taldeek 24 ordu izango dabez erantzunak aurkitu eta artez bialtzeko formulario baten bidez. Sariak: Kategoria bakoitzeko irabazleek txango bat Bilbora, Begoña bisitatuz, txokolatadea eta oroigarriak. Sartu www.arratia.tk blogean eta bete eta bialdu izen emote orria maiatzaren 5a baino lehen. Anima zaitez!

Las parroquias de Arratia han organizado un campeonato de KT entre pueblos con el objeto de trabajar los temas de forma festiva. La participación será por grupos formados por tres, cuatro o cinco miembros, acompañados por un acompañante adulto (padre, madre o catequista), que se anotarán en la hoja de inscripción en el blog de la Iglesia de Arratia www.arratia.tk antes del 5 de mayo. Los participantes se organizarán en tres categorías: -Pequeños, cursos 1. y 2. de kt -Mayores, cursos 3. y 4. de kt -Post comunión, los chavales que ya han celebrado al primera comunión. Las pruebas serán muy fáciles, teniendo en cuenta los temas de kt y la visa de la parroquia, según el nivel de los participantes. Desde el 11 de mayo a las cinco de la tarde hasta el 12 de mayo a la misma hora, las preguntas estarán expuestas en la web de la Iglesia de Arratia y los grupos tendrán 24 horas para enviar las respuestas mediante un formulario. Premios: Los ganadores de cada categoría irán de excursión a Bilbao, visitarán Begoña, tendrán una chocolatada y recuerdos. Entra en www.arratia.tk y rellena la ficha de inscripción antes del 5 de mayo. ¡Enrédate con nosotros!

2


GARIZUMAKO ZORIONTASUNAK Zorionekoak, ahoan irribarrea daukeela egiten dabenak garizumako bidea; eta euren bihotzaren erditik neurri bako poza borborka ernetan dala sentitzen dabenak. Zorionekoak garizuman eta eguneroko bizitzan barau egiten dabenak; kontsumoaren, telebistako zabor programen, kritiken eta arduragabekeriaren barau. Zorionekoak ahalegintzen diranak euren eguneroko bizitzan euren harrizko bihotza biguntzen; bide emoteko sentikortasunari, samurtasunari, errukiari, konponbideak dakartzan hasarreari. Zorionekoak sinisten dabenak parkamena dala mundu adiskidetu bat lortzeko, Jesusen Barri Onaren ardatzetako bat. Zorionekoak zaratatik eta etenbako informazio neurribakotik urruntzen diranak, euren bihotzeko basamortuan isilunea egin, eta isilune hau bakardade ozena bihurtzeko.

Bienaventuranzas de Cuaresma Felices quienes recorren el camino cuaresmal con una sonrisa en el rostro y sienten cómo brota de su corazón un sentimiento de alegría incontenible. Felices quienes durante el tiempo de Cuaresma, y en su vida diaria, practican el ayuno del consumismo, de los programas basura de la televisión, de las críticas, de la indiferencia. Felices quienes intentan en la cotidianidad ir suavizando su corazón de piedra, para dar paso a la sensibilidad, la ternura, la com-pasión, la indignación teñida de propuestas. Felices quienes creen que el perdón, en todos los ámbitos, es uno de los ejes centrales en la puesta en práctica del Evangelio de Jesús, para conseguir un mundo reconciliado. Felices quienes se aíslan de tanto ruido e información vertiginosa, y hacen un espacio en el desierto de su corazón para que el silencio se transforme en soledad sonora.

Zorionekoak euren Jainko Aita-Amaren agintzaria gogoan daukeenak; uneoro barriztatzen dabenak gizadi osoagandik adoretsu eta ur egoteko berbea.

Felices quienes recuerdan la promesa de su buen Padre y Madre Dios, quienes renuevan a cada momento su alianza de cercanía y presencia alentadora hacia todo el género humano.

Zorionekoak euren atea ixten deutseenak zoritxarigarleei, tristurari eta desilusinoari, eta euren leiho guztiak zabaldu ilusinoaren, edertasunaren, eskuzabaltasunaren eta liluraren eguzkiari.

Felices quienes cierran la puerta a los agoreros, a la tristeza y al desencanto, y abren todas las ventanas de su casa al sol de la ilusión, del encanto, de la belleza, de la solidaridad.

Zorionekoak, besteen zerbitzu gozagarrian erabiltzen dabezanak euren eskuak, burua, adimena, eta oinak; krisialdirik latzenaren erdian ere, biztueraren itxaropena mantentzen, eskeintzen eta banatzen deutsienak munduko baztertu, zapaldu eta babesgabe guztiei.

Felices quienes emplean sus manos, su mente, sus pies en el servicio gozoso de los demás, quienes más allá de todas las crisis, mantienen, ofrecen y practican la esperanza de la resurrección a todos los desvalidos, marginados y oprimidos del mundo. Entonces sí que habrá brotado la flor de la Pascua al final de un gozoso sendero cuaresmal.

Orduantxe erneko da, bai, Pazko-lorea, garizumako bidearen amaieran.

3


Erramu domekea Zeanurin Katekesiko familien laguntzaz Jerusalemera hurreratu ziranean, Oliamendi ondoko Betfage eta Betania herritxoetara heldurik, ikasleetako bi bialdu zituan Jesusek, esanez: «Zoaze aurreko herritxo horretara; sartu orduko, astakume bat aurkituko dozue lotuta, gainean oraindino inor jarri ez jakona; askatu eta ekarri. Eta norbaitek zertan zabilzen esaten badeutsue, erantzun: "Jaunak behar dau; baina bat-batean bihurtuko dau bertara"». Joan ziran, bada, eta han aurkitu eben astakumea ate ondoan lotuta, kanpotik, kalean, eta askatzen hasi ziran. Bertan egozanetako batzuek esan eutseen: «Zertan zabilze astakumea askatzen?» Jesusek esana erantzun eutseen, eta hareek astakumea eroaten itzi. Jesusi eroan eutsoen, eta euren jantziak astakumeari bizkarrean ezarri eutsoezan, eta Jesus gainean jesarri zan. Askok euren jantziak zabaldu ebezan bidean; beste batzuek, barriz, landetan ebagitako abarrak. Aurretik eta ondotik joiazenek, honan inoen oihuka:

«Hosanna! Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena! Bedeinkatua datorren erreinua, gure aita Daviden erreinua! Hosanna Goi-goikoari!» (Mk 11, 110)

Puedes ver también el video del año pasado en nuestra web: www.arratia.tk 4


MARIBEL EGILUZ IGORREZTARRAGAZ BERBETAN Mojea da, Franciscanas Misioneras de Maria ordenakoa eta 33 urte daroaz Kongon misiolari. Beragaz alkarrizketan egon gara Zeanuriko gaztetxoak.

Maribel Egiluz Igorren jaio zan orain dala 65 urte. Mojea da, Franciscanas Misioneras de Maria kongregazinokoa. Azkenengo 33 urteetan Kongoko Errepublika Demokratikoan egon da misinoetan, Afrika erdialdean. Hiru urterik behin bi hilabeteko oporrak emoten deutsiez. Baina oraingoan egonaldi luzetxoagoa egin dau hemen, ardura handia izan daualako. Kongoko Errepublika Demokratikoa zabalera handiko herria da eta lurralde aberatsa baliabidez. Baina bertakoak ez dira euren baliabideen jabe eta esplotatu egiten dabez. 65 milioi biztanle ditu eta gehienak pobre-pobreak dirala esan deusku. Bertara joateko erizaintza ikasi eban eta frantsesa be bai. Eskuan bi eraztun dituala konturatu gara. Bata zuria, bere kongregazinokoa eta Jangoikoagaz eta lagun hurkoagaz konprometiduta dagoala esan gura dau. Bestea, baltza da, Hegoamerikakoa, eta konpromisoa pobreakaz esan gura dau. Berbetan egon ginan beragaz gustora, Zeanurin, San Isidro eleizako kapillan. G: Zergatik erabaki zenduan misiolari izatea? MB: Zuon moduko gaztea nintzala, misiolariak etorten ziran geure herrira, Igorrera, eta misinoen kontuak kontetan euskuezan. Holan sortu jatan jakinmina. Zer ete da misiolaria izatea?, zer esan gure ete dau? Misiolari izatea besteakaz pentsatzea da; badago jentea, gure modukoa, gu baino askoz txarrago bizi dana eta gure laguntza behar dauana. Horrexegaitik joan nintzan. Zuok be pentsau beharko dozue hori. Oraindik umeak zarie, baina gero gazteak izango zarie eta pentsau beharko dozue zelan emon daikezuen zuon denborea besteen alde. G: Zerk emoten deutsu indarra hara joateko eta hango beharra egiteko zure familiatik eta zure herritik urrin? MB: Jangoikoak bakarrik. Ikusten dozue hortxe kurutzean dagoan Jesus? (Jesuseri begira) Hori hor dago bere bizia gugaitik emon ebalako. Eta nik be pentsau neban: zer egingo dot besteen alde? Jangoikoak emoten deust horretarako indarra. G: Hemen zer botaten dozu faltan hangorik? Hango gauzen faltarik asmetan dozu hemen? MB: Nire bizimodua han dago. Ni hemen pozik nago, baina nire bizimodua han dago, eta denbora guztian nago pentsetan hango jendeagaz, hango lanagaz. Orain internet dagoanez denbora guztian nago komunikazinoan hangoakaz. Nik bidaltzen deutsiet hemen zer egiten dogun eta eurek han zelan dagozan. Nire pentsamendua beti han dago.

Nire pentsamendua beti han dago. Orain internet dagoanez denbora guztian nago eurakaz komunikazinoan. 5


G: Eta han, zu hemekoa izanda, zer botaten dozu faltan hemekoa? MB: Nik han danerik daukat, biziteko ez jata falta ezer. Baina ni orain zahartuten noa; 65 urte daukadaz. Nik gurako neunke gure lana ez amaitutea gugaz. Horretarako behar doguz langile gazteagoak. Jende gaztea behar dogu gure lanari jarraipena emoteko. Neu be gaztetan joan nintzan Congora. Hemen pozik eta ondo nago, baina hara joanda asko aberastu naz. Asko erakutsi deustie han: euren hizkuntza, kulturea, euren bizimodua. Hemen egonda ez neban hori dana ikusiko. Pozik nago nire hango bizimoduagaz. Ez daukat damurik hango bizimoduagaz eta atzera be joateko gogoa daukat.

Ez daukie ezer baina dana emoten dabe G: Zelangoak dire kongotarrak? MB: Kongotarrak jente ona dira. Ez dabe inoiz ixten inor agurtu barik; beti eskua emoten dabe. adiskidetasun handia euki ezkero mosua emoten dabe. Oso beroak dira. Euren etxean ez dabe ezer izaten oso pobreak diralako, baina gaixo bat ikusten joaten garanean, eta aulkirik ez badaukie auzora joaten dira guretzako ezarlekua ekartera. Ez daukie ezer baina dana emoten dabe. Gauza gitxigaz beti dagoz pozik eta beti irribarrea aurpegian izaten dabe. Kolorez baltzak dira, baina ez baltz-baltzak. Rwandakoak edo Senegalekoak baltzagoak dira. Ezpanak daukiez urtenagoak eta sudurra zapala. Erlijino handikoak dira, fede handikoak. Beti edozein gauza gertatzen danean Jangoikoaren eskuetan isten dabe, esaterako, ume bat hilten jakenean be, Jangoikoaren eskuetan iminten dabe. G: Zer jaten da han? MB: Ez dira jaten hemeko moduko janariak. Ez da jaten bardin leku guztietan, desbardin jaten da kapitalean, Kisanganin, Lugunbasin edo herri txikietan. Badago oinarrizko elikagai bat, egunero jaten dana eta etxe guztietan egoten dana: FUFU deitzen da. Janari hori egiteko urune erabilten dabe, bertako sustraiakaz egindakoa edo tuberkuloren bategaz. Bola modukoak egiten dabez. Hori derrigorrezko jana da eta ez da faltetan etxeetan. Beste etxe batzuetan arroza da oinarrizko elikagaia. Okela be badaukie. Arrainak be onak dagoz. Frutea be oso ona da: aguakatea, mangoa, platanoak, naranjak‌ Gauza desbardinak daukiez, klima be desberdina da eta. G: Ze erlijino daukie han? MB: Erlijino asko dagoz. Gehienak katolikoak dira, %80 katolikoak dira. Protestanteak eta ortodoxoak be badagoz. Musulmanak gero eta gehiago dagoz‌ Beste erlijino edo sekta modukoa da KINBANGISTA. Sektak ugari dagoz. G: Zer jainko gurtzen dabe? MB: Jangoikoa bat daukagu danok. Jangoikoa bera. Baina gure Jangoikoa da euren Jangoikoa, Jangoiko bakarra. G: Zelangoak dira hango etxeak? MB: Etxeak ez dira hemeko modukoak. Kapitalean dagoz pisuak eta aberatsen etxeak. Bestelako etxeak lurregaz eta harriakaz dagoz eginda. Teilatua orriekaz eta bedar sikuagaz egiten dabe. Baina han euriteak, uholdeak eta ekaitzak egoten dira eta urak etxeak danak altxau eta eroan egiten ditu, 40 edo 50 etxe era batera be bai. Holango desastreak sarri egoten dira. 6


G: Zu non bizi zara? Holango etxeetan? MB: Ez, gure etxeak ez dira holangoak. Gure konbentoak ez dira holangoak. Gure beharra egiteko etxe sendoak behar doguz. Bestela ezin izango geunke gure beharra ondo egin. Oihanean be, barrualdean badaukaguz komunidadeak, baina gure eraikuntzak eurenak baino sendoagoak eta hobeto eginda dagoz.

Sistema politikoa terriblea da, ez deutso laguntzen bape herriari G: Hiriak eta herriak dagoz hemeko moduan? MB: Herri txikiak badagoz eta kapitala be bai. Kinshasa eta Kisangani hiri handiak dira. Hemen gerrea egon zan. Jende asko hil zan: abadeak, mojak eta bertakoak be asko. Herri honeri “ciudad martirâ€? deitzen deutsie. Lugunbasi, Bukavu, Goma hiri handiak dira. Baina herri txikiak be badira. Barrualdean oihana dago. Han bizi da jente asko. Arazoa da biderik ez dagoala. Bideak asfaltatu barik dagoz, eta kotxeak joateko zailtasun handiak dagoz. Hori arazo handia da, ze barrualdean nekazaritza dago eta lurra landuten dabe. Lurretik ateratzen daben uzta saldu ahal izango leukie hirietan errepideak izan ezkero. Baina errepiderik ez dagoanez produktuak ezin dabez saldu eta usteldu egiten jakez. Holan, gero eta pobreago egiten dira barrualdean. Bertako sistema politikoak ez deutsie ezertan laguntzen baserritarrari. Horregatik gero eta pobreago bizi dira. Guk barrualdean badaukagu etxea. Bertara joaten gara todoterreno handietan eta medikamentuak eroaten doguz hirian erosita bertara. G: Zelan dago irakaskuntza? MB: Han hemen lez maternala edo haur eskolea daukie. Baina garestia da eta ez daukie dirurik haur eskolara umeak eroateko. Lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza dago 6 urtetik 16 urterarte. Baina eskolea ordaindu egin behar da estaduak ez daualako laguntzen. Ez dagoanez dirurik ezin dabez umeak eskolara eroan eta orduan asko eta asko dira analfabetoak. Sistema politikoa terriblea da, ez deutso laguntzen ezertan bez herriari. Eskolara joatekotan mutilak bidaltzen dabez neskak baino lehenago. Neskak beti etxean. Horregatik andrazkoen artean analfabetismo gehiago dago gizonetan baino. Baina orain indarra egiten gabilz andrazkoak eskolara eroateko. Gure etxeetan badaukaguz Centros de alfabetizaciĂłn. Bertan andrazko helduak izaten ditugu eta irakurten eta idazten irakasten deutsiegu.

G: Zelango lanak egiten dabez hango gazteak? MB: Ez dau behar asko, langabezi handia dago. Gazte asko joaten dira meategietara. Lan gogorra da hori. Atxurtu eta atxurtu, zuloak egiten dabez mineralak aterateko. Coltana da hango mineral nagusia. 15-16 urteko gazteak euren herrietatik urrin joaten dira meategietara bizitzea ateraten. Han ez dabe etxerik izaten eta kanpamentuetan biziten dira. Meategietan istripu asko egoten dira, lurra jausten jakelako gainera. Beste asko soldadu be hartzen dabez. 16-18 urte bitarteakoak soldadu hartzen dabez eta armadara bidali. Eta beste asko kalean dagoz.

7


G: Gerrea dago orain Kongon? MB: Bai, badago. Bukavun gerrea dago orain. Goma, Bukavu, Ubira, hor alderdian gerrea dago. Jendeak urten egin behar dabe euren etxeetatik eta kanpamentuetan bizi dira sano egoera txarrean.

Gerran gehien sufriduten dabenak andrak eta umeak dira. Gizonak gerrara doaz eta andrak geratzen dira bakarrik. Orduan militarrak andrak hartzen dabez eta danerik egiten deutsie. Horregatik andrak etxetik kanpora joaten dira umeakaz. Nazioarte mailako kontzentrazioa izan zan Congon gerraren bidegabekeriak salatzeko. Eleizeak be asko egin dau bakearen alde. Kinshasan hauteskundeak izan dira. Hauteskundeetan barriro be Kabilak irabazi dau ze tranpak egin dabez berak urtetako. Eleiza katolikoak salatu egin dau hori. Horregatik orain gerrea dago eleizea eta politikoen artean. G: Ze ezbehar gehiago dago han? MB: Nik ospitalean eta anbulatorioan egiten dot neure lana, gaixoakaz, eta danerik ikusi izan dot han, era askotako gaixoak. Problemarik handiena da ume txikiekaz. Familiek ume asko daukiez. Horreek umeak txikiak diranean, urtet’erdikoak edo, euren ama egoten da hurrengoa itxaroten eta ez dauka zer emon jateko. Orduan hasten dira arazoak. Umeak desnutrizinoa daukie, gero eta indar gitxiago, gero eta ahulago. Urtet’erditik bost urtera bitartean izaten da edaderik txarrena. Gaixorik 8


dagozanean, desnutridute, umeak egoten dira triste-triste eta gorputza hotz-hotz izaten dabe. Jaten emoten hasten gara apurka-apurka, hiru ordurik hiru ordura, papillatxoa (esnea, orioa eta azukerea), eta holan hasten dira apurka-apurka indarra hartzen eta eurak bakarrik jaten. Hamabost egunen barruan barretxoak egiten edo olgetan hasten dira. Holan ume asko daukaguz, berrogeitakak edo ehundakak euki doguz. Ohe berean 5 ume edo sartzen doguz ez daukagulako bakotxarentzat bana. Euren amak zelaiean egoten dira, oihalak lurrean zabaldu eta umeak jamoten ohe ondoan. Medikamentuak be behar izaten dabez. Diarreak eukiten dabez, gorputza guztiz desorekatuta izaten dabelako. Han zabalduta dagoan gaixoa da malaria. Gaixo hori eltxoak sortzen dau. Eltxoak pikau eta gaixoa sartzen dau; herri tropikaletako gaixoa da eta tratau egin behar da. Kalentura handia emoten dau. Holangoak be asko dira gure ospitalean.

G: Guk hemen emoten dogun dirua eta erropa helduten da hara? MB: Hemen emoten dana heltzen da hara. Dana helduten da. Caritas be badago han eta asko lagunduten dau hango eskoletan. Eskerrak emoten dogu hemeko herriari emoten dauan laguntasunagatik. Hemen emoten dan diruarekin ziurtatzen dogu lehen esan dodan papillea desnutriduta datozen umeentzat. Urtea hasten danean ziurtatu behar da urte guztirako papillea. G: Zelan ikusten dozu hemeko gazteria hangoagaz konparaute? MB: Hemeko gazteriak asko laguntzen dau. Boluntario asko egoten dira han laguntzen. Gazteak balio handia dabe, euren gaztetasuna, indarra; balio hori ondo bideratu ezkero asko lagundu leikie gazteak.

Hemeko gazteriak asko laguntzen dau Han eta hemen berbaldi eta bisitatxoak egin ondoren barriro be Kongora joango da. Eskerrik asko Maribel!!!

9


Anai-arreba zauritua Joxe Arregi Zu zaitut gogoan, anai-arreba zauritua. Eta zu, behar bako aita edo ama, bere buruaz beste egiteko puntuan dagoana; eta zu, behar bako eta etorkizun bako gaztea (etorkizun bako gaztea: a zer mundu eta berbeta errakuntza!). Eta gogoan zaitut zu, haragian eta ariman bortxatua eta mutilatua izan dan neskea; eta zu, irribarrea ja galduta abandonatua izan dan edadekoa. Gogoan zaituet zuek be, maitasun guztiak traizionatuak ikusi dozuezanak. Eta gogoan zaitut zu, ume soldadu gizajoa, bi bider gizajoa; eta zuek be bai, jente gosetua, agintari handiek egunero asesinatzen dabena kontzientzia txarraren errastu barik, inork barkamena eskatu barik eta inork erreparazinoa exijitu barik. Itxidazue zuen malko guztiei mosu emoten, ze lur zauritu honen muin sagraduena dira. Zu zaitut gogoan, Nazareteko Jesus, Anaia Zauritua. Itxiguzu gaur alkartzen Jerusalemengo jendetza nahastu horregaz, zu goratzen dabilena olibondo edo erramu abarrakaz, zu goratzen euren ahots urratuakaz edo euren isiltasun biluziagaz, zu goratzen euren amorru eutsiagaz edo euren esperantza zalantzatsuagaz. Hareek euren zauri guztiakaz, eta gu danok geure zauriakaz. Zu, orduan, gaztea eta indartsua zinan, Jesus. Samurra eta ausarta zinan. Zeure gorputzean eta zeure ariman astindurik bakoa antzemoten zenduan, baina zauri guztiak egiten zenduzan zeure. Parabolako samaritar on haren modukoa zinan, ze tenpluko abade eta lebitarrak, parabola hagaz iraindu zenduzanak, eta eskriba

asko, zuk probokatu zenduzanak, zuri ordea emon guran ebizan. Zure begiak. Zure begiak oso hurretik begituta eukien guztia: euren lurretatik kanporatutako baserritarren desesperazinoa, Galileako lagu oparoko arrantzaleen miseria, jornalarien etsipena herrixketako plazetan itxaroten, andren umillazinoa, umeen negarra (zer tsunamia ume baten negarra!), zergen diktadurea, ordaindu ezin diran zorren kargea, leprosoen atsekabea danetik kanpo, gaixoen mina bide bazterretan. Eta prefektu erromatarraren nagusikeria, Abade Buruaren harrokeria iluna, lurjabeen diru-gosea, soldaduen abusuak. Eta ontasun bako justuen gogortasun errukibakoa. Eta animalien odol isuria eta tenplua sostengatzen eben pobreei ostutako dirua. Halakoa zan zu bizi zinen mundu ha, gure mundu honen hain antzekoa, eta zure begiek dana ikusi eben, baita soloen edertasuna be, txorien hegazkadea be eta begien diztirea be.

10


Zure bihotza. Zure bihotz sentikor eta indartsua, zure bihotz taupakaria. Poza egoan lekuan, poztu egiten zinan. Sufrimentua egoan lekuan, sufridu egiten zenduan baina etsipen barik. Ez zeuntsan inori bizkarrik emon, ez zenduan inoz itzulinguru bat egin bideko zaurituagaz ez topetako. Errukia izan zeuntsan jende gosetuari, Jerikoko itsuari, leproso lohiari. Eskerrik asko, Jesus, hareen izenean eta geure izenean! Ez zaitut imajinetan gizon perfektu modura, baina errukitsua zinan. Eta ez zenduan inoiz bildurrik izan leprosoek eta pekatariek zu kutsatzeko, behabada perfektua ez zinalako. Baina zer perfekzino behar dau mundu honek, ezpada erruki gozoa inperfektua dan guztiaganako eta zauritua dan guztiaganako? Eskerrik asko, Jesus, izan zinan lakoa izan zinalako! Zure ezpanak. Zure ezpanak profeta batenak ziran, zure begiek ez eben isildu euren argiak ikusten eban ezer, ez eben isildu bihotzaren errukiak agintzen eban ezer. Zure berbak argiz eta suz eginda egozan, zure begien moduan, baina baita errukiz eta kontsolamenduz eginda be, zure bihotz ona legez. Zure berbek probokatu egiten eben, baina inoiz ez eben kondenetan. Kontsolatu egiten eben nahigabetua eta transformatu egiten ebezan guztiak. "Arimak zulatzen dituen argia eta kontsuelorik handienaren iturria"; hori da Betierekoaren Espiritua; hori izan zinan zu, eta gu geu be, benetakoak garenean, horixe gara. Eskerrik asko, Jesus, zeure haragi zauritu eta zoriontsu horretan errebelatu zinalako!

Egun baten esan zenduan: "Ezer ez da lohia Jaungoikoaren kreazinoan: ez gorputzak, ez

janariak, ez jenteak", eta garbitasunaren zaintzaileek bekokia tximurtu eben. Beste egun baten esan zenduan: "Zapatua, hau da, Jaungoikoaren Lege guztia, bizitzarako dago eginda, ez bizitzea Legerako", eta alarmak biztu ziran. Beste baten, Galileako muino berde baten ganean, baserritar errentadoreak, jornalariak eta arrantzale errukarriak inguruan zenduzala, esan zenduan: "Zorionekoak zuek pobreok, laster ez zarielako pobre izango. Zorionekoak zuek negarrez zagozenok, laster jai egingo dozuelako. Zorionekoak zuek otzanok eta baketsuok, Jaungoikoaren seme-alabak zarielako, eta otzantasuna eta bakea indartsuagoak dira biolentzia eta armen indarra baino". Entzun ebenean hori Pilato prokuradore erromatarrak eta Herodes Antipas erregu judu basailuak, kezkatu egin ziran.

Baina zuk bildur barik segidu zenduan. Udabarriko lehenengo iretargia hazten joiala, zure dizipuluakaz batera Jerusalemera joan zinan Pazkua ospatzen, Sanedrina konbertitzen edo probokatzen, "Jaungoikoaren erreinua" iragarten edo aurreratzen. Orduan, zure jarraitzaile batzuek 11


palmondo-abarrak hartu ebezan eskuetan eta goratu egin zinduezan. Pretorioko guardiak eta tenpluko abadeak artegatu egiten ziran barriro. 35 urte inguru zenduzan orduan, eta profeten fede eta askatasun guztia, eta Betierekoaren su eta inspirazino guztia. Eta joan zinan tenplura, askatu zenduzan animalia errukarriak, irauli zenduzan zergaren ordainketarako dirua aldatzeko egozan mahaiak, eta esan zenduan: "Bota eizue tenplu hau! Jaungoikoak ez dau gura tenplurik. Jaungoikoak ez dau gura zergarik, ez sakrifiziorik, ez abaderik, ez dogmarik. Jaungoikoak askatasuna eta ontasuna gura dau bakarrik. Bota egin behar da tenplu hau!" Hantxe bertan atxilotu zinduezan. Eta atzean etorri zana ikaragarria izan zan zuretzat. Lurreko madarikatu guztien suertea sufridu behar izan zenduan. Baina guk bedeinkatu egiten zaitugu, Jesus. Gure Anaia Zauritua zara, eta emozinoz eta esker onez gogoratzen zaitugu egunero. Eta umiltasunez, ze zein urrun gagozan zugandik! Baina, nahiz eta urrunetik izan, urrunagotik Pedrok berak baino, zeinek abandonatu egin baizinduzan egun ikaragarri hartan, eta askoz urrunagotik Magdalako Mariak eta Kalbarioraino segidu eutsuen beste andra batzuek baino, guk be jarraitu egin gura deutsugu. Erramu Domeka honetan, Aste Santu honetan, zein ez dan beste asteak baino santuago, itxiguzu umiltasunez alkartzen jente xume haregaz, zeinak, ez dakigu esperantzaz beterik edo desesperazinoz, goratu zinduzan Jerusalemeko kaleetan, jakin barik hain arin eta hain gazte frakasatuko zenduala. Itxiguzu zure bizitza ospatzen, zure zauriak begitzen, ea zure memoriak konbertitzen gaituen ontasunera eta esperantzara.

Zu ez zinan etorri jaungoiko odolzale batek bialduta, gure erruak zure odolarekin garbitzeko. Zu etorri zinan osakuntzearen, onerakuntzearen denbora barria iragartera munduko izaki zauritu guztientzat, euren artean guretzat. Denbora horri zuk "Jaungoikoaren erreinua" deitzen zeuntsan. Baina mundu honetako erregeek, eta hareekaz alkartutako agintari erlijiosoek, ez eutsuen itxi; atxilotu egin zinduezan, epaitu egin zinduezan, kondenatu egin zinduezan, torturatu egin zinduezan, kruzifikatu egin zinduezan. Baina zure gorputz zauritua begitzeak, Jesus, osatu egiten gaitu, salbatu egiten gaitu. Ez gaitu salbetan zure kurutzeak (madarikatuak izan beitez kurutze guztiak!), ezpada Jaungoikoagan jarri dogun fedeak, zure askatasunak, zure solidaritate arriskutsuak. Ez gaitue osatzen zure zauriek, ezpada zure bizitza zoriontsu eta eskuzabalak, hain eskuzabal eta zoriontsua eze gura izan zenduan zauritu guztiak osatu, nahiz eta hareek zuri heriotzarainoko zauriak eragin ahal izan, egin eutsuen lez. Ez gaitu salbetan zure heriotzeak, ezpada zure bizitzeak, hondoratu eta Betiereko Errukian erne zanak, lurrean hondoratu eta han ernetan dan arto-garau bat lez, arbola-hazi bat lez. Jesus, Anaia Zauritua, hazten doa ja udabarriko lehenengo iretargia. Erramua loran dago ja. Olibak hazten dagoz ja iretargi nimi単o modura olibondoaren gauean, gero ukendu bihurtzeko zaurian, baltsamo bihurtzeko hilobian, usain gozo bihurtzeko Pazkoan. Euskeratzailea: Jesus Mari Agirre

12


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.