Gure begiak‌ 2014-15 ikasturtea
Ideia nagusia: Kristau izateak, pertsona osoaren erantzuna suposatzen dau. Jaungoikoak era askotara egiten deusku berba, modu ezbardinetan agertzen da, … Ikasturtean zehar hari honeri jarraitu gura deutsagu. Gure umeak katekesian, etxean, familia mezatan,… konturatu daitezala geuri dagokigula dei horri erantzutea eta gure pertsona, gure gorputza dala horretarako daukagun instrumentua. Atal ezbardinak aurkeztuko doguz eta bakoitzagaz zer egin daikegun deskubritzen joango gara.
Irudi bat: Idoia eta Joan zuri baltzean eta kolorez joan ipinten begiak, eskuak, oinak, bihotza… gabonetan izar bat eskuan, argiaren jai egunean kandela…
Kanta bat: http://youtu.be/0oZhFf_wk60 Gure begiak Gure begiak, Jesus maitea, begoz zabal eta argi; gure bihotza maitasun sutan zurea lez bero garbi (bir).
Gure oinak prest daukazuz, Jauna, ibilteko on eginez; gure eskuak zabal ta luze laguntzeko ahaleginez (bir)
Musikea: "Nere bizia", Xalbat Berterretche, Mikel Erramouspe eta Jean Larrieu. Berbak: Martzel Andrinua http://720plan.ovh.net/~batekmil/maris/mp3/nere_bizia.mp3
Akordeak kitarrarako
NERE BIZIA SIm FA# SIm FA# Nere bizia, harzazu Jauna, SIm LA RE otoitz nadien egina. SI7 MIm LA RE Nere bizia egin dadila, FA# SOL FA# zure bizia bezala, SI7 MIm LA RE Nere bizia egin dadila, FA# SIm zure bizia bezala.
Testu bat:
Samariarra:
Jesus guri deika: “zintzo jokatu, ta norkeri gabe denak maitatu!� Jerusalendikan jeisterakoan gizon bat jausi zen lapurren eskutan. Hauek dena kendu ta zauriturik, erdi-hila utzi zuten bide ertzean. Bide hartan behera Jerikorantza zetorren apaiz bat ta ez zen gelditu; horixe egin zuen lebitar batek, ikusita ere, zuzen jarraitu. Izan ere, ordea, samariar bat, erruki izanik lagundu ziona; zauriak sendatuz ostatura jo ta dena ordainduz zaindu zuena. Esaidazu, lagun, nork bete zuen Jesusen esana, eta zeuk onartu: edonor anaia dela aitortu, ongia zabaltzen denok elkartu. http://arratiaeliza.blogspot.com.es/2013/09/samariar-ona-parabolakanta-eta-bideoa.html
Ebanjelioa (Lk 10,29-37) Baina lege-maisuak, bere galdera bidezkoa zela adierazi nahirik, galdetu zion Jesusi: –Eta nor da nire lagun hurkoa? Jesusek erantzun zion: –Behin batean, gizon bat zihoan Jerusalemdik behera Jerikorantz eta lapurren eskuetan erori zen; zeuzkanak kendu eta, egurtu ondoren, alde egin zuten, erdi hilik utziz. Apaiz bat gertatu zen, hain zuzen, bide hartan behera, eta, gizona ikustean, bidetik okertu eta aurrera jo zuen. Gauza bera egin zuen handik igaro zen tenpluko lebitar batek ere: ikustean, bidetik okertu eta aurrera jo zuen. Baina bidaian zen samariar bat bertara iritsi eta, hura ikustean, errukitu egin zitzaion. Hurbildu eta zauriak lotu zizkion, olioz eta ardoz igurtzi ondoren; gero, bere asto gainean ezarri, ostatura eraman eta bere ardurapean hartu zuen. Biharamunean, zilarrezko bi txanpon atera eta ostalariari eman zizkion, esanez: «Zain ezazu eta, gehiago gastatzen baduzu, hurrena natorrenean ordainduko dizut». Zure ustez, hirurotan zeinek jokatu zuen lagun hurko bezala lapurren esku eroritako gizonarekin? Lege-maisuak erantzun zion: –Hartaz errukitu zenak. Jesusek esan zion, orduan: –Zoaz eta egin zuk ere beste horrenbeste. Sakontzeko Testua: Sakabanatzea mehatxu bat da gaur eguneko gizakiarentzat; izan be, ez daki beti integratzen eta bateratzen oinarri-oinarrizkoak diran funtzinoak (pentsamendua, berbea eta ekintza) gorputzeko atal bateri lotuago dagozanak: bihotza, ahoa eta eskuak: - Bihotzak, eta kanpoan bere pareko diran begiek, sakoneko eta barru-barruko asmoa adierazten dau, gizakiaren nortasun kontzientea adimentsua eta azkarra; bere baitako toki ezkutu, sakon eta askea. Mundu hori guzti hori begien bitartez erakusten da. - Ahoa, jateko eta mosu emoteko gorputz-atala izateaz gain, berba egiteko zabaltzen da. Pertsoneak esan nahi dauan guztia aitzen emoten dau. Pareko gorputz-atala belarriak dira, ulermenaren eta harmenaren gunea. - Eskuak, egintza zehatzaren gorputz-atala dira, giza-ekintzaren ezaugarria. Oinek, euren parekoak, bakotxaren jokaera erakusten dabe, jarraitzen dauan bidea.
Benetan “integratuta” dagoanak modu batuan eta bateratuan bizi ditu alderdi horreik guztiak: bere jokabidea zein bere hitzak bat datoz pentsatzen dauanarekin eta bere bihotzean sentitzen dauanarekin. Horrexegaitik da, hain zuzen be, horren erakargarria parabolako samariar onaren irudia, batasun pertsonalaren eredu modura agertze jaku-eta: bere begiradeak bat egiten dau errukitzen dan bihotzagaz; bere oinek zaurituarengana daroe; bere eskuek osatu eta zaindu egiten dabe; eta ostatuan bere hitza, baliabideak eta barriro bueltauko dalako berbea konprometitzen ditu bere alde. Liburu Santuetan baten bat zuzena edo zintzoa dala esaten danean, horixe esan nahi da: benetan danagaz erabat bat eginda dagoela pertsona hori; horregaitik, zintzoaren atzetik segika dabiltzanek diñoe: “Ikusi daigun ea diñoena egia dan ala ez! Aztertu daigun zelako amaierea daukan” (Jak. 2,17). Eta honek gogora ekarten deusku Jesusen berben (“Benetako artzainak bere bizia emoten dau bere ardieen alde”; “Ez dago maitetasunik, bizia bere lagunakaitik eskeintzea lakorik”) eta heriotzearen arteko koherentzia. Honek guztiak begien aurrean ipinten deusku gure inkoherentzia, bananduta eta zatituta sentiazoten gaituana: gauza bat pentsatu, eta beste bat egiten dogu; eta gure jokabidea askotan ez dator bat gure nahi eta asmoekin. Profeten agintzek lagundu egiten deuskue egunen batean batasun hori lortuko dogun itxaropenari eusten: “Bihotz barria emongo deutset eta espiritu barria ezarriko: harrizko bihotza erauziko deutset eta haragizkoa emongo.” (Ez. 11, 19) “Mundu osoaren errege izango da Jauna; bakarra izango da eta ez da haren izena baino aitatuko” (Zak. 14,9) Mateoren Barri Onak benetako bidean jarten gaitu: “Bat bakarra da zuen Aita… bat bakarra zuen Maisua” (Mt. 23, 9-10) Gutako bakotxak sentitu daike bakarra dala bere begien aurrean eta bere izenez deitua dala. Anunciar, celebrar y servir La disgregación amenaza al ser humano, que no siempre sabe integrar y armonizar esas funciones esenciales (Pensamiento, palabra y acción) que aparecen designadas por los órganos corporales corazón, boca, manos: -El corazón, con su correlativo exterior que son los ojos, expresa la intención profunda, la personalidad consciente, inteligente y libre del ser humano en su intimidad, su lugar oculto, su profundidad y su libertad. Todo ese mundo se expresa a través de la mirada. -La boca se abre para hablar, además de ser el órgano por el que se come y se besa. Comunica todo el decir de la persona. Su órgano correspondiente son los oídos, sede de la comprensión y la receptividad.
-Las manos son el órgano de la realización concreta, el signo de la acción humana. Los pies, que son su correlativo, expresan la forma de comportarse de alguien, el camino que sigue. Quien está verdaderamente “integrado” vive esas dimensiones de manera unificada: tanto su conducta como sus palabras coinciden con lo que piensa y siente en su corazón. Por eso resulta tan atractiva la figura del samaritano de la parábola, que aparece como un modelo de unificación personal: su mirada le conecta con el corazón que se conmueve; sus pies le llevan a acercarse al herido; sus manos le curan y le cuidan; y en la posada compromete a favor suyo su palabra, sus recursos y su promesa de retorno. Cuando en la Biblia se califica a alguien como “justo”, se alude a esa cualidad de estar en coincidencia profunda con lo que se es verdaderamente; por eso los perseguidores del justo dicen: “Vamos a acecharle para ver si es verdad lo que dice, comprobando cómo es el desenlace de su vida” (Sab 2,17), algo que nos hace pensar en la coherencia entre las palabras de Jesús (“El verdadero pastor da la vida por sus ovejas”; “Nadie tiene mayor amor que el que da la vida por sus amigos…”) y su muerte. Esa contemplación nos revela nuestra propia incoherencia, que nos hace sentirnos divididos y fragmentados: pensamos una cosa y decimos otra, y nuestro comportamiento está con frecuencia en desacuerdo con nuestros deseos y propósitos. Las promesas proféticas nos ayudan a mantener la esperanza de alcanzar esa unificación: “Yo les daré un corazón íntegro y les infundiré un espíritu nuevo; les arrancaré el corazón de piedra, y les daré un corazón de carne…” (Ez 11,19); “Aquel día el Señor será el rey de todo el mundo: será único, y su nombre único” (Zac 14,9). El Evangelio de Mateo nos pone en el verdadero camino: “Uno solo es vuestro Padre…, uno solo es vuestro Maestro…” (Mt 23,9-10). Cada uno de nosotros puede sentirse con verdad único ante sus ojos y llamado por su propio nombre. Dolores Aleixandre
2014-2015 ikasturtea
Gure begiak...
azaroa aben dua
pasartea
Jerikoko itsua Markos 10, 4652
Jarrera
bestelakoak Ana Urkizaren idatzia ERRESPETUA Ezkiagaren poemaren lehen atala
erne
https://sites.google.com/site/arratiako /KT01/09 BEGIAK-FITXA1 BEGIAK-FITXA 2 BIDEOA Jonas- Fitxa
Jonas
Adi bedeinkapena
https://sites.google.com/site/arratiako /KT01/10 Grabaketak egin Ezkiagaren poemaren LAUGARREN atala
urtarrila
oinak
Belarriak- ahoa
urria
noz
Izarr a
Begiak
Atala
Gabonak
Siloeko elbarria
Izarrak posterra osotzeko
arin
Ibilaldi/bisita, nagusien egoitza, herriko ermitak, ‌ Urratsak ebagi kartulinatan, idatzi nora mugitu garen, irudikatu bidea eleizan,‌
Urtarrila otsaila
martxoa maiatza
bihotza
Es kuak
kandelea
Ezkiagaren poemaren HIRUGARREN atala
Argiaren jaia Maria perfumeagaz Lukas 7, 36-50
Samariako andrea Juan, 4, 4-15
Kandelak posterra osotzeko
Zabal, onerako prest
sutan
https://sites.google.com/site/arratiako /KT01/12 ESKUAK FITXA1 ESKUAK-ESKULANA Ezkiagaren poemaren 2. atala
https://sites.google.com/site/arratiako /KT01/13 Fitxa: putzua Ezkiagaren poemaren 5. atala Abestia Jesusen bihotza
1.- Begiak erne Familia ospakizunaren lehen lema. Jesusen laguna, kristaua, ezin da lo bizi edota injustizia bat dagoenean beste leku batera begiratu. Hona nagusi eta gurasoentzat gogoeta bat. Jainko Aita Ona, zabaldu nire begiak. Emon zure argitasuna, garbitu nire begi zikinak: Zuk ikusten dozun legez ikusi dagidan mundua. Jainko Aita Ona, Hona ogia eta ardoa, gure begiak erne eta zabal nire hurkoarengan senide bat ikusi dagidan! Jainko Aita Ama Ona: Eskerrak bihotz-bihotzez, zure argipean, senideen mundu bat ikusten dudalako, maite gaituzun Jainko on bat! Ebanjelioa: Jerikoko itsua (Mk 10, 46-52) Fitxak Begiak 01 eta 02
Errespetua Hitz handiak edo balioak maneiatzen ikasi dugu eta horietakoa dugu errespetua. Nork ez daki zer den? Nork jarriko luke zalantzan gure gizartearen balio handienetarikoa ez denik? Baina nago, berdinen artean ulertzen dugun kontzeptua dela eta baldintzatua badator, hau da, berdinen artean bakarrik ulertzen badugu, jada, ez dela balioa. Asteburuan izan da Estatutuaren urtemugaren festa edo aldarria. Bakoitzak berea, bakoitzak bere erara. Bakoitzak bere indarrarekin. Eta ez indar guztiek ospaturikoa ere. Ez al da berdinen festa izan? Asteburuan, baita, eguraldiak lagundu duelako, handik eta hemendik ibili gara eta Donostian, bederen, ehunka etxe ikusi ditugu eraikitze fasean. Eta Babes Ofizialeko etxeak egiteko asmoa. Babes ofizialekoak, norentzat, ordea? Benetan premia dutenentzat edo eta hutsik eta eraikitzen ari direnak erosi nahi baina prezio hobeago baten zain daudenentzat? Larunbatean, umeak farmaziara bidali nituen botika pare bat erostera, errezeta esku batean eta dirua bestean. Berrogei minutu beranduago, haserre bueltatu zitzaizkigun etxera. "Jendeak ez al daki zer den gauza bat f-ez hasten dena eta a-z bukatzen dena eta fila deitzen dena?", kexatu zen erdikoa. Nagusiari begiratu nion azalpen eske bezala. "Umeak garelako ez digute kasurik egin eta nagusi guztiak kolatu zaizkigu", izan zen azalpena. "Burla egin digute, ama!", esanez bukatu zuen erdikoak. Eta azaldu behar izan nien, batzuok, ahulagoak direnak ez ditugula ikusten, ez ditugula aintzat hartzen: direla umeak, direla nagusiak, etorkinak, gaixoak, ezinduak‌ edo eta laguntza behar duten hainbat. Ekintza asko eta asko batera egin daitezke elkarrena errespetatuz eta gizarteari kohesio itxura emanez, edo eta ahulagoak direnentzako keinu bat izanez: eurenak ere badiren eskubideak errespetatuz. Oinarrizkoa da. Ana Urkiza, Deia egunkarian
2.- Belarriak eta ahoa garbi Belarrik eta ahoa alkarregaz ikusiko doguz. Berba egin eta entzuk osogarri diran moduan entzuten dogun deia edo mezuari erantzuteak jarraitzen deutso. Ahoa, jateko eta mosu emoteko gorputz-atala izateaz gain, berba egiteko zabaltzen da. Pertsoneak esan nahi dauan guztia aitzen emoten dau. Pareko gorputz-atala belarriak dira, ulermenaren eta harmenaren gunea. Ahoa bedeinkatzeko edo madarikatzeko. Erabili dagigun gauzak onak kontatzeko, bedeinkatzeko. Jainko Aita Ona: Zuk belarri bi eta aho bakarra emon deuskuzuz. Holan asko eta ondo entzuteko, ganoraz eta zuzen berba egiteko. Jainko Aita Ona: Zure ogi eta ardao honeen laguntzaz alaitu gure ahoa indartu gure abotsa Zure edertasunak kantatzeko! Jainko Aita Ama ona: Zuk beti egiten deuskuzu berba, samurtasunez eta polito. Zabaldu gure belarriak ez gaitezen gorrak izan Zure deia entzuteko. Bibliako pasartea: Jonas Fitxa Jonas: komikia
3.- Oinak: arin Jesusek Siloeko elbarriari emondako agindua guretzat hartuko dogu:
–Zoaz garbitzera Siloeko ur-putzura (Siloek «Bidalia» esan gura dau) Nora bialduak sentitzen gara, benetan gure oinekaz erantzuten deutsagu dei horri, ala berba politakaz bakarrik? Kristau izateak pausoak emotea eskatzen dau, bizitzan ingurukoakana hurbildu, behartsuak bilatu eta laguntzen ahalegindu.
. Jainko Aita Ona: Eskerrik asko zuk emondako talentu edo dohai guztiengatik: Alaitasuna, adiskideak, Zu ezagutzeko gogoa. Lagundu alperkeria barik lan egin dagigun Gure talentuek fruitu ugari emon dagien. Jainko Aita Ona: Eskerrik asko ardao eta ogi honetan Zura alaitasuna eta indarra Hartzen ditugulako. Emoiguz oin arinak Eskuzabaltasunez zuri jaraitzeko. Gaurko ospakizuna amaitu dogu, Jainko Aita Ona. Jesus gure laguna hobeto ezagutu dogu. Berari jarraitu gura deutsagu. Oin arinak gura ditugu Jesusi jarraitzeko, pobrearengana urreratzeko. Ebanjelioa: Siloeko elbarria Jn. 9, 1-41 Fitxa pasartea laburtuta: komikia Urteera edo bisitaren bat antolatu (ahal bada taldean) Nagusien egoitzaren batera, herriko ermita,… Kartulinatan pausoak irudikatu, idatzi bakoitzean zertan mogitu garen. Jarri edo azaldu eukaristian.
4.- Eskuak: zabal Ebanjelioaren poza zabaldu gura dogu. Gure munduko gizon emakume guztiei. Baina batez ere gure inguruan bizi direnei. Holan mundu zuzenago bat egiten ahaleginduz. Gure esku dago. Danok egin geinke zeozer. Keinu bat: eskuak zabalik. Harrera keinua da. Otoitz keinua da. Otoitza Jainkoari zabaltzea da, beren ahia etab erarengandik jaso ditugun birtuteak onartzea. Jesusen lagunaren oinarrizko keinua: debalde jaso dozue, emon debalde (Mt 10,8). Jainko Aita Ona, zuri deika gagoz, entzun gure abotsa, entzun gure otoitza. Jainko Aita Ona, hona ogi eta ardao honeek. Emoiguzu zure Espiritua gure begiak garbitzeko. Ogi ardao honeitan zure bizia ikusi dagigula, Guztion aldeko maitasuna. Eskerrik asko, Aita-Ama Ona. Zabaldu eta luzatu gure eskuak zugaz otoitz egiteko, apal-apalik eskatzeko, gurea dana alkarbanatzeko. Ebanjelioa: Lukas 7, 36-50 Fitxa: eskuak 1 Eskulana usoa
5.- Bihotza sutan Samariako emakumeagaz Jakoben putzuan Jesusek daukan alkarrizketa izango dogu oinarri.
“–Ur honetatik edaten dauana barriro ere egarri izango da; nik emongo deutsodan uretik edango dauana, ordea, ez da sekula egarri izango; nik emongo deutsodan ura betiko bizia darion iturburu bihurtuko jako barruan eta.� Jainko Aita Ona: Pozarren batu gara zure eleizan. Bihotza sutan dogu: geu gara zure eleizea! Zure Eleizea zementoz (porlanez) eraiki beharrean, maitasun eta parkamenez eraikitzen da. Zu maitatuz, senidea maitatuz. Zure alkartea gara Aita. Zure berbea entzun dogu. Zure ogia jango dogu. Lagundu zure maitasunaren tresnak izaten, Senidetasuna eraikitzen lagundu! Eskerrik asko Aita, gu zure eliza gara. Maitasunez jokatzen badogu Zu gugan zagoz. Geu gara Arratian zure Eliza bizia. Ebanjelioa: Jn. 4, 4-15 Fitxa: margozteko Abestia. Jesusen bihotza. https://www.youtube.com/watch?v=7_DTXnqfHpo
Ireki, Jauna, nire begiak goza ditzadan zure maitasunaren harrigarriak, gizona, andrea, haurra eta pausatu aurreko erlearen hegaldia. Ni naiz Jerikoko bide bazterreko itsua. Buztinez, argi-itzalez eta laztanez uki nazazu izan nadin izaki berria.
Ezkiaga
OTOITZA
Ireki, Jauna, den-dena gordetzen oihuta dauden nire eskuak; begira baititut haur fidakorra, neska-mutil herabetia eta zaharraren zauria. Ni naiz zuhaitzaren azpiko Zakeo eta ni lurrina eskaini zizun Maria. Zure begiradaz uki nazazu, zure hitzez eta Jordan ibaiaren ur garbiez, ken dezazun nigandik zikoizkeriaren legenarra. Bizkortu, Jauna, nire oinak, egin dezaten zuganako bidea: barkamenaren ogia eta ardoa eta bilalari guztiekiko lagunartea. Ni naiz Siloeko putzuaren ondoko elbarria. Zure hatsez mugiaraz ezazu lohitzen hasitako nire bihotzaren hondoa zurekin goza dezadan azken ostatuko musika, dantza eta sutondoa. Ireki, Jauna, nire belarriak, entzun ditzadan orroaka dagoen munduaren deiadarrak: kartzelatuen ametsak eta gor-mutuen intziriak. Ni naiz Jonasen ihesa eta ni profetaren lotsa. Erronda nazazu zure doinuaz, bihotz zabalez irten nadin munduaren balkoira. Gorde ezazu, Jauna, nire bihotza, bizien Jainko bezala aldarrika dezadan zure presentzia maitaria. Ugariak dira oraindik hobiratu nahi zaituzten heriotzaren kantariak. Ni naiz, egunaren zamak makurtuta, putzuari begira dagoen Samariako andrea. Zaude nirekin. Eskain iezadazu zure ur bizigarriaz pitxerra.