IRAKURLEAREN ZERBITZU ONA
Gure
elizkizunaren
zatirik
garrantzitsuena
Jainkoaren Hitzaren irakurgaiak dira. Hauek ondo irakurtzea kristau elkartearentzat behar beharrezkoa da. Jainkoari gure ahotsa ematen diogu honen bitartez herriari hitz egiteko. Guzti honengatik oso garrantzitsua da gure eleizarentzat geroz eta hobeto irakurri eta entzun dezagun Jaunaren Hitza.
San Lukasen ebanjelioak azaltzen du Jesusek, bere predikua hasi zenean, Nazareteko sinagogan larunbatez ohitura zenez- zutunik jarri zela irakurgaia egiteko ( egun horretan Isaias profetaren liburuko zati bat irakurri zuen). Behin irakurgaia amaitu eta esan zuen: " Gaur betetzen da entzun duzuen Irakurgai hau". Irakurleak gura elizkizunetan Jesus sinagogan egin zuen moduan egiten du. Eta bera bezain ondo egiten saiatu behar da. Guztiontzat irakurtzen duguna ez da izan behar iraganeko mezua Jainkoak GAUR ematen digun mezua baizik.
Euskerazko bertsioa: Arratiako Eliza www.arratia.tk