familiagidak01

Page 1

1 Jainkoak egina da mundua Eguzkia, ilargia, mendiak, itsasoa, loreak... Jainko Egileaz hitz egiten digu. Bizirik gabeko izadiari begira jarriko gara gai honetan, hurrengo gaietan agertuko diren abere eta gizakirik gabeko Izadiari begira. Komeni da haurrak “sortu” eta “ Sortzaile” hitzekin ohitzen joatea. Hauxe da hitz horien esanahia: ezerezetik zerbait egitea; ezerezetik zerbait egiten duena.

MEZUA Bizileku harrigarria antolatzen dio Jainkoak gizakiari. Sorturiko gauza guztiek, txikienetatik hasi eta handienetaraino, Jainkoaren jakinduria eta handitasuna azaltzen digute, eta Jainkoak gu izan gaituela gogoan gauza guztiak egitean. HELBURUAK • Sortutako gauza guztien aurrean harridura piztu eta jakin-mina erakutsi. • Sortutakoaren mirespenetik Sortzailearenganako onespen eta gorespenera jo. Elkarrizketa 1. Izan al zarete inoiz itsasoan edo hondartzan? Zer sentitu duzue? 2. Zer iruditu zaizue harrigarri? 3. Inoiz igo al zarete mendira? Altua al da? Zer izen du? 4. Zein da ezagutzen duzuen ibairik handiena? Bainatu al zarete ibairen baten? 5. Zein zuhaitz, landare eta lore zaizkigu gogokoen? Ba al da lore edo landarerik zuen etxean? 6. Nork egin du dena? Nork egin ditu eguzkia, hodeiak, mendiak, ibaiak, itsasoa? 7. Zertarako eta norentzat egin ditu?

Orain haurraren liburua zabaldu • Haurrek 4. orrialdean irekiko dute liburua. Isilean, une batean, “Jainkoak egina da mundua” esaldiarekin agertzen den irudiari begira jarriko dira. Banan-banan aipatuko dituzte han ikusten dituzten sorkariak: mendiak, lurbira, itsasoa, ohiana...

1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
familiagidak01 by Arratia Eliza - Issuu