EUKARISTIAK HAtlRREKM
B ALDIA
tUKMKlSTlMiv H A U K K f c K I H
B ÁLDIA
EUKARISTÍAK HAURREKIN
EBANJELIOAK
B ALDIA
AURKEZPENA
Oroigarri bezala, A Aldía aurkeztean eskaini nizkizuen jarraibide batzuk biltzen ditut. Ñire pastoral esperientzian "Haurrentzako mezak" egin ditudanean, ebanjelioko testuak haientzat hurbilagoa eta ulerkorragoa den hizkuntzara moldatzen ahalegindu naiz. Katekesirako Gotzain Ordezkaritzak eskatuta, ¡gande eta jaiegunei dagozkien ebanjelioak bildu ditut eta, Ordezkaritza horretako arduradunekin aztertu ondoren, hemen eskaintzen dizkiet gure elkarteetako txikienekin egiten diren ospakizunetan erabili nahi dituztenei. Orokorrean haurrentzako hizkera egokia erabiltzen ahalegindu garen arren, hitz eta esamolde batzuk ez ditugu aldatu nahi izan: "Jainkoaren Erreinua", Berri Ona", "Salbamena", "Jainkoaren Bildotsa"..., Ebanjelioan oinarrizkotzat jotzen ditugulako eta garrantzitsua delako haurrek, apurka-apurka, ebanjelioko esamolde horiek eurenganatzea, nahiz eta unean uneko azalpena ezinbestekoa izan. Bakoitzak erabakiko du testu bakoitzaren irakurketa ñola egin. Baina, ikus daitekeenez, haur batzuen artean egiteko aukera dago. Ebanjelioko testu bakoitzaren aurrean, hotsegingo den zatiaren "mezua" laburtzen duen goiburu bat jarri dugu. Egia da testu batzuk "beste mezuren bat" ere eskain dezaketena. Norberak ebatzi beharko du katekesi mailan ñola ezarri, aurrez-aurre dituen haurren ezaugarri eta baldintzak aintzat hartuta. Katekesi arrazoiengatik, eta liturgi adierea hautsi gabe, Abendu, Eguberri eta Aste Santuko ebanjelioak berdinak dirá hiru aldietarako. Azkenik, B aldiko ebanjelioko testu guztien Aurkibidea azaltzen da, Katekesian edo umeekiko edozein ospakizunetan erabili nahi izan ezkero, erraz aurki ditzazuen.
Alfredo López, 1999ko abendua.
1
IRAKURGAIEN AURKIBIDEA (B) SAN MATEO Mt 1,18-21 ... Mt2, 1-12 Mt3, 1-12 Mt 3, 13-15 ... Mt4, 1-11 Mt 4, 12-23 ... Mt 5, 1-11 Mt 8, 14-15 ... Mt 9, 27-29 ... Mt 9,35-10,1 ... Mt 9,35-10,1 ... MtlO, 16-25 ... Mtl6, 13-19 ... Mt 20, 20-28 ... Mt 21, 1-11 ... Mt25, 14-30 ... Mt25, 14-30 ... Mt25, 31 hur. ... Mt 25, 31-40 ... Mt 26, 26-30 ... Mt28, 1-8 Mt28, 16-20 ... Mt28, 16-20 ...
San JosĂŠ Jaunaren Agerkundea Abenduko Igoa Jesusen Bataioa Garizumako Igoa Seminario Eguna Santu guztiak Gaixoaren Eguna Gaixoaren Eguna San Inazio Domund-Misioak Berriotxoako San Balendin San Pedro Santiago Apostolua Erramu Igandea Ikasturte hasiera/bukaera XXXIII. Igandea Kristo Errege Gosearen aurkako kanpaina Ostegun Santua Bazko Igandea Hirutasunaren Igandea Domund-Misioak
SAN MARROS Mk 1,12-15 ... Mk 1,14-20 ... Mk 1,21-28 ... Mk 1,29-39 ... Mk 1,40-45 ... Mk2, 1-12 ... Mk 2, 18-22 ... Mk2, 23-3,6 ... Mk3,31-35 ... Mk 4, 26-34 ... Mk4, 35-40 ... Mk 5, 21-43 ... Mk6, 1-6 Mk6,7-13 ... Mk 6, 30-34 ... Mk7, 1-8 Mk 7, 31-38 ... Mk 8, 27-35 ... Mk9,2-8 Mk 9, 29-36 .. Mk 9, 37-42 .. Mk 10, 13-16 .. Mk 10, 17-30 .. Mk 10, 35-45 ..
Garizumako Igoa III. Igandea IV. Igandea V. Igandea VI. Igandea VII. Igandea VIII. Igandea IX. Igandea X.Igandea XI. Igandea XII. Igandea XIII. Igandea XIV. Igandea X V . Igandea XVI. Igandea XXII. Igandea XXIII. Igandea XXIV. Igandea Garizumako II.a X X V . Igandea X X V I . Igandea XXVII. Igandea XXVIII. Igandea XXIX. Igandea
Mk 10,46-52 Mk 12,28-34 Mk 12,38-44 M k l 4 , 12 M k l 6 , 1-8
... X X X . Igandea ... XXXI. Igandea ... XXXII. Igandea Corpus Christi ... Bazko Igandea
SAN LUKAS Lk 1,26-38 ... Lk 1,39-45 ... Lk 1,39-45 ... L k 2 , 1-14 Lk 2,41-52 ... L k 3 , 1-6 L k 3 , 1-6 Lk 3, 10-15 ... Lk 24,1-12 ... Lk 24, 35-48 ...
Sortzez Garbia AbendukoIV.a Igokundea Eguberriak Urtarrilaren la Familia Santua Abenduko II.a Abenduko IH.a Bazko Igandea Bazkoko Ill.a
SAN JOAN Jn 1,1-18 Jn 1,29-34 Jn 2, 13-25 Jn 3, 14-21 Jn 12,20-33 Jn6, 1-15 Jn 6, 24-35 Jn 6, 41-52 Jn 6, 51-58 Jn 6, 61-70 Jn 10, 1-30 Jn 13, 1-15 J n l 3 , lhur. Jn 14, 1-3 J n l 5 , 1-8 Jn 15, 9-17 Jn 18, 33-37 Jn 20, 19-23 Jn 20, 19-31
Eguberriko Il.a II. Igandea Garizumako III.a Garizumako IV.a Garizumako V.a XVII. Igandea XVIII. Igandea XIX. Igandea X X . Igandea XXI. Igandea Bazkoko IV.a Ostegun Santua Corpus Christi Hildakoen Eguna Bazkoko V.a Bazkoko Vl.a Kristo Errege Pentekosteko Il.a Bazkoko Il.a
... ... ... ... ... ... ... ... ... ... ...
... ... ... ...
APOSTOLUEN EGINAK Eg2, 1-11 ... Pentekoste Igandea Eg 2,42-47 ... Elizbarrutiaren Eguna TESALONIKARREI ITes4, 12-13 ... Hildakoen Eguna APOKALIPSIA Ap21,l-7 ... Hildakoen Eguna
HAURREN MEZETARAKO MOLDATUTAKO EBANJELIOAK (B ALDIA)
* ABENDUA
5
* EGUBERRI ALDIA
11
* GARIZUMA ALDIA
19
* ASTE SANTUA
27
* PAZKO ALDIA
33
* URTEAN ZEHAR
41
* JAIAK: + IGOKUNDEA
79
+ MENDEKOSTE + HIRUTASUNA + CORPUS CHRISTI + SAN J O S E + SAN PEDRO + BERRIOTXOAKO SAN BALENDIN + SANTIAGO + SAN INAZIO + AMA BIRJINAREN JASOKUNDEA + SANTU GUZTIAK + HILDAKOEN EGUNA + KRISTO ERREGE + SORTZEZ GARBIA
80 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93
* OSPAKIZUN BEREZIAK: + KURTSO HASIERA ETA BUKAERA + DOMUND-MISIOAK + SEMINARIO E G U N A - BOKAZIOAK + GOSEAREN AURKAKO KANPAINA + GAISOAREN EGUNA + ELIZBARRUTIAREN EGUNA
97 99 100 101 102 103
3
OSPAKIZUN BEREZIAK: + + + + + +
KURTSO HASIERA ETA BUKAERA DOMUND-MISIOAK SEMINARIO EGUNA- BOKAZIOAK GOSEAREN AURKAKO KANPAINA GAISOAREN EGUNA ELIZBARRUTIAREN EGUNA
ABENDUKO I. IGANDEA
Abendua, Bihozbarritzeko garaia Jesusen etorrera eta Berarekiko topaketa prestatzeko (Mt 3,1-12)
Kontalaria:
Duela bi mila urte inguru, Joan Bataiatzaileak jendeari hotsegiten zion, esanez:
Joan:
- Bihozbarritu eta aldatu zuen bizimodua Jauna hurbil dago-eta. Prestatu, h贸rrela, Jaunaren bidea.
Kontalaria:
Jende asko joaten zen Joani entzutera. Euren pekatuez damutzen ziran eta hark Jord谩n ibaian bataiatzen zituen. Eta Joanek behin eta berriro esaten zien:
Joan:
- Bihozbarritu zaitezte eta ekintza onak egin.
Kontalaria:
Jaunak esana.
7
ABENDUKO (I. IGANDEA
Prestatu bidea Jaunari eta prestatu Harekiko topaketa gure bizitzetan dagoen gaiztakeria kenduz (Lk 3,1-6)
Kontalaria:
Joan Bataiatzailea Jordán inguru guztian ibili zen, bihozberritzeko eta bataiatzeko hotseginez. Beren pekatuez damutzen ziranak bataitau egiten zituen. Eta Isaías profetak esandakoa gogoratzen zien guztiei:
Joan:
- Prestau Jaunaren etorrera. Egin ezazue bidé zuzen bat Jauna etor dadin: bete harán eta sakanak; kendu bideko harriak eta beheratu mendiak; estali zuloguneak eta zuzendu oker dagóena. Eta, hórrela, denok ikusiko duzue gu salbatzera datorren Jauna.
Kontalaria:
Jaunak esana.
8
ABENDUKO III. IGANDEA
Ă‘ola prestatu bidea Jaunari? Zintzoak izanez eta gure gauzak banatuz (Lk 3,10-15)
Kontalaria:
Joan Bateatzaileak Jaunari bidea prestatzeko dei egiten zion jendeari. Eta jendeak galdetzen zion:
Lagun bat:
- Eta zer egin behar dugu Jaunari bidea prestatzeko?
Joan:
- Banatu zuen gauzak denen artean: arropak dituenak eman diezaiola ez duenari; jatekoa duenak ere baĂąa dezala.
Kontalaria:
Zergalari batzuek ere galdetu zioten:
Lagun bat:
Eta guk, zer egin behar dugu?
Joan:
- Zuek ez kendu inori legezko dena baino gehiago.
Kontalaria:
Soldaduak ere Joanengana hurbildu eta galdetu zioten:
Lagun bat:
- Eta guk, zer egingo dugu?
Joan:
- Ez erabili zuen agintea gehiegikeriaz; ez egin gezurrezko salakuntzarik eta ez atera inori dirurik gogorkeriaz. Konforma zaitezte daukazuen soldatarekin.
Kontalaria:
Aholku honeekin eta antzerako hitzekin esaten zion Juanek jendeari Ăąola prestatu behar zuten Jaunaren etorrerarako.
Jaunak esana.
9
ABENDUKO IV. IGANDEA
Mariak bere bizitzarekin erakusten digu Jaunaren etorrera ñola prestatu (Lk 1,39-45)
Kontalaria:
Aingeruak Mariari Jesús Salbatzailearen ama izango zela iragarri ondoren, lasterka joan zen mendikaldera, bere lehengusina Isabelen etxera, hau ere haurdun zegoelako eta laguntza behar zuelako. Harén etxera heldu zenean, Mariak Isabel agurtu zuen. Orduan, Isabeli punpaka hasi zitzaion haurra sabelean. Isabelek, María ikusi eta semea sabelean saltoka egoala sentituta, hunkituta esan zion:
Isabel:
- Bedeinkatua zu emakume guztien artean eta bedeinkatua zure sabeleko frutua! Ñor naiz ni, ñire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko? Ñire etxean sartu orduko, pozez saltoka hasi zait haurra sabelean. Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko déla sinetsi duzulako eta Harén esanetara jarri zarelako!
Kontalaria:
María hiru hilebete inguru egon zen bere lehengusinari laguntzen. Gero bere etxera bueltatu zen.
Jaunak esana
10
EGUBERRI ALDIA
EGUBERRI EGUNA
Jesús, Salbatzailea, Belenen jaio da (Lk 2,1-14)
Kontalaria:
Augusto enperadoreak bere Inperioan zenbat lagun zegoen jakin nahi zuen. Horregatik agindu bat eman zuen familia bakoitza bere heñirá joan zedin erroldatzera. Horregatik Maria eta Josek Nazaretera, Belenera joan behar izan zuten. Maria haurdun zegoen. Eta, Belenen zeudela, haurra jaio zen. Mariak oihaletan bildu zuen eta Josek sehaska baten antzekoa egin zuen abere-aska baten, ez zegoen-eta lekurik herriko ostatuan. Hau gauez gertatu zen. Ohikoa zenez, baziren inguru hartan artzain batzuk kanpoan artaldea zaintzen. Bapatean, zeru guztia argiz bete zen, eta aingeru batzuk agertu zitzaizkien. Artzainak beldur-ikaraz gelditu ziren, baina aingeruek esan zieten:
Aingerua:
- Ez beldurtu. Berri onak dakartzagu zuentzat eta mundu osoarentzat: Jesús, Salbatzailea, gaur bertan jaio da. Belenen aurkituko duzue, oihaletan bilduta eta askan etzana.
Kontalaria:
Berri hau eman ondoren, aingeruek kantari ziharduela entzun zuten artzainek:
Aingerua:
- Aintza zeruan Jainkoari eta bakea lurrean gizon-emakumeei!
Kontalaria:
Artzainak, denborarik galdu gabe, Belenera joan ziren eta Maria, José eta jaioberria askan etzanda aurkitu zituzten. Aingeruek esandakoa kontatu zieten. Gero Jainkoari eskerrak emanez itzuli ziren.
Jaunak esana.
13
FAMILIA SANTUA - JESUSEN FAMILIA
Jesusek , u meta ti k, leialtasuna erakutsi zion bere Aita Jainkoari (Lk 2,41-52)
Kontalaria:
Jesusek hamabi urte bete zituenean Jerusalenera igo zen gurasoekin Bazko-jaietara. Jaiak amaiturik itzuli egin ziren, baina Jesús Jerusalenen gelditu zen gurasoek jakin gabe. Taldean senitarteko eta ezagun ugari zegoenez, Maria eta Josek bere adineko haurrekin joango zela pentsatu zuten. Ordu batzuk beranduago, seintarteko eta ezagunen artean bilatu zuten, eta aurkitzen ez zutelarik, Jerusalenera itzuli ziren. Hiru egunen buruan, tenpluan aurkitu zuten, abade eta maisuen erdian eserita, entzun eta galde. Ikusi zutenean, harrituta gelditu ziren gurasoak. Eta amak, Mariak, esan zion:
Maria:
- Seme, zergatik egin diguzu hori? Zergatik atsekabetu gaituzu? Ikusi zeinen larri genbiltzan aita eta biok zure bila!
Jesús:
- Zergaitik zenbiltzaten ñire bila eta zergatik atsekabetu zarete? Ez al zenekiten nik neure Aitaren borondatea egin behar dúdala?
Kontalaria:
Ondoren, Jesús gurasoekin bueltatu zen Nazareteko etxera. Jesús gurasoekin bizi izan zen, esana eginez eta lagunduz. Eta apurka-apurka, haziz zihoan, bai jakinduriaz, bai gorputzez, eta Aita Jaungoikoak berataz espero zuena eginez.
Jaunak esana
14
URTARRILAK 1
JesĂşs, Salbatzaile, jarri zioten izena (Lk 2,21-24)
Kontalaria:
Jaio eta zortzi egunera, haurra Tenplura eramatea agintzen zuen erlijio juduak, Jaunari eskeintzeko eta eskerrak emateko. Hori egin zuten Maria eta Josek ere. Jaio eta zortzi egunera, Tenplura eraman zuten haurra, Jaunari eskeini zioten eta "JesĂşs" izena, "Salbatzaile" esan nahi zuena, jarri zioten. Eta Jaunaren Legeak agintzen zuen guztia bete zutenean, Nazaretera itzuli ziren berriro eta bertan senitartean bizi izan ziren.
Jaunak esana.
15
EGUBERRI OSTEKO II. IGANDEA
JesĂşs gizon-emakume guztien Argi izatera etorri zen (Jn 1,1-18)
Kontalaria:
Betidanik esistitzen den Jainkoak gauza guztiak sortu zituen. Gizonak eta emakumeak ere sortu zituen. Baina hauek Berarengandik aldendu ziren eta pekatuaren iluntasunean bizitzea aukeratu zuten. Baina Jainkoak, denok maite gaitu-eta, bere Semea bidali zuen munduaren argi izan zedin eta, hĂłrrela, gizon-emakumeak ongiaren bidetik argi zitzan. Baina batzuk ez zuten argi hori jasotzerik nahi izan eta pekatuaren iluntasunean jarraitu dute. Halere, argi hori jaso duten guztiak "Jainkoaren seme-alaba" izatera iritsi dirĂĄ.
Jaunak esana.
16
JAUNAREN AGERKUNDEA
Jesús herri eta arraza guztiak salbatzera etorri zen, baina bakarrik apaltasunean aurki dezakegu (Mt 2,1-12)
Kontalaria:
Jesús Belenen jaio zen, Judeako herri txiki baten, Herodes erregearen garaian. Egun batzuen buruan, Azti batzuk, hau da, izarren mugimendua ikertzen zuten Jakintsu batzuk, iritsi zien urruneko herrialde batzuetatik. Eta galdezka ziharduen:
Aztia:
- Non bizi da juduen errege jaioberria? Harén ¡zarra ikusi dugu Sortaldean eta gurtzera gatoz.
Kontalaria:
Herodes erregea, hau jakin zuenean, urduri eta kezkati jarri zen, errege bakarra bera zelako. Orduan, Hereodesek Aztiei deitu eta gaiaz zekiten guztiaren berri emateko eskatu zien, esanez:
Herodes:
- Zoazte eta jakin zuzen haurraren berri eta, aurkitu ondoren, adierazi niri, neu ere gurtzera joan nadin.
Kontalaria:
Aztiek, Herodesen jauregitik irtenik, berriro ikusi zuten ¡zarra eta asko poztu ziren. Hark gidatu zituen umea zegoen tokirarte. Etxean sartu, eta amarekin aurkitu zuten haurra. Gurtu egin zuten eta kutxak irekiz, opariak eskeini zizkioten: urrea, intsentsua eta mirra. Gero, ametsetan, Herodesengana ez itzultzeko oharra hartu zuten Jaungoikoarengandik. Eta beste bidé batetik joan ziren.
Jaunak esana.
17
JESUSEN BATAIOA
"Hau da ñire Semea, ñire maitea; berau dut atsegin" (Mt 3,13-15)
Kontalaria:
Egun baten, Jesús Galileatík Jordán ibaiertzera etorri zen, Joan bihozbarritzea hotsegiten eta bateatzen zegoen tokira. Jesús ere ilaran jarri zen bataiatua izateko. Joanek ikustean esan zion:
Joan:
- Baina, ñola?. Neu naiz Zuk bataiatu beharrekoa eta Zu zatoz niregana?
Jesús:
- Zuk bataia nazazu. Egin dezagun Jainkoak nahi dueña.
Kontalaria:
Orduan Joanek bateatu egin zuen eta Espíritu Santua Berarengana jeitsi zen. Eta mintzo hau etorri zen zerutik: "Hau da ñire Semea, ñire maitea; berau dut atsegin".
Jaunak esana.
18
GARIZUMA ALDIA
GARIZUMAKO I. IGANDEA (B) Jesusek ere jasan zuen tentaldien froga. (Mk 1, 12-15 eta Mt 4,1-11) Kontalaria:
Ebanjelioa hotsegiten hasi baino lehen, Jesús basamortura joan zen berrogei egunez bere Aita-Jainkoarekin otoitz egin eta Berri Ona jendeari hotsegiteko prestatzeko. Eta basamortuan zegoela gosetu egin zen. Orduan, bere barnean, deabruaren ahotsa entzun zuen:
Deabrua:
- Jainkoaren Semea zarenez eta dena ahal duzunez, agindu harri hauek ogi bihurtzeko. Hórrela jan ahal izango duzu eta ez zara gose izango.
Kontalaria:
Jesusek erantzun zion:
Jesús:
- Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi; Jainkoak esaten duenetik ere bizi da.
Kontalaria:
Beste baten, hizketea:
Deabrua:
- Begira, ospetsu izan zaitezke eta jendea zure atzetik joango da eta zuk esaten duzun guztia egingo du. Horretarako, tenpluaren goreneko dorrera igo zaitezke jende gehien dagoan orduan eta bertatik zeure burua bota. Eta lurrera erori baino lehen, esan aingeruei hartzeko.
Kontalaria:
Baina Jesusek erantzun zion.
Jesús:
- Ez tentatu Jauna.
Kontalaria:
Baina deabruak ez zuen etsi. Horregaitik, Jesús mendi baten zegoenean, eta Jerusalen bere handi-ederrean aurrez-aurre zuenean, esan zion:
Deabrua:
- Guzti hori eta munduko aberastasun guztiak emango dizkizut nik esaten dudana egin eta Jainkoari kasurik egiten ez badiozu.
Kontalaria:
Orduan Jesusek gogor erantzun zion:
Jesús:
- Alde hemendik, Satanás. Bakarrik Jainkoaren esaneko izan behar dugu eta Berak agintzen diguna egin.
Kontalaria:
Eta deabruak, Jesús ezin zuela menperatu ikusita, utzi egin zuen beste baterarte.
barnetik sentitu zuen Jesusek deabruaren
Jaunak esana
21
GARIZUMAKO II. IGANDEA (B)
Jesús aintzatsu agertzen da ikasle batzuen aurrean, egunen baten ikusiko duten bezala; baina aurretik entzun egin behar diote eta bere mezua bete. (Mk 9, 2-8)
Kontalaria:
Behin batean, Jesús, Pedro, Santiago eta Joan ikasleekin batera, mendira igo zen. Bertan zeudela, Jesús antzaldatu egin zen haien aurrean: jantziak distiratsu bihurtu zitzaizkion, zuri-zuri, inork jar litzazkeen baino zuriago. Eta Elias eta Israel herria Egiptoko faraoien esklabotasunetik atera zuen Moisés agertu zitzaizkien Jesusekin hizketan. Pedrok, Jesusen ikasleak, harrituta, esan zion Jesusi:
ikuskizun
zoragarri
harek
Pedro:
- Jauna, hiru etxola jar ditzakegu hemen: bata zuretzat, bestea Eliasentzat eta bestea Moisesentzat, eta hemen gera gaitezke betirako.
Kontalaria:
Pedrok ez zekien zer esaten zuen ere, beldurrak jota zegoen-eta. Baina, bapatean, hodei batek estali zituen eta ahots batek hau esan zien Pedro, Santiago eta Joani:
Ahotsa:
- "Hauxe dut neure Seme maitea. Entzun berari eta Berak esandakoa egin".
Kontalaria:
Geroxeago, ikasleek, beldurrak jota, ingurura begiratu zuten, baina ez zuten inor ikusi. Bakarrik Jesús zegoen eurekin. Menditik jaitsi eta gainerakoekin elkartu ziren.
Jaunak esana.
22
GARIZUMAKO III. IGANDEA (B)
Hará zertarako nahi duen Jesusek tenplua: anai-arreba sentitzen direnak Jainko Aitarekin otoitz egiteko eta Harén Hitza entzuteko bil daitezen. (Jn 2,13-25)
Kontalaria:
Hurbil zen Bazko-jai handia. Jai horretan, Jainkoak, Egiptoko esklabotasunetik ataratzeko eta oparotasunean eta askatasunean bizi ahal izateko Lur berrira eroateko Jainkoak beren alde egin zuen guztia ospatzen zuten juduek. Jesús Jerusalenera joan zen, han ospatzen zen-eta jai hori. Tenpluan merkatariak aurkitu zituen idi, ardi eta usoak saltzen. Diru-trukalari batzuk ere bázeuden. Jesusek, lokarriz zartailu bat eginez, tenplutik kanpora bota zituen saltzaile guztiak. Eta esan zien:
Jesús:
- Kendu hemendik postu guzti hauek. Ez egin ñire Aitaren etxea merkatu-etxe.
Kontalaria:
Jaunak esana.
23
GARIZUMAKO IV. IGANDEA (B)
Jainkoak hainbeste maite ditu gizakiak non bere Semea eman zigun. Guk maitasun horri erantzun behar digou egintza onak burutuz. (Jn 3, 14-21)
Kontalaria:
Nikodemo judu zintzoa zen, Jesús miretsi egiten zuen Hark esaten eta egiten zuenagatik, eta bere ikasie izan nahi zuen. Baten, Jesusek bat egin zuen Nikodemorekin eta hitz egiten hasi ziren. Orduan Jesusek Nikodemori esan zion:
Jesús:
- Jainkoak hainbeste maite izan ditu gizakiak non bere Semea eman dien betiko bizia izan dezaten. Jainkoak ez du bere Semea bidali jarrera gaiztoagatik gu zigortzeko, barkatzeko eta salbatzeko baino. Horregatik, Berarengan sinetsi eta egintza onak egiten dituena salbatu egiten da.
Kontalaria:
Nikodemok ez zuen ongi ulertu Jesusek esandakoa. Horregatik, galdetu zion:
Nikodemo:
- Maisu, zer esan nahi didazu?
Jesús:
- Begira, Jainkoak munduarentzako argi bezala bidaltzen du bere Semea. Bere hitz eta egintzen bidez, Jainkoaren seme zintzo izateko ñola jokatu behar duten ikustarazten die gizakiei. Baina batzuk ez diote argi horri jarraitzen eta ez dute egintza onik egiten. Baina argi horren gidaritza onartzen dutenek egintza onak burutzen dituzte eta salbatu egiten dirá.
Kontalaria:
Jaunak esana.
24
GARIZUMAKO V. IGANDEA (B)
Bere bizia besteen alde ematen duenak betiko bizitzarako gordetzen du. (Jn 12, 20-33)
Kontalaria:
Jesusek bazekien laister kondenatuko zutena. Berak Jainkoaz hitz egin zuen, gaixoak sendatu, bekatariei bekatuak barkatu zizkien, txiroen alde atera zen eta beraiekin bizi... Eta jokaera hori ez zen herriko agintari eta indartsuen gustokoa. Horregatik, hau esan zien bere inguruan bildutakoei:
JesĂşs:
- Iristear dago kondenatua izango naizen ordua.
Kontalaria:
Jendea harrituta geratu zen. Batek hitz egin zuen:
Lagun bat:
- Zuk Jainkoaz hitz egin diguzu eta jendeari on egiten eman duzu bizitza, ezin zaituzte kondenatu.
Kontalaria:
Orduan Jesusek, aukera aprobetxatuz, esan zien:
JesĂşs:
- Begira, gari-aleak fruitua eman dezan, lurrean sartu behar da. Eta iur azpian dagoela usteldu egingo da. Orduan bakarrik emango du galburua. Gauza bera gertatzen da zuen bizitzarekin. Bakarrik bere buruaz arduratu eta besteez ahazten denak, horrek ez du fruitu onik ematen. Bere bizia besteen zerbitzura ematen eta jarten duenak, ostera, fruitu onak ematen ditu eta horrek betiko bizia, piztuera, jadetsiko du.
Kontalaria:
Jaunak esana.
25
ASTE SANTUA
ERRAMU IGANDEA
Jesús Jerusalenera sartzen da. Jende apalak goratu egiten du, boteretsuek bere heriotza prestatzen dute. (Mt21,1-11)
Kontalaria:
Jesús eta bere ikasleak Jerusalenera hurbildu ziren Pazkojaia ospatzeko, judu guztiek egiten zuten bezala. Hurbil zeudenean, Jesusek hau esan zien bi laguni:
Jesús:
- Zoazte aurreko herriska horretara; astakume bar aurkituko duzue etxe baten atera lotuta. Askatu eta ekarri niri. Eta inork ezer esaten badizute, erantzun: "Jaunak behar du, baina berehaia itzuliko du".
Kontalaria:
Hórrela egin zuten. Astakumea Jesusengana eraman zuten, mantu bat bizkarrean ezarri eta Jesús gainean eseri zen. Jendetzak Jerusalenen hórrela sartzen ikusi zuenean, jantziak zabaltzen zituen Jesús igarotzen zen tokitik. Beste batzuk zuhaitzei adaskak moztu eta astindu egiten zituzten, esanez: Gora! Hosanna! Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena! Hosanna! Gora!
Kontalaria:
Urrunetik etorritako judu askok ez zuen Jesusen berririk eta ikuskizun harén aurrean, galdetzen zuten:
Judu bat:
- Ñor dugu denek goratzen duten hau?
Kontalaria:
Nazareteko Jesús da eta gaixoak sendatzen ditu, pekatariei parkatzen die eta txiro eta apalen adiskidea da.
Jaunak esana.
29
OSTEGUN SANTUA Eukaristiaren ezarpena. (Jn 13,1-15 eta Mt 26, 26-30)
Kontalaria:
Pazko-bezpera zen; egun horretan juduek, Jainkoak Egiptoko faraoien eskalbotasunetik askatu zituela ospatzen zuten. Jesús eta bere ikasleak Pazko-afaria ospatzen ari ziren. Jesusek bazekien laster utziko zutela arerioen eskuetan. Orduan, mahaitik altxatu, eskuzapi bat eta ur-konketa bat hartu eta ikasleei oinak garbitzen hasi zen. Guztiei oinak garbitu eta gero, esan zien:
Jesús:
- Ulertzen duzue egin dizuedana? Zuek Maisu eta Jauna deitzen didazue, eta arrazoi duzue, halaxe bainaiz. Beraz, nik, Jauna eta Maisua naizen honek, zuei oinak garbitu badizkizuet, zuek ere garbitu oinak elkarri. Eta hau da ñire agindua: "Elkar maita dezazuela, nik maitatu zaituztedan bezala".
Kontalaria:
Jesús berriro ere mahaian eseri zen eta esan zien:
Jesús:
- Biziki nahi nuen Pazko-afari hau zuekin ospatzea zuen ondotik joan baino lehen.
Kontalaria:
Eta une baten, Jesusek ogi zati bat hartu zuen mahaitik, eskerrak eman zizkion Aita Jainkoari eta banatu egin zien esanez:
Jesús:
- "Har ezazue eta jan. Hau ñire gorputza da-ta zuentzat emango dena".
Kontalaria:
Gero ardoz betetako ontzi bat hartu eta ogiaz egindakoa egin zuen: eskerrak eman zizkion Jaungoikoari eta mahaikide guztiei eman zien esanez:
Jesús:
- "Hau da ñire odolaren kaliza, zuen alde isuriko dena"
Kontalaria:
Eta, afalostean, Jesús eta bere ikasleak, Jesusek otoitz egiteko erabilten eban lekura, Olibondoen Mendira, joan ziran, Aita Jainkoarekin hitz egitera.
Jaunak esana
30
Jesusen Nekaldi eta Heriotza (Lau ebanjelioen iaburpena)
Kontalaria:
Jesús, afalostean, Oiibondoen Mendira joan zen ikasleekin batera; bertan baratze bat zegoen. Han sartu ziren. Judasek, salduko zuen ikasleak, ondo ezagutzen zuen toki hura, Jesús bertara joaten zelako bere Aitariekin egotera. Judas erromatar soldaduen eta zaindari juduen talde batekin elkartu eta batzatzera joan zen zuzi, makiia eta armekin. Jesusek, gainera zetorkiona jakinda, aurreratu eta esaten die:
Jesús:
- Noren bila zabiltzate?
Batek:
- Jesús Nazaretarraren bila.
Jesús:
- Neu naiz.
Kontalaria:
Soldatu eta zaindariek Jesús atxilotu zuten. Lotu eta Kaifas, Apaiz Nagusiaren etxera eraman zuten. Pedro eta Joanek urrutitik jarraitzen zioten Jesusi, zer egiten zioten ikusteko. Joan Kaifasen adiskidea zenez, jauregian sartu zen Jesús atxilotuta zeramatenekin batera. Gero irten egin zen eta neskameari Pedrori sartzen uzteko eskatu zion. Honek, Pedro ikustean, esaten dio:
Batek:
- Ez ote zara zu Jesusen adiskidea?
Kontalaria:
Pedrok erantzun zion:
Batek:
- Ez ez naiz.
Kontalaria:
Kaifasek irakasten zituen gauzetaz galdetu zion Jesusi. Eta Jesusek erantzun zion:
Jesús:
- Zergatik galdetzen didazu niri? Galdetu niri entzun didatenei. Beraiek dakite nik esan dudan guztia.
Kontalaria:
Orduan soldadu batek matraileko bat eman eta esan zion:
Batek:
- Hórrela erantzuten diozu Abade Nagusiari?
Jesús:
- Zerbait gaizki esan badut, esaidazu; baina behar den bezala hitz egin badut, zergatik jotzen nauzu?
Kontalaria:
Gero, Kaifasen jauregitik Pilato, gobernadore erromatarraren jauregira eraman zuten Jesús. Pilato kanpora irten zen eta galdetu zien:
Batek:
- Zergatik salatzen duzue gizon hau?
Kontalaria:
Jesús atxilotuta zeramatenak esan zioten:
Batek:
- Gaizkilea delako ekartzen dizugu.
Kontalaria:
Orduan Pilatok, Jesusi deitu, eta galdetu zion:
Batek:
- Juduen Erregea zara Zu?
Jesús:
- Bai, Errege naiz; baina ez lurreko erregeen antzekoa.
Kontalaria:
Ondoren, Pilato juduengana irten zen, esanez:
Batek:
- Nik ez dut errurik aurkitzen Berarengan. Dakizuenez, ohikoa da zuen artean Bazko-jaian preso bat askatzea. Ñor askatuko dizuet, Jesús ala Barrabas? Barrabas hau gaizkilea zen-.
Kontalaria:
Herri osoak oihukatu zuen:
Batek:
- Jesús ez askatu! Askatu Barrabas eta Jesús gurutzean josi!
Kontalaria:
Pilatok Jesús zigortzeko agindu zien. Soldaduek Jesús jo egin zuten eta iseka egin zioten. Gero gurutzean josteko eraman zuten. Jesús, gurutzea sorbaldan zuela, Pilatoren etxetik irten zen Buruhezurtegi mendira. Han gurutzean josi zuten. Hiru orduren buruan, Jesusek esan zuen:
Jesús:
- Aitak nahi zuen guztia egin dut. Bere borondatea bete dut.
Kontalaria:
Gero, Jesusek burua makurtu eta azken amasa eman zuen.
Jaunak esana.
32
PAZKO-IGANDEA
Ez bilatu hilen artean bizirik dagoena. Piztu da! (Mt 28, 1-8; Mk 16,1-8; Lk 24, 1-12)
Kontalaria:
Asteko iehen egunean, goizean goiz, Jesusen adiskide ziren emakumeak hilobira joan ziren, bere gorputza ukenduekin lurrintzeko. Baina heldu zirenean, hilobi-sarrerako harria biratuta aurkitu zuten. Sartu ziren, baina ez zuten JesĂşs Jaunaren gorpua aurkitu. Harriturik gelditu ziren, zer pentsa ez zekitela. Orduan, bi gizaseme agertu zitzaizkien jantzi distiratsuz eta beldurtu egin ziren. Baina gizaseme haiek esan zieten:
Gizasemeak:
- Zergatik zabiltzate hilen artean, bizi denaren bila? Ez dago hilobi honetan. Piztua da! Gogoratu Berak esan zizuena: "Gizonaren Semea bekatarien eskuetara eman eta gurutziltzatu egingo dute eta hirugarren egunean piztu egingo da".
Kontalaria:
Emakumeek Jesusek esandakoa gogoratu zuten eta, laisterka, hilobitik atera eta, pozez gainezka, ikasleei esatera joan ziren.
Jaunak esana.
35
PAZKOKO II. IGANDEA (B)
Ikusten ez badut, ez dut sinisten. (Jn 20,19-31)
Kontalaria:
Jesús gurutziltzatu ondoren, ikasleak etxe baten zeuden, ateak ondo itxita, juduen beldur zirelako. Igandea zen. Eta, halako baten, Jesús sartu zen eta esan zien:
Jesús:
- Bakea zuekin. Begiratu ñire esku eta saihetseko zauriak.
Kontalaria:
Haiek izututa zeuden, baina Jesús ikustean, pozez bete ziren. Baina, Tomas, ¡kasleetariko bat, ez zegoen beraiekin Jesús etorri zenean. Etxera itzuli zeneán, besteek Jesús ikusi zutela esan zioten eta Harek esandako guztiaren berri eman. Baina Tomasek ez zuen ezer sinetsi eta esan zien:
Tomas:
- Ñire atzamarra iltzeen zuloetan eta eskua saihetseko zaurian sartu ezik, ez dut sinisten.
Kontalaria:
Hurrengo igandean, berriro ere etxe hartan, ateak itxita, zeuden elkartuta ikasleak. Tomas ere han zegoen. Jesús berriro ere beraien artean azaldu zen eta esan zien:
Jesús:
- Bakea zuekin.
Kontalaria:
Gero Tomasengana hurbildu zen eta esan zion:
Jesús:
- Tomas, ekarri zure atzamarra eta sartu ñire eskuetako zaurietan; ekarri zure eskua eta sartu ñire saihetseko zuloan, eta ez izan hain sinesgogorra!
Tomas:
- Ene Jauna eta ene Jainkoa!
Jesús:
- Hemendik aurrera, ikusi gabe sinesten dutenak asko eta zoriontsu izango direla diotsuet.
Kontalaria:
Jaunak esana.
36
PAZKOKO III. IGANDEA (B)
Jesús otorduetan (Eukaristietan) ematen zaigu agertzera. (Lk 24, 35-48)
Kontalaria:
Jesús piztu ondoren, ikasleak bilduta zeuden eta Jesús agertu zitzaien erdian. Beste batzuetan bezaia agurtu zituen:
Jesús:
- Bakea zuei. Ez beldurtu. Neu naiz. Ikusi ñire esku-oinak.
Kontalaria:
- Eta esku-oinak erakutsi zizkien iltzeen arrastoekin. Ikasleak pozaren pozez zeuden. Orduan Jesusek esan zien:
Jesús:
- Ba al duzue hemen jatekorik?
Kontalaria:
Arrain erre puska bat eskaini zioten. Eta Jesusek beraien aurrean jan zuen. Gero esan zien:
Jesús:
- Gogoratzen duzue ñola esaten nizuen zuekin nengoenean, nekaldia jasango nuela eta hirugarren egunean piztuko nintzela?
Kontalaria:
Jesús gurutzeratu ondoren, Berarengandik beste zerbait espero zutela-eta, etsita zeuden ikasleak, beraiekin bizi izan zen bitartean esan zien guztia ulertzen hasi ziren. Eta ilusioa berreskuratu ondoren, Jesusen mezua jende guztiari hotsegiten hasi ziren, Berak agindu zien bezala.
Jaunak esana.
37
PAZKOKO IV. IGANDEA (B)
Jesús bere ardien alde bizia ematen duen Artzain Ona da; ardiek Harén ahotsa entzun eta jarraitu egiten diote. (Jn 10,1-30)
Kontalaria:
Behin batean, Jesús fariseuei hitz egiten ari zen. Jesús ez zen fariseuen gustoko, egiten eta esaten zuenagatik. Eta esan zien:
Jesús:
- Ni, bere ardien alde bizia ematen duen Artzain Ona naiz. Ni ez naiz, otsoa etortzen ikusi orduko, bereak ez direnez, ardiak utzi eta ihes egiten duen morroiaren antzekoa. Orduan otsoek ardiak hiltzen dituzte.
Kontalaria:
Fariseuek ez zuten ongi ulertzen Jesusek esan nahi ziena, horregatik Jesusek hizketan jarraitu zuen:
Jesús:
- Nik ezagutzen ditut ñire ardiak eta Ni ere ezagutzen naute neureek; nik esaten diedana entzuten dute eta jarraitu egiten didate. Baina, gainera, baditut artegian (taldean) ez dauden beste ardi (lagun) batzuk ere; haiek ere erakarri egin behar ditut; eta artalde bakarra izango dirá eta Ni beren alde bizia emango duen Artzaina izango naiz, haiek zoriontsu izan daitezen eta betiko bizitza izan dagien.
Kontalaria:
Jaunak esana.
38
PAZKOKO V. IGANDEA (B)
Fruitu onak emateko Jesusekin bat eginda bizi eta bere Hitza bete behar dugu. (Jn 15,1-8)
Kontalaria:
Jesusek hainbat gauza esaten zion Jainkoaz jendeari. Eta uler zezaten, adibideak jartzen zituen. Hórrela, baten, hau esaten zien entzule batzuei:
Jesús:
- Ni zuhaitz baten, mahatsondo baten antzekoa naiz, eta ñire Aita Jainkoa nekazaria da. Eta adar batek, enborrari atxikita ez badago, lore eta fruiturik emoterik ez duenez, zuek ere ezingo duzue fruitu onik eman Nirekin bat eginda ez bazaudete.
Kontalaria:
Eta jendeak adibidea ongi uler zezan, Jesusek hizketan jarraitu zuen:
Jesús:
- Adar bat hautsi eta enborretik banatzen bada, adar hori ihartu eta usteldu egiten da, eta sutara botatzeko baino ez du balio. Horregatik, zuek, niri itsatsirik bizi bazarete, ñire hitzak entzuten badituzue eta nik esandakoa egiten baduzue, fruitu onak emango dituzue, zuen egintzak onak izango dirá.
Kontalaria:
Jaunak esana.
39
PAZKOKO VI. IGANDEA (B)
Maitasunaren fruiturik onena, guztia, baita bizia bera ere, besteen alde ematea da. (Jn 15, 9-17)
Kontalaria:
Jesús bere ikasleekin bilduta zegoen baten, esan zien:
Jesús:
- Badakizue ñire Aitak asko maite nauena, beti bere borondatea betetzen dudalako; hórrela, bada, maite zaituztet nik zuek. Eta nik esandakoa egiten baduzue, beti ñire adiskideak izango zarete eta oso pozik eta zoriontsu biziko zarete. Eta ez nauzue zeuek aukeratu adiskide bezala, Nik Neuk aukeratu zaituztet zuek, besteak maitatu eta beti fruitu onak eman ditzazuen.
Kontalaria:
Eta berriro, besteenganako maitasuna zein garrantzitsua den gogoratzen die Jesusek eta esaten die:
Jesús:
- Nik maite izan zaituztedan bezala elkar maita dezazuela da ñire agindua. Eta ez inoiz ahaztu, inork ez duela besteen alde bizia ematen duenak baino maitasun handiagorik.
Kontalaria:
Jaunak esana.
40
II. IGANDEA (B)
Jesús lagun batzuen bila irte ten da eta bere taldeko kide izateko esaten die (Jn 1,35-42)
Kontalaria:
Joan bere ikasle birekin zegoen baten, Jesús handik igaro zen. Arratsaldeko lauak inguru ziren. Eta Joanek, Jesús ikustean, hau esan zien bere ¡ngurukoei:
Joan:
- Hona hemen Jesús, Jainkoaren Semea, Mesias.
Kontalaria:
Bi ikasleek, hori entzutean, Jesusi jarraitu zioten. Jesusek, atzera begiratu eta ondoren zetozkiola ikusirik, galdetu zien:
Jesús:
- Zeren bila zabiltzate?
Kontalaria:
Haiek galdetu zioten: Non bizi zara? Non daukazu etxea?
Jesús:
- Etorri eta ikusi.
Kontalaria:
Jesusekin joan ziren eta arratsalde osoa eman zuten Berarekin. Haietako bat Andrés zen, Simón Pedroren anaia. Eta Andresek bere anaiarekin topo egin zuenean, Mesias, Kristoarekin egon zela kontatu zion. Eta Jesusengana eraman zuen. Jesusek, begira-begira jarririk, esan zion:
Jesús:
- Simón zara zu, Joanen semea, baina aurrerantzean "Pedro" deituko zara.
Kontalaria:
Pedrok "Harkaitz", "Harri" esan nahi du.
Jaunak esana.
43
III. IGANDEA (B)
Jesusek laguntaldea osatzen du Jainkoaren Berri Ona, Ebanjeiioa, iragartzeko (Mk1,14-20)
Kontalaria:
Joanek bataiatu ondoren, Jesús Jainkoaren Berri Ona, Ebanjeiioa, hotsegiten hasi zen. Honela zioen:
Jesús:
- Jainkoaren Erreinua hurbil duzue: bihozberri zaitezte, aldatu bizimodua eta onartu Jainkoaren Berri Ona.
Kontalaria:
Jesusek, Galileako laku-bazterrean zehar zihoala, Simón eta honen anaia Andrés ikusi zituen sareak uretara botatzen, arrantzaleak baitziren. Hurbildu eta esan zien:
Jesús:
- Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet.
Kontalaria:
Haiek, besterik gabe, txalupa eta sareak utzi eta Berarekin joan ziren. Aurreraxeago, Santiago eta Joan anaiak, Zebedeoren semeak, ikusi zituen Jesusek; Aitarekin zeuden beren untzian sare-konponketan, arrantzan egitera irtetzekotan, eta dei egin zien Berarekin joateko. Haiek, beren aita Zebedeo eta gainerako arrantzaleak untzian utzitik, Jesusen ondoren abiatu ziren.
Jaunak esana.
Oharra: Ebanjelio hau, nahiz eta aldaketa batzuk izan, aurreko igandekoaren antzekoa denez, bi ebanjelarík gertaera bera kontatzen dutela azaldu beharko zaie haurrei. Beraiek egiten duten zerbaiten antzekoa da: adiskide batzuei gauza bat gertatzen zaienean, bakoitzak bere erara kontatzen du.
44
IV. IGANDEA (B)
Jesús, Jainkoaren Hitza iragarri eta azaltzera eta gizakiei sufriarazten dien gaiztakeria suntsitzera etorri zen (Mk 1,1-28)
Kontalaria:
Egun baten, Jesús eta bere ikasleak Kafarnaun deituriko herri batera iritsi ziren. Eta larunbata zenez, sinagogara joan ziren, larunbatez biltzen ziren-eta juduak Biblian idatzitako Jainkoaren Hitza entzuteko. Bibliako pasarte bat irakurri ondoren, Jesusek Jainkoaren Hitzaren esanahia azaltzen zien bertan zeuden guztiei. Erabat harrituta geratzen ziren Harén azalpenekin. Baina bazen sinagoga hartan espíritu gaiztoaren menpe zegoen gizon bat eta oihuka ekin zion:
Gizona:
- Zer nahi duk gutaz, Nazareteko Jesús? Nik bazekiat Jainkoaren Semea haizena. Gu hondatzera al hator?
Kontalaria:
Orduan Jesusek, oihuka, gogor gaiztoari:
Jesús:
- Isil hadi eta irten gizon horrengandik.
Kontalaria:
Espíritu gaiztoa, garrasi handia eginez, gizon harengandik irten egin zen.
eraso zion
espíritu
Guztiz harriturik gelditu ziren denak Jesusen irakaspenenen eta espíritu gaiztoak botatzeko zuen ahalmenaren aurrean.
Jaunak esana.
45
V. IGANDEA (B)
Jesusek mirari bat egiten duenean ez du osperik bilatzen, sufritzen ari denari laguntzea baino. (Mk 1,29-39)
Kontalaria:
Jesús sinagogatik atera eta Pedro eta Andresen etxera joan zen zuzenean, Santiago eta Joan bere ikasleekin. Pedroren amaginarreba gaixorik zegoen eta esan zioten:
Ikaslea:
- Aizu, Jauna, Pedroren amaginarreba sukarrez dago ohean.
Kontalaria:
Jesús, orduan, emakumearen gelara joan zen, eskutik hartu eta jaikiarazi egin zuen. Sukarrak aldegin zion eta zerbitzatzen hasi zitzaien. Inguruko jendeak izan zuen horren berri eta gaixo asko eramaten zioten Jesusi, sendatzeko. Gaixo asko sendatu zuen. Goizean goiz, egunsentian, Jesús toki bakarti batera joan zen Aita Jainkoarekin otoitz egiteko. Pedro eta lagunak harén bila joan ziren hau esateko:
Ikaslea:
- Jende guztia zure bila dabil.
Kontalaria:
Hark, ordea, erantzun:
Jesús:
- Goazen beste herri batzuetara ere, ni Ebanjeiioa, Berri Ona, lagun askori iragartzera etorri naiz-eta.
Kontalaria:
Eta Galileako herri guztietan ibili zen, Jainkoaren Erreinuaz hitz egiten eta gaixoak sendatzen.
Jaunak esana.
46
VI. IGANDEA (B)
Jesusek on egiten du, bere buruari garrantzirik eman gabe. Gauza bat eskatzen dio sendatutakoari: Jainkoari eskerrak emateko. (Mk 1,40-45)
Kontalaria:
JesĂşs, Jainkoaz hitz eginez, herri batetik zihoanean, legendun bat etorri zitzaion erreguka:
bestera
Legenduna:
- Nahi baduzu, senda nazakezu.
Kontalaria:
Errukiturik, Jesusek eskua luzatu eta sorbaldan jarri zion, esanez:
JesĂşs:
- Nahi dut. Senda zaitez.
Kontalaria:
Berehala aldegin zion legenak, eta sendaturik gelditu zen. Baina Jesusek esan zion: Arren, ez inori esan. Hori bai, joan elizara eta eman eskerrak Jainkoari, sendatuta zaudelako. Baina gizon hura, ordea, pozez gainezka zegoen eta ezin izan zuen isilik gorde Jesusek egin ziona eta leku guztietan kontatu zuen.
Jaunak esana.
47
VII. IGANDEA (B) Jesusek, gaixotasunak sendatzeaz gain, bekatuak barkatzen ditu. (Mk 2,1-12)
Kontalaria:
Zenbait egunen buruan, berriro Kafarnaunen sartu zen Jesús. Hori jakin zuenean, jende asko Beragana joan zen. Eta Jainkoaren Hitza iragartzen zuen bitartean, lau lagunen artean elbarri bat ekarri zioten ohatilan. Baina jendetza handia zenez eta ezin zutenez Jesusenganaino eraman, Bera zegoen parean etxegaina zulatu eta zulotik behera jaitsi zuten elbarria eta Jesusen aurrean jarri. Jesusek, elbarria zeramaten gizoñen fedea ikusirik, esan zion gaixoari:
Jesús:
- Seme, barkatuak dituzu bekatuak.
Kontalaria:
Bertan zeuden batzuk pentsatu zuten:
Lagun bat:
- Jesús hau erotuta dago. Biraoka ari da. Bakarrik Jainkoak barka ditzake bekatuak!
Kontalaria:
Baina Jesusek bere barman haien gogoetak igarri eta esan zien:
Jesús:
- Badakit zeintzuk diren zuen pentsamenduak. Baina gizon honi bere elbarritasuna Jainkoaren izenean barkatzeko gaitasuna dudan bezala, Jainkoaren izenean bekatuak ere barka diezazkioket.
Kontalaria:
Eta elbarriarengana hurbilduz, esan zion:
Jesús:
- Zuri diotsut: Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera.
Kontalaria:
Elbarria ohatilatik jaiki eta ibiltzen hasi zen. Jendea harriturik zegoen Jesusek egindakoez eta denek goresten zuten Jainkoa.
Jaunak esana.
48
VIII. IGANDEA (B)
Jesusek dakarkigun mezu berriak ohikeria eta ohitura zaharrak uztea eskatzen digu. Arauen gainetik, gizakiak daude. (Mk 2, 18-22)
Kontalaria:
Juduen artean, urteko egun batzuetan barau egitera behartzen zituzten lege erlijioso batzuk zeuden. Baina fariseuek, Jesusen ikasleek barauaren legea ez zutela betetzen ikusirik, itaundu zioten:
Fariseua:
- Ñola ez dute baraurik egiten zure ikasleek?
Kontalaria:
Orduan Jesusek adibide hau jarriz erantzun zien:
Jesús:
- Ezkontzera doan senargaia pozik eta alai dago. Eta, jakina, bere lagunak ere poztu egiten dirá eta jaian eta ezkontzera doan adiskidearen poztasunean parte hartzen dute, gizakiek jarritako arauek barau egitera behartu arren. Gauza bera gertatzen zaie ñire ikasleei ere, pozik daude ni beren ondoan egoteaz eta nik esaten dizkiedan gauzez. Gizonek egindako legeak betetzea ez déla gauzarik garrantzitsuena ikusi dute beraiek eta benetan egin behar dutena Jainkoaren mezua entzun eta betetzea déla.
Kontalaria:
Eta, entzuleek, Berak iragartzen zuen mezua ilusio eta pozez, ez nahitaez bete behar den arau edo legearen antzera, jaso behar zutela uler zezaten, adibide hauek jarri zizkien:
Jesús:
- Inork ez die praka zaharrei busti gabeko ohialezko adabakirik josten; bestela prakak garbitzean, ohial berriaz egindako adabakia urak hartuko luke eta jantzi zaharrari zarratada handiagoa egingo lioke. Zahagi zaharretan ere ez du inork ardo berririk sartzen; ardo berriak zahagi zaharrak lehertu egingo lituzke-eta. Ardo berriarentzat zahagi berriak!
Kontalaria:
Jaunak esana.
Oharra:
"Ohial bernia urak hartzen duela", etab. azaldu beharko diegu, "gaurko" haurrek ezer gutxí dakite-eta guk amarengandik ikusi eta ikasi dugun guzti horretaz.
49
IX. IGANDEA (B)
On egitea arau eta lege guztien gainetik dago (Mk 2, 23-3, 6)
Kontalaria:
Larunbata, juduentzat, bakar-bakarrik Jaunari eskainitako eguna zen. Ezin zuten inolako lanik egin. Eta, hain zuzen ere, Jesús larunbat baten sartu zen sinagogan "Jaunaren Eguna" ospatzeko, judu guztiek egiten zuten bezala. Sinagogan, besoa elbarri zuen gizon bat zegoen. Judu batzuk zelatan zegozkion ea Jesusek gizon hura sendatzen zuen ikusteko. Jesusek, jende harén asmoez jabetuta, esan zion beso-elbarriari:
Jesús:
- Jaiki eta zatoz hona erdira.
Kontalaria:
Gizon hura jaiki eta han bildutakoen erdian jarri zenean, Jesusek galdetu zien guztiei:
Jesús:
- Zer dugu legezko larunbatez, on egitea ala gaitz egitea? Gizakiari bizia ematea ala kentzea?
Kontalaria:
Isilik geratu ziren denak. Eta Jesusek, beraien setakeriaz mindurik, inguruko guztiei haserrez begiraturik, esan zion gizonari:
Jesús:
- Luzatu beso hori.
Kontalaria:
Luzatu zuen gizonak eta sendatu egin zen. Dena déla, judu batzuek ez zuten ondo ikusten Jesusek larunbateko legeak ez betetzea eta Bera ñola hilko pentsatzen hasi ziren.
Jaunak esana.
50
IX. IGANDEA (B)
Jainkoaren borondatea betetzen dueña Jesusen familiako kide da. (Mk 3, 31-35)
Kontalaria:
Jesús jendez inguraturik zegoen baten, bere ama eta anaiarrebak iritsi ziren. Eta norbaitek esan zion:
Lagun bat:
- Jesús, ama eta anai-arrebak kanpoan dituzu zeure biia.
Kontalaria:
Orduan Jesusek, bere inguruko guztiei begiratuz, esan zien:
Jesús:
- Ñor dirá ñire ama eta ñire anai-arrébak? Ñire ama eta anai-arrebak, Jainkoaren Hitza entzun eta betetzen dutenak dirá.
Kontalaria:
Jaunak esana.
Oharra:
Juduen artean, "anai-arreba" esanahia argitzea komeni da.
hitzak
zuen
51
XI. IGANDEA (B)
Bakoitzaren ahalegin eta lanaz eta eroapenez Jainkoaren Erreinua gure artean gauzatuko da (Mk 4, 26-34)
Kontalaria:
Jesús jendeari Jainkoaren Erreinuaz hitz egiten ari zitzaion baten, esaten zien:
Jesús:
- Jainkoaren Erreinua, bere baratzean hazia bota, lurrez estaii eta beste lan batzuk egitera doan gizakiaren antzekoa da. Aldi baten, gizaki honek beste gauza batzuk egiten ditu. Baina hazi hura, bera konturatu gabe, zurtoina bota, hazi eta landare egiten da. Eta fruitu onak ematen ditu. Eta heltzen direnean, bildu egiten ditu.
Kontalaria:
Baina jendeak hobeto uler zezan, beste adibide bat jarri zien:
Jesús:
- Jainkoaren Erregetza, dauden hazietatik txikienetarikoa den ziape aleaz alderatzen dut. Baina, ernetzen denean, landare asko baino handiagoa egiten da, eta bere adarrak hain dirá handiak non txoriek ere bertan egiten dituzten beren habiak.
Kontalaria:
Herri haietako jendearentzat ezagunak ziren gauzei buruzko adibide eta parabolen bidez hitz egiten zien Jesusek Jainkoaren Erreinuaz.
Jaunak esana.
52
XII. IGANDEA (B)
Jesús beti dago prest gurí zailtasunetan laguntzeko (Mk 4, 35-40)
Kontalaria:
Beste egun batez ere, jendeari Jainkoaren Erreinua nolakoa den azaldu ondoren, Jesusek esan zien bere ikasleei:
Jesús:
- Goazen lakuaz bestaldera atseden hartzera.
Kontalaria:
Ikasleetariko baten txalupan jarri eta lakuaz bestaldera joan ziren. Baina, zeharkatzen ari ziren bitartean, ekaitz ikaragarria izan zen eta olatuek urez bete zuten txalupa. la-ia hondoratu egin ziren. Jesús nekatuta zegoenez, txopan lo geratu zen sareen gainean. Ekaitzak beldurtuta, ikasleek esnatu egin zuten Jesús, oihuka:
Ikaslea:
- Maisu! Jauna! Ez al dizu axola gu hondoratu eta galtzeak?
Kontalaria:
Orduan Jesusek, zutik jarri, eta oihu egin zion haizeari: Geldi! Gelditu zen haizea eta barealdi handia egin zen lakuan. Baina esan zien ikasleei:
Jesús:
- Zergatik zarete hain beldurtiak? Ez al duzue oraindik federik? Ez duzue Nigan konfiantzarik? Ez al dakizue bada, nirekin egon ezkero ez zaizuela ezer gertatuko?
Kontalaria:
Beldur-ikaraz gelditu ziren ikasleak eta elkarri galdetzen zioten:
Ikaslea:
- Ñor ote dugu haizeak eta urak esana egiten dioten hau?
Kontalaria:
Jaunak esana.
53
XIII. IGANDEA (B)
Jesusengandik hurbil egon eta Harengan usté osoa duenak bizia berreskuratzen du (Mk 5, 21-43)
Kontalaria:
Egun baten, herri batetik bestera zihoan Jesús, bultza eta sakaka ari zitzaion jendetza izugarriaz inguratuta. Han inguruan, hamabi urte gaixo zeraman emakumea bizi zen. Diru guztia gastatu zuen medikutan, baina gero eta okerrago zegoen. Jesús handik igaroko zela entzutean, bultzaka, jende artean sartu zen, Jesús ikutu eta sendatuko zelakoan. Azkenik, lortu zuen Jesusen jantzia ikutzea. Eta berehala antzeman zuen sendatu zela. Jesusek buelta eman eta galdetu zuen:
Jesús:
- Nork ukitu ñau?
Ikaslea:
- Hainbeste jendek estutzen zaituela ikusi eta nork ukitu zaituen galdetzen duzu?
Kontalaria:
Baina Jesús ingurura begira zegoen, ñor izan ote zen jakiteko. Emakume bat dardarka eta beldurtuta hurbildu zen arte. Jesusen oinetan ahozpeztu, eta gertatutakoa autortu zion, sendatu egin zela esan zion. Jesusek, maitasunez beteta, esan zion emakumeari:
Jesús:
- Ene alaba, zeure sinismenak sendatu zaitu. Zoaz bake eta osasunean.
Kontalaria:
Jaunak esana.
54
XIV. IGANDEA (B)
Egintza onak, edonork eginda ere, onartu eta geureganatu egin behar ditugu. (Mk 6,1-6)
Kontalaria:
Egun baten Jesús bere herrira, Nazaretera, joan zen. Eta, juduen artean ohikoa zenez, jaiegunean sinagogara joan zen, Biblia, Jainkoaren Hitza, irakurtzen eta komentatzen zuten lekura. Irakurleak Isaías profetaren testua irakurri ondoren, Jesusek hitza eskatu zuen eta profetak esandakoa azaltzen hasi zen. Entzule asko harrituta zegoen Jesusen jakituriaz. Baina Jainkoaren izenean esaten zituenak gustoko ez zituzten lagunek Hari ospea kendu nahi zioten, esanez:
Lagun bat:
- Baina hau, ez al da, bada, gure artean bizi izan diren Maria eta José arotzaren semea? Nondik datorkio honi horrelako jakinduria eta mirariak egíteko gaitasuna?
Kontalaria:
Jesusek, batzuei bere berbak eta gaixoen sendaketak ez zitzaizkiela gustatzen ikusita, esan zien:
Jesús:
- Bistakoa da, zuen herrikoa naizelako eta umetatik ezagutzen nauzuelako, ez diozuela garrantzirik ematen nik egiten dudanari, eta ez zaizuela gustatzen Jaungoikoak nahi dauan bezelako jokabiderik ez duzuela nik esatea. Eta horregatik, mesprezatu eta alde batera izten nauzue, zuen antzekoa naizela esanez, beste toki batzuetan Jainkoak bidalitako profeta bezala estimatzen eta onartzen nauten bitartean.
Kontalaria:
Jende ezagunak baztertu egiten zuela eta bere irakaspena ez zuela onartzen ikusi zuenean, beste herri batzuetara joan zen Jesús, Jainkoaren mezua, Ebanjeiioa, iragartzera eta gaixoak sendatzera.
Jaunak esana.
55
XV. IGANDEA (B)
Jesusen adiskide eta ikasleek Ebanjeiioa iragarri behar dute on eginez. (Mk6, 7-13)
Kontalaria:
Egun baten, Jesusek bere adiskideak, apostoluak, bildu zituen eta binaka bidali zituen inguruko herrietara, esanez:
JesĂşs:
- Hotsegin guztiei Ebanjeiioa, Jainkoaren Berri Ona eta sendatu gaixoak.
Kontalaria:
Ikasleak, beraz, herri desberdinetara abiatu ziren eta Ebanjeiioa, Jainkoaren Berri Ona, hotsegiten zuten eta gaixoak sendatzen zituzten, olioz igurtziz.
Jaunak esana.
XVI. IGANDEA (B)
Jesusi ez dio axola bere burua eskaintzea jendeari laguntzeagatik. (Mk 6, 30-34)
Kontalaria:
Ikasleak nekatu samar itzuli ziren herrietan zehar Jesusek agindutako misioa egin ondoren. Jesús ere nekatuta zegoen, Berak ere, ikasleak kanpoan ziren bitartean, etenbarik hitz egin zien-eta Jainkoaren Erreinuaz eta hurbiltzen zitzaizkion gaixoen sendaketaz. Eta, zer eta ñola egin zuten elkarri kontatu ondoren, Jesusek esan zien:
Jesús:
- Goazen geu bakarrik leku lasai batera atseden hartzera.
Kontalaria:
Txalupaz joan ziren bazter lasai batera. Baina atseden hartzeko leku hura non zegoen jende askok zekienez, arineketan joan ziren bertaraino. Jesús eta ikasleak bertara iritsi ziraneko, itxaroten zeuden. Jesusek, jendetza hura ikustean, errukitu egin zitzaien, artzain gabeko ardiak bezala zebiltzalako. Eta atseden hartu gabe, irakasten eta gaixoak sendatzen hasi zen.
Jaunak esana.
57
XVII. IGANDEA (B)
Bost arrain eta bi ogirekin Jesusek jaten ematen dio jende askori. Eukaristiaren iragarpena. (Mk 6, 30-39; Jn 6, 24-35)
Kontalaria:
Leku bazter hartara Jesús eta bere ikasleak baino lehen iritsi ziren lagunak ahozabalik zeuden Jesusek Jaungoikoaz eta bere Erreinuaz esaten ziena entzuten eta egiten zituen sendaketak ikusten. E z zuten jateko astirik ere izan. Berandu zen. Orduan ikasleek esan zioten Jesusi:
Ikaslea:
- Jauna, berandu da. Bidal itzazu, inguruko baserri eta auzoetara joan eta jatekoa eros dézaten, hemen ez dagoeta dendarik jatekoa erosteko.
Kontalaria:
Baina Jesusek esan zien:
Jesús:
- Ez dute jatekoa erostera joan beharrik. Eman zuek jaten.
Kontalaria:
Baina ikasleek esan zioten:
Ikaslea:
- Hemen bost ogi eta bi arrain baino ez ditugu-eta. Zer da hau hainbeste jenderentzat?
Kontalaria:
Jesusek esan zien:
Jesús:
- Ekarri ogi eta arrain horiek.
Kontalaria:
Orduan, jende guztia zelaian taldeka eserarazteko agindu zien Jesusek, Hartu zituen bost ogiak eta bi arrainak, Aita Jainkoari eskerrak eman zizikion, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien jendearen artean banatzeko. Gauza bera egin zuen arrainekin. Asetzeraino jan zuten denek. Eta gelditutako ogi eta arrain hondarrez hamabi saski bete zituzten. Bost mila gizon-emakume izan ziren jan zutenak.
Jaunak esana.
58
XVIII. IGANDEA (B)
Jesús ez zen gorputzak soilik janaritzera etorri; batez ere, gure espirituak janaritzera etorri zen. Bera da janaritzen gaituen egiazko Ogia. (Jn 6, 24-35)
Kontalaria:
Jesusek bost ogi eta arrain birekin jaten eman ondoren, asko eta asko bere bila zebilen ordu oro. Bere bila zebiltzan lagun askorekin bat egin zuenean, esan zien:
Jesús:
- Ñire bila zabiltzate, ez Jaungoikoari eta bere Erreinuari buruz hitz egiten dizuedalako, ogia asetzeraino eman nizuelako eta goserik gabe gelditu zinetelako baino. Baina, benetan diotsuet, zuen gorputzak zaindu eta janaritzeaz gain, zuen bihotzak, zuen espirituak janaritu behar dituzue.
Kontalaria:
Hau entzun zutenean, zera galdetu zioten batzuk:
Lagun bat:
- Eta ñola janari ditzakegu gure espirituak?
Kontalaria:
Jesusek esan zien:
Jesús:
- Ñire Aitak ematen dizue munduari bizia ematen dion zeruko benetako ogia. Neu nauzue Aitak zuei bidalitakoa bizi ogia izateko. Horregatik, ni jaten nauena, niri entzuten didana, nik esandakoa egiten dueña eta nigan sinetsi eta onartzen nauena ez da gose eta egarri izango.
Kontalaria:
Jaunak esana.
59
XIX. IGANDEA (B)
Jesusek behin eta berriro esaten zion jendeari: "Neu naiz zeruetatik jaitsitako ogia, munduari bizia ematen diona" (Jn 6, 41-52)
Kontalaria:
Juduek Jesús kritikatzen zuten, bera "zerutik jaitsitako ogi bizia zela" esaten zuelako. Eta esaten zuten:
Judua:
- Ez da, bada, hau Jesús, José arotzaren semea? Guk bere ama ezagutzen dugu-eta. Ñola dio, orain, zerutik jaitsia déla?
Kontalaria:
Jesusek, kritika haiek entzutean, esan zien:
Jesús:
- Ez ari marmarka jakin gabe. Zeruko ñire Aitak bidali ñau zuengana. Horregatik, ni onartzen nauenak eta niri entzuten didanak, zeruko ñire Aita onartzen du eta Hari entzuten dio. Eta, horregatik esan dizuet Ni zerutik jaitsitako Ogia Bizia naizela. Baina ez etxean jaten duzuen ogiaren antzekoa, edo Jaunak israeldarrei, basamortuan gose zeudenean, bidali zien manaren antzekoa. Dakizuenez, israeldar hareek, mana jan eta gosea kendu arren, hil egin ziran. Zeuei ere gauza bera gertatuko zaizue: nahiz eta egunero asko jan, zuen gorputzak ere hil egingo dirá. Hala ere, Nirekin janaritzen dena, niri entzuten didana, ni onartu eta Jainkoaren izenean esaten dizuedana betetzen dueña, nahiz eta bere gorputza hil, bera betirako bizi izango da. Horrexegaitik esan dizuet: "Ni zerutik jaitsia den Bizi Ogia naizela".
Kontalaria:
Jaunak esana.
60
XX. IGANDEA (B)
Jesusek aurrerantzean ere, hau esaten dio jendeari: bakarrik bere haragia jan eta bere odola edaten duenak izango duela betirako bizia. (Jn 6, 51-58)
Kontalaria:
Jesusi entzuten zioten juduek ez zituzten ondo ulertzen Jesusen hitzak: "Ni Bizi Ogia naiz" eta "ñire haragia jan eta ñire odola edaten duenak izango du betiereko bizia". Horregaitik eztabaidan ziharduen euren artean:
Judua:
- Ñola eman diezaguke honek bere gorputza jaten?
Kontalaria:
(Beraiek ez zuten ulertzen Jesús ez zela bere gorputzaz ari, eta Berarekin janaritu behar zutela esaten zietenean, zera esan nahi zien: bere Hitza eta Jainkoaren izenean zekarren Mezua, Ebanjeiioa, onartuz eta betez janaritu behar zutela. Horregatik, Jesús jatea ez da soilik bere gorputzaren haragi egindako ogia jatea, Jainkoaganako eta gizaki guztienganako maitasun eta eskaintza den Jesús jatea baizik). Horregatik Jesusek esaten zien:
Jesús:
- Bene-benetan diotsuet, ñire haragia jan eta ñire odola edaten ez baduzue, ez duzue bizirik izango zeuengan. Ñire haragia jan eta ñire odola edaten duenak betiereko bizia izango du, nik azken egunean piztuko dudalako.
Kontalaria:
Jaunak esana.
=3
61
XXI. IGANDEA (B)
Jesusen hitzek gure espirituak janaritzen dituzte eta betiereko bizia ematen digute. (Jn. 6, 61-70)
Kontalaria:
Asko eta askok atzera egin zuela ikusirik, Jesusek hau galdetu zien bere adiskideei, apostolutzat aukeratu zituenei:
Jesús:
-Zuek ere alde egingo duzue?
Kontalaria:
Orduan Pedrok, gainerako apostoluen izenean, erantzun zion:
Pedro:
- Jauna, ñora joango gara? Guk sinisten dugu Zeuk bakarrik dituzula betiko bizia duten tiitzak.
Kontalaria:
Pedroren erantzuna entzun ondoren, Jesusek esan zien:
Jesús:
- Nik esan dizkizuedan hitzak espíritu eta bizia dirá. Haragiak ez du ezertarako balio; espirituak ematen du bizia.
Kontalaria:
Jaunak esana.
62
XXII. IGANDEA (B)
Jesusen arabera, Jainkoaren aurrean gizakia zikintzen dueña ez da kaleko zikinkeria, bakoitzaren bihotzean dagoan zikinkeria baino. (Mk 7,1-8)
Kontalaria:
Juduen artean, otorduen aurretik eskuak garbitzeko ohitura zegoen, ez bakarrik garbitasunagatik, errito erlijioso bezala baizik. Behin batean, fariseu talde batek, Jesusen ikasleek eskuak garbitu gabe jaten zutela ikusi zuten (fariseuek azaletik, hitzez-hitz, betetzen zituzten ohitura eta tradizio guztiak, nahiz eta bihotzez bekaizti eta berekoiak izan, jende apala euren mesederako erabili...). Jesusi galdetu zioten:
Fariseua:
- Zergatik ez dute zure ikasleek otorduen aurretik eskuak garbitzeko ohitura betetzen?
Kontalaria:
Misioa hasi zuenetik, Jainkoak gutariko bakoitzarengandik zer nahi duen irakasten aritu zen Jesusek esan zien:
Jesús:
- Ulertu ondo: kaleko zikinkeriak ez dau gizakia lohi egiten Jainkoaren aurrean. Gizakia Jainkoaren aurrean lohi egiten dueña bere bihotzetik irteten dena da: bekaizkehak, gorrotoak, norberekeriak, gezurrak, iruzurrak, kritikak, kalumniak, harrokeria, pentsamendu gaiztoak... Zikinkeria eta gaiztakeria horiek barrutik irteten dirá. Horrek lohitzen gaitu Jainkoaren aurrean.
Kontalaria:
Jaunak esana.
63
XXIII. IGANDEA (B)
Jesusek mirari bat egiten duenean, ez du ospea lortzeko egiten, beharrizanean dagoenari laguntzeko baizik. (Mk 7, 31-38)
Kontalaria:
Hainbat herritan egon ondoren, JesĂşs Galileako lakura iritsi zen berriro. Bertan zegoela, gormutu bat eraman zioten, eskuak ezarri eta sendatzeko. Jesusek besotik hartu eta jendearengandik apartatu zuen. Eta biak bakarrik zeudela, hatzak belarrietan sartu zizkion; gero hatz bat listuz busti eta mihia ukitu zion. Eta zerura, Aita Jainkoari begira, hau esan zion gormutuari:
JesĂşs:
- Entzun eta hitz egin!
Kontalaria:
Eta orduan, gormutari belarriak ireki zitzaizkion, mihia askatu eta garbi hitzegiten hasi zen. Inguruan zeuden batzuk berehala jabetu ziren Jesusek gormutuarekin egin zuenaz. Orduan Jesusek esan zien:
JesĂşs:
- Gizon honekin egin dudan hau ez aipatu inori.
Kontalaria:
Baina zenbat eta gehiago agindu, orduan eta areago zabaltzen zuten eta hau zioten Jesusi buruz:
Lagun bat:
- Ongi egiten du dena: gorrei entzunarazi eta mutuei hitz eragiten die.
Kontalaria:
Jaunak esana.
64
XXIV. IGANDEA (B)
Jesús Mesias da, gizaki guztien alde bizia ematera etorri zen Jainkoaren Semea. (Mk 8, 27-35)
Kontalaria:
Jesús jakinminez zebilen eta jendeak Berataz esaten zuena ezagutu nahi zuen. Behin batean, ikasleei galdetu zien:
Jesús:
- Ni ñor naizela dio jendeak?
ikaslea:
- Batzuek Joan Bateatzailea zarela diote; beste batzuek bizitzara itzuli zaren aintzinako profetaren bat...
Kontalaria:
Ikasle bakoitzak Berataz ziotena esan ondoren, Jesusek beraiei galdetu zien:
Jesús:
- Eta zeuok, nirekin zaudetenok, ñor naizela diozue?
Kontalaria:
Pedrok erantzun zion:
Ikaslea:
- Zu Mesias zara, Jainkoaren Semea.
Kontalaria:
Baina Jesusek inori ere ez esateko agindu zien zorrotz. Eta esan zien:
Jesús:
- Ñire misioa, Mesias bezala, Ebanjeiioa hotsegitea da. Baina hori egitearren, asko sufrituko dut, kondenatu eta hil egingo naute, baina hirugarren egunean piztu egingo naiz. Eta, horregatik, ñire ondoren etorri nahi duenak, bere kapritxo eta gurariei uko egiteko eta, nahiz eta batzutan nekagarria izan, beti Jainkoaren borondatea betetzeko prest egon behar du. Izan ere, bizitza honetan, ezertaz arduratu gabe, bakarrik ondo pasatzeaz arduratzen denak ez du betiko bizia jadetsiko. Hala ere, bizitza honetan Jainkoak nahi dueña betetzen ahalegintzen denak betiko bizia izango du.
Kontalaria:
Jaunak esana.
65
XXV. IGANDEA (B)
Besteak zerbitzatzeko eta besteen alde bere burua emateko beti prest dagoena da garrantzitsuena Jainkoarentzat. (Mk 9, 29-36)
Kontalaria:
Jesusek, bere ondoren joan nahi zuenak bere gurari pertsonalei uko egin behar ziela eta bere bizitza besteen zerbitzura jarri behar zueia esan berri zien arren, beraiek ez zuten ongi ulertzen. Izan ere, Zesareako auzo batetik Kafarnaunera zihoazela, bidean, beren artean handiena ñor ote zen eztabaidatzen ziharduen. Etxera heldu zirenean, Jesusek galdetu zien:
Jesús:
- Zertaz hitzegin eta eztabaidatu duzue bidean?
Kontalaria:
Baina haiek hitzik ez; beren artean handiena ñor ote zen eztabaidatu baitzuten bidean eta ez ziren esatera ausartzen. Baina Jesusek dena entzun zien eta denak bildu ondoren, esan zien:
Jesús:
- Begira, lehena eta garrantzitsuena izan nahi dueña izan bedi denetan azkena eta denen zerbitzaria.
Kontalaria:
Jaunak esana.
66
XXV!. IGANDEA (B)
On egiten duenari bere egintza aintzat hartu behar diogu, gure adiskidea izan ala ez. (Mk 9, 37-42)
Kontalaria:
Behin batean, ikasleetariko batek Jesusi esan zion:
Ikaslea:
- Jauna, gizon bat ikusi dugu zure izenean gaixoak sendatzen eta eragotzi egin nahi izan diogu, ez da-eta gure taldekoa.
Kontalaria:
Orduan Jesusek esan zien:
Jes炭s:
- Zergatik eragotziko diozue inori 単ire izenean mirariak egitea? Norbaitek 単ire izenean mirariak egiten baditu, ez da 単ire aurka marmarrean ibiliko. Alderantziz, gure alde egongo da.
Kontalaria:
Jaunak esana.
67
XXVII. IGANDEA (B)
Jainkoaren Erreinua apal izaten dakitenentzat da (Mk 10,13-16)
Kontalaria:
JesĂşs jende askori hitz egiten ari zitzaion baten, ama batzuek Berarengana hurbildu ziren beren seme-alaba txikiekin, uki eta bedeinka zitzan. Haurrek gogait eragingo ziotela eta, ikasleek purrustaka egin zien eta handik botatzen hasi ziren. Baina JesĂşs haserretu egin zen ikasleekin eta esan zien:
JesĂşs:
- Utzi haurrei niregana etortzen. Beraiek bezain apalak direnak sartuko dira-eta zeruetako Erreinuan.
Kontalaria:
Eta Jesusengana hurbiltzen utzi zien haurrei. Berak besarkatu eta bedeinkatu egiten zituen.
Jaunak esana.
68
XXVIII. IGANDEA (B)
Jesusen jarraitzaile izateko, daukagun guztia anai-arreben artean banatu behar dugu. (Mk 10,17-30)
Kontalaria:
Jesús bere ikasleekin herri batetik bestera zihoanean, gazte bat etorri zitzaion lasterka eta galdetu zion:
Gaztea:
- Maisu, zer egin behar dut zuri jarraitu eta zerura joateko?
Jesús:
- Badakizkizu aginduak: Ez ostu, ez borrokan egin inorekin, ez gezurrik esan, ez iruzur egin, gurasoen esana egin eta haiek maitatu...
Gaztea:
- Txikitatik betetzen dut guzti hori.
Jesús:
- Baina gauza bat falta zaizu: zeure diru eta gauzak txiroen artean banatu. Egizuz eta gero jarraitu niri.
Kontalaria:
Gazte hura triste jarri zen eta alde egin zuen, oso aberatsa zen-eta. Orduan Jesusek esan zien bere ondoan zihoazenei:
Jesús:
- Zaila izango da Zeruetako Erreinuan sartzea gauza asko izan eta txiroen artean banatzen ez dituztenentzat!
Kontalaria:
Jaunak esana.
=5
69
XXIX. IGANDEA (B)
Jesusentzat, besteen zerbitzari direnak dirá onenak. (Mk 10, 35-45)
Kontalaria:
Egun baten, Jesusen ¡kasleetariko bi, Santiago eta Joan, Jesusengana hurbildu eta esan zioten:
Ikaslea:
- Jauna, zurekin hitzegin nahi dugu.
Jesús:
- Zer esan nahi didazue?
Ikaslea:
- Begira, zeure Erreinura iristean, leku nagusienetan jar gaitezela.
Kontalaria:
Hori entzutean, beste ikasleak haserretu egin ziren Santiago eta Joanekin, danek nahi zuten-eta lekurik nagusienak hartzea. Orduan Jesusek bildu eta esan zien:
Jesús:
- Entzun ondo: handien izan nahi dueña guztien zerbitzari izan dadila. Izan ere, begira, Jainkoaren Semea naizen arren, ez naiz mundura zerbitzatua izatera etorri, gizon eta emakume guztiak zerbitzatzera eta haien alde bizia ematera baino.
Kontalaria:
Jaunak esana.
70
XXX. IGANDEA (B)
Itsumustuka eta desbideratuta gabiltzanean, Jesusek lagun diezaguke jarraitu behar dugun bidea ikusten. (Mk 10, 46-52)
Kontalaria:
Jesús bere ikasleekin Jeriko hiritik irten zen. Bere ondoan jendetza handia zihoan. Bide-ertzean itsu bat zegoen eskean. Handik zihoan lagunetariko bat Jesús Nazaretarra zela jakitean, oihuka hasi zen:
Itsua:
- Nazareteko Jesús, erruki zakizkit!
Kontalaria:
Askok gogor egiten zion, isiiarazteko, baina hark areago oihu:
Itsua:
- Nazareteko Jesús, erruki zakizkit!
Kontalaria:
Entzutean, Jesús itsuarengana hurbildu eta esan zion:
Jesús:
- Zer nahi duzu niregandik?
Itsua:
- Maisu, ikus dezadala.
Jesús:
- Zoaz, zeure sinesmenak sendatu zaitu.
Kontalaria:
Une berean itsuak ikusmena berreskuratu zuen ta Jesusen ondoren zihoan bidean.
Jaunak esana.
71
XXXI. IGANDEA (B)
Jesusen Jarraitzaileen agindu nagusia: Jainkoa eta hurkoa maitatu. (Mk12, 28-34)
Kontalaria:
Egun baten, gizon bat hurbildu zitzaion Jesusi, galdezka:
Gizona:
- Maisu, zein da agindu guztietan nagusiena?
Jesús:
- "Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiz. Eta bigarren agindua lehena bezain garrantzitsua da: "Maitatu iagunurkoa zeure burua bezala". Ez da agindu hauek baino handiagorik.
Gizona:
- Ederki, maisu. Egia diozu Jainkoa eta hurkoa maitatzea agindurik handiena déla eta egin ditzakegun sakrifizio guztiak baino hobea déla esatean.
Kontalaria:
Eta Jesusek, gizon hark Bibliak esaten zuena zuzen ulertu zuela ikusita, esan zion:
Jesús:
- Ederki. Hori betetzen baduzu, Jainkoaren Erreinuko kide izango zara.
Kontalaria:
Jaunak esana.
72
XXXII. IGANDEA (B)
Kristauarentzat ez da nahiko beharrezko ez dueña ematea. Jainkoaren aurrean balioa dueña zera da: bizitzeko duen hura anai-arreben artean banatzea. (Mk12, 38-44)
Kontalaria:
Behin batean, Jesús Jerusalengo elizaren aurrean eserita zegoen, sarrerako dirutegira jendeak dirua ñola botatzen zuen begira. Aberats askok asko botatzen zuen. Baina emakume txiro bat hurbildu zen eta bi sos bota zituen, ez zeukan-eta gehiago. Orduan Jesusek ikasleei dei egin eta esan zien:
Jesús:
- Emakume honek beste guztiek baino gehiago bota du. Izan ere, beste guztiek sobera duténetik eman dute, honek, ordea, bere urrian, zeukan guztia, bizitzeko behar zuena, eman du.
Kontalaria:
Jaunak esana.
73
XXXIII. IGANDEA (B) Jainkoak eman dizkigun dohain eta talentu guztiak guk garatzeko eta fruitua emanarazteko dirá. (Mt 25,14-30)
Kontalaria:
Jesusek adibide eta parabolen bidez hitz egiten zuen jendeak hobeto uler zezan. Behin batean, Jainkoak bakoitzari eman dizkigun talentu eta dohainak garatu egin behar ditugula azaldu nahi zien. Eta horretarako adibide hau jarri zien:
Jesús:
- Gizon aberats batek bidaia luzea egin behar zuen. Baina aurretik bere morroiei dei egin eta esan zien: Bidaia luze bat egin behar dut eta luzaro egongo naiz etxetik kanpo. Horregatik ñire dirua utziko dizuet lan egin eta berarekin negozioak egin ditzazuen. Bati bost milioi utzi zizkion, beste bati bi eta besteari bat. Bakoitzari bere gaitasunaren arabera utzi zion. Bost milioi jaso zituenak pentsatu zuen:
Morroia:
- Berehala jarriko naiz lanean eta nagusiak utzi didan diru hau inbertitu egingo dut. Eta hórrela egin zuen.
Jesús:
- Bi milioi jaso zituenak ere lehenengoak bezala jokatu zuen.
Morroia:
- Nagusiak nigan konfiantza duenez, berehala inbertituko dut utzi didan dirua.
Jesús:
- Baina milioi bat jaso zuenak pentsatu zuen:
Morroia:
- Buruhausterik ez izateko, dirua ahalik eta ongien gordeko dut eta, hórrela, ñire nagusia itzultzen denean, utzi didana itzuliko diot.
Jesús:
- Handik denbora askora, etorri zen gizon hura bidaiatik. Morroiei dei egin eta kontuak eskatu zizkien:
Morroia:
- Begira, bost milioi utzi zenizkidan eta beste bost irabazi ditut.
Jesús:
Eta bigarren morroiak gauza bera esan zuen:
Morroia:
Niri bi milioi utzi zenizkidan eta beste bi irabazi ditut.
74
Jesús:
- Ederki, langile eta arduradun izan zaretenez, ñire etxeko kide izango zarete eta ñire ondasunen zati bat izango duzue. Gero milioi bat jaso zuena etorri zen eta esan zion bere nagusiari:
Morroia:
- Jauna, badakit gizon zorrotza zarena. Eta negozioetan dirua galdu edo ostuko zidatenaren beldur, izkutatu egin nuen. Hemen duzu utzi zenidan milioia.
Jesús:
- Orduan nagusiak, haserre, esan zion: Zorrotza naizena jakinda, gutxienez, dirua bankuan jarri behar zenuen, interés batzuk izan zitzan. Beraz, morroi gaizto eta alferra izan zarenez, ez duzu parte hartuko ñire etxe eta ondasunetan.
Kontalaria:
Jaunak esana.
75
IGOKUNDEAREN JAIA
Jesús zerura igotzen da baina misio bat uzten digu: Ebanjeiioa hotsegin herri guztiei (Mt 28,16-20; Mk 16,15-20; Lk 24, 46-53)
Kontalaria:
Ikasleak Jesusek aipatutako mendira igo ziran. Bertan zeudela, Jesús agertu eta esan zien:
Jesús:
- Zuek izango zarete esan eta egin dudan guztiaren lekuko. Joan zaitezte munduan zehar ñire Ebanjeiioa iragarriz. Bataiatu jendea Aitaren, eta Semearen eta Espíritu Santuaren izenean. Eta egin itzazue ñire ikasle, esan dizuedan guztia betetzen irakatsiz. Ni zuekin egongo naiz egun guztietan, munduaren azkenéraino.
Kontalaria:
Hitz egin ondoren, Jesús zerura igo zen Aitaren ondora. Ikasleak Ebanjeiioa hotsegiten, bihozbarritzen zirenak bataiatzen eta ikasleak egiten hasi ziren.
Jaunak esana.
79
MENDEKOSTE IGANDEA (I)
Denek ulertzen zieten apostoluei. Espirituak batasunera bultzatzen gaitu maitasunean (Eg 2,1-11)
Kontalaria:
Jesús hil eta piztu ondoren, ikasleak Jerusaleneko etxe baten zeuden bilduta. Bat-batean, haize-boladarena bezalako burrunba entzun zuten. Eta suzko mihiak bezalako batzuk ikusi zituzten, bakoitzaren gainean baña kokatzen. Denak Espíritu Santuaz bete ziren eta hizkuntza arrotzez hitzegiten hasi. Egun haietan judu jainkozale asko ziren Jerusaienen, eguzkiaren azpian diren nazio guztietatik Pazkoa ospatzera etorriak. Zarata hura entzutean, denak joan ziren lasterka ikasleek zeuden etxera. Eta txunditurik gelditu ziren, haietako bakoitza herrialde batekoa izan arren, denek ulertzen zutelako apostoluek esandakoa. Eta elkarri galdetzen zioten:
Lagun bat:
- Mintzo direnok, ez ote dirá denak galilearrak? Ñola daiteke, bada, guretako bakoitzak bere jatorrizko hizkuntzan horiei entzutea?
Kontalaria:
Harrituta zeuden, bakoitzak bere hizkuntzan entzuten zietelako ikasleei Jainkoaren egintza miresgarriak kontatzen.
Jaunak esana.
80
MENDEKOSTE (II)
Hartzazue Espíritu Santua: Aitak ni bidali ñauen bezala, bidaltzen zaituztet nik zuek. (Jn 20,19-23)
Kontalaria:
Jesús hil eta piztu ondoren, ikasleak Jerusaleneko etxe baten zeuden eta judu-agintarien beldurrez, ateak itxirik zeuzkaten. Orduan Jesús sartu zan eta, erdian jarririk, esan zien:
Jesús: Kontalaria:
- Bakea zuei. Eta iltzez zulatutako eskuak eta lantzaz zeharkatutako sahietsa erakutsi zizkien. Pozez bete ziren ikasleak Jauna ikustean. Jesusek berriro esan zien:
Jesús:
- Bakea zuei. Aitak mundua salbatzera bidali ñauen bezala, bidaltzen zaituztet nik zuek.
Kontalaria:
Eta hau esan ondoren, haien gainera aransa bota eta esan zien:
Jesús:
- Hartzazue Espíritu Santua.
Kontalaria:
Jaunak esana.
81
HIRUTASUNAREN IGANDEA
Iragarri Ebanjeiioa Aitaren eta Semearen eta Espíritu Santuaren izenean (Mt 28,16-20)
Kontalaria:
Ikasleak Jesusek agindutako mendira igo ziran. Bertan zeudela, Jesús agertu eta esan zien:
Jesús:
- Zuek izango zarete esan eta egin dudan guztiaren lekuko. Joan zaitezte munduan zehar ñire Ebanjeiioa iragarriz. Bataiatu jendea Aitaren, eta Semearen eta Espíritu Santuaren izenean. Eta egin itzazue ñire ikasle, esan dizuedan guztia betetzen irakatsiz. Ni zuekin egongo naiz egun guztietan, munduaren azkenéraino.
Kontalaria:
Hitz egin ondoren, Jesús zerura igo zen Aitaren ondora. Ikasleak Ebanjeiioa hotsegiten, bihozbarritzen ziranak bataiatzen eta ikasleak egiten hasi ziren.
Jaunak esana.
82
CORPUS CHRISTI
Jesús ogi bihurtzen da guk jan dezagun, baina, ogi hori jan aurretik, elkar maitatzeko eskatzen digu (Jn 13,1 hurr.; Mk 14,12...)
Kontalaria:
Juduen jai nagusia, hau da, Pazko-Jaia gainean zen. Egun horretan, Jainkoak Egiptoren esklabotasunetik askatu zitueia gogoratzen zuten. Eta afari berezi bat prestatzen zuten horretarako. Jesús eta bere ikasleak ere bildu ziren Pazko-afaria ospatzeko. Eta mahai inguruan zeudela, Jesús jaiki, eta eskuzapia eta ur-konketa harturik, ikasleei oinak garbitzen hasi zen. Eta lehortu eta berriro mahaian jarri ondoren, esan zien:
Jesús:
- Nik, Jauna naizen honek, oinak garbitu dizkizuet. Jarraibidea eman nahi izan dizuet, zuek ere elkarri oinak garbitu behar dizkiozuelako. Eta agindu berri bat ematen dizuet: "Elkar maita dezazuela. Honetan ezagutuko dute guztiek zuek ñire ikasle zaretela".
Kontalaria:
Gero afaltzen hasi ziren. Eta horretan ziharduenean, Jesusek ogi bat hartu zuen, Jainkoari eskerrak eman, eta banatu egin zien esanez:
Jesús:
- Har ezazue eta jan. Hau ñire gorputza da.
Kontalaria:
Gero, ardoaz betetako ontzi bat ere hartu zuen. Eman zien eta denek edan zuten. Eta esan zien:
Jesús:
- Hau da gizon-emakume guztien alde isuritako ñire odola. Egizue hau neure oroigarri.
Kontalaria:
Hau egin ondoren, judu guztiek Pazko-afarian kantatzen zituzten salmoak kantatu zituzten.
Jaunak esana.
83
SAN JOSE EGUNA
San José gizon ona zen eta usté osoa zeukan Jainkoarengan (Mt1,18-21)
Kontalaria:
Mariak, Ama Birjinak, Joserekin ezkontzeko hitza emana zuen. Baina, ezkondu aurretik, Maria haurdun geratu zen. Gizon ona zen Josek, konturatu zenean, Maria uztea erabaki zuen, inolako iskanbilarik atera gabe. Baina, Maria uzteko prest zegoenean, aingeru bat agertu zitzaion ametsetan eta esan zion:
Aingerua:
- José, zaude lasai eta ez utzi María, sabelean daraman umea Espíritu Santuarengandik dator-eta. Mariak semea izango du eta zuk Jesús ezarriko diozu izena, gizaki guztien Salbatzaile adierazten du-eta.
Kontalaria:
Esnatzean, Jaunaren aingeruak agindua egin zuen Josek, eta Maria bere etxera eraman zuen. Beranduago, Mariak semea izan zuen eta Josek Jesús izena ipini zion.
Jaunak esana.
84
SAN PEDRO EGUNA
Jesusek Pedro eta apostoluen gainean sorteen du Eliza (Mt16,13-19)
Kontalaria:
Behin batez, Jesús bakarrik zegoen bere ikasleekin eta galdetu zien:
Jesús:
- Zer dio jendeak nitaz? Ñor naizela diote?
Kontalaria:
Ikasleek Berataz esaten zutena azaldu zioten:
Ikaslea:
- Batzuek biztu den Joan Bateatzailea zarela diote. Beste batzuek berbiztu zaren aintzinako profetaren bat zarela...
Kontalaria:
Baina Jesusek, ikasleek Berataz pentsatzen zutena jakin nahi zuen eta beraiei galdetu zien:
Jesús:
- Eta, zuek, ñor naizela diozue?
Kontalaria:
Orduan Pedrok esan zion:
Pedro:
- Zu Mesias zara, Jainkoaren Semea.
Kontalaria:
Pedroren erantzuna entzutean, Jesusek esan zion:
Jesús:
- Zorionekoa Pedro! Zuk Mesias, Jainkoaren Semea naizela dakizu, zeruko ñire Aitak agertu dizulako. Horregaitik, nik, orain, Zu Pedro zarela diotsut, zu harkaitza zara eta harkaitz horren gainean eraikiko dut nik neure eliza.
Kontalaria:
Jaunak esana.
85
BERRIOTXOAKO SAN BALENDIN EGUNA
Jesusen antzera, bere jarraitzaileak aurrean erabiliko dituzte eta kondenatuak izango dirá. Baina Berak, Espíritu Santua lagun izango dutela agintzen die (Mt 10,16-25)
Kontalaria:
Jesusek, ikasleei Ebanjeiioa iragartzerakoan izango zituzten zailtasunen berri ematen ari zen baten, esan zien:
Jesús:
- Begira, ardiak otso artera bezala bidaltzen zaituztet. Behin baino gehiagotan atxilotu, zigortu, auzitegietara eraman eta epaitu egingo zaituzte ñire jarraitzaile eta ñire Ebanjelioaren lekuko izateagatik. Baina, ez arduratu, ñire Aita Jainkoaren Espiritua lagun izango duzue eta indarra emango dizue Ñire testigantza eman dezazuen.
Kontalaria:
Beste hau ere esan zien:
Jesús:
- Ondotxo dakizue ez dagoela bere maisua baino gehiago den ikaslerik. Beraz, Ni, zuen Maisua naizen hau, salatzen, erasotzen eta kondenatzen banaute, ez harritu zuei gauza bera gertatzen bazaizue. Baina Ñire testigantza ematen dueña, zeruko ñire Aitak saritu egingo du.
Kontalaria:
Jaunak esana.
86
SANTIAGO APOSTOLUA EGUNA
Jesusek beti besteen zerbitzari izatea eskatzen digu (Mt 20, 20-28)
Kontalaria:
Egun baten, Santiago eta Joanen ama Jesusengana hurbildu zen, bere Erreinua ezarri ondoren toki bereziak izan zitzaten. Eskari hau entzunda, Jesús ikasle biengana joan zen eta galdetu zien:
Jesús:
- Baina, zuek, prest zaudete zuen bizia eskaini eta emateko, Ebanjeiioa ezagutua izan dadin?
Kontalaria:
Joan eta Santiagok erantzun zioten:
Ikasleak:
- Bai. Prest gaude.
Kontalaria:
Halere, Jesusek esan zien:
Jesús:
- Bai, hórrela da. Nik badakit egunen baten bizia Nigatik eta Ebanjelioagatik emango duzuena. Baina ez ahaztu inoiz, zuen artean nagusi izan nahi duenak guztien zerbitzari izan behar duela. Ñire antzera, izan ere, ez naiz etorri zerbitzatua izatera, zerbitzera eta ñire bizia guztien alde ematera baizik.
Kontalaria:
Jaunak esana.
87
SAN INAZIO EGUNA
Jesusek mundu osoan zehar bidaltzen ditu bere ikasleak Jainkoaren Erreinua iragartzeko (Mt 9, 35-10,1)
Kontalaria:
Jesús herri eta auzo guztietan barrena ibili zen, Jainkoaren erregetzaren berriona hotsegiten eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzen. Jendetza ikustean, errukitu egin zitzaien Jesús, nekatuak eta lur jota baitzeuden artzain gabeko ardiak bezala. Jendetza hura, uzta biltzeko nekazaririk ez egoteagatik usteltzen ari zen gari sail batekin erkatuz, esan zien Jesusek bere ikasleei:
Jesús:
- Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Erregutu, bada, uztajabeari bidal ditzala langileak bere uztara.
Kontalaria:
Eta, ondoren, Jesusek hirurogeita hamabi ikasle bidali zituen, binaka, herri eta auzo guztietan barrena. Eta esan zien:
Jesús:
- Eraman bakea toki guztietara, sendatu gaixoak eta iragarri Jainkoaren Erreinua.
Kontalaria:
Jaunak esana.
88
AMA BIRJINAREN JASOKUNDEA
Mariaren gorputz eta arima zeruratuak dirá lurrean gorputz eta arima jarri zuelako Jainkoaren borondatea betetzeko eta beharrizanean zegoenari laguntzeko (Lk 1,39-45)
Kontalaria:
Aingeruak Mariari Jesús Salbatzailearen ama ¡zango zela ¡ragarri eta egun batzuetara, etxetik atera eta mendialdeko niri batera joan zen arin-arin, bere lehengusina Isabelen etxera. Hau ere haurdun zegoen eta laguntza behar zuen. Harén etxera iritsi zenean, Mariak Isabel agurtu zuen. Orduan, Isabeli pozez saltoka hasi zitzaion haurra sabelean. Isabelek, Maria ikusi eta bere semea sabelean saltoka hasi zitzaiola ikusita, hunkituta esan zion:
Isabel:
- Bedeinkatua zu emakume guztien artean eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua! Ñor naiz ni, ñire Jaunaren ama ni ikustera eta laguntzera etortzeko? Zure agurra ñire belarrietara iritsi orduko, pozez saltoka hasi zait haurra sabelean. Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko déla sinetsi duzulako!
Kontalaria:
Eta, orduan, Mariak esan zuen:
Maria:
- Jaunaren handitasuna dut goresten, bere mirabe ezerez honengan jarri dituelako begiak. Eta, hemendik aurrera, dohatsu deituko naute munduko gizon eta emakume guztiek.
Kontalaria:
Maria hiru hilabete inguru egon zen bere lehengusinari laguntzen. Gero etxera itzuli zen.
Jaunak esana.
89
SANTU GUZTIEN EGUNA
Nortzuk dirรก santuak Jainkoarentzat? Nortzuk ospatzen eta gogoratzen ditu gaur Elizak? (Mt 5,1-11)
Kontalaria:
Jesusek berari entzuteko irrikitan zegoen jendetza handi bat zeukan inguruan. Orduan mendiska batera igo eta eseri egin zen. Ikasleak bere inguruan eseri ziran eta Berak honela esan zien:
Lagun bat:
- Zorionekoak, beren gauzei uko egin eta besteen artean banatzen dituztenak. Jainkoak zerua emango die.
Beste bat:
- Zorionekoak, beste batzuk zoriontsu izateko, euren burua eskaini eta ahalegintzen direnak. Jainkoak zerua emango die.
Lagun bat:
- Zorionekoak indarkeria erabiltzen makalenez aprobetxatzen ez direnak. Jainkoak zerua emango die.
Beste bat:
- Zorionekoak gauza guztiak ongi egiten ahalegintzen direnak. Jainkoak zerua emango die.
Lagun bat:
- Zorionekoak bihotz samurra eta errukitsua dutenak. Jainkoak zerua emango die.
Beste bat:
- Zorionekoak, bihotz gardena, gezur eta azpikeriarik gabeko bihotza dutenak. Jainkoak zerua emango die.
Lagun bat:
- Zorionekoak, gizakien ahalegintzen direnak. Jainkoak zerua emango die.
Beste bat:
- Zorionekoak, besteen ยกrain eta barreei aurre egiteko, barkatzeko, gauzak banatzeko, egia esateko gai direnak. Guztioi Jainkoak zerua emango die.
Kontalaria:
Entzule guztiak harrituta eta hunkituta gelditu ziren Jesusek esandakoaren aurrean.
artean
ez dutenak
bakea
eta
zabaltzen
Jaunak esana.
90
HILDAKOEN EGUNA
Jesús bezala pizteko eta beti Berarekin bizitzeko deia jaso dugu (Jn 14, 1-4; I Tes 4,12-13 eta Apok 21,1-7)
Kontalaria:
Ikasleak, Jesusi gauzak okertu zitzaizkiola eta kondenatu egingo zutela ikustean, larritzen hasi ziren eta beren etorkizunaz galderak egiten zituzten, Jesusek esan zien:
Jesús:
- Ez larritu. Izan usté osoa Jainkoarengan eta Nigan. Zeruko ñire Aitaren etxean denontzako lekua dago; oraintxe noa zuentzako toki bat prestatzera. Eta egunen baten bertara eramango zaituztet beti nirekin egon zaitezten.
Kontalaria:
Bibliako beste pasarte beten, San Paulok hau diotse bere garaiko kristauei:
Lagun bat:
- "Senideok, ez dugu nahi hildakoen zoriari buruz zuek ezjakinean egoterik, atsekabe ez zaitezten, itxaropenik ez dutenen antzera. Jesús hil eta piztu zela egiaz sinesten badugu, era berean, Jesusekin bat eginik hil direnak ere Jainkoak berekin hartuko ditu".
Kontalaria:
Eta San Joanek, Jesusen adiskide batek, berak izan zuen irudipena kontatzen digu:
Beste bat:
- "Nik, Joanek, zeru barri bat eta lur barri bat ikusi ditut. Eta ondorengoa esan zidan ahotsa entzun nuen: - Hau da Jainkoa gizakiekin bizi den tokia. Eta hemen ez dago ez heriotzerik ezta minik ere. Lehenengo mundua igaro delako".
Jaunak esana.
91
KRISTO ERREGE
Ni Errege naiz, baina Ni ez naiz mundu honetako erregeen antzekoa (Jn 18, 33-37)
Kontalaria:
Jesús atxilotu ondoren, Pilatorengana eraman zuten, garai hartan lur haietako gobernari erromatarra zen-eta. Jesús Pilatoren aurrean zegoela, honek esan zion:
Pilato:
- Hortik zehar Zu Errege zarela esaten zabiltzala esan didate. Egia da zutaz esaten duten hori?
Kontalaria:
- Bai, egia da. Ni Errege naiz, baina ñire erregetza ez da mundu honetakoa. Ñire erregetza mundu honetakoa balitz, ñire jendeak borroka egingo zuen ni judu-agintarien menpe ez erortzeko. Ni egiaren testigantza egitera, on egitera etorri naiz mundura. Ñire ahotsa entzun eta jarraitzen didanak on egiten du.
Kontalaria:
Jaunak esana.
92
SORTZEZ GARBIA - SEMINARIOAREN EGUNA
Mariak "BAI" esan zion Jainkoari (Lk 1,26-38)
Kontalaria:
Egun baten, Jainkoak Gabriel aingerua, doere mezularia, bidali zuen Nazaret zeritzan herri batera. Bertan, MarĂa izeneko neskatxa bat bizi zen. Eta aingeruak esan zion:
Aingerua:
- Poztu zaitez, Maria, Jainkoak Zugan jarri ditu-eta bere begiak.
Kontalaria:
Maria beldurtu egin zen hitz haiek entzutean. Baina aingeruak esan zion:
Aingerua:
- Ez beldurtu, Maria. Jainkoaren izenean nator. Zu gogoko zaitu eta maite zaitu. Begira, semea izango duzu eta JesĂşs ipiniko diozu izena.
Kontalaria:
Orduan Mariak aingeruari esan zion:
Maria:
- Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk esan bezala.
Kontalaria:
Eta solasaldi honen ostean, aingerua joan egin zen.
Jaunak esana.
93
9 31 I*
31
=» 9 9
OSPAKIZUN BEREZIAK
KURTSO HASIERA ETA BUKAERA
Jainkoak, bizitzara dei egitean, talentu eta gaitasun batzuk eman dizkigu gara ditzagun (Mt 25,14-30) (Testu hau kurtso hasieran erabili daiteke, haurrei erantzukizunen bat hartu behar dutela ikustarazteko, edo bukaeran, "azterketa" lez).
Kontalaria:
Jesusek adibide eta parabolen bidez hitz egiten zion jendeari gauzak ulertarazteko. Egun batez, Jainkoak bakoitzari eman dizkigun ezaugarri eta doeak garatzeko zer egin behar dugun azaldu nahi zien. Eta horretarako adibide hau jarri zuen: Gizon aberats batek bidaia luze bat egin behar zuen. Baina, aurretik, morroiei dei egin eta esan zien:
Jauna:
- Begira, luzaroan egongo naiz etxetik kanpo. Horregaitik, 帽ire dirua utziko dizuet lan egin dezazuen eta irabaziak atera ditzazuen.
Kontalaria:
Eta hori egin zuen. Bati bost milioi utzi zizkion; beste bati, bi eta hirugarrenari bat. Bakoitzari bere trebetasunaren arabera. Bost milioi jaso zituenak, pentsatu zuen:
Morroia:
- Berehala hasiko naiz lanean eta negozioak egiten nagusiak utzi didan diru honekin.
Kontalaria:
Bi milioi jaso zituenak ere gauza bera pentsatu zuen:
Morroia:
- Nagusiak nigan konfiantza duenez, berehala hasiko naiz tratuan utzi didan diruarekin.
Kontalaria:
Baina milioi bat jaso zuenak pentsatu zuen:
Morroia:
- Arazoetan ez sartzeko, dirua ahalik eta ondoen gordeko dut eta, h贸rrela, nagusia etxeratzerakoan, itzuli egingo diot.
Kontalaria:
Handik denpora luzera, nagusi hura bidaiatik itzuli zen, morroiei deitu zien eta kontuak eskatu zizkien. Lehenengoak esan zion:
Morroia:
- Begira, bost milioi utzi zenizkidan eta beste bost irabazi ditut. 97
Kontalaria:
Gero bigarrenak esan zion:
Morroia:
- Niri bi milioi utzi zenizkidan eta beste bi irabazi ditut.
Jauna:
Ederki, langileak eta arduradunak izan zarete, ñire etxeko kide izango zarete eta ñire ondasunetatik parte hartuko duzue.
Kontalaria:
Gero milioi bat jaso zuena etorri eta esan zion nagusiari:
Morroia:
- Jauna, badakit gizon zorrotza zarena. Eta galdu edo norbaitek ostu aurretik, izkutatu egin nuen. Hemen duzu utzi zenidan milioia.
Jauna:
- Bazenekien zorrotza naizena, beraz bankuan jarri behar zenuen ñire dirua, itzultzean bere interesekin jaso nezan. Morroi alfer eta zentzugabea izan zarelako ez zara ñire etxeko kide izango eta ez duzu ñire ondasunetatik jasoko.
Kontalaria:
Jaunak esana.
98
DOMUND - MISIOAK
Jesusek mundu osoan zehar bidaltzen ditu bere ikasleak Jainkoaren Erreinua iragartzeko (Mt 9, 35-10,1 eta 28,16-20))
Kontalaria:
Jesús herri eta auzo guztietan barrena ibili zen, Jainkoaren erregetzaren berriona hotsegiten eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzen. Jendetza ikustean, errukitu egin zitzaien Jesús, nekatuak eta lur jota baitzeuden artzain gabeko ardiak bezala. Jendetza hura, uzta biltzeko nekazaririk ez egoteagatik usteltzen ari zen gari sail batekin erkatuz, esan zien Jesusek bere ikasleei:
Jesús:
- Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Erregutu, bada, uztajabeari bidal ditzala langileak bere uztara.
Kontalaria:
Eta, ondoren, Jesusek esan zien.
Jesús:
- Zozate mundu guztian zehar eta iragarri Ebanjelioaren Berri Ona gizon eta emakume guztiei. Eta bataia itzazue guztiak Aitaren, Semearen eta Espíritu Santuaren izenean. Sendatu geixoak, bakaru pekatariei eta irakatsi guztiei nik esan dizuedan guztia betetzen. Zuen ondoan izango nauzue munduaren azkeneraino.
Kontalaria:
Jaunak esana.
99
SEMINARIOAREN EGUNA - BOKAZINOAK
Jesusek dei egiten die batzuei Ebanjeiioa iragartzen lagun diezaioten (Mt4,12-23)
Kontalaria:
Jesusek hogeita hamar urte inguru zituenean, bere familia eta Nazaret herria utzi zituen. Eta Ebanjeiioa hotsegiten hasi zen. Jendeari esaten zion:
Jesús:
- Bihozbarritu zaitezte eta aldatu Jainkoaren Erreinua hurbil dago-eta.
Kontalaria:
Jesusek, Galileako laku-bazterrean zehar zebilela, bi anaia, Simón, Pedro deitua, eta Andrés, ikusi zituen. Arrantzaleak ziren. Jesusek esan zien:
Jesús:
- Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet.
Kontalaria:
Haiek, besterik gabe, sareak utzi eta jarraitu egin zioten.
zuen
bizimodua,
Aurrerago, beste bi anaia ikusi zituen, Santiago eta Joan. Aitarekin zeuden untzian sareak konpontzen. Eta Jesusek dei egin zien haiei ere. Eta, untzia eta aita utzirik, jarraitu egin zioten. Jesús Galilea guztian barrena ibili zen, Erreinuaren Ebanjeiioa irakatsiz eta hotseginez eta gaixotasunak sendatuz.
Jaunak esana.
100
GOSEAREN AURKAKO KANPAINA
Jesús behartsu bakoitzarengan azaltzen da. Behartsu bati egiten dioguna Jesusi egiten diogu (Mt 25, 31-40)
Kontalaria:
Jesús, aintzaz beterik etortzean, gizon-emakume guztiak bilduko ditu eta batzuk besteengandik bereizi egingo ditu, artzainak ardiak akerretatik bereizten dituen bezala. Eta batzuk eskuinean ezarriko ditu eta besteak ezkerrean. Gero hau esango die alde batekoei:
Jesús:
- Zatozte, ñire Aitaren bedeinkatuok; hartzazue munduaren sortzetik zuentzat prestatua dagoen erreinua. Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; gartzelan, eta ikustera etorri.
Kontalaria:
Orduan, haiek erantzungo diote:
Lagun bat:
- Jauna, baina noiz aurkitu zintugun goseak eta jaten eman genizun, edo egarriak eta edaten eman? Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxean hartu, edo larrugorri aurkitu eta jantzi? Noiz aurkitu zintugun gaixo edo gartzelan eta ikustera joan?
Kontalaria:
Eta Jesusek esango die:
Jesús:
- Benetan diotsuet: Ñire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten.
Kontalaria:
Jaunak esana.
101
GAIXOAREN EGUNA
Jesús gaixoengana hurbiltzen zen, entzun egiten zien eta sendatu egiten zituen (Mt 8,14-15 eta 9, 27-29)
Kontalaria:
San Mateok ondorengoa kontatzen digu bere Ebanjelioan: Jesús Pedroren etxera heldu zenean, honen amaginarreba oheratua aurkitu zuen sukarrez. Jesusek eskua hartu zion eta sukarrak aldegin zuen. Orduan, emakumea jaiki eta zerbitzatzen hasi zitzaien. Handik irten zenean, bi itsuk jarraitu zioten oihuka:
Itsuak:
- Jauna, erruki zakizkigu.
Kontalaria:
Jesusek galdetu zien:
Jesús:
- Sinisten al duzue diezazuekedana?
Kontalaria:
Haiek erantzun zuten:
Itsuak:
- Bai, Jauna.
Kontalaria:
Orduan, begiak ukitu zizkien, esanez:
Jesús:
- Gerta bekizue sinetsi duzuen bezala.
Kontalaria:
Eta itsuak ikusten hasi ziren.
Nik
zuei
ikusmena
eman
Jaunak esana.
102
ELIZBARRUTIAREN EGUNA
Elizea elkarte bat da eta, bertako kideek Jesusi jaraitzen diote, bizikide dirĂĄ eta anaitasunean banatzen dituzte ondasun guztiak (Eg 2,42-47)
Kontalaria:
JesĂşs zerura igo ondoren, bere jarraitzaileak taldeetan, elkarte txikietan, biltzen hasi ziren. Zer egiten zuten? Nolakoak ziren beren harremanak? Honela kontatzen digute Apostoluen Eginetan:
Irakurlea:
Hasierako kristau elkarteak osatzen zituzten sinestedunak elkartuta bizi ziren eta dena banatzen zuten denen artean. Sarritan biltzen ziren Jainkoaren Hitza entzun, otoitz egin eta Eukaristia ospatzeko. Ondasun guztiak denen eskura zeuden. Inork ez zituen bere ondasunak bakarrik bere onerako erabilten. Izan ere, ez zuen inork beharrizanik izaten. Beren lur eta ondasunak saldurik, guztien artean banatzen zutelako dirua, nork zer behar zuen.
Jaunak esana.
103