1 minute read
Tripadvisor Plus
Tripadvisor Plus, ostatuentzako zerbitzu berria
TRIPADVISOR PLUS HARPIDETZA-PROGRAMA BERRIA
Advertisement
ABIARAZI DUTE. Horren bidez, lehen aldiz, hotelek eta beste turismo-ostatu batzuek “ikusgaitasuna handitu” ahal izango dute, baita erosmen-maila handiko eta erreserbatzeko prest dauden bidaiariak erakarri ere”, atariko iturrien arabera. Programa hau hotelak sustatzeko ohiko online ereduaren alternatiba gisa aurkeztu dute, eta doan da hotelentzat baina ez azken bezeroarentzat, urtean 83 euro ordaindu behar baititu deskontuak eta arreta bereziak eskuratzeko.
Nola funtzionatzen du
Aditzera eman dutenez, erreserba bakoitzaren % 30 arte komisioetan gastatu ordez, orain establezimenduek nabarmen murriztu ditzakete banaketa-kostuak, eta aurrezki horiek azken bezeroei helarazi, deskontu eta abantailen bidez. Horrela, eskaria handitu eta esperientzia hobetu ahal izango dute.
Gainera, Tripadvisor Plus-en harpidedunei deskontu eta abantaila horiek eskaintzean, hotelak gehiago ikusten dira plataforman, programako kideen artean nahiz ez direnen artean, baina lehenek bakarrik ikus eta eskura ditzakete prezio bereziak.
Hala, tarifen osotasuna zaintzen dute establezimenduek. Halaber, programan parte hartzen duten hotelek bezeroaren datu guztiak eskuratu ahal izango dituzte erreserba bakoitzean.
Eskaria handitzea xede
Tripadvisor-ek hotelak ekimenarekin bat egitera animatu nahi ditu udarako eskaria handitze aldera, turismo-fluxuak berreskuratuko direla aurreikusten baita. Horretarako, Tripadvisor Plus-ek kanal berri eta berritzailea eskaintzen du, hotelei erreserbatzeko prest dauden bezeroak erakartzen laguntzeko hainbat onura desblokeatzeko.
Informazio gehiagorako edo plan plus honi atxikitzeko, sartu hemen: www.tripadvisor.es/ business/plus