1 minute read

Covid sentsibilizazio-kanpaina

Next Article
Tendencias

Tendencias

Covid-19aren sentsibilizazio-kanpaina taberna eta jatetxeetara itzuliko da

EUSKO JAURLARITZAKO TURISMO ETA OSTALARITZA ZUZENDARITZA ETA GIPUZKOAKO

Advertisement

OSTALARITZA ELKARTEA berriro jatetxe eta tabernatara itzuliko dira udan, covid-19 delakoari buruzko sentsibilizazio sozio-sanitarioko kanpainarekin.

Kanpaina Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzak eta EAEko ostalaritzako hiru lurraldeelkarteek sinatutako urteko lankidetza-hitzarmenaren baitan dago. Ekimenaren helburu nagusia da herritarrak eta ostalaritza-sektorea sentsibilizatzea, pairatzen ari garen pandemia geldiarazteko osasun- eta higiene-neurriak behar bezala bete daitezen.

Kanpaina bigarren urtez jarraian itzuliko da, herritarrei, bezeroei eta ostalariei indarrean dagoen osasunaraudiaren hainbat alderdiri buruzko informazioa emateko, eta jokabideari buruzko oinarrizko bost arauak azpimarratuko ditu: maskara erabili beharra, jaten emateko unean izan ezik; eserita kontsumitu beharra; gehienez sei pertsonako taldeak; eskuak behar bezala garbitzea; eta 1,5 metroko distantzia soziala mantentzea.

Behar bezala trebatutako zortzi pertsonak osatuko dituzte informatzaile/dinamizatzaile taldeak. Ekintzarekin lortu nahi den helburua da ostalaritza-sektoretik birusaren aurkako borroka babestea, baita herritarren artean Ostalaritza Seguruaren irudia sendotzea ere. Informazio-taldeek 20.000 maskaratik gora banatuko dituzte kanpainan.

Ekintza gauzatzeko, ostalaritzaren kontsumo handiko uneak aukeratuko dira; hala nola Jazzaldian Kursaaleko terrazak, larunbat gauak edo hainbat udalerritako “ez festak”. Kolektibo sozialik ahaztu gabe, kanpainak batez ere publiko gazteenarekin zerikusia duten jarduera-uneak aukeratuko ditu.

Kanpaina Gipuzkoan

40 leku baino gehiago bisitatuko dira Gipuzkoan, ekainaren 23tik abuztuaren erdialdera arte, 5.000 biztanletik gorako udalerri guztiak barne.

Kanpaina Arrasate, Donostia, Hernani eta LasarteOriako San Juanekin hasi eta, ondoren, Errenteriako eta Mutrikuko Madalenak, Donostiako Jazzaldia, Pasai Donibaneko San Pantaleon, Ordiziako Kuadrila Eguna, Elgoibarko San Bartolomeak, Debako San Roque bezpera izango dira helburu. Irunen, Eibarren eta Zarautzen ere izango dira informatzaileak gaueko aisian sentsibilizazio-lanak egiten.

Abuztuaren erdialdera arte, 40 leku baino gehiago bisitatuko dituzte informatzaileek Gipuzkoan, 5.000 biztanletik gorako udalerri guztiak barne.

This article is from: