1 minute read

Tuppers sostenibles

Gipuzkoako ostalaritza, ontzi jasangarrien alde

Azukre-kanaberaz eta palmahostoz egindako Nahiz Cookplay markako ontzi biodegradagarriak eskaintzen ditu Oñatiko Betik enpresak

Advertisement

JOAN DEN MARTXOAN, BETIK ENPRESAREN BISITA JASO GE

NUEN Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkar tearen egoitzan. Oñatiko ontzi iraunkorren fabrikatzaile eta handizkako banatzaileak dira. Betikek, tradizioz, ostalaritzarako zotzak egiten jardun izan du, eta azken urteetan produktu-sorta zabaldu du. Nabarmentzekoa da enpresa apustu handia egiten ari dela material birziklagarri, kon postagarri edota biodegradagarriak diren ontzi, plater, tupper… ugari sortzeko.

Fabrikazioan bikaintasu na lortzera eta ekoizpen iraunkorra lortzera bidera tuta dago enpresaren esfortzua, eta bere produktuak ezin hobeak dira Delivery zer bitzua egin nahi duten edo elikagaien xahutzearen aurka lan egin nahi duten establezi menduentzat.

Bereziki, HIPP azokatik igaro ondoren, bere produktu-sorta aurkeztu ziguten. Konkretuki, azukre-kanaberaz eta palmahostoz egindako Nahiz Cook

Betik enpresako ordezkariak elkarteko Kino Martínez idazkari nagusiarekin eta Ane Ruíz promozio arduradunarekin bildu ziren.

play markako ontziak. Ontzi horiek biodegradagarriak eta konpostagarriak dira, eta la bean nahiz mikrouhin-labean sar daitezke.

Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak ontzi horiek aurkeztu nahi dizkie bazkideei. Izan ere, jasangarritasuna bultzatzeko eta elikagai-xahutzea ekidite ko sistema interesgarria dira, tupper-ak bezeroei eman bai tiezazkiekete tabernetan eta jatetxeetan kontsumitu gabe ko errazioak etxera eraman ditzaten.

Eramateko janari-ontziek, behar bezala aukeratuta, take away esperientzia askoz atsegingarriagoa eskaintzen dute, eta janariaren zapore, kolore eta ehundurak man tentzea ahalbidetzen dute. Edozein negoziotan, ontzi dotore eta praktikoa erabiltzea ezinbestekoa da janaria eramateko. Ez du ezertarako balio produktu fin bat iza teak, bezeroak eramaten duen ontziak ez baditu behar diren ezaugarriak betetzen. Horregatik da hain garran tzitsua elikagaiak behar bezala mantentzen dituen ontzi erabilgarriak edukitzea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, haien web gunea bisita dezakezue: www.betik.es.

This article is from: